2020- HISTORIA – 2er -Dudak III eta Ondoloinnnn!

Eoooo! Lotara joateko ordua, ez?
Goazen azterketa errepasatzea

1. galdera: Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen? 

Bi galdera egin dizkizuet hemen. Bata 8 aldiz edo horrela galdetu didazuena eta beti esan dizuet aurreko erantzunari erreparatzeko. Bestea ez didazue direktamente galdetu… A lo luze, edo ingurukoaz aritu zarete… Gizon horretaz hitz egin beharko duzue seguro-segurisimo, klaro…

2. galdera: Krisi eta ika-mikak. 4 azpigaldera jarri dizkizuet. Bat mikeridocalvillok eskatutakoa, talkual. Besteak ez dira berdin-berdinak, baina… Denak galdetu dizkidazue gaurko interrogatorioan. Baten bat erantzun dut bastante parezido (apunteetatik) eta beste bat klasean galdetu didazue… Bat ez dut erantzun, osoa galdetu didazuelako eta konkretatzeko esan dizuet… Baina ezin falta krisi hori… Ez da errepikatua, baina.. ondokoa! Gizon hori aipatu beharko duzue, klaro… (galdera ez bada ere…)

3. galdera: Ezin falta. 2 azpigaldera geratu ginen bezala. Badakizkizue! Ondo esplikatu!

4. galdera: Zerbait jarri behar! Berriro 2 azpigaldera. Esango dizuet ez ditudala errepikatu… Numero batzuk garrantzi handikoak direla ere pista izan daiteke… Gizon horretaz galdetuko dut, baina bizirik egongo da oraingoan! ja ja

5. galdera: Galdera bakarra. Zuzen-zuzen ez didazue galdetu… De perfil, bai… Negoziaziorik ez dago honetan, oseake… Erraza izango da… Zuek galdetutakoa baino gehiago erantzun dut… padar pistasss!

6. galdera: 4 azpigaldera. Bi berdinak eta bi berri. 2 puntu berdin-berdinak. Besteak, berriz, ondoan daudenak! Tá klaro… Baina zein deskartatu? Denak ikasi eta ya está!

Primk de rivera

  • Koro hortxe puntue:Koro bertsoaren zai
    Gauzkazu orain guztiok

Nik edozer gauzari

segituan bai

eta zuek aprobatzea

bihotz-bihotzez nahi…

Baina… la suerte está echada, ez? Que la fuerza nos acompañe!

Ta… konestoyunbizkotxo, hastamañanaalasotxo! Ondoloin! Zorte on!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado  

 

2020 – HISTORIA – 2er-DUDAK II

Eoooo!

los historialaris

  • Sistemaren funtzionamenduan (4.2.1) alderdi Kontserbadorea eta Liberala alderdi Dinastiatzailearen barrun sartzen die?

Hori da! Horiek dira DINASTIAZALEAK eta beste guztiak SISTEMATIK KANPO daude!

Kubita

  • 1898ko krisian porrotaren arrazoietan laugarren puntue azalduko?

Oso ondo galdetuta, baina … frio-frio-frioooo… Ostiralean esplikatuko dizut!

Jaimito

  • Krisik ez ahal zitun kendu?

Denak ez, baina hori bai…

Annual

  • Marokoko gerra ze hasi zan Espainia eta Frantziak mugak jartzen hasi zalako Marokon?

Buenoooo… Gehien bat Espainia eta Frantzia pillandokatxo zebiltzalako han eta bertakoak ez zeudelako ados!

El Primo

  • Estatu kolpearen jatorrian azkeneko puntue (langileena) ez det oso ondo ulertzen

Oso ondo galdetuta, baina… ostiralerako utziko dugu hori ere, bale?

rekuuuu

  • Jakako altxamenduan 5. puntue ez det ulertzen😓

Presak eta leku batzuetako koordinazio eta antolakuntza ezak mugimenduaren porrota ekarri zuen, baina ikasle eta langileen asaldurak jarraitu zuen, eta intelektualak erregimenaren kontra agertu ziren artikulu eta manifestuetan. Errepublika ezinbesteko gertatu zen.

Hori da nahi duzuna? Ba… gaizki prestatuta, deprisaykorriendo… eta porrota! Egia da ez zela dena pake-paken geratu eta ikasleek eta intelektualek jarraitu zuten mar-mar… Total ke laster etorri beharko zuen la republik! baina… oraindik ez!

JAIMITO

  • Apaa koro, donostiako ituna esplikauko zure hitzetan

Ummm! Ez da ondo eginiko galdera, baina… garrantzi badu eta…

    • Koroaren aurka zeuden indar GUZTIEN topagunea izan zen eta errepublika jarri nahi zuten. Errepublikar, SOZIALISTA (akordatu hauek batzuetan…) eta nazionalista kataluniarrak sinatu zuten. Sinatzaileen artean: LERROUX, AZAÑA, PRIETO, MAURA.
    • Helburua: Monarkia kendu eta II. Errepublika ezarri.
    • Kataluniarren laguntza lortzeko, Kataluniako autonomia estatutuz hitz egin zuten. Euskal Herria ez zen aintzat hartu, euskal erakunde nazionalistek ez baitzuten itunean parte hartu (ez zuten postura bateratu bat adostu!).
    • Hitzarmenaren ondorioa: Jakako altxamendua; porrota izan zen eta buruzagiei heriotza zigorra eman zitzaien. Hurrengo urte arte ez zen errepublika ezarriko.

Konturatu naiz hitz beretsuak erabili ditudala… Eske… zer da ez duzuna ulertzen?

JAIMITO

  • Burdinaren merkataritzako GARAPENAREN ARRAZOIAK esplikau meseee (bakit oso inportantea dala ; P)

Ai, eneee! Banoa…

  • Bessemer bihurgailuak sortutako beharrak.
    • Erresuma Batuan Bessemer-en bihurgailuak dituzte altzairua egiteko eta, horretarako, fosfororik gabeko burdina mea behar zuten. Bizkaiak bazuen hori.
    • Bessemer ingeniari ingelesa zen. Altzairua lortzeko sistema berri bat asmatu zuen eta trenbide errailak aldatu ahal izan zituzten sistema honi esker.
    • Fosfororik gabeko burdina mea behar zuen eta Bizkaian bazegoen.
    • Itzulera ikatza ekartzeko aprobetxatzen zen.
    • Gainera, joan-etorriko merkataritzak kostuak murriztu egin zituen Erresuma Batuko ikatza inportatzeko unean. Horri esker kapitala metatzen hasi ziren eta, hura inbertituzBizkaiaren industrializazio prozesua bizkortu zuten.
  • Haize zabalekoak ziren eta ustiatzen errazagoak zirenez, ustiatze kostuak murriztu egiten ziren.
  • Gainera, garraioak ez zuen horrenbesteko arazorik sortzen, meatzeak itsasadarretik gertu baitzeuden.
  • Etekin handi azkarren usainak Euskal Herriko eta atzerriko kapitalistek meatze haietan inbertsioak egitera bultzatu zituen. Industrian inbertitu zuten eta honek Euskal Herriko industrialiazioa ahalbidetu zuen.

Ba… hemen ere… ez dut ezer asko aldatu… Zerbait badago ez duzuna ulertzen? Konkretatu!

JAIMITO WITH CORONA VIRUS

  • Diktaduraren aurkako saiotan ESTAT CATALA esplikau mess

O! Zu ere infektatuta? Aiaiaiiii! Sukar horrekin ez zaizu komeni honetan nekatzea… Ostiralerako?

Jamitorenn Anaia

  • Iepee koro, gaur ebai zure bertsoa edo beste era bateko pistan bat emango diguzu biharko???

Ez dakit ba… Maskarilarekin eta horrela… ez dakit bertsotarako umorerik geratuko zaigun… Baina zerbait izango da…

22:15-22:30 despededieeee, bale? Gero arteee! Peleatuuu!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020 – HISTORIA – 2er-DUDAK I

Buenooo… Baina zer da hau? Koronabirusik balego, denok kutsatuta! Lasaiago zegoelakoan nengoen…

Elorriotegi

  • Apa koro, 6.2.2 puntue albazu beste modu batea esplikauu.

Bai, baina… luzeegia da hori dena hemen jartzeko. Esan zein puntu liatzen zaizun eta saiatuko naiz argitzen. Badakizu zerbait seguru jarri dudala…

Sabino Arana

  • Apa Koro, sistemaren oinarritan (131) interesak ondo ikasibardie eo ahal da zerbait laburtu??
    Jarri baldin badezu bakarrik erantzun, mese

Bueno ba… Galdera honetan ez dago negoziaziorik. Jakin egin behar eta ya esta! Ez da de pe a pa jakin behar, baina ideia jeneriko bat beharko duzu nik puntuatzea nahi baduzu… Ulertzen ez duzuna galdetu!

CoronaVirusIsComing

  • Atsaldeon!! Koro Euskal nazionalismoa motz motzen esplikatzeik bai???

Ufaaa! Ederki gaude! Ba… bai, baina aurrekoei esandakoa esango dizut… Galdera segurua dago hor, baina ezin dizut motz-motzen DENA esplikatu! Galdetu zer nahi duzun eta saiatuko naiz argitzen!

CÁNOVASS

  • 4.4.1 Estatu kolpearen jatorriko AGINTEAK esklipkatzen??

Pos… frio-friooooooo

CoronaVirusIsInTheSchool

  • Pardoko Ituna esplikauko meseee!!

Ufaaaa… Tentando a la suerte, e?

Galdera zehatza eta behar-beharrezkoa! Errestaurazioko OINARRIetako bat da (konstituzioarekin batera!). Txandatze sistemaren ofizialtasuna esango nuke. Bi alderdi dinastiazaleek (Kontserbadore eta Liberalek) Ituna egiten dute; hauteskundeak egingo dituzte, baina aurrez emaitza adostuta dute: txandaka irabaziko dute, batean Cánovasek eta hurrengoan Sagastak eta gero Cánovasek…

Sistema honek funtzionatzeko behar-beharrezkoak dira KAZIKEAK, emaitzak ziurtatzeko (presionatu, kanbiatu…).

Sagasta

  • Azkenen zenbat konsti ta leege?

Jende inportantea datorkit gaurkoan hona… Entzun: Bat baino gehiago, bi baino gutxiago.

Los historialaris

  • Batzar Nagusiak esplikauko mese?

Bazpare…

    • Batzar Nagusiak:
      • Foruen garaiko erakundeak dira.
      • Ordezkariek probintziako herrien ordezkaritza daramate bilerara.
      • Urtean behin edo horrela biltzen dira. 
      • Funtzioak: lurralde-agintaritza, zergak, “donatiboak”…
      • Erregearen ordezkariak parte hartzen zuen (KORREJIDOREAK Bizkaian eta Gipuzkoan, erregidoreak Nafarroan…).
      • Lehenengo lana: Urtean zehar diputazioak eginiko lana baloratzea.

Eta ez naiz gustura geratzen bestea ere esplikatu gabe…

    • Diputazioak:
      • Batzar Nagusietatik sortutako organoak dira, Batzarrak bilduta ez zeuden garaietan bertan hartutako erabakiak gauzatzeko.
      • Batzar Nagusiak biltzen zirenean beraien aurrean kontuak eman beharra izaten zuten.
      • Denboraren joanean, Diputazioek gero eta botere exekutibo handiagoa izan zuten, hau da, erabakiak hartzeko autonomia handiagoa erdietsi zuten kasu batzuetan.

PrimoDeRivera

  • Iepee Koro!!!!! Bartzdlonako aste tragikoa esplikauko mesee!??

Bai, baina … jokoa ulertu beharko duzu. Zer da ez duzuna ulertzen? Kaliente-kalienten zaude! Ez baduzu zehazten zuk esplikatu beharko didazu niri bihar!

Maitane

  • Epa koro, Primo de rivera galdetzen badezu ze idatzi behar da, Zegatik hasi zan diktadura eta nola bukau zan?

Bihar esango dizut…

AlfontsoWITHCORONAVIRUS

  • Kaixoo koro!! Batzar nagusik eta diputaziok testu ingurun kokatzea nola gustatzen zaizu?? Ta zergatik dauden gure historian?? Eske nik hor kontzeptuk definitzen bakarrik dakit bueno eta kokatzen, baño beste ezer gehio ez…

Kaixo, Majestaz! Ba… Los historialarisei erantzundkoarekin nahikoa. Ondo-ondo-ondo ikasi, e?

Aita Larramendi

  • Iepa Koro! Euskal Nazionalismon sorrera, aurrekoa eta XIX.mendean zehar gertautakoa motz-motz azalduko??

Baina… lana zurea behar du… Zer da ez duzuna ulertzen? Kaliente-kaliente… Baina zer nahi duzu argitzea?

Maroto

  • Urrin 25eko legen bukaeran jartzeo bi lege aprobau ziela, naparrokoa ta euskal probintzitakoa. Lege hoi eskauko bazendu (39koa), izendatzekin nahikoa, ala?

Lege hori galdetzen dudanean, horrelaxe bukatu behar duzu: bi lege etorriko direla esanez. Nafarroakoa (Paccionada) eta euskal probintzietakoa. Horrelaxe!

ABD-EL-KRIM

  • Apaaa Koroo!! Estatu kolpearen jatorrian dena ikasi barda edo ARAZO NAGUSIENAK ikasita nahiko???

Na!

El muro

  • Kaixo Koro! Batzar nagusiak zer diren definitu ahal didazu?

Irakurri lo de los historialaris! Ondo-ondo begiratuuuu!

Facundo Perezagua

  • Euskal Herriko langilen mugimendue galdetuko bazendu, ze erantzunbarko genduke ondo eukitzeko? Osa ze izango litzeke gutxiñez jarribarrekoa? Ez bazu galdetu ez nekau erantzuten eeh

Dakizuen bezala, galdera hori ez dut egin. Baina bai galdetu dut horko zerbait. Segurooooo! Katxito-katxito-katxito mioooooo…

Larrazabal

  • Eepiiii, sistemaren oinarriak edo sistemaren funtzinamendua bitakon bat deskartatzeik baii??

Negoziaziorik ez! Ezta zure identitatea ere! je je…

Beno, txe! Gero arteee! 21:30ak aldera? Galdera zehatzak egin, e? Egia da gero eta gehiago astintzen dudala mingaina, baina… azti ibili galderak egiten… Toki batzutan, ez dago negoziaziorik…

A proposito… aluzinatuta zuen ezizenekin, e? Historia dakizuen inpresioa ematen du! Animooooo!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020 – ENPRESA – 2. ebaluazioa-DUDAK III

Apaa!

Amalur

  • Epeeee Korooo !
    Egoera finantziariok aztertzeakon, kaudimena aipatzen donen epe-luzerako desoreka finantzarion zer esan nahi do?
    Enpresako aktibo guztie saltzen bada ez zan itxiko enpresa?
  • Hoi da esateanen se cierra por liquidación?

Jo! Jakingo banu erantzuten…

  • Epe luzera nola dabilen finantzatan, de dinerito… Hombre… aktibo GUZTIA salduz gero, Game over! Dena diru bilakatuko zenuke… Dena bankun! Aktibo BATZUK saldu beharko zenituzke dirua eskura izateko…
  • Lo de se cierra por liquidación… suena a rebajas… Igual gehiago Liquidación por cierre… Jakin ezazu zertaz ari den!

No te liesss! Hori dena ez duzu beharko…

Bistaziloa botako dut 22:30ak aldera? Ea zerbait nahi duzuen… Gero arte!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020 – ENPRESA – 2. ebaluazioa-DUDAK II

Kaixooo!

Amalur

  • Epeeee Korooo !
    Enpresan Higiezinetako inbertsioak, finantza inbertsioak traspasatze-eskubideak (AF) eta Merkataritza efektuak zer dien esplikaukooo?
    Finantza eta ondare azterketa iteakon eragiketak itekin nahiko ez? Ez da ondorioik atabehar ezta?

Ea ba! Adibide batzuk jartzen saiatuko naiz:

  • Higiezinetako inbertsioak: Zure dirua inbertitu egiten duzu, higiezinetan, eraikinetan. Ez badira zure negozioaren parte eta inbertsio bezala kontsideratuta, AF, baina lokala baino beherago, hori negoziorako ibiltzen duzuna baita!
  • Finantza inbertsioak: Lo mismo, baina higiezinetan inbertitu beharrean finantzatan. Leku bera. Normalean ez duzu segituan ateratzeko egin, hor utzita diruak dirua ematen duelako baizik.
  • Merkataritza efektuak: Gauzak. Erosi dituzunak (edo saltzen dituzunak). Normalean, direkto al almazen!

Bigarren galderari, berriz, bai. Nahikoa da.

Benga, txes! Segi ikasteeennn Gero arte!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020 – ENPRESA – 2. ebaluazioa-DUDAK I

Ieppp!

Graxi eta Valentina

  • Apa Koro!
    Balantze bat itten hasi gea eta duda bat sortu zayu:
    Bulegoan bertan ordainketa txikiak egiteko dauzkan txanpon eta billeteak. Hoi ze izango litzeke, amortizazio metatua? Eske gero berriz azaltzen da amortizazio metatue, izen horrekin

Erantzuten hasita nago, baina… denontzat ere… Ni de palo, e? Diru hori bulegoan egoten den tesoreria da, erabilgarria!

Benga, txes! Segi ikasteeennn Gero arte!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020- HISTORIA – 2eb -Dudak VI eta Ondoloinnnn!

Ai, eneee! Izerdi patsetan naukazue, e??

ffffffff

  • 1898ko krisin ondoriok ez ditut oso ondo ulertzen….

ffffff… Ez dizut sinesten! Baina… portsiaka… Hondamendiaren ondorioak esango duzu… Hemen doa:

  1. Errestaurazioaren garaiko politikari garrantzitsuenak, Cánovas -1897an asasinatu zuten- eta Sagasta -1903an hil zen- desagertu egin ziren. Ondorengoek ez zuten inondik ere lortu aurrekoen aginte maila.
  2. Militarren presioa: politika gaizki, herria marmarka… Politiko ez dutela ezertarako balio uste dute eta beraiek agindu beharko luketela
  3. Intelektualak ere kritikones dabiltza erregimenarekin.
  4. Denak ere protestones: langileak, errepublikazaleak, nazionalistak…
  5. Ekonomian
    • Koloniak galtzea uste baino kalte txikiagoa izan zen.
    • Pezeta debaluatu zuten eta horrek esportazioak erraztu zituen (merkeagoa ateratzen zitzaien kanpokoei!).
    • Kubatik ekarritako dirua, Espainian inbertitu zuten eta horrek ere ekonomiari lagundu egin zion.

Bildurreeeeeee

  • Epa Koro!! “Langile mugimendua Euskal Herrian” jartzen don hortan pixkat gainetik esplikauta nahikoa ala?? Azkenen esaten dona da langilek matxinau ziela, nahiz ta bakoitze bere aldetik jun…

Nik bai bildurreeeee… Ba… A estas horas… horrekin ez zenuke puntu xixtrin bat ere lortuko. De paso, zera esango dizut: galdera honi buruz egindako galdera guztiak alferrikakoak izan dira; inork ez du nire galdera asmatu… Pista handia da hori, e? (Y no te lo mereces, e? jaja)

Diselo a la vidaaa diseelo a la gentee

  • Nafarroako lege paktatun jartzen do: “lurjabeen eta merkatarien burgesia berriak etekin handiak jaso zituen autonomia fiskalari esker, haren bidez bermatzej baitzen Nafarroaren zor publikoaren ordainketa”. Ez det horren arteko lotura arrapatzen😂 Nola benefiziatzej zan burgesia?

Pena eman behar dit elturnodepreguntas bukatzea… Gero eta sormen handiagoa adierazten ari zarete! Ba… negoziaketan beraiek aritzen ziren eta… tópakasa izaten zen estrategia. Beraien baldintzak ondo zainduta egiten zuten negoziaketa.


Orokorrean aztertuta… azken klaseetan iruditu zait gutxi gorabehera azterketa bazenutela… Hemen dudan geratu naiz… Mareandolaperdiz ibili zarete eta… txitxa gutxi… Agian nik egindako galderak ondo-ondo dakizkizuelako, klaro… Adibidez, Dudak IV… igual ez dago hortik ezer nire azterketan? Bueno… bai… badago galdera inkontestable bat den-dena galdetu duelako… Hori bai, de PE A PA (jeje).

Dudak IIIn, berriz, Nahiari kaso egin… Dudak II, nidepa… Dudak I, Llanto en pareja historiari kaso egin horietako batean (De las innegociables, ez dut ezer esan, e? Bi hauetatik bat, edo 3 hauetako bat… Hori innegociable eta sin pistas!).

Bueno… total… yakeestamos

Asko ikusi nuen kontzeptutxoekiiiin

Urte osoan bildu ta segi lanakin

Suak kontatu eta hondoratzearekiiiin

Desastre hau ez dago barkau ta ulertzerik

Astoak esan zidan triste zegoela

Oso zatarra zela bere ikastola

Gure gela modernon ikasi nahi zuela

Zein, nun ta zergatik ondo jakingo zuela.

Ondorioak daudenen, aurrera seitzekooo

hikbultzagogorhortik behintzat saiatzeko

Ezin falta dena, ez da faltatukoooo

Langileena asmatube, Agirre faltan daoo…

 

A! Eta… garaiak eta legeak… Ya estaaaa!.

Ala! A jugar a pala! Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado  

 

2020 – HISTORIA – 2eb-DUDAK IV

Buenoooooo! Hau da lataaa! Banoaaaa…

Llanto en pareja HISTORIA

  • 141.orrialden, Primo de Riveran diktaduran, Estatu kolpearen jatorria puntue labur labur azalduko, mese? (Jarri baldin bazu bakarrik😉)

Aipatzen duzun “puntue” zer da? Galdera osoa? Estatu kolpearen jatorria? Kopiar-pegar egingo dizut! Esan zer ez duzun ulertzen!

Nahia

  • Kaixo berriro!

115.or lehenengo ilaran lehen monarkia “itun” modura ulertzen zela jartzen du. Nola itun moduan?

Aspaldiko kontuaz ari zara… Ordizia sortu zenean, adibidez, Gasteizko jauntxoagatik ihes egindako jendea zegoen. Gaztelako erregeak eskaini zien herria izateko aukera. Hortxe duzu ituna: Tukémedas bat. Herria izateko aukera errege hori ezagutzearen trukean.

Llanto en pareja HISTORIA

  • 142.orrialden, 4.4.2 puntun Ordena publikoa ez deu ulertzen. Esplikauko?

Ba… ez dakit zer esan argitzeko… Ordena publikoa, liorik ez, da nahi dutena. Liante guztiei jazarriko zaie: anarkista, komunista, lapurrak, terroristak… Azkenean, ordena lortu zuten, klaro. Gainera, UGT (posible liante) gobernuarekin kolaboratzen zebilen; beraz, tókontrolau!

barbas

  • Zanjongo bakea esplikatuko mesedez?

Igual kuandotekorteslasbarbas…

Nahia

  • Bergarako Hitzarmenean lehenengo jartzen du Marotok ez zuela bertan parte hartzen, baina gero jartzen du Marotok erregina izateko eskubidea aitortu ziola Isabel II.ari. Orduan parte hartu zuen ala ez?

Bergarako hitzarmena egiteko orduan, Maroto bazegoen. Bergarako Besarkada, berriz, geroxeago izan zen eta hor ez zegoen…

intzaa

  • Batzar Nagusiko eginkizunetan epaitegia esplikaukoo??

Hasieran eginkuzun hori ere beraiek betetzen zuten. Geroxeago, erakunde bereziak sortu ziren han eta hemen eta Batzarrek egin beharrean beste erakunde horiek egiten zuten epaile lana… Auzitegiak sortu arte!

intzaa

  • 114.orriko xedapen juridiko eta judizialak azalduko???
  • Zuzenbide zibil propioa: herentzia ezin zen banatu+testamentua egiteko askatasuna+maiorazkoa.
  • Justizia: Praktikan, foru legeei lotuta.
  • Bizkaia eta Gipuzkoan (Arabako Aiaran ere bai), kaparetasun  unibertsala (DENAK dira NOBLE).

Irati

  • Koro lehen 4.3.1 135.orrialdeko arrazoiak beste hitz batzutan esplikatzeko eskau dizut, posible dezu azaltzea mesedezzz

Ummm… Zorionak, neska! 18 urte!

intza

  • 1876ko konstituzion kongresua eta senatua esplikauko?

Gorteak: 2 ganbera (Kongresua + Senatua)

  • Kongresua: hauteskundeetan aukeratzen dira, sufragio zentsitarioz (aberatsek bozkatzen dute) hasieran eta gero, sufragio unibertsalaz (gizonezko guztiek dute botorako eskubidea)
  • Senatua: nobleak, militarrak eta apaizak, aberatsen artean hautatuak.

SABINOREN BATZOKIJA

  • 4.3.1 1898ko krisian Espainiak protekzionismoa zuenez gai kubatarrak penintsulan sartzeko arantzel izugarriak zeuden. Hortaz probestuz, AEB-ko kapitala hasi zen sartzen Kuban eta bigarrenarentzat komenigarriagoa zen AEB-rekin merkataritza harremanak izatea. Gaizki ulertu badet esan mese :/

Je je… Hori da. Espainiak, metropolia zenez, nahi zuena egiten zuen: komeni bazitzaion, erosi; bestela, ez. Eta Kubari nahi zituen arantzelak jartzen zizkion… Hango kreolak tómoskeaus, klaro.

Une horretan sartzen da AEB kontu honetan eta Espainia baino askoz ere zintzogo portatzen zaie kubatarrei. Pixkanaka, Kubak nahiago du amerikanoekin negoziatu espainiarrekin baino.

Desesperazioa

  • Gabon

Badau diferentzie o iualak die FORU PASEA eta FORU BAIMENA?

Iualak die, klaro… Biak berdin galdetu behar ditut=0

Iratxe

  • Kaixoo!!

144. orriko Unión Patriótica zer da?

167ko 7. paragrafoa ere ez det oso ondo ulertzen…

Eta hurrengo orrin, 168.en, azkeneko paragrafon jartzen do: talde honetako sektore batek sarrera egin zuen 1898ko Euzko Alderdi Jertzalean.

Horrekin ze esan nahi dezu? Alderdin sartu ziela, alderdie sortu zutela edo EAJ-tan aurrekarie izan zan alderdi bat egiturau zutela?

1. Unión Patriótica=Alderdi politiko bat. Eskuindarra

2. Ari gara Langile Mugimenduarekin (Nazionalismoarekin ere parezido gertatu zen!). Diktadura garaian, kieto-parau dena. Lianteenak (anarkistak…) ilegalak dira eta, entodokaso, katolikoak eta horrelakoak dute izateko aukera. Sozialistak, berriz, diktadurarekin kolaboratzen ari dira; ez dute egurre jasoko… Horrek ahalbidetuko du indarra hartzea eta hurrengo garaian, Errepublikan, izango dute benetako garapena!

3. EUSKALERRIA izena zuen talde horrek eta EAJ-n sartu zen (hori bazegoen, jada). Moderatuagoak ziren eta, zenbaitetan, alderdia kontrolatzen zuten. Beste batzuetan, berriz, independentziazaleak kontrolatzen zuten alderdia…

ke ases piensas en mi o ke ases

  • 1917ko krisian aipatzen den bezala militarrak erregearen aurka daude, baina gero grebaren porrotaren arrazoietan militar eta gobernuen elkarlaguntza egon zela aipatzen da. Orduan, jendea traizionaturik sentituko da?

Jaja! Porlomenos, me partoooo! Igual bai, baina… ké más da!

Ana

  • Kaixooo koro 🙂

Esplikauko protekzionismoa mesedez?

Bai… Estatu batek egiten du hori bere ekonomia babesteko xedean. Nola? Mekanismo nagusiena kanpoko produktuari jartzen zaizkien ARANTZELAK dira.

Ana

  • Kaixo beizeee

Posible dezu 4.4.6.1 beste hitz batzutan azaltzea?

Ummm Pos eso… 

EGOERA OROKORRA: Oposizioa banatuta dago, talde pila… eta akordioak egiten hasita daude…

TALDEAK:

  1. ERREPUBLIKARRAK: oso banatuta.
  2. LANGILE ERAKUNDEAK (UGT IZAN EZIK): Diktaduraren aurka jarri eta errepublikaren aldekoekin bat eginAnarkistak eta komunistak erregimenaren aurkako mobilizazio guztietan hartu zuten parte eta Diktadurak egurra!
  3. IKASLEAK: orain ikasle kopurua asko hazita zegoen eta inkonformismoa nabaria zen. Hobekuntzak irakaskuntzan eta Errepublika eskatzen zuten. Erantzuna: ikastetxeak itxi…
  4. Errestaurazioa berrezarri nahi zuten monarkiazale zaharrak eta 1876ko Konstituzioa. Eskuindarrak ziren, baina ez zeuden Primo de Riverarekin gustura.
  5. Sindikatu katolikoak. Hauek ere ez daude gustura, diktadurak UGT sindikatua lehenesten zuelako.
  6. Enpresariak lehen gustura zeuden, baina orain… Ziurrekin gehiago ordaindu beharko dute eta… no mola!
  7. Nazionalista periferikoak.

Ana

  • Kaixo beizeeee

Posible dezu beste hitz batzutan esplikatzea 4.4.6.1? meseee

Ai, amaaa!  La matooo… 

Azkena 22:30? Segituan hasi beharko dut… Baina sin arrollar, e?

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020 – HISTORIA – 2eb-DUDAK III

Arratsaldeon! Gutxi falta da bigarren koplarako!

Llanto en pareja historia

  • Apaaaa

Bartzelonako aste tragikoa zergatik izan zan? Aberatsen semek soldadutza joateko libratzen zorelako??

Kaixo, parejitaaa! Bueno… Krisi garaia zen, jendea mar-marka, arrazoi hau eta bestea… eta, dena gutxi balitz, ez dakit nongo gerrara joan behar! Herria ez zegoen gustura puntu horrekin… eta, gainera, zuk diozun hori! Batzuk derrigorrez joan behar eta besteek, berriz, libre porlakara! Ba bai! Hori izan zen pastelaren ginda! Hortxe egin zuen eztanda ezinegon guztiak!

Irati
  • Kaixoo

    3.3.1 zatiko legea beste hitz batzutan azalduko? (Garai hartako foruzale… paragrafo hoi ta hurrengo hiruk mese)

    Eta 4.3.1 135.orrialdeko arrazoiak ere beste hitz batzutan esplikauko?

Bale… Aurreko puntutik dator asuntua. Interpretazio ezberdinak agertzen dira, batzuentzat ederki, beste batzuentzat lo peor… eta hori dena.

Garai hartako foruzale liberalentzat ondo zegoen lege hau. Ez zituen foruak kentzen eta sisteman hobeto sartuta geratzen ziren.

Legea: Foruak konstituzioan txertatuta geratzen ziren eta gauza arraro samarra zen hori, 1837 konstituzioa zentralista zelako.

Beraz, foruak bai, baina konstituzioaren mende.

Erakundeak: Hemen Foru diputazioak nahi zituzten, baina Espainian Diputazio Probintzialak. Problem! Nafarrek onartu zuten azken hau, baina euskaldunak… bai-bai, baina berearekin jarraitu nahi zuten eta BI diputazio motak osatu ziren: Foru diputazioa eta Diputazio probintziala! Ai! Jaleorik ez badago, ondo, baina… Esparterok agindutako foruen erredakzio berri horri ekiteko, ordezkariak bidali zituzten… eta la famosa frase jarri zuten! Euskaldunen iritzia ENTZUN beharko zuten (Gerora, hitz honen interpretazio ezberdinak izango ziren eta foruen amaiera ekarriko zuen horrek)

Amaiur

  • Oker ez banau, Perezagua sozialista erradikala izatetik komunista izatea pasa zan? Ez det oso ondo ulertzen z hoi…

Bueno… Horrelako zerbait… Garaia hartu behar duzu kontuan eta Langile Mugimenduan kokatu behar duzu. Sozialismoa kontzeptu zabalean… eta hori da zatitu eta adar desberdinetan banatzen joango dena… Perezagua erradikal samar ikusi behar duzu… Indalecio, berriz, moderatuagoa… Azken honek talde handiago bat osatu nahi du…: Conjunción Republicano Socialista…

Nahia

  • Apa Koro!

146.or 4.4.6.2. atalean ESTAT CATALÀ ez dut oso ondo ulertzen, esplikatuko?

Diktaduraren aurkako saiotako bat da, hikbultzagogorhortikan bat! Ezertara ez dena iritsiko… Nazioartean fama gehiago hartu zuen hemen bertan baino. Kataluniar abertzale hauek taldetxo bat antolatu zuten (200 bat pertsona) Frantzia aldean, muga pasa eta Kataluniara etortzeko. Inbasioa izan behar zuena bertan behera geratu zen ordea, Frantzian atxilo hartu zituztelako, muga pasatu baino lehen… Ná! Baina… Epaiketa izan zen eta hots handia atera zuten, diktadura batean zeudela-eta…

Horrela ondo? Ez daukazu izenik jakin beharrik… Horrela nahikoa.

Bederatziak aldera berriz? Azkena 22:30? Ez dugu lehen ezer zehaztu… Ondo-ondo segiiii!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado