2018 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-2. atala- Dudak III eta Ondoloinnnn!

Ieiieeee! Kate motzean dugu biharkoa… Ea ba… Kantatzera noa!

LANGILEAK nora goaz eta zertara

Maddik laster antolatu du bere erara.

KULTURA ere beharrezkoa izan ohi da

Maddalenek ondo asko daki hori-ta.

NAZIONALISMOAK izan zuen abiapuntu garbi bat

eta ez diot gaur inori entzun aipamen txiki bat.

Toki berean bizkor abitu zen BANKA,

baina euskaldunek aurrerantz, egin gabe tranpa.

Zein ARRAZOI eta zein ONDORIO,

Laborantza eta burdin(a)

modernizatu nahi eta ezin

edo bai… Garatu eta garatu (Qué tendrá que ver el tocino con la velocidad?)

Eta azkenean, denok espero duguna,

Jakesek ere esan diguna,

 izango balitz guztiahalduna,

baina bera joan eta gero ere… izan da giro euskalduna!

Eneko pila bada ere, ez da txintik entzun hemen… Seinale ona izango al da hori? Zorte on denoi!

Benga! Ondoloin, e? Bihar arte!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado  

 

Advertisements

2018 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-2. atala-DUDAK II

Apa!

Enara

  • Gabon Koro, Euskal Herriko bankek epe luzeko eta epe laburreko deposituak bereiztu egiten zituzten? Eta Espainiako bankek?

Bueno ba… Garbi-garbi ez dakit, baina… Bai batak eta bai besteak bereizten duela hori esango nuke…

Alain

  • Koro, azalduko pistolerismoa mesedez?

Apa, txe! Ia-ia ez naiz konturatzen han idatzi duzula! Ba… Bartzelonan kokatzen dugu fenomeno hori gehien bat… Zuk niri, nik zuri… Biolentzia espiralean murgildu ziren. Askotan langileek eta buruzagiek zeuden pistolen atzean. Maiz denuntzia jartzera joan eta polizia bera zegoen inplikatuta… Jabeek labistagorda egiten zuten sindikatuburuak erortzen zirenean…

22:00etan geratuko gara… Eñaut logurez izango dugu!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-2. atala-DUDAK I

Gabonnnn… Serio ari zarete nonbait…

Hementxe duzue Maddiren proposamena, onartuta. Horrela izango da CNT puntuaren eskema:

  • Izena
  • Zer
  • Helburuak
  • Non
  • Armak
  • Zatiketa
  • 1.go etapa
  • 2.etapa
  • Pistolerismoa
  • Herri Frontea
  • Ordezkariak
  • Zatiketa gehiago
  • Legeztatu

Proposamen bakarra izanda… Ez diot inongo pegarik jarri behar.

Naroa

  • Apa Koro; azalduko Tortellanekoa zure hitzetan mesedez? Liburun daun bezela ezdet ulertzen

Ba… oso erraza! Protekzionismoa ona izan al zen? Pues… segun!

  • Katalunia eta EH, gustura. Haien salmentak barne-merkatura zihoazen eta hor ez zuen eragin txarrik izan.
  • Baina Andaluzian edo Valentzian, laranjak edo beste produktu batzuk esportatu nahi zituzten. Beste herrialdeek (Frantzia…) era berean erantzun zuten eta arantzelak jarri zizkien Espainiako produktuei. Beraz, saltzeko arazoak!!

Ba … horixe! 21:15??? 22:00etan finalaaa!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2018-HISTORIA-2. ebaluazioa-2. atala

Iepeeee… Iñauteriak ahaztu eta motorrak apunto jartzen hasita egongo zarete, ez? Hementxe noa. 8 galdera geratzen zaizkizue, 15etik, 22rainokoak

  • 0.25 puntu: 3 galdera
  • 0.5 puntu: 4 galdera
  • 0.75 puntu: 1 galdera

Gaika, berriz:

  • 5. gaia: 1.5 puntu
  • 6. gaia: 2 puntu

Ondo egongo diren ustean ari naiz… Pos eso… Hitz egingo dugu… Asko ikasiiii!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – NORA AMILIBIA – Leonardo Leo

Leonardo Leo
Leonardo Leo.jpg
Bizitza
Jaiotza San Vito dei Normanni1694ko abuztuaren 5a
Heriotza Napoli1744ko urriaren 31 (50 urte)
Hezkuntza
Heziketa Conservatorio della Pietà dei Turchini
Irakaslea(k) Francesco Provenzale
Nicola Fago
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Mugimendua musika barrokoa
Genero artistikoa opera

Lionardo Oronzo Salvatore de Leo, ezagunagoa Leonardo Leo modura (San Vito degli Schiavi, Lecce, Napoliko Erresuma, 1694ko abuztuaren 5aNapoli, Napoliko Erresuma, 1744ko urriaren 31) italiar musikagile eta biolontxelo-jotzaile izan zen. Eliza-musika, oratorioak, operak eta musika-tresnetarako obrak idatzi zituen. Biolontxeloa ezagutarazi zuen Italian.

Biografia

Lionardo Oronzo Salvatore de Leo San Vito degli Schiavonin (gaur egungo San Vito dei Normanni) jaio zen, Leccen, Brindisiko probintzian, garai hartan Otrantoren esku, Napoliko Erresuman, 1694ko abuztuaren 5ean.

XVIII. mendeko napolitar eskolako konpositore eta maixu ospetsu izan zen. Pietà dei Turchiniko kontserbatorioan bere musika ikasketak amaitu ondoren, Leo Erromara joan zen eta kontrapunto ikasteari eman zion. Napolira itzuli zenean, bigarren maixu izan zen della Pietàren kontserbatorioan.

1716an, organista egin zuten errege-kaperan eta, hurrengo urtean, kapera-maixu izan zen Santa Maria della Solitaria elizan. Postu honetan idatziko zuen musika asko Leok.

1719an, la Sofonisba-ren errepresentazioari ekin zion, lehenengotako opera serioa izango zuena eta oso harrera ona izan zuen obrak.

Zenbait biografok Loretok kontserbatorioan irakatsi zuela badio ere, beste zenbait iturrik della Pietàn dioten edo Sant’Onofrion. Era batera edo bestera, Niccolò Jommelli edo Niccolò Piccinni bezalako ospe handiko konpositoreen irakasle izango zen Leonardo XVIII. mendean.

Iturri batzuk 1743an hil zela diote eta beste batzuk, berriz, 1742an, baina badirudi heriotza data zuzena 1744a dela; Leonardo Leo Napolin hil zen, 1744ko urriaren 31n, 50 urte zituenean.

Lanak

  1. Sofonisba (Napoli, 1719)
  2. Cajo Gracco (Napoli, 1720)
  3. Bajazette (1722)
  4. Tamerlano (Erroma, 1722)
  5. Timocrate (Venezia, 1723)
  6. Zenobia in Palmira (Napoli, 1725)
  7. Astianatte (1725)
  8. La somiglianza (Napoli, 1726)
  9. L’Orismene, overo dagli sdegni gli amori (Napoli, 1726)
  10. Ciro riconosciuto (1727)
  11. Argene (1728)
  12. La zingara (intermezzo, 1731)
  13. Intermezzi per l’Argene (1731)
  14. Catone (Venezia, 1732)
  15. Sant’Elena al Calvario (1732)
  16. Amore dà senno (Napoli, 1733)
  17. Emira (with intermezzi by Ignazio Prota, 1735)
  18. La clemenza di Tito (1735)
  19. Onore vince amore (Napoli, 1736)
  20. La simpatia del sangue (1737)
  21. Siface (1737)
  22. Festa teatrale (1739)
  23. La contesa dell’Amore e della virtù (1740)
  24. Scipione nelle Spagne (1740)
  25. Alessandro (1741)
  26. Demoofonte (1741)
  27. L’impresario delle Isole Canarie (1741)
  28. Andromaca (1742)
  29. Vologeso (1744)
  30. La finta Frascatana (1744)

Datarik gabeko operak:

  1. Amor vuol sofferenza
  2. Artaserse
  3. Lucio Papirio
  4. Arianna e Teseo
  5. L’Olimpiade
  6. Evergete
  7. Il matrimonio anascoso
  8. Alidoro
  9. Alessandro nell’Indie
  10. Il Medo
  11. Nitocri, regina di egitto
  12. Il Pisistrate
  13. Il trionfo di Camillo
  14. Le nozze di Psiche
  15. Achille in Sciro

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – MATTIN BARANDIARAN – Lamoral, Egmonteko kondea

Lamoral, Egmonteko kondea
Lamoral d'Egmont.jpg
Bizitza
Jaiotza Hainauteko konderria1522ko azaroaren 18a
Heriotza Brusela1568ko ekainaren 5a (45 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra burugabetzea
Familia
Aita John IV of Egmont
Ama Françoise of Luxemburg
Ezkontidea(k) Sabina, Duchess of Bavaria
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Nederlandera
Jarduerak
Jarduerak condottieroa eta politikaria
Jasotako sariak

Lamoral, Egmonteko kondea (La Hamaide, Ellezellestik hurbil, Hainaut (Belgika), 1522ko azaroaren 18aBrusela (Belgika), 1568ko ekainaren 5a) Herbehereetako militarra izan zen.

Biografia

 El conde de Egmont

Lamoral, Egmonteko kondea, La Hamaiden jaio zen, Ellezellestik hurbil, Hainauten (Frantzia), 1522ko azaroaren 18an. Herbeheretako familia aberatsenetako batean jaio zen eta Filipe II.aren lehengusu zen amaren aldetik.

Karlos Habsburgokoa enperadorearen begikoa izan zen gaztetandik eta gaztetatik heziketa militarra jaso zuen Espainian.

1542an bere anaia Karlosen Holandako estatuak hartu zituen oinordetzan.

1554an, Filipe II.aren ordezko izan zen Maria Tudorrekin ezkontzeko lehen zeremonian.

Saint-Quintingo (1557) eta Gravelinesko (1558) guduetan nabarmendu zen. 1559an, Flandria eta Artoiseko stadhouder egin zuten.

Herbehereetan Espainiako koroaren aurkako matxinada hasi zelarik, Hoorneko kondearen eta Orangeko printzearen alde jarri zen, Filipe II.a erregearen ordezkari zen Granvelleren aurka, Arraseko gotzaina. Katolikoa bazen ere, Orangeko printze protestantearen zerbitzari leiala izan zen.

1565ean, Egmont Madrilera joan zen, Filipe II.aren gortera, Herbeheretako erlijio politika aldatzeko eskatzeko xedean. Hilabete batzuk eman zituen han eta aurrerapenak egiten ari zen ustean egon zen. Baina erregeak ez zuen erlijio-askatasuna utzi eta Egmont eta bere artean distantzia handia bat sortzen joan zen.

1566an, Anberesko ikonoklasten suntsiketak hasi ziren, Flandriako eliza katoliko asko eraitsi zituztelarik; Egmont katolikoak ez zuen hura onartu.

Erregeak Fernando Álvarez de Toledo bidali zuen Bruselara. III. Alba de Tormesko dukeak armada indartsua zeraman errudunak jazartzeko eta, iritsi bezain pronto, 1567ko irailaren 8an, dukeak Egmont eta Horneko kondeari deitu zien erregearen ordenen berri emateko. Beti aitortu zuten erregeari leial zirela, baina traizio salaketa medio, Egmonteko kondea preso hartu eta epaitu ondoren, hil egin zuten, Hoorneko kondearekin batera[1].

1568ko ekainaren 5ean, burua moztu zien Bruselako Enparantza Nagusian. Albako dukea Egmonten lagun zen eta berak eskatu zion alargunarentzat pentsioa.

« …Siento gran compasión por la Condesa de Egmont y la pobre gente que deja. Ruego a Vuestra Majestad que se apiade de ellos y les haga una merced con la cual puedan sustentarse, pues con la dote de la condesa no tienen suficiente para alimentarse un año, y Vuestra Majestad me perdonará por dar mi opinión antes de que se me ordene hacerlo. La condesa es aquí considerada como una santa, y es cierto que desde que su marido fue encarcelado ha habido pocas noches en que ella y sus hijas no hayan salido tapadas y descalzas a visitar muchos lugares de devoción de esta ciudad, y antes de ahora tenían una buena fama…[2]  »

Hilketa horien ondorioz biziki indartu zen Flandrian Espainiako koroaren aurkako garra.

Lamoralen bizitzan oinarrituz, Goethek tragedia bat idatzi zuen eta Beethovenek jarri zion musika[3].

Los últimos honores a los condes de Egmont y Horn, por Louis Gallat

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – ENEKO ALCAYAGA – Ferdinand Foch

Ferdinand Foch
Ferdinand Foch by Melcy, 1921.png
Bizitza
Jaiotza Tarbe1851ko urriaren 2a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1929ko martxoaren 20a (77 urte)
Hobiratze lekua Hôtel des Invalides
Hezkuntza
Heziketa École Polytechnique
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak militarra
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Académie de Stanislas
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Indar Armatuak
Frantziako Lurreko Armada
Gradua Frantziako mariskal
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Frantzia-Prusia Gerra

Ferdinand Foch (1851ko urriaren 2a, Tarbe, Okzitania1929ko martxoaren 20a, Paris) frantziar militar bat izan zen. Berez, Frantziako Mariskal Nagusia izan zen.

Lehen Mundu Gerran zehar Aliatuen goi buruzagi nagusia ere izan zen. Versaillesko Ituna sinatu zenean aurrerago egi bilakatuko ziren hitz hauek aipatu zituen: “Hau ez da bake itun bat, hogei urteko armistizio bat besterik ez da”.[1]

Resultado de imagen de ferdinand foch

Biografia

Ferdinand Foch Tarben jaio zen, Okzitanian, (Frantzia), 1851ko urriaren 2an.

Jesuitekin egin zituen lehen ikasketak; Politeknikoan sartu zen (1871) eta 1877an kapitain egin zen. École de Guerre-n sakondu zituen ikasketak (1884) eta, ondoren, komandante graduz irakasle (1896) eta brigadier jeneral gisa zuzendari (1907) izan zen bertan.

1903an, Des Principes de la Guerre argitaratu zuen eta, 1904an, De la Conduite de la Guerre.

Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Joffrerekin batera, Paris hartzera zihoan alemaniar gudarostea Marnen geldiarazi zuen. Ypresen, Mantxako itsasarteko portuak salbatu zituzten oste ingeles-frantsesen gidari izan zen eta, 1916an, Sommeko gatazkan eragin handia izan zuen.

Gudarosteko estatu nagusiko buru izan zen Pétainen ordez (1917); 1918an aliatuen Jeneral Nagusi izendatu zuten; alemaniarren udaberriko erasoa geldiarazi zuen eta, alemaniarrak mendebaldeko frontetik atzeraraziz, bakea izenpetzeko bidea eman zuen (1918ko azaroaren 11).

1920ko Polonia-Sobietar Batasuna Gerran egindako lanagatik eta 1923an Poloniako altxamenduan Alemaniari eginiko presioagatik, mariskal egin zuten Polonian.

Ez zuen gustuko izan Versaillesko Ituna eta horrela esan zuen:

« Hau ez da bake-itun bat, 20 urterako armistizioa baizik.[2]  »

20 urte eta 2 hilabete geroago, II. Mundu Gerra hasi zen.

Mendebaldeko frontean I. Mundu Gerrari amaiera emango zion Compiègneko armistizioa sinatu zuten unea monumentu nazional bilakatu zen. Sinatu zeneko tren-bagoia gorde zuten eta, Foch hil zenean, estatua bat ezarri zuten bere omenez. Estatua hori izan zen zutik geratu zen gauza bakarra 1940an naziek Frantzia hartu zutenean[3]. Urtetan egon zen leku huran abandonatuta eta bagoia Paris zegoen erakusgai. 1922ko azaroaren 11n hasi ziren gunea monumentalizatzen eta, 1927an, bagoia itzuli zen, gordeko zuen museo bat ere eraikiz[4].

1940ko ekainaren 21ean, Hitler bera etorri zen Compiègnera; esvastikaz bete zuen eta, museoa suntsitu ondoren, bagoia frantsesen errendizioa sinatzeko erabili zuen. Gero, Alemaniara eraman zuten. Sute batek suntsituko zuen bagoia, Société des Wagons-Lits-en 2.419 D zenbakiduna. Berlindik Turingiara eraman zuten alemaniarrek bakea sinatzeko erabili zen bulegoa. Fede txarra aitatu zuen batek baino gehiagok, SS-ak ez zutelako han beste errendizio bat sinatzerik nahi[5].

Iruditegia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Foch Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado