2015-Hauteskundeak

Advertisements

2015 – HISTORIA – 1. ebaluazioa

Iep!

Hementxe duzue azterketa eredua:
  • 1. gaia: 1,25 puntu
  • 2. gaia: 1 puntu
  • 3. gaia: 2 puntu
  • 4. gaia: 5 puntu
  • 5. gaia: 0,75 puntu
  • Konstituzioa: 1,5 puntu

Estrukturari begiratuta:

  • 0,25 puntu: 2 galdera
  • 0,5 puntu: 10 galdera
  • 1,5 puntu: 3 galdera

Pixkanaka, nire gustuak ezagutzen… Gerrarik ez, garaiak bai…

A! Alotontoalotonto, gaurko errepasoko eskeman 4 bat puntu joan dira + Konsti + Garaiak = 10! je je

Asko ikasi!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – ITSASO GARMENDIA – Jeff Buckley

Wikipedia(e)tik
Jeff Buckley
Jeff Buckley

Datu pertsonalak
Izen osoa Jeffrey Scott Buckley
Ezizena Scott “Scottie” Moorhead
Jaio 1966koazaroaren 17a
Anaheim, Kalifornia ( AEB)
Hil 1997komaiatzaren 29a (30 urte)
Musika
Musika tresnak gitarra, ahotsa
Generoa Folk, Rock Alternativo
Loturak beste musikari batzuekin
Webgunea www.jeffbuckley.com

Jeffrey Scott “Jeff” Bucley (Anaheim, Kalifornia (AEB), 1966koazaroaren 17aMemphis, Tennessee (AEB), 1997komaiatzaren 29a) garai guztitako ahotsik ederrenetako kontsideratuta dagoen abeslari eta konpositore estatubatuarra izan zeneta bere 4 oktaba eta erdiko ahots rango boteretsuak maixuaren ohoreak eman ohi dizkio. 1994an grabatu zuen Grace, lehen eta bakarra izango zen estudio albuma eta garai guztitako maixulan kontsideratzen dena. Ospearen gailurrean, itota hil zen Wolf ibaian, Memphis inguruan, Tennesseen,

Biografia

Jeffrey Scott “Jeff” Bucley Anaheimen jaio zen, Kalifornian (AEB), 1966koazaroaren 17an. Aita Tim Buckley konpositorea izan zuen, 60ko hamarkada bukaeran ospe handia lortu zuten folk eta jazz diskak argitaratu zituen. Ama, berriz, panamar jatorriko Mary Guibert izan zuen eta honen gurasoak Corketik zetozen irlandar inmigranteak ziren. Buckley ama eta Ron Moorhead aitaordearekin hezi zen, Kaliforniako hegoaldean, Orangeko konderrian gora eta behera ibili zelarik. Corey Moorhead anaiaordea izan zuen eta bere lehen semeari Jeffrey James izena eman zion Buckleyren omenez. Txikitan, “Scottie” Moorhead deitzen zioten, baina, aita ezagutu zuenean (ez zuen gehiago ikusi), etxean Scottie deitzen jarraitu bazuten ere, jaiotzezko Jeff izena hartzea erabaki zuen[1].

Hastapenak

18 urte zituen Los Angelesera lekualdatu zenean eta Musician’s Instituten graduatu zen bi urteko ikastaroan. Han lagun asko egin bazuen ere, Buckleyk ez omen zuen ezer asko aurreratu, baina haren ukitua hartu zuten berak parte hartu zuen bandek, Shinehead reggae bandak, adibidez, edo beste batzuk, artista honek gitarra jo besterik ez bazuen egiten ere. Bere ahotsaren edertasuna agertu gabe zegoen oraindik.

1990ean, Buckley New Yorkera joan zen eta 1991ko emanaldi batean debutatu zuen abeslari lanetan, St. Ann-go elizan Tim Buckley-ri (aitari) -eta ordaindu gabe- egin zitzaion omenaldian. I Never Asked To Be Your Mountain abestu zuen Gary Lucas gitarra lagun eta Once I Was abestu zuen a capella, auditorioa aho zabalik utzi zuelarik[2].

Laster hasi zen Buckley ohiko izaten bakarlari lanean Greenwich Village-eko Sin-é lokalean eta hantxe ezagutu zuten Columbia Recordseko exekutiboek. 1993an, Columbiak 4 abestiko EP-a argitaratu zion.

Grace

Buckleyk Gary Lucas gitarra esperimentalarekin eta bere banda zen Gods and Monsters-ekin jo zuen.

1994an, Buckleyk lehen diska izango zena, Grace, argitaratu zuen. 10 abestik osatu zuten hura eta poliki samar salduz joan zen. Hala ere, album hark oso kritika onak jaso zituen, bai kritikoen aldetik eta baita beste musiko batzuen aldetik ere, Jimmy Page, Robert Plant, Bob Dylan, Thom Yorke, Neil Peart edo Paul McCartney tarteko. Askorentzat, Leonard CohenenHallelujah abestia ez du inork hain ondo abestu eta Buckleyren bertsioa da ziurrenik ezagunena.

Lehen diskaren argitalpenak arrakasta handia lortu zuen eta Buckleyk 2 urteko bira egin zuen munduan zehar. Diskografikarekin ez zituen harreman erosoak mantentzen eta, bira oso nekutsua bazen ere, nolabaiteko independentzia ematen zion harrekiko.

1995ean, kontzertua eskaini zuen Parisko Olympian. Édith Piaf abeslariari ospea eman zion antzokiko emanaldi hura Buckley-ren karreran eskainiko zuen hoberena izan zen askoren iritziz.

Phantom solo tour izeneko bira etorri zen gero. 1996ko abenduan eman zion hasiera eta ezizen ezberdinak erabili zituen:Father Demo, Jaime de Cevallos, Topless America, Smackcrobiotic, The Halfspeeds, Crackrobats edo Martha and the Nicotines. Internet bidez justifikatu zuen bira misteriotsu haren nondik-norakoa, faltan botatzen baitzuen lokal txikietan jotzen zueneko hasierako izaera anonimoa:

« Izan zen kafetegi batera iritsi eta nahi nuena egiten nuen garaia, musika jo, musika egiten ikasi, niretzako zuen garrantzia esploratu… hau da, ezagutzen ez ninduten entzuleek aspertu edo liluratu egiten nituenean ere, ondo pasa. Erratu nezakeen, arriska nintekeen, errenditu ere bai. Lan egiteko inguru honen bila aritu naiz lanean, baina, freskura hura galdu dudanean, faltan botatzen dut… eta erreklamatu nahi dut.[3]  »

Buckleyk cover ezberdinak egin zituen bere karreran zehar, gustuko zituen artistekin: Bob Dylan, The Smiths, Siouxsie Sioux,4 Leonard Cohen, Bad Brains edo MC5 beste batzuen artean.

Heriotza

Agian ez dugu sekula jakingo Buckley istripuz hil zen ala, desoreka bipolarra medio, bere buruaz beste egin zuen. David Brownek idatzitako Dream Brother biografia eta 2002anBBCk emandako dokumentala ditugu iturri nagusi 1997komaiatzaren 29ko gau tamalgarri haren berri izateko. Horien arabera, Jeffek denbora behar zuen bakarrik egoteko eta bere hasierako musikara itzultzeko. Grifters bandako Dave Shousek Memphisko Easly McCain grabazio estudioez hitz egin zion eta hortxe ikusi zuen aukera. Etxe bat alokatu zuen han eta gitarra eta ekipo xume bat eraman zituen lanerako. Ez zuen entretenitu nahi.

Ondo atera zitzaion eta 4 tema berri grabatu zituen eta bandari bidali. Konpainiako ekoizleak oso gustura zeuden etaMemphisera joateko prestatu ziren, material berri hartan elkarrekin lan egiteko. My Sweetheart The Drunk izena eramango zuen; 1997komaiatzaren 29ko gauan bertan etorriko ziren gainontzeko banda kideak, lanari hasiera emateko xedean[4].

Normalean, Gene Bowen managerrak laguntzen zion leku batetik bestera, edozein arazori ekidin asmoz, baina gau hartan, Keith Fotirekin atera zen Jeff. John Lennon eta Jane’s Addiction entzuten ibili ziren hirian zehar eta, bandaren zain, entsegu tokira joan nahi izan zutenean, galduta zeudela ikusi zuten. Ordubete eman zuten Young Avenue-ra iristeko ahaleginetan eta alferrik. Boweni deitzeko erabakia hartu zuten, bidearen berri galdetzeko, baina ezin izan zuten harekin konektatu, aireportura joana baitzen, gainontzeko musikoen bila. Badirudi une horretan bururatu zitzaiola Buckleyri, Wolf ibai ondoan gitarra jo eta musika entzuten jarraitzea.

Ibaia ez zen bainurako egokia, baina ez zegoen arriskuaz abisatzen zuen kartelik. Foti gitarra jotzen ari zen bitartean, Jeffek grabagailua hartu eta ibai ondoan joan zen ibiltzen, aparailua uretatik gertu samar utzi zuelarik. Gaueko 21:00ak ziren eta inork ezin du Buckley uretan zergatik sartu zen ulertzen. Jantzita goitik behera, botak eta guzti, ibaian barrean sartzen joan zen Led ZeppelinenWhole Lotta Love kantatzen zuen bitartean. Une batean, Foti grabagailua erretiratzea joan zen, ontzi batek olatua eragin eta bustitzeko arriskuan zegoelako eta, begirada jaso zuenean, Jeff ez zen inon ageri[5].

5 egunen buruan, Buckleyren hilotz bilutsia agertu zen Beale Streeten bukaeran eta zilborrean zeraman piercingak lagundu zuen identifikatzen. Autopsiak ez zuen alkohola edi drogen presentziarik agertu.

Heriotzaren berria kolpe galanta izan zen musikaren unibertsoan eta berehala legenda bilakatu zen.

Buckley hil eta gero, bigarren albumerako grabatuta zeuden abesti batzuk argitaratu eta Sketches for My Sweetheart the Drunk izena eman zitzaion lanari. Beste 3 diska ere argitaratu dira zuzeneko materialarekin eta Chicagon emandako kontzertuaren DVDa ere bai.

Asko dira maixu kontsideratu duten musikariak. Horrela dio Elvis Costellok:

« Jeff Buckleyk hartzen zuen abestia bere egiten zuen, dotoretuz erabat, oso gutxik egin dezaketen bezala</ref>  »

 

Diskografia

Estudio albumak

  • 1994Grace
  • 1998Sketches for My Sweetheart the Drunk (hil eta gero)

Zuzenekoak

  • 2000Mystery White Boy
  • 2001Live a L’Olympia
  • 2003Live at Sin-é (Legacy Edition)

EP-ak

  • 1993Live at Sin-é
  • 1995Live from the Bataclan
  • 2002The Grace EP

Bildumak

  • 2002Songs To No One 1991-1992 (Gary Lucasekin)
  • 2007So Real: Songs from Jeff Buckley
  • 2011The Jeff Buckley Collection

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – HISTORIA – 3. ebaluazioa——–Amaierako krisia ote? Oraingoan, bai… baina hoberako izango da!

Iei!

Gabriela

apaa! Gauza bat, eske azkeneko gaien amaierako krisia:UCD alderdiaren azken gobernuko UCD-PSOE-ko hiru puntu hoiek al dizkiazu esplikau mesedez, ez det oso ondo ulertzen

Very very interesting! Ondo-ondo eta garbi-garbi esplikatzen saiatuko naiz:

  • Autonomia: LOAPArena kontatu behar dezu. Lege hori autonomia guztiak “berdin samarrak” izateko ahalegina zen eta euskaldun eta katalanek konstituzioan jartzen zuenarekin ez zetorrela bat esan zuten. Konstituzio auzitegiak arrazoia eman zien. Rarorarorarooooo
  • 23F-ko estatu kolpea izanda zegoen eta zigorrak jarri behar zitzaizkien militar haiei. UCD eta PSOEk adostu zuten zigorra, xuabezito samarra portzierto!
  • OTANen sartu ala ez sartu. PSOE kontra dago, baina… hala ere, sartu egingo dira!

LOAPA zertako sortu zan?

Lehenengo puntuan erantzun dizut: autonomia guztiak “berdin samarrak” izateko. Ez euskal autonomia besteak baino autonomogoa…

Alaitz

Kaixo koro! 23.1.2.5 en LOAPA azaltzenda, ezdet guztiz ondo ulertzen esaten dona, esplikatuko mesedez?

Gabrielari erantzundakoarekin nahikoa? Ea hala den! Bestela esan!

Beste galdera bat, monkloako itunan araujartzen jartzen do arauek jarri ziela monarkiaren egonkortze demokratikoa bermatzeko. Zer esanahi dauke horrek?

Big question, neska! Ba… monarkia ezarri berria da (lehen Franco zegoen!) eta erortzeko arazoa izan dezake. Itun horien bidez, Suarezek kontsentsua bilatu nahi du eta jendea kontran ez jartzea; horrela monarkia ez da balantzaka jarriko… eta iraungo du! Ulertuta? Ondo ulertu, e?


Eta bukatzeko…

Erreparatu al duzue? Hemen pokoplan dagoela dirudi… eta pokasiraultzas baita ere…

Eta beste gauza bat… Ze ondo esplikatu dizkiodan Amaiari berak egin dizkidan bi galderak?

Ai! Ze pena ez daukadal leku gehiago! Eta denbora gehiago…

Bihar arte! Zorte on, txes! Eta ondoloin!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – HISTORIA – 3. ebaluazioa——–Amaierako krisia ote?

Jelou, txe! Oraintxe etorri naiz etxera… (ni pintxopote ni ná1) eta ea zein abelera aurkitzen dudan hemen:

Amaia

Atsaldeoon! 19.2.2 puntun demokrazia organikoa aipatzen do, ez det ulertzen zertaz ari den, demokrazia Frankorekin??

Pos eso! Franco+demokrazia=Raroraroraroo. Beraz, demokrazia organikoa beharko du izan, demokraziatik oso urruti! Itxura bai. Poco más!

Eta nekazaritza-politika autarkian ‘kontsumoaren errazionamendua’ ze esan nahi do? Miyesker!!

Irakur ezan esaldi osoa, neska! Etxean sartu zen gosea eta oinarrizko kontsumoen errazionamendua esaten du. Hau da, ogia, olioa… oinarrizko-oinarrizkoa falta zen.

Oso ondo toreatutako galderak biak!

Adel

Zer da korporatibismoa

Gelan hitz egin dugu horretaz, baina… ez da garbi geratu nonbait…! Korporazioka funtzionatzea esan nahi du, lan-arloka, maixuek maixuekin, medikuek medikuekin… eta bakoitzak bere korporazioa babestea.

Iker

Politika autarkikon ze esan nahi dute “kanpo isolamendua” ta “espekulazioa”?

Kanpo isolamenduarena testuinguruan ikusi beharko nuke, baina pentsatzen dut politika autarkikoak bakoitzak bere kontsumitzera bultzatzen duela eta kanpoarekin harremanik ez izatea. Horregatik isolamendua.

Eta espekulazioarena, berriz, hau ere gaur hitz egin dugun kontzeptua da. Estatuak prezioetan muturra sartzen duenean eta prezioak baxu jartzen dituenean, aberatsek alea gorde egiten dute eta prezioa altxatu arte ez dute saltzera ateratzen. Beraiek ez dute inongo presiorik, baina maila baxukoak gosez akatzen daude…

Beno!

Galdera guztiei nahi nien erantzun, baina gero eta galdera gehiago dago… Hau argitaratu egingo dut eta jarraitu ikasten. 22:00etan sartuko naiz azken aldiz eta falta diren galderan hortxe erantzungo dizkizuet. Hala ere… diren orduak ikusita… hementxe duzue nire laburpen artistikoa:

Pistillas

Horrela ezin jarraitu…

Nazioarteak garrantzia du…

Itxurak ere egin behar…

Enpresilas tranposilas…

6 hatz ote? …

Goxokis…

Konlaiglesiahemostopau! …

Vaya korte!

Pokabatalita

Pokolangile

Pokaeko

Zerbait utzi ote dugu gaur hitz egin gabe???

Asko ikasi! Gero arte!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – ANDONI SAGARDIA – Sienna Miller

Sienna Miller
Sienna Miller 2009an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Sienna Rose Diana Miller
Jaio 1981eko abenduaren 21a (33 urte)
Ameriketako Estatu Batuak New York (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Jude Law (2003–2006, 2009–2011) Tom Sturridge (2011–gaur egun)
IMDB IMDBko fitxa

Sienna Rose Diana Miller (1981eko abenduaren 21a, New York) AEBetan jaiotako zinema eta telebistako ingeles aktore, modelo eta moda diseinatzaile bat da. Antzeztu izan dituen filmeen artean nabarmenak Layer Cake, Alfie, Factory Girl (2006), The Edge of Love, edo G.I. Joe: The Rise of Cobra daude. Baita Stardust (2007) Matthew Vaughnen zuzendaritzapean, Steve Buscemiren Interview (2007) eta The Girl filma ere (2012), Tippi Hedrenen rola jokatuz, Paper honek eman zion Urrezko Globoetarako lehen izendapena.

Biografia

Sienna Rose Miller New Yorken jaio zen 1981eko abenduaren 28an, baina 18 hilabeterako Chelseara lekualdatuta zegoen, jada, Londresen. Aita Pennsylvanian (AEB) jaiotako Edwin Miller izan zen, inbertsio banku gizona aurrena eta txinatar arte merkataria gero; espirituaren kultura batu zen eta autolaguntzako liburua irdatzi zuen. Ama, berriz, ingelesa bazen ere, Hegoafrikan jaiotako Josephine “Jo” Miller modeloa izan zuen; New Yorkeko Lee Strasbergeko Arte Akademiaren zuzendaria, yoga irakaslea ere izan zen. Ahizpa zaharrago bat du, Savanna, moda diseinatzailea dena. 6 urte besterik ez zituen gurasoak banandu zirenean eta Sienna eta Savannah Parsons Greenera joan ziren bularreko minbizia tratatzen ari zen amarekin. Aita beste hiru alditan ezkondu zen. Ezkongaietako bat Kelly Hoppen[1] barne diseinatzaile ingelesa izan zen eta 15 bat urte iraun zuten batera. Gero Birjina uharteetara joan zen. Ezkontza hauen ondorioz, Siennak beste 2 senideorde baditu, Charles eta Stephen, eta ahizpaorde ohia ere bai, Natasha Corrett, Hoppenen alaba. 8 urterekin, Miller Ascot-eko, Berkshire, Heathfield St Mary’s Schoolera joan zen eta, 18 urterekin, New Yorkera itzuli zen, Lee Strasbergeko Arte Akademian inskribatuz.

Ibilbide profesionala

Modelo

Tandy Andersonekin egin zuen lan Londresko Select Model Management-en, Coca-Cola, Vogue Italia edo Pradaren modelo izan zen eta 2003ko Pirelli egunkarian atera zen toplessen[2] [3]. Urte berean, British Vogueren azal izan zen. Sienna Boho chic estilora asoziatu izan da beti. Pepe Jeans Londonekin 2 urterako kontratua sinatu zuen[4]. 2006ko martxoko aldizkaritan atera zen lehen aldiz galtza bakeroen iragarki kanpaina. Vanity Fair aldizkarirako atera zen toplessen eta zigarro bat erretzen. Berriro izan zen British Vogueren azal. 2007an, berriz, U.S. Voguerena. 2009an, BOSS Orange emakumeentzako perfumearen enbaxadore izan zen[5]. 2013an, Sienna eta bere bikotekidea zen Tom Sturridge Burberry ingelesaren Trench Kisses kanpainaren aurpegi izan ziren, 2013/14ko udazkena/neguan. Mario Testinok egin zituen argazkiak eta Cristopher Baileyk izan zuen zuzenbide kreatiboaren ardura[6][7].

Zinema

Sienna Factory Girl filmaren aurkezpenean

2001ean egin zuen bere debuta South Kensingtonen, Rupert Everett eta Elle Macphersonekin batera eta, handik gutxira, Mark Valley protagonista zen Keen Eddie serie dramatikoan hartu zuen parte. 2004an, bigarren mailako paperak izan zituen Alfie eta Layer Cake lanetan. 2005ean etorri zitzaion protagonista papera Heath Ledgerren ondoan Casanova filman eta, handik urtebetera, Edie Sedgwicken bizitzan oinarritutako Factory Girl pelikulan egin zuen lan, 1960ko hamarkadako goi mailako familia bateko neska eta Andy Warholen musaren papera eginez. 2007an, Steve Buscemik zuzendutako Interview filmean hartu zuen parte[8]. Bertan egindako antzezpenak urte hartako Independent Spirit Awards sarietarako izendapena eman zion. Stardust fantasiazko pelikulan ere parte hartu zuen Michelle Pfeiffer eta rekin batera besteak beste. 2008an The Mysteries of Pittsburgh eleberriaren bertsio zinematografikoan agertu zen eta, horrez gainera, The Edge of Love filman ere lan egin zuen Keira Knightley eta Matthew Rhysekin batera[9]. 2009an, G.I. Joeren adaptazioa zen, G.I. Joe: The Rise of Cobra lanean Ana Lewisen papera egin zuen eta, AEBetan, bere estreinaldiko lehen astean, filmak 54 milioi dolar bildu zituen[10]. Urte berean, Millerrek Comic Relief deituriko Mamma Mia! filmaren parodian parte hartu zuen, Dawn French eta Jennifer Saunders britainiar komedianteen ondoan. 2010ean, Working Titlen ekoizpena zen Hippie Hippie Shake filman egin zuen lan, Cillian Murphy protagonista zelarik eta Patrick Marber After Miss Julien, berriz, protagonista izan zen Broadwayn. 2012an 5 filmetan hartu zuen parte Siennak. Hauen artean dago The Girl, telebistarako eginiko filma, eta, honi esker, Urrezko Globoetarako lehen izendapena lortu zuen[11]. Pelikulak Alfred Hitchcock zine zuzendariaren eta Tippi Hedren aktorearen arteko erlazio korapilatsua kontatzen du. 2013an, Millerrek A Case of You filma egin zuen Justin Long eta Evan Rachel Wood aktoreekin batera. Pelikula Tribecako Zinemaldian estreinatu zen urte berean. 2014an, Bennett Millerren Foxcather filman lan hartu zuen, Steve Carell, Channing Tatum eta Mark Ruffalo aktoreekin batera; filma Mark Schultz, borroka libreko urrezko domina lortu zuen kirolariaren autobiografia da. Maiatzaren 19an estreinatu zen Canneseko Zinemaldian eta Urrezko Palma irabazteko lehian aritu zen.

Moda diseinatzaile

Savannah eta Sienna

2006an Millerrek Pepe Jeansentzat moda kapsula bat diseinatu behar zuela iragarri zuten eta proiektua moda marka osoan bilakatu zen gero. Twenty8Twelve deitu zioten, Siennaren jaiotza datari aipamen eginez, eta Pepe Jeansen laguntza finantzarioa jaso zuen. Millerrek diseinatzaile profesional den bere ahizparekin batera diseinatu zuen bilduma eta 2007ko irailean atera zen argitara.

Filantropia

Miller International Medical Corpseko enbaxadore mundiala da eta, 2009an Kongoko Errepublika Demokratikora bidaiatu zuen, bere esperientziak blog batean mantentzen dituelarik. Haitira ere joan zen 2010an lurrikarak uhartea astindu zuenean. Millerrek Global Coolekin ere egin zuen lan, Eco Friendly kanpainan, 2007an. Sienna Erresuma Batuko Starlight Children’s Foundationeko enbaxadorea ere bada; haur oso gaixo eta euren familiekin lan egiten dute, munduko ospitaleetara bidaia eta egonaldiak ordainduz. Gainera, Millerrek Breast Cancer Haven babesten du; zentro honek dohako laguntza programa bat eskaintzen die bularreko minbizia dutenei eta informazioa eta terapiak ere eskaintzen dizkiete gaixoei.  

Bizitza pribatua

2004an Alfie filmaren grabazioan Jude Law aktore britainiarra ezagutu zuen eta bien arteko harremana prentsa arrosaren ohiko hizketagai bilakatu zen. Urte bereko gabonetan bikoteak ezkontzea erabaki zuen. 2005eko uztailaren 18an ordea, Lawk barkamena eskatu zion publikoki Siennari emazte ohiarekin (Sadie Frost aktore britainiarra) izandako haurren zaintzailearekin (Daisy Wright) abentura bat izan zuelako. Garai berean, Siennak Lawren lagun zen Daniel Craig aktorearekin harremanetan zebilen zurrumurrua zabalduta zegoen. Euren arteko erlazioa salbatzen ahalegindu ziren, baina, azkenean, urte bereko azaroan hautsi zuten. 2007ko ekainean Rhys Ifans aktore britainiarrarekin hasi zuen erlazio bat[12] eta, bikoteak ezkontzeko hitza eman zion elkarri 2008an, baina, hilabete batzuk geroago, Millerrek Ifansekin amaitu zuela jakin zen. Biek dute eskuin eskumuturrean enara bana tatuaturik. 2008ko ekainean, Miller Balthazar Getty aktorearekin hasi zen harremanetan. Geroago, Siennak bi egunkari salatu zituen bera eta Getty elkarrekin agertzen ziren argazki batzuk publikatu zituztelako. Harreman hau ere 2009ko apirilean amaitu zen. 2009ko abuztutik urte bereko urrira arte George Baker DJarekin ibili zen[13]. 2009ko abenduan Miller eta Jude Law elkarrekin ateratzen hasi ziren berriro Broadwayko ikuskizunetan. Gabonak Barbadosen pasa zituzten Lawren 3 umeekin batera[14]. 2011ko urte hasieran harremana berriro eten zuten[15]. 2011ko otsailean, Sienna Tom Sturridge aktore britainiarrarekin ateratzen hasi zen eta 2012ko urtarrilaren 6an euren lehen umearen zain zeudela jakinarazi zuten. Urte bereko otsailean ezkon hitza eman zuten eta, uztailaren 8an, Siennak neskatxa bat erditu zuen Londresen, Marlowe Ottoline Layng deitu ziotena[16]. Siennak nazionalitate bikoitza dauka, britainiarra eta estatubatuarra; Birjina uharte amerikarretan atera zuen gidabaimena, han errazagoa zelako, baina AEBn eta Erresuma Batuan gidatu ahal du.

Filmografia hautatua

Zinema

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2001 South Kensington Sharon
2002 High Speed Savannah
2003 The Ride Sara
2004 Layer Cake Tammy
Alfie Nikki
2005 Casanova Francesca
2006 Factory Girl Edie Sedgwick
2007 Interview Katya
Stardust Victoria
2008 Camille Camille Foster
Misterios de Pittsburgh Jane Bellwether
A Fox’s Tale Darcey Ahotsa
The Edge of Love Caitlin Thomas
2009 G.I Joe: El origen de Cobra Ana Lewis/Anastascia DeCobray/The Baroness
2010 Hippie Hippie Shake Louise Ferrier
2012 Yellow Xanne
Two Jacks Diana
Just Like a Woman Marilyn
Nous York La star/ The Movie Star
2013 A Case of You Sarah
2014 Foxcatcher Nancy Schultz
2015 Mississippi Grind Post-ekoizpena
Business or Pleasure Post-ekoizpena
American Sniper Taya Renae Kyle
Black Mass Catherine Greig Ekoizpena
High Rise Charlotte Pre-ekoizpena
Unfinished Business

Telebista

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2002 The American Embassy Babe 1 episodio
2002 Bedtime Stacey 4 episodio
20032004 Keen Eddie Fiona Bickerton 13 episodio
2009 Comic Relief 2009 Sophie Telebistarako filma
2012 The Girl Tippi Hedren Telebistarako filma

Sari eta izendapenak

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2003 Teen Choice Award Estrella Femenina Emergente de TV Keen Eddie Izendapena
2005 Empire Awards UK Artista errebelazio hoberena Alfie & Layer Cake
2007 Environmental Media Awards EMA Futures Award Irabazle
2008 British Independent Film Awards Erreparto aktoresa hoberena The Edge of Love Izendapena
Independent Spirit Awards Aktoresa hoberena Interview
London Film Critics Circle Awards 2007 Urteko britainiar aktoresa
2009 ShoWest Awards Erreparto aktoresa hoberena The Edge of Love Irabazlea
2010 Premios Razzie Erreparto aktoresa okerrena G.I. Joe: The Rise of Cobra
Teen Choice Award Aktoresa hoberena: Akzio-abentura Izendapena
2013 BAFTA TV Awards Aktoresa hoberena The Girl
Broadcasting Press Guild Awards

Urrezko Globoak

Urtea Kategoria Lana Emaitza
2013 Telebistarako aktoresa baten aktuazio hoberena The Girl Izendapena

BAFTA sariak

Urtea Kategoria Emaitza
2008 Premio Orange a la estrella emergente Izendapena

Satellite sariak

Urtea Kategoria Lana Emaitza
2012 Aktoresa baten telebistarako aktuazio hoberena The Girl Izendapena

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sienna Miller Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)http://www.telegraph.co.uk/news/features/3634297/Kelly-Hoppen-Ive-had-an-amazingly-colourful-life….html
  2. (Gaztelaniaz)http://www.lacuarta.com/diario/2003/01/31/31.18.4a.ESP.PIRELLI.html
  3. (Gaztelaniaz)http://www.hola.com/moda/actualidad/2002/11/05/pirellicalendar/
  4. (Ingelesez)http://www.vogue.co.uk/news/2006/01/10/pepe-bags-sienna
  5. (Gaztelaniaz)http://perfumess.net/noticias/index.php?noticia=Sienna%20Miller%20anuncia%20el%20perfume%20Orange%20de%20Hugo%20Boss-0000128
  6. (Gaztelaniaz)http://www.embelezzia.com/firmas/amor-tras-los-objetivos-sienna-miller-y-tom-sturridge-seran-la-cara-mas-romantica-de-burberry
  7. (Gaztelaniaz)http://www.modalia.es/celebrities/1725-sienna-miller-y-tom-sturridge-imagen-de-burberry-para-la-campana-trench-kisses-otono-invierno-2013-14.html
  8. (Gaztelaniaz)http://www.20minutos.es/noticia/328514/0/steve/buscemi/interview/
  9. (Gaztelaniaz)http://cineuropa.org/nw.aspx?t=newsdetail&l=es&did=76978
  10. (Gaztelaniaz)http://www.elespectador.com/entretenimiento/agenda/cine/articulo154204-sienna-miller-chica-mala-de-gi-joe
  11. (Gaztelaniaz)http://www.peopleenespanol.com/article/lista-completa-de-nominados-al-globo-de-oro-2013
  12. (Gaztelaniaz)http://www.hola.com/cine/2007103136899/cine/siennamiller/novio/
  13. (Ingelesez)http://www.nowmagazine.co.uk/celebrity-news/387132/sienna-miller-seen-kissing-dj-george-barker
  14. (Gaztelaniaz)http://www.blogyfamosos.com/famosos/18688/siennamiller/judelaw/romance
  15. (Gaztelaniaz)http://www.elmundo.es/elmundo/2011/02/09/gentes/1297250030.html
  16. (Gaztelaniaz)http://www.europapress.es/chance/gente/noticia-mejor-amigo-robert-pattinson-siena-miller-seran-papas-20120107133539.html
Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif