2017 – NORA AMILIBIA – Leonardo Leo

Leonardo Leo
Leonardo Leo.jpg
Bizitza
Jaiotza San Vito dei Normanni1694ko abuztuaren 5a
Heriotza Napoli1744ko urriaren 31 (50 urte)
Hezkuntza
Heziketa Conservatorio della Pietà dei Turchini
Irakaslea(k) Francesco Provenzale
Nicola Fago
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Mugimendua musika barrokoa
Genero artistikoa opera

Lionardo Oronzo Salvatore de Leo, ezagunagoa Leonardo Leo modura (San Vito degli Schiavi, Lecce, Napoliko Erresuma, 1694ko abuztuaren 5aNapoli, Napoliko Erresuma, 1744ko urriaren 31) italiar musikagile eta biolontxelo-jotzaile izan zen. Eliza-musika, oratorioak, operak eta musika-tresnetarako obrak idatzi zituen. Biolontxeloa ezagutarazi zuen Italian.

Biografia

Lionardo Oronzo Salvatore de Leo San Vito degli Schiavonin (gaur egungo San Vito dei Normanni) jaio zen, Leccen, Brindisiko probintzian, garai hartan Otrantoren esku, Napoliko Erresuman, 1694ko abuztuaren 5ean.

XVIII. mendeko napolitar eskolako konpositore eta maixu ospetsu izan zen. Pietà dei Turchiniko kontserbatorioan bere musika ikasketak amaitu ondoren, Leo Erromara joan zen eta kontrapunto ikasteari eman zion. Napolira itzuli zenean, bigarren maixu izan zen della Pietàren kontserbatorioan.

1716an, organista egin zuten errege-kaperan eta, hurrengo urtean, kapera-maixu izan zen Santa Maria della Solitaria elizan. Postu honetan idatziko zuen musika asko Leok.

1719an, la Sofonisba-ren errepresentazioari ekin zion, lehenengotako opera serioa izango zuena eta oso harrera ona izan zuen obrak.

Zenbait biografok Loretok kontserbatorioan irakatsi zuela badio ere, beste zenbait iturrik della Pietàn dioten edo Sant’Onofrion. Era batera edo bestera, Niccolò Jommelli edo Niccolò Piccinni bezalako ospe handiko konpositoreen irakasle izango zen Leonardo XVIII. mendean.

Iturri batzuk 1743an hil zela diote eta beste batzuk, berriz, 1742an, baina badirudi heriotza data zuzena 1744a dela; Leonardo Leo Napolin hil zen, 1744ko urriaren 31n, 50 urte zituenean.

Lanak

  1. Sofonisba (Napoli, 1719)
  2. Cajo Gracco (Napoli, 1720)
  3. Bajazette (1722)
  4. Tamerlano (Erroma, 1722)
  5. Timocrate (Venezia, 1723)
  6. Zenobia in Palmira (Napoli, 1725)
  7. Astianatte (1725)
  8. La somiglianza (Napoli, 1726)
  9. L’Orismene, overo dagli sdegni gli amori (Napoli, 1726)
  10. Ciro riconosciuto (1727)
  11. Argene (1728)
  12. La zingara (intermezzo, 1731)
  13. Intermezzi per l’Argene (1731)
  14. Catone (Venezia, 1732)
  15. Sant’Elena al Calvario (1732)
  16. Amore dà senno (Napoli, 1733)
  17. Emira (with intermezzi by Ignazio Prota, 1735)
  18. La clemenza di Tito (1735)
  19. Onore vince amore (Napoli, 1736)
  20. La simpatia del sangue (1737)
  21. Siface (1737)
  22. Festa teatrale (1739)
  23. La contesa dell’Amore e della virtù (1740)
  24. Scipione nelle Spagne (1740)
  25. Alessandro (1741)
  26. Demoofonte (1741)
  27. L’impresario delle Isole Canarie (1741)
  28. Andromaca (1742)
  29. Vologeso (1744)
  30. La finta Frascatana (1744)

Datarik gabeko operak:

  1. Amor vuol sofferenza
  2. Artaserse
  3. Lucio Papirio
  4. Arianna e Teseo
  5. L’Olimpiade
  6. Evergete
  7. Il matrimonio anascoso
  8. Alidoro
  9. Alessandro nell’Indie
  10. Il Medo
  11. Nitocri, regina di egitto
  12. Il Pisistrate
  13. Il trionfo di Camillo
  14. Le nozze di Psiche
  15. Achille in Sciro

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – MATTIN BARANDIARAN – Lamoral, Egmonteko kondea

Lamoral, Egmonteko kondea
Lamoral d'Egmont.jpg
Bizitza
Jaiotza Hainauteko konderria1522ko azaroaren 18a
Heriotza Brusela1568ko ekainaren 5a (45 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra burugabetzea
Familia
Aita John IV of Egmont
Ama Françoise of Luxemburg
Ezkontidea(k) Sabina, Duchess of Bavaria
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Nederlandera
Jarduerak
Jarduerak condottieroa eta politikaria
Jasotako sariak

Lamoral, Egmonteko kondea (La Hamaide, Ellezellestik hurbil, Hainaut (Belgika), 1522ko azaroaren 18aBrusela (Belgika), 1568ko ekainaren 5a) Herbehereetako militarra izan zen.

Biografia

 El conde de Egmont

Lamoral, Egmonteko kondea, La Hamaiden jaio zen, Ellezellestik hurbil, Hainauten (Frantzia), 1522ko azaroaren 18an. Herbeheretako familia aberatsenetako batean jaio zen eta Filipe II.aren lehengusu zen amaren aldetik.

Karlos Habsburgokoa enperadorearen begikoa izan zen gaztetandik eta gaztetatik heziketa militarra jaso zuen Espainian.

1542an bere anaia Karlosen Holandako estatuak hartu zituen oinordetzan.

1554an, Filipe II.aren ordezko izan zen Maria Tudorrekin ezkontzeko lehen zeremonian.

Saint-Quintingo (1557) eta Gravelinesko (1558) guduetan nabarmendu zen. 1559an, Flandria eta Artoiseko stadhouder egin zuten.

Herbehereetan Espainiako koroaren aurkako matxinada hasi zelarik, Hoorneko kondearen eta Orangeko printzearen alde jarri zen, Filipe II.a erregearen ordezkari zen Granvelleren aurka, Arraseko gotzaina. Katolikoa bazen ere, Orangeko printze protestantearen zerbitzari leiala izan zen.

1565ean, Egmont Madrilera joan zen, Filipe II.aren gortera, Herbeheretako erlijio politika aldatzeko eskatzeko xedean. Hilabete batzuk eman zituen han eta aurrerapenak egiten ari zen ustean egon zen. Baina erregeak ez zuen erlijio-askatasuna utzi eta Egmont eta bere artean distantzia handia bat sortzen joan zen.

1566an, Anberesko ikonoklasten suntsiketak hasi ziren, Flandriako eliza katoliko asko eraitsi zituztelarik; Egmont katolikoak ez zuen hura onartu.

Erregeak Fernando Álvarez de Toledo bidali zuen Bruselara. III. Alba de Tormesko dukeak armada indartsua zeraman errudunak jazartzeko eta, iritsi bezain pronto, 1567ko irailaren 8an, dukeak Egmont eta Horneko kondeari deitu zien erregearen ordenen berri emateko. Beti aitortu zuten erregeari leial zirela, baina traizio salaketa medio, Egmonteko kondea preso hartu eta epaitu ondoren, hil egin zuten, Hoorneko kondearekin batera[1].

1568ko ekainaren 5ean, burua moztu zien Bruselako Enparantza Nagusian. Albako dukea Egmonten lagun zen eta berak eskatu zion alargunarentzat pentsioa.

« …Siento gran compasión por la Condesa de Egmont y la pobre gente que deja. Ruego a Vuestra Majestad que se apiade de ellos y les haga una merced con la cual puedan sustentarse, pues con la dote de la condesa no tienen suficiente para alimentarse un año, y Vuestra Majestad me perdonará por dar mi opinión antes de que se me ordene hacerlo. La condesa es aquí considerada como una santa, y es cierto que desde que su marido fue encarcelado ha habido pocas noches en que ella y sus hijas no hayan salido tapadas y descalzas a visitar muchos lugares de devoción de esta ciudad, y antes de ahora tenían una buena fama…[2]  »

Hilketa horien ondorioz biziki indartu zen Flandrian Espainiako koroaren aurkako garra.

Lamoralen bizitzan oinarrituz, Goethek tragedia bat idatzi zuen eta Beethovenek jarri zion musika[3].

Los últimos honores a los condes de Egmont y Horn, por Louis Gallat

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – ENEKO ALCAYAGA – Ferdinand Foch

Ferdinand Foch
Ferdinand Foch by Melcy, 1921.png
Bizitza
Jaiotza Tarbe1851ko urriaren 2a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1929ko martxoaren 20a (77 urte)
Hobiratze lekua Hôtel des Invalides
Hezkuntza
Heziketa École Polytechnique
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak militarra
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Académie de Stanislas
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Indar Armatuak
Frantziako Lurreko Armada
Gradua Frantziako mariskal
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Frantzia-Prusia Gerra

Ferdinand Foch (1851ko urriaren 2a, Tarbe, Okzitania1929ko martxoaren 20a, Paris) frantziar militar bat izan zen. Berez, Frantziako Mariskal Nagusia izan zen.

Lehen Mundu Gerran zehar Aliatuen goi buruzagi nagusia ere izan zen. Versaillesko Ituna sinatu zenean aurrerago egi bilakatuko ziren hitz hauek aipatu zituen: “Hau ez da bake itun bat, hogei urteko armistizio bat besterik ez da”.[1]

Resultado de imagen de ferdinand foch

Biografia

Ferdinand Foch Tarben jaio zen, Okzitanian, (Frantzia), 1851ko urriaren 2an.

Jesuitekin egin zituen lehen ikasketak; Politeknikoan sartu zen (1871) eta 1877an kapitain egin zen. École de Guerre-n sakondu zituen ikasketak (1884) eta, ondoren, komandante graduz irakasle (1896) eta brigadier jeneral gisa zuzendari (1907) izan zen bertan.

1903an, Des Principes de la Guerre argitaratu zuen eta, 1904an, De la Conduite de la Guerre.

Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Joffrerekin batera, Paris hartzera zihoan alemaniar gudarostea Marnen geldiarazi zuen. Ypresen, Mantxako itsasarteko portuak salbatu zituzten oste ingeles-frantsesen gidari izan zen eta, 1916an, Sommeko gatazkan eragin handia izan zuen.

Gudarosteko estatu nagusiko buru izan zen Pétainen ordez (1917); 1918an aliatuen Jeneral Nagusi izendatu zuten; alemaniarren udaberriko erasoa geldiarazi zuen eta, alemaniarrak mendebaldeko frontetik atzeraraziz, bakea izenpetzeko bidea eman zuen (1918ko azaroaren 11).

1920ko Polonia-Sobietar Batasuna Gerran egindako lanagatik eta 1923an Poloniako altxamenduan Alemaniari eginiko presioagatik, mariskal egin zuten Polonian.

Ez zuen gustuko izan Versaillesko Ituna eta horrela esan zuen:

« Hau ez da bake-itun bat, 20 urterako armistizioa baizik.[2]  »

20 urte eta 2 hilabete geroago, II. Mundu Gerra hasi zen.

Mendebaldeko frontean I. Mundu Gerrari amaiera emango zion Compiègneko armistizioa sinatu zuten unea monumentu nazional bilakatu zen. Sinatu zeneko tren-bagoia gorde zuten eta, Foch hil zenean, estatua bat ezarri zuten bere omenez. Estatua hori izan zen zutik geratu zen gauza bakarra 1940an naziek Frantzia hartu zutenean[3]. Urtetan egon zen leku huran abandonatuta eta bagoia Paris zegoen erakusgai. 1922ko azaroaren 11n hasi ziren gunea monumentalizatzen eta, 1927an, bagoia itzuli zen, gordeko zuen museo bat ere eraikiz[4].

1940ko ekainaren 21ean, Hitler bera etorri zen Compiègnera; esvastikaz bete zuen eta, museoa suntsitu ondoren, bagoia frantsesen errendizioa sinatzeko erabili zuen. Gero, Alemaniara eraman zuten. Sute batek suntsituko zuen bagoia, Société des Wagons-Lits-en 2.419 D zenbakiduna. Berlindik Turingiara eraman zuten alemaniarrek bakea sinatzeko erabili zen bulegoa. Fede txarra aitatu zuen batek baino gehiagok, SS-ak ez zutelako han beste errendizio bat sinatzerik nahi[5].

Iruditegia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Foch Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – JUNE ACOSTA – Oktavio Farnese

Oktavio Farnese
Ottavio Farnese 1521-1586.jpg
Bizitza
Jaiotza Valentano1524ko urriaren 9a
Heriotza Parma1586ko irailaren 18a (61 urte)
Hobiratze lekua Sanctuary of Santa Maria della Steccata
Familia
Aita Pier Luigi Farnese, Duke of Parma
Ama Gerolama Orsini
Ezkontidea(k) Margarita Parmakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Farnese
Jarduerak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Oktavio Farnese (italieraz Ottavio Farnese) (1521eko urriaren 9a1586ko irailaren 18a) Parmako Dukea eta Piacenzako bigarren dukea izan zen 1556tik 1586ra arte eta Castroko hirugarren dukea ere bai.

Bizitza

 Oktavio Farnese. Soingaina Milanen. Sforza gaztelua

Oktavio Farnese Valentanon jaio zen, Italian, 1521eko urriaren 9an jaio zen. Aita Pedro Luis I.a Parmakoa izan zuen, Parmako eta Piacenzako dukearen bigarren semea, Paulo III.a aita santuaren biloba eta Ranuccio Farnese kardinalaren anaia, eta ama, berriz, Girolama Orsini.

Oktavio Karlos I.a Espainiakoaren ezkontzaz kanpoko alaba zen Margarita Austria eta Parmakoarekin ezkondu zen, 15 urte besterik ez zituen eta emazteak, orain gutxi Alejandro Medicik alargun utzi zuenak, 16 zituen -lehenenengoz ezkondu zenean, 13 urte zituen-[1]. Hasiera batean, Margarita Austria eta Parmakoak ez zuen senarra gustura hartu, baina, Algerreko espediziotik zaurituta itzuli zitzaionean (1541), amodiozko harremanean murgildu zen bikotea. Bixkiak izan zituzten: Karlos, umetan hilko zena, eta Alexandro, ondoren militar garrantzitsua izango zena. Erroman bizi ziren, Farnese jauregian, palazzo Madama deitzen zitzaionean, alegia, gaur Italiako Senatuaren egoitza[2].

1547an, aita Pedro Luis I.a Parmakoa erail zuten eta Oktaviok aitaren oinordetza bereganatzeko ahalegina egin behar izan zuen. Aitona hil zitzaion, Paulo III.a aita santua eta ia-ia Parma galtzekotan egon zen, baina Julio III.a aita santu berriak Oktavio bere estatuetan berretsi zuens (1551).

Arazoak ez ziren amaitu, ordea. Karlos I.a Espainiakoak uko egin zion Piacenzako dukerria itzultzeari eta Parmako dukerria harrapatzen saiatu zen.

Julio III.a aita santuak enperadorearen laguntza behar zuen Trentoko Kontzilioaren antolaketan eta Parma aita santuaren eskuetara itzularazteko ordena eman zion Oktaviori. Honek ezezkoa erantzun zionean, erromatar feudoak desjabetu zizkion eta gerra hasi zen. Frantses armada bat joan zen Parma Ferrante Gonzagaren erasotik babesteko xedean eta etorkizun iluna ikusten zitzaion Farnesiori, baina azken momentuan, akordio batera iritsi zen aitagin-arrebarekin.

Handik aurrera, gobernu lasaia izan zuen eta bere semeak jaso zuen oinordetza, Alexandro Farnese (1545-1592), Filipe II.a Espainiakoaren armaden jeneral handia[3].

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – IZARO NIETO – Aleksandr Mostovoi

Aleksandr Mostovoi
A-Mostovoi.jpg
Bizitza
Jaiotza Lomonosov1968ko abuztuaren 22a (49 urte)
Herrialdea  Errusia
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg FC Asmaral Moscow 1985-1986 19 7
Flag of None.svg FC Spartak Mosku 1987-1992
Flag of None.svg SESBeko futbol selekzio nazionala 1990-1991 15 3
Flag of None.svg Errusiako futbol selekzio nazionala 1992-2004 50 10
Flag of None.svg SL Benfica 1992-1993 9 0
Flag of None.svg CIS national football team 1992-1992 2 0
Flag of None.svg Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie 1993-1994 15 3
Flag of None.svg RC Strasbourg 1994-1996 61 15
Flag of None.svg Real Club Celta de Vigo 1996-2004 235 56
Flag of None.svg Deportivo Alavés 2004-2005 1 1
Flag of None.svg Deportivo Alavés 2005-2005 1 1
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 75±0 kilogramo
Altuera 177 zentimetro
Jasotako sariak

Aleksandr Vladímirovich Mostovoi, errusieraz: Александр Владимирович Мостовой, (Lomonosov (SESB), 1968ko abuztuaren 22a – ) errusiar futbolista ohia da eta Real Club Celta de Vigon eman zuen gehien bat bere lana, Espainiako futbol ligako lehen mailan, alegia. Egun, kirol-zuzendaria da Marbella Fútbol Club-ean.

Resultado de imagen de Aleksandr Mostovoi

Biografia eta lana

Aleksandr Vladímirovich Mostovoi, errusieraz: Александр Владимирович Мостовой, Leningradoko Lomonosoven (SESB) jaio zen, (SESB), 1968ko abuztuaren 22a.

« …Beti nengoen baloiarekin jolasean, txiki-txikitatik, Moskuko kaleetan. Eskolatik atera eta ez zegoen beste zer eginik, egun eta gau, ez jan, ez edan… Baloia eramaten nuen edonora; baita bidaiatzen nuenean ere…[1]  »

Horrela kontatzen ditu bere lehen urte haiek:

« 70eko hamarkada gogorra izan zen SESBen. Diziplina zorrotza eta ezin ezertxo ere erosi. Ama pelukera nuen eta aita, berriz, elektrizista. Egun osoa ematen zuten lanean. Ez genuen telefonorik, ezta telebistarik ere etxean. 16 urte nituela, eskola utzi nuen, Hirugarren mailako ekipoak deitu zidalako. Handik joan nintzen FC Spartak Moskura, Udalaren ekipora. Hortxe geratu nintzen…[2]  »

Berahala erakarri zuen arreta FC Spartak Moskun eta frantses ekipotara egin zuen salto: Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie eta RC Strasbourg Alsacen. SL Benficara ere joan zen, Lisboara, baina ez zitzaion uste bezain ondo atera[3].

1996an, Real Club Celta de Vigok ekarri zuen frantses klubetik, 325 milioi pezetaren truke. Han 8 denboraldi pasa eta gero, Balaidosko tsarra idolo bilakatu zen Vigoren zaleentzat.

Hiru liga egin zituen Errusian, bat Portugalen eta kopa bat ere bai. Intertoto kopa ere jaso zuen RC Strasbourg Alsacekin. Real Club Celta de Vigorekin Intertoto kopa jaso zuen 2000n eta Erregearen koparen finalera ere iritsi ziren -Zaragozaren aurrean galdu bazuen ere-.

Real Club Celta de Vigon, Mostovoi 1996tik 2004ra arte egon zen eta ekipo horretako jokalari hoberenetarikoa izan zen.

Hala ere, Alexander Mostovoi afizioaren erreferente izan bazen ere, tenperamentuak faktura pasatu zion era berean; Real Sporting de Gijónen zelaia utzi zuen lesioa zuela-eta, baina garaian kapitain zen Patxi Salinask itzularazi zuen. Gazi-gozoak alboratuz, bera izan zen Espainiako futbol ligako lehen mailan partida gehien jokatu zituen jokalaria.

36 urte zituenean eta 7 bat hilabete jokatu gabe, 2005eko martxoan, Mostovoik kontratua sinatu zuen Dmitry Pitermanekin denboraldi bukatu arte Deportivo Alavésen jokatzeko.

Lehen partida, bakarra izango zena, Cádiz Club de Futbolen aurka izan zuen. 78. minututan sartu zen jokuan eta, falta ziren 12 minutu eta 5eko luzapenen artean, berak sartu zuen partidan izango zen tanto bakarra. Ia-ia bigarrena ere sartzekotan egon zen, baina ez zuen lortu eta Deportivo Alavések 1-3 galduko zuen.

30 egun egon ondoren, ekipoa uzteko erabakia eman zuen jakitera, bizkarreko arazoak zituela-eta. Orduan hartu zuen erretiroa.

Resultado de imagen de Aleksandr Mostovoi

Selekzioa

65 alditan izan zen nazioarteko. 15 partida jokatu zituen SESBeko selekzioan eta beste 50 Errusiakoan[4]. 2004an jokatu zuen azken partida selekzioarekin; Eurokopa hartan, 1-0 galdu zuten Espainiaren aurka. Mostovói kritikak egin zizkion prestakuntzari eta Gueorgui Yártsev errusiar hautatzaileak bota egin zuen selekziotik[5].

Munduko kopak

Mundial Egoitza Emaitza
1994ko Munduko Futbol Txapelketa AEB Lehen fasea
2002ko Munduko Futbol Txapelketa KOR eta JPN Lehen fasea

Eurokopak

Eurokopa Egoitza Emaitza
UEFA Euro 1996 ENG Lehen fasea
UEFA Euro 2004 POR Lehen fasea

Klubak

Kluba Herrialdea Urtea Partidak Golak
FC Spartak Mosku SESB 19861991 106 34
SL Benfica POR 19911993 9 0
Basse-Normandie FRA 19931994 15 3
RC Strasbourg Alsace FRA 19941996 61 15
Real Club Celta de Vigo ESP 19962004 290 72
Deportivo Alavés ESP 2005 1 1
Guztira 482 125

Palmaresa

Txapelketa nazionalak

Titulua Kluba Herrialdea Urtea
Sobietar Batasuneko Futbol Liga FC Spartak Mosku SESB 19861987
Sobietar Batasuneko Futbol Liga FC Spartak Mosku SESB 19881989
Errusiako futbol liga FC Spartak Mosku Errusia 19911992
Portugalgo futbol liga SL Benfica Portugal 19931994
Portugalgo futbol kopa SL Benfica Portugal 19921992

Nazioarteko txapelketak

Titulua Kluba Herrialdea Urtea
Copa Intertoto de la UEFAko Intertoto Kopa 2000 Real Club Celta de Vigo Espainia/Errusia 2000
UEFAko Intertoto Kopa 1995 RC Strasbourg Alsace Austria/Frantzia 1995

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – NAGORE IÑIGO – J. J. Johnson

Resultado de imagen de J. J. Johnson

J. J. Johnson

Bizitza
Jaiotza Indianapolis1924ko urtarrilaren 22a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Indianapolis2001eko otsailaren 4a (77 urte)
Heriotza modua suizidioa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, jazz musikaria eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua Tronboia
Diskoetxea Blue Note Records
IMDb nm0425266

James Louis Johnson, J.J. Johnson, (Indianapolis (AEB), 1924ko urtarrilaren 22an2001eko otsailaren 4a) estatubatuar jazz tronbonista, konpositore eta arreglista. Bop-erantz jo zuen lehen tronbonista izan zen eta hor jarraitu zuen, swing-en ondorengo jazz-ean itzal handia izan zuelarik.

1940ko hamarkadan, jazz modernoan ospea lortu zuten lehenengotako musikaria izan zen, musika klasikoa eta jazz-a fusionatu zituelarik.

Resultado de imagen de J. J. Johnson

Biografia

James Louis Johnson, J.J. Johnson, Indianapolisen jaio zen, AEBetan, 1924ko urtarrilaren 22an.

Johnson Kai Winding tronbonistarekin batera aritu zen boskote batean, bira luzeak eta arrakasta handiko diskak grabatuz. Bakarlari ere izan zen Johnson eta jazz grabazio klasiko askotan izan zen laguntzaile. Wee Dot, Lament edo Enigma eredu dira jazz munduan.

1970ean pianoa jotzeari utzi zion eta horrela jarraitu zuen hurrengo 17 urteetan, 1980ko hamarkadan itzuli zen arte. 1950eko hamarkadaren erdiaz geroztik, Johnson beti zen hautagai jazz munduan eta titulu ugari irabazi zuen: Down Beat aldizkariak antolatutako Trombonist of the Year, adibidez. 1995ean, Down Beat-en Hall of Fame-n kokatuko zuten.

1967tik 1976 arteko tarte horretan konposizioan aritu zen, hainbat filmentzako musika egin zuelarik: Scarface, Sea of love[1]

1988an, Quintergy edo Standards era grabatu zituen, zuzenean biak[2].

Johnson-ek 54 urtetako karrera burutu zuen, 1942tik 1996ra arte. 2001ean, osasun arazoak medio, bere buruaz beste egin zuen, tiroz[3].

Resultado de imagen de J. J. Johnson

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: J. J. Johnson

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – ARITZ GARMENDIA – Henry Moseley

Henry Moseley
Henry Moseley (1887-1915).jpg
Bizitza
Jaiotza Weymouth1887ko azaroaren 23a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Gallipoliko penintsula1915eko abuztuaren 10a (27 urte)
Hezkuntza
Heziketa Eton College
Trinity College
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, ingeniaria eta zientzialaria
Enplegatzailea(k) Manchesterreko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Lehen Mundu Gerra

Henry Gwyn Jeffreys Moseley (Weymouth, Dorset, Erresuma Batua, 1887ko azaroaren 23aGallipoli, Otomandar Inperioa, 1915eko abuztuaren 10a) britainiar fisikari eta kimikaria izan zen. Zientziari eginiko aportazio nagusia Moseleyren legea izan zen: kimikan, atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin-luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.

Rutherford eta Antonius van den Broekek zehatz-mehatz definitutako Bohrren eredu atomikoari ezinbesteko laguntza eman zion, nukleo atomikoek zenbaki atomikoaren berdinak diren karga positibok dituztela esanez.

50 elementu baino gehiagoren X izpien espektroak ikertu zituen eta, 1912an, zenbaki atomikoen legea aurkitu zuen, izpi katodikoez bonbardatutako elementu batek ekoizten dituen X izpien frekuentziaren erroa elementu horren zenbaki atomikoarekin proportzionala da.

Resultado de imagen de henry moseley

 

Biografia eta lana

Henry Gwyn Jeffreys Moseley Weymouthen jaio zen, Dorseten, Erresuma Batuan, 1887ko azaroaren 23an.

Aita naturalista izan zuen, Anatomia irakaslea Oxforden eta Challenger Expedition-eko kide[1].

Eton Collegen egin zituen lehen ikasketak eta, 1906an, Oxford Unibertsitateko Trinity Collegen sartu zen. 1910ean, Manchester Universityra joan zen Ernest Rutherfordekin lan egitera[2].

Atomoen egitura aztertu zuen, eta 1913an gai kimiko baten X izpien espektroaren eta atomo-zenbakiaren artean harreman zuzen bat aurkitu zuen, analisi kimikorako prozedura berri bat ezarriz. Bere aurkikuntzei esker elementu kimikoen atomo-zenbakiak zehatzago ezagutu ziren, eta zehatzago kokatu ahal izan ziren gai kimikoen sailkapenean.

Henry Moseleyk taula periodikoko elementu bakoitzari zenbaki atomiko bat esleitu zionean, zulo libreak non zeuden zehazki jakin ahal izan zen. 19131914. urteak ziren artean eta Moseleyk argi ikusi zuen lantanidoak 14 bakarrik izan zitezkeela (zeriotik hasi eta luteziorainokoak) eta 61 zenbaki atomikoduna zela artean aurkitzeke zegoen bakarra. Hala ere ez zen 1947ra arte isolatu. Prometio izena eman zitzaion[3].

1914an, Manchester utzi eta Oxfordera itzuli zen, ikerketan murgiltzeko xedean, baina I. Mundu Gerra hasi zen eta horrek beste bide batera eraman zuen. Royal Engineers dibisioan alistatu zen eta Gallipolira destinatu zuten. 1915eko abuztuaren 10ean, Gallipoliko guduan, frankotiratzaile baten balan eman zion buruan telegrafiatzen saiatzen ari zen bitartean[4]. Horrela bukatu zen Moseleyren bizia, 27 urte besterik ez zituenean.

Historialari askoren baitan, Moseley Nobel Saria irabazi ahal izateko lanak eginak zituen, baina bizirik dauden ikertzaileentzako bakarrik da sari hori. Orduz gero, Erresuma Batuko gobernuak II. Mundu Gerran eta gaur arte, behintzat, ez die garrantzi handiko zientzialariei gerra garaian armadan alistatzen uzten.

Moseleyren legea: kimikan, atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin-luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.

Resultado de imagen de henry moseley

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Moseley Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – JULENE URRETABIZKAIA – Paulino Gómez Sáiz

Paulino Gómez Sáiz
Director General of Security
Bizitza
Jaiotza Miranda Ebro1889
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bogotá1977 (87/88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Paulino Gómez Sáiz (Miranda de Ebro, 1889ko martxoaren 11Bogotá, 1977ko otsailaren 7a) PSOE-ko politikaria izan zen. Gerra Zibilaren garaian, ordena publikoaz arduratu zen Katalunian eta Seguridadeko zuzendari orokor izan zen.

Biografia

Paulino Gómez Sáiz Miranda de Ebron jaio zen, 1889ko martxoaren 11n. Bi urte besterik ez zuen familia osoa Bilbora joan zenean. Hantxe ezkonduko zen Judit Basterra Nanclaresekin.

Bizkaiko Gazteria Sozialisten lehendakari izan zen eta, 1917an, Bilboko Sozialisten Elkarteko kide egin zen. Bizkaian izandako 1934ko urriko greba iraultzailearen sustatzaile zela-eta, atxilo hartu zuten.

1936ko uztailean, Bizkaiko Defentsa Juntaren kontseilari izan zen eta Euskal Herrian parte hartu zuten lehen batailoiak mobilizatu zituen.

1937ko ekainean, Ordena Publikoaren delegatu egin zuten Katalunian[1], José Echevarría Novoaren ordez. Seguridadeko zuzendari orokor izan zen eta gobernazio ministro Negrínen kabinetean, gerra amaitu zen arte kargu honetan mantenduko zelarik.

1939ko martxoaren 3an, Juan Negrínek Cartagenara bidali zuen Paulino Gómez aginte militarra eta itsas agintea erresistentzia posible zelaz informatzeko. Horretarako, Francisco Galán izendatu behar zuten [[Cartagena]ko basearen buru. Ez zuten aintzat hartu eta Miguel Buiza izan zen horietako bat. Casadok estatu-kolpea eman zuenean, martxoaren 6an, atzerrira irten beharrean izan zen, Negrín eta beste errepublikako agintari batzuk bezala.

Gerra amaitu zenean, Marseillarantz zihoan ontzian joateko aukera izan zuen, kolonbiar kontsulak bere funtzionarioetako bat balitz bezala pasatzen lagundu zionean. Kolonbiako erbestean, xaboi fabrika bat sortu zuen eta arrain kongelatuarenak ere bai. Bogotan bizi den Paulino Gómez Basterra arkitektoaren aita da.

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – GORETI AVARISTO – Nicolás Fernández de Moratín

Nicolás Fernández de Moratín
Nicolás Fernández de Moratín.JPG
Bizitza
Jaiotza Madril1737ko uztailaren 20a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1780ko maiatzaren 11 (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta komediantea
Genero artistikoa olerkigintza

Nicolás Fernández de Moratín (Madril, 1737ko uztailaren 20a – Ibid.,1780ko maiatzaren 11) poeta, prosista eta dramaturgoa izan zen, bera ere dramaturgo izan zen Leandroren aita.

Biografia eta lana

Nicolás Fernández de Moratín Madrilen jaio zen, 1737ko uztailaren 20an. Asturiar jatorriko familia izan zuen.

Calatayudeko jesuita eskolan ikasi zuen eta Valladolideko Unibertsitatera joan zen gero.

Abokatu izan zen Madrilen eta San Sebastián fondako tertuliaren partaide izan zen, José Cadalso, Tomás de Iriarte eta Ignacio López de Ayalarekin batera.

Madrilgo Adiskideen Errege Elkarte Ekonomikoaren kide izan zen eta baita Arcadiako akademiarena ere.

1773an Poetikako katedraren ardura izan zuen Madrilgo Reales Estudios de San Isidro eskolan.

Lanak

Poesia

1764an, El poeta egunkaria argitaratu zuen bere bertsoak azaltzeko xedean.

Hurrengo urtean, berriz, poema didaktiko luze bat argitaratu zuen: La Diana o arte de la caza.

Hurrengo hamarkada arte ez zuen beste poema didaktikorik egin, burlesko tonuan: el Arte de las putas o Arte de putear[1]. Eskuizkribuan eran egin zen ezaguna eta ez zen 1898 arte argitaratu, autorea hil eta handik 100 urtera.

Antzerkia

  • Komedia bat: La petimetra (1762)[2]
  • 3 tragedia: Lucrecia (1763), Hormesinda (1770) eta Guzmán el Bueno (1777).

Antzerkia neoklasizismoaren idealen barnean ikusi zuen, formazio etikoa ematen zuen eskola. Garaian espainiar antzerki klasikoari buruzko ika-miketan hartu zuen parte bere 3 folletokin: Desengaños al teatro español.

Tauromakiaren gaia

XVIII. mendean tauromakian interesatu zen idazle gutxietako bat izan zen eta Fiesta de toros en Madrid izeneko poema izan zen ezagunenetako bat.

Oda pindariko bat dedikatu zion Pedro Romero toreroari: Canción a Pedro Romero .

Era berean, zezenen inguruan, Carta histórica sobre el origen y progresos de las fiestas de toros en España (1777) idatzi zuen prosan[3].

Epigramak

Hau egin zen oso ezagun:

« Admiróse un portugués
de ver que en su tierna infancia
todos los niños en Francia
supiesen hablar francés.
«Arte diabólica es»,
dijo, torciendo el mostacho,
«que para hablar en gabacho
un fidalgo en Portugal
llega a viejo y lo habla mal;
y aquí lo parla un muchacho»…
 »

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – DANEL NIETO – Álvaro de Marichalar

Álvaro de Marichalar
El aventurero Álvaro de Marichar en la PowerBoat P1 (Vigo, 2009).jpg
Bizitza
Izen osoa Álvaro de Marichalar Sáenz de Tejada
Jaiotza Iruñea1961eko apirilaren 25a (56 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Aita Amalio de Marichalar y Bruguera, 8th Count of Ripalda
Ama María de la Concepción Sáenz de Tejada
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abenturazalea, enpresaburua eta hegazkinlaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Álvaro de Marichalar y Sáenz de Tejada[1] (Iruñea, 1961eko apirilaren 25a) nafar abenturazale eta enpresaburua da.

Biografia

Álvaro de Marichalar y Sáenz de Tejada Iruñean jaio zen, Nafarroan, 1961eko apirilaren 25ean. Gurasoak Amalio de Marichalar y Bruguera, Ripaldako 8. kondea, eta Concepción Sáenz de Tejada izan zituen eta Elena Borboikoaren senar ohia den Jaime de Marichalar anaia txikia du.

Espainiako Aireko Armada hegazkinlari bilakatu zen, baina istripu baten ondorioz utzi eta enpresa mundura pasa zen.

1985ean, TeleSat sortu zuen antena parabolikoen arloan aritzeko[2] eta, 1986an, berriz, mugikorren kormertzializazion aurrindari izan zen konpainia sortu zuen.

Hala ere, bere afizioa nabigazioa da eta horretara dedikatzen du neurri handi batean dirua eta denbora.

2002ko otsailean, Atlantikoa gurutzatzeko erronka prest zeukan. Horrela atera zen Erromarantz, 14 orduz zutik egoteko beldurrik gabe, olatuekin borrokan. Eta horrela jarraitu zuen 35 espedizio baino gehiago burutu arte[3].

2008ko hauteskundeetan UPyDren zerrendetan aurkeztu zen, baina ez zuen kargurik lortu.

Imagen relacionada

2009ko irailaren 25ean, Ekateryna Anikieva ukraniarrarekin ezkondu zen Numantzian, Sorian[4][5], baina 3 urte geroago, bikotea banandu egin zen.

Esan bezala, 38 itsas-espedizio burutu zituen 30 urteetan zehar eta garrantzitsuenak hurrengoak dira: Hong KongTokio 2006an (Frantzisko Xabierkoaaren jaiotzaren V. mendeurrenean); FormenteraOdesa 2004an (Odesaren sortzaile izan zen José de Ribasen omenez) eta ErromaNew York 2002an (Kolonek Amerikarako egin zuen laugarren eta azken bidaiaren V. mendeurrenean).

Resultado de imagen de ALVARO DE MARICHALAR

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado