2016 – AIORA GARMENDIA – Nazioarteko Brigadak

Nazioarteko Brigadak
Poloniako bolondresak Errepublikako bandera zin eginez
Poloniako bolondresak Errepublikako bandera zin eginez
Iraupena 1936ko urria – 1938ko urria –
Herrialdeak Naziotasun asko
Tamaina 59.380
Koartela Albacete
Komandanteak André Marty, Emilio Kléber, Hans Kahle, Karol Świerczewski (Walter jenerala), Máté Zalka (Lukács jenerala), Wilhelm Zaisser (Gómez jenerala)
Estandartea
Flag of the International Brigades.svg

Ikonoa
Internationalist star.svg

Guduak Espainiako Gerra Zibila: Madrilgo defentsa, Loperako gudua, Jaramako gudua, Guadalajarako gudua, Segoviako erasoa, Huescako erasoa, Bruneteko gudua, Zaragozako erasoa, Belchiteko gudua, Teruelgo gudua, Aragoiko erasoa, Caspeko gudua, Ebroko gudua
Bandoa Errepublikarra

Nazioarteko Brigadak Espainiako Gerra Zibilean Espainiako Bigarren Errepublikarenalde borrokatu ziren boluntario atzerritarrak izan ziren. 54 herri desberdinetatik etorri ziren eta 1936ko hauteskundeetan sortu zen gobernuaren aurka egin zuten estatu kolpearen aldekoei aurre egin zieten.

Lincoln brigadak eta Andreu Castells historialariak AEB-etan egindako ikerketen arabera, 59.380 brigadista atzerritarrek hartu zuten parte, eta horietatik 15.000 baino gehiago hil ziren. Gehiengo bat frantsesa zen, Paris ingurukoa batez ere, ia 10.000 gizon joan baitziren handik. Gerrara etorri zirenen gehiengoa ez zen soldadu, III. Internazionaleko alderdiek edo I. Mundu Gerrako beteranoek borondatez harturiko langileak baizik.

Ofizialki 1936ko urriaren 22an eratu baziren ere, Madrilgo Unibertsitate Hiriaren ingurukoa izan zen brigadek esku hartu zuteneko lehen gatazka. Garrantzizko gudu guztietan hartu zuten parte: Guadalajara, Brunete, Belchite, Teruel, Ebro.

Gerora sozialismoaren eta komunismoarenpolitikaren inguruan nabarmendu diren asko haietarikoak izan ziren: André Marty, Josip Broz (Tito), Luigi Longo, Pietro Nenni,Walter Ulbricht eta abar.

Llanoseko aerodromoan hartu zuten koartela, Albaceten, eta 1938ko irailaren 23an erretiratu zituzten, Espainiako Guduan Ez Parte Hartzearen aldeko Batzordeak hala erabakirik.

Despedida de las Brigadas Internacionales. Montblanch, cerca de Barcelona, 25 octubre 1938

Historia

Aurrekariak

Askok horrela uste badute ere, Nazioarteko Brigadak ez ziren atzerritik Errepublikaren aldeEspainian borroka egitera etorri ziren lehen bolondresak. 1936ko urria baino lehenago, bazen penintsulan hainbat atzerritar soldadu, altxamendua izan zenetik borrokan. Horietako batzuk1936ko uztailaren 18a baino lehenagotik bizi ziren Espainian eta, gehienbat, lurralde faxistetatik zetozen euren militantzia progresista, sozialista, komunista edo anarkisten ondorioz. Hori dela eta, lehen boluntarioak bi herrialde hauetatik, Alemania eta Italiatik, etorri ziren. Estatu-kolpea eman aurretik herrialdean bizi zen pertsonaia famatuetako bat André Malraux eleberrigilea izan zen.

Aurrekoez gain, uztailaren 18tik aurrera, atzerritik indar gehiago joan zen Espainiara eta talde errepublikazalean sartu, Fronte Popularraren aldeko ideia politikoak zeuzkatelako. Nazioarteko Brigadetan parte hartu zutenen kopurua ematea zail bada, oraindik ere zailagoa da 1936ko urria baino lehenago etorri zirenen kopurua ematea, dokumentu ofizialik ez baitago.

Herri Olinpiadetan ere parte hartu zuten, bando errepublikazalean. Lehiaketa hau ezker alderdiek antolatu zuen eta Bartzelonan ospatzen ari ziren 1936ko udan Berlingo Joko Olinpikoeimuzin eginez, hauek Adolf Hitlerren gobernuaren agindupean zeudelako. Herri Olinpiadetakopartaideak mundu guztitik etorri ziren eta, horietako kirolari asko Bartzelonako kale borroketara batu ziren, barrikadak altxatuz eta Kolon Hotela hartuz. Partaideen gehiengoa, 174 eta 300 inguru, uztailaren 24an euren herrialdeetara itzuli ziren, gerraren lehen asteko protagonistak izan ondoren. Brigadisten lehen hildakoa Mechter austriar atleta kontsideratzen da, uztailaren 19anhil zena.

Boluntario atzerritar hauek sortutako lehen batasunak ezker militarren edo mende aurreko progresisten izenekin izenpetu zituzten, hala nola, Walery Wroblewski, Parisko komunanhildakoa, edo Tom Mann izen handiko ingeles sozialista. 1936ko abuztuan, Irunen, Commune de Paris batailoia sartu zen borrokan, Jules Dumonten gidaritzapean zeuden frantses eta belgikarrez osatutako taldea.

Bat-batean osatutako bolondres talde hauetako soldadu asko Nazioarteko Brigadetan sartu ziren, baina, beste asko, ez, Errepublikaren armadan sartu zirelarik. Brigadetan ez sartzeko arrazoi nagusietako bat antolaketari buruzko ezadostasuna izan zen, Frantziako Alderdi Komunista izan baitzen Brigaden sustatzaile eta, horregatik, atzerritar sozialista, anarkista edo komunistekin bat ez zetozen marxistek ez zuten horietan sartzeko aukera nahi eta beste unitate batzuetan sartu ziren.

Hainbat kasutan, atzerritarrak POUM edo Kominternekin ados ez zeuden beste ezkerreko antolakuntzetan sartu ziren. Bartzelonako 1937ko maiatzeko gertaeren ondoren, 1937koekainaren 19an, errepublikar gobernuak garai hartan Defentsa Ministroa zen Indalecio Prietorenordena martxan jarri zuen, armadari laguntzen ari ziren atzerritar guztiak Nazioarteko Brigadetan sartuz[1]. Hala ere, atzerritar asko izan zen ordena ez zuena bete eta beste unitateetan jarraitu zuena, brigadistetan sartu gabe.

Sorrera eta garapena

 Nazioarteko bolondresak 1936ko uztaila eta urri artean

 XI.a, erretagoardian deskantsatzen

Partaide gehienak, iragarki errepublikarrak zioen moduan, askatasunaren alde aurkeztu ziren bolondres eta diktadura baten mende zeuden herrialde askotatik etorri ziren: Alemania, Italia eta Poloniaesaterako, baina herrialde demokratikoetatik ere etorri ziren beste asko: Frantzia (brigadista gehien etorri ziren lurraldea, 9.000 inguru), Erresuma Batua eta AEB. Beraz, ez dagoKominternen armada zirela esaterik,Stalinen politikaren tresna, altxatutako bandoak esaten zuen bezala.

Horrela zion nazioarteko brigadetan borroka egin zuen ingeles langile batekEspainiara borrokara joateko arrazoiak alabari esplikatu nahian:

« Munduko herrialde guztietatik, ni bezalako langileak etorri dira Espainiara faxismoa gerarazi nahian. Horrela, zugandik urruti nago, baina zu eta Ingalaterrako ume guztiak babesteko borrokan ari naiz hemen, mundu guztiko jendea salbatu nahian…[2]  »

Errepublikako gobernuak, 1936ko irailaren 4az geroztik Francisco Largo Caballero buru, Brigadak Komintern eta PCEk sortu zituen ustean, ez zuen proposamena onartu nahi, baina iritziz aldatu beharrean izan zen altxatutakoak Madrilen ateetan jarri zirenean. Errepublika arriskuan zegoen eta soldadu gehien behar zen hura babesteko.

Europa osoan eta AEBetan ere bai zabaldu ziren Nazioarteko Brigadetarako errekrutatzeko mobilizazioak, baina, diktadura ezarrita zegoen Alemania eta Italian, faxismo eta nazismoari so egiteko pausoa bezala identifikatu zuten. 1936ko urriaren 14an iritsi ziren Albacetera lehen brigadistak eta, lehen brigadetan (XI, XII eta XIII), bolondres frantses, belgiar, italiar eta alemaniarrak ziren nagusi. Brigada barnean, normalean naziotasun bereko jendez osatutako batailoiak sortu ziren, komunikazioa errazteko xedean.

Errekrutatzeko egoitza nagusia Parisen ezarri zuten, SESBeko eta Frantziako Alderdi Komunisten zuzendaritzapean. Errepublikar gobernuak tramitatzen zuen beharrezko dokumentazioa, Parisera bidaltzen zuen hau eta Europa osotik egiten ziren bolondresak trenezBartzelonara ekarri ahal izateko. Gero, errepublikar gobernuak Albacetera bidaltzen zituen,Kominternek koartela zuen lekura.

Urriaren 23an, Francisco Largo Caballerok Albaceteko Dibisio Organikoa sortu zuen, atzerritik zetozen bolondresak era zentralizatuan antolatzeko eta André Marty lider komunista frantsesa eta III. Internazionalaren idazkari orokorra, Albaceteko egoitzaren buru egin zuten. Joseph Stalinen konfiantzako gizonaren ardurapean, etorri berriak kokaleku ezberdinetan banatu zituzten: La Roda, Tarazona de la Mancha, Villanueva de la Jara eta Madrigueras izan ziren handienak.

Albaceteko entrenamendu zentroan 5 brigada antolatu zituzten, XI.etik XV.era artekoak, hain zuzen ere. XI.aren buru Kléber jeneral sobietarra zen eta XII.arena, berriz, Maté Zalka Luckácshungariar idazlea. Garrantzi handikoak izan ziren biak Madrilgo defentsan. Kanadiarrek Mackenzie-Papineau batailoia (Mac-Paps-ak) osatu zuten eta estatubatuar pilotuz osatutako talde txiki batek, berriz, Bert Acostak lideratutako Yankee eskuadroia. Ospe handiko brigadistak izan ziren, Ralph Fox, Charles Donnelly, John Cornford edo Christopher Caudwell bezalako idazle eta poetak, frontean bizitako esperientziak deskribatuko zituztenak.

Frankisten propagandak nazioarteko komunismoaren eragin beldurgarria puztu nahian 100.000 zirela esaten bazuen ere, Hugh Thomasen arabera, Espainian borroka egin zuten brigadisten kopurua 40.000 ingurukoa izan zen; sekula ez zen 20.000 baino gehiago borrokan batera aritu eta 10.000 bat hil zen lehian[3].

Gerra ekintzak

 Brigadistak Guadalajaran, 1937an

Brigadek (zehazki, XI, XII eta XIV.ak) parte hartu zuten lehen borroka ekintzakMadrilgo defentsan izan ziren 1936koazaroaren 4tik 1937ko otsailera arte, estatu-kolpea eman zutenen lehen erasoaldien aurka, hauek Getafe etaLeganés hartuak zituztenean, jada[4].

1.550 gizon eta emakumerekin (artxibo sobietarren arabera, 1.628) ezarri zen kuartel orokorra Filosofia eta Letretako fakultatean eta unitate brigadistak oso aktiboak ziren Casa de Campo inguruan, Valentziako errepideko sarreran, hiri unibertsitarioko defentsan eta Guadarramako mendilerroan, Varela jeneralaren aurka borrokatu zutelarik, zenbaitetan Getafeko atarian bertan.

Errusiarrez, estatubatuarrez eta britainiarrez osaturiko XV. Brigadak Madril hartu nahi zuten matxinatuen aurka borrokatu zuen 1937ko otsailaren 6tik Jaramako guduan. Bertan, brigadista estatubatuarrek eta britainiarrek azpimarratzeko rola jokatu zuten. XV. Brigada erreboltarien erasoaldiari eusten aritu zen eta hainbat pertsona atxilo hartu zuten, liskarrek 27 bat egun iraun zutelarik.

1937ko martxoaren 9an, Corpo Truppe Volontaire tropek Guadalajarako gudua Madriliparraldetik sartzeko hasi zutenean, tropa errepublikarrek 30.000 gizoni, 80 borrokarako gurdiri eta 200 artilleria piezei egin behar izan zien aurre. Momentu hartan, XI. eta XII. Nazioarteko Brigadak zeuden borrokan eta hildako ugari izan zituzten[5].

1937ko Belchiteko guduan, XI. eta XV. Brigadek hartu zuten parte abuztuaren 26tik irailaren 10era arte[6]. Ez zuten ezer asko aurreratu eta Indalecio Prietok brigadistengan zuen deskonfiantza areagotu egin zen. Horregatik, handik gutxira, errepublikar gobernuak brigadak Armada Errepublikarrean integratzeko dekretuak eman zituen, Komintern eta PCErierabakitzeko boterea kenduz eta aginte profesionalen azpian jarriz. Saiakera horiek ez zirenKominternen gustukoak izan eta, PCE eta SESBen (errepublikari armak eskuratzen zizkion bakarra) laguntzaz, Brigadak bere kontrolpean jarraitzea lortu zuen.

Teruelgo gudua. 19371938ko negua. Altxatuek iparraldean zuten presioa uxatzeko helburuz eginiko eraso errepublikar honetan, XIV.a izan ezik, ia Nazioarteko Brigada guztiak hartu zuten parte[7]. Partaidetzaren Aurkako Batzarraren saioei begira, errepublikar gobernuak espainiar tropak bakarrik borrokatuko zutela esan zuen, baina hori berehala geratu zen argi ez zela bete,abenduaren 7an Albacetera, atseden hartzen zeuden soldaduak Aragoi aldera joateko agindua iritsi zenean.

Era berean, brigadistek garrantzia hartu zuten arerioen komunikazioak zapuzteko infiltratzen ziren gerrilari taldeen artean[8]. Hala ere, 1938ko otsailean frankistek Teruel berreskuratu zutenean, hildako asko izan zen brigadisten artean, XI.ean bereziki.

1938ko martxoan eta apirilean egin zen Aragoiko Ofentsiba oso proba gogorra izan zen Nazioarteko Brigadentzat, alderdi errepublikarrak galtzeaz gain, hildako asko egon baitziren brigadisten artean. Brigadista eta errepublikar indar ugari kontzentratuta zeuden Caspeko guduan, Brigadek paper esanguratsua izan zuten herriko defentsan[9]. Zaila zen atzerritar borrokalarien hutsuneak betetzea eta, 1938ko apiriletik aurrera, espainiar soldaduek hartu zuten haien ordea, batailoi guztietan atzerritarren proportzioa jaitsi zelarik.

Brigaden erretiroa

 Nazioarteko brigadak 1938ko maiatza eta uztaila artean

Interbentzioaren Aurkako Tratatuaren Batzordeak lortu ez zuenez, 1938an, Nazioen Elkartea bezalako nazioarteko erakundeek gerra zibila amaitzeko ahaleginak egiten aritu ziren.

Aragoiko ofentsiban jasandako porrot itzelaren ondoren,Errepublikak bazekien bere ahultasunaz eta gobernuburu zen Juan Negrínek bakearen aldeko saiakerak egiten joan zen. Horrela, 1938ko maiatzaren 1ean, 13 puntutan oinarritutako balizko akordio bat eman zuen argitara nazioartearen aurrean, atzerritarrez osatutako indarren erretiroa tartean.

Aldi berean, Manuel Azañaren diplomazia lan itzela zegoen, Frantzia eta Erresuma Batuari, hegoaldean,Txekoslovakia mehatxupean zuen Hitlerren aurkari indartsu bat izatearen komenientzia erakutsi nahian. Baina Errepublikaren egoera oso beltz ikusten zen apirilaren 15ean errepublikar gunea bitan banatuta geratu zenean eta, Frantzia eta Erresuma Batua hotz geratu ziren Negrínenproposamenaren aurrean, SESBeko prentsa berak ere Francoren garaipenaren aukera onartzen zuelarik.

Juan Negrínen gobernuak Ebroko guduan Nazioarteko Brigadek parte hartuko zutela agindu zuen eta horrela gertatu zen uztailaren 25etik aurrera. Errepublikarren erasoa makalduta zegoen, erabat, eta altxatutako tropen erasoek baja asko jasanarazi zien atzerritar brigadisteri.

1938an, brigadisten kopurua nabarmen jaitsita zegoen (herena gelditzen zen gutxi gorabehera) eta, urte hartako irailaren 21ean, altxatutakoek ere horrela egingo zuten itxaropenean, Juan Negrín presidenteak atzerritar borrokalarien berehalako erretiroa iragarri zuen Genevan,Nazioen Elkartearen aurrean.

Hilabete geroago, 1938ko urriaren 28an, Nazioarteko Brigaden azken desfilea izan zenBartzelonan eta Errepublikako presidentea zen Manuel Azaña eta gobernuburu zen Juan Negrínek lideratu zuten 250.000 partaide inguru izan zituen ekintza.

Une beretsuan, Mussolinik 10.000 bat soldadu erretiratu zituen Interbentzioraren Aurkako Tratatuaren batzordearenganako borondate oneko seinale, baina hala ere, beste 30.000 bat italiarrek matxinatuen alde borrokan jarraitu zuten gerra amaierara arte[10].

Garai honetarako, brigadista berrien etorrera erabat moztuta zegoen, jada. Frantziako muga itxita zuten eta PCE eta POUMen arteko liskarrak ez zuten laguntzen, 1937ko maiatzekoBartzelonako gertaeren ondoren, atzerritar bolondres ez komunistek Errepublikaren armada konbentzionalean sartzeko deia egiten baitzuten -ez brigadetan-. Kominterneko alderdi komunistek, berriz, ez zuten Espainiarantz bidaltzeko moduko militanterik.

1938ko irailaren 23an izan zen brigadistek bizi zuten azken borroka eta urriaren 27an Valentzianbildu zituzten Erdiko eta Levanteko 1.500 gizonak. Gauza bera egin zuten hurrengo eguneanKataluniako brigadistekin, Bartzelonan.

Armadak omenaldi handia eskaini zien, Caballeros de la libertad del mundo: ¡buen camino!lemapean[11] eta ekitaldi handiena 1938ko urriaren 28an Bartzelonan egindakoa izan zen. Hiri osoa esnatu zen brigadistei buruzko pankarta eta kartelez josia. Emozioz beteriko giroan, brigadistek Companys, Azaña, Negrín, Vicente Rojo eta 300.000 pertsonez osatutako jendetzaren aurrean desfilatu zuten, gaur egun Avinguda Diagonal deituriko etorbidean zehar eta Dolores Ibarrurik eman zuen hitzaldi historikoa[12][13].

« ¡Madres! Cuando los años pasen y las heridas de la guerra se vayan restañando; cuando el recuerdo de estos días dolorosos y sangrientos se esfume en un presente de libertad, de paz y de bienestar… hablad a vuestros hijos; habladles de estos hombres de las Brigadas Internacionales. Contadles cómo, atravesando mares y montañas… llegaron a vuestra patria, como cruzados de la libertad, a luchar y morir por la libertad y la independencia de España, amenazados por el fascismo alemán e italiano. Lo abandonaron todo: cariños, patria, hogar, fortuna, madre, mujer, hermanos, hijos… y vinieron a nosotros a decirnos: ¡Aquí estamos!; vuestra causa, la causa de España, es nuestra misma causa, es la causa común de toda la humanidad avanzada y progresista. No os olvidaremos; y cuando el olivo de la paz florezca, entrelazado con los laureles de la victoria de la República española, ¡volved!…[14]  »

Antzeko omenaldiak egin zizkien Valentzia eta Madrilen ere, txalo eta malkoen artean eta alde egiteko ordua iritsi zitzaien. Jatorri eta naziotasunaren arabera, Kataluniako hainbat herritan bildu zituzten, handik etxeratzeko.

Erretiroaren ondorengoa eta azken borrokak

Onik atera ziren brigadista gehienak -10.000 baino gutxiago- etxera itzultzen saiatu ziren. Horietako askok (estatubatuarrek, frantsesek eta britainiarrek) ez zuten inongo arazorik izango, baina beste askok bai, hala nola, italiarrek, alemaniarrek, austriarrek, suitzarrek, bulgariarrek eta kanadarrek. Ofizialki Espainiatik joan beharrean izan ziren, baina, etxean, atxilotzeko arriskuan zuten, faxismoa edo nazismoa nagusitu zelako, edo kartzelara joan beharrean izango ziren, agian, baimenik gabe atzerriko armada batera borrokara joan zirelako, edo euren gobernuek militante komunistak jazartzen zituztelako. Horregatik, askok atzerriratu beharrean izan ziren berriro.

Itzultzeko segurtasunik ez zuten brigadistetako batzuk, Katalunian geratu ziren, etxe partikularretan, eta beste batzuk, Piriniotako muga pasatu zuten, Frantziako erbestean egoteko, zenbaitetan era klandestinoan. SESBek brigadista batzuk hartu zituen, baina garrantzizko lider komunistak bakarrik, besteei kanpoan iraun ahal izateko laguntzak ematen zizkien bitartean.

Aipatzekoa da jugoslaviar brigadisten kasua: gerran borrokatu zuten 4 bolondres II. Mundu Gerran nazien aurka borrokatu zuten Armada Partisanoaren 4 talderen buru bilakatu ziren: Peko Dapčević I.a, Koča Popović II.a, Kosta Nađ III.a eta Petar Drapšin IV.a[15].

1938ko abenduaren 23an, frankistek Kataluniari egin zioten eraso. Bazeuden oraindik brigadistak Espainiatik ateratzeko zain eta, erasoa ikustean, berriro sartu ziren batailoietan eta eskaini zioten laguntza errepublikar bandoari. Juan Negrínek ezezkoa esan beharrean izan zen, baina André Marty bezalako brigadista buru ohiak eta PCEko liderrek egokia jo zuten haien indarra.

Horrela, 1939ko urtarrilean, eslaviar, italiar eta latinoamerikar brigadista ohien batailoiak sortu ziren eta Errepublikaren alde borrokatu zuten, Kataluniatik atzera egin beharrean izan ziren arte. Armadatik geratzen ziren hondarrak eta milaka zibilen antzera, 1939ko otsailaren 9an utziko zuten betirako Espainia. Izan zen martxora arte ere geratu zena, baina, PCEko buruzagiak bezala, arrapaladan egin beharko zuten ihes edo kartzela frankistetan bukatu zuten.

Antolaketa

Brigada Batailoiak Naziotasun nagusiak
XI. NB
THAELMAN
Edgar André
Thaelman
Hans Beimler
Zwölfe Februar
Alemaniarrak
Alemaniarrak
Alemaniarrak
Austriarrak+Eskandinaviarrak
XII. NB
GARIBALDI
Garibaldi
3 batailoi italoespainiar
Commune de Paris
Italiarrak
Italiarrak+espainiarrak
frantsesak
XIII. NB
DOMBROWSKY
Dombrowsky
Mickiewicz
Chapaiev
Rakosi
Poloniarrak
Poloniarrak
21 naziotakoak
Hungariarrak
XIV. NB
Marsellesa
André Marty
Henry Barbusse
Henry Vuillemin
Pierre Brachet
Six Fevrier
Vaillant Couturier
Frantsesak+Bergiarrak
Frantsesak
Frantsesak
Frantsesak+Belgiarrak
Frantsesak+Belgiarrak
Frantsesak+Belgiarrak
XV. NB
Lincoln
Britsh
Lincoln
Spanish
Mackenzie-Papineau
Britainiarrak
Estatubatuarrak
Latinoamerikarrak
Kanadiarrak
129 NB Masaryck
Djakovic
Dimitrov
Txekoslovakoak
Jugoslaviarrak+Txekiarrak
Balkanetakoak+Ekialdeko Europakoak
86 NB 20, 21 eta 22. Nazioarteko Brigadak Italiar, eslaviar, Europa erdialdekoak…

[16]

Gerra amaitutakoan

Jatorrizko herrialdeetara itzultzean, harrera ezberdina izan zuten brigadistek. Batzuk mertzenario xumeen kontsiderazioa izan bazuten, besteak kondekoratuak izan ziren bere herrian. II. Mundu Gerra pizteak borrokalariek Espainian egin zutenaren garrantzia erakutsi zuen, Alemania etaItalia faxistetako espantsionismoari eusten saiatzen lehenak izan baitziren.

1996ko urtarrilaren 26an, Espainiako Diputatuen Kongresuak espainiar naziotasuna eskaini zien beraienari uko egiten zien brigadistei, 57 urteko atzerapenarekin Negrínek eman zien hitza betez. Ez ziren asko izan hartu zutenak, baina… errekonozimendu bat izan zen haientzat.

Espainiako Oroimen Historikoaren Legeak espainiar naziotasuna eskaini zien brigadistei, baina bereari uko egin beharrik gabe. Horrela, 2009ko ekainean, Londresko espainiar enbaxadak espainiar pasaportea eman zien brigadista batzuei[17].

Brigadista ezagunak

Haien omenez eraikitako monumentuak

Brigaden martxa-ereserkia

Erich Weinerten letra eta Carlos Palacioren musika:

País lejano nos ha visto nacer.
De odio, llena el alma hemos traído,
mas la patria no la hemos aún perdido,
nuestra patria está hoy ante Madrid,
mas la patria no la hemos aún perdido,
nuestra patria está hoy ante Madrid.
Camaradas, cubrid los parapetos,
que la vida no es vida sin la paz.
Defended con el pecho vuestros hijos,
os ayuda la solidaridad;
defended con el pecho vuestros hijos.
os ayuda la solidaridad.
Libre España de castas opresoras,
nuevo ritmo el alma batirá,
morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad;
morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad.
Generales traidores a su patria
del fascismo quieren saciar la sed;
mas los pueblos del mundo defendemos
lo que España jamás ha de perder;
mas los pueblos del mundo defendemos
lo que España jamás ha de perder.
Guerra al pueblo no hacemos como ellos,
pues nosotros luchamos por la paz,
con el triunfo del mundo antifascista
la tierra ensangrentarán;
con el triunfo del mundo antifascista
la tierra ensangrentarán.
Si al combate marchamos con arrojo
para España obtendremos libertad.
Morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad;
morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad.

Erreferentziak

Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Nazioarteko Brigadak Aldatu lotura Wikidatan

Landereñohttps://i0.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi iruzkina