2012-IRENE OLZA-Love Me Do

Love Me Do
Please Please Me
The Beatles 1962ko urriaren 5a

Love Me Do John Lennon eta Paul McCartneyren abesti goiztiar bat da, McCartneyk egindakoa 1958 eta 1959 artean. Singlea izan zen hasiera batean, Erresuma Batuan, 1962ko urriaren 5ean eta P.S. I Love You abestiak hartu zuen B aldea. 17. postuan geratu zen britainiar zerrendetan.

1982ko bigarren bertsio batek 4. postura iritsi zen.

AEBetan, bigarren bertsioa editatu zen hasieratik eta singlea 1. zenbakia izan zen 1964an.

Konposizioa eta grabazioa

The Beatlesen Please Please Me

Abestia John Lennonen blueserako armonikarekin hasten zen eta Lennon eta McCartneyren ahotsak sartzen ziren bat-batean. George Harrisonek ere parte hartu zuen harmonia bokalean. Hasiera batean, Lennonek bakarrik abestu behar zuen, baina McCartney ere sartzea erabaki zuten, Lennonek armonika ere jo behar zuelako.

Askotan grabatu beharreko abestia izan zen eta 3 bateria ezberdin izan zituen[1]:

  • 1962ko ekainaren 6an grabatu zuten lehen aldiz eta Pete Best izan zen baterian.
  • Irailaren 4rako, George Martin ekoizleak ez zuela Besten bateria onartu-eta, Ringo Starrek Besten lekua hartu zuen. Egun berean, Beatles bandak bertsio berria grabatu zuten Ringo Starrekin[2].
  • Astebete geroago, irailaren 11n, Beatles banda estudiora itzuli zen Andy White bateriarekin Love Me Do grabatzera, George Martin ez baitzen gustura geratu Starren bateriarekin eta panderoa jotzen jarri zuten une hartan. .

Beatles bandaren lehen siglea baterian Ringo Starr zeraman eta honek lortu zuen 17. postua Record Retailer zerrenda ospetsuan[3]. Andy Whiten bertsioa ez zen Please Please Me albuma editatu arte aterako eta Pete Besten bertsioa, berriz, Anthology 1 bilduman sartu zuten.

Partaideak

1962ko ekainaren 6an grabatutako bertsioan eta Anthology 1 albumean atera zenean:

1962ko irailaren 4an grabatutako bertsioan eta urte horretako urrian aterako zen singlean joan zenean:

1962ko irailaren 11n grabatutako bertsioan eta Please Please Me albumean argitaratuko zutenean:

Erreferentziak

Landereñohttps://i0.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif