2018 – IBONE AIESTARAN – Maria Montessori

Maria Montessori
Maria Montessori (portrait).jpg
Bizitza
Jaiotza Chiaravalle1870eko abuztuaren 31
Herrialdea  Italia
Heriotza Noordwijk1952ko maiatzaren 6a (81 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak psikologoa, filosofoa, asmatzailea, medikua, pedagogoa, psikiatra eta hizlaria
Enplegatzailea(k) Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Maria Montessori signature.gif

Resultado de imagen de maria montessori  Imagen relacionada

Maria Montessori. Bere teoria pedagogikoak ezagunak dira mundu osoan.

Maria Montessori -izen osoa Maria Tecla Artemisia Montessori Stoppani zuen- (Chiaravalle (Ancona) (Italia), 1870eko abuztuaren 31, 1870eko abuztuaren 31Noordwijk (Herbehereak), 1952ko maiatzaren 6) italiar zientzialari, mediku, filosofo, antropologo, biologo, feminista, psikologo, humanista, hezitzaile, pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen. Medikuntzan graduatu zen lehen italiar emakumea ere bera izan zen.

Gaur egun Montessorik XX. mendeko metodo pedagogikoen berritzean izan zuen eragina ulertzea zaila izan liteke, bere ideiak agerikoak baitirudite. Baina, bere garaian sektore kontserbadoreenetan eztabaida sorrarazi zuten berrikuntza erradikalak izan ziren.

Jolasa haur batek bere bizitzako lehenengo urteak aurrera eramateko erabiltzen duen ekintza nagusia dela defendatzen zuen. Honi esker, umeak bere inguruko guztia modu aske eta naturalean behatu eta ikertzen du, eta aurretik dituen ezagutza eta esperientziak beste berri batzuekin erlazionatzen ditu, bere hazkuntzarako nahitaezkoak diren ikasketa prozesu indibidualak burutuz, garapena ematen den ingurunea edozein dela ere.

Imagen relacionada

Bizitza

Maria Montessori Italiako Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen 1870eko abuztuaren 31n; Erroma osatu berria zen Italiara bildu zen urte berean, familia burges, liberal eta erlijioso baten baitan jaio zen neska. Bere aita Alessandro Montessori izan zen, gaztetan Italia bateratzeko gatazka eta gudetan parte hartutakoa eta, ondoren, funtzionario zibil izan zena. Horrela, Chiaravalle herrira bidali zuten 1865ean eta, bertan, Maria Montessoriren ama izango zen Renilde Stoppani ezagutu eta 1866an esposatu zuen. Renilde Stoppani emakume ilustratua eta aurrerakoia zen, inguruko giro katolikoa kontuan harturik [1]. Maria 1870ean jaio zen eta 1875ean familia Erromara aldatu, bere aita gobernuak hara bidali zuelako, eta han geratuko ziren. Aitak estatuko administrazioan mailak igotzen jarraitu zuen eta, azkenean, kondekoratua ere izan zen.

Eskolako urteetan, Maria ez zen asko nabarmendu, baina 13 urte zituela institutu tekniko batera bildu eta kalifikazio bikainak lortzera heldu zuen, matematikan eta natura zientzietan nabarmenduz. Helburu logikoa ingeniaritza ikasketak egitea bazen ere, bat-batean, eta arrazoi jakinik gabe, medikuntza ikastea erabaki zuen Montessorik. Garai haietan emakumeengan ohikoa ez bazen ere, Maria Montessorik ingeniaritza, biologia eta medikuntza ikasi zituen azkenean. Hasieran aitak aurka egin zuen, baina azkenean 1896an graduatu zen eta lehen italiar mediku emakumea izan zen, baina emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu zioten eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean.

Haur hauekin lanean, berehala ohartu zen ikasle hauek ere euren ahalmenak eduki eta gara zitzaketelaz. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Haur horiekin hasi zen garatzen bete teoria pedagogikoak.

Erromako Unibertsitate-Klinika Psikiatrikoko kide izan zen. Geroago, antropologia ere ikasi zuen, filosofiako doktoretza lortu zuen eta psikologia esperimentaleko lehenengotariko ikastaro batera joan zen. Freuden garaikidea zen eta buruko gaixotasunen bere sailkapena egin zuen.

Italiar probintziak batu eta Italiak independentzia lortu zuenean, herrialdeko ekonomia okertu egin zen. Garai hartan Maria gizarte baldintzez kezkatzen hasi zen, emakumeenez, bereziki. Emakumeentzako bi nazioarteko biltzarretan parte hartu zuen: 1896an, Berlinen eta, 1900ean, berriz, Londresen. Emakume eta haurrez hitz egin zuen, bizi-baldintzek gizartean dituzten ondoriak nabarmenduz. 1898ko Turineko biltzarrean adimen-urritasuna duten umeen hezkuntzak eta hauengan arreta jartzeak duten garrantzia azaleratu zuen, haurren abandonua eta geroagoko delinkuentziaren garapena erlazionatuz.

Une honetan erabaki zuen handik aurrera umeekin egingo zuela lan. Haur hezi-ezinen erakunde bateko txikiak ogi apurrekin jolasten behatu zituen, ez baitzuten beste objekturik bertan. Ez zituzten apurrak jaten, maneiatu baizik, ukitu ahal izateko tresnak behar baitzituzten, gizakiak ekintza, errealitatea, eta adimena eta nortasuna lantzeko beharra baitu. 1907an, Casa dei banbini (euskaraz, Haurren etxea) eratu zuen Erroman, eta bertan aritu zen urte luzeetan zehar. Idatzitako liburuek eta emandako hitzaldiek ospea ekarri zioten eta herrialde batetik bestera ibili zen bere ideien berri emanez.

Haurrez gain, emakumeen egoera sozialarekiko interes handia erakutsi zuen. Montessorik Johann Heinrich Pestalozzi pedagogoaren lanak ezagutu eta bereganatu ere egin zituen.

Herbehereetan hil zen 1952an, bere pedagogia zabaltzen ari zela.

Resultado de imagen de maria montessori

Pedagogia

Pedagogia Zientifikoa

Behaketa eta metodo zientifikoa oinarritzat hartuta, bere material eta filosofia lantzen hasi zen. Italiako egoera sozioekonomikoa hobetu zenean, gizarte-intereseko etxebizitzak eraiki zituzten. 3 eta 6 urte arteko umeak eskolara joaten ez zirenez, eraikitzaileek instalazioak hondatzen zituztela salatu zuten, eta Hezkuntza Ministerioak laguntza eskatu zion Montessoriri.

1907ko urtarrilaren 6an lehen Casa dei Bambini (haurren etxea) ireki zen San Lorenzon, Erroman. 60 umek osatu zuten taldea. Hasteko, bizitza praktikoko (higienea eta portaera) arloa sortu zen, umeei duintasuna itzuliz. Ariketan jartzen zuten arreta, behin eta berriro errepikatuz, eta jostailuak baztertzen zituzten, aisialdirako zirela-eta. Sariak eta zigorrak errefusatzen zituzten, lana bakar-bakarrik egiteak asetzen zituelako. Pixkanaka, haur bihurriak normalizatu ziren, adeitsuak eta begirunetsuak bihurtu ziren, eta jakin-minez eta gogoz ikasten zuten. Arauak ezarri eta buruak datuz bete ordez, espiritua aske utzi zieten. 4 eta 5 urterekin prozesu natural baten moduan irakurtzen eta idazten ikasten zutenean, mundua hunkitu zuten. Hala, San Lorenzok umeen kontrol-zentroa izateari utzi zion eta haurrak duintasunez, aske eta independenteki garatzen zituen ikerketa zentro bihurtu zen. Gogotsuak izateko askatasuna zuten, baina baita askatasun hori nola erabili jakiteko ardura ere.

1909an, Montessori giden lehen ikastaroa burutu zen eta, ikastaro honetan, lanbide guztietako jendeak hartu zuen parte. Amaitutakoan, Franchetti Baroiek eskatuta, bere lehen liburua idatzi zuen: Il Metodo della Pedagogia Scientifica applicato all’educazione infantile. Bertan zehaztu zituen materialen garapena eta bere metodoaren oinarria.

1912an, Alexander Graham Bell eta bere alabak Montessori AEBetara gonbidatu zuen eta herrialdeko lehen Casa dei Bambini ireki zuten. AEBetako eskolen kopuruak gora egin zuen eta American Montessori Association sortu zen, Bell eta Woodrow Wilson presidentearen alaba zen Margaret Wilsonen eskutik. Gorakada hau bat-batean amaitu zen William Kilpatrick irakasleak 1914an The Montessori System Examined liburua idatzi zuenean, Montessoriren metodoa zaharkitua zela adieraziz eta gogor kritikatuz. Kilpatrick Columbia Unibertsitateko irakasle ezaguna zen, eta bere hitzek lankideen pentsaeran eragin handia izan zuten. Urte hartan bertan, Mariak L’autoeducazione nelle scuole elementari liburua idatzi zuen.

1915ean, Erromako Nazioarteko Biltzarra egin zen. Jende asko joan zen bertara Casa dei Bambiniko umeek irakurtzen eta idazten ikasten zuten adinarekin harriturik.

1926an, Montessori Metodoaren Eskola Erreala eraiki zen Benito Mussoliniren laguntzaz. Italiako eskola eta entrenamendu zentroak ugaritu ziren, eta Alemanian ere zabaltzen hasi ziren. Geroago, Montessorik Mussoliniren laguntzari uko egin zion, honek haurrak gerra-helburuetarako doktrinatu nahi baitzituen eta hori Mariaren filosofiako askatasunarekin bateraezina zen. Ondorioz, bai Ducek eta baita Hitlerrek eskolak itxi zizkioten, eta Montessorik Italia utzi zuen, 64 urterekin Bartzelonan finkatu zuelarik eta hasieratik hasi zelarik (1934).

1929an, AMI (Association Montessori International) sortu zuen, Montessoriren ondarea babesteaz arduratuko zena. Egoitza Herbehereetan dago. Mario Montessorik, Mariaren semeak, jarraitu zuen zuzendaritzan eta, ondoren, Mariaren biloba zen Renilde Montessorik. 2007an, André Robertfroid bilakatuko zen presidente, UNICEFeko zuzendaria izandakoa.

1935ean, katekesirako metodoak garatu zituen Bartzelonan. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Herbehereetara alde egin behar izan zuen, han berriro hasiz.

1938an, Il segreto dell’infanzia liburua argitaratu zuen.

1939an, Indiako Teosofia Elkarteak herrialdera gonbidatu zuen bere seme Mariorekin batera. II. Mundu Gerra hasi zenean, bertan geratu behar izan zen. Garai hartan India ingelesen esku zegoen eta, lanarekin jarraitzen utzi bazioten ere, ezin izan zuen bertatik alde egin. Mario kontzentrazio-esparru batera bidali zuten, eta Mariak lehen hezkuntzako umeekin lan egin zuen, 1912ko liburuko metodoa erabiliz.

1939an, Indian zegoen bitartean, tailerreko umeekin egindako lana garatu eta Montessori Lehen Hezkuntza hasi zuen. Orduan esan zuen helduek haurrei beharrezko baliabideak eman eta erabiltzen erakutsi besterik ez dutela egin behar umeak beraien kabuz garatu daitezen, garapena pertsonala baita eta ezin baitu batek beste baten partez burutu. Garai honetan piztu zitzaion 0 eta 3 urte bitarteko umeekiko interesa, heziketa jaiotzetik hasi behar dela defendatuz. Gerra amaitu zenean Herbehereetara itzuli zen eta bere ideien zabalkuntzari berriz ekin zion. Montessori Eskola gehiago eraiki ziren, eta mugimendua mundu osora zabaldu zen. Frantziako Ohorezko Legioa jaso zuen heziketan egindako lan nabarmenagatik, eta baita Amsterdameko Unibertsitateko Honoris Causa domina ere.

Bakearen Nobel Sarirako 3 aldiz proposatu zuten.

Hiru gerra bizi izan zituenez, gizateriaren etorkizunaz zalantzak zituen. Salbazioa haurrengan zegoela zioen. Umea izaki berezia zela eta garatzen lagundu behar zitzaiola uste zuen, eta horregatik eta horretarako bizi eta lan egiten zuen. Bizitza guztian zehar, bere filosofia ikasi, landu eta zabaldu zuen.

Imagen relacionada

Metodoaren oinarriak

  • Haurren adimen xurgatzailea: Haurren adimenak xurgatuz ezagutza lortzeko gaitasun izugarria dauka. Dena oharkabean ikasten dute, pixkanaka inkontzientziatik kontzientziara igaroz. Belakiekin alderatzen dira, ezberdintasun bakar batekin: belakiek xurgapen gaitasun mugatua dute, eta, aldiz, haurrek mugagabea.
  • Denboraldi sentiberak: haurrek trebetasun bat erraztasun handiz eskuratu dezaketen denboraldiak dira. Sentiberatasunak umeei kanpoko munduarekin ohiz kanpoko moduan erlazionatzea ahalbidetzen die. Aldi hauek iragankorrak dira eta ezagutza zehatz bat lortzera mugatzen dira. Montessorik honela deskribatzen ditu:
  • * Hizkuntzaren denboraldi sentibera, 2 hilabete eta 6 urte artean.
  • * Mugimenduen koordinazioarena, 18 hilabetetatik 4 urtetara.
  • * Ordenarena, jaiotzatik 6 urtetara.
  • * Zentzumenen zorroztearena, 18 hilabetetatik 5 urtetara.
  • * Gizarte-portaerarena, 2 urte eta 6 urte artean.
  • * Objektu txikiena, 2. urteko denboraldi oso laburrean.
  • Haurren autonomia: umeen ikasteko gogoa bultzatzeko modua Montessoriren formulak laburbiltzen du: lagundu idazu bakarrik egiten. Materiala haurrek hartu eta gorde ahal izateko moduan jarri behar da. Helduak umeak laguntza eskatzen duenean bakarrik hartuko du parte. Era honetan, lehenengo urteetatik haurren autonomiari mesede egiten zaio.
  • Ingurune egokia: haurrentzat bereziki antolatutako ingurumenean datza, ikasketa eta hazkuntza hobea sustatzeko diseinatua. Bertan gizarte, emozio eta adimen arloak lantzen dira, eta haurrek segurtasun eta ordena beharrei erantzuten diete. Diseinua edertasun eta ordena printzipioetan oinarritzen da, eta hizkuntza, landareak, artea, musika eta liburuak dituzten gune argitsu eta epelak dira. Bizitza praktiko, zentzumen-bizitza, hizkuntza eta matematikako material didaktikoak gunea osatzen duten beharrezko elementuak dira.
  • Helduaren papera: Montessoriren filosofian, helduaren rola haurra gidatu eta honi ingurune egoki eta erosoa ezagutaraztea da, behatzailea izatea eta ikasketa eta garapen pertsonal etengabean egotea. Benetako hezitzailea umearen zerbitzura dago, eta honengan umiltasuna, ardura eta maitasuna sortu behar ditu.
  • Autoheziketa: Haurrek zuzendu ditzaketen materialekin ingurune aske bat sortu behar da, akatsak hauteman eta beraiengandik ikasi ahal izateko. Horretarako zentzumenak aintzat hartu behar dira, umeek denboraldi sentibera ezberdinak igarotzen baitituzte.
  • Gurasoen laguntza: haurrek zalantza bat duten bakoitzean lehendabizi gurasoengana jo behar dute, ondoren lagun zaharrago batengana, gero liburuetara eta azkenik gurasoak ez diren helduengana. Modu honetan arazoak helduen laguntzarik gabe ebaztea lortzen dute, independentzia bereganatuz.

Zentzumenen pedagogia

Maria Montessorik haurrak eskuak erabiliz ikasten duela pentsatzen zuen. Horrela, haurraren ikaskuntza irudikoak bezalako materialez lagundu behar zela pentsatzen zuen.

Hasieran bere teknikak ez-gaitasun psikikoak zituzten haurrekin frogatu zituen eta ikusi zuen haur hauek gai zirela beste haurrek egiten zituzten azterketa berberak egiteko eta gainditzeko. Konturatu zen, halaber, haur hauek euren adimena eta nortasuna garatzeko objektuak behar manipulatu dituztela. Izan ere, gizakiak bere garapenerako errealitatearekin kontaktuan egoteko beharra duela irizten zuen. Horrela, estimulu gisa diharduten eskuko jolasa eta lana funtsezko elementu bilakatu ziren bere pedagogian, inposizioak baztertuz eta haurraren berezko gaitasunak sustatuz, betiere euren ingurukoen laguntzaz. Jolas eta esku-lanen bidez haurren autoestimua bultzatzen zuen eta haurrek ikusten zutenean aurrera egin zezaketela eta gehiago ikasi, hitzen eta zenbakien kontzeptuak transmititzen zizkien.

Ikaskuntza askea

Ildo horretatik, haurrek ikasteko askatasuna behar zuela pentsatzen zuen. Gehiegizko arauek haurra mugatu egiten zutela uste zuen, bere garapen aske eta aktiboa kolokan jarriz. Akatsak egitea ez zen gaizki ikusten horrela haurrek ikasi egiten zutelako berriro saiatuz. Horrela, orduko irakasle tradizionalaren zeregina aldatu behar zela uste zuen.

Banakotasuna

Haur bakoitzak bere bilakaera du eta berez aurkituko du bere ikasteko erritmoa. Programa kronologiko baten inposaketak haurraren porrota ekar dezake, bere erritmo naturalak behartu egiten direlako.

Irakaslearen zeregina

Irakasleak haur bakoitzaren ikaskuntzaren bilakaera errespetatu behar du, inposiziorik gabe. behatzaile moduan aritu behar da, haurrak nola ikasten duen aztertuz eta horretarako jarduerak proposatuz. Aldi berean, haurrek elkarren artean ere ikasten dutela baieztatu eta maila ezberdineko haurrak talde bakar batean bateratzea onuragarria dela uste zuen.

Zehatzago eta labur, honako hauek dira Montessoriren pedagogiaren puntu zenbait:

  • Haurren garapena bilakaera mailakatua du eta bilakaera horretan, aro bakoitza berezia da. Jaiotzetik 6 urtera arteko epea zen bere iritziz garrantzitsuena eta adin horretako haurrentzat batez ere garatu zuen bere metodoa, gerora beste mailetara zabaldu bazen ere.
  • Haurrak kapazak dira beraien erabakiak hartzeko, gaitasuna badaukatelako.
  • Garapen kurrikularra egiteko haurraren testuinguruaren behaketa egin behar da.
  • Haurraren tamaina duten altzariak eta ingurua sortu behar da beraiek eroso egon daitezen.
  • Gurasoen partehartze aktiboa beharrezkoa da garbitasuna eta ohitura osasuntsuak eskolan bultzatzeko.
  • Motibazioa garrantzitsu da.
  • Ikaskuntza haurra jaiotzen denetik hasten da.
  • Kontzeptuak ez dira haurraren garunean sartu behar, haurren barne ezagutzetatik abiatu behar dira.
  • Haurrak arazoaren irtenbidea bilatu behar du bere barne eskemetan arakatuz.
  • Konpetentzia garatzeari ekin behar zaio bakarrik haurra seguru dagoenean arrakasta lortuko duela.
  • Haur bakoitzak bere erritmoa edo abiadura du eta horregatik denbora hauek errespetatu behar dira. Haur bakoitza ezberdina da.
  • Autoebaluazioa eta autozuzenketa bideratzen dituen material didaktikoak erabili behar dira.

Maria Montessoriren pedagogia oso kritikatua izan da urteetan zehar. Hala ere, pertsonaia ospetsuen onespena ere izan zuen eta horri esker bere ideiak mundu osoko bazterretara zabaldu ziren. Berari esker albo batera utzi ziren betiko gela ilunak, arbel bakar bat zutenak, eta ikasle guztiak lerrokaturik zeudeneko gelak. Garrantzia hartzen joan ziren leku zabalak, non ikasleak inolako oztopo gabe mugi zitezkeen, kolore ezberdinetako kubo eta kaxen bidez haurren garuna estimulatu eta elkarren arteko komunikazioa bultzatzen zen. Montessori metodoen eragina nabarmena egungo pedagogian eta eskola guztietan erabiltzen dira berak proposaturiko materialak eta ideiak, haur hezkuntzan batez ere, haurrak berezko garapena izan dezan.

Jasotako eraginak

Montessorik, bere lan pedagogikoa garatzean, bi mediku frantsesen lanak aurkitu zituen, Jean Itard (17741838) eta Édouard Séguinenak (18121880). Lehenengoa pedagogia berriaren aita kontsideratzen da; umeen behaketaren garrantzia ezartzen zuen eta umeei ezin zaiela ezer inposatu defendatzen zuen, Aveyrongo haur basatiaren kasua ikertu zuelarik.

Bigarrenak haurren gaitasunak garatzeko ariketa eta materialak sortu zituen.

Johann Heinrich Pestalozzi (17461827) pedagogo suitzarraren lanak ere ezagutu zituen. Pestalozzik maisuaren prestaketan enfasia jartzen zuen: bere pertsonan aldaketa eman behar da, bere lana maitatu behar du eta maisuaren eta haurraren artean maitasuna egon behar du.

Édouard Séguinn materialak erabili zituen eta, hauetan oinarrituz, bereak sortu zituen. Irakasle prestakuntzarik gabeko bi laguntzaile zituen. Ospitalean pasatako bi urteak izan ziren bere ezagutzaren oinarria, eta haurrek estatuko azterketa egitea lortu zuten: gainontzeko haurren antzeko emaitzak lortu zituzten. Hortik ondorio bat atera zuen: haur normalak azpigaratuta zeudela.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Kramer, Rita (1988), Maria Montessori. A biography., 22-23. orrialdeak.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Montessori Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – KARMELE ZEBERIO – Heinrich Hoffmann (argazkilaria)

Heinrich Hoffmann (argazkilaria)
Heinrich Hoffmann cropped.jpg
Alemania Naziko Reichstagko kidea

urtarrila 1940 –

municipal executive

1933

Bizitza
Jaiotza Fürth1885eko irailaren 12a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Munich1957ko abenduaren 16a (72 urte)
Hobiratze lekua Nordfriedhof
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria eta politikaria
Lantokia(k) Munich
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Heinrich Hoffmann (Fürth, Alemania, 1885eko irailaren 12aMunich, Alemania, 1957ko abenduaren 11) alemaniar argazkilari profesional bat izan zen. NSDAPera batu zen 1920an eta Adolf Hitlerren alderdiko buruzagi izenpetu zuten honen argazkilari pertsonala izan zen 1923tik 1944ra. Heinrichen 500.000 inguru argazki eta erretratuak helburu ofizial edo publizitatean erabili ziren.

Biografia

Heinrich Hoffmann Fürthen jaio zen, Alemanian, 1885eko irailaren 12an.

1911n, Therese Baumannekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten: Henriette (1913) eta Heinrich (Heini) (1915). Therese 1928an hil zen bat-batean. Hurrengo urtean, Hoffmann berriro ezkondu zen; oraingo honetan, Erna Gröbkerekin.

Aitaren eraginez hasi zen argazkilaritzan 1908an, Hesseko Duke Handiaren inguruko alemaniar nobleziaren argazkilari izan baitzen hura Darmstadten. I. Mundu Gerra hasi baino lehen, Hoffmann Ingalaterrara joan zen eta Emil Otto Hopperen estudioan egin zuen lan. Gerra hasi zenean, Alemaniara itzuli zen eta argazkilari aritu zen gerran, mendebaldeko frontean.

Gerra bukatu bezain pronto, 1920ko apirilean, Hoffmann oraindik DAP izena zeraman NSDAPen afiliatu zen. 1923 aldera hasi zuen Hitlerrekin harremana, Landsbergeko kartzelatik atera zenean, alegia, eta liderraren aurkezpen gehienetara lagundu ohi zion. 1926an, lagun minak zirela esan daiteke, ziurrenik argazkilaritzari zioten zaletasunak lagunduta. 1928an, Therese Baumann emaztea hil zen eta are gehiago hurbildu ziren bata besteagana Hoffmann eta Hitler.

Hoffmannek estudio txiki bat zuen Schellingstrasse kaleko 50. zenbakian. NSDAP-Photohaus Hoffmann izena zuen eta, 1929an, zabalpena izan zuen Municheko Amalienstrasse eta Theresienstrasseko kaleen iskineko estudio moderno batera. Erretratuak egiten ziren eta Photohaus Hoffmann izeneko argazkigintzarako materiala saltzen zuten bertan. Urte horretan, Hoffmannek Eva Braun eta Gretl Braun nerabeak kontratatu zituen laguntzaile. 1929ko urrian, Hoffmann eta bere emazte berria zen Erna Gröbke Hitlerrengana aurkeztu ziren. Bikotea Eva Braunekin batera joan zen eta, gerora, 1931 aldera, buruzagiaren amorante izango zen hau[1]. Hoffmanndarrek etxeko atea ireki zioten Hitlerri eta bere lagunmin izan ziren. Argazkilaria eta bere familia maiz egon ohi zen Berghofen eta 2.000 bat argazki egin zizkion gertu-gertuko harremana zutela erakustsiz eta Eva Braun eta Hitlerren bizimoduaren testigantza utziz (Eva Braun eta Hitler amorante izan ziren denbora horretan eta, 1945eko apirilaren 29an, ezkondu egin ziren. Hurrengo egunean egingo zuten bere buruaz beste.)[2].

Negozioa ezin hobeto zihoakion eta Hoffmannek egoitza gehiago ireki zituen Berlin, Paris, Viena eta Frankfurten. Ospetsu bilakatu ziren argazki haiek estanpa, poster, argazki-liburu eta abar izan ziren eta dirua erakartzen zuten. Hitler berak ere Mein Kampf liburuagatik jasotzen zituen eskubideak eta biak egin ziren aberatsa baino aberatsago argazkien kontuekin ere.

Sekula kargu politikorik ez bazuen izan ere, Hitlerren inguru hurbileneko kide izan zen 1944ra arte eta nazi gehienak erretratatzeko aukera izan zuen[3][4]. 1937an, Hitlerrek bere lagun Hoffmann izendatu zuen Alemaniako Artearen Erakusketa Handiaren zuzendari. 1939an, berriz, Hitlerrek Hoffmann bidali zuen Moskura Joachim von Ribbentropekin batera Molotov-Ribbentrop Ituna sinaduraren testigantzak burutzeko xedean.

Hirugarren Reicharen garaian, Hoffmannek Hitlerri buruzko hainbat liburu idatzi zituen: Hitler ezezaguna (1933), Jugend um Hitler (1934). 1938an, 3 liburu idatzi zituen: Hitler Italian, Hitler befreit Sudentenland eta Hitler in seiner Heimat. II. Mundu Gerra hasi aurretik idatzi zuen azken liburua Das Antlitz des Führers izan zen.

Reichsjugendführer-a zen Baldur von Schirachek (Gazteriaren Lider Nazionala) egin zizkion Hitzaurreak eta Henriette Hoffmannekin ezkondu zen hau, argazkilariaren alabarekin. Shirach bikotea Hitlerren oso hurbilekoa zen eta Berghofen egon ohi zen maiz, baina liderraren aurretik bota egin zuten Henriettek juduei Amsterdamen gertaturikoa aurpegiratu zionean 1943an.

Gerra amaieran, Hoffmannek apolitikoa jo zuen bere burua, baina epaitu egin zuten eta 10 urteko kartzela-zigorra esleitu, baina 4 urte besterik ez zituen bete Reicharen propaganda egiteagatik eta nazien aldean aberasteagatik.

1950ean, kartzelatik atera eta gero, Munichen bizi zen eta Gretl Braunekin harremanetan jarraitu zuen, laguntzaile izendatuz.

1957an hilko zen, 72 urte zituenean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Hoffmann (argazkilaria) Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – MADDALEN IRASTORZA – Ben Affleck

Ben Affleck
Ben Affleck SDCC 2014 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Benjamin Geza Affleck
Jaiotza Berkeley (Kalifornia)1972ko abuztuaren 15a (45 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Irish Americana
Familia
Ezkontidea(k) Jennifer Garner  (2005 –  2015)
Bikotea(k) Gwyneth Paltrow
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Occidental College
University of Vermont
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, gidoilaria, zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, poker playerra, idazlea, karaktere aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0000255

Benjamin Géza Affleck-Boldt, ezagunagoa Ben Affleck izenez (1972ko abuztuaren 15a, Kalifornia) estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta zinema ekoizle bat da.

Berak antzeztutako filma ospetsuenen artean honako hauek daude: Chasing Amy (1997), Good Will Hunting (1997), Matt Damon aktorea eta adiskidearekin elkarlanean idatzia eta antzeztua, Armageddon (1998), Dogma (1999), Pearl Harbor (2001), Changing Lanes (2002), The Sum of All Fears (2002), Daredevil (2003), Hollywoodland (2007), State of Play (2009), The Town (2010), Argo (2012) eta Live by Night (2016).

Nahiz eta Kalifornian jaio izan, oso gazterik bere familiarekin batera Massachusetts estatuko Cambridge udalerrira lekualdatu zen. Bertan, bere adiskidemina den Matt Damon aktorea ezagutu zuelarik.

Bestalde, 2005ean Jennifer Garner aktorearekin ezkondu zen.

2012ko irailaren 22an Donostiako Zinemaldian egon zen.

Biografia

Affleck Berkeleyn (Kalifornia) jaio zen 1972ko abuztuaren 15ean. Ama Anne Christine Chris Affleck izan zuen, irakasle tokiko eskolan eta aita, berriz, Timothy Byers Affleck, gizarte langilea, atezaina, mekanikaria, zerbitzaria, idazlea, Bostoneko Antzerki Konpainiako aktorea eta zuzendaria ere izan zena. Anaia gazteena bera ere aktorea den Casey Affleck du.

Affleck abizena eskoziar jatorrikoa da eta arbaso ingeles, irlandar, eskozes eta alemaniarrak ditu. Familia episkopaliarra da gehienbat eta, Ben gaztea zenean, Cambridgeera aldatu zuen bere bizitokia, Boston (Massachusetts)etik gertu. 1984an, gurasoak dibortziatu egin ziren.

8 urte zituen Affleckek Matt Damon ezagutu zuen, 10 urte zituen mutikoa. Bizitza osoan mantenduko zuten adiskidetasun harremana hasi zuten biek. Batera ez bazen izan ere, biek ikasi zuten Cambridge Rindgen eta Latin Schoolen. Geroago, Affleckek Los Angeleseko Occidental Collegen ikasi zuen eta baita Vermonteko unibertsitatean ere, Ekialde Hurbileko ikasketetan espezializatu zelarik. Ikasketak utzi zituen, ordea, eta Hollywooden arrakasta izaten saiatu zen. 13 urte besterik ez zituen Mexikora joan zenean bizitzera; urtebete egon zen han eta gazteleraz hitz egiten ikasi zuen.

Lanbidea

Hasiera

9 urte besterik ez zituen, Affleckek Jan Eglesonek zuzenduriko The dark end of the street (1981) filman debuta egin zuenean. Hainbat telesail egin zuen eta The Voyage of the Mimin (1984) protagonista izan zen.

1990eko hamarkadan, paper ezberdinak egin zituen: Lifestories: Familias en Crisis eta film batzuk ere bai: Robert Mandelen School Ties (1992), Matt Damon, Brendan Fraser eta Chris O’Donnellekin batera; Buffy the Vampire Slayer (kredituetatik kanpo); Richard Linklaterrek zuzenduriko Dazed and Confused (1993) filma ; Shannen Doherty eta Jeremy Londonekin batera egin zuen Mallrats (1995) komedia; Chasing Amy (1997), Joey Lauren Adams eta Jason Leerekin. Azken bi film hauek Kevin Smith idazle eta zuzendariarekin elkarlanaren hasiera markatuko zuten.

1993an egin zuen debuta zuzendari bezala, 16 minutuko komedia batekin: I Killed My Lesbian Wife, Hung Her on a Meat Hook, and Now I Have a Three-Picture Deal at Disney.

90eko hamarkadaren amaieran, benetako izarra zela garbi utzi zuen hainbat film komertzialetan parte hartu zuenean: Armageddon (1998), Michael Bayk zuzenduriko thrillerra edo John Maddenen Shakespeare in Love (1999) oskarizatua, Joseph Fiennes eta Gwyneth Paltrowekin egin zuena. 1999an, Dogma egin zuen Matt Damon, Linda Fiorentino eta Salma Hayekekin. Urte berean, Forces of Nature egin zuen Sandra Bullockekin.

2000-2004

2000n, Affleck John Frankenheimerrek zuzenduriko Reindeer Games thrillerrean azaldu zen Charlize Theronekin batera.

2001ean, berriz, Jay and Silent Bob Strike Back egin zuen Kevin Smith eta Jason Mewesekin batera. Urte berean, Saturday Night Liven hainbat atal ere egin zituen. Era berean, Jerry Bruckheimerren Pearl Harborren ere hartu zuen parte.

2003an, Mark Steven Johnsonek zuzendu zuen Marvel Comicsek heroiaren egokitzapenaren protagonista izan zen, Jennifer Garnerrekin batera egingo zuena. Geroago, Martin Bresten Gigli (2003) filma egin zuen.

2004an, Jersey Girl egin zuen Jennifer Lopez eta Liv Tylerrekin batera.

Resultado de imagen de ben affleck

Arrakasta

Hollywoodeko industrian izanz zuen lehen arrakasta Matt Damon, Minnie Driver eta Robin Williamsekin egin zuen Gus Van Santek zuzenduriko Good Will Hunting (1997) drama izan zen. Affleck eta Damonen artean idatzi zuten eta gidoi onenaren Urrezko Globoa eta Oskarra irabazi zuten harekin.

Damon eta Chris Moore eta Sean Bailey ekoizleekin batera, LivePlanet konpainia sortu zuten eta Project Greenlight dokumental seriea ekoiztu zuten. Emmyrako izendapena jaso zuen 2002, 2004 eta 2005ean.

Affleck Armageddon (1998) filma egin zuen Bruce Willisekin batera. Filmak ez zituen kritika onak jaso, ez denak behintzat, baina arrakasta izan zuen 553 milioi dolar jaso baitzituen.

2001ean, Affleckek berriro elkarlana egin zuen aurrekoaren zuzendariarekin, Michael Bayrekin, Pearl Harbor filman. Honek ere gazi-gozok izan zituen kritikoen artean, baina 449 milioi dolar jaso zituen mundu osoan.

2002an, Jack Ryan interpretatzeko deitu zioten, aurrez Alec Baldwin eta Harrison Fordek egin zuten papera, The Sum of All Fears filmetan laugarrena. Aurreko filmetatik aldenduz, Morgan Freeman ere izango zuen lagun honetan.

2003an, Roger Eberten Daredevil filma ere ez zen atzera geratu eta 179 milioi jaso zituen.

Ondoren, Affleckek Gigli (2003) egin zuen eta Surviving Christmas (2004) eta dirua egiteko makina geratzen ari zela eman zuen.

2012-gaur arte

2012an, Affleckek Terrence Malickek zuzenduriko To the Wonder egin zuen Olga Kurylenko, Javier Bardem, Rachel McAdams eta Rachel Weiszekin batera. 2010ean eginiko lana zen Tulsan, Oklahoma eta Pawhuska (Oklahoma)n.

2012an, Argo estreinatu zuen George Clooney eta Grant Heslov ekoizle izan zirelarik. Sari eta izendapen asko jaso zituen filmak: Urrezko Globoak, Aktoreen sindikatukoak, BAFTA eta abar. Zuzendari hoberenaren saria jaso zuen hemen eta han.

Arrakasta honen ondoren, Affleck aukeratu zuten David Yatesen ordea hartzeko Stephen Kingen The Stand eleberriaren egokitzapena zuzentzeko.

2013an, Batman izango zen Man of Steel (filma)en sekuela zen Batman v Superman: Dawn of Justice

2015ean, berriro izan zen Batman Justice League filman.

Bizitza pribatua

Affleck poker jokalari abila da. 2004an Kalifornian irabazi zuen eta 356.000 dolar irabazteaz gain munduko txapelketako finalerako klasifikatzea lortu zuen. 2008an, berriz, 20.000 dolarreko apustua eginda, 800.000 dolar irabazi zituela esaten da blackjackean.

2001ean errehabilitazioan aritu beharrean izan zen, alkoholarekin arazoak izan zituelako. Arazo horiek ez ziren betirako desagertuko, ordea[1].

Resultado de imagen de ben affleck esposa

Resultado de imagen de ben affleck esposa

Resultado de imagen de ben affleck familia

Familia eta harremanak

1998an, Gwyneth Paltrowekin ibili zen harremanetan[2].

2002an, berriz, Jennifer Lopez aktore eta abeslaria izan zuen bikote. Irailean ezkontzeko asmotan baziren ere, 2004an banandu ziren[3].

2005ean ezkondu zen Jennifer Garnerrekin. Pearl Harbor filma egitekoan ezagutu zuen hau eta Daredevil egiten elkartu ziren berriro. 2005eko abenduaren 1ean izan zuten lehen alaba, Violet Anne Affleck eta, 2009ko urtarrilaren 6an, berriz, bigarrena, Seraphina Rose Elizabeth Affleck. Hirugarrena mutila izan zuten, Samuel Affleck Garner, eta 2012an jaio zen.

2015ean banandu ziren, 10 urteko elkarbizitzari amaiera emanez[4].

Filmografia

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1981 The Dark End of the Street Kalekumea
1984 The Voyage of the Mimi C.T. Granville Telesaila
1987 Hands of a Stranger Billy Hearn Telefilma
1988 The Second Voyage of the Mimi C.T. Granville Telesaila
1991 Almost Home Kevin Johnson Telesaila
Daddy Ben Watson Telefilma
1992 School Ties Chesty Smith
Buffy the Vampire Slayer 10. zenbakidun saskibaloi jokalaria Krediturik gabe
1993 Dazed and Confused Fred O’Bannion
Against the Grain Joe Willie Clemons Telesaila; 8 atal
1995 Mallrats Shannon Hamilton
1996 Glory Daze Jack
1997 Good Will Hunting Chuckie Sullivan
baita gidoigilea ere
Matt Damon aktore eta adiskidearekin elkarlanean
Chasing Amy Holden McNeil
Going All the Way Tom “Gunner” Casselman
1998 Shakespeare in Love Ned Alleyn
Armageddon A. J. Frost
Phantoms Bryce Hammond sheriffa
1999 Dogma Bartleby
Forces of Nature Ben Holmes
200 Cigarettes Bartender
2000 Bounce Buddy Amaral
Reindeer Games Rudy Duncan
Boiler Room Jim Young
Joseph: King of Dreams Joseph Ahotsa
2001 Jay and Silent Bob Strike Back Holden McNeil/Bere burua antzeztuz
Daddy and Them Lawrence Bowen
Pearl Harbor Rafe McCawley kapitaina
2002 The Sum of All Fears Jack Ryan
Changing Lanes Gavin Banek
The Third Wheel Michael
Push, Nevada (Gidoigilea)
2003 Daredevil Matt Murdock/Daredevil
Gigli Larry Gigli
Paycheck Michael Jennings
2004 Surviving Christmas Drew Latham
Jersey Girl Ollie Trinke
2005 Elektra Matt Murdock/Daredevil (Eszena laburra)
2006 Clerks II Gawking Guy
Hollywoodland George Reeves
Man About Town Jack Giamoro
2007 Smokin’ Aces Jack Dupree
Gone Baby Gone (Gidoigilea eta zinema zuzendaria)
2009 He’s Just Not That Into You Neil
State of Play Stephen Collins
Extract Dean
2010 The Company Men Bobby Walker
The Town Doug MacRay
baita gidoigilea eta zuzendaria ere
2012 To the Wonder Neil
Argo Tony Mendez
baita zuzendaria ere
2013 Runner, Runner Ivan Block Filmatzeke

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Affleck Aldatu lotura Wikidatan

 

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – EÑAUT GALPARSORO – Virgilio: eraginak

Eraginak

Antzinaroa

Virgilioren obrak, ia argitaratu ziren unean, goitik behera aldatu zuten latindar poesia. Eglogak, Georgiakak eta Eneida liburuak gehienbat, eskolara joandako erromatarrak ezagutzen zituzten eskola programetako testu estandar bilakatu ziren. Virgilioren jarraitzaile diren olerkariek maiz egiten diote erreferentzia beraien poesien tartean hauek errazago uler daitezen. Ovidio olerkariaren kasua da edo Lukanoren epopeiaren batean ikus dezakegu hori.

Silio Italiko, Erromako Inperioko politikaria, Virgilioren jarraitzailerik sutsuenetako bat izan zen. Siliok idatziriko Punica Silius olerki epikoko ia lerro guztietan Virgiliori egiten dio erreferentzia. Era berean, Siliok Virgilioren hilobia erosi zuen eta haren omena zaindu zuen.

Antzinaro Berantiarra eta Erdi Aroa

Mendebaldeko Erromatar Inperioa eraisten zihoan heinean, alfabetaturiko orok Virgilio maixua zela aitortu zuen. Gregorio Tourskoak Virgilio irakurri zuen eta hainbat tokitan egiten dio aipamen.

Dante Alighierik, berriz, Virgilio bilakatu zuen Infernuko eta Purgatorioko gidari Jainkotiar Komedian. De vulgari eloquentian ere aipatzen du Ovidio, Lukano eta Estaziorekin batera, lau regulati poetaetako bat delarik.

Kondairak

Erdi Aroan, Virgilioren itzala handia zen, jada, eta magia eta profeziarekin lotzen zuten kondairak inspiratu zituen. III. mendetik aurrera, behintzat, kristau pentsalariek Eclogues lanaren interpretazioa egin zuten eta urrezko aro bat irekiko zuen haurraren jaiotzan Jesusen jaiotzaren iragarpena ikusi zuten. Hori dela-eta, Virgilio Bibliako antzinako profeten pareko ikusi zuten

II. mendean ere Virgilioren lanei bereigarri magikoak esleitzen zizkieten eta iragarpenerako erabili ohi ziren maiz.

XII. mendean, Napolin hasi eta Europa osoan zabaldu zen Virgilio mago handi bat kontsideratu zuen ustea.

Hilobia

Virgilioren hilobia deritzon eraikina Piedigrottan dago, Napoli inguruan. Heriotza baino lehenago ere mirespena sortu bazuen, Erdi Aroan milagroekin erlazionatu zuten eta mende pare batean peregrinazio eta kultu objektu bilakatu zen.

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – ENEKO LACALLE – Erik Satie

Erik Satie
Satie-erik-4ff9d0bde1749.jpg
Bizitza
Jaiotza Honfleur1866ko maiatzaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1925eko uztailaren 1a (59 urte)
Heriotza modua berezko heriotza zirrosia
Familia
Bikotea(k) Suzanne Valadon
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Vincent d’Indy
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, koreografoa eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak La Diva de l’Emp
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006273

Erik Satie, benetako izenaz Alfred Eric Leslie Satie (Honfleur, Calvados, 1866ko maiatzaren 17aParis, 1925eko uztailaren 1a), musika konpositore eta pianojole frantziarra izan zen. Estilo sailkaezinekoa, bere garairako aurreratutzat jotzen da, serialismoa eta minimalismoa aldez aurretik iradoki baitzituen, geroago musika garaikidean ohikoa bihurtuko zen apurketa formal eta tonala hasiz. Honela, musikaren historian eragin handiko konpositoretzat hartzen da. Akademiak iraindua eta garaiko beste konpositore batzuengandik miretsia, musika-kontserbatorioan 40 urte zituela eman zuen izena. Ustekabeko erabaki honek bere gertukoak harritu zituen, ordura arte bere formakuntza irregularra izan baitzen, eta beste hainbat lanbidetan ibili baitzen, kabareteko musikagintzan besteak beste. Lana zein bizitza bitxikoa izan zen.

1884ko bere lehen konposiziotik aurrera Erik Satie gisa sinatu zituen lanak. Geroko bizitzan lanak bere izen propioaz argitaratu bazituen ere, dirudienez 1880ko hamarkadaren amaieran lanak Virginie Lebeau eta François de Paule ezizenez argitaratu zituen. Obra laburrak egin zituen, batez ere entzulea ez aspertzeko aitzakipean.

Musikagilea izateaz gain, Satie elokuentzia handiko pentsalaria ere izan zen eta zenbait argitalpenetan parte hartu zuenk, 391 espainiarra edo Vanity Fair estatubatuar kultura aldizkarietan esate baterako.

Bizitza eta lana

Hastapenak: Normandiatik Montmartrera

 Erik Satieren erretratua, Suzanne Valadonek egina (1893)

 Erik Satie: Autoerretratua, 1913

 Satieren jaiotetxea, Normandiako Honfleuren

Erik Satie Honfleurren jaio zen, Calvadosen, 1866ko maiatzaren 17an. Alfred Eric Leslie Satie izena jarri zioten eta gaztaroa Honfleur (Normandia Beherea) eta Paris artean igaro zuen. Lau urte zituen familia Parisera joan zenean, han bere aita Alfredi itzultzaile lan bat eskaini zioten-eta. Ama, berriz, Jane Leslie Anton, 1872an hil zen eta, Honfleur jaioterrira bidali zuten Erik bueltan bere anaia Conradekin batera, aitaldeko aiton-amonekin bizi zedin. Han jaso zituen bere lehen piano- eta musika-eskolak, lekuko organista baten eskutik. 1878an, amona ere hil zenean, bi anaiak Parisera itzuli ziren aitarekin batera bizitzera.

1879an, Parisko kontserbatorioan sartu zen, baina irakasleen kritika txarrek bultzatuta utzi omen zuen. 1885ean kontserbatorioan onartu zuten berriz, baina, antzerako emaitza negatiboa eragin zuenez, zerbitzu militarra egitea erabaki zuen. Honek, ordea, ez zuen asko iraun, azpikeria baten bitartez aste gutxi batzuetara armadatik irten baitzen.

1887an Montmartre auzora joan zen bizitzera. Bertan hainbat artista ezagutu zituen, Stéphane Mallarmé eta Paul Verlaine besteak beste. Horiez gain, bizitza osorako laguna izango zen Patrice Contamine poeta erromantikoa ere ezagutu zuen garai hartan, eta haren aitaren bitartez argitaratu zituen bere lehen konposizioak. Le Chat Noir kafe-kabareteko bezeria artistikoarekin ere bertakotu zen, eta Ogives, Gymnopédies eta Gnossiennes izeneko konposizio ezagunak argitaratzen hasi zen. Denboraldi hartan Claude Debussy ere ezagutu zuen. 1891n Joséphin Péladan buruzagi zen Rosenkreutz elkarteko (La Ordre de la Rose-Croix Catholique, du Temple et du Graal) konpositore ofizial eta kapera-maisu izendatu zuten. Bertan etorri mistikoko piezak konposatu zituen; hala nola Salut Drapeau!, Le Fils des étoiles eta Sonneries de la Rose Croix.

 Suzanne Valadon, Satieren marrazkian.

1893an, amodiozko erlazio bat hasi zuen Suzanne Valadon margolari inpresionistarekin. Hortik gutxira, Valadon Rue Cortotera joan zen bizitzera, Satierengandik gertu zegoen gela batera. Satie berarekin obsesionatu omen zen erabat, haren begiei, esku eta hankei eta izaerari buruzko poesia eta ohar gartsuak idatziz. Valadonek Satieren erretratu bat margotu zuen eta honi eman zion; baina, 6 hilabete geroago, etxebizitzaz aldatu zen berriz. Berarekin izan zen bitartean, Danses Gothiques delakoak sortu zituen, bere adimenera bakea itzularazteko helburuaz. Suzanne Valadonekin eduki zuena izan zen Satieri ezagutzen zaion amodiozko erlazio bakarra.

Urte berean, Maurice Ravel euskalduna ezagutu zuen; baita haren lehen konposizioengan dezente eragin ere. Halaber, Vexations lana sortu zuen, bere heriotzara arte ezezagun mantendu zena, eta gutun eta idazki anitz idatzi zituen, erlijioa eta artearen inguruko bere uste sendoak adieraziz.

Kabareteko urteak Arcueilen

1897an, diru-arazoak zirela-eta, pisu merkeago batera joan behar izan zuen bizitzera, armairu bat baino askoz handiagoa ez zena. Bi urte geroago, Pièces Froids-eko lehen bi serieak konposatu ondoren, Parisko aldirietara bizitzera joan behar izan zuen, Arcueilera, hain zuzen. Oinez egiten zituela egunero Parisko erdigunerako zeuden 10 kilometroak esaten da, tranbien beldur zelako.

Garai honetan berreskuratu zuen harremana bere anaia Conradekin (Vincent van Goghek bere anaia Theorekin egin zuen modu bertsuan), tartean arrazoi ugari zeudelarik (diru falta eta praktikotasuna esate baterako). Honen bidez bere benetako sentimenduak aditzera eman zituen; adibidez, anaiari bidalitako gutunetan argi uzten du bere sentimendu erlijiosoak alde batera uzten dituela, eta bere bizitzaren amaierara arte ez dituela berreskuratuko.

Debussy eta Satie

1890eko hamarkadan Erik Satiek konposatutako lehen obrak eragina izango du Debussyren konposizioetan. Debussy eta Satie garaikide ziren, baina Debussyren eskutik garatutako ikaragarrizko iraultza musikala ezingo litzateke posible izan Satieren obrarik gabe. Aldi berean, Debussyren aurkikuntza musikalak ezinbestekoak izan ziren Satieren musikarentzat.

Satieren zenbait obretan (hala nola Geneviève de Brabant-en eta The Dreamy Fish-en) Claude Debussyrekin zuen lehia erakutsi dezaketen zenbait elementu aurkitu dira (Ornella Volta musikologaren eskutik, adibidez). Debussy berriz, ezin izan zen elementu hauetaz ohartu, Satieren musika hau ez baitzen argitaratu. Bitartean, Debussyk 1902an bere lehenengotariko arrakasta lortu zuen Pelléas et Mélisande operari esker, eta hortik urte batzuetara sortu zen bestearen aurrekari nor zenaren eztabaida, tartean Maurice Ravel ere zegoelarik.

Kabareteko konposizioak

1899tik aurrera, kabareteko piano-jotzaile gisa egin zuen lan, ehunka kanta herrikoi eta popular piano edo piano eta ahotserako moldatuz, baita berak sortutako hainbat ere errepertoriora gehituz. Ezagunenak Je te veux (testua Henry Pacoryk idatzia), Tendrement (testua Vincent Hyspak idatzia), Poudre d’or (bals bat), La Diva de l’Empire (testua Dominique Bonnaudek eta Numa Blèsek idatzia), Le Picadilly (La Transatlantique izenaz ere ezagutua den martxa bat) eta Légende Californienne (Contamine de Latourrek idatzitako testua galdu egin zen arren, musika La Belle Excentriquen agertzen da berriz) dira. Askoz gehiago idatzi zituen, baina kopuru handi bat galdu egin direla uste da. Bere bizitzako azken urteetan kabareteko lan hauek guztiak arbuiatu zituen, bere esentziaren aurkakoak zirelakoan, baina urte hauetan zehar diru-iturri gisa balio izan zioten.

Garai honetan Satiek seriotasunez konposatutako lan oso gutxik diraute egun: Jack-in-the-box (Jules Dépaquiten pantomima baterako obra), Geneviève de Brabant (Lord Cheminoten testua duen gai serio bati buruzko opera komikoa) eta The Dreamy Fish (Lord Cheminoten galdutako ipuin bat akonpainatzeko obra) besteen artean. Gehiago ere aurkitu dira, baina gehienak amaitu gabeak izan ziren, estreinatuak oso gutxi, eta bere garaian argitaratuak bat ere ez.

Schola Cantorum

1905eko urrian, kabareteko lanarekin jarraitzen zuen bitartean, Satiek Vincent d’Indyren Schola Cantorumean eman zuen izena, kontrapuntu klasikoa ikasteko intentzioarekin. Vincent d’Indy Camille Saint-Saënsen ikasle izan zen, eta azken hau Satiek aintzat hartzen ez zuelarik ikasgeletara itzultzeko erabaki honek asko harritu zituen gertukoak eta baita Schola bertako irakasleak ere. Erabakia bi arrazoirengatik hartu zuela pentsatzen da: alde batetik, nekatuta zegoen bere musikaren harmonia alderrai zebilela entzuteaz. Kritika honen aurrean ezin zen oso ondo defendatu, kontserbatorioko ikasketak amaitu gabe baitzituen. Beste aldetik, frantses musikaren ezaugarrietako bat argitasuna zela ohartzen hasi zen, eta hau hobetzeko harmonia tradizionala ulertu behar zuela. Parisko Schola Cantorumean 5 urte eman zituen, eta maila ertaineko diploma lortu zuen 1908an.

Kontserbatorioan zegoela egindako kontrapuntuko zenbait ariketa argitaratu egin ziren Satie hil ondoren (Désespoir Agréable, adibidez). Scholaren aurreko garaiko beste zenbait pieza ere agertu ziren 1911n; Trois Morceaux en form de poire esate baterako. Izenak bestela dioen arren, 7 piezaz osatuta dago, eta 1903ra arte konposatu zituen lan hobeenen laburpen antzeko bat da.

Urte hauetako konposizioetan Satiek musikari buruz zituen zenbait iritziz ohar gaitezke. Alde batetik, musikaren garapenaren eta errepikapenaren kontzeptuaren aurka zegoen; sonata forman ageri den garapen mota horien aurka. Honek, jakina, egiten zituen piezak oso laburrak izatea eragin zuen; bere fuga «berri eta modernoek», esate baterako, gaia aurkeztu besterik ez dute egiten. Orokorrean, entzuleari behar baino denbora gehiago kendu behar ez zitzaiola pentsatzen zuen, honen asperdura saihesteko intentzioarekin. Garai hartan ospe handikoa zen melodramatik (atzealdean musikaz lagundua den irakurgaia) ere aldendu egin zen, hainbeste arbuiatzen zuen genero erromantikoaren barnean sailkatzen zelako.

Bitartean, beste zenbait aldaketa jazo ziren bere egunerokotasunean: Partidu Erradikalaren (sozialista) alderdikide egin zen, Arcueilgo komunitateko kideen lagun egin zen eta bertako hainbat ekimenetan parte hartu zuen (umeen aldeko Patronage Laïque elkartean lanean aritu zen, adibidez), eta funtzionario burges baten itxura hartu zuen, bere onddo-kapela eta aterkiarekin. Halaber, zaletasun bitxi bat sortu zitzaion: artxibategi batean paper zatitxo eta txarteletan margotzen zituen irudizko eraikuntzak (gehienak metalez eginak zirela deskribatuak) gordetzen zituen. Noizean behin, lekuko egunkarietan iragarki txikiak argitaratzen zituen, eraikuntza hauek salmentan edota alokatzen jarriz.

Arrakasta apala

Garai honetatik aurrera, Satieren bizitza azkartzen hasi zen. 1912an pianorako konposatu zituen umore-pieza laburrek dezenteko arrakasta eduki zuten; anitz idatzi eta argitaratu zituen (gehienak Ricardo Viñes pianistaren eskutik):

  • Véritables Préludes flasques (pour un chien)
  • Vieux sequins et vieilles cuirasses
  • Embryons desséchés
  • Descriptions Automatiques

Lan hauen partiturak hainbat iruzkinez hornitzen zituen, eta interpretazioan zehar hauek irakurri behar ez zirela tematu zen. Horrez gain, garai honetan konpasak banatzeko zatilerroak erabiltzeari utzi zion.

Zenbait aspektutan garai honetako obrek Rossiniren azken urteetako konposizioen antza dute; Péchés de Vieillesse izenaz ezagutuak direnak. Rossinik, Satieren moduan, pianorako umore-pieza laburrak idatzi zituen (Mon prélude hygiénique du matin edota Dried figs esate baterako), eta bere zakurrari eskaintzen zizkion honen urtebetetze egunean. Obra hauek hamarkada batzuk lehenago Pariseko Rossiniren areto esklusiboan interpretatu zituzten. Hala ere, Satiek ezin izan zituen pieza hauek entzun; XX.mendearen hasieran ez baitzeuden argitaratuta oraindik. Lan hauen eskuizkribua 1918an Napolin aurkitu zutela uste da, Diagilev errusiarraren eskutik, La Boutique Fantasque balleta estreinatzera zihoala, Satiek bere konposizioetan iruzkin umoretsuak idazteari utzi zion garai bertsuan.

Garai hartan artista gehiago ezagutu zituen: Jean Cocteau, Pablo Picasso, Georges Braque, Tristan Tzara, Francis Picabia… Batzuekin laneko harremanak eduki zituen; Picabiarekin batera, esaterako, ballet bat konposatu zuen.

Heriotza

1925ean hil zen. Bere logelan argitaratu gabeko lan anitz topatu zen. Badirudi 27 urte lehenagotik ordura arte, Satie bera izan ezik, inor ez zela bere Arcueilgo logelan sartu. Haren hiletaren ondoren, bere lagunek bertan aurkitu zutenak Tutankamonen hilobiaren xarma berbera zuen. Hautsez eta amaraunez betea, argi geratu zen Satiek bere pianoa erabiliz inoiz konposatu ez zuela. Horrez gain, beste hainbat objektu ere aurkitu zituzten:

  • Gutxi gorabehera 100 aterkiko bilduma bat, antza denez horietako batzuk inoiz erabili gabeak.
  • 1893an Suzanne Valadonek hari egindako erretratua.
  • Valadonen garaiko amodiozko gutunak eta marrazkiak.
  • Bere bizitzako garai ezberdinetako beste zenbait gutun.
  • Bere Erdi Aroko irudizko eraikinen marrazkien bilduma.
  • Balore autobiografikodun marrazki eta idazkiak.
  • Bere bizitzako periodo guztietako oroigarriak (belusezko 7 jantzi, besteak beste).
  • Baina garrantzitsuen, inork ezagutzen ez zituen edota galduta zeudela uste ziren lan anitz topatu ziren alde guztietan: pianoaren atzean, belusezko jantzien poltsetan, etab. Hauen artean zeuden Vexations delakoak, Geneviève de Brabant, eta amaitu edota argitaratu gabeko beste asko; Arrain ameslaria, Schola Cantorumeko ariketa pila, txakur-piezen multzo ezezagun bat eta izenik gabeko pianorako beste zenbait lan (aurrerago Gnossienne Berriak, Pièces Froides, Enfantines, etab. izenez argitaratuko direnak) esate baterako.

Lanak

Erik Satieren lanak
Urtea Obra Mota Iraupena
1884 Allegro, Pianorako. Pianorako
1885 Valse-ballet, Pianorako. Pianorako
1885 Fantaisie Valse, Pianorako. Pianorako
1886 Deux Quatuors (sketches only). Instrumentala
1886 [3] Trois Mélodies de 1886 [Les anges – 2. Élégie – 3. Sylvie]. Bokala (Piano)
1886 Les fleurs (José María Vicente Ferrer, Francisco de Paola, Patricio Manuel). Bokala (Piano)
1886-87 Chanson (José María Vicente Ferrer Francisco de Paola Patricio Manuel). Bokala (Piano)
1886-88 Quatre Ogives, Pianorako. Pianorako
1887 Trois Sarabandes, Pianorako. Pianorako
1888 Deux rêveries nocturnes, Pianorako. Pianorako
1888 Gymnopédies I, II et III en (orch. la 1 y 3 por Debussy), Pianorako. Pianorako
1889 Chanson Hongroise, Pianorako. Pianorako
1889-91 Gnossiennes I, II, III, IV, V y VI, Pianorako. Pianorako
1890 Danse, para pequeña orquesta. Música orquestal
1891 Hymne pour le Salut Drapeau! (manuscrito), pour piano. Música incidental
1891 Leit-motiv du “”Panthée”, Pianorako. Pianorako
1891 Prélude du Prince du Byzance, (perdida), Pianorako. Pianorako
1891 Première pensée rose+croix, Pianorako. Pianorako
1892 Trois Sonneries de la Rose + Croix, Pianorako. Pianorako
1892 Noël (perdida), Pianorako. Pianorako
1892 Préludes du “”Nazaréen”” (1 y 2), Pianorako. Pianorako
1892 Fête donnée par les chevaliers normands en l’honneur d’une jeune demoiselle, Pianorako. Pianorako
1892 Préludes du Fils des Etoiles (1º mov. from Les Fils des Etoiles, also regarded as Gnossienne No. 7), Pianorako. Pianorako
1892 Le Fils des Étoiles (El hijo de las estrellas) (Peladan), música de escena. Música incidental
1892 Uspud (Ballet Chrétien en 3 Actes, Contamine de Latour, manuscrito), Pianorako. Música escénica (ballet)
1892-93 Vexations (manuscrito), Pianorako. Pianorako
1893 Danses gothiques, Pianorako. Pianorako
1893 Prière, Pianorako. Pianorako
1893 Modéré, Pianorako. Pianorako
1893 Eginhard, prélude pour piano (incidental music). Música incidental
1893 Roxane (perdida), voz y orquesta. Bokala (orquesta)
1893 Bonjour Biqui, Bonjour!, para canto y piano. Música vocal (piano)
1893-95 Messe des pauvres, para coro y piano (u órgano) (orquestada en 1990 por Maurice Ohana). Música vocal (orquesta)
1894 La Porte héroïque du ciel, prélude pour piano (or orchestra). Música incidental
1894 Messe de la foi (galduta), órgano. Música instrumental
1895 Psaumes, (perdida), Pianorako. Pianorako
1895 Pages mystiques, Pianorako. Pianorako
1897 Tendrement (Vincent Hyspa), para canto y piano. Música vocal (piano)
1897 Pièces froides – trois airs à fuir, Pianorako. Pianorako
1897 Caresse, Pianorako. Pianorako
1897 Danse de travers, Pianorako. Pianorako
1898-1903 Trois Morceaux en forme de poire, para piano a 4 manos. Pianorako (4 manos)
1899 Geneviève de Brabante (Contamine de Latour), pequeña ópera para marionetas. Música escénica (ópera)
1889 Le Veuf, para canto y piano. Música vocal (piano)
1899 Jack-in-the-box (Depaquit)), pantomima para piano (Orch. Milhaud) Pianorako
1899 Aline-Polka, Pianorako. Pianorako
1899-1913 Carnet d’esquisses et de croquis, Pianorako. Pianorako
1900 Petite ouverture à danser, Pianorako. Pianorako
1900 La diva de l’Empire (Dominique Bonnaud y Numa Blès), para canto y piano. Música vocal (piano)
1900 Un dîner à l’Élysée, para canto y piano. Música vocal (piano)
1900 La mort de Monsieur Mouche, preludio para piano. Música incidental
1900 Rêverie du pauvre, Pianorako. Pianorako
1900 Poudre d’or, Pianorako. Pianorako
1900 Petite musique de clown triste, Pianorako. Pianorako
1900 Verset laïque et somptueux, para piano (In 1900 at the request of the Paris Opera library included in a collection of manuscripts presented at the Universal Exhibition), Pianorako. Pianorako
1901 Le poisson rêveur, Pianorako. Pianorako
1901 The Dreamy Fish (Le poisson rêveur), Pianorako. Música incidental
1902 Illusion, para orquesta de cabaret (after waltz song “Tendrement”). Música orquestal
1902 Je te veux (or tristesse) (Henry Pacory), para café-concert. Música vocal (piano)
1902 The Angora Ox (hay versión para orquesta) (reconstructed by Johny Fritz), Pianorako. Pianorako
1902 Chanson barbare, Pianorako. Pianorako
1903-04 Petit Recueil des Fêtes. Quatre mélodies [Air fantôme – Le Picador est mort – Sorcière – Enfant martyre). Música vocal (piano)
1904 J’avais un ami, para canto y piano. Música vocal (piano)
1904 Les bon mouvements, para canto y piano. Música vocal (piano)
1904 Le Piccadilly, Pianorako. Pianorako ~ 1’30
1905 Légende californienne, Pianorako. Pianorako
1905 Chez le docteur, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 Allons-y Chochotte, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 L’Omnibus automobile (Vincent Hyspa), para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 Impérial-Oxford, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 Mélodies (3) sans paroles, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905-08 Nouvelles pièces froides, Pianorako. Pianorako
1906 Chanson médiévale (Catulle Mendès), para canto y piano. Música vocal (piano)
1906 Pousse l’amour, para orquesta. Música orquestal
1906 Chanson andalouse (para “Pousse l’Amour”), Pianorako. Música incidental
1906 Passacaille, Pianorako. Pianorako
1906 Padacale, Pianorako. Pianorako
1906 Prélude en tapisserie, Pianorako. Pianorako
1906 Fugue-Valse (Included as the fourth movement in Mercure, 1924), Pianorako. Pianorako
1906-08 [12] Petits Chorals, Pianorako. Pianorako
1906-13 Musiques intimes et secrètes [1 – Nostalgie 2 – Froide Songerie 3 – Fâcheux Example], Pianorako. Pianorako
1907 Rambouillet, para canto y piano. Música vocal (piano)
1907 Psitt! Psitt!, para canto y piano. Música vocal (piano)
1907 Marienbad, para canto y piano. Música vocal (piano)
1907 Les Oiseaux, para canto y piano. Música vocal (piano)
1908 Désespoir agréable, counterpoint excercise, Pianorako. Pianorako
1908 Fâcheux exemple, counterpoint excercise, Pianorako. Pianorako
1908-09 Choeur d’adolescents, para canto y piano. Música vocal (piano)
1908-09 Dieu Credo rouge, para canto y piano. Música vocal (piano)
1908-09 Petite Sonate, Pianorako. Pianorako
1908-12 Aperçus désagréables, Pianorako a 4 manos. Pianorako (4 manos)
1909 Menuet basque, Pianorako. Pianorako
1909 Le Dîner de Pierrot, Pianorako. Pianorako
1909 Poésie, Pianorako. Pianorako
1909 Le Conteur magique, Pianorako. Pianorako
1909 Le Grand Singe, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Deux Choses [1. Effornterie, 2. Poésie], Pianorako. Pianorako
1909 Le prisonnier maussade, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Songe-creux, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Profondeur, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Effronterie, Pianorako. Pianorako
1909 La Chemise, Pianorako. Pianorako
1910 Pièces froides – trois danses de travers, Pianorako. Pianorako
1911 En habit de cheval, Pianorako a 4 manos. Pianorako (4 manos)
1911 [2] Rêveries nocturnes, Pianorako. Pianorako
1912 Quatre Préludes flasques (pour un chien), Pianorako. Pianorako
1912 Arrière-propos, Pianorako. Pianorako
1912 Prélude canin, Pianorako. Pianorako
1912 Deux Préludes pour un chien, Pianorako. Pianorako
1913 Le piége de Meduse, comedia lírica. Música escénica (ópera)
1913 Vieux Sequins et Vieilles Cuirasses, Pianorako. Pianorako
1913 Trois Nouvelles Enfantines, Pianorako. Pianorako
1913 L’Enfance de Ko-quo (Recommendations maternelles), Pianorako. Pianorako
1913 Embryons dessechés, Pianorako. Pianorako
1913 Veritables preludes flasques (pour un chien), Pianorako. Pianorako
1913 Croquis et agaceries d’un gros bonhomme en bois, Pianorako. Pianorako
1913 Peccadilles importunes, Pianorako. Pianorako
1913 Menus propos enfantins, Pianorako. Pianorako
1913 Les pantins dansent, Pianorako. Pianorako
1913 Descriptions automatiques, Pianorako. Pianorako
1913 San Bernardo, Pianorako. Pianorako
1913 Chapitres tournés en tous sens, Pianorako. Pianorako
1913 Enfantillages pittoresques, Pianorako. Pianorako
1913 Le Piège de Méduse, danzas para piano. Pianorako
1914 Les trois valses distinguées du précieux dégoûté, Pianorako. Pianorako
1914 Sports et divertissements (21 courtes pièces), Pianorako. Pianorako
1914 Heures séculaires et instantanées, Pianorako. Pianorako
1914 Obstacles venimeux, Pianorako. Pianorako
1914 Choses vues à droite et à gauche, piano y violín. Música instrumental
1914 [3] Poémes d’amour (poèmes de E. Satie), para canto y piano. Música vocal (piano)
1915 [5] Grimaces, para «Le Song d’une nuit d’eté» (Cocteau). Música incidental
1915 La Mer est pleine d’eau.., para orquesta. Música orquestal
1915 Rêverie sur un plat, Pianorako. Pianorako
1915 Avant-dernières pensées, Pianorako. Pianorako
1915-16 Parade (Cocteau, Picasso, Massine), et les Ballets russes. Música escénica (ballet)
1916 Fâbles de la Fontaine, para orquesta. Música orquestal
1916 [3] Trois Mélodies de 1916 [La statue de bronce (Léon-Paul Fargue) – 2. Daphmeneo (m. God) – 3. Le Chapelier (René Chalup)], para canto y piano. Música vocal (piano)
1916 L’Aurore aux doigts de rose, Pianorako. Pianorako
1917 Rag-time du Paquebot (Parade), Pianorako. Pianorako
1917 Sonatine Bureaucratique, Pianorako. Pianorako
1917 Embarquement pour Cythère, violin y piano. Música instrumental
1917 La Veille du combat, para canto y piano. Música vocal (piano)
1917-19 Socrate (basado en Platón), para una o 4 sopranos y piano (u orquesta). Música vocal (orquesta)
1918 Conte pour un ballet (perdida). Música escénica (ballet)
1919 Couleurs, para orquesta (perdida). Música orquestal
1919 [3] Petites Pièces montées, para orquesta. Música orquestal
1919 Marche de Cocagne, dúo de trompetas. Música instrumental
1919 Rêverie de l’enfance de Pantagruel, Pianorako. Pianorako
1919-20 Nocturnes I, II, III, IV, V (published in 1919) VI (1920), Pianorako. Pianorako
1920 Premier menuet, Pianorako. Pianorako
1920 [4] Quatre Petites Mélodies [1. Élégie – 2. Danseuse – 3. Chanson – 4. Adieu], para canto y piano. Música vocal (piano)
1920 Musique d’ameublement (Con Milhaud), Pianorako a 4 manos, trombón y 3 clarinetes, (manuscrito). Música instrumental
1920 La Belle excentrique (contiene California Legend, hacia 1900), para dúo de pianos. Pianorako (dúo)
1921 Motifs lumineux (perdida), piano, Pianorako. Pianorako
1921 Sonnerie pour reveiller le bon gros Roi des Singes, para 2 trompetas. Música instrumental
1921 La Naissance de Vênus, para orquesta (perdida). Música orquestal
1921 Alice au Pays de Merveilles, para orquesta (perdida). Música orquestal
1921 Supercinéma, para orquesta (perdida). Música orquestal
1923 Suite d’Archi danses, para orquesta (Ballet avec Derain) (perdida). Música orquestal
1923 Scenes nouvelles pour Le Médecin…., para orquesta Música orquestal
1923 Tenture de Cabinet préfectoral, para pequeña orquesta. Música orquestal
1923 Paul & Virginie, voz y orquesta. Música vocal (orquesta)
1923 Ludions (Léon-Paul Fargue) [1. Air du rat – 2. Spleen – 3. La grenouille américaine – 4. Air du poète – 5. Chanson du chat], para canto y piano. Música vocal (piano)
1923 Divertissement La Statue retrouvée, órgano y trompeta. Música instrumental
1924 Quadrille, para orquesta (perdida). Música orquestal
1924 Concurrence, para orquesta (perdida). Música orquestal
1924 Relâche, música para el ballet de Jean Börlin, Picabia y R. Clair y los Ballets Suecos (con des séquences pour el film Entr’acte). Música escénica (ballet)
1924 Deux petites Choses (Short opera with Tzara, perdida). Música escénica (ópera)
1924 Mercure (Picasso, Massine), poses plásticas. Música escénica (ballet)
1924 Cinéma (Entreacto de Relâche), Pianorako a 4 manos. Pianorako (4 manos)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erik Satie Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – IBONE AIESTARAN – Hassan II.a Marokokoa

Hassan II.a Marokokoa
DF-SC-83-08526.jpg
Afrikar Batasuneko presidentea

1972ko ekainak 12 – 1973ko maiatzak 27
Moktar Ould DaddahYakubu Gowon

Marokoko Errege

1961eko otsailak 26 – 1999ko uztailak 23
Mohammed V.a MarokokoaMohammed VI .a Marokokoa

Bizitza
Jaiotza Rabat1929ko uztailaren 9a
Herrialdea  Maroko
Heriotza Rabat1999ko uztailaren 23a (70 urte)
Hobiratze lekua Mausoleum of Mohammed V
Heriotza modua berezko heriotza miokardio infartu akutua
Familia
Aita Mohammed V.a Marokokoa
Ama Lalla Abla bint Tahar
Ezkontidea(k) Lalla Latifa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Alauiak
Hezkuntza
Heziketa Collège Royal
Londresko Imperial College
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa

Hassan II.a[1] (arabieraz: الحسن الثاني‎, el-ḥasan ett(s)âni ahoskatua; Rabat (Maroko), 1929ko uztailaren 9aibidem, 1999ko uztailaren 23a) Marokoko erregea izan zen 1961etik bere heriotzara arte.

Biografia

Hassan II.a Rabaten jaio zen, Marokon, 1929ko uztailaren 9an. Mohammed V.a Marokokoa sultanaren bigarren semea izan zen. Ama, berriz, aitaren bigarren emaztea zian zen Lalla Abla bint Tahar izan zuen, Um Sidi titulua eramango zuena (oinordekoaren ama).

1953an, frantses autoritateek Madagaskarrera erbesteratu zuten aitarekin batera, nahiz eta 1955ean itzultzen utzi, Frantziak Marokoko protektoratua bertan behera uztea erabaki zuenean. 1958 eta 1959 arteko istiluetan, riftarren aurkako errepresioa zuzendu zuen Rifeko mendietan. 1957an, printze izendatu zuten eta, aita hiltzean, errege izendatu zuten (1961).

Hassanen gobernu kontserbadoreak alauí dinastia indartu zuen eta Ibilaldi Berdeari esker, espainiarrek Mendebaldeko Saharako lurraldeak zeditzea lortu zuen, Madrilgo akordioen, Maroko eta Mauritaniaren artean banatuta

Sistema parlamentarioa ezarri bazuen ere, arlo asko geratu ziren bere esku eta Majzen -erregeari lotutako kasta tradizionala- estatu paralelo bat balitz bezala funtzionatzen zuen. Praktikan, Hassan II.ak zuzendutako sistema politikoak, gero semeari utziko zionak, monarkia absolutu baten antza gehiago zeukan, monarkia konstituzionala baino. Eta hori gutxi balitz, errege familia lur, industria edo herrialdearen gainontzeko baliabide gehienen jabe zuzena zen. Bere erregealdian, errepresio politiko zorrotza ezarri zuen eta ehunka pertsona desagertu zen. Heriotzaren ondoren, semea izan zen honen inguruko demandak jaso zituena eta ikerketa eta biktimei eginiko konpentsazio ekonomikoak bidaratu behar zituena.

Bi estatu-kolpe, behintzat, jasan zituen eta ez zitzaion ezer gertatu. Horietako batean, kolpistek, Mohammed Ufqir buru, arrakasta izan zuten ziurtasunez, errepublika aldarrikatu zuten irratietan, baina oker zeuden eta ezin izan zuten aurrera egin.

Imagen relacionada

1961z geroztik, 2 emazte bazituen; bata Lalla Latifa Hammou izan zuen, printzeen ama, eta bestea, berriz, Lalla Fatima bint Qaid Ould Hassan Amhourak, aurrekoaren lehengusua eta seme-alabarik ez zuena izan.

Seme-alabak: Lalla Meryem printzesa, Mohammed VI.a erregea, Lalla Asma printzesa, Lalla Hasna printzesa, Moulay Rachid printzea.

Hassan hil zenean, semeak, Sidi Mohamedek, hartu zuen erregetza, Mohammed VI.a izenarekin.

Hassanen gorpuzkiak Mohammed V.aren Mausoleoan daude, Rabateko Hassan Dorrearen zelaigunean kokatua, bere aitaren eta Moulay Abdellah anaiaren sarkofagoen ondoan.

Politika

Goiz hasi zen Hassan II.aren ibilbidea. Laguntza handia suposatu zuen Mohammed V.a Marokokoarentzat bere ekintza guztietan, protektoratuaren garaian. Indar handia jarri zuen Marokoren independentzia aldarrikatzean eta, aita erbesteratu zutenean, berak ere jarraitu behar izan zion, Korsikara hasieran eta Madagaskarrera gero. Biolentzia andana piztu zen honekin eta borroka armatuari ekin zioten independentziazaleek. Hori guztia gehiagora joan zen Frantziak Mohámmed Ben Arafa sultan egin zuenean eta Mohammed V.aren eskumen berak esleitu zizkionean.

1953an, protestak gehiagora joan ziren eta sultanak atzerritik etortzen utzi behar izan zien Hassani eta bere aitari.

1961eko martxoaren 3an, Mohammed V.a hil egin zen eta Hassan II.a bere semea aldarrikatu zuten Marokoko errege. Ez da ahaztu behar Gerra Hotzaren testuinguruan gertatu zela hau guztia eta, geroago, Hassan II.ak garbi egingo zuen bloke kapitalistaren alde.

1962an aldarrikatu zuten lehen konstituzioa. Errege berriak adituen esku utzi zuen lana eta legebiltzarraren boterea jaitsi egin zen. Istiqlal eta Unión Nacional de Fuerzas Populares alderdiak ahuldu egin ziren, Hassan II.aren onerako.

Barne-politikari dagokionez, Hassan II.ak ez zituen alderdi politikoak aintzat hartu. Istiqlal Alderdia oso indartuta atera zen indenpendentzia gerratik eta ondo ikusia zegoen erresuman. Horregatik ez zion pluripartidismoari muzin egin, Istiqlal Alderdiak monarkia bera zalantzan jartzen zuelako. Oposizioarekin ere tentsio handia izaten zuen eta, orekaren bila, alderdi gehiago sortzeak lagundu egingo zion, liberalak eta eskuindarrak, gerora alderdi administratiboak deituko zitzaienak.

1960 eta 80ko hamarkadetan, giro politikoa tentsio handi batean murgilduta zegoen. Hassan II.ak indarkeria erabili zuen eta Giza Eskubideak urratu zituen ez gutxitan. Haren programa politikoak islam erlijioa, erregetza eta demokrazia soziala zituen oinarritzat. Laster, ordea, greba batzuen ondorioz, salbuespen-egoera ezarri eta aginpide legegilea eta betearazlea beretu zituen (1965). Geroztik, politika-molde autoritarioari eutsi zion (oposizioaren aurkako zapalkuntza, Ben Barka auzia, herri-protesten zapalketa). Zenbait atentatu izan zuen, eta armadaren ezinegonari ere aurre egin behar izan zion (Ufkirren estatu-kolpea).

1965ean, krisi-egoera hiri handietan lehertu zen eta armadak esku hartu zuen manifestazioak gerarazteko. Alderdi politikoak mokoka, Hassan II.ak Legebiltzarra eta konstituzioa bertan behera utzi zituen, 1965eko ekainaren 7an, salbuespen-egoera ezarri zuelarik. Erregeak alderdi politiko eta sindikatuen agintea murrizten joan zen.

1972an, Hassan II.ak Carta Magna berria garatu zuen eta ikuspegi nazionalista bat eskaintzen saiatu zen herriarekin adiskidetzeko xedean. Mendebaldeko Sahara berreskuratzeko helburuaren atzetik, erregea eta alderdi politikoek interes komuna aurkitu zuten eta lehen legez kanpo zeuden alderdiak legalizatu zituen. 1976an Espainiaren mende zegoen Sahara aldeaz jabetu zen, hartarako 1975eko abenduan Ibilaldi Berdea delakoa antolatuta. 1991n, eta autodeterminaziorako erreferendum bat egin behar zela-eta, amnistia zabal bat eman zien Marokon atxilotutako edo Aljerian babes harturiko sahararrei.

Kanpo-politika

Hassan II.aren ikuskera politikoak Marokoren nazioarteko portaera diplomatikoan eragina izan zuen. Bere munduaren pertzepzioak eta bertan gertatzen zenak Marokoko kanpo-politikako parametroak osatzen zituen. Hiru boterez gozatzen zuenez, ekonomikoa, erlijiosoa eta politikoa eta bere erabakiak ukaezinak ziren.

Hassanen kanpo-politikarekiko ukitu pertsonala, bere aitarenaren guztiz ezberdina, gero eta ikusgarriagoa zen Maroko, mendebaldeko herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin batera, nazioarteko politikan bere bidea irekitzen joan zen heinean. Hassan berak onartu zuen elkarrizketa batean Magrebeko eta ekialdeko herrialdeen ezberdina zen estrategia eta politika berriak hasteko saiakuntza egiten ari zela. Aitzitik, berak egiten zuena bere aitak egiten zuenaren ezberdina zela aitortu zuen, bere aitak ez baitzuen kanpo-politikan esperientziarik, aitak berak mugatutako kontua baitzen kanpo-politika.

Hassan II.aren kanpo-politika hobeto ulertzeko, tronua lortu baino lehenagoko esperientziak aztertu beharko lirateke. Gutxi dira errege izatera iritsi baino lehenago errege baten lana esperimentatzeko zortea izan zuten printzeak. Hassan II.ak 14 urte besterik ez zituela bere aita Mohammed V.ari laguntzen zion Frantziako protektoratuko kargu handien bileretara. Eta, 1943an, Bigarren Mundu Gerran zehar aliatuen funtzionamenduak funtziona zezan europar estrategia antolatzeko helburuarekin egin zen Casablancako Hitzaldian parte hartu zuen. Hitzaldi honetan Franklin Delano Roosevelt, Winston Churchill, Charles de Gaulle eta Henri Giraudek hartu zuten parte besteak beste. Pertsonaia hauen presentziak mendebaldeko herrialdeen arteko tentsioaren eta hori konpontzeko eraren berri eman zion Hassani. Hitzaldi honetan konturatu zen Hassan gaztea nazioarteko harreman guztiak bi alderdien menpe zeudela: indar militarra eta esku hartzen zuten herrialde bakoitzaren interes ekonomikoak.

Hassan II.a printze moduan finkatzen joan zen, eta geroago esperientzia garrantzitsuagoak bizi izan zituen. Esate baterako:

  • 1956an, aitarekin batera, Marokoren independentziaren negoziaketan parte hartu zuen.
  • 1956ko otsailean, zehazki independentzia lortu ondoren, Indar Armatu Errealen agintari izendatu zuen bere aitak.
  • 1957an oinordeko printze izendatua izan zen. Urte berean bere aita ordezkatu zuen AEBtako bisitan.
  • 1959 bukaeran Eisenhowerekin, garai hartako AEBtako presidentea, egindako negoziaketetan parte hartu zuen, eta geroago Leonid Brezhnevekin egindakoetan, orduko Sobietar Batasuneko presidentea.
Aurrekoa
Mohammed V.a
Marokoko Erregea
19611999
Ondorengoa
Mohammed VI.a

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hassan II.a Marokokoa Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – ENARA BARANDIARAN – Dramagile

Dramaturgoa (grezieraz: δραματουργός; δρᾶμα, drama eta έργον, lana) gune eszeniko batean kokaturik dauden literatura testuen idazlea da. Testu hauek antzezlan edo obra dramatiko bezala ezagutzen dira.

Antzinaroa

Mendebaldeko literaturan ezagutzen diren lehen dramaturgoak antzinako greziarrak dira eta lehen antzezpenak K. a. V. mendekoak dira. Obra hauek klasikotzat jotzen dira eta, oraindik ere, erreferentzia puntu bezala irakurtzen dira. Dramaturgo aipagarrienak Eskilo, Sofokles, Euripides eta Aristofanes izan ziren.

Urteak geroago, Erromatar Inperioak hartu zuen antzerkia; hori bai, bereizgarri pedagogikoa izango da arrazoia eta, entreteginarria izateaz gain, propagandarako ere erabiliko du –erromanizatzeko xedean-; autore aipagarrienak Livio Androniko, Nevio, Plauto, Terentzio eta Seneka izan ziren.

Erdi Aroa

Mendebaldean, elizaren eraginak antzerkia baztertzea ekarri zuen, baina ekoizten jarraitu zuten, zenbaitetan elizarenpean, gainera, ebangelizaziorako xedean; ez dira etorkizunera pasatuko diren dramagileak izango, anonimoak baitira biziraun duten testu gehienak.

Aro Modernoa

Europan komertzioa berrezarri zenean eta elizaren kontroletik at zeuden erakunde politiko berriak agertzen hasi zirenean, antzerkia hirira eta nobleziaren gorteetara itzuli zen.

XVI. mendea

Espainia ere gune kultural garrantzitsu izan zen eta dramagile ugari izan ziren bertan:

XVII. mendea

Ingalaterran aipagarriak William Shakespeare eta Ben Jonson izan ziren; ikaragarrizko 4 komediek indartu zuten euren ospea: Volpone (1606), Epicone edo emakume ixila (1609), Alquimista (1610) eta San Bartolomeko azoka (1614).

Frantzian, Moliere antzerkigile beritzaile garrantzitsua izan zen eta Pierre Corneille eta Jean Racine dramaturgoak ere entzute handikoak izan ziren.

Espainian arrakasta handia izan zuen Pedro Calderón de la Barca dramaturgo tragikoak. Bere obra eta auto sakramentalak egun ere mundu guztian antzezten dira. Hauek dira horietako lan batzuk: La vida es sueño, El gran teatro del mundo, El alcalde de Zalamea eta El príncipe constante. Francisco de Rojas Zorrilla, Juan Ruiz de Alarcón eta Tirso de Molina ere dramagile ezagunak izan ziren. Azken honek eduki satirikoa erabili zuen bere komedian; El burlador de Sevilla da horietako bat, Don Juan burlatzailearen arketipoa lehen aldiz agertzen delarik, eta Don Gil de las calzas verdes. Emakumeak ere izan ziren dramagileen artean: Ana Caro de Mallén eta Leonor Meneses Noronha.

Aro Garaikidea

Hirien garapenarekin batera italiar antzerkia indartu egin zen eta, horrekin batera, antzerkiaren baitako makineria ugaritu zen.

XVIII. mendea

Alemanian Johann Wolfgang von Goethe eta bere Fausto obra nabarmentzen dira; baita Friedrich Müller eta Gotthold Ephraim Lessing ere.

Frantzian Voltaire, Sadeko markesa eta Pierre Augustin Caron de Beaumarchaisen obrak izan ziren nagusi, azken autore honen Sevillako bizargina, esaterako.

Espainian, Ramon de la Cruz izan zen ezaguna, Las castañeras picadas obraren idazlea; José Cadalso, Félix Enciso Castrillón eta El sí de las niñas obraren autorea izan zen Leandro Fernández de Moratín ere garrantzitsuak izan ziren.

XIX. mendea

Espainian Ángel de Saavedra, José Zorrilla, José Echegaray, Angel Guimera, Manuel Breton de los Herreros eta Miguel Unamuno dira dramagile ezagunenak.

Frantzian Alfred Jarry, Maurice Maeterlinck eta Victor Hugo nabarmendu ditzakegu.

Errusian entzute handikoak izan ziren Anton Txekhov, Nikolái Gógol eta Aleksandr Puxkin.

XX. mendea

Erresuma Batuan oso ezagunak izan ziren Samuel Beckett, Harold Pinter, T. S. Eliot, Tom Stoppard, Ben Elton eta John James Osborne.

Frantzian Albert Camus Calígula edo El Malentendido bezalako obrekin nagusitu zen eta Eugene Ionesco La cantante calva bezalako lanekin.

Italian Luigi Pirandello, Eduardo De Filippo eta Dario Fo nagusitu ziren.

Ameriketako Estatu Batuetan Arthur Miller eta Tennessee Williams entzute handikoak izan ziren. Williamsen obra azpimarragarrienak, Desio izeneko tranbia, Cat on a Hot Tin Roof edo Iguanaren gaua izan ziren.

Espainian eta Hispanoamerikan entzutetsuenak hauek izan ziren:

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – AIORA ZURUTUZA – Egon Schiele

Egon Schiele
Egon Schiele photo.jpg
Bizitza
Jaiotza Tulln an der Donau1890eko ekainaren 12a
Herrialdea  Austria
Heriotza Viena1918ko urriaren 31 (28 urte)
Heriotza modua berezko heriotza 1918ko gripe pandemia
Gripea
Hezkuntza
Heziketa Academy of Fine Arts Vienna
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Gustav Klimt
Jarduerak
Jarduerak margolaria, grabatzailea, marrazkilaria eta artista plastikoa
Lantokia(k) Viena
Lan nabarmenak Portrait of Wally
Death and Maiden
Q2445555
Influentziak George Minne
Mugimendua espresionismoa

Egon Schiele (Tulln, Austria, 1890eko ekainaren 12aViena, 1918ko urriaren 31), austriar margolari figuratiboa, espresionismoaren ordezkari goiztiarra izan zen. Gustav Klimt eta Oskar Kokoschkarekin batera, austriar espresionismoa delakoa osatu zuen.

Austriako espresionismoko pintore nagusietako bat izan zen, margolaria, marrazkilaria eta grabatzailea, eta bere irudien erotismoagatik nabarmendu zen. Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak (19071909). Garai hartan harreman handia izan zuen Alemaniako art noveau-rekin (Alemanian Jugendstil deitua), eta Gustav Klimt ere ezagutu zuen, Klimt Vienako Sezesioa taldeko buru zela. Izan ere, Schieleren estilo sotilak asko zor dio Klimten dotoretasun dekoratiboari. Nolanahi ere, Schielek garrantzi handiagoa eman zion espresioari dekorazioari baino, eta lerroaren ahalmen hunkigarria indartu zuen tentsio sukartsu batez.

Hasiera-hasieratik, giza irudia landu zuen batez ere (autorretratu asko egin zituen), eta gai erotikoak tratatzen zituen modu irekiak harridura handia sortu zuen. Vienako Akademiaren kontserbadorismoaz asperturik, 1909an Vienako Neukunstgruppe (Arte-talde berria) taldea sortu zuten artisteetariko bat izan zen. 1910etik aurrera, erakusketak egin zituen Europan zehar; 1918an areto bat eskaini zioten bere lanari Vienako sezesionisten erakusketan. Handik gutxira hil zen, Vienan bertan, 28 urte besterik ez zuela, Europa osoan 20 milioi hildako eragin zuen 1918ko gripe pandemiak jota (3 egun lehenago, haren emazte Edith ere hil zuen gripeak, 6 hilabeteko haurdun zegoela).

Biografia

Egon Schieleren autorretratua, 1907 baino lehen

Egon Schieleren autorretratua

Egon Schiele eta bere emaztea

Egon Schiele Tullnen jaio zen, Austrian, 1890eko ekainaren 12an. Aita, Adolf Eugen Schiele izan zuen, Alemania iparraldeko jatorria zuen estazio-burua, eta, ama, berriz, Marie —ezkon aurretik, Soukoup—, Krumautik (egungo Český Krumlov) etorritakoa, Bohemiatik. Sendi burgesetik zetorren Schiele, funtzionariotzari lotutakoa. Bi arrebarekin hazi zen: Melanie (18861974) eta Gertrude (18941981)[1].

Eskolan zela marrazki ugari egiten zituen jadanik. Klosterneuburg institutuan Max Kahrer pintorea izan zen haren hasierako babesleetako bat eta askotariko arte-teknikak irakatsi zizkion. Emaitza txarrak zirela eta, amak eskolatik ateratzea erabaki zuen eskolaldia amaitu baino lehen. Marrazteko zeukan abileziak arte-karrera egitera eraman zuen[2].

1905ean, aita hil egin zen eta Egon gaztea Leopold Czihaczek osabaren etxera bidali zuten. Alferrik saiatu zen osaba iloba burdinbidegintzara bideratzen eta mutilaren artista-gaitasunak begibistakoak zirela onartu beharrean izan zen. Aintzat hartuko zituen Schielen amak eginiko laguntza eskaerak, tutoreak Vienan burutu beharreko ikasketak bere gain hartzea nahi baitzuen. Garai horretan hasiko zen margoketan, autoerretratuak batez ere. Vienako Arte Ederren Akademiara sartzeko azterketa gainditu zuen 1906ko urrian, aita hil eta ia bi urtera. Bertan Christian Griepenkerl historia-pintorea izan zuen irakasle[3].

Gazte-gaztetan, burdingintzatik bizi zen familiaren eragina nabarmendu zen bere lanean eta baita geroago ere, paisaia asko treneko leihatilatik ikusita agertzen baita. Vienan bizi zenean, maiz hartzen omen zuen handik Bregenzerako bidea, hirian erreparatu gabe, itzulerako trena hartzeko helburuaz.

Vienako lehen garaia eta Klimekiko antzekotasunak

Judit II (Salomé)1901

Neska zutik, koadrodun zapiarekin1910

Emakumea erdibiluzik, begiak itxita1913

Emakumea eserita, ezkerreko hanka altxatuta1917

1906an, Vienako Arte Ederren Akademian sartu zen, bertan marrazketa eta diseinua ikasi zituelarik. Freud, Mahler, Wittgenstein edo propio Klimten hiria zen Viena -Schielen erreferente bilakatuko zen azken hau- behintzat-. Interes handia jarri zuen anatomiako klaseetan, baina berehala egin zuen ihes historizismo eta kontserbadurismoa zantzu orotik[4].

1909an, hanto giro kontserbadore eta itxiak erabat jota zeukan artista; erakusten zuten diziplinak betiko bideak jarraitzera eramaten zuten, modeloen azterketa, konposizioak eta arropak betiko moldeetan egiten ziren eta, ezin ase, bera eta beste kide batzuen artean, Akademia utzi eta Neukunstgruppe (Arte berriaren taldea) sortu zuten[5].

1907an, Gustav Klimt margolaria ezagutu zuen. Asko mirestu zuen Schielek hura eta eragin handia izan zen beretzat. Hark eman zizkion bereak egingo zituen printzipio sortzaileak, lerro lodiz bere margoen marrazkiak nabarmenduz, gorputz bilutsaren errepresentazioan bereziki. Klimtekin batera sartu zen Schiele korronte berrian, Vienako Sezesioa zeritzon komunitate artistikoan. Joseph Maria Olbrich eginiko erakusketa-eraikuntza propioa zuten eta hau zen haien lema, eraikuntzan idatzita jarraitzen duena:

« Der Zeit ihre Kunst – der Kunst ihre Freiheit. (Garai bakoitzari bere artea. Arteari bere askatasuna)[6] »

Klimt izango zen taldearen margolari nabarmenena eta bere lehen lehendakaria. Estimazio handian izan zuen honek Schiele eta mezenas aberats bat baino gehiago presentatu zizkion, debutanteari nolabaiteko finantza egonkortasuna eskainiz. Behin, Schielek marrazki elkarbanaketa bat proposatu zion Klimti eta ondo iruditu zitzaion porposamena honi, gehiago ere erosi zizkiolarik.

Etxean ez zuten asko sustatu Schieleren arterako trebetasuna, aita moduan treneko langile izatea espero baitzuten. Dena den, Schielek Gustav Klimt (18621918) pintorearen babesa bilatu zuen; Schiele baino 28 urte zaharragoa zen, eta, neurri batean, gidariarena egin zuen bai artegintzan bai bizitzan. Biek modu bertsuan landu zuten erretratugintza: konposizioa antzekoa da, izan ere, formatu luzanga, lerro arinak eta edergarriak baliatu zituzten, are antzeko arropak irudikatu. Nolanahi ere, Klimtek kolorea erabiltzen zuen pertsonaien arropak apaintzeko; Schielek, berriz, pertsonaien barnea, haien aldartea, aditzera emateko. Schieleren lanetan bihurritutako gorputzak, jarrera asimetrikoak eta ingerada gorabeheratsuak maiz agertzen dira, eta adierazten dute egituran eta lerroan interesa zuela. Klimtek, sarri, edertasuna goratzen zuen haren lanetan; Schielek, ordea, itsustasuna, sexualitate esplizitua eta eritasuna nabarmentzen zituen nahita[7].

1908an, Schielek lehen norbanako erakusketa burutu zuen 1903an Josef Hoffman eta Koloman Moserrek sortutako Wiener Werkstätten. Oinarri teorikoa arte orokorraren obra-ren inguruan ezarri zuen, betiko esparruetara mugatzen ez zen artea, eguneroko bizitzari eragiten zien esparru formal eta espiritualak ere hartzen zituena baizik.

Akademiako estilo zorrotza alboratu eta espresionismo aldera aldatu zen: lagunen erretratu eta autoerretratuen artean, gorputz bilutsia aurkeztu zuen, baina distortsio figuratibo bortitza erakutsiz. Klimtek figura eta ornamentua aurrez aurre jartzen bazituen, Schielek esanahi garrantzitsuagoa eman zion jokoari eta lerroak erakutsi zuen esanahi hori, ez zuen ezkutatzen, askatu baizik, eta lerro honek berak zituen balio ornamentalak.

1909an, Schielek II. Nazioarteko Erakusketan erakutsi zuen bere lana. Kunstschaun egokitu ziren 54 salatan izan zen, ordurarte Austrian ikusi zen zita artistikorik handiena izan zelarik. Pintura eta eskultura erakutsi zituzten, egunero erabiltzen ziren objektuak, loreak, eszenografia edo jantzia. Klimtek egin zuen inagurazio-hitzaldia eta europar abanguardian kokatzen ziren artista asko izan ziren bertan: Ernst Barlach, Paul Gauguin, Max Klinger, Pierre Bonnard, Max Lieberman, Henri Matisse, Edvard Munch, Vincent Van Gogh. Baita Georges Minne belgiar eskultorea eta Ferdinand Hodler margolaria ere, Schielen arte espresionistan eragin handiena izango zutenak. 4 erretratu aurkeztu zituen Oskar Kokoschkak ere lanak aurkezten zituen areto berean.

Neukunstgruppeko kideekin batera Vienako Pisko galerian gauzatutako erakusketan parte hartu zuen, baina, Franz Ferdinand Austriakoa bisitan izan bazuten ere, ez zuten espero zuen arrakasta lortu.

Neulengbach

Erwin Osenen erretratua (Mime van Osen) 1910

1910 aldera, Erwin Osen eszenografoa ezagutu zuen eta estudio bat alokatu zuten lehen aldiz Krumaun —amaren herrian—. Bilutsi agertzen da garai hartan egindako autorretratuetan eta antzeko gaia erakusten du Osen bere lagunari eginiko erretratuek. Vienatik alde egiteko beharra zuen, jada.

1911n, 17 urte besterik ez zuen Valerie (Wally) Neuzil ezagutu zuen Vienan. Harreman sentimentala izan zuten elkarren artean eta bere obra hoberenen modelo izan zen. Schiele eta Wally inspirazio bila joan beharra sentitu zuten eta Krumaura aldatu ziren bizitzera. Bizitzeko era hark talka egin zuen herrixka txiki hartako biztanleekin. Bere modeloarekin elkarbizitzan, gazteegi ikusten zituzten neskak margotzen… Eskandolo usaina zegoen han eta berehala alde egin zuten Krumautik eta Viena mendebaldean kokatzen zen Neulengbachera joan zirelarik. 1912an izan zen eskandalo handiena, bere amorantearen gaztetasuna medio, adinez txikikoen korrupzioaz salatu zutenean. Hura gutxi balitz, etxera hurbiltzen ziren umeei erretratuak egiten zizkien, bilutsik gehienetan, edo postura obszenoetan. Ia-ia pornografia kontsideratu zen bere lana eta 3 astez eraman zuten kartzelara, ondoren, 3 egun kartzelan egoteaz gain, estudioan zituen lanak erretzeko agindua jaso zuelarik.

Schiele Vienara itzuli eta estudio berrian instalatu zen. Bere lagun Klimti esker, makina bat enkargu jaso zuen eta goi mailan kokatu zen Austriako eszena artistikoan, nazioarteko erakusketa askotan parte hartu zuelarik. Baita Budapesten, edo Municheko Hans Goltz galerian edo Koloniako Sonderbund erakusketan ere.

Ekoizpen artistikoa emendatu egin zen garai honetan. Bildumalari handiak ezagutu zituen, August Lederer industriaria tartean. Bere semea zen Erichen erretratua eskatu zion honek eta 1912ko eguberriak Györeko etxean pasatzeko gonbidapena egin zion. Handik idatzi zituen gutunek industriari horren bizitzaren luxua deskribatzen du, beti erabiltzeko prest egon ohi zen karroa edo zilarrezko botoiak zituzten uniforme gris haiekin jantzitako zerbitzariak.

Bere talentua ukaezina zen, jada, eta, bat-batean, eskandalua iritsi zen. Adinez txikia zen bat bahitu zuen salaketa jaso zuen eta biluzi erotikoak erakusteaz ere bai. Kartzelara eraman zuten eta jendeaurrean erre zituzten hainbat marrazki. Akuarelak margotu zituen kartzelan egon zen bitartean eta, atera zenean, Berlin, Erroma, Brusela eta Parisen egin zituen erakusketak[8].

1913an, Austriar Artisten Ligan sartu zen eta erakusketa askotan hartu zuen parte; horren adibidea da Viena, Hamburg, Stuttgart edo Berlingo Sezesioko Txuria eta Beltza nazioarteko erakusketa. Azken hiri honetan, Die Aktion aldizkariko sortzaile eta editoreak Schielengan erreparatu zuen eta kolaboratzaile egin zen. 1916an, ale berezi bat dedikatu zioten bere osotasunean Egonen lana erakutsiz.

Ezkontza eta heriotza

Neska eta heriotza (Egon eta Wally) 1915

Bikotea eserita (Egon eta Edith Schiele), 1915

Imagen relacionadaSchielek burgesiako kide ziren Edith eta Adele Harms ahizpak ezagutu zituen. Paseatzera gonbidatu zituen, ama fidakaitz agertzen baitzen eta, lasaitzeko xedean, Wally amorantea eraman zuen berarekin. Bi ahizpen atzetik ibili bazen ere, 1915eko ekainaren 17an, Edithekin ezkondu zen azkenean. I. Mundu Gerra garaian izan zen ezkontza eta Egon Schiele elite intelektualaren barnean kontsideratu zuten, frontera bidaltzerik ez zutelarik izan. Hala ere, Pragara bidali zuten administrazioko lanak burutzera eta, urtebete geroago, Vienara, tailerra erabili ahal izateko pribilegioarekin[9].

Kartzelan eman zituen 3 asteak traumatikoak izan ziren Egon Schielentzat; erretiratuta zegoen militar baten alaba eraman zuen etxera, erretratatzeko xedean; Ez zen bahiketarik frogatu; ezta sexu-gehiegikeriarik ere; baina Neulengbachen ezin zituzten esamesak eta eskandalua ahaztu. Ez zuten hiritik etorritako artista haren bizitza bohemioa ulertu eta gorroto zioten haren lanari. Gorroto zioten bere pertsonari ere[10]. Hala ere, gaitzerdi, salaketa desestimatu baitzuten azkenean[11].

Ezkondu zen urtean, 1915ean, Schiele Neskatxa eta heriotza margolana egin zuen, bikote baten besarkada desesperatua erakutsiz, zimurtutako oihal zurizka baten gainean, heriotza balitz bezala. Irudiak airean daude eta gizonezkoa autorea bera da, garbi, emakumea Wally den bitartean. Emakumeak gizona besarkatzen du bi eskuekin, baina gizonak eskuineko eskuaz apartatuko balu bezala ikusten da, inguraketa eta distantziaren tentsioa. Horrela egin zion Schiele agurra Wallyri.

1918an, berriro hartu zuen parte Vienako Sezesioaren erakusketan; berak egin zuen erakusketaren kartela eta aurkeztu zituen 50 koadroetatik gehienak saldu zituen[12]. Zurich, Praga eta Dresden egin zituen erakusketak urte berean.

1918ko udazkenean, 1918ko gripe pandemia izan zen (20 milioi hildako izan ziren Europan) eta Vienari ere egin zion eraso. Edith haurdun zegoen, 6 hilabeteko, eta urriaren 28an hil zen. 3 egun geroago, 1918ko urriaren 31n, Egon Schiele bera ere hil egin zen. Gripeak eraman zuen 28 urte besterik ez zuenean[13]. Bi heriotzen artean, Schielek Edithen bozeto batzuk egin zituen, azken obrak kontsideratzen direnak. Hilabete batzuk azkarrago, urte bereko otsailean, laguna eta maixu izan zuen Gustav Klimt ere hil egin zen[14].

Resultado de imagen de egon schiele Imagen relacionadaResultado de imagen de egon schiele Resultado de imagen de egon schiele Resultado de imagen de egon schiele  Resultado de imagen de egon schiele

Ezaugarriak

Gaiak beti du obsesio erotiko bilakatzen den sentsualitate handia; baita bakardadeak sortzen duen larritasuna ere. Lerro zorrotza erabiltzen zuen Schielek bere errealitate propioa erakusteko eta gizabanakoaren suntsiketa fisiko eta moral lazgarria ageri da bat-batean. Koloreak balioa hartzen du bere kasa eta efikazia handia hartuz akuarela ez gutxitan.

Beste austriar margolari batzuek egin ohi zuten eran, Alfred Kubin edo Oskar Kokoschka bezala, espazioak gizakiaren dimentsio esistentzial trajikoa aurkezten digu, bizitza eta heriotzaren arteko etengabeko borrokan, eta ziurgabetasuna, batez ere. Gustav Klimten eragina jaso zuen hasiera batean, baina 1910 aldera bere margolanak introspekzio psikologikoaren bidaian bilakatu ziren.

Autorretratuak

Egon Schieleren autorretratua, 1910

Autorretratua, hatzak zabalduta 1911

Egon Schieleren autorretratua, marradun mahuka erdikin 1915

Resultado de imagen de egon schieleAutorretratua izango da bere haustura- eta ihes-bidea. Mende bat igaro eta gero, XX. mendearen hasierako piezak liluratzen gaituzte, aurkezten duen modernitatearekin, keinuen lotsagabekeri eta atrebentziarekin, punkaren arora arte ez duguna berriz ikusiko[15].

Schielek 100 erretratu inguru egin zituen, garaiko margolarien artean gauza bitxia izan zelarik, ez baitzuten bere buruari begiratzeko joerarik. Aita ren falta konpentsatzeko ahalegina izan zitekeen bere nortasunaren bilaketa hau… Aitak beti goraipatu zituen semearen marrazkiak eta bere egoaren erakusketa izan zitekeen hau, etxeko gizonak bere harrotasuna aldarrikatzen zuelarik.

1910etik aurrera, ordea, irudia deformatzen joan zen eta postura gero eta arloteagoak erakusten zituzten, propio zahartuta edo despertsonalizatuta.

Irudia oso argala zen beti, gorputza makurtuta erabat, ile motza eta menderakaitza eta mimika tetrikoa erakusten zuen.

Hala ere, ez zuen bere irudiarekin harro sentitzen zenik ematen eta erakusten zuenak egoera hondatu baten patetismoa zirudien gehiago. Biluzi hark ez zuen akademiako ideal klasikoa jarraitzen, ezta erretratua bilatzen ere, eta hori baino gehiago, nahaste psikosozial batetik jaiotako irudia zirudien. Gero eta ohikoagoa zen bere irudia biluzik ateratzea, inongo oinarririk gabe, hondo lau eta monokromo batean, gorputz irregular eta okerra marrazten zuten lerroek irudiari espresio gehiago ematea lortzen zutelarik. Irudiaren naturaltasunak ihes egiten du, ordea, eta pintzelada zabal eta kromatismo bortitzak gehiago laguntzen dute horretan.

Giza irudiak

Bi emakume etzanda eta besarkatuta (1915)

Neska beltzarana biluzik (1910)

 Resultado de imagen de egon schiele

Belauniko, burua beherantz begira (1915)

Egon Schielen arreta artistikoa zabaldu zuena giza irudia izan zen gehien bat, emakumearenak batez ere; era ezberdin askotan erakutsi zuen hura: biluzi bortitza, emakume indartsu eta harroak, hondo psikologiko handiko erretratuak, amodiorik gabeko besarkada erotikoan lotutako bikoteak…

Gorria, marroi iluna, hori argia edo beltz-beltzak erabili zituen, atsekabez beteriko ama-semeen irudi desesperatuak. Inkontzientea erakutsi nahi zuen, ia neurotikoa den lerro urduriaz. Estetikari ihes egin eta molde tradizionala hautsi nahi du artistak. Bere egoa ateratzen da, materia tolestarazi eta bere zuloetatik irten nahi duten begiak edo erabat bihurritutako eskuak agertzen dira. Hauetan ikus daiteke oinazea, sufrimendua, arimaren tristura. Schielek aitaren galera goiztiarra nozitzen jarraitzen du eta betirako markatuko dizkio emakumeekin dituen harremanak eta erotismoa. Bere emakumeen gorputzak probokazioaren bila dabiltza, ez hanka eta ez buru duten posturetan. Schielen erotismoak ez dauka moralitate zirkinik, protagonistek ume aurpegia dute eta ez dute lots zipitzik erakusten. Goitik ikusita, aldamenetik, postura arraroetan…

Marrazkilari trebea, ez zion dekorazioari lekurik egiten eta ikuslea interpretazio psikoanalitikoa egitera bidaltzen du zuzen-zuzenean. Errebeldia eta ezinegon existentzialaren atzetik, erreprimitutako instintuen bila dabil artista, exhibizionismoa eta voyerismoa aztertuz, patologia izan daitekeen egoera afektibo batean murgiltzen delarik.

Dramatismoa landu zuen eten gabe eta bere arteak aurrez aurre jartzen gaitu bizitzaren esanahiarekin, ordena desafiatuz. Bere lagun Erwin Osenek gaixo mentalekin izan zituen esperientziak izan zituen inspirazio-iturri, Steinhofeko eroetxean zeuden gaixoen marrazkiak. Jean Martin Charcot neurologoaren asistente izan zen Paul Richer doktorearen marrazkiekin ere konpara ditzakegu, katalogatutako aldarte patologikoen bereizgarri izan zirenekin, alegia. Artistak tipologia horiek erabili zituen modelo batzuengan, berak ere bai, Charcoten manikien antzera.

Paisaiak

Egon Schielen La salle de l’artiste à Neulengbach

Lau Zuhaitz (1917)

Familia (1918)

Van Goghek txunditu zuen zeharo Schiele. Hura omentzeko beta hartu zuen La salle de l’artiste à Neulengbach egin zuenean, Logela Arlesen (1888) inspiratuta, edo Ekiloreak lanaren bertsio propioa, marroi ilun batean, petalo zimurtuek dekadentzia besterik iragartzen ez dutena. Haien luzera eta mimikak ia gizatiarrak diren sentimenduen isla dirudite.

Amaierarako lerroa urduriagoa bilakatzen da eta paisaiak marrazten ditu, 1917ko Lau Zuhaitz lanak bezala; kolore epelagoak erabiltzen ditu eta hondoa emozio bortitzen eszenategia da. Lerro horizontal eta bertikalak daude konposizio honetan eta hostoak erori zaizkion arbola bat, gainontzekoek hostoez lepo dauden bitartean, udazkeniko melankolia zantzua lortzeko xedean.

Adinarekin Schielen paiasaiak ere aldatu egin ziren. Hasierakoak estilo tradizionalean kokatu daitezke, Klosterneuburgekoak adibidez. 1910ean, Hiri hila izeneko bi koadro margotu zituen, Georges Rodengachen Brugues-la-morte(1892) eleberrian inspiratuta. Eraikuntza zuen gai, inguruaren deskribapena baino gehiago; Krumauko paisaia (1916) edo Arropa zabalik duen aldiriko etxea (1917) dira adibide.

Schielen azkenekotako margolan garrantzitsua Familia (1918) izan zen. Garai horretan Edith emaztea haurdun zegoen eta artistak egoera biografikoa azaldu nahi du; biluzi talde bat aurkezten digu, gizona -bere burua- siloian eserita dago; bere aurrean, lurrean eserita, andre bat dago, mantan bildutako haur txiki bat magalean. Helduak eta umearen aurpegiak iluminazio berezia dute hondo ilun batean; tonu kromatikoek gorputzen bolumenak nabarmentzen dituzte eta ez dira kolorez betetako lerro lodiak, lehen egiten zuen bezala. Schiele ez zaigu izan ohi zuen bezain oldarkor agertzen, baina melankoliak ez du alde egiten, bai gizonak eta baita emakumeak ere pentsamenduetan murgilduta dirudite, begirada galdua…

Bizitza motz eta arazotsua izan zuen, miserian eta baztertua maiz, baina utzi zuen ondarea aberatsa izan zen erabat. 2.500 marrazki baino gehiago ditugu paperean eta 300 bat egur edo mihise gainean; haren koadernoek trazaera eta kolorearen alkimista honen laborategia dirudite[16].

« Arteak ez du modernoa izan behar; eternoa izan behar du[17] »

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egon Schiele

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – MADDI IZAGIRRE – José Luis Ortega Monasterio

José Luis Ortega Monasterio

Resultado de imagen de José Luis Ortega Monasterio

Bizitza
Jaiotza Santoña1918ko abuztuaren 8a
Herrialdea  Espainia
Heriotza 2004ko urtarrilaren 18a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta militarra
Jasotako sariak

José Luis Ortega Monasterio​ (Santoña, Kantabria, 1918ko abuztuaren 8aBartzelona, Katalunia, 2004ko urtarrilaren 18a) espainiar konpositore eta militarra izan zen. Habanera konpositore handienetako bat izan zen, berrogeita hamar inguru, eta horien artean aurkitzen da ezagunenetako bat, El meu avi. Bereak diren ehun obra baino gehiago horietatik, gehienak katalanez dira, gutxi batzuk gazteleraz eta baten bat euskaraz ere bai. Abeslari izateaz gain, soinujole eta gitarrista ere bazen.

Resultado de imagen de José Luis Ortega Monasterio

Biografia

Tradizio luzeko militar familia bateko semea, Ortega Monasterio 1918ko abuztuaren 8an jaio zen Santoñan (garai hartan Gaztela Zaharra zena, egungo Kantabria). Haurtzaroko zati handi bat Mutrikun (Gipuzkoa) igaro zuen, umezurtz geratu zen arte. Orduan, bere izeben etxera joan zen bizitzera Quartera (Girona); ordurako hasia zen lehen obrak konposatzen, Estrellita marinera, esaterako; horrez gain, Gironako katedraleko abesbatzan ere abesten zuen.

9 urte besterik ez zituen Xao komedia musikaleko paper nagusia antzeztu zuenean hiriburuko Antzoki Nagusian. Garai honetan izan zen hizkuntza eta kultura katalanarekin lehen harremanak izaten hasi zenean. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Gironatik ihes egin beharrean izan zen eta Olot eta Begeteko mugak oinez zeharkatu zituen Lamanèreraino (Vallespir). Bertatik Hendaia zeharkatuz Espainiara mugitu eta frankisten armadan sartu zen.

Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean, ofizial gradua jaso zuen. Afrika Iparraldea, Ceuta eta Laracheko Erregularren armada-gorputzera bidali zuten eta Zaragoza, Guadalajara eta Toledoko akademia militarretan ikasi zuen.

1942an Los Gringos habanera taldea sortu zuen. Kapitain zelarik, 1950eko hamarkadan Jakako Mendiko Eskola Militarrera bidali zuten. Ondoren Puigcerdàra, Mugako Guardia Zibilen buru, eta lan hau La Molinako gorputz hezkuntzako irakaslearenarekin tartekatu zuen.

1960ko hamarkadaren hasieran, infanteriako komandante zela, Menorcara bidali zuten eta bertan Los Parranderos taldearentzako abestiak konposatu, eta Alaiorko Festival de Canción Menorquinan kolaboratu zuen. 1964an Palamósera lekualdatu zuten, Costa Bravara. Calella de Palafrugelleko lehenengo Cantada d’Havanereseko antolatzaileetako bat izan zen (1967). Hurrengo urtean, fama handiena emango zion obra konposatu zuen: El meu avi habanera. Zenbaitek, ordea, habanera hori sortu izana ukatzen diote, ordurako abestia Menorcako marinel zaharrenek gerra aurretik abesten zutela esanez. Evarist Puig eta Joaquim Simórekin elkarlanean, 1972an Palamóseko Festival de Cançó Marinera sortu zuen.

1970eko hamarkadan, Unión Militar Democrática fundazioan hartu zuen parte. 1976an, erakundeko propaganda orri batzuekin harrapatua izan ondoren, epaiketa militar batek 5 hilabeterako kartzela-zigorra ezarri zion Cádizko espetxe militarrean. 3 urte geroago, armadatik bota zuten ohoreari irain egin izana leporatuta. 1984an, ordea, gobernuak epaiketa berrikusi eta ohorea eta koronel gradua itzuli zizkion[1]; dena den, Ortegak ez zuen militar karrerarekin jarraitu, ordurako beste zeregin batzuk baitzituen: 1975ean, Cavall Bernat habanera taldea sortu eta bere denbora guztia musikari eskaintzen hasi zen, habanerak sortu eta abesten zituelarik. 1995ean erretiratu zen taldetik.

Bere musika oso ezaguna egin zen Katalunia osoan eta bere abestien letrak eta musika xumea horrenbeste jenderengana iritsi izana nabarmentzen dira berarengan. La Balada d’en Lucas edo Na Nena bezalako konposizioen xamurtasunak, Canó de Palamósen indar eta bultzadak eta mundu guztian ospetsu egin den El meu avik (bere sona Ipar Korea edo Ameriketako Estatu Batuak bezalako ezin imajina zitezkeen lekuetara iritsi da eta hainbat bertsiotan interpretatua izan da, baita Londreseko Orkesta Sinfonikoagatik ere) musikari handi honen sormena eta musika zoragarri honen aberastasuna noraino iristen zen ideia bat egiten laguntzen dute.

Ortega Monasterio Bartzelonan hil zen, Katalunian, 2004ko urtarrilaren 18an[2].

Resultado de imagen de José Luis Ortega Monasterio

Ospea eta omenaldiak

Ortega Monasterioren nortasuna mota guztietako pertsona eta klase sozialetara iristen zen eta Joan Karlos I.a Espainiakoaren eski irakaslea eta Albako Dukesaren eta herriko zein hiriko mota guztietako jendearen laguna izan zela ere baieztatzen da. Jakako himnoaren musikaren sortzailea ere bera izan zela esaten da: Viernes de Mayo. Radio Barcelonako esataria den Joan Viñas eta Josep Maria Gironella idazle handia lagun minak izan zituen haurtzarotik heriotzara bitarte.

Bizitzako azken urteetan hainbat omenaldi jaso zituen, horien artean beroena Calella de Palafrugellen, habanera kontzertu ezagunetan. Francesc Salsek eta Josep Maria Caok Al mestre Ortega Monasterio habanera eskaini zioten. Musikagileek berari eginiko hainbat estatua ere baditu Puigcerdàn, bere alderdi musikari eta mendizalea gogoraraziz, eta Castell-Platja d’Aron. 1999an, Creu de Sant Jordi saria jaso zuen habaneren zabalpenari eskainitako karrera oso batengatik[3].

2004ko urtarrilaren 18an hil zen Bartzelonan. Bere musika ekarpenak baina, habanerek eta beste hainbat abestik osatzen duten ehundik gorako konposizio sortak, oraindik bizirik dirau Ernest Morató Fundazioan. Bere semeak, auzitegiko mediku den Leopoldo Ortega-Monasteriok, aitaren bi abizenak elkartu zituen omenaldi bat egitearren.

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – LAIDA ARBIZU – Camille Desmoulins

Camille Desmoulins
Camille Desmoulins, Musée Carnavalet.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea
Bizitza
Jaiotza Guise1760ko martxoaren 2a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1794ko apirilaren 5a (34 urte)
Hobiratze lekua Errancis Cemetery
Catacombs of Paris
Heriotza modua  Gillotina
Familia
Ezkontidea(k) Lucile Duplessis
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
CamilleDesmoulinsSignature.jpg

Lucie-Simplice-Camille-Benoist Desmoulins (Guise (Aisne) 1760ko martxoaren 2aParis, 1794ko apirilaren 5a) abokatua, kazetaria eta Frantziako Iraultzako pertsonaia aipagarrienetako bat izan zen. 1792an diputatu aukeratu zuten eta Erregearen exekuzioaren alde bozkatu zuen. Dantonek agintea eskuratu zuenean, Justiziako Sailburu izendatu zuen eta honen alde jarri zen Klemintzia Komitea proposatu zuenean. Horregatik, 1794an, Robespierrek beste cordelier batzuekin batera gilotinatzea erabaki zuen.

Biografia

Camille Desmoulins Jean-Sébastien Rouillardek margotuta.

Lucie-Simplice-Camille-Benoist Desmoulins Guisen jaio zen, Aisnen, 1760ko martxoaren 2an. Aita Jean Benoît Nicolas Desmoulins abokatua izan zuen eta, Maximilien Robespierre edo Louis-Marie Stanislas Fréron inguruan zituelarik, Desmoulins gaztea aparteko ikaslea zela erakutsi zuen.

Camille Desmoulinsek Louis-le-Grand eskolan gauzatu zituen bere ikasketak eta garaiko bere lagunik hoberenak honako hauek izan ziren: Louis-Marie Stanislas Fréron, Georges-Jacques Danton eta François-Louis Suleau. Louis-le-Granden gauzatutako ikasketak bereziki markatu zuten. Unibertsitatean, autore greziar eta erromatarrak ikasten ziren, modu esklusiboan. Berehala nabarmendu zen bai literatura klasikoan eta baita politikan ere, zezeldu egiten zuen, eta Zizeron, Tazito edo Tito Livio bere egin zituen. 1785ean, Legebiltzarreko defentsan aritu zen Parisen, baina totelka ez bazuen hitz egiten ere, eta pronto indartsua erakutsi zuen maiz, lan horretarako oztopo izango zituen bereizgarriak. Bere defentsak prestatzen zituenean, erabili beharreko hitzen inguruan zalantzak sortzen zitzaizkion, esaldietan nahaspilatzen zen eta auditorio guztiari komunikatzen zion bere segurtasun-gabezia eta deserosotasuna. Idatzizko lanerantz bideratu zituen bere gaitasunak eta kazetari politiko bilakatu zen.

Iraultzaren aurre hartan oso bizitza pobrea zeraman, bezerorik ez baitzuen lortzen. [1781]] eta 1789 urteen artean, bizi ahal izateko, hainbat poema eta antzerki lan idatzi beharrea izan zen. Madame De La Landeri zuzendu zizkion poemak eta, batez ere, Madame Duplessisi. Duplessis familian sartzea lortu zuen bere poemei esker eta, honela, bere emaztea izango zena ezagutu zuen, Lucile.

1788an, Camille Desmoulinsek Laongo 75 diputatuen zerrendan parte hartu zuen, azken hauteskundeetan aurkeztu zirenak, baina ez zuten aukeratu. 1789ko maiatzean Versailles bisitatu zuen behin baino gehiagotan, Estatu Orokorreko diputatuak elkartzen ziren lekuan, diputatuengandik gertu egon beharko zuela pentsatzen baitzuen.

Hitz-totelka bazen ere, 1789ko uztailaren 12an, Neckerrek bere kargua utzi ondoren, mahaiaren gainean zutik, pistola bana eskuan, Parisko Errege Jauregian eman zuen mintzaldiak Iraultzaren oradore nabarmenetako bat zela erakusten digu.

Frantziako Iraultzan

1790eko abenduaren 29an, Camille Desmoulins Lucile Laridon Duplessisekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, Horace Camille Desmoulins deitua.

1789ko uztailaren 12an, Necker kargutik at, herriari egin zion altxamendurako deia Errege Jauregi aurrean. Hau, 1789ko uztailaren 14an gauzatuko zen Bastillaren Hartzearen entsegu bat besterik ez zen izan.

Honoré Mirabeauren sekitoaren parte zen garai hartan eta Asanblada Nazional Konstituziogileak Luis XVI.ari emandako boterearen aurka manifestatu zen behin baino gehiagotan, hark zeukan beto eskubidearen aurka, batez ere.

Maximilien Robespierre edo Jean-Paul Marat bezala, Camille Desmoulins gorputz politikoei egin nahi zitzaien zatiketaren (politikari aktiboak eta politikari pasiboak) aurka azaldu zen. 1791n Club des Cordeliersen sartu zen.

1791ko uztailaren 17an, Marteren Zelaian egin zen fusilamentuaren ondoren, polizia bere bila hasi zen eta orduan, Versaillesen errefuxiatu zen, baina, handik gutxira, Bourg-la-Reinera mugitu zen. Horren aurretik, artikulu bat plazaratu zuen, Marteren Zelaian jardun zuten hiltzaileen ekinaren inguruan protestatzeko. 1791n, Parisera itzuli zen. Marteren Zelaian izandako hilketak zirrara ikaragarria eman zion eta hausnarketa luzea egin zion hari. Analisia ezberdina zen erabat ordura arte bere egunerokoan erakutsi zuenetik: Histoire de Révolutions de France et de Brabant. Maximilien Robespierre laguna bezalaxe, gerra adierazpenaren aurka egongo zen Camille ere.

1792ko abuztuaren 10ean, Camille Desmoulins Tuileriak jauregiaren hartzean parte hartu zuen, François-Joseph Robertekin batera. 1792ko abuztuaren 11n, Georges Jacques Dantonek Justizia ministroaren idazkari izendatu zuen Desmoulins[1]. Idazkari izanik, idazkaritza lan guztiak antolatu behar zituen, eta honela, bere lagun eta ahaide guztiak ipini zituen (bere lehengusu Antoine Quentin Fouquier-Tinville bezala), bere kargugabetzera eraman zuena.1792ko ekainaren 6an, Konbentzio Nazionaleko diputatu izendatu zuten, Georges Jacques Danton bere alde ipini baitzen.

Montagnarden artean (Asanblada Nazional Konstituziogilean zizeilu garaienetan esertzen ziren diputatu erradikalenak zirenak) izan zuen lekua Camillek eta, 1793ko urtarrilaren 12an, Luis XVI.aren heriotzaren alde bozkatu zuen.

Izu Garaiaren kondenak, Robespierrekin zuen adiskidetasunaren amaierari emango zion hasiera. Gelditu beharrean, Camillek bere erasoekin jarraitu zuen, lehenik girondinoen eta ondoren hebertisten aurka. Robespierren haserrea biziki piztuz, Camille traidore hutsa kontsideratuko zuelarik.

1793ko irailean, Robespierren lagun ziren Montagnardsen erasoen erdian eta jarraitzeko buruzagirik gabe, politika uztea planteatu zion bere buruari, Parisko eszena politikotik desagertuz. 1793ko abenduaren 5ean, Desmoulinsek Le Vieux Cordelier egunkariaren lehen alea plazaratu zuen. Egunkariaren hirugarren alearen agerpenak gehiago areagotu zuen Camille eta Robespierren arteko distantzia; Camille Desmoulins Dantonen sostengu politikoaren alde egin zuen eta Indulgents taldera batu zen.

Atxiloketa eta epaiketa

Camille Desmoulins 1794ko martxoaren 30eko edo martxoaren 31ko gauean hartu zuten atxilo eta Prison du Luxembourgen kartzelatu zuten. Kartzelatik, gutun bat idatzi zion Robespierreri, baina ez zuen sekula erantzunik jaso. 1794ko apirilean, hainbat egunetan aurkeztu zen Auzitegi Iraultzailera eta, 1794ko apirilaren 5ean, bere emaztea ere atxilotu zuten. 1794ko apirilaren 5ean hil zuten Camille eta Parisen bertan eman zioten lur[2]. Lucile Desmoulins, berriz, urte bereko apirilaren 13an hilko zuten gilotinan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camille Desmoulins Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado