2020-2021-HISTORIA-2. errekuperazioa

Iepppp! Ebaluazioko eredua errepikatu dut eta horrela geratu zait! 6 galdera izango dira berriro eta horrela banatuko ditut:

  1. Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen? (1 puntu)
  2. Krisi eta ika-mikak (2 puntu)
  3. Ezin falta (1.25 puntu) (OSO EZAGUNAAAK!)
  4. Zerbait jarri behar (1.5 puntu)
  5. Garaiak (0.5 puntu)
  6. Konstituzioa eta Legeak (3.75 puntu denera (A! Eta BI galdera delasinportantes, e?))

Gaika horrela geratu zait:

  • 3. gaia: 2.5 puntu
  • 4. gaia: 2 puntu
  • 5. gaia: 1.5 puntu
  • 6. gaia: 1.5 puntu
  • Konstituzioa eta Legeak: 2.5 puntu (A! Eta BI galdera delasinportantes, e?)

Beti bezala puntu klabeak kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak, ketienekevereltozinokonlavelozidad

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira: Berrezarkuntza tokatzen da, baina hasiera, bukaera, diktadura, gerra eta gero, Primo de Rivera eta gero, Ez dakit zer baino lehen…

A! Ez ahaztu burdinarekin, Cánovasekin… Ezingo dira faltatuuu!

Ez dago gerra handirik…

Euskal Herriko galderak ere izango dira, klaro…

Bihar hitz egingo dugu… Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-2. ebaluazioa

Gabon! Bukatu dut Enpresako azterketa eta hementxe doakizue eredua. Ez dago sorpresa handirik eta aurrez geratu bezala egin dut:

5 buruketa izango dira eta bakoitzak 2 puntu balioko ditu. Balantze guztiek ez dute prezio bera izango eta galdetzen dena ere desberdina izango da kasu bakoitzean.

  1. Balantze + Ondare azterketa
  2. Balantze + Finantza azterketa
  3. Balantze + Ekonomia azterketa
  4. Balantze + Egoera aldaketa
  5. Balantze + Ekonomia azterketa

A! Eta baita Maniobra Fondoak ere! Batzuetan…

Ea ondo pasatzen dugun!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-2eb-DudakVI eta Ondoloinnnn!

Bo! Bukatzeko ordua!
Ke si Abd-el-Krim, ke si Manresa, ke si Kataluniako nazionalismoa…
Esan dituzuen horietan ez dago ezer kenduta… Beste gauza bat da nire galdera izango den ala ez…
Mikelek esan dit laburpen bat egiteko… Ez dakit…
  • Ez didazue apenas ezer galdetu 3. gaiaz… Galdera ezberdinak jarri ditut horkok 1-2-3 eta 6. ataletan… Argi dagoelako ote? Espero… Badaezpada ere… esango dizuet euskal probintzietako foruen erreforma ez dela agertu azterketa honetan?? Badaezpada ere…
  • 4. gaikoa, berriz, nik uste harrapatu duzuela… Baten bat ez duzue aitatu, baina… Nik uste horixe duzuela de lo más kontrolau!
  • 5. gaia ere ez da kasi agertu dudatan…, baina klaro-klarisimo dago, ez? Burdina de pe a pa, ondo-ondo arrazoituta eta azken puntarainoko ondorioak jarriz eta beste galdera mitikoren batekin, ya está!
  • 6. gaia Zerbait jarri behar arloan jarri dut dena… Ez nekien nola klasifikatu… Una de langiles eta bestea nazionalismoz… Horrela izanda, ez du urrutira joateko motiborik ematen… Ulertuta?? Abuenentendedor
Akordau de los ondorios, las arrazoias… Eta ez, 17a ez da erorikoo…

Ala! A jugar a pala! Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado  

2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK V

Iepaaa! Penúltima??? Horrelako zerbait, ez?

Danel

  • Koro nere galdera ez dezu erantzun 😭😭
     

Zein?? Una sobre mis gustus? Urrea ez zait gehiegi gustatzen, baina… kaballoerregalu… je je… Desayunokondiamantes, berriz… ez dago gaizki… Hitz egingo dugu… sobremisgustus… Baietz, Mikel?

Maite

  • 4.3.4.2n txandatze-sistema kendu zan eta kontzentrazio gobernuk hasi zien agintzen. Zer da kontzentrazio gobernue? Osa ze ez berdintasun dao gobernu normalakin?  

Ez dagoela alderdi bakarra. Ez duelako gehiengorik, klaro. Horregatik itunak egin behar erdia gehi bat izateko! Gaur egun horrelako adibideak ikus ditzakezu barra-barra!

Mattin

  • Koro Unaxei jarri diozun erantzunekin ze esan nahizu?
    Bale de krisie deskartau dezula edo bale de ya bale pesao?

Bitako balio du! Oso ona, Mattin! Bale, txabal: 17koa ez dut jarriko de lo pesao ke eres! Ondo interpretatuta!

Mikel

  • Sabino Aranari buruz asko sakondu behar da edo gehio XIX mendea?

Extraña galdera…

Xabat

  • Donstiako itunean primo zegoen oraindik?

Ba… Primo de Riveraren diktadura zegoen… Gauza bera da guretzat!

Gero arteeee!

 

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

 

2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK IV

Arratsaldeon! Madreee! Hau da kotorreoaaa! Hasiko naiz konlokesepueda

Mikel

  • ze diferentzi dau 1876ko uztailaren 12eko legen eta euskal probintzietako foruen erreformako legeen artean? oso berdintsuk ikustenn ditut
    Konstituzioa eta Legeak: 1.5 puntu (baina, denera, 2.75!) ez det ulertzen zer esan nahi don, 2 jarri behar dituzu 1.5+1.25 edo nola?

Ba… 1876koan foruak EZABATU egin ziren eta Euskal probintzietako foruen erreforman, BERRIDATZI. Arazorik ez bazegoen, foruak indarrean egoten ziren… Hori bai, si problems… 

1.5 balio du hauetatik batek: EDO konstituzioak, EDO 1839koak, EDO 1876koak. Gainontzekoa (1.25) legearekin zerikusia duena da, baina ez da hain garestia… A! eta klaro! BI galderetan banatuta dago…

Mikel

  • Cuba edo Barcelona, noa bidaiatuko zenuke?   

Bietara, klaro…

Itsaso

  • Krisi sozialen errepublikazalek hasieran greba prestatzen ibili ziela jartzen do eta gero greban kontra jun ziela (porrotaren arrazoiak), zer die batzuk erradikalak ta bestek ez?

Bueno… Hasieran, mar-marka zebiltzan hauek ere, baina geroxeago, beldurtu egin ziren kon el jaleo. Ez dira desberdinak; egoera da desberdina. Denboraren poderion, aldatu egin dira. Sin más…

Unax

  • Krisik oso garrantzitsuk die ta selekteako ikasita eongodie %100, baino ezin dezu deskartau batenbat?😪 17koa adibidez

Zure izena jarri dut hor goian, baina Xabat da elkemáshapeleau, e? Bale!

Maite

  • Hola Koro, ahal dezu xedapen juridiko eta judizialen barrun, berezko zuzenbide zibila esplikau. Gracias
    Noiz erantzun behar ditun badaki jorbaitek?
    norbaitek*

Aiba, la rubiaa! Hemen, lehendik erabiltzen zen legedia esan nahi du. Ez dute aldaketarik nahi. Sin más…

(Hau da loro pile!) No comment…

Natale

  • Euskal Nazionalismon XIX. mendea gainetik jakitekin nahikoa da?

Ni de palo.

Mattin

  • Estatuaren interbentzioa ekonomian barrun, zer da batzorde partitorioak?

Batzorde horretan egon daiteke talde bateko ordezkari asko eta beste taldetik, berriz, gutxi. Baina botoen balioa berdina da bi taldeentzat. Delegatuekin, adibidez, egiten dira talde paritarioak. Ikasleen delegatuak (6), Gurasoen delegatuak (6) eta Irakasleen ordezkariak (1 edo 2) bildu ohi dira, baina, paritarioa denez, denek dute boto kopuru berdina. Ulertzen duzu?

Itsaso

  • Diktaduraren aukako saiotan Estat Catalàk zertako nahi zon muga pasa frantzia?

Kataluniarrak ziren gehienak (italiarrak ere bazeuden) eta Frantzian erbesteratuta zeuden. Pentsatu zuten Espainiara etortzea, gehiago batuko ziren esperantzaz… En plan inbasión…, baina frustratuta geratu zen saiakera, Frantziako jendarmeek atxilo hartu zituztelako Espainiara iritsi baino lehen. Honen garrantzia auzian dago, OSPE HANDIA lortu zutelako eta Primo de Riveraren diktadurak izen txarra. 

Julen

  • 135.orrin ze esan nahi do “eskuinak izuturik zegoen istiluen beldur”

Hola, primo! Bueno… k bat sobran dago hor… Aurreko puntuan PARLAMENTARIEN BATZARRA osatu dute errepublikazale, sozialista eta kataluniarren artean eta tódesmadraus dabiltza. BAINA puntu honetan, eskuina atxantau egiten da erabat, zegoen jaleoa zela-eta… Ulertzen?

Xabat

  • 4.3.2.2n erresuma batuk gibraltar zeukela ta hoi jakin behar da?

Ummm! Beida ez zaidala galdera-tipo honi erantzutea gustatzen, e?? Baina zerbaiti erantzun beharko dizut… Juxtu hori utzi dezakezu… beste guztia ikasten baduzu… Tokado!

Mikel

  • errepublika jartzeko saiakerak garrantzitsuk die edo Donostiako ituna bakarrik¿?

Denak

(Batxi1ekoek uste dute Batxi2 erraza dela… Denek aprobatzen omen dute Historia…)

Elaia

  • Sistemaren indarrak eta kontrako oposizioa garrantzitsue?

Por definición! Aiba! Mikel aurreratu zait! Ondo, txe!

Bueno… Bukatu dut? Uf! Izardi patsetan nagoooo… Gero arteeee!

 

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

 

2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK III

Gabon!

Elaia

  • Langile mugimendua Euskal Herrian puntun ezaugarri guztik ikasi behar die?

Ba… Ez dut galdera osoa jarri, baina bai punturen bat edo beste…

Danel

  • Koro, krisik 4.en gaiekok nola galdetu bardituzu? Iual adibidez: “1909ko krisia” eta zuk jarri dakizun guztie. Edo krisi baten barrun zerbait zehatzagoa “1909ko krisiko krisi militarra”.
    1917 jarri nahinun bigarrenan

Dena da posible…, baina oraingo honetan máspekeñoskegrande

Maddi

  • 4.3.4.3 Primo de riveran diktaduratik, direktorio militarraz gain, beste zerbait kentzeik badau?

Seguro baietz…

Xabat

  • 1917ko krisin, krisi politikok. ekonomikok… jakin beharra die? O por entzima

Ez dakit zer esan ere…

Mikel

  • Dictaduraren oposizioa garrantzitsua?

Por definición!

Natale

  • Koro, 166. Orrin jartzen donen 1917ko hauteskundeetan euki zutela, zeintzuk independentistak edo Euskalerriakok?

Ez dut galdera ulertzen…, baina hain ondo galdetuta, erantzuteko saiakera egingo dut. Uste dut ARRAKASTA hitza falta zaizula hor… 1917ko hauteskundeetan EAJk arrakasta izan zuen eta Euskalerriakoek hartu zuten gidaritza. Hor aldatu zioten izena eta CNV deitu…

Hurrengo hauteskundeak, berriz, gaizki aterako zaizkie eta erradikalak haserretu eta alderditik aterako dira (EAJ osatuz). Une horretan BI alderdiak daude CNV (Euskalerriako moderatuak) eta EAJ (erradikalenak)

Zuk galdetu duzuna lehen paragrafoa da. Nik jarraipena ere jarri egin dizut…

Bueno! Gustatzen zaizkidanak erantzun ditut… Bihar gehiago! Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

 

2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK II

Gabon!

Maddi

  • 5.4 industrializazioaren ondorio demografikoak eta sozialak jakin behar da?

Unax

  • Koro ze krisi da garrantzi gutxina daukena?

No comment…

Danel

  • 6.2.2n langillen mugimendun zer da garrantzitsue?

Zer nahi duzu erantzutea? Dena, moteil!

Elaia

  • Euskal pluralismok garrantzi haundie dauke?

Ara, bestea! Seguro baietz! Nik ez dizut galdetuko, baina Hautaprobetako azpigaldera bat da…

Itsaso, Unax, Elaia…

  • Galdera ezberdinak egin dituzue ea garrantzitsua den, ea jarri dudan… 

Zer esango dizuet! Horietako batzuk jarri ditut, besteak ez… Baina jokua ez da horrela, e? Galderak zein diren ostegunean esango dizuet! Edo bihar…

Bihar gehiago! Ea kanturako gogoa pizten zaidan! Segi ikasten! Baina igual gaurko nahikoa duzue… Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

 

2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK I

Argazkiaren deskripzioa ez dago eskuragarri.Oraingoz Samuren iradokizunak jarraituz…

Natale

  • Koro, zer da ikuspegi autarkikoa?

Ez dakit non ikusi duzun eta zein testuingurun, baina… nik autarkia zer den esango dizut: Juan Palomo, yo me lo guiso, yo me lo como!

Ofizialmente:  Herrialde batek produktuak inportatzeari uko egiten dio (edo zeharo murrizten) eta auto-hornikuntzaren aldeko politika egiten duenean. Besteak beste, erregimen faxistek erabiltzen ahalegindu ziren sistema ekonomikoa izan zen. (Wikipediatik)

Xabat

  • Koro gaur san valentin da
    In opari bat ta deskartau zerbait
    4.gaiko zerbait

Aiiii! Lastime! Ez nuen hau atzo ikusi… Bestelaaa… Zain egon nintzen egun osoa ea zuen opariren bat jasoko ote nuen… ta… ná!

Danel

  • Sabino Aranataz jakinbada informazioa koro?

Bai

Elaia

  • Euskal Herriko ekonomian garapeneko eta Burdinaren merkataritzako testuinguruk garrantzitsuk die? 150-151, 152. or.

Bale… Bi galdera horiek ez ditut osorik galdetuko. Beraz, TESTUINGURUrik gabe, irauteko modun! Horrela ulertuta?

Irati

  • 4.3.4.2 autonomistetan jakin beharra dago bakoitzak zer egiten duen? Adibidez Andaluziak erregionalismoak lurraren banaketa eta kazikismoaren amaiera aldarikatu zituen

Porentzima! Kontzeptuak besterik ez! Hori ezin da izan nire galdera bat!

Gero arteee! Segi ikasten, guapetones!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-2. ebaluazioa

Gabon! Ostegun Gizen eta … ebaluazioa makinatzen… Ea zer ateratzen zaigun!

Horrela geratu zait! 6 galdera izango dira eta horrela banatuko ditut:

  1. Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen? (1.75 puntu)
  2. Krisi eta ika-mikak (1.75 puntu)
  3. Ezin falta (1.25 puntu)
  4. Zerbait jarri behar (1.25 puntu)
  5. Garaiak (1.25 puntu)
  6. Konstituzioa eta Legeak (2.75 puntu)

Gaika horrela geratu zait:

  • 3. gaia: 2 puntu
  • 4. gaia: 3.75 puntu
  • 5. gaia: 1.5 puntu
  • 6. gaia: 1.25 puntu
  • Konstituzioa eta Legeak: 1.5 puntu (baina, denera, 2.75!)

Beti bezala puntu klabeak kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak, ketienekevereltozinokonlavelozidad

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira: Berrezarkuntza tokatzen da, baina hasiera, bukaera, diktadura, gerra eta gero, Primo de Rivera eta gero, Ez dakit zer baino lehen…

A! Ez ahaztu burdinarekin, Cánovasekin… Ezingo dira faltatuuu!

Ez dago gerra handirik…

Euskal Herriko galderak ere izango dira, klaro…

Bihar hitz egingo dugu… Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado