2017 – HISTORIA – OHIKOA (3. errekuperazioa) – Ondoloin!!!

Bueno, ba… Aio esan beharko…

Faltan bota dut Aneri CEDA eskuinean ala ezkerrean kokatzeko eskatzea… baina beno! Bihar eskatuko diot eta ya está! Je je…

Akordatu: Garrantzitsuena denboran kokatzea. Eta hori ez da urtea eta hilabetea eta eguna eta ordua esatea, garaia kokatzea baizik! Errepublika? Franco? Trantsizioa? Ezkerra agintean? Gerra aurretik? Gerran? …

Ondorioren bat ekartzen badu, hori ere esan behar duzue: Gobernua aldatu zen? Gerra hasi zen? Franco aprobatu zuten?

Aldaketa garaiak bere garrantzia hartzen du: ezin berdin jarraitu, alderdia hautsi…

Hasi naiz gehiegi hitz egiten… Bihar arte esatea hobea izango da… Zorte on denoi! Bihar arteee!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Advertisements

2017 – ENPRESA – 3. ebaluazioa – Ondoloin!!!

Iep!

Beno… Azterketa bideratuta dugula uste dut, ez? Egin dizkidazuen galderen inguruan doa asuntua eta buruketak erraz-errazak jartzen ahalegindu naiz… Tipikos y sin tranpas! Zuek betiko mamuak zaindu behar dituzue: unitateak jarri, grafikoak ondo esplikatu…

Eta yasta! Animooo! Gutxi-gutxi falta zaizue, ia! Macron aurrera, Le Pen ere bastante aurrean… Aiii! Ahal baduzue, behintzat, ondoloinnnnnn!! Bihar arteee!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2016 – HISTORIA – 3. ebaluazioa-1. zatia – Dudak III eta Ondoloin!!!

Iep!

Saioa

yasta ulertu det baina orain galdera 8.4.2.3 adostasunak eta egitura ez ditut ulertzen

Banoa… Akordatu Batzar Kudeatzaileen proiektuan zaudela. EAJ-k Lizarrakoa nahi zuen, baina ez zion aukera handirik ikusten: Espainian ezkerra dagoenean, ezin harekin konpondu eta, eskuina dagoenean, berriz, honek ez autonomiaz ezer jakin nahi… Agian proiektu honek aukera gehiago dauka… Horregatik hau bultzatzeko prest agertzen da. Karlistak ere erakarri nahian, aldaketatxo batzuk txertatzen ahalegintzen da: foruak aipatu, kontzertu ekonomikoa… Baina, problemei ekiditeko, euskal estatu izena kentzen ados egon zen eta konstituzioak ematen zion izena hartzen: Euskal Herria. Todoseaporunestatutu!

Egiturarena, berriz, Ametsi esplikatu diot aurreko postean, baina hementxe pegatuko dizut:

Batzar Kudeatzaileen proiektua da. Garaziri esan diodanaren aurkakoa. Hemen Eusko Jaurlaritzak ahal gehiago ditu probintziak baino. Eusko Jaurlaritza hori aukeratzeko, hauteskundeak egin behar dira, Legebiltzarra aukeratuz. Horrek hautatuko du lehendakaria gero. Gaur egun bezala, vamos!

Ea balio dizun, guapísimaa!

Maria

Ba nik oraindik ez det ulertu Lizarrako Estatutua… Azkeneko bi parrafoak gehienbat, baino laburpentxobat ez zan gaizki etorriko…

Horra noa, ba! Hauek izango direla suposatzen dut..

  • Balorazioa: Eusko Ikaskuntza zer zen, ezk? esk? Detodo zegoen han eta kontsentsuan oinarritutakoa esan genuen. Lizarrakoa, berriz, partidu batena (edo bina) zen, EAJ eta karlistena. Gainera, saiatu zen hauteskundeak beti bezala egiten, horrela gehiago irabaziko zuelako… Ahal zen neurrian, ez zuen etorkinak bozkatzea nahi, emaitza alda zitekeelako… Horregatik esaten du demokrazia maila jaitsi egin zela.
  • Emaitza: Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta karlistek aurkeztu zuten proiektua, baina ezkerra aurka zuen neurrian ez zuen etorkizunik izan, Konstituzioaren arabera Gorteetan onartu behar zelako (eskuindar ukitua zuen eta Gorteetan, une hartan, ezkerra zen nagusi!).

Horrela hobeto?

Ianire

Iepe Koro!
7.2.6.4. puntun Estraperloaren eskandalun jartzendo: “Gobernua higatze prozesu geldiezinean zegoen eta garbiago ikusi zen hori Estraperloaren eskandaluan” ezdet ulertzen..

Biurteko kontserbadorea edo Biurteko Beltzean gaude. Eskuina agintean. Gobernua arazokin dabil (higatze=deterioro), ez dago batuta hauteskundeak irabazi zituen momentuan bezala eta, Estraperloaren eskandalua argitara atera zenean, garbiago ikusi ziren zailtasun haiek. CEDAkok haserretu egin ziren Partido Radicalekoekin eta ez zuten Lerroux agintean nahi, orain arte bezala… Horrek zera ekarriko du. Gobernua erortzen denean, eskuina zatituta joango da hauteskundeetara eta ezkerra, berriz, batuta (Herri Frontea edo Fronte Popularra). Azken hauek irabaziko dituzte 1936ko hauteskundeak… eta gero gerokoak!

Saioa

8.4.2.1 eskubide politikoa

Ba… Nork bozka dezakeen… Ea etorkinek noiz eman dezaketen botoa, zenbat denbora bizi behar duten hemen hori lortzeko…

Lide

Koro eta 7.2.3.n behin behineko gobernuak konstituzioa ezarri zutela jartzen do baino hau ez zuten biurteko progresistan jarri?

 

Bai, klaro, baina hasi ziren… Adibidez, Biurteko Progresistako gobernuak irabazi ahal izateko hauteskunde batzuk egin ziren eta horiek 1931 kokonstituzioak esaten zuen bezala burutu zen. Egia esan, parentesi bat bezala da epe hori, gehiengoa ezkerra da… Gutxi gorabehera, gero irabaziko dutenak daude…

Garazi

Kaixo Koro! Azken errepaso hauetarako zer gomendatzen diguzu gehien begiratzea??

Estatutuei begiradatxo bat bota, cenar como los mendigos eta a lolitos! Hori da nire gomendioa!

Nagore

Iep Koro! Esplikatuko Santoñako Ituna mesedez ez dut ulertzen…

Bai, klaro! Hori da Eusko Gudarostea nazionalei ezin eutsi, atzerantz doanean gertatzen da. Zure postua galtzekotan zeundenean, zure baliabideak suntsitu behar zenituen arerioen esku ez erortzearren. Puntu horretan, EAJ-k “rendizioa” negoziatu nahi izan zuen: ez zituen baliabideak suntsituko -beraz, paraelenemigo!- eta ahalik eta hoberen aterako ziren beraiek… Ez zuten ezer asko lortu… A la kartzel! (eta errepublikarrak de morros, nazionalistekin ezin da fiatu, marmarmar…).

Ta… ya está! Bukatu dugu gaurkoa ere! Ni lasai geratu naiz… Bete-betean, -estatutuenak kenduta, klaro!- galdera bakarra egin didazue, baina… nik uste dut errazak direlako ez dizkidazuela galdetu… Itxaropen horretan noa afaltzera, comounmendigo… Badakit koadrotik aurrera hasiko zaretela ikasten… Agur Amets!

Badakizue, bihar comounrey gosalduta etorri, e? Eguna luzea da-eta! Ondo-ondo-ondoloinnnnnn! Y … konestoyunbizkotxo hastamañanaalasotxo!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2016 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-1. zatia – Dudak VI eta Ondoloin!!!

Ieiieiiiieee!

Maria

Koroo, direktorio zibila ta militarra ondo ulertzea komenigarrie da?? O jakitekin estatu kolpea eman eta gero jarri ziela nahikoa da??

Hori da

Maria

Aaa ta beste galdera bat: 1917ko krisiaren barruan pila bat krisi daude… Batenbat bestea baño garrantzitsuagoa da?? Pistarenbat pliis…

Ez, ez… denak parezido, sinmas…

Saioa

koro 4.2.2.4 2. puntue ta 4.na esplikatuko ?

Hori ez dago, ez? Nik ez dut aurkitu…

Garazi

Biharko azterketa ondo ondo ateratzeko azken orduko resumentxo bat egingo mesedeeeezzzzz

Portsupuesto, neska! Izan konfiantza… Hala ere, badakit badakizula…

Saioa

koro 4.2.5.3 bi itunak kenduta beste guztie ez det oso ondo ulertzen..

Itun bakarra ez al dago hor?

Beno, ba! Itxi da gaurkoa ere! Azken bertsoa botako dut eta… adeskantsar!

Esango dizuet I. egunean, asmatze-portzentaia handi batean ibili zinetela galdetzen…

II. dudatan, berriz, erabat jaitsi zen asmatze-portzentaia… je je… frio-frio…

III.ean, pues bueno…, denetik dago…

IV.enean ere, pokakosa.

V.a: plenoal15!

Eta ya está! Zerbait de fuerillos, batallitaren bat, Cánovasssss!, Galdera garrantzitsu bat, Aurkako batzuk, Oposizioren bat, Unadedos, Burdina, Aldi pare bat (Bat galdetu duzue, bestea ez…), Konsti bat eta Lege bat!

Eta kitttoooo!

Beno… Bihar arte itxaron beharko duzue argibide gehiago izateko! Ondo-ondo-ondoloinnnnnn! (nire partez…) Hori jartzen zuen azken Ondoloinean… Poslodejoigual!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2016 – ENPRESA – 3. ebaluazioa – Dudak II

Apaaa! Bukatzen ari gara…

Maider

Epa Koro,

esplikatzen factoringa mesedez? liburuko hitzeitan ez det ulertzen…zer da efektu-deskontun berdine baino enpresa erantzulea dala o..?

eta VAN-en teorikoki zer esan beharko genuke?

Aupa, guapa! Ba… Aloñari Efektu-deskontua esplikatu diodanean esan dut Factoring antzekoa dela, baina enpresa ez da erantzule…

Hau da teorian daukaguna:

  • Epe laburreko besteren baliabideak dira. Gelako adibidea: nik Joni zerbait erosi diot eta ez diot momentuan ordaindu. Gerorako utzi dut. Jonek dirua behar du eta ezin du epemugara arte itxaron. Ainhoari saltzen dio zorra eta honek komisioak eta interesak kobratuko dizkio… Hori zen egoera.
  • Bezeroen (ni) gaineko kreditu eskubide guztiak (zorrak) faktore (Ainhoa) izeneko enpresa bati saltzea. Ez badago ordainketarik, Faktoreak du erantzukizuna (ETA EZ ENPRESAKKK! (JON).
  • Balorazioa:
    • Alde onak: Berehalako likidezia, ordaindu ezaren arriskuari ekidin, berankortasunari ekidin
    • Alde txarrak: Interes eta komisio  handiak

VAN teorikoki ez dut galdetuko, baina, behar izanez gero:

  • Inbertsioa baloratzeko metodo dinamikoa da. Kaxa-fluxu guztiak eguneratuz lortzen da balioa hau.

Ondoloin esateko ordua, ez? Animo, txes! Gutxi falta zaizue! Bihar arte!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2016 – HISTORIA – 3. ebaluazioa – 2. zatia – Ondoloin!!

Iep! Beno ba… azken bertsoa! Diahistorikoa!

Aitziber

Apa Koro!

Zer esan beharko genuke guerrilleros de cristo rey galdetuz gero (23.1.1.3)?
eskerrikasko,

Apa! Uxueri esan diodan bezala, hau ere Tratsizioan egondako arazoen artean ikasi dugu. 1970eko hamarkadan Espainian jardun zuen erakunde ultraeskuindar parapoliziala izan zen, indarkeria-ekintza ugari, tartean hilketa zenbait, egin zituena.

Uxue

Gabon Koro!

Beste galdera bat dauket,

UCDn azken gobernun (23.1.2.7) zein dau aginten Calvo Sotelo edo Adolfo Suarez?

Eskerrikasko!

Gabon! Hasieran Suarez, baina honek alde egiten duenean, Calvo Sotelo. Akordatu 23F-n hura jartzekotan zebiltzala… Geroxeago jarri behar izan zuten, baina beno… Gero hauteskundeak eta gero PSOEk irabazi. Hori da sekuentzia.

Beste gauza bat. Konturatu naiz aurreko postean bi galdera egin dizkidazula eta nik bakarrik bat erantzun… Barkatu. Hementxe doa bestea

– 23.1.1.4. puntun (262,263 or.) behin baino gehiagotan esaten do “hausturaren aldeko ezkerra” horrek zer esan nahi do?

Demokraziarantz doazela dirudi, baina asko dira ez direnak fiatzen. Ezkerreko askok ez dute goitik behera egindako ezertan sinesten eta, horregatik, dena haustearen alde daude.

Ainhoa

Arias Navarroren bigarren gobernua azalduko mesedez?

Lehenengoan Francorekin dago eta bigarrenean, berriz, Joan Karlosekin. Errege berriak ez du gogoko eta erreformak egiteko oztopo bat da. Zerbait berriagoa nahi du, gazteagoa… Suarez da Joan Karlosek nahi duena agintean baina ezin du berak erabaki hori. Azkenean, lortuko du Ariasek dimititzea eta Suarez jarriko du agintean.

Sara

Kaixo Koro!

23.1.2.7 puntun UCD-PSOE bigarren puntue esplikauko?
Armadaren arazotan azkenen eman zuten estatu kolpea? Ta zeinek?
Eskerrikaskooo

Estatu-kolpea emanda dago, 1981ko otsailaren 23an. Gaizki atera zitzaien eta batzuk kartzelan daude: Tejero… Epaiketak egiteko orduan, UCD eta PSOE ados jarri ziren oso zorrotzak ez izateko. Armada haserretuko zen beldur ziren… bera, oso jende gutxik nozitu zuen zigorra.

Bale?

Esango nuke galdera guztiak ukitu dituzuela bat izan ezik… Inguruan bai, ibili zarete, baina… hundidono! je je…

Nire ustez azterketa garbia dago, galdera luzeak egin dizkidazuenak ezin izan dut ez ikasteko esan… garrantzitsuak direlako… eta, pentsatzen dut gehiena ulertzen duzuela…

Beno, majikos! A lolitos!!! Bihar fin-fin egon behar dugu denok hor, e? Aitziber la primeraaaa! je je… Ondoloin! Bihar arteeeee!

https://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gifLandereño

2016 – HISTORIA – 3. ebaluazioa – Ondoloin!!

Iep!

Etorri naiz eta lasai-lasai ikusten dut panorama… (Sosa de mí! Ez nenkien lakeseme enía…) Ohera joateko ordua izango da nonbait…

Agurtzeko zerbait kantatu beharko det, ez? Ea ba!

Gaur gelan galdetu eta esplikatutako horetatik, talkual, lehenengo 4 bertsok. Ez dago hik bultza gogor hortikan. Bai, ordea, Gerra Hotza y demás. Horregatik esplikatu eta esplikatu ari naiz. Behin baino gehiagotan, gainera. Autarkia puri-purin ere bai (nada de krisis). Eta Estatututa fueradenegoziazion dago; unadetres lehen esan bezala. Beraz… zer gelditzen zait esan gabe? 19. gaiko kontzeptu bat uste dut geratu zaigula gaurko klasean aipatu gabe (hori dena ikasi behar al da? Honbre… ez…, baina jakin behar da bakoitza zer den…).

Buenentendedorpokaspalabras esaten zen nire garaian…

Ondoloin! Zorte on zuen ametsekin! Bihar arteeeee!

https://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gifLandereño