2018-ENPRESA-3. ebaluazioa

Iep! Ez dut oraindik nerbiyo handirik ikusten, baina… laster izango ditugu gainean! Hementxe duzue Enpresako azterketaren eredua:

  • 0.25 puntu: 1 galdera
  • 0.5 puntu: 8 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera
  • 1.25 puntu: 3 galdera

Motari erreparatuta, berriz:

  • Teoria: 3.75 puntu
  • Buruketak: 6.25 puntu

Pos eso… Bihar hitz egingo dugu! Ondoloinnn!!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado
Advertisements

2018 – ENPRESA – 2. ebaluazioa

Iep!

Azterketa saila ixteko asmoz, dator gurea. Ez al gaitu egungo krisiak harrapatuko!

Hementxe duzue hitzartuta daukagun azterketa

  • 2 puntu ——– 5 galdera

Gaien arabera, berriz, hau da asuntua:

  • Balantze + Ondare azterketa
  • Balantze + Finantza azterketa
  • Balantze + Ekonomia azterketa
  • Balantze + Egoera aldaketak
  • Maniobra Fondoren bat
  • Unpokodetó!

Balantzeak balio ezberdina izango du buruketa bakoitzean.

  • Arkatza erabili dezakezue, baina ondo markatzen duen bat (nik ikusteko modukoa!).
  • Erabili behar duzuen guztia ekarri: goma, txorroskilero, tipex, axotak, markadoreak, kalkulagailua, burua… Ez nuke bata besteari eskean ibiltzerik nahi, e? A! Eta mukizapiak ere baiiii!

Time? Gorputzak irauten duenera arte! Ondo zaindu erreserbak, je je…

Asko ikasi! Eta, zorte on, klaro!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017-ENPRESA-1. errekuperazioa

Apaaaa! 17 galdera:
  • 0.25 puntu: 1 galdera
  • 0.5 puntu: 12 galdera
  • 0.75 puntu: 1 galdera
  • 1 puntu: 3 galdera

Gaika, berriz:

  • 1. gaia: 0.5 puntu (Ez nago ziur gai honetakoa den… Jakesek pare bat alditan esan duen galdera da!). Motz-motz esplikatu dizuet…
  • 2. gaia: 3.25 puntu (sorpresarik gabe)
  • 3. gaia: 1.5 puntu
  • 4. gaia: 2 puntu
  • 5. gaia 1 puntu
  • 6. gaia: 1.75 puntu

Jakes? Ez zait piramidea kabitu… Autore guztiak jarri ditudan galdetu didazu… Bueno… Horiek ere ez zaizkit denak kabitu, baina komentatu ditugunak, bai… musika eta guzti! Ikusi duzue oso berandu etorri naizela… Ez dut zuen iradokizunik jaso… Ba… ez naiz konplikatu, e?

Bihar, atseden orduan guraso bat dut eta ezingo naiz zuekin egon, baina 3. orduan libre ez nuen ordu bat sortu zait… Nahi al duzue nirekin errepasatu? Hortxe duzue nire oferta! je je…

Hitz egingo dugu horretaz… Asko ikasiiii! A! Eta jarraitu dudak hemen uzten, e? Edo korreoan! 22:00ak aldera hementxe izango naizzz! Gero arteee!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017-ENPRESA-1. ebaluazioa (Errekuperazio garaian)

Apa, neska! Hementxe duzu azterketa eredua: 23 galdera!
  • 0.25 puntu: 12 galdera
  • 0.5 puntu: 7 galdera
  • 0.75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera

Gaika, berriz, horrela geratu zait:

  • 1. gaia: 1.25 puntu
  • 2. gaia: 2.5 puntu
  • 3. gaia: 1.5 puntu
  • 4. gaia: 2.25 puntu
  • 5. gaia: 0.75 puntu
  • 6. gaia: 1.75 puntu

Azterketa bera ez bada ere, ebaluazio garairako idatzi nuen gauza bera erantsiko dizut hemen: Galdera errazak eta egunkarian erabiltzen diren horietakoak bilatzen saiatu naiz… Baita enpresa motaren bat, zergas, autoreak…

Hala ere, ez dut GEHIEGI ikasterik nahi eta hainbat galdera “abolituta” geratuko dira hemen:

  • 1.2.1. Enpresaren bilakaera historikoa
  • 1.2.2. Enpresari buruzko teoriak
  • 1.3.1. Enpresaburuaren bilakaera historikoa (Ba al zenekien atala, negoziotik kanpo geratzen da, e?)
Oraingoz, horixe dut ba! Asko ikasiiii!
LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – ENPRESA – 1. ebaluazioa-DUDAK II

Gabon!

Nora

  • Esplikau nazio-produktua mes

Apa, neskaaa! Ba… ea balio dizun honek! Herrialde bateko ondasun eta zerbitzuen multzoa da.

Maddi

  • Iepi!!
    Merchandaisingaren kontzeptua ez det oso ondo ulerzten…explikauko??

Bai… errentagarritasuna handitzea helburu duen marketinaren alorra da. Kontzertu baten inguruan, kamixetak saltzen direneko adibidea jarri dut gelan… Aprobetxatzen da saltzeko…

Enara

  • Koro, ideia merkantilistak zer die?

Saldu eta erosirekin zerikusia dute… Ez duzu eduki horren behar handirik izango azterketa honetan…

Maddi

  • Kaixo berriz!
    267.orriko formulak…ez ezta??

Berez, bai… Baina ez dago misterio handirik, ez?

  • Azkenekoan: Totala = Prezioa+BEZa
  • Hasierakoan, berriz, egurra erosi eta mahaia egiten duenaren adibidea dago.
    • Egurra erosterakoan, BEZa ORDAINDU egiten du.
    • Mahaia saltzerakoan, berriz, BEZa KOBRATU egiten du.
    • Amaieran, Ogasunarekin kontuak egin behar ditu: Kobratu duena KEN Ordaindu duena. Diferentzia hori ordaindu behar dio Ogasunari (edo kobratu!).

Nagore

  • Tributuen lege orokorrean zerga-kontzeptu nagusiak, zerga-erakundeen egitura eta funtzionamendua nolakoa den ezartzen duela esaten duenean zer esan nahi duen ez dut EZER ulertzen.

Esto… Barka, baina ez dut aurkitzen hori. Zein orritan ari zara?

Eneko

  • 6.2.1 puntuan merkatu mota guztiak al dira garrantzitsuak?

Ez, klaro… Goialdekoak gehiago gustatzen zaizkit…

Eneko

  • 6.12 puntuan ez ditut cookieak ulertzen, zertan ezberdintzen dira bannerretaz?

Wikipediaren hitzak erantsiko dizkizut hemen:

  • Cookie bat ([‘ku.ki] ahoskatzen da; hitzez hitz ingelesez gaileta esan nahi du) web zerbitzari batek erabiltzailearen fitxategi sisteman (erabiltzailearen nabigatzailean) idazten duen testu-fitxategi txiki bat da. Erabiltzaileak webgune hori kargatuko duen aldi bakoitzean, nabigatzaileak cookie hori atzera bidaliko dio zerbitzariari, erabiltzailearen aurreko jarduera jakinarazteko. Horrela, zerbitzariak erabiltzaile horri modu pertsonalizatuan erakutsi ahal izango zaio webguneko informazioa.
  • Banner bat Interneten erabiltzen den publizitate formatu bat da eta webgune baten barnean iragarki bat txertatzean datza. Gehienetan bisitariak erakartzeko ordaintzen duenaren iragarkia izaten da.

Eider

  • 6.2.1 merkatu mota guztik ikasi beharra die edo bakoitzak ze esan nahi don jakitekin nahikoa da?

Enekori esan diodan bezala, lointeresante goialdean dago…

Gero arte, yiyosss! 22:00etan, berriro botako det bistaziloa, bale?? Aioooo!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – ENPRESA – 1. ebaluazioa-DUDAK I

Gabon!

Enara

  • Zer da dirua harpidetuta egotea?

Enpresa batek 4.000 euro balio badu eta 100 kideren artean harpidetuta badago, 40 euroko zatiak egin ditu. Horiek dira harpidetzak, akzioak, tituluak, bonoak…

Eider

  • Merkataritza legedin barrun lege berezitan lege berezi guztik ikasi behar die? Eta berako 3 legek ere?

Berez, bai…

Eneko

  • Kaixo koro! 3 gaiko 4.3 puntuan(kanpo-azkundeak) ez dut ulertzen klusterrak dioena

Beno… Begiko mina eman dit HAZKUNDE hitza idazteko erak… Klasean esplikatu dugu hori:

  • Kontzentrazio geografikoak izan ohi direla esan dugu, enpresen artean egiten direnak.
  • Negozio bereko edo antzeko erronka dutenak izan ohi dira.
  • Automobilgintzan, informazioaren teknologian edo farmazian egiten dira maiz.
  • Enpresek lehiakortasuna bilatzen dute lankidetza era honetan.

Eider

  • Sozietate mugatuko enpresa ez det ulertzen. Esplikau mes

Atalen bat izango duzu ulertzen ez duzuna… Aklaratu, mesedez… Bestela asko luzatuko gara hemen…

Eneko

  • Arratsaldeon Koro! 3.2 puntuarekin nago orain eta ez dut oso ondo ulertzen balio kateak zer egiten duen…

Apa, Eneko! Analisia egiteko erabiltzen da tresna hori. Jarduera bakoitzak zer aportatzen dion enpresari ikertzen du. Horrela, probetxu gehiena ateratzen duten jarduerak aukeratu beharko dira…

Ez liatu gehiegi horrekin, jefe!

Danel

  • Koro, zer da subjetu pasiboa?

Subjektu Pasiboa zergak ordaintzen dituen hori da.

Eneko

  • Nahikoa al da organigrama bakoitza interpretatzen jakitearekin?

Nik eredu bat esango dizuet eta zuek marraztu eta esplikatu egin beharko didazue…

Eneko

  • Ez dut ulertzen eredu funtzionala, langileak espezializatuak badaude arlo batean zergatik dauzkate agintari bat baina gehiago?

Buruzagiak daude espezializatuta eta langileari eragiten diote. Finantziazio-arloko arduradunak edo Fabrikazio-arloko arduradunak aginduak ematen dizkiote langile bati, agian kontraesanak… Langile berak entzuten du aldi berean: “Ahal duzun gehien ekoiztu!”, “Ahalik eta merkeen ekoiztu!” … Alde batetik, gehiena ekoiztu ahal izateko makina garesti bat erabiltzea erabaki dezake, baina, aldi berean, diruarekin kontuz ibiltzeko ere esan diote…

Eider

  • Gizarte erantzukizun korporatiboa garrantzitsue da?

Baina, nenaaaa! Zer duda mota da hori?

Gero arte, yiyosss! 20:00etan, berriro botako det bistaziloa, bale?? Aioooo!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017-ENPRESA-1. ebaluazioa

Gabon! Ondoren jarriko dizuet Enpresako azterketaren eredu antsiatua! 27 galdera!
  • 0.25 puntu: 17 galdera
  • 0.5 puntu: 8 galdera
  • 0.75 puntu: 1 galdera
  • 1 puntu: 1 galdera

Gaika, berriz, horrela geratu zait:

  • 1. gaia: 1.25 puntu
  • 2. gaia: 2.75 puntu
  • 3. gaia: 1.25 puntu
  • 4. gaia: 2.25 puntu
  • 5. gaia: 0.75 puntu
  • 6. gaia: 1.75 puntu

Galdera errazak eta egunkarian erabiltzen diren horietakoak bilatzen saiatu naiz… Baita enpresa motaren bat, zergas, autoreak…

Hala ere, ez dut GEHIEGI ikasterik nahi eta hainbat galdera “abolituta” geratuko dira hemen:

  • 1.2.1. Enpresaren bilakaera historikoa
  • 1.2.2. Enpresari buruzko teoriak
  • 1.3.1. Enpresaburuaren bilakaera historikoa (Ba al zenekien atala, negoziotik kanpo geratzen da, e?)
Oraingoz, horixe dut ba! Asko ikasiiii!
LandereñoResultado de imagen de historia gif animado