2016 – Hau ere historia izango da noizbait…

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif
Advertisements

2015 – MIKEL GARMENDIA OLAZIREGI hil zaigu

Ez zen makala gizona!

Zahartuta ezagutu nuen, jada, baina gazte zen bere oroitzapenetan, bere ametsetan eta hitzetan.

Ikasle asko samar jarri genizkion aurrean, egoerak zart egingo ote zuen beldur ginen, baina… ke ba! Mikelek gerran aurrera egin zuen bezala borrokatu zuen Jakintzako plazan eta gure ikasleak txundituta geratu ziren Virtudes emaztea ezagutu zueneko gora-beherak kontatu zituenean edo, kartzelan, Rufinirekin nola gozatu zuen esplikatu zienean. Posible ote zen gozamen hori? Posible ote zen aiton hark beraien moduko amodioak izatea? Adi-adi entzun zuten haren diskurtsoa eta jakin-minez geratu ziren hurrengo egunetarako ere. Tristetu zen Virtudesen heriotza kontatu zuenean, baina suerte handiko gizona izan naiz esaten amaitu zuen.

Bazkaltzera ere joan ginen, en petit comité. Hura gozamena! Ez zen haren lezioa bukatzen! Eta, elkarrizketan, ez zen bere gogoeta bakarrik agertu, egungo albisteak era ahoan zituen, Sarkozyren Carla dotorea edo informatikako azken ezagutzak, Beizaman egiten ari zenak.

Asko gozatu genuen berarekin eta errespeto handiz egin nahi diogu agurra. Harro esaten zuen bezala, bera jaio zen egunean hil zen Shakespeare, hil zen Garcilaso de la Vega eta … jaio nintzen ni. Ez dakit data horiek zuzenak diren, baina badakit hutsune galanta geratuko zaigula 100 urteko gizon hau joatean. Agur eta ohore, MIkel!

http://eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Garmendia_Olaziregitik hartuta:

Mikel Garmendia Olaziregi
Mikel Garmendia Olaziregi
Datu pertsonalak
Ezizena Belarra
Jaio 1915eko apirilaren 23a
Donostia (Gipuzkoa)
Hil 2015eko ekainaren 1a
Beizama (Gipuzkoa)

Mikel Garmendia Olaziregi —goitizenez Belarra— (Donostia, Gipuzkoa, 1915eko apirilaren 23aBeizama, Gipuzkoa, 2015eko ekainaren 1a) eusko gudaria izan zen, Itxarkundia batailoian aritua. 1937an, komisario politiko izateko proposatu zuten; ez zen kargua hartzera heldu, frankistek atzeman baitzuten. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina indultua lortu zuen, eta, urte asko kanpoan ibili behar izan eta gero, jaioterrira itzuli zen, bai eta berak bizi izandakoaren kontakizun aberatsa behin eta berriro egin ere. Jaiotzaz donostiarra eta bihotzez ordiziarra, euskal herritar agertzen zen beti.

Bizitza

Mikel Donostian jaio zen, 1915eko apirilaren 23an, aita eta ama berek 17 seme-alaba izan zituzten sendi batean. Mikelek lau urte zituela, Garmendia familia Ordiziara joan zen bizitzera, eta, gurasoak herriko batzokiko zaindariak zituenez, han bizi zen 1936an Gerra Zibila hasi zenean. Mikel txikiak, Ordiziako batzokiko atezainaren semeak, euskal aldizkari eta egunkariak —Eusko Langile, Amayur, Euzkadi…— saltzen zituen herri hartan eta Beasainen. CAF fabrikako langileei «Compre Euzkadi; periódico antiespañol» oihu egiten zien, eta zentimo bat eskuratzen zuen saldutako aleko.

Herritik alde egin zuen, eusko gudariekin bat egitearren. Mikel Itxarkundia batailoiko gudari izan zen, eta gerra motz eta intentsu hartan hartu zuen parte; lagun asko erori zitzaion bidean eta bera ere ia-ian ibili zen ez gutxitan. 1937an, komisario politiko izendatzeko proposatu zuten, baina ezin izan zuen kargua hartu, aurretik frankistek Torrelavegako bidean atzeman baitzuen eta, Santoñako traizioa delakoaren ondorioz, heriotzara zigortu zuten.

Garmendia, beste askorekin batera, Larrinagako goiko solairuko areto zabal batean sartu zuten. Bizitza osorako geratu zitzaizkion buruan Mikeli 1937ko abenduko egun eta gau beltzak, kartzelariek garrote vil prestatzen zuteneko hura, lo aurreko izua Miguel Garmendia, con todo el petate agindu fatidikoa noiz helduko ote zen zain… Mikeli ez zitzaion destino petrala iritsi, ordea, eta, beste lagun batzuekin, Burgosko presondegira eraman zuten 1938ko uztailean.

Larrinagatik libratu zen eta Burgoseko ziega batean sartu zuten, Joseba Rezola, Juan Ajuriagerra, Iñaki Unzueta, Luki Artetxe eta Javier Artazarekin batera. Preso ohiak ez du alde txarra bakarrik gogoan, alde onak ere ez zaizkio ahazten, kartzelako lagunak… Juan Ajuriagerrak aljebra irakatsi zion Mikeli, eta oraindik bere etxean gordetzen ditu Rufini metodoarekin ebatzitako bigarren graduko ekuazioz betetako koaderno haiek. Denbora nola-hala pasa behar zen.

1939ko urtarrilaren lehen egunean, heriotza zigorra kendu zitzaien ofizial ez ziren euskal presoei. Horiei —Mikeli, tartean— 1939ko irailaren 24an helduko zitzaien indultua.

Heriotzatik libratu bai, baina ez kartzelatik. Frankismoak Mikel Alcalá de Henaresko presondegira eraman zuen, eta 1943 arte ez zen libre geratu.

Hala ere ez zituen behartutako lan guztiak beteta, eta soldadutza egin behar izan zuen espainiar armadan, Afrikan: Tetuan, Tanger

Azkenean, Francoren diktaduraren sinbolo bihurtutako Valle de Los Caidos izeneko tokira iritsi zen, eta beste milaka preso asko bezala lan baldintza gizagabeetan aritzera behartu zuten zen. Asko hil ziren bere inguruan, eta itxaropen gutxi zegoen. Halako batean, Bilore enpresako Andres Arana Matxainek bisitatu zuen, eta handik alde egiteko bitartekoak jartzerik nahi zuen galdetu zion. Mikelek paperak beharko zituela erantzun zion, bestela ez zela oso urruti iritsiko.

Handik zenbait egunetara Aranak paperak eskuratu zizkiola esan zion, eta horrela, Valle de los Caídosetik alde egin zuen, Pablo Aguado Martínen nortasun agiriekin. Paper horien arabera, palentziarra zen jaiotzez, eta izen horretan ezkutatuta, lanean hasi zen Bilorek eta Bilboko Jabones Chimbo enpresak Malagako Fuentepiedran zuten lantegi batean.

Han ere adiskideak egin zituen, eta maitemindu ere bai. Laster ohitu zen malagar herri eta garai hartako bizimodura: lanez kanpo, andregaiarekin paseatzen ez zuenean, kartatan aritzen zen, beste edozein palentziarrek egingo lukeen bezala. Egia esan, beldurrak ahaztu zituen eta ingurua ez zitzaion arerio egin; antifrankista asko zegoen Malagan ere.

Baina Mikelek ez zuen ahazten bere sekretua eta, 1948an, tabernako jokolagun bati —polizia ohia bera— bere ezkutuko nortasuna aitortu zion. Lagun ona izan zen hura, eta benetako nortasunera itzultzeko izapideak egin zizkion. Atzean geratzen ziren Diario Vasco eta La Voz de Españako deiak, Mikel Garmendia iheslaria lehenbailehen Gipuzkoako Gobernu Militarrera aurkezteko adierazten zutenak, eta atzean geratuko zen Pablo Aguado. Erregimenarekikoak ordainduta zituen, jada, Mikelek.

Asko pentsatu zuen bere emaztegaia zen Virtudesi nola esan behar zion hura guztia. Hori egiteko eguna iritsi zenean, lasaitu ederra hartu zuen, malagar hark ez baitzion muzin egin eta, 1948an, ezkondu egin ziren. Bikotea eta jaio zitzaizkien bi alabak Andaluzian geratu ziren 1970era arte, Mikeli Zaldibiako Bilore fabrikarako lan eskaintza etorri zitzaion arte.

Virtudesek dena batera jakin zuen, bata bestearen atzean: Mikelek gerrako ezizena Belarra izan zuela; komando lanetan ibili zela ere esan zion, Itxarkundiakoen laguntzan, eta faxistei Falangeren banderatxoak kentzen zizkiela gaueko irtenaldietan; AGFA argazki kamara zaharrarekin etsaiaren posizioak erretratatzen zituela; eta Kandido Sasetak pistola-metrailadore bat utzi ziola behin eta…, arma harekin hiru tiro bota ondoren, trabatu egin zitzaiola; eta gerrarako ez zeudela prestatuta… eta eusko armadarik ez zegoela… eta armarik ez zutela… eta… lagun asko eta asko galdu zituela liskar hartan…

Virtudesek dena ulertu zuen eta haren alaitasunak aurreko zauriak estaltzen lagundu zion. Virtudes hil zitzaionean oso bakarrik geratu zen Mikel eta alabaren ingurura joan zen bizitzera, Beizamara. Bizi artean borrokan jarraitu zuen, ez zion irakurtzeari eta gauzak jakiteari utzi, internauta bihurtu zen, noranahi joateko prest zegoen bere bizipenak grazia handiz kontatzeko.

Saluditos, Mikel!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2011-ENE 2011

Asteko azken lan eguna zenez, atzorako prestatu genituen ekintzak ikastolan, baina, egia esan, GAUR da Euskararen Nazioarteko Eguna. Inoiz esan degu hemen, bat ala bestea, antzeko samar dela, Euskararen Eguna 365 horietako edozien izan baitaiteke… baina, aitzakia bat behar da, ospakizunak egiteko, ekintzak biltzeko, akordatzeko… Egunerokotasunean, euskara erabiltzea da funtsezko ekimena eta ospakizuna. Egun zehatz honetan, berriz, kartelak zabaldu, musika entzun edo abestu, bideoak ikusi, euskararen erabilerari buruzko grafikoak aztertu edo euskararen hedapena kontatzen diguten dokumentalak ikusi ditzakegu Jakintzan

Aurtengo ospakizunean, teknologiarekin izan dugu nolabaiteko borroka, aretoan ezin irudia ikusi, bideoa editatzekoan argirik gabe geratu…, baina horiek berehala konponduko ditugu… Euskararen erabilera da ezingo duguna di-da batean konpondu, egunerokoan ongarriekin zaindu behar duguna, bizirik mantendu behar duguna…

Kezka ez da oraintxe-oraintxekoa:

Abenduaren 3an, gure eguzkiaren bila

Abenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka  edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan…
Gure eguzkiaren bila nabil…

1766

Orden de Señor Conde de Aranda Presidente de Castilla, para que sin especial noticia suya, no se den licencias por este Consejo para imprimir libros en otra lengua que la Castellana: archivándose la obra original de la Vida de S.Ignacio escrita en Basquence; y que se haga saber esta providencia a los impresores.

Nire buruan beste zalantza batzuk ditut, urte guztian zehar nire burmuinean zehar paseatzen dabiltzanak eta horrelako egunetan gogora ekartzen ditudanak. Ziur batek baino gehiagok egutegira jo duela abenduaren 3an zer gertatuko den galdezka.
Ni, gure eguzkiaren bila nabil…

1857

La gramática y Ortografía de la Academia Española serán texto obligatorio y único para estas materias en la enseñanza pública.
Egun horretan gure herrian galdu ezin  dugun mintzaira bat badela gogoratzeko eguna da. Erabiltzen ez duten horiei bere berezitasunaz  jabearazteko eguna da , maite duten horiei maitatzearekin soilik ez duela balio gogorarazteko eguna. Erabiltzen eta maite dutenei besteei erakutsi ezean etorkizunik izango ez duela aditzera emateko eguna.

Galdu ezin dugun eguzkiaren bila nabil…

1901

Pero en el caso del vascuence estoy profundamente convencido de que se pierde, y que se pierde de pronto y sin remedio, y por su índole misma, por ser un idioma  inepto para la cultura moderna. Dejo para otro lugar y ocasión el razonar con argumentos técnicos mi convicción de que el vascuence, por su índole misma,  no puede acomodarse a la vida moderna, que Bilbao hablando vascuence es un contrasentido, que una obra de ciencia, de filosofía, de alta elucubración es imposible en vascuence. Es éste un idioma rural, sin tradición literaria, y el hacer con sus materiales y valiéndose de su capacidad de formar derivados un idioma de cultura nos costaría muchísimo más esfuerzo que el adoptar el castellano nos ha costado.

Miguel Unamuno

Egun hori gure hizkuntza zapaldu eta desagertarazi nahi izan dutenei  (eta hortan  dabiltzanei) bizirik dagoela erakusteko eguna da. Bere alde lan egiteko jende asko dagoela adieraztekoa, gure prosodia isilaraztea lortuko ez dutela erakusteko eguna.

Itzalpean mantendu duten eguzkiaren bila nabil…

1919

Respecto al posible empleo de los idiomas regionales en la vida moderna, no cabe duda que el más impropio para las necesidades actuales es el vascuence. Los demás, el catalán, el valenciano, el gallego, el bable, el caló mismo, como idiomas de sintaxis latina, sirven como el castellano o como el francés. El vascuence no, porque representa una mentalidad tan arcaica que es imposible amoldarla a la vida actual. Por eso retrocede, no porque nadie le haga la guerra, sino porque no sirve para la vida moderna.

Esto no creo que deba entristecernos a los chapelaundis; tampoco el hacha de piedra del período paleolítico sirve como un cuchillo de cocina. El hacha de piedra se guarda en el museo, el cuchillo de cocina se emplea en los usos domésticos.

Pio Baroja

Abenduaren 3an , Xabierko frantzisko deunaren egunean, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Ekintza hau 1949an Eusko Ikaskuntzak jarri zuen abian eta ordudandik urtero-urtero egun berean, hainbat ospakizun ezberdin burutu dira euskararen alde.
Abenduaren 3a ospatzea  beharko ez duen eguzkiaren bila nabil…

1931

Art. 4º.- El castellano es el idioma oficial de la república. Todo español tiene obligación de saberlo y derecho a usarlo, sin prejuicio de los derechos que las leyes del Estado reconozcan a las lenguas de las provincias o regiones. Salvo lo que se disponga en leyes especiales, a nadie se le podrá exigir el conocimiento ni el uso de ninguna lengua regional.

Baina Abenduaren 3a hori soilik da, egun bat, egun bat besterik ez.
Egun bateko laguntza baino gehiago behar duen eguzkiaren bila nabil…

1936

Otra cosa no podemos comprender, anticipamos que somos duros de mollera, por qué todavía no se han borrado ciertos rótulos letreros, o lo que sean, de algunos comercios. No los citamos; porque en este periódico tenemos la bueno costumbre de cobrar los reclamos. Tampoco pretendemos hacer una campaña contra el vascuence, aunque no renunciamos a emprenderla, cuando tengamos tiempo y humor, contra los malos usos y peores costumbres de los malandrines vascófilos de la última hornada, que , hasta del idioma hicieron una muralla; ya que su <Basko> no lo entiende ni su Jaungoikoa. Nos conformamos con menos; con que se manden suprimir los letreros eusquéricos de mal gusto;de ortografía super-vanguardista. Son trágalas, que por su amargor separatista, se atascan en nuestras gargantas afónicas de gritar ¡viva España!

El Diario Vasco, 1936ko Azaroak 7

Ez dugu ahaztu behar Euskarak mendeetan zehar jaso duen tratu txarra ez dela egun soil batean denon buruan eduki eta oroitzearekin konponduko. Egun bateko ospakizuna baino bultzada handiagoa  behar duen borroka baten aurrean gaudela iritzi dut.

Aintzinatik  entzun izan da Euskarak ez duela idazteko balio, ezin dela irakurri, barbaroen hizkuntza dela. Eta kasualitatea Leioako kanpusean, Euskaraz ikasketak (tamalez ez oraindik ikasgai guztietan) ematen diren leku batean, Bilbo “modernisimoaren “ ondoan Unamunoren estatua bat topatu dudala.

Ez al zen ba bera esaten zuena Euskarak ez zuela mundu modernora egokitzeko modurik? zentzu handiko gauzak ezin zirela euskaraz ikasi? eta zertarako berari horrelako oroigarri bat jarri zehazki ikasketak euskaraz egitea ahalbidetzen duen gune batean?

Egindako zitak orain dela ehun-ehun eta berroigeita hamar  urte ingurukoak diren arren ezin ahaztu oraindik euskal gizartean mantentzen duten itzala.  Zenbaezinak dira oraindik pertsonaia hauen presentzia duten kale, eraikuntza eta estatuen izenak Euskal herriko hainbat txokotan. Gure herriak espainiar martirrekin  inbaditurik daude, gure espazioak espainolizaturik daude.

Eta hauen itzalak gure artean dirautela jabeturik, non dago eguzkia?

Noski, eguzkia ere, egon badago, itzalik ez baita eguzkirik ezean.

Eguzkia ondo ezkutatzen da laino artean baina nahi duenean bere printzak azaltzen ditu euskal lurraldearen gainetik. Eta printza horiek izpi ultrabioletak dira dudarik gabe, ez dira gure eguzkiaren printzak.  Adibide garbiagorik ez dut aurkitu orain dela astebete eskas egunkarietan irakurri nuena baino: Nafarroako gobernuak 2012rako euskal komunikabideei laguntza murriztea erabaki du.

Eguzki honi gain hartzeko garaia da,ez baita gure eguzkia. Denon saiakeraz, gure aldetik pixka bat jarriaz, egunerokotasuneko ohituretatik hasiaz,  gure eguzkia eurenaren gaindik jartzea lortu behar dugu , euren itzalpean geunden guztiak kanpora atereaz.

Euskal Herriak eguzki bakarra behar baitu, goxotasuna emango dion eguzkia.

Eta hori  ezean,
inoiz ez baitu goxotasunik izango Euskal Herrian.

OIHANA ARRATIBELen idatzia da eta eta Ordiziako Ahotsatik kopiatu dut.

Desde el Señor Conde de Aranda gaur arte, laino asko izan da…, baina pazientzi pixka batez, ostartea ere iristen da… Eguzkiaren bila joan gabe ere, eguzkia etortzen zaigu…

Hori bai, adi egotea komeni da, zelatean, pertsianak ondo altxatuta, lehenengo izpiaz gozatzeko eta gure izaerari izate bat emateko.

Eguneroko jarduna ezingo genuke hemen jarri, baina urtero Batxi1ean prestatutako bideoak bai. Hementxe uzten dizkizuet:

ENE 2007

ENE 2008

ENE 2009

ENE 2010

ENE 2011

Landereño