Urdaneta: Emaitzak eta zuzendu beharreko akatsak

Kaixo,
Yiyos!
Hementxe utziko dizkizuet Urdanetaren inguruan egin genuez
azterketaren inguruko gogoeta:


Zuzendu beharrekoa:
  • Marjina utzi behar da.
  • Portugal, portugaldar,
    Zaldibia, zaldibitar…

  • Bidaia.
  • Ziur eta ez zihur.
  • Testu eta ez textu.
  • El Kano ez da horrela idazten, Elkano
    baizik.
Irakurritako astakeriak:
  • Manilako Galeoia Moluketako portu bat da.
  • Manilako Galeoia Amerika erdialdean dagoen pasabidea da eta
    bertan ontzi asko hondoratzen ziren.

  • Manilako Galeoia beste bide bat zen. Manilako uharte honetan
    produktu ugari aurkitu zuten.

  • Manilan aurkitzen zen. Bertakoen tela gordetzeko erabiltzen
    zen.

  • Kuro-Shivo itsaslaster bat da, Urdanetaren Itzulbidaiaren
    ondorioz konkistatua.

  • Itzulbidaian Urdaneta Lizardiren agindupean joan zen.
  • Montzoiak data aldaketak dira.
  • Montzoiak itsaslasterra dagoen tokia dira.
  • Montzoiak itsasontziak konpontzeko tresnak dira.
  • Montzoiak arrain mota bat dira. Elkano eta beste batzuk montzoi
    pozointsua jateagatik hil ziren.

  • Montzoiak ur zurrunbiloak dira.
  • Magallanes Portugaleko erregearekin ez zegoen ados eta, hori
    dela eta, bidaiaren ostean, hil egingo zuen erregeak.

  • Elkano garai hartan, igeri egiten zekien bakarrenetakoa zenez,
    Karlos I.ak ontzi batean bidaia egiteko aukeratu zuen eta Urdanetarekin Sanctis
    Petri ontzian bidaiatzen hasi zen.

  • Urdaneta ezkondu zen eta 8 seme-alaba izan
    zituen.

Beste hau ez da astakeria bat, baina…

  • Lisboa portugesez betea zegoen.

Aurreko klase batean komentatu genituen gauza batzuk agertzen dira helbide honetan.

Beno, jente! Ondo lo egin eta bihar arte!

Landereño

HISTORIA: Emaitzak

Kaixo, Txelitos!


Por fiiiiiiiiiiiiiiin! Zuzendu ditut azkenean!

Hala ere, arazo teknikoren bat sumatu dut, ez Maitek eta ez Jokinek ez baitizkidate zuen emailak bidali… Gauza bat bururatzen zait konpontzeko: zuek niri bidali emaila (koroiras@gmail.com) eta nik erantzungo dizuet (eta helbidea apuntatu!, bide batez). Nire aldetik korreo bana bidaliko diet nire lankideei eta ea azkar-azkar "hornitzen" nauten…

Mientrastanto, eta giroa kaldeatzearren nire emaitzen laburpena egingo dizuet:

  • Batxi2Ako batezbestekoa: 5,96
  • Batxi2Bko batezbestekoa: 6,34
  • Batxi2ko batezbestekoa: 6,15

Gutxien idatzi dudan balorazioa: Bikain

Beno! Arratsaldeko 16:00ak aldera berriro begiratuko dut, ea norbaitek ikusi duen mezua eta hasi zareten idazten. Mesedez, ahal duzuen gehienei zabaldu! Eskerrik asko eta gero arte.

Landereño