Kaixooooo!
Iñauteri ondorenari xuabe-xuabe heltzeko ere… unpokofazilona nago, e? Hementxe dituzue lasrebajillasdefebrero!
  • 0,25 puntu: 3 galdera
  • 0,5 puntu: 5 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 4 galdera (Konstituzio bat)
  • 1,25 puntu: 1 galdera (Lege bat)
Beste era batera kontatuta horrela geratzen da:
  • 5. gaia: 0,25 puntu
  • 6. gaia: 1,75 puntu
  • 7. gaia: 0 puntu
  • 8. gaia: 2,25 puntu
  • 9. gaia: 2 puntu
  • 10. gaia: 1,25 puntu
  • 11. gaia: 0 puntu
  • 12. gaia: 0 puntu
  • 13. gaia: 1 puntu
  • 14. gaia: 0,5 puntu
  • Konstituzioa: 1 puntu
Erregalitoa joan zaizue hor, e?
Hurrengo gaiak aterako dira sinfalta (Ebaluazioko gauza berdinak esaten ditut hemen):
  • Konstituzio bat
  • Lege bat
  • Errestaurazioko Sistemaren oinarriak EDO Sistemaren funtzionamendua
  • Ekonomia dexente dago: Fe, galdera garrantzitsua, Nekazaritzako zerbait…
  • Kontzeptu motzak, liadillas, follontzillos…
  • Oposizioa, ezinegonak, konforme ez dagoen jendea…
Horretaz gain ere, bada beste laguntza bat ere: puntu pare bat izango dira berriak. Beste guztiak ebaluaziokoakkkkkkkkkkkk! Pakesekejelajente!
Biharko atsedena hartuko dugu gaia pixka bat lantzeko, ez? Ondo loin eta bihar arte!
Landereño



Kaixooooo!
Eskerrak azterketa eredua garbi-garbi eman nizuela, e? Oraintxe etorri naiz Juntako bileratik eta azterketak zuzentzera noa berriro, baina, klaro! Biharko azterketa ere bideratu beharko dugu, ez?
  • 5 balantze izango dira eta prezio diferenteak izango dituzte.
    • Balantze bati egoera bat aplikatu beharko zaio.
    • Beste bati Ondare Azterketa.
    • Beste bati Finantza Azterketa.
    • Beste bati Ekonomia Azterketa.
    • Azkenekoan, unpokodetó izango dugu: egoera aldaketa, ekonomia azterketa…
  • Denbora nahikoa izango duzue.

Ondo segi, e? Ondo loin eta bihar arte!

Landereño

HISTORIA2: Finish!

Posted: 9 Otsaila, 2012 in Azterketa ereduak

Kaixooooo!

Hotzak jendea hoztuta utzi du ala? Galderarik ez, azterketa erraza, motza… Todokontrolau! Konstituziorik ez, burdinarik ez… Dirua, Helburuak, Arrazoiak eta Ondorioak, Arrazoiak berriz ere, Kultura…
Ondo loin eta bihar arte!

Landereño

Kaixooooo!
Hementxe duzue azterketatxoaren eredua. 8 galdera eta 3,5 puntu:
  • 0,25 puntu: 4 galdera
  • 0,5 puntu: 2 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
Beste era batera kontatuta, horrela geratzen da:
  • 11. gaia: 1,25 puntu
  • 12. gaia: 0,75 puntu
  • 13. gaia: 0,75 puntu
  • 14. gaia: 0,75 puntu
Ezin betiko galdera ziurtatu (Konstituzioa), ezta sinfalta jarriko dudala agindutako galdera ere (1. zatian jarri nuelako…, Iratik esan bezala!).
Ez dago argitzeko ezer asko… Ekonomia, langile mugimendua, nazionalismoa eta kultura dira gaiak… pos eso!

Ondo loin eta bihar arte!

Landereño

Kaixooooo!
Lasai-lasai zaudetela konprobatzen dut… Azterketa espero bezala etorriko dela dirudi… eta denok ulertu dugula nondik nora izango den…
Kontuan izan al estilolibreri tarte gutxi utzi diodala eta esandakoa jarrita beteko zaidala azterketa… Aipatu dizkizuedan bikoteetan ez jolas egin eta biak ikasi (konsti, legeak, funt-oinarri…)… eta ya está! Gaur aipatu ez ditugun galdera pare bat dagoela esango nuke, 0,25eko horietakoak…
Ea San Juan Bosko ederra pasatzen dugun! Zorte on!
Ondo loin eta bihar arte!
Landereño
Kaixooooo berriz ere!

Oihana

  • kaixoooo! gai oso bat kendu? ze gaietaz ai zea?

Etxarri

  • Bai foruen gaia nahiko zaile da ikasteko nik uste naiz eta norbaitek hoi ikasita euki (oso jende gutxik) ez zaiela batere inportako hoi kentzen badezu haha

Lierni

  • Lehen hitz egiten aritu gea 1917ko krisia kentzeko (9.6.3), zer iruditzen Koro? Nik uste garrantzitsuagoa dala 1898koa, Espainiak koloniak galtzen dituenean hasten dalako benetan Sagasta eta Canovasen sistema erortzen. Gainera, oso luzea da azterketan jartzeko! ;)
  • 10.5.1 zehatz-mehatz jakin behar al da, edo ideia orokor batekin nahiko? Eta 10.4 ere bai?
  • 7.3.1 puntuan, maila desberdinak kendu, Koro, oso liosoa da… :S

Nagore

  • 9.6 puntue, krisina, azkenen bai? geroarte!

Janire

  • Kaixo koro! Nik kentzen badezu baita forun gaie kenduko nun, etxarrik bezela eske nahiko liosoa da.. :S

Beñat

  • Nik baita 1917koa kenduko non, liernik esan donakin ados nau!
  • Ta forun gaie baita kentzebazu perfekto!

Izaro

  • Kaixo Koro!
  • Neregatik baita foruna eta 1917ko krisia kentzen badezu ondo!
  • Beste gauza bat, 8.5eko Antonio Canovas del Castilloren jarrera eman zenutenen ez nintzen eon, inpota zaizu pixkat esplikatzea?

Oregi

  • Neregatik baita forun gaie fuera!!! itsusie da…

Oihana

  • oida! fabore handie iten diguzu krisie ta forun gaie kenduta koroo! :)

Garazi

  • Kaixo Koro! Nere ustez baita foruen gaia pixkat liosoa da…. ta kentzen badezu obeto jaja
  • Ta gero Liernik esan don bezela, inportantegoa iruditzen zait 98ko krisia, ze Kuba ta Filipinako koloniak galtzen ditu…, eta gainera 1917ko krisia pixkat liau iten naiz.

Pableras

  • kaixo kaixo koro!! yo kreo k el señor iñigo etxarri tiene toda la razon, gai hori oso liosoa da, eta ikasi dutenen artean, nik uste dut inork ez duela izango arazorik kentzeko. Gainera, ikusi dut 1917koa oso liosoa dela, eta denei gauza guztiekin liatzeko besterik ez dueal balio. Gainera esan bar nizun gaur oso guapa etorri zarela klasera jojojoj :P

Itziar

  • Koro nik ere foruen gaia kenduko nuke eta 1917 krisia ere bai!!!

Jon

  • Apa koro! Ez dut oso gustoko foruen gaia eta kentzeak asko poztuko nau. Ondolion!
_____________________________________________________________________________________
Beno, txes!
Hauteskundeak antolatu ote ditudan pentsatzen ari naiz… Hainbesteko kolaborazioa eta hainbesteko adostasuna… Ante el klamor popular, hasieran Liernik egindako proposamena ahobatez eskatu duzuela esango nuke! Bale ba, denoi!
  • Foruen gaian (7. gaian) ezer ez! (azterketa ereduan esan bezala, klaro!).
Hemendik aurrera esango dudana, berriz, AZTERKETA KONKRETU HONETARAKO da, bale? Azterketa erdia denez, ez daukat mugimendu asko egiterik eta horregatik, kentzen da kendu daitekeena… ERREKUPERAZIOARAKO HEMENDIK AURRERA ESATEN DENAK EZ DU BALIO. BESTE AZTERKETA BAT DA ETA HURA APARTE NEGOZIATUKO DUGU, BALE? (Ea ez dugun honen beharrik izaten!). Banoa aurrera:
  • 1917ko krisia oso galdera garrantzitsua da, baina… azterketa honetan ez daukat lekurik!
  • 10.5.1. Oposizioaz ari da eta horrelako zerbait esan dut galdetuko dudala…
  • 10.4. Ekonomiaz ari da eta horrelako zerbait ere bada azterketan…
  • Nagorek 9.6 kendu nahi du, baina hori luzeegia da kentzeko. Hor puntu batzuk ezkutatzen direla esango nuke…
  • Beñat, behintzat, gustura utziko dut, eskatutako guztia bete zaio-eta!
  • Izaro ere bai. Berak egiten didan galdera hori bihar klase osoari esplikatu nahi nioke. Garrantzi handikoa dirudi…
  • Oihana entrenatuta dago egun pare bat egoten lo egin gabe eta… nos va a pulir! Hau ere gustura dago kon las errebajas!
  • Garazi! Nola doaz akzio haiek? Zurea ere beteta geratzen da. Gehixeago ere arriskatu daiteke eskaera horietan, e?…
  • Dudatan nengoen eta Pablerasen iruzkina irakurri dudanean, por supuesto, konbentzitu naulaaaaaa! Zerbait gehiago nahi ote duzu? Zuk lasai eskatu, e? je je…
  • Itziar ere gustura dago (egia esan, azken boladan, guztiz irrifartsu dabil… Poz-pozik ikusten dut nik!).
  • Eta Etxarri, Janire, Oregi eta Jon ere primeran, bakarra kendu nahi zuten eta dosporuno egin diet-eta!

Hala ere, buruarekin pentsa ezazue, e? Galdera gehienak abisatutakoak dira eta ez zait gauza arraroak galdetzeko lekurik geratzen! Está kantauuuuuuuuuu!

Ondo loin eta bihar arte!

Landereño


Kaixooooo!
Hementxe natorkizue azterketa ereduarekin! 14 galdera atera zaizkit eta 6,5 puntu balio dute denera:
  • 0,25 puntu: 4 galdera
  • 0,5 puntu: 8 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera (Konstituzio bat eta Lege bat)
Beste era batera kontatuta horrela geratzen da:
  • 5. gaia: 0,75 puntu
  • 6. gaia: 1 puntu
  • 7. gaia: 0 puntu
  • 8. gaia: 1 puntu
  • 9. gaia: 1,5 puntu
  • 10. gaia: 0,75 puntu
  • Konstituzioa eta Legea: 1,5 puntu
Hurrengo gaiak aterako dira sinfalta:
  • Konstituzio bat
  • Lege bat
  • Errestaurazioko Sistemaren oinarriak EDO Sistemaren funtzionamendua
  • Ekonomia dexente dago: Fe, galdera garrantzitsua, Nekazaritzako zerbait…
  • Kontzeptu motzak, liadillas, follontzillos…
  • Oposizioa, ezinegonak, konforme ez dagoen jendea…
Azterketa bete-betea geratzen zait eta galderak motz samarrak geratu zaizkit. Hainbeste gauza esan dut seguru eroriko dela, kasi ez dagoela besterik. Azterketa ebidentea, de los de sakar nota!
Argitaratu egingo dut, galderak hurrengo baterako utziz. 7. gaiarena jentileza de Lierni andereñoa izan da, berak esan baitzidan lehenengo nik galdetu nahi nuen galdera ikasteko oso zaila egin zitzaiola! Kentzeko eskariari kaso egin diot. Badakit gauza gehiago ere nahi duzuela… Beste baterako hori dena!

Ondo loin!

Landereño

HISTORIA2: 2. ebaluazioa

Posted: 25 Urtarrila, 2012 in Azterketa ereduak
Kaixooooo!
Arreglatu dut ba azterketa! baina ordubetegehiago behar dut (jendea etorri zait eta ezin dut eredua idatzi! Ya lo siento).

Gero arte!

Landereñ

 

Kabilando, kabilando…
Zati honek erdia baino gehiago balio behar du. Arrazoia? Galdera gehiegi dago jarri egingo dudala esan dudana! Bihar hitz egingo dugu honetaz. Hurrengo pusketa sinpleagoa da…
Beste burutazio bat ere badut… Zuetako batek gaietako bat ez zaiola batere gustatu esan dit gaur, oso zaila egin zaiola, denbora asko eman duela hori ikasten… Pentsatzen utzi nau… Lehenengo kolaborazioari kaso egitea gustatzen zait…, baina ez dakit nola asmatu… Esan dezaket gai hori kendu egingo dudala eta kitto… baina kezka bat dut: Ez ote dut kolaborazioa egin dudana izurratuko? Agian ikasita dauka jada…
Eskertuko nuke nirekin harremanetan jarriko balitz eta iradokizunak eskaini…
Horregatik ez dakit nola borobildu azterketa. Horregatik ez dut eredua jarri…

Bihar argituko ote da dena! Ondoloin!
Landereño

Yip Man
Yip Man
Datu pertsonalak
Jaio 1893ko urriaren 1a
Foshan, Guangdong (Txina)
Hil 1972ko abenduaren 2a

Yip Man edo Ip Man (葉問 in pinyin: yè wèn; en Jyutping) (Foshan, Guangdong (Txina), 1893ko urriaren 1a1972ko abenduaren 2a) arte martzialetako maisu izan zen eta ospe handiko ikasleak izan zituen, Bruce Lee tartean.

Biografia

Yip lau seme-alabetatik hirugarrena izan zen eta familia aberats batean hezi zen Foshanen, Guangdong, heziketa tradizional txinarra jaso zuelarik. Anaia zaharrena Yip Kai-GAK izan zen, arreba Yip Wan-Mei eta arreba gazteena, berriz, Yip Wan-hum.

13 urte zituenean, Yip Wing Chun ikasten hasi zen Chan Wah-shun maisuarekin. Chanek 70 urte zituen, jada, eta Yip izan zen bere azken ikaslea. 3 urte geroago, Chan hil egin zen.

Lehen ezkontzan bi seme izan zituen, Ip Chun eta Ip Ching eta, bigarrengoan, berriz, Ip Wah jaio zen. Lehen 3 seme-alabak Foshanen bizi zenean jaio zitzaizkion, Guangdongen (Txina).

Chan Wah-shun maisuarekin hasi zen Wing Chun praktikatzen eta Sibak Leung Bikekin bukatu zuen bere formazioa.

Yip Man izan zen Wing Chun arte martzialaren lehen irakasle edo sifua. Hong Kongera joan zen (1945-1969) eta han izan zituen ikasleek zabaldu zuten arte hau mundu osoan zehar.

Istorioak dioenez, Ng Mui izan zen sortu zuen emakumea, Shao Lin moja, eta Shao Lin tenplua eraitsi ondoren biziraun zuten 5 mojeetako bat zen. 5 Aitzindarietako bat, alegia: Ng Mui, Chi San, Pak Mei, Fun To Tak eta Miu Hin.

Yip Man 1953an

Bruce Leeren maisu izan zen eta munduko irakaslerik hoberena zela esan ohi zen.

Kantzerrak hil zuen 79 urte zituenean, 1972ko abenduaren 2an. Bere ikaslea zen Lun Kaik aurkitu zuen, maisua bisitatzera joan zenean. Yip Man berak ez zuen inoiz Maisu Handia titulua erabili eta oinordekorik ere ez zuen izendatu. Hong Kongeko kanposantu batean dago bere gorpua eta mundu guztiko jarraitzaileak joan ohi dira hara omenaldia egiteko xedean.

Yip Manen hilobia

2008an filma egin zuten bere historia gogoratuz eta Ip Man deitu zioten.

Landereño