2020-2021-HISTORIA-3. errekuperazioa

Egunon! Hementxe naiz. Horrelaxe geratu zait:

    • 7. gaia-2 puntu
    • 8. gaia-1.5 puntu
    • 9. gaia-1 puntu
    • 10. gaia-2.5 puntu
    • 11. gaia-1 puntu
    • 12. gaia-2 puntu

Zuen iradokizunetara makurtzen saiatu naiz, e? Beti bezala, hor barruan, azpigalderak izango dituzue eta betiko martxan joango dira horiek:

  1. Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen?
  2. Garaien hasiera-bukaerak, hikbultzagogorhortikan, nazioarteak duen garrantzia, ketienekevereltozinokonlavelozidad, gerra hotza… Ez gerra handirik… Koadroa ezezkoa esan didazue…
  3. 1931ko konstituzioa hautaprobetarako ikasiko omen duzue… Ba Estatutu-proiektuak EDO Francoren garaiko egituratze juridikoa

Eta… hori da oraingoz dudana!

Hitz egingo dugu! Asko ikasi!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-3. ebaluazioa

Egunon! Azken txanpa izango ote da? Ea horrela den!

Horrela geratu zait! 3 bloketan banatuko dut azterketa:

  1. Errepublika (7+8. gaiak)-4.25 puntu
  2. Frankismoa (9+10+11. gaiak)-3.75 puntu
  3. Trantsizioa (12. gaia)-2 puntu

Hor barruan, azpigalderak izango dituzue eta betiko martxan joango dira horiek:

  1. Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen?
  2. Alderdien koadroa, garaien hasiera-bukaerak, hikbultzagogorhortikan, nazioarteak duen garrantzia, ketienekevereltozinokonlavelozidad, gerra hotza… Ez gerra handirik…
  3. 1931ko konstituzioa EDO Estatutu-proiektuak EDO Francoren garaiko egituratze juridikoa

Eta… hori da oraingoz dudana!

Hitz egingo dugu! Asko ikasi!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-1. ebaluazioa

Apa, xente! Hementxe dugu Enpresako azterketa eredua. Orain bai… Llegó la hora!

6 galdera egingo ditut, bakoitza gai bati dagokiona. Horrela banatuko da:

  • 1. gaia: 1 puntu
  • 2. gaia: 2.75 puntu
  • 3. gaia: 1.25 puntu
  • 4. gaia: 2.5 puntu
  • 5. gaia: 0.75 puntu
  • 6. gaia: 1.75 puntu

Teoriako kontzeptu ezberdinak jarriko dizkizuet eta badakizue: zer da, alde onak, alde txarrak, adibidea… Horrelako gauzak beharko dituzue erantzuteko.

  • Ziur esan diezazueket lau bat pertsonaien izenak azalduko direla.
  • Esan nizuen, era berean, inglesajo horietako batzuk ere jarriko nituela…
  • Sailkapenen bat ere bada…
  • Zergas: 3 galderatxo
  • Un par de dibujitos… Hiru hobeto esanda… esplikazio eta guzti…
  • Labur-labur, baina luze esplikatu beharko didazue galdera garestienetako bat.
  • Denetan garestiena enpresa mota bat izango da eta ez da hain luzea izango, ez baita dena esplikatu beharra jarriko…

Lasai egon… erraza izango da-eta! Benga… Asko ikasiiii!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-1. ebaluazioa

Iepeeee! De estreno, e? Hementxe gaude, ea garbi-garbi geratzen zaizuen nondik nora izango den azterketa.

4 galdera atera zaizkit lehen azterketa honetan. Hauxe jarriko du hasieran:

Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen?

Eta hortxe kokatu behar duzue: garaia, arrazoiak, ondorioak, lortu al zen… Horrelakoa izango da:

  • Kontzeptuak: 3.75 puntu
  • Garaiak: 3 puntu
  • Ekonomia: 2.25 puntu
  • Konstituzio bat: 1 puntu

Beste era batera kontatuta:

  • 1. gaia: 4.25 puntu
  • 2. gaia: 4.75 puntu
  • Konstituzioa: 1 puntu

Klasean esan bezala, galdera motzetan, puntu klabe horiek kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak…

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira, Fernandoren edo Isabelen atalak…

A! Ez ahaztu burdinarekin, burdinbideekin, desamortizazioekin…

Ez dago gerra handirik…

Euskal Herriko gauzak saiatu naiz galdetzen, oposizioak ere bai…

Pos esooo! Gelan esan duguna! Benga… Asko ikasiiii! Astelehenera arte itxarongo dute zuen galderek, ez? Ezin agoantatu bazaudete, hemen jarri, baina estresatu gabe, e? Bi edo hiru klase geratzen zaizkigu eta joango gara argitzen asuntua… Aioooooo!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020–HISTORIA-Hautaprobak-Zuzenketa- eta kalifikazio-irizpide espezifikoak

Ebaluazio-irizpideak

  1. Espainiaren historia eta euskal historia garaikidea osatzen duten prozesu azpimarragarrienak ezagutzea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.
  2. Prozesu historikoetan gauza batzuk zergatik aldatzen diren eta beste batzuek zergatik irauten duten azaltzen duten faktoreak ulertzea, eta gizarte-gertaerei lotutako kausalitate-aniztasunaz ohartzea.
  3. Oinarrizko kontzeptu eta termino historikoak ulertzea eta egokiro erabiltzea.
  4. Ikasgaiaren edukiak egokitasunez adieraztea eta jakinaraztea.

Zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpide espezifikoak

  1. Gaiak nahiz testu-iruzkinak gehienez 5 puntu balioko dute; beraz, azken nota 0 eta 10 punturen artean egongo da.
  2. Gaiaren kalifikazioa irizpide hauen arabera egingo da:
    1. Galdetzen denari egokitzeko gaitasuna: 1 p.
    2. Kontzeptu eta hiztegi espezifikoa ondo erabiltzea: 1 p.
    3. Gaia bere testuinguruan jartzea (beste gertakizun sinkroniko batzuekin erlazionatzea): 3 p.3.
  3. Testu-iruzkinerako
    1. Testuaren kokapena (testu mota, egilea, jasotzaileak, garaia): 0,5 p.
    2. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea: 1,5 p.
    3. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea: 2,5 p.
    4. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea: 0,5 p.

Oharrak

Ohar hauek betetzeak asko lagunduko du bigarren zuzenketa-prozesuan.

  1. Bi galderetako bakoitzean izandako kalifikazioa argi eta garbi adierazi behar da ariketan.
  2. Ariketetan izandako erroreak ere adierazi behar dira eta, egoki joz gero, aplikatutako balorazioaren irizpideen azalpen labur bat ere emango da.

2020-Koro Nabirus-HISTORIA-1. astea-Astelehena (2020-III-16)

Iep! Kaixo denoi! Gauden egoera berezi honetan ere, lavidasigueee!  Batxi2 urte larria izan ohi da beti, baina aurten larritasun bereziak etorri zaizkigu. Sekula gertatu ez diren gauzak ari zaizkigu etortzen… Oporrak galduko ote ditugun beldurrez, Hautaprobak atzeratuko diren edo ez, aurreikusitako martxarekin jarraitzen ari gara eta gaur ere lana planifikatzen (eta egiten!) jarraituko dugu.

Hasiera…

Broman hasiko gara, baina honek ez dauka batere graziarik, e? Arreta erakarri nahian…

Al hiloooo…

Inork ez daki zenbat iraungo duen honek eta, badaezpada ere, hobe dugu lana sistematizatzea eta ez gerorako uztea. Geratzen diren gaietan, joango naiz azpimarratu berezi bat iradokitzen -gelan garraxi heavy bat izango zutenak, klaro-

9. gaian jarraitzen dugu eta hau ikusiko genuke girotzeko:

Kolpe frankista eta gerra osteko biktimak (10:30 min)

Eta hona pasatuko gara gero:

9.4 Autarkia ekonomikoa eta nazioarteko politika

Apunteak dituzue hortxe (eta ahaztu bazaizkizue, lasai! Hemen daude!) eta nik emango dizkizuet azpimarratzeko hitz klabeak.

Hori da dena oraingoz! ASTELEHENEAN eta ASTEARTEAN hori egin eta gaia landu, laburpena egin…

ASTEAZKENEAN, berriz, KONTROLA! Zer moduz goizeko 10:30ean? Oraingoz ez dago ezer jarrita ordu zehatz horretan… Saiatuko naiz puntual-puntual kontrol hori antolatzen, e? Zuek konektatuta egon! Ondo pasa, maxpasaa!


Hartu duzuen sustoari erantzunez…

Opsss! Hau datorren asterako plana zen, e? Nabaritzen da etxean sartuta zaudetelaaa! Ez dut beste post bat egingo ez liatzearren. Horregatik jarraipena! Aurreikusitako plana ezingo dugu oraingoz bete eta ikusiko dugu nola jarraitzen duen honek… Oraingoz egingo duguna da klaseekin jarraitu eta yaestá… 9. gaia bukatzen ari gara eta hori da landuko duguna aste honetan. Helburua: 9. gaia ikastea. Asteazkenean KONTROLA jarri dut…, kenokundaelpanikooo! Kahoot bat nuen pentsatuta! 10:30ean 9. gaia izango da galdegai. Sin máss! Asteazkenean jarriko dut beste post bat, ordu hori baino lehenago, puntual-puntual “kontrolean” parte hartu ahal izateko… Beste era bateko kontrolak bertan behera geratuta daude… ez dakigu noiz arte…

OHARRA: Gogoan izan gune honetan ENPRESA ere jarriko dudala… Biharko lana jarriko dut oraingoz.

Lasai hartu; luze jo dezakeen arazoa izan daiteke hau… Guk lana antolatu behar dugu etekin handiena atera nahian…

2020-HISTORIA-2. errekuperazioa

Karnabal-karnabal…! Bagoaz gure funtzioarekin! Ez dut erabat borobildu, baina… horrelako zerbaitetan noa:

Ebaluazioan egin genuen eskema bera: 6 galdera!

  1. Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen? (1 puntu)
  2. Krisi eta ika-mikak (2 puntu)
  3. Ezin falta (1.25 puntu)
  4. Zerbait jarri behar (1.5 puntu) Oraindik borobildu gabe dut puntu hau…
  5. Garaiak (0.5 puntu) Oraindik borobildu gabe dut puntu hau…
  6. Legeak (3.75 puntu)

Gaika, berriz, horrela doa:

  • 3. gaia: 2 puntu
  • 4. gaia: 2 puntu
  • 5. gaia: 0.75 puntu
  • 6. gaia: 1.5 puntu
  • Konstituzioa eta Legeak: 2.5 puntu (baina, denera, 3.75!)

Erabat borobildu gabe badut ere… hau da nire intentzioa…Bihar bukatzeko asmoz nago, baina gida bat luzatu nahi nizuen berandutu baino lehen…

Beti bezala puntu klabeak kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak, ketienekevereltozinokonlavelozidad…

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira: Berrezarkuntza tokatzen da, baina hasiera, bukaera, diktadura, gerra eta gero, Primo de Rivera eta gero, Ez dakit zer baino lehen…

A! Ez ahaztu burdinarekin, Cánovasekin…

Ez dago gerra handirik…

Zuen galderen zain geratzen naiz… Aioooo!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2019-HISTORIA-1er-DUDAK II

Adios nire pintxopoa! Eneee!

Graxi

  • Kaixo Koro!
    Hirurteko liberalen, aurrekon nola hasi ta nola bukatzen dan galdetu zendun… Horren antzeko zerbait galdetuko bazenu (edo berdiñe iual :P), nahikoa izango litzeke Riegoren pronuntziamendukin hasi zala, 1812ko konstituzioa aldarrikatzen zutela baño erregek honi men iten ziola, eta San Luisen 100.000 semeen inbasiokin bukau zala esatekin, edo zerbiat gehio esplikau beharko genduke? 

Bai, baina oraingoan ez dut berdina galdetuko… Orain… Gehiago nahiko duttt!

Nerebis

  • Hamarkada doilorran lege salikoa ikasita naikoa ? Edo dena asteleheneako?

Eeee… Hori garai oso bat da, e? Astelehena berandu izan daitekeee!

Graxi

  • 91.orrialden, beste arau batzutatik, probintzien mapa eta ordena publikoa azalduko pliss?? (sartzenbada bakarrikkk)

Bale…

Graxi

  • taa… desamortizaiotako ondoriok ebai, mesee

Bai, baina… zer ez duzun ulertzen galdetuko bazenu, lasaiago geratuko nintzateke… Horrela pikas, baina… Erantzun-mazakotea egingo dizut eta…

  • Amortizazioa fuera eta jabetza pribatu bilakatu.
  • Desamortizazio-prozesuak ez zituen eraldatu lantze eta ustiapen-sistemak.
  • Ez zen jabetza-egitura aldatu. Aberatsak aberatsago!
  • Nobleziak ez zituen ondasunak galdu.
  • Elizarekin batera, galtzaileak nekazari txiroak izan ziren (desamortizatutako lurrak erosteko dirurik ez eta komunalak desagertzean, bere burua ordaindu beharrean ikusi zuen).

Graxi

  • Enpatxo de Graxi eukibazu gaur jajajja
    75.orrialden eztet ulertzen “Konstituzioarekin zer?” atala.
    Nahikoa izango litzeke, konstituzion aurkako partidak zerela, ta Fernando Zabala zala abso-n aldeko buruzagi nagusinetako bat esatekin??

Hori gabe ere… Nifunifa!

Graxi

  • 97.orriko Oposizio politikoa labur labur espliau deikezu? Eo ezingo genduke ezerre laburtu?

Ez daukat liburua aurrean hori zein garaiko oposizioa den ikusteko, baina…, badaezpada ere, ez laburtu gehiegi!

Graxi

  • Ni berriz!
    86.orrin, hamarraldi moderatun VICALVARADA ez zait oso argi geldittu…

Bueno… altxamentu bat dugu, Vicalvaron. Biurteko Progresista jartzeko balioko du…

Graxi

  • Biurteko progresistan burdinbideen lege nagusia aipatzen da; hoi zer da, 105.orrialdeko Burdinbideen garapenan iuala?

Bai, baina Biurtekoan lege hori atera zutela besterik ez du egiten… Bestea da esplikazioa…

Gero arte…

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2019-HISTORIA-1er-DUDAK I

Iep! Ez dago mugimendu handirik hemen…

Nerebis

  • Frantsestuetan ez det oso ondo ulertzen, ze talde dauden edo… ez naiz aklaratzen!🤷🏼‍♀️

Nerebisekin aklaratzeko tartea izan dut… Beraz, dena esanda dago, ez?

Triste

  • Koro! La Pepa asteleheneako?

NIDEPA… Konstietan, negoziaziorik ezzz!

G🤯

  • Apii!
    1812ko Konstituzion badau zerbatt kendu deikena, o laburtu deike zatin bat kenduz? Eske oso luzea daaaaa😭😭🥴🥴

Eskemarekin arituko zara ikasten, ez? Non daukazu arazoa? Badakizu… Konstietan, negoziaziorik ezzz, baina… agian laguntzaren bat egon daiteke… Esan!

Beno, txe! Gero arteee! Segi enpollatzen…

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado