2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK I

Argazkiaren deskripzioa ez dago eskuragarri.Oraingoz Samuren iradokizunak jarraituz…

Natale

  • Koro, zer da ikuspegi autarkikoa?

Ez dakit non ikusi duzun eta zein testuingurun, baina… nik autarkia zer den esango dizut: Juan Palomo, yo me lo guiso, yo me lo como!

Ofizialmente:  Herrialde batek produktuak inportatzeari uko egiten dio (edo zeharo murrizten) eta auto-hornikuntzaren aldeko politika egiten duenean. Besteak beste, erregimen faxistek erabiltzen ahalegindu ziren sistema ekonomikoa izan zen. (Wikipediatik)

Xabat

  • Koro gaur san valentin da
    In opari bat ta deskartau zerbait
    4.gaiko zerbait

Aiiii! Lastime! Ez nuen hau atzo ikusi… Bestelaaa… Zain egon nintzen egun osoa ea zuen opariren bat jasoko ote nuen… ta… ná!

Danel

  • Sabino Aranataz jakinbada informazioa koro?

Bai

Elaia

  • Euskal Herriko ekonomian garapeneko eta Burdinaren merkataritzako testuinguruk garrantzitsuk die? 150-151, 152. or.

Bale… Bi galdera horiek ez ditut osorik galdetuko. Beraz, TESTUINGURUrik gabe, irauteko modun! Horrela ulertuta?

Irati

  • 4.3.4.2 autonomistetan jakin beharra dago bakoitzak zer egiten duen? Adibidez Andaluziak erregionalismoak lurraren banaketa eta kazikismoaren amaiera aldarikatu zituen

Porentzima! Kontzeptuak besterik ez! Hori ezin da izan nire galdera bat!

Gero arteee! Segi ikasten, guapetones!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-2. ebaluazioa

Gabon! Ostegun Gizen eta … ebaluazioa makinatzen… Ea zer ateratzen zaigun!

Horrela geratu zait! 6 galdera izango dira eta horrela banatuko ditut:

  1. Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen? (1.75 puntu)
  2. Krisi eta ika-mikak (1.75 puntu)
  3. Ezin falta (1.25 puntu)
  4. Zerbait jarri behar (1.25 puntu)
  5. Garaiak (1.25 puntu)
  6. Konstituzioa eta Legeak (2.75 puntu)

Gaika horrela geratu zait:

  • 3. gaia: 2 puntu
  • 4. gaia: 3.75 puntu
  • 5. gaia: 1.5 puntu
  • 6. gaia: 1.25 puntu
  • Konstituzioa eta Legeak: 1.5 puntu (baina, denera, 2.75!)

Beti bezala puntu klabeak kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak, ketienekevereltozinokonlavelozidad

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira: Berrezarkuntza tokatzen da, baina hasiera, bukaera, diktadura, gerra eta gero, Primo de Rivera eta gero, Ez dakit zer baino lehen…

A! Ez ahaztu burdinarekin, Cánovasekin… Ezingo dira faltatuuu!

Ez dago gerra handirik…

Euskal Herriko galderak ere izango dira, klaro…

Bihar hitz egingo dugu… Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-1. errekuperazioa

Apa, txe! Hementxe dugu Enpresako azterketa eredua. Orain bai… Llegó la hora!

6 galdera egingo ditut, bakoitza gai bati dagokiona. Horrela banatuko da:

  • 1. gaia: 0.75 puntu
  • 2. gaia: 3.25 puntu
  • 3. gaia: 0.75 puntu
  • 4. gaia: 2.75 puntu
  • 5. gaia: 1 puntu
  • 6. gaia: 1.5 puntu

Teoriako kontzeptu ezberdinak jarriko dizkizuet eta badakizue: zer da, alde onak, alde txarrak, adibidea… Horrelako gauzak beharko dituzue erantzuteko.

  • Ziur esan diezazuket lau bat pertsonaien izenak azalduko direla.
  • Aurrekoan bezala, inglesajo horietako batzuk ere jarriko ditut…
  • Sailkapenen bat ere bada…
  • Zergas: 3 galderatxo
  • Un par de dibujitos… esplikazio eta guzti…
  • Denetan garestienetako bat enpresa mota bat izango da eta ez da hain luzea izango, ez baita dena esplikatu beharra jarriko… Bestea, berriz, labur-labur, baina luze esplikatu beharko didazuena…

Lasai egon… erraza izango da-eta! Benga… Asko ikasiiii!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-1eb-DUDAK VII

Apaaa!

Haritz

  • Haritz GALPARSORO BALDA (haritz.galparsoro@jakintza.eus, haritz.galparsoro@jakintza.net)2.1 merkataritza legedian sartzen da zeoze?

Ez zaude oso diplomatiko… Bai. 

  • 5.3.3 sartzen da?

Klaro…

Samu

  • Koro txibau beste bat 0.25 o 0.50 bihotz onekoa zeala
  • Ta zure bihotz infititok ea deskaratzeizkigun enpresa gehienak 

Bihotz onekoa bai, baina… Oraingo post honek ez du oraingoz ezer asko balio… Haritzek eginiko galdera horiek beti izango dute galdera bera: bai, klaro… Hortik ez goaz inora!

Baina Samuk dioen bezala, bihotz infinitoko señora naiz eta… Ea honek laguntzen dizuen!

  1. gaia: 4 azpigaldera daude hor. Bat aipatu, bestea definitu, bestea sailkapen batean izendatu-esplikatu-adibideak jarri eta, azkenekoan, izendatu eta esplikatu.
  2. gaia: Enpresa mota bat, 3 galdera sobre zergas (egia esan, denak dira zerga motak eta ez zergaren inguruko kontzeptuak…), eta 3 kontzeptutxo, inglesajo inkluido. 
  3. gaia: Galdera bakarra eman duzue enelklabo… eta 5 daude! Kontzeptutxoak denak. Algúninglesajokeotro… Marrazkirik gabe irauteko moduan…
  4. gaia: Hemen 4 autore esan genuen… 1.75 puntu doaz hor. Kontzeptutxoren bat eta Eskema bat esplikazio+marrazki horietakoa.
  5. gaia: Inglesajo berriro eta denok jakin beharreko kontzepturen bat, beste batzuekin lotu beharko dena. Nik egingo dizkizuet galderak horretarako. 
  6. gaia: Galdera famosoena (0.75) eta beste pare bat (inglesajoa bat eta marrazkitxo+esplikeixon bestea!)

Ez didazue esango ez nagoela enmodokantante, e? Barrokoko kontzertura joan nahi nuen eta suspenditu egin da… Sinokantanellos, nik neuk kantatu behar! Azken posta baino lehen ia-ia dena argituta!

Bengaaa! Azken errepasilloa! Gero artee!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-1eb-DUDAK VI

Egunon!

Ainara

  • 4.7.1 funtzioak, lidergoa, definizioa eta mota jakin behar dira? edo nahikoa izango litzateke pertsonaiak bakarrik ikastea?

Erantzun hori eman nion Iratiri DUDAK IIIn. Hau jarri nion:

Dena sartzen da, baina  burua erabili ikasteko, e???

  • 4.8n Kontrol-funtzioak garrantzia dauka?

Klaro…

  • 5.3.3n lan kontratuaren barruan edukiak eta motak…?

Frio-frio…

Bazkari-legea prestatzera noa… Gero artee!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-1eb-DUDAK IV

Gabon!

Haritz

  • 2. mailako kooperatiba sozietatetan beti die bi bazkide ta juridikok?

Bazkide gehiago izan daitezke. Pertsona juridikoak, hori bai.

  • Sozietate mugatun ze esan nahi do eraketa: dokunento elektroniko bakarra?

Sinmas… dokumentu bakar batean biltzen dela informazioa…

  • Zergan elementu bakoitzak zer esan nahi don galdetu behar dezu?

Zergan elementu bakoitzak zer esan nahi duen jakin behar da.

  • Zergak eta Gizartea ikasi beharra da?

Ez dut galdera hori jarriko. Barruko kontzeptuak zer diren jakin behar da.

  • Deslokalizazioa ikasi behar da?

Esan diot Iratiri baietz.

Ondo segiii! Bihar arteee!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-1eb-DUDAK III

Ieiii!

Irati

  • kaixo koro, 1.gaian 1.6 puntuan enpresen osagaiak:
    Emandako orrian jarri ditzazkezu 4 puntuen izenak mesedez eta guk puntu bakoitzaren barrukoa jarriko dugu.

Ummm… Bale…

  • Nola galde dezakezu enpresa multinazionala? 71 orrialdea.

Ba… horrelaxe: Enpresa multinazionala. Edo Enpresa multinazionala/Def. Edo Enpresa multinazionala/Ezaugarriak…

  • Deslokalizazioa ikasi behar da?

Bai

  • 85 orrialdean 4.7.
    Zuzendaritzaren funtzioak sartzen dira? Ala McGregor eta Ouchi soilik?

Dena sartzen da, baina  burua erabili ikasteko, e???

  • Inglesezko hitzak bakarka galdetuko dituzu? Ez dugu bertan azaltzen den informazio guztia ikasiko ala? Inglesezko hitzek zer esan nahi duten soilik jakinda nahikoa izango da?

Glup! Hori da galdera enrebesatuee, neska! Inglesajo bat jartzen dudanean zuk zer den esan beharko duzu. Balio du horrela?

  • 112 orrialdean, Banaketa-kanal alternatiboak ikasi behar dira? Zer da garrantzitsua hortik?

Bai. Galderetako bat, behintzat, hor dago! Garrantzitsua? Ba… ez dakit zein aukeratu…

  • Enpresen sailkapenan zer jakin behar da? 44.orrialdean

Sailkapen ezberdinak, bertan agertzen diren kontzeptuak… Edozein gauza…

  • 45. orrialdean akzioetan nola galdetu dezakezu? Zer jakin behar da?

Asko jakin behar da, baina… azkenean ez dut galdetuko ez horrela eta ez hala…

  • 53.orrialdean 2.5.1 Lan sozietatean ez dut ulertzen zer jartze duen baldintza berezietan

Diru bat gorde behar dela dio eta, gutxienez, irabazien %10a izan behar duela dio.

  • Koro lagundu pixkat mesedez, bi egunetan ezin da dena ikasi. Espezifikau gauzak gehio. Esan zenek dauken garrantzi gehio…

Bi egun? Ez da egia izango! Bi egun bakarrik erabili behar dituzu honetarako??? Aiiiii!

  • Zer da nazio-produktua? 66. orrian

Herri bateko biztanle guztiek ekoizten dutena urtebeten (normalean)

Bueno, nenaaa! Saiatu zara, behintzat! Oso era egokian egin dizkidazu galderak. Zerbait argituko nizun, ez? Barkatu lehen ez dudalako ikusi! Berriro ere abixau, sisemevalapintza! Benga, txe! Animoooo! Gero arteee!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-ENPRESA-1eb-DUDAK II

Apaaa!

Samu

  • 2.2.3 tio ze jakinbarradau?(44. Orrin)

Enpresak jarduten duen eremu geografikoaren arabera. Klasifikazio bat da. Kontzeptuak izan daitekezke… (Dizenlasmalasleguasezdudalajarriko esan nuela… eta igual zuzen dabiltza…)

  • 57.orrin zergan elementuak, klasifikazioa… ikasibarda?

Bai. Baina ez dut ELEMENTUAK galdera egingo, kontzeptu solteak baizik. Adib: Zerga baten zergapeko egitatea…

Animoooo! Gutxiago geratzen daaaa!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado