2013-EIDER ARRUE-Al-Mamun

Al-Ma’mun
ابوجعفر عبدالله المأمون

kalifa
813 – 833
Aurrekoa Al-Amin
Ondorengoa Al-Mu’tasim

Jaiotza 786ko irailaren 15a
Bagdad
Heriotza 833ko abuztuaren 9a (46 urte)
Dinastia Abbasid
Erlijioa Islama

Al-Ma’mun ezkerraldekoa da

Abū Jaʿfar Abdullāh al-Maʾmūn ibn Harū (edo Almamon, Al-Maymun, Al-Ma’moon, el-Mâmoûn) (arabieraz, ابوجعفر عبدالله المأمون) (Bagdad, irailaren 15a833ko abuztuaren 9a) kalifa izan zen 813tik 833 bitartean. Oso ezaguna den Mila gau eta bat gehiago liburuaren protagonista den Harun al-Rashid ospetsuaren semea izan zen.

Biografia

Al-Ma’mun Bagdaden jaio zen 786ko irailaren 15ean. Aita Islamaren Urrezko Aroari hasiera emango zion  Harun al-Rashid kalifa izan zuen eta ama, berriz, Marajil pertsiarra.

Al-Tabariren esanetan (v. 32, p. 231), Al-Ma’mun azal argiko gizona zen, dotorea eta bizar luzea eraman ohi zuen. Hizlari ona omen zen, eskuzabala eta oso erlijiotsua, zentzuduna, justua eta poesiarako zaletasun handikoa.

Al-Ma’mun kalifaren agintaldia Islamaren historian izan den loriatsuena kontsideratuta dago eta hortxe hasi ziren arabiarren zientziarako lorpen gorenak. Bere agintaldian, herriak zituen ika-mika guztiak gorteetara bideratzen saiatu zen, argudio dialektikoak logika, teologia eta esparru legaletan oinarritu nahian.

Heriotza eta ondorengotza

Al-Ma’mun Tarso inguruan hil zen. Tarsoko Mezkita Handian dago bere hilobia. Ez zuen semea izan oinordeko, Al-Abbas ibn al-Ma’mun, erdi anaia zuen al-Mutasim baizik[1].

Ekarpenak

Al-Ma’mun ezkerraldekoa da
Zenbaki arabiarrak

Bagdaden ezarri zuen Jakintzaren Etxea (Bayt al-Hikmah), akademia eta liburutegia espazio berean uztartuz. Liburutegi hartan garaiko diziplina oro hartzen zituzten liburuak gordetzen ziren, literatura, natur zientziek edo logika tarteko. Jakintzaren Etxean, antzinako munduan garrantzitsuak ziren zientzia eta filosofiako lanak itzultzen zituzten uneoro, Grezia eta Egiptotik zetozenak bereziki. Garai dizdiratsu honetan ekarri zituzten maixu arabiarrek algebra eta karaktere bereziak (zenbaki arabiarrak) Indiatik Mendebaldeko Europara.

Ekarpenetako bat lurraren meridianoa neurtzeko saiakera izan zen, baina erabilitako unitateak ukondoak izan ziren eta ez dira oraindik ekibalentziak ezagutzen. Horregatik, hainbat autorek ez du aintzat hartzen[2].

CAL0002.jpg

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-IRATI URDANGARIN-Waitangiko Ituna

Waitangiko Ituna (Ingelesez: The Treaty of Waitangi; Maorieraz: Te Tiriti o Waitangi1840an britainiar koroa eta maorien artean sinatutako ituna da[1].

Historia

Waitangiko Itunaren kopia bat

James Busby

Waitangiko Ituna 1840ko otsailaren 6an izenpetu zen Waitangin, Badiako Uharteetan,Zeelanda Berrian). Garai horretan, 125.000 bat maori eta 2.000 kolono inguru izango ziren Zeelanda Berrian. Lehenengo europear kolonoak foka eta bale ehiztariak izan ziren eta, ondoren, etorri ziren misiolariak. Markatariak ere iritsi ziren, lihoa edo egurra lortzeko, maoriekin jantzi, arma eta beste produktu batzuekin trukatuz[2].

Gero eta inmigrante gehiago ezarri zen Zeelanda Berrian eta bertako biztanleekin eginiko tratuak ez ziren beti zuzenak izan. Buruzagi maoriar talde batek Gilen IV.a Erresuma Batukoari eskatu zioten babesa. Frantzia bezalako nazioek ere bere lurrez jabetzeko arriskuaz beldurtuta zeuden eta britainiarren ekintzei ere muga jarri nahi zieten.

Britainiar gobernuak maoriar buruzagiekin ituna negoziatzeari ekin zion, britainiar kolonia bilakatuko zelarik. Bi bertsio egin ziren, ingelesez lehenengoa eta, ondoren, maorierara itzuli zuten.

Britaniar koroaren ordezkari eta Ipar Uharteko buruzagi maorien artean sinatu zuten. James Busby britaniar bizilagunak 35 bat buruzagi konbentzituta zituen ordurako,Zeelanda Berriko Tribuen Konfederazioa izenpean independentzia aldarrikatzeko. Waitangin izenpetutako dokumentua beste iparraldeko herriei ere eman zitzaien, maori gehiagok sina zezaten. 500 buruzagik baino gehiagok sinatu zuten hurrengo 8 hilabeteen buruan.

Artikuluak eta eztabaidak

  • Britainia Handiko erreginak (edo erregeak) Zeelanda Berrian gobernatzeko eskubidea zuen.
  • Maoriar buruzagiek bere lurren jabe izaten jarraituko zuten eta buruzagi izaten ere bai; britainiar koroari bakarrik salduko zizkien lurrak.
  • Maoriar orok britainiarren eskubide berberak izango zituen.

Itzulpenagatik batez ere, azken bi artikuluek polemika handia piztu zuten hurrengo urteetan. Ondorengo gobernuek, The Treatyren arabera, maorien gaineko subiranotasuna, haien lurrak eta aberastasunak britainiarren esku ikusten zituzten. Maoriek, ordea, britainiarrei bere lurrak erabiltzeko eskumena eman ziotela soilik zioten[3].

Antzeko gauza bietan, baina kutsu ezberdinaz, kawanatanga hitzak subiranotasun kontzeptua adieraziko du Itunean.

Subiranotasuna gorabehera, gatazka gogorrak izan ziren XIX. mendean zehar. Galera handiak eragin zituen bi bandoetan eta, azkenean, britainiar koroa irten zen garaile. Lurrak konfiskatu eta behartutako salmentak izan ziren XX. mendean eta Zeelanda Berriko lur gehiena kolono eta koroaren esku geratu zen.

Konpentsazio Ituna

Ez dira oraindik adostasunera iritsi, baina Zeelanda Berriko sortze dokumentua kontsideratzen da. Ituna sinatu ondoren, Waitangiko itunak maoriarrei onartzen zizkien eskubide asko ez deusean geratu ziren. Egoera hori konpondu nahian, 1975ean, Waitangiko Auzitegia eratu zen eta, maoriar iwien (tribu) hainbat erreklamazio aurrera eraman ditu. 2008an zazpi Iwi-k (tribuk), 100.000 pertsonaren izenean, konpentsazio ituna sinatu zuten estatuarekin, Waitangiko Itunean sortutako bidegabekerien ordainetan. Horren arabera, estatuak 316 milioi dolarrean baloratutako 176.000 hektarea baso-lur emango dizkie tribuei, baita horiek ustiatzeko eskubidea ere. Basoak ustiatzeko baimena CNI Isi Holdings Limited enpresak izango du eta estatuak parte hartzearen %13,3a izango du, eta maorioek, berriz, %86,7a.

Egun, Waitangiko erreserba historikoa turismorako erakargarria den gunea da. Maoriarren bilera egoitza dago, Misio kolonialaren etxea, Masta edo waka taua (maoriarren gerrako kanoa) luzea bertan kontserbatzen direlarik.

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-JOSU AGIRRE-Pony Express

Pony Express Poster.jpg

Pony Express Ameriketako Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen zituen posta-zerbitzu azkarra izan zen. Missouri ibaian hasi eta Pazifikoko kostalderaino iristen zen. Martxan izan zen 1860ko apiriletik 1861eko azarora. Gutunak zaldiz eraman ohi ziren belaze, basamortu eta mendietan zehar. Honela, postak Atlantikoko kostatik Pazifikoraino iristeko behar zuen denbora 10 egunetan gutxitu zuen.

Ibilbide motzagoa eta, diligentzien ordez, zaldizkoak erabiltzean, Pony Expressen sortzaileek zerbitzu azkarrago eta seguruagoa emateaz gain, Gobernuarekin kontratu esklusibo bat lortzea espero zuten.

Pony Expressek sistema bateratu transkontinental bat eraiki eta urte guztian zehar funtziona zezakeela frogatu zuen, lehenago ezinezkoa zirudien zerbait. Lehenengo telegrafo transkontinentalak eta lehenengo burdinbide transkontinentalak ordezkatu zutenean, Pony Express mendebalde urruneko legenda bihurtu zen[1].

2006an, United States Postal Servicek Pony Express izena erregistratu zuen.

Oinarria

Pony Expressen ibilbidearen mapa, 1860
Pony Express Route.svg

Pony Express Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren hasiera baino urtebete lehenago hedatu zen eta Mendebaldearekiko komunikazio azkar eta seguru baten beharraren isla izan zen.

1845ean, James K.Polk presidentearen mezu batek Mendebaldera iristeko 6 hilabete behar izan zituen. Garai haietan, mezuek Hego Amerika ertzetik Suaren Lurraldean barrena edo Panamako istmoa zeharkuz bidaiatu behar izaten zuten.

1860an, biderik azkarrena Butterfield Stageko linea zen, El Pason (Texas) barrena, eta 25 egun irauten zituen. Iparraldeko bide edo bide zentraletik bidaltzea ia 950 km motzagoa suertatzen zen. Baina, neguan, elurra zela eta, ez zen erraza hauek gurutzatzea.

Esaten denez, 1854an, Russell, Majors and Waddell enpresako langile zen Benjamin Franklin Ficklin izan zen ibilbide azkarrago baten proposamena egin zuena eta Kaliforniako senatari zen William M. Gwini egin zion.

Russell, Majors & Waddell enpresak Mendebalderako hainbat bide hornitzen zituen, esate baterako, Oregoneko errepidea (Oregon Trail) eta Santa Ferako bidea (Santa Fe Trail) gainera konplexu handi batean egiten zuen lan, West Bottomsen,Kansas Cityn (Missouri) esaterako. Era berean, enpresak Fort Leavenworth (Kansas) baseko armada ere hornitzen zuen.

1857ko urrian, Russell, Majors eta Wadell hondamendi ekonomikotik oso gertu zeuden Lot Smith eta bere Nauvoo legioakUtahko gerran 54 bagoi suntsitu ostean. Gudarosteak ez zien galeren dirua itzuli eta konpainia sarrera iturri berrien bila hasi zen. 1859an Ben Holladay, Lavenworth eta Salt Lake Cityren artean mezularitza zerbitzua ezartzeko kontratua eskuratu zuten.

1860ko urtarrilaren 27an William Hepburn Russellek enpresari adierazi zion Gwin senatariak errepide zentraletik Kaliforniakomezularitza zerbitzurako kontratu bat babestuko lukeela baldin eta frogatzen bazen mezuak 10 egunetan iritsiko zirela eta errepide hori prest egongo zela apirilerako. Leavenworth & Pikes Peak Express konpainiaren izena aldatu zuten Central Overland California and Pikes Peak Express Companyra kontratua lortzeko intentzioarekin.

Hannibal & St. Joseph Railroad 1859an hasi zen lanean, Missouri gurutzatzen zuen lehenengo burdinbidea izanik. Leavenworthetik 48 km-ra zegoen Missouri ibaiarenarroa jarraituz. Orduan erabaki zen, hau, Kaliforniarantz joango zen mezularitza ibilbide azkar baten abiapuntua izango zela.

Alexander Majors eta Ficklinek 3106 km-tan zehar 190 euskarri puntu eraiki zituzten, St Josephetik Sakramentora, 50 zaldizko kontratatu eta 500 zaldi eskuratu zituzten. Lana garaiz amaitu eta, 1860ko apirilaren 3an ireki zuten. Ficklinek Russelekin izan zuen haserre baten ondorioz, negozioa utzi egin behar izan zuen 1860kouztailean. Honen ondoren, Pacific Telegraph Companyaren taldekideetako bat izatera pasatu zen.

Funtzionamendua

Lehenengo bidaian eraman zuten eskutitz bat

Pony Expressen geltokiak 16 km-ro zeuden banatuak ibilbidean zehar, gutxi gorabehera zaldi batek lauhazka handian korri dezakeen distantzian. Geltoki bakoitzean, zaldunak zaldi berri eta fresko bat hartzen zuen eta zakua zaldiaren zerran ezartzen zen, zaldunaren pisuaz mantentzen zelarik. Zaldiak guztira 75 kg zamatzen zituen. Zaldunek ezin zuten 56 kg baino gehiago izan eta, 120-160 km-tik 120-160 km-ra, ordezkatzen zituzten.

Majorek 400 zaldi baino gehiago lortu zituen proiekturako, batez beste 1,47 m-ko altuera eta 410 kg-ko pisua zutenak, hortik datorkio pony izena.

Ibilbidea

Frank E. Webner, Pony Expesseko zaldunetako bat, 1861 inguruan

Ibilbideak Oregoneko (Oregon Trail), Mormoneko (Mormón Trail) eta Kaliforniako (California Trail) errepidearen ibilbide bertsua jarraitzen zuen. Missouri errepidea St Josephen gurutzatu ondoren, US36 errepide modernoan barrena jarraitzen zuen (Pony Expressen Autopista) Marysvilleraino (Kansas), non, bertan, iparraldera biratzen zuen Little Blue ibaiaren arroa jarraituz, Fort Kearneyraino, NebraskanNebraska alderik alde gurutzatu ondoren, Platte errekaren arroa jarraitzen zuen Corthouse Rock, Chimney Rock eta Scotts Bluffetik pasatuz eta Kolorado Julesberg ertzetik pasatuz Fuerte Laramiera iritsi baino lehen,Wyomingen. Bertatik Sweetwater erreka jarraitzen zuen, Independence Rock, Devil’s Gate eta Split Rocketik pasatuz, Fort Casparreraino South Pass-en barrena Fort Bridgereraino eta, gero, Salt Lake Cityra. Great Basin, UtahNevadako basamortua gurutzatzen zuen Tahoe lakutik gertu, Sakramentora iritsi baino lehen. Garai haietan, mezuak lurrunontzietan bidaltzen ziren Sakramento ibaian zehar, San Frantziskoraino. Lurrunontziak erabiltzerik egon ez zen aldi bakanetan, zaldunek eraman ohi zituzten mezuak Oaklanderaino (Kalifornia).

Lehenengo bidaia

Lehenengo zaldunak: “Billy” Richardson, Johnny Fry, Charles Cliff, Gus Cliff

Bidaiak programatua zeuden aldi berean has zitezen San Frantziskon eta St. Josephen 1860ko apirilaren 3an, baina ekialdeko ibilbideak publizitate handiagoa izan zuen. Ez zaigu lehenengo zaldunen irudirik geratu [2].

Mendebaldeko konexioa

New Yorketik eta Washingtonetik motxila zekarten mezulariek konexio batean huts egin zuten Detroiten eta, bi ordu geroago iritsi ziren Hannibalera (Missouri). Ferrokarrileko langileek burdinbidea libratu eta Missouri zeritzon lokomotora berezi bat prestatu zuten. Bagoi bakarra zuen eta 332 km denbora errekor batean egitea ahalbidetu zuen. Era honetan, trenak 4 ordu eta 51 minutu bakarrik behar izan zituen ibilbidea egiteko —batez beste 64 km/h-. Lehenengo zakuak 49 gutun, 5 telegrema pribatu eta San Frantzisko eta erdibideko puntuetako dokumentu batzuk zituen.

St. Josepheko alkateak, M. Jeff Thompsonek, William Russellek eta Alexander Majorsek hitzaldiak esakini zituzten motxila entregatu baino lehen. Gaur egun, lehenengo zalduna zein izan zen zalantzan dago[3].

Bidaia arratsaldeko 07:14an hasi zen. Pony Expressen lehen ibilbideak ikuiluetatik Missouri ibaieko ferryraino zeuden 800 m-ak hartzen zituen, Jules Street ondoan. Uste da Johnny Fry izan zela mendebaldeko konexioko benetako zalduna. Zama garraiatu zuen ferrytik Elwooderaino. Zaldi gainean zeharkatu zuela ibaia esaten bada ere, badirudi, ez zela horrela izan eta beste zaldi bat lortu zuela beste aldeko ikuilu batean, Senecaraino zaldiz joan zelarik. Era berean, Fry izan zen lehen korreoa eraman zuena apirilaren 14anSan Frantziskotik St Josepheraino.

Johnson William Richardson izan zela ferryraino zakua eraman zuena uste da. Anaia omen zen ikuiluez arduratzen zena eta honek ezarri omen zion zama zaldiari. Richardsonek ez zuen gehiago Pony Expresserako lan egin.

Ekialdeko konexioa

Uste da Sakramentora zihoan Antelope lurrunontzian bidaiatu zuen James Randall izan zela San Frantziskoko telegrafoen ofizinatik irten zen lehenengo zalduna.

Goizaldeko 02:45ean William (Sam) Hamilton izan zen Sakramentotik irten zen lehen zalduna.

Zailtasunak

Buffalo Bill

Ulysses S. Grant koronelaren lehenengo egitekoa Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean Hannibal & St. Joseph Railroad eta Pony Express babestea izan zen. 1861ean, enkargu honen ondoren, Grant brigadier general mailara igo zuten.

Gerra Paiutan zehar geltoki askok segadak eta erasoak izan zituzten.

Itxiera

Nahiz eta Pony Expressek errepide zentrala bideragarria zela frogatu, Russell, Majors eta Waddellek ez zuten ibilbide horretan zehar mezularitza sistema ezartzeko kontratua lortu. Hala ere, kontratua 1861ean Ben Holladayri eman zitzaion, Butterfiels Stagearen gaineko kontrola hartu zuena. Holladayek Russell, Majors eta Waddelen geltokien gaineko eskubidea hartu zuen bere zalgurdiak hornitzeko. 1861eko martxotik aurrera, Pony Expressek Salt Lake City eta Sakramentoren artean bakarrik banatuko zituen mezuak. 1861eko urriaren 24an, Pony Expressek bere itxiera adierazi zuen, lehen telegrafo transcontinentalaren mezua Salt Lake Cityra iritsi baino bi egun geroago. Azkeneko bidaia 1861eko azaroaren 21ean egin zen.

Pony Expressek 90.000 $ irabazi eta 200.000 $ galdu zituen. 1866anAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilarenamaieraren ondoren, Holladayek Pony Expressen egoitza guztiak Butterfield Stagearen gainerako gauzekin batera saldu zizkion Wells Fargori, milioi eta erdi dolarren truke.

Markak eta logotipoak

Wells Fargok Pony Expressen logotipoa erabili zuen bere kotxe blindatuentzat. Logotipoa erabiltzen jarraitu zuen 1990eannegozioa beste enpresa batzuk erosi zuten arte. 2001ean Pony Expressen logotipoa erabiltzeari utzi zitzaion seguridade konpainietan, konpainiaren azkeneko salmentaren ostean.

2006ko ekainean, United States Postal Servicek adierazi zuen Pony Express marka erregistratu zuela Air Mail-ekin batera.

Oinordetza

Sakramento, Stateline, RenoSalt Lake City, Casper, Julesburg, Colorado, North Kansas City eta St. Josephen badaude estatuak Pony Expressen omenez. Famatuena 1940ko apirilaren 20an St. Josephen inauguratu zena da. Hermon Atkins MacNeilek egina izan zen. Hall City Parken dago. Hiriak alde batera utzi ditu eskultura ikuiluen ondoan dagoen parke batera eramateko proposamenak.

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-JAVIER VALDIVIELSO-John Augustus Roebling

John Augustus Roebling
John Augustus Roebling
Datu pertsonalak
Jaio 1806ko ekainaren 12a
Mühlhausen (Prussia)
Hil 1869ko uztailaren 22a
Brooklyn Heights New York (AEB)
Bikotekidea Herting Johanna
Webgunea http://roeblingmuseum.org/
Sinadura John A. Roebling's signature.jpg

John Augustus Roebling (Mühlhausen, (Prusia), 1806ko ekainaren 12aNew York (AEB), 1869ko uztailaren 22a) Alemanian jaio zen ingeniari zibil amerikarra zen. Burutu zuen zubi esekiaren diseinuak eta, bereziki, Brooklyn zubiaren diseinuaren kontu egoteak eman zion duen ospea[1].

Biografia

John Augustus Roebling Mühlhausenen jaio zen 1806ko ekainaren 12an. Gurasoak Dorothea Friederike Therese Röbling eta Christoph Polykarpus Röblingen izan zituen eta lau seme-alabetatik gazteena izan zen Roebling.

Mühlhausengo Divi Blasii eliza luteranoan bataiatua izan zen. Gaztaroan, klarinete baxua eta tronpa edo frantziar kornoa jotzen ikasi zuen. Erakusgai zuen, halaber, zirriborroak eta pinturak egiteko talentu artistiko handia.

Roeblingen aita tabako-denda txiki baten jabe zen, baina negozioa ez zen nahikoa hiru semeren bizibidea mantentzeko. Horregatik, Roeblingen arreba Friederike Amaliek herriko merkatari apal batekin, Carl August Meissnerrekin, ezkondu behar izan zuen; anaia zaharra, Herman Christian, ordea, tabako-dendaz kargu egiteko prestatu zen.

Mühlhausengo bigarren mailako irakaskuntza eskolan sartu zuten John. Baina, bere adimenaz oharturik, Roeblingen amak, 15 urte besterik ez zituenean, Erfurtera eraman zuen eta, bertan, matematika eta zientziak ikasi zituen Ephraim Salomon Unger izen handiko matematikari judutarraren tutoretzapean.

1824an azterketak gainditu eta etxera itzuli zen urtebeterako. Aldi berean, Berlingo Bauakademiean matrikulatu zen eta arkitektura eta ingeniaritza ikasketak egin zituen. Martin Friedrich Raberen (17651856) irakaskuntzapean, zubi eta dikeen eraikuntza ikasi zuen, Johann Friedrich Dietleinekin (17821837) hidraulika eta mekanika Johann Albert Eytelweinekin (17641848). Hizkuntzak ere ikasi zituen eta, halaber, Hegel filosofoaren hitzaldietan parte hartu zuen. Izan ere, Roeblingek interes handia erakutsi zuen filosofiarako, eta hainbat urte geroago unibertsoaren kontzeptuari buruzko mila orriko tratatu bat landuko zuen.

1825ean eta ondorengo hiru urteetan gobernuarentzat lanean ibili zen Westfaliako Arnsbergen, errepide militar baten eraikuntzan. Aldi berean, zubi esekien zirriborroak egin zituen.

1829an bere etxera itzuli zen berriro ere, azken tesia egin eta bere bigarren ingeniaritza azterketa prestatzeko. Baina arrazoi ezezagunak direla medio, ez zuen sekula azterketa hori burutu.

Roebling Suspension Bridge.jpg

Alemaniatik Ameriketako Estatu Batuetara

1831ko maiatzaren 22an, Roebling Prusiatik alde egin zuen bere anaia Carlekin eta utopista teknologikoa zen Johann Adolphus Etzlerrekin. Ingeniari gisa lan egiteko, independentzia ekonomikoa eta karreraren aurrerapenak trabak ziren Prusiako garaiko gizartean. Napoleonen Gerren ondorenaz gero (1815) zorigaitzak heldu zion herriari eta hartatik ihes egiteko abiatu ziren bertatik. Atzean, gobernu autoritario batek eragindako ezinegon politikoan murgilduta zegoen Prusia utziko zuten[2].

Etzlerrek Amerikako Estatu Batuetan utopia bat sortzeko ideia zuen, baina ibilbide arazotsua izan ondoren, taldea banandu egin zen. John eta Carlek 1.582 hektarea (6,4km2) erosi zituzten Pennsylvaniako Butler konderrian 1831ko urriaren 28an. Geroko etorkin alemaniarrek kokagune bat izateko xedean egin zuten hura eta Saxonburg deitu zioten. Beste kolono asko Etzlerrekin mantenduko ziren. 1976an, Saxonburgeko John Roebling Etxea Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroan zerrendatua izan zen.

Roeblingen Saxonburgeko etxea Pennsylvanian. Ondoan, Brooklyn zubiaren erreplika bat

Lana

John eta Carl Roebling une interesgarri batean iritsi ziren AEBetara. Nazioa boom ekonomikoaren azken etapan zegoen, 1837ko krisiarekin amaituko zena. Nekazariak zeharo kaltetuak izan ziren, baina 1840ko hamarkadan pentsatzeko modu berri bat nagusituko zen. Ekialdeko industria-guneen eta mugako nekazaritza merkatuen arteko garraioa nazioaren onerako gai bihurtu eta hainbat proiektu jarri ziren abian. Garraio proiektu horietako asko koloniatik gertu ziren, baina ingeniaritza lanez okupatu beharrean, nekazaritzari ekin zion Roeblingek.

Bost urte geroago, jostun baten alaba zen Johanna Hertingekin ezkondu zen.

Horiek gorabehera, nekazaritza ez zen John Roeblingek uste bezalako oparoa eta kolono gutxi ekarri zituen. 1837an, anaiaren heriotzaren eta bere lehenengo semearen jaiotzaren ostean, bere bokaziora itzuli zen, ingeniaritzara, hain zuzen ere.

AEBetan eskuratu zuen lehen ingenieritza lana ibai-nabigaziorako hobekuntzak gauzatzea eta ubide baten eraikuntzan zetzan. Hiru urte eman zituen Allegheny mendikatean zehar burdinbidea eraikitzen, Harrisburgetik Pittsburghera arte, Pennsylvaniako estatuan. 1840an, Charles Ellet, Jr. zubi esekien diseinatzaileari idatzi zion, Filadelfia inguruko zubi bat diseinatzeko laguntza eskainiz.

« Europan egindako nire egonalditik zubi esekiei buruz ikasitakoa, nire gogoko okupazioa, (…) Horrelako zubi batek eraikitze metodoaren forma ederrenak guztiz erakutsi beharko lituzke eta ez da beharrezkoa izango estatubatuarren gogoan eragingo duen efektu onuragarria aurrez iragartzea.  »

1841ean, Roebling alanbre soka ekoizten hasi zen Saxonburgen. Garai hartan, Filadelfiako kanaleko itsasontziak tren-bagoietan garraiatzen zituzten Allegheny mendikatean zehar beste aldeko kanaletaraino, ontziak Pittsburgheraino iris zitezen. Allegheny Portage Railroad enpresa publikoak ontziak eta tren-bagoiak lekuz aldatzeko sistema bat burutu zuen. Sistema honek, 7 zentimetroko lodierako kalamu kable bakarra erabiltzen zuen ontzi eta bagoiak altxatu eta jaisteko. Baina kalamu kableak oso garestiak ziren eta, gainera, maiz ordezkatu behar ziren. Roebling alanbre-sokari buruz irakurri zuen artikulu batez gogoratu zen eta, handik gutxira, 7 hari-zuntzeko kable bat garatzen hasi zen bere baserrian.

1844an, Roeblingek Allegheny ibai zeharkatzen zuen egurrazko ubidea ordezkatzeko eskaintza irabazi zuen. Bere diseinuan 50 metroko bi bao aurreikusten zituen. Horietako bakoitza, egurrezko enbor banaz osatuta zegoen, ura edukitzeko elkarri ondo lotutako kable paralelo askok osatutako alanbre bana finkatuta zegoen enborren alboan.

1845ean, Monongahela ibaia zeharkatzen zuen zubia eraiki zuen, Pittsburghen.

1848an lau ubide esekien eraikuntza hitzartu zuen, Delaware eta Hudson Kanalean. Urte berean, New Jerseyko Trenton hirira aldatu zen. Roeblingek alanbre ekoizpenerako gune industrial bat eraiki zuen bertan. Lower Trenton zubiaren lema –Trenton makes, the world takes– industria-gune honetan inspiratu dago.

Roeblingek hurrengo proiektua 1851n hasi zuen. New York Central Railroad eta Great Western Railway of Canada konektatzen zituen trenbide-zubia zen, eta lau urte behar izan zituen zubia amaitzeko. 251 metroko luzera zuen eta 10 hazbeteko (25cm) lodierako lau kablez finkatuta zegoen. Bi maila zituen, ibilgailuentzako bat eta trenbide-trafikora zuzendutako beste bat.

Niagara zubia eraikitzen ari zen bitartean, Roeblingek beste trenbide zubi eseki bat obratu zuen, Kentucky ibaia zeharkatuz eta 373 metroko luzera zuena. Harrizko dorreen egitura egina zegoela, trenbide konpainia kapital gabe geratu eta zubiaren eraikuntza gelditu bazen ere, geroago amaitu ziren eraikuntza lanak.

1859an beste zubi eseki bat eraiki zuen Pittsburghen. Zubiaren luzera 314 metrokoa zen, 105 metroko bi bao eta 52 metroko beste biez egituratuta zegoen.

AEBetako Gerra Zibilarengatik behin-behineko etenaldi bat egin zuen Roeblingek. Hala eta guztiz ere, 1863an Ohio ibaia zeharkatzen zuen zubiaren eraikitze lanari ekin zion berriro. 1865ean hasi zen zubi honen erakuntza eta finantzazio arazoengatik gelditu; zubia, azkenerako, 1867an amaitu zen. Cincinnati-Covington Zubia, geroago John A. Roebling izenekoa, munduko zubi eseki luzeena izan zen, amaitu zen garaian.

1867an, New Yorkeko East River ibaia zeharkatuko zuen eta gaur egun Brooklyn zubiaz ezagutzen duguna diseinatzen hasi zen. 1869ko egun batean, kaiaren ertzean zegoen, zubia eraiki behar litzatekeen tokian. Porturatzen ari zen ferry batek oina harrapatu zion bertan eta zauritu zituen behatzak ebaki behar izan zizkioten. Tratamendu medikoa ukatu eta oina sendatzeko ur-terapia (zauriaren gainean ura isuriz etengabe) nahi izan zuen. Bere egoerak txarrera egin zuen. Istripua gertatu eta 24 egun ondoren hil zuen tetanos gaixotasunak.

Roeblingen aburuz, oreka indar batean, oreka beti betetzen da baina deformazioen bateragarritasuna ez dauka zertan. Hau zen, funtsean, indarren metodoaren antzeko hurbilketa metodo bat: lehenik eta behin, zuzeneko eta zeharkako kargen kalkuluak egiten zituen; ondoren, karga totala kable eta euskarri kopuruaz zatitzen zuen. Roeblingek segurtasun faktore handi bat gehitu, eta ondoren karga lortzen zuen. Planteamendu honek, egituraren analisia nahiko zehatza itzultzen du, deformazioa jasateko egitura nahiko harikorra dela suposatuz.

Roebling Suspension Bridge Cincinnatin, Ohion, gauez

Heriotza

Brooklyngo zubiaren dorrea eraikiko zen eremua ikuskatzen ari zela, porturatzeko zegoen itsasontzi batek Roeblingen eskubiko oina harrapatu zuen. Behatzak ebaki ostean, tetanosa diagnostikatu zioten. Gaixotasuna garatu ahala, konbultsio larriak jasan zituen aldian-aldian. Azkenerako, koman sartu, eta geroago hilko zen 1869ko uztailaren 22an, goizean goiz, Brooklyn Heights auzoan, New Yorken.

Trenton hiriburuan (New Jersey), Riverview Hilerrian, dago lurperatuta Roebling.

Brooklyn Bridge poŝtmarko DE 2006.jpg

Ondorengoak

John Roebling eta Herting Johannak bederatzi seme-alaba izan zituzten:

  • Washington A. Roebling (j. 1837 – h. 1926)
  • Laura R. Methfessel (j. 1840 – h. 1873)
  • Ferdinand [J1] W. Roebling (j. 1842 – h. 1917)
  • Elvira R. Stewart (j. 1844 – h. 1871)
  • Josephine R. Jarvis (j. 1847)
  • Charles Gustavus Roebling (j. 1849 – h. 1918)
  • Edmund Roebling (j. 1854 – h. 1930)
  • William Roebling (j. 1856 – h. 1860)
  • Hannah Roebling (haurtzaroan hil zen)

John Roeblingen lana ez zen bere heriotzarekin amaitu:

  • Aitaren heriotzaren ondorenean, Roeblingen semea zen Washington Roeblingek eta honen emazteak, Emily Warren Roeblingek, Brooklyn zubiaren eraikuntza lanak jarraitzeko aukera izan zuten[3].
  • Ferdinandek aitaren enpresaren jarduerak zabaldu zituen burdina soken eremura arte.
  • Charles Roeblingek, berriz, 80 tonako makina bat diseinatu eta eraiki zuen burdina soka erraldoiak egiteko, halaber, Roebling herria fundatu zuen, New Jerseyn, non John A. Roebling’s Sons altzairu enpresa eraiki zuen.
  • John A. Roeblingen biloba, A. Washington Roebling II.a, RMS Titanic hondoratzean hil zen.
  • Bere birbiloba, Donald Roebling, filantropo eta asmatzailea izan zen eta ibilgailu anfibioa asmatu zuen.

File:CovingtonKY JARoeblingBridge.jpg

Proiektuak

  • 1844. Allegheny Aqueduct (Pittsburgh). 49 metroko luzera zuen ubidea. 1861ean eraitsia izan zen.
  • 1846. Smithfield Street Bridge. Hau ere Pittsburghen kokatuta zegoen, 57 metroko luzerarekin. 18811883ean ordezkatua izan zen.
  • 1848. Lackawaxen Aqueduct. Lackawaxen (Pennsylvania) kokatutako ubidea zen. Lackawaxen ibaiaren albo batetik bestera 70 metro luzatzen zen, 35 metroko bi zubizuloz osatuta. Zubizulo bakoitzaren euskarri 7 hazbeteko (18cm) bi kable ziren. Jada ez da existitzen.
  • 1849. Roebling’s Delaware Aqueduct. Lackawaxen (Pennsylvania) eta Minisink Ford (New York) elkartzen dituen, 175 metro luze dituen eta 41 metroko altueran aurkitzen den AEBetako zubi eseki zaharrena da. 8 hazbeteko (20cm) bi kable eusten dute zubiaren pisu totala. 1965 eta 1995ean zaharberritua izan zen, eta oinezko zein kotxeentzako atondua dago egun.
  • 1850. High Falls Aqueduct. 44m luze eta 8½ hazbeteko (22 cm) bi euskarri-kable.
  • 1850. Neversink Aqueduct. Neversink ibaia (New York) zeharkatzen du; 52 metroko zubia, eta honi lotuta 9½ hazbeteko (24cm) bi kable daude.
  • 1854. Niagara Falls Suspension Bridge. Niagara ibaian eraikitako zubia da. 250 metrorekin, Kanadako Ontario eta AEBetako New York estatuen arteko muga da.
  • 1859. Allegheny Bridge. Pittsburgh; 105m luze.
  • 1866. John A. Roebling Suspension Bridge. Ohio ibaia zeharkatzen du Cincinnatitik (Ohio) Covingtonera (Kentucky) arte; 322m luze.
  • 1870. Waco Suspension Bridge. Waco, Texas; 145m hedatzen da Brazos ibaiaren alderik alde.
  • 1883. Brooklyn Bridge. East River deritzon itsasartea zeharkatzen du, Long Island eta New Yorkeko portua lotuz. 486m neurtzen du.

Erreferentziak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
John Augustus Roebling
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-NADIA PÉREZ-Jimi Hendrix

Jimi Hendrix
Jimi Hendrix 1968an Herbeheretako telebista saio batean joaz.
Jimi Hendrix 1968an Herbeheretako telebista saio batean joaz.
Datuak
Ezizenak Jimi Hendrix
Buster
Jaiotza herria Seattle, Washington, AEB
Jaiotza data 1942ko azaroaren 27a
Heriotza herria Londres, Erresuma Batua
Heriotza data 1970eko irailaren 8a
Musika mota Hard rock, blues rock, acid rock, rock psikodelikoa, funk rock, blues
Tresnak Gitarra, ahotsa, baxua, bateria, pianoa
Urteak 1963–1970
Loturak beste
artista batzuekin
The Jimi Hendrix Experience, Gypsy Sun and Rainbows, Band of Gypsys, The Isley Brothers, Little Richard, Curtis Knight & the Squires
Webgunea www.jimihendrix.com

James Marshall “Jimi” Hendrix, jaiotzez Johnny Allen Hendrix (Seattle, Washington, AEB, 1942ko azaroaren 27aLondres, Erresuma Batua, 1970eko irailaren 18a) musikari eta kantautore estatubatuarra izan zen. Rock musikaren historiako gitarrista elektriko handiena kontsideratzen da eta XX. mendeko musikari garrantzitsuenetarikoa.

Musikalki, rock & roll eta blues elektriko amerikarraren eragina jaso zuen eta bere taldea zen The Jimi Hendrix Experiencekin Europan arrakasta lortu ondoren, AEBetan ospe handia lortu zuen 1967an Montereyko Pop jaialdian emandako kontzertua eta gero. 1969an, Woodstock jaialdian hartu zuen parte eta, 1970an,Isle of Wight jaialdian, 27 urte zituela hil aurretik.

Hendrix 1992ko Rock and Roll Hall of Fame sartu zuten.

2003an, Rolling Stone aldizkariak historiako gitarrajolerik onena bezala saritu zuen.[1]. 2004an, garai guztietako artistarik hoberenetarikoa izendatu zuen (6). Urte berean, Total Guitar aldizkari britainiarrean, 4.000 irakurlek aukeratu zuten historiako gitarrajole hoberena.

2009an, Time estatubatuar aldizkariak gitarra elektrikoa jotzen zuen gitarrajolerik hoberena izendatu zuen, B. B. King, Chuck Berry, Jimmy Page, Keith Richards eta Eric Claptonen aurretik. Urte berean, Music Radarren eginiko inkesta batean, Voodoo Child abestiak Guns N’ Roses, Led Zeppelin eta Deep Purpleren aurretik kokatu zuten.

Jimiren aitona-amonak

Biografia

Johnny Allen Hendrix 1942ko azaroaren 27an jaio zen Seattlego (Washington, AEB) King County ospitalean. Ama amerikarra zUen eta aita, berriz, afroamerikarra. Izena aldatu zioten eta James Marshall Hendrix jarri, bere aitaren anaia zendutakoa zen Leon Marshall Hendrixen omenez.

Jimiren lehen urteak auzo umil batean izanz iren eta bere haurtzaroak zartako galanta jaso zuen gurasoak banandu zirenean. Umeak 9 urte besterik ez zituen eta, aitaren aldeko amona Nora Rose Mooreri eman zitzaion zaintza eskubidea.

4 urte besterik ez zituenean lehen instrumentua izan zuen: aho-soinua. Aitaren soka bakarreko ukelelea ordezkatuko zuen lehen gitarra akustikoa 14 urterekin lortu zuen 5 dolarren truke. Geratu gabe hasi zen jotzen eta bere kasa ikasi zuen B.B. King edo Muddy Waters bezalako musikariei begira.

1958an, ama hil zitzaion urtean, aitak lehen gitarra elektrikoa erosi zion, Supro Ozark gorri bat, anplifikadorerik gabe, eta honekin jo zuen herriko talde batzuetan. Eskola utzi eta burubelarri eman zion gitarrajole handien jarraipenari: B.B. King, Muddy Waters, Albert King, Robert Johnson, Leadbelly eta Chuck Berry.

1960ko hamarkadaren hasieran, legearekin izan zituen arazo batzuk medio, Jimik soldadutza eta kartzela artean aukeratu behar izan zuen. Horrela, 1961eko maiatzaren 31n, Hendrix soldadutzara joan zen, 101st Airborne Divisionean alistatuz eta, trebatze epe baten ondoren, Fort Campbellera bidali zuten, Kentuckyn.

Abentura militarrak ez zuen asko iraun. Hango giro zorrotzak frustrazioa eragin zion eta musikara dedikatu nahi zuela erabaki zuen. Jimi Hendrixek armak uzteko, behin baino gehiagotan joan behar izan zuen armadako psikologoarengana, zenbait iturriren baitan, homosexuala zela argudiatu zuelarik. Hendrixen hainbat elkarrizketak dioenez, badirudi jausgailuan salto egin ondorengo bizkarreko arazoak jarri zituela aitzakia.

Baja lortu ondoren, Buster (izen hori ematen zioten sendian eta lagunartean) Clarksvillera (Tennessee) joan zen bizitzera. 1962an hasi zen jendaurrean agertzen bere laguna zen Billy Coxekin batera eginiko King Casuals bandan. Taldeak inguruko lokaletan jotzen zuen Nashvillera joatea erabaki zuten arte. Han Jefferson Street inguruko lokaletan mugitu ohi ziren, betiko Nashvilleko komunitate afroamerikarraren bihotzean eta, garai hartan, rhythm and blues musikan murgildua. Giro honek sustatu eta eragin itzela izango zuen Hendrixen lehen zuzenekoetan.

Hurrengo hiru urteetan, Jimik bizimodu desordenatua izan zuen: Chitlin’ Circuit biran hartu zuen parte eta ez zen sekula falta King Casuals bandaren gitarrista bezala, edo beste banda batzuek ondoan, bai blues, rhythm and blues edo soul musikan, Chuck Jackson, Slim Harpo, Tommy Tucker, Sam Cooke edo Jackie Wilsonen ondoan. Erabakiorra izan zen hau Jimiren formazio musikal eta estilistikoarentzat. Testuinguru honetan, Hendrixek blues musikaren erroetan sakontzeko aukera izan zuen.

Formazio garai honen ondoren, 1964an, Hendrix New Yorkera joan zen, Harlem auzora. Arthur eta Albert Allen bikiak (Taharqa eta Tunde-Ra Aleem) egin zituen lagun eta adiskidetasun hura erabakiorra izan zen Hendrixen karrerarentzat. Era berean, garrantzi handikoa izan zen gero emaztegaia izango zuen Lithofayne “Fayne” Pridgeonekin hasi zuen harremana. Emakume honek laguntza handia eman zion Hendrixi New Yorkeko giroan eta Harlemeko giro musikal undergroundean sartzeko orduan.

Jimi Hendrix thumbnail.jpg
Hendrix.svg

Arrakasta

1964a izan zen urte erabakiorra. Isley Brothers bandako gitarrista egin zuten eta bira egingo zuten AEBetan zehar, Chitlin’ Circuit lokaletan eta guzti. Garai honetan izan zuen Testify tema estudioan jotzeko aukera eta arrakasta handia lortuko zuen irratian.

1964 eta 1965 artean, Hendrix bandatik bandara ibili zen: Nashvillen Isley Brothers utzi eta Gorgeous George Odell bandari atxiki zitzaion; Atlantan, Upsetters bandan sartu zen, Little Richardekin zebilen banda. Jimiren idolo handienetakoa zen Little, baina haserrealdi handiak izan zituzten bien artean. Gehienetan, Richardek Hendrixen antzerkirako gehiegizko joera ezin zuelako jasan izan ohi zen eta, bolada batez, Hendrix Richardetik aldendu eta Ike eta Tina Turnerrekin, baina ez zuen asko iraun, berriro aurreko taldera itzuli baitzuten. Azkenean, lana galdu zuen Washington D.C.ra zihoan autobusa galdu zuelako.

1965ean, Knight ezagutu zuen hotel baten hall-ean eta Hendrix Curtis Knight and the Squires bandara erantsi zitzaion. Bi hilabetez jarraitu zuen Joey Dee and the Starliters bandarekin berriro, New Yorken, Squires bandara itzuli baino lehen.

Azkenean, 1965eko urriaren 15ean, Jimik zine kontratu bat lortu zuen 3 urtetarako Ed Chaplinekin. Urte batzuk geroago, elkarlana bertan behera geratuko zen eta kontratua apelatu egingo zuen Hendrixi buruhauste bat baino gehiago eraginez.

1966an, Hendrixek lehen banda osatu zuen azkenean: Jimmy James and the Blue Flames. Randy Wolfe 15 urteko kalifoniarra taldekide izango zuen eta, bi Randy zeudenez, Jimik Randy California deituko zion gazteari. Besteari, berriz, Randy Texas.

Garai honetarako, ordungo musikari eta artista asko bezalatsu, Jimik marihuana erretzen zuen eta LSD ere hartzen zuen.

Hendrix eta bere talde berriak arreta piztu zuten New Yorken. Garai hartan ezagutu zuen Frank Zappa handia eta honen eraginez egingo zuen bere wah-wah efektua gitarran.

Jimi Hendrix Experience.png
Are You Experienced - US cover-edit.jpg

The Jimi Hendrix Experience

1966a izan zen Hendrixen urtea. West 21st Streeteko Cheetah Clubeko gau batean, gitarrajoleak garai hartan Keith Richardsen emaztegaia zen Linda Keith ezagutu zuen. Harreman estua sortu zen bien artean eta Lindak The Rolling Stonesen managerra zen Andrew Loog Oldham eta Seymour Stein ekoizlea aurkeztu zizkion. Ez zen ezer asko jaso bilera hartan, baina Lindak ez zuen etsi eta The Animals bandako baxujolea zen Chas Chandler aurkeztuko zion hurrengoan. Oraingo honetan arrakasta izan zuten, Chandler The Animalsekin bukatzear baitzegoen. Hendrix Hey Joeren bertsio bat egiten saiatu zen eta emaitzak txundituta utzi zuen Chandler. Londresera eraman zuen kontratua sinatzea eta musikariak bilatzeari eman zioten. Audizio batzuen ondoren, power-trio eran osatu zuten taldea eta bi ingeles hautatu zituzten horretarako: Noel Redding gitarrak baxua joko zuen eta Mitch Mitchell piroteknikoak bateria. Jimi Hendrix Experience jaio zen horrela.

Emaitza erabateko berrikuntza izan zen; Europan eginiko emanaldietan, Hendrixen doinuek, Mitchellen bateriak eta Reddingen baxuak arrakasta handia izan zuten Londresko musika munduan. Gitarrajolearen bortizkeriak Eric Clapton edo Yardbirdseko kide zen Jeff Beck liluratu zituen eta The Who banda bere diskaetxea zen Track Recordsen proposamena onar zezan ahalegindu zen.

Prentsari eskaini zioten lehen bertsioa Hey Joe izan zen eta Stone Free blues sakona eta latza eraman zuen atzealdean singleak. Salmentak ondo joan ziren eta hurrengo bikotea atera zuten: Purple Haze eta The Wind Cries Mary. Zuzenekoetan ez ziren falta abesti hauek eta, kontzertuetan, Howlin’ Wolfen Killing Floor izan ohi zen lehen kanta. B.B. Kingen Rock Me Baby eta The Troggs bandaren Wild Thing ere jotzen zuten maiz.

Monterey Pop Festival

1967ko maiatzean, Are You Experienced? lanaren salmentak oso ondo joan ziren Europan The Beatlesen Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Bandren atzetik. Experience AEBetara joateko gogoz zegoen eta 1967ko ekainean etorri zitzaien aukera.

The Jimi Hendrix Experience bandak ez zuen txanda alferrigaldu eta aktuaziorik hoberenetarikoa egin zuen. Kontzertuak iraun zuen 40 minututan, Hendrixek Stratocasterra sekula ikusi ez bezala erabili zuen, mimika sexuala irudikatuz, hortzekin joz, bizkar atzean, mikrofonoaren eutsgailuan edo anplifikadorearen kontra izugarrizko zarata eraginez. Azkenean, su eman zion eta kolpeka hautsi zuen.

Hendrixen gitarraren hondarrak errekuperatua izan ziren eta, gaur, Seattleko Experience Music Projecten daude erakusgai.

Hirukotearen emanaldiak oiartzun itzela izan zuen AEBetan.

1967an, Are You Experienced? lanaren ondorengoa etorri zen: Axis: Bold as Love. Hau ere kutsu mikatz eta esperimentalean grabatua izan zen, baina aurrekoa baina leunagoa zen eta James Brownen funka eta Blues eta Rhythm and Bluesetik gertuago.

Bold as Loveen esperimentatzen jarraitu zuen eta emaitza guztiz berritzailea lortu zuen. Gainera, gitarra tono erdi bat beherago zegoen, ondoren gitarrajolearen ekoizpen guztietan egingo zuen bezala.

Oztopo bat edo beste aurkitu bazuen ere, diskoa kaleratzea lortu zuen:

  • Hendrixek zinta orijinala taxi baten atzeko eserlekuan ahaztu zuen eta ez zegoen berreskuratzeko itxaropenik. A aldeko lan osoa berriro nahastu beharrean ikusi ziren eta gau bakar batean egin zuten.
  • Gaizkiulertu batean, Hendrixek arbaso indigenak atera nahi bazituen portadan, Hendrix, Redding eta Mitchell agertzen ziren Durga eta Visnú jainkoak balira bezala.

Hala ere, albumak arrakasta handia lortu zuen eta emanaldiak egiteko eskaria hazi zen, Experience gero eta toki handiagoetara eramanez. Hala ere, birak ez zuen ondo bukatzea lortu. Banda Eskandinavian zegoen bitartean, 1968ko urtarrilaren 4an, Hendrix atxilotu zuten Estokolmon, alkohola eta drogaren eraginez, hoteleko logela suntsitu zuela-eta.

#

Electric Ladyland

Hendrixen azken estudio LPak ere arazoak izan zituen ateratzeko. Electric Ladyland egiten hasi ziren bezain pronto, Chas Chandler ekoizleak, berarekin zituen haserrealdiak zirela-eta, alde egin zion Hendrixi. Ezin ulertu ugari zegoen bien artean. Chandlerrek ez zuen hainbeste arriskatu nahi, 5 minutuko kantak nahi zituen… Hendrix, berriz, gelditu gabeko aldaketa zen. Jimi Hendrix Experienceren lehen bi LPetan Chandlerren eragina nabarmentzen da eta poparen ohiturei jarraitzen die, 4-5 minutuko kantatan. Aldiiz, Electric Ladyland lanean, Hendrix autentikoa da, alde laburrak eta jam sessions luze baino luzeagoak tartekatuz.

Chandlerrek alde egiteko beste arrazoia Hendrixen diziplina eza izan zen, ezin lana atera programatuta zuten bezala, bira eta bira aldatu lana… Gehienetan bazekien nondik abiatzen zen; ez, ordea, nora iritsi behar zuen. Musikari ugarik hartu zuten parte, askotan zertarako ez bazegoen argi ere: Al Kooper tekladista, Jefferson Airplaneko Jack Casady baxujolea edo Traffic-eko Steve Winwood. Ez da harritzekoa hain denbora gutxian Hendrixek utzitako material pila.

Jimi Hendrix Experienceren amaiera

Chandler ez zen galdu zuen kide bakarra izan. Noel Redding baxuak ere ez zuen Hendrixen lan egiteko era agoantatu. Zenbaitetan, baxuak alde egin behar zuen Hendrixen muturkadaren aurrean eta, itzultzean, baxua grabatua aurkitzen zuen, Jimik berak egin zuelako.

1969ko otsailaren 24an izan zen azken emanaldia Londresko Royal Albert Hallen. Erabat beteko zuten aretoa bi emanaldietan eta dokumentala izateko grabatu zituzten, oraindik editatu gabe badaude ere.

Noel Redding ez zen gustura sentitzen baxua jotzen, gitarra nahiago baitzuen. 1968an, bere banda propioa osatu zuen, Fat Mattress eta, behin baino gehiagotan izan zen Experience beraren kide. Hori gutxi balitz, Experience inguruan beti zegoen histeria puntua eta gero eta gehiago nabarmentzen zen hori. 1969ko ekainaren 29an, ezin eraman ugari nabarmendu zen eta bortizkeria nagusitu zen publikoan. Poliziak parte hartu behar izan zuen kontrola ezartzeko taldekideek alde egiten zuten bitartean. Reddingek hurrengo egunean adierazi zuen hausteko asmoa.

Hendrixen arazoak ez ziren bandara mugatu. 1969ko maiatzaren 3an, Torontoko Pearson International Airporten hartu zuten atxilo. Ez zekiela drogak nola iritsi ziren bere maletara adierazi zuen eta ondo atera zitzaion.

Hendrix 70 Live At Woodstock documental en cines 2012

Hendrix 70 Live At Woodstock nuevo documental 2012

Woodstock eta formazio berria

1969an, Woodstock jaialdia ikuskizun esanguratsuenetarikoa izan zen. Bakezaletasunaz gain, Jimi Hendrix benetako ikono bihurtu zen. 1969ko abuztuaren 18ko gauerako programatu zuten bere kontzertua, bake, amodio eta musikaren 3 egunetako jaialdiaren amaieran.

Arazo tekniko ugari izan zuten, euri zaparrada ikaragarria bigarren egunean eta fans kopurua murriztuta zegoen, jada. Hendrixek jo zuenean, audientzia bazegoen, baina ez uste bezalakoa: 180.000 bat ikusle, nekatuta erabat, gogorik gabe.

Aurkezleak Jimi Hendrix Experience iragarri zuen, baina Hendrixek Gipsy Sun and Rainbows zetorrela zuzendu zuen. Bi orduko emanaldia etorri zen, “The Star-Spangled Banner”AEBetako ereserkiaren bertsio gitarreroa tartean. Vietnameko auzoetako bonbardaketak simulatu zituen, sirena antiaereoak, guduaren zaratak… dena bere gitarra erabiliz.

Hurrengo urteko abuztuaren 26an berriro izango zen han Wight Uhartean ospatuko zen Woodstock edizioan.

27koen kluba

Jimi Hendrixen heriotza

1970eko irailaren 18an hil zen Londresen 27 urte zituenean. James Marshall Hendrixen somnifero eta alkohol nahasketa baten ondorioz hil zen, bere gonbitoen artean itota [2]. Festan ibili zen eta bere emaztegaia zen Monika Dannemannek bere Samarkand Hoteleko apartamentuan utzi zuen. [3]

Urte batzuk geroago, kamilan zeramatenean gertatu zela argitu zen.

Gaur egun hipotesia ezberdinak jarraitzen dute heriotzaren inguruan. James Wrighten esanetan -Rock Roadie (2009)- Michael Jeffery ordezkariak asasinatu zuen, Hendrixen despeditu egin nahi zuelako. Musikaria hil eta gero, Michael Jefferyk asegurua kobratzeko aukera izango zuen. Wrighten hitzetan, Michaelek berak esan zion hau dena, abioi istripu batean hil baino lehen.

Horrela edo hala, gauza da Jimi 27koen klub[4] ezaguneko kide bilakatu zela, adin horretan etorri baitzitzaion heriotza.

Experience Music Project

2000n, Frank Gehry estatubatuar arkitektoak diseinaturiko Experience Music Project inaguratu zuten Seattlen, Jimi Hendrix eta beste estatubatuar rock banden omenez eraikitako museoa. Eraikinak, artxibo historikoaz gain, erakusketa aretoak, rock musika laborategia, denda eta zuzenekoak ospatzen diren jatetxea ere baditu.

Diskografia

The Jimi Hendrix Experience

  • Are You Experienced (1967)
  • Axis: Bold as Love (1967)
  • Electric Ladyland (1968)

Bakarlanean

  • Band of Gypsys (1970) (zuzenean)
  • First Rays of the New Rising Sun (1997, hil ondoren)
  • Valleys Of Neptune (2010)
  • People, Hell & Angels (2013)

Besteak

Singleak

  • Blues (1994).
  • BBC Sessions (1998): Las grabaciones oficiales en la emisora en 1967 eta 1969an BBCn emisoran eginiko grabazio ofizialak.
  • Live at the Fillmore East: 1970eko bezperan eginiko Band of Gypsysen lehen bi kontzertuak.
  • Live at Woodstock (1999): Edición oficial de su presentación en el festival de en 1969ko Woodstock jaialdiko aurkezpenaren edizio ofiziala.
  • The Jimi Hendrix Experience (MCA Box) (2000): 4 diskako kutxa, bitxikeriak.
  • Blue Wild Angel: Live at the Isle of Wight (2002): 1970eko Wight uharteko jaialdiko kontzertuaren edizio ofiziala.
Data Zigilua A aldea UK singleak US Hot 100 B aldea
1966ko abenduaren 16a Polydor 56139 (UK) “Hey Joe” 6 “Stone Free”
1967ko martxoaren 17a Track 604 001 (UK) “Purple Haze” 3 51st Anniversary
1967ko maiatzaren 1a Reprise 0572 (US) “Hey Joe” 51st Anniversary
1967ko maiatzaren 5a Track 604 004 (UK) “The Wind Cries Mary” 6 “Highway Chile”
1967ko ekainaren 19a Reprise 0597 (US) “Purple Haze” 65 “The Wind Cries Mary”
1967ko abuztuaren 19a Track 604 007 (UK) “Burning of the Midnight Lamp” 18 “The Stars That Play With Laughing Sam’s Dice”
1967ko azaroaren 27a Reprise 0641 (US) “Foxy Lady” 67 “Hey Joe”
1968ko otsailaren 26a Reprise 0665 (US) “Up From The Skies” 82 “One Rainy Wish”
1968ko irailaren 2a Reprise 0767 (US) “All Along The Watchtower” 20 “Burning of the Midnight Lamp”
1968ko urriaren 18a Track 604 025 (UK) “All Along The Watchtower” 5 “Long Hot Summer Night”
1968ko azaroaren 18a Reprise 0792 (US) “Crosstown Traffic” 37 52 “Gypsy Eyes”
1969ko irailaren 15a Reprise 0853 (US) “Stone Free” “If 6 Was 9”
1969ko azaroaren 14a Track 604 033 (UK) “(Let Me Light Your) Fire” “Burning of the Midnight Lamp”
1970eko apirilaren 13a Reprise 0905 (US) “Stepping Stone” “Izabella”
1970eko urriaren 23a Track 2095 001 (UK) “Voodoo Child (Slight Return)” 1 “Hey Joe”
1971ko martxoaren 8a Reprise 1000 (US) “Freedom” 59 “Angel”
1971ko apirila Track 2094 007 (UK) “Angel” “Night Bird Flying”
1971ko urria Track 2094 010 (UK) “Gypsy Eyes” 35 “Remember”
1971ko urria Reprise 1044 (US) “Dolly Dagger” 74 “Star Spangled Banner” (en vivo)
1972ko urtarrila Reprise 1082 (US) “Johnny B. Goode” (en vivo) “Loverman” (en vivo)
1972ko urtarrila Polydor 2001 277 (UK) “Johnny B. Goode” (en vivo) 35 “Little Wing” (en vivo)
1973ko abuztua Reprise K-14286 (UK) “Hear My Train A-Comin'” “Rock Me Baby” (en vivo)
1978ko abuztua Polydor 2141-258 (UK) “Gloria”
1979ko abendua Reprise PRO-A-840 (US) “The Little Drummer/Silent Night/Auld Lang Syne” “Three Little Bears”
1982 CBS A13-2749 (UK) •Are You Experienced?” (en vivo) “Fire” (en vivo)
1982 Reprise 7-29845 (US) “Fire” (en vivo) “Little Wing” (en vivo)
1999 MCA/CD 155-635-2 (US) “Are You Experienced?” “Remember”

Erreferentziak

Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Jimi Hendrix
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-PAULA SESMA-Ava Gardner

Ava Gardner
Ava Gardner
Datu pertsonalak
Izen osoa Ava Lavinia Gardner
Jaio 1922ko abenduaren 24a
Brogden, Ipar Carolina (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1990eko urtarrilaren 25a
Westminster, Londres (IngalaterraIngalaterra)
Lan nabarmenenak Mogambo
The Night of the Iguana
Webgunea [1]
IMDB IMDBko fitxa

Ava Lavinia Gardner, (Brogden, 1922ko abenduaren 24aLondres, 1990eko urtarrilaren 25a) aktore estatubatuarra zen. Zazpigarren arteko mito eta XX. mendeko izar handia kontsideratua, Oscar sarietara izendatua izan zen zine klasikoko aktore esatatubatuarra izan zen eta bere edertasun oparo eta fotogenikoagatik zen ezaguna, munduko animalirik ederrena kontsideratu zutelarik [1].

AvaGardnerAsJeanHuckstersTrailer1947.JPG

Eiganotomo-avagardner-dec1953.jpg

Biografia

Ava Lavinia Gardner Brogdenen jaio zen, Ipar Carolinan 1922ko abenduaren 24an. Landa inguruan hazi zen, tabakoa eta kotoia lantzen zuen sei anaia-arrebez osatetutako familia txiro batean. Ava sei anaia-arrebetatik gazteena zen.

Bere ama, Molly, emakume bataiatzailea (bautista) zen, jatorri irlandar-eskoziar eta ingelesak zeuzkana eta aita, Jonas Bailey Gardner, jatorri irlandar eta amerindiarreko gizon katolikoa zen.

Haurrak txikiak zirenean, Gardner familiak Brogdenen zuen jabetza galdu zuen eta, ondorioz, Jonas Gardner zerrategi batean lan egitera joan behar izan zuen eta ama, Molly, Brogdenekoikastetxe nagusiko sukaldari eta giltzain bilakatu zen.

13 urte bete zituenean, zorte hobearen bila, familia osoa Newport Newsera (Virginia)lekualdatu zen, baina patuak ez zion lagundu eta, denbora gutxira, lana aurkitzeko zailtasunaren aurrean, Wilsoneko auzo pobre bat zen Rock Ridgera itzuli beharrean izan ziren. 1935ean, aita Jonas Gardner bronkitisak jota hil zen eta Ava eta bere senideak, graduatzeko helburuz, Rock Ridgeko eskolara joaten hasi ziren. Horrela, Ava Atlantic City Christian Collegen hasiko zen idazkaritza-ikasketak egiten.

18 urterekin, Ava begi berde eta gaztaina-koloreko ilajea zuen gazte ederra bilakatu zen. Honela, 1941ean, New Yorkera bere aizpa zen Beatriz bisitatzera joan zenean, argazkilaria zen bere senarrak, argazki batzuk egiteko baimena eskatu zion eta, emaitzarekin gustura, Bosgarren Etorbidean zuen argazki estudioaren eskaparatean zintzilikatu zituen.

Kasualitateak Barnard “Barney” Duhan eraman zuen argazki haien aurrera eta, Metro-Goldwyn-Mayer estudioetako kazatalentos hark ikusi bezain pronto, Avarekin harremanetan jarri nahi izan zuen. Telefonoa eskatu zuen dendan, baina ez zioten eman eta deitzeko enkargua utzi zuen. Avak Atlantic Christian Collegen jarraitzen zuen ikasten, baina berriro joan zen New Yorkera MGMk han zituen bulegoetan elkarrizketa egiteko. Urte hartan bertan eskaini zioten 7 urte iraungo zuen kontratua eta, 1941ean, eskola utzi eta Hollywoodera joan zen ahizpa Beatrizekin. Arte dramatikoa eta dikzio klaseak hartu behar izan zituen, Ipar Karolinako dejeak ulertezina egiten baitzuen emakume eder haren hizkera.

1942an, protagonista izaten hasi zen filmetan eta hurrengo urteetan aurrekontu ertaineko ekoizpenetan egin zuen lan, hala nola Béla Lugosi handiaren gainbehera garaiko Ghosts on the Loose (1943) edo Three men in white (1944), Van Johnson eta Lionel Barrymorekin batera eginiko komedia-drama.

Ondoren etorriko ziren urrezko urtean bere karreran: Whistle Stop, The Killers, Magnolia eta beste asko.

Atzetik ibili zuen obsesioaren obsesioaz Howard Hughes arlote eta aberatsa, baina Avak, muzin egin zien Howardek eginiko ezkontza proposamen guztiei, nahiz eta eginiko opari eskuzabalak ez zituen inoiz errefusatu[2].

Hiru aldiz ezkondu zen, aktore ezagunekin beti ere. Bere lehen senarra Mickey Rooney izan zen eta harremana ez zen urtebetera iritsiko. Bigarrena Artie Shaw musikari famatua eta hau ere antzeko iraupenean. Hirugarrena eta azkena Frank Sinatra aktore eta abeslari ospetsua izan zen eta sei urtez egon ziren ezkonduta, 1951 eta 1957 artean; bere bizitzako maitasuna izan omen zen. Esan ohi denez, bere zahartzaroan, Franken diskak entzuten ematen zuen denbora asko etxean[3].

Uteroko kantzerrak heldu zion eta ebakuntza bat jasan zuen, histerektomia bat egin ziotelarik. Pneumoniak hil zuen Londresen, 1990eko urtarrilaren 25ean, 67 urte zituenean.

Karrera zinematografikoa

Urrezko urteak

Aukerarik onena 1946an iritsi zitzaion. Whistle Stop thrillerra eskaini zioten, George Raft mitikoaren ondoan paper nagusia izanez. Ernest Hemingwayren lanean oinarrituriko The Killers izan zen beste aukera, Burt Lancaster eta Edmond O’Brienekin batera. Azken film honek sartuko zuen Ava Hollywoodeko industrian.

Hurrengo urteetan etorri ziren The Hucksters, Clark Gablerekin, One Touch of Venus komedia eta The Bribe (1949).

Hemendik aurrera, izar eztabaidaezina izan zen hainbat estudio garrantzitsuk eskeinitako lanak hartuz. Nabarmenduenak izan ziren ondorengoak:

Hemendik aurrera, Avak arazo pertsonal ugari izango ditu eta osasuna ere izurratu egingo zaio. Hala eta guztiz ere, etorriko dira paper onak:

Ondoren arrakasta txikiagoa izan zuten filmak etorri ziren, baina artistaren presentziak aberasten dituenak:

Denbora guzti honetan, artista edertasun fisikoa zuen izarra izan zen eta munduko animalia ederrena zela zioen estudioaren iragarkiak. Avak gorroto zion slogan honi.

Helduaroa

60ko hamarkadak hau guztia aldatu zuen, bai Ava Gardner zahartzen ari zelako eta baita publikoaren nahiak aldatzen ari zirelako ere. 1960an, The Angel Wore Red filma egin zuen Dirk Bogarderekin batera. Espainiako Gerra Zibila zuen oinarri, baina Italian grabatu zuten.

Zailtasunak izan zituen maila altuko rolak aurkitzen eta edo komenigarriak izango zitzaizkionak baztertzerako orduan: Sweet Bird of Youth, The Pink Panther edo The Graduate, beste batzuen artean.

Hala ere, film onak ere etorri zitzaizkion garai honetan:

Era berean, horrelako arrakasta komertziala ez bazuten izan ere, gogoan izan behar dira John Hustonen superprodukzioa izan zen The Bible: In the Beginning…(1966) eta Mayerling (1968), Omar Sharif eta Catherine Deneuvekin egin zuena.

1969tik aurrera, Gardner Londresen geratu zen bizitzen, erdi-erretiraturik.

70ko hamarkadan, The Life and Times of Judge Roy Bean (1972) eta Earthquake (1974) filmak arrakasta handi izan zuten, zinta itxuroso, estimagarri eta Avaren interpretazio bikain eta fisiko heldu ederrarekin.

Britainiar thriller batean ere bereizi zen 1975ean. Aktoreak protagonismoa Dirk Bogarde ahaztezinarekin eta Timothy Daltonekin partekatzen zuen, heriotza erabakitzen zuen gizona.

Gardner porrot komertzial izugarria izango zen 1976an kaleratutako The Blue Bird filman ere agertu zen, Elizabeth Taylor, Jane Fonda eta Cicely Tysonekin batera.

Geroago etorri ziren hurrengoak:

Filmagintza

The Killers

Mogambo

Luzemetraiak

Laburmetraiak

  • Fancy Answers (1941)
  • We Do It Because (1942)
  • Mighty Lak a Goat (1942)
  • Some of the Best (1949)
  • On the Trail of the Iguana (1964)
  • Vienna: The Years Remembered (1968)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ava Gardner

(Ingelesez) Ava Gardnerren museoa

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-JONE AGIRRE-Alfontso XII.a Espainiakoa

Alfontso XII.a Espainiakoa
Alfontso XII.a Espainiakoa
Fernando VII.a. Francisco Goyaren margolana.


Jaiotza 1857ko azaroaren 28a
Madrilgo Errege Jauregia Madril, Espainia
Heriotza 1885eko azaroaren 25a
El Pardoko Errege Jauregia Madril, Espainia
Ezkontidea
Senideak Aita: Frantzisko Asiskoa Borboikoa
Ama: Elisabet II.a Espainiakoa
Seme-alabak * Maria de las Mercedes Borboikoa eta Habsburgo-Lorenakoa

Erlijioa Katolikoa
Sinadura Alfontso XII.a Espainiakoa-ren sinadura

Alfontso XII.a Borboikoa, Baketzailea, (Madrilgo Errege Jauregia (Madril), 1857ko azaroaren 28aEl Pardo, 1885eko azaroaren 25a) Espainiako errege izan zen 1875etik 1885era bitartean. Elisabet II.a Espainiakoaren eta honen senarra zen Frantzisko Asiskoa Borboikoaren semea izan zen. Alfonso Francisco Fernando Pío Juan de Maria de la Concepcion Gregorio Pelayo de Borbon y Borbon izena ezarri zioten. Borboien berrezarkuntzaren lehen erregea izan zen, 27 urterekin tuberkulosiak hil zuen arte. Bere semea zen Alfontso XIII.a Espainiakoak hartu zuen orduan tronua, hasiera batean Alfontsoren alarguna zen Maria Kristina Austriakoak agindu bazuen ere.

Alfontso XII.a Espainiakoa

Biografia

Alfontso Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1857ko azaroaren 28an.

Gurasoak Elisabet II.a Borboikoaren eta Frantzisko Asisko eta Borboikoa printzea izan zituen. Egia esateko, garaiko zurrumurruek Frantzisko homosexuala zela zioten eta benetako aita Enrique Puig i Moltó kapitaina edo Francisco Serrano jenerala jotzen dira, biak erreginaren maitale ezagunak[1].

Jaio bezain pronto, Alfontsok Asturiasko printzearen titulua jaso zuen eta lau arreba izan zituen:

  • Isabel infanta, Gingentiko kondesa (1851-1931)
  • Maria del Pilar infanta (1861-1879)
  • Maria de la Paz, Bavariako printzesa (1862-1946)
  • Maria Eulalia infanta, Gallierako dukesa (1864-1958).

Jose Isidro y Silva-Bazan eta Burgosko artzapezpikua irakasle izan zituen, azken hau, Pio IX.a Aita Santuaren aholkua jarraituz, erreginak berak aukeratua.

1868an, oraindik haurra zelarik, bere ama 1868ko Iraultzaren ondorioz destronatua izan zen (La Gloriosa deitua) eta, horrela, errege familia erbestera joan beharrean izan zen. Aspaldi bananduta zeuden zurrumurrua baieztatuz, errege-erreginak bakoitza bere aldetik bizitzen jarri ziren Parisen.

Europara irtetean, printze honek esperientzia berriak bizi izan zituen, hala frantsesa, austriarra edo ingelesa bezalako sistema politikoekin topo eginez. Gainera, Alfontso izan zen Asturiasko lehen printzea hezkuntza zentru eta militarretan hezi izan zena. Hauetako lehena Stanislas eskola izan zen, Parisen.

1869ko irailaren 29an, errege familia Genevara joan zen; bertan, banakako klaseak jaso zituen eta Akademia Publikora ere joan zen. Bere hezkuntzari jarraipena emanez, Errege Akademia Inperial Teresiarrera joan zen, Vienan.

Azkenik, Sandhursteko akademia militarrera ere joan zen, Ingalaterran. Herrialde honetan ezagutu zuen printzeak ingeles konstituzionalismoa.

Alfontso eta Erreginaren arteko gutunen bidez jakin daiteke Errege Familia garai haietan jasaten ari zen egoera ekonomiko estuaren berri.

1870eko ekainaren 25ean Elisabet II.ak bere eskubide dinastikoak aldarrikatu zituen Parisen, bere seme Alfontsoren alde eginez.

Bitartean, Borboi leinua kanporatuta, Espainian, Seiurteko demokratikoan, gobernu forma ezberdinak ematen ari ziren:

Azken hau urtarrilean amaitu zen Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondorioz eta, berriro ere, behin-behineko gobernuetako aroa hasi zen. Etapa historiko honetan zehar (Seiurteko Demokratikoa), Alfontsoren kausa Antonio Canovas del Castillok ordezkatu zuen gorteetan.

Espainiako errege

1874ko abenduaren 1ean, Alfontsok Sandhursteko manifestua kaleratu zuen, espainiar estatuko kideen aurrean bere burua printze katoliko, espainiar, konstituzionalista, liberal eta nazioaren zerbitzura dagoenatzat joz.

1874ko abenduaren 29an, Martinez-Campos segoviar jeneralak monarkia berrezarri zuen Sagunton (Valencia) eta Alfontso printzearen tronuaren alde egin zuen. 1875ean, printzea Espainiara itzuli eta errege izendatu zuten Gorteen aurrean.

Bere erregealdian, monarkia egonkortzen eta oreka instituzionala lortzen saiatu zen, horretarako Seiurteko Demokratikoak utzitako kalteak konponduz; hala, “bakezale” ezizena hartu zuen.

1883an, Alfontso XII.ak bisita ofizial bat egin zuen Belgika, Austria, Alemania eta Frantziara. Alemanian, Alsaziako erregimenaren ohorezko koronelaren titulua onartu zuen; lurralde hau alemanek konkistatua zen eta Frantziak erreklamatzen zuen. Ekintza honen ondorioz, espainiar monarkak, Frantziara bisitan joan zenean, paristarren aldetik ongietorri hotza jaso zuen.

Alemania Karolina uharteak okupatzen saiatu zen, garai hartan espainiarren esku zeudenak eta, hala, bi herrialdeen arteko gatazka bat sortu zen; Espainia, azkenik, irabazten atera zen, hispanoalemaniar akordioa sinatuz 1885ean.

Urte hartan bertan, Valentzian kolera epidemia zabaldu zen, ondoren herrialdearen barnealdera hedatzen joan zena. Gaixotasuna Aranjuezera heldu zen eta, Alfontsok kaltetuak bisitatzeko nahia erakutsi arren, Canovas del Castilloren gobernuak, arriskutsua zela-eta, ez zion utzi. Erregeak, orduan, aurrez abisatu gabe, hirira joan eta Errege Jauregia irekitzeko agindua eman zuen tropak bertan sartzeko. Behin han zegoela, gaixoak bisitatu eta laguntza eskaini zuen. Gobernuak honen berri izatean, Grazia eta Justiziaren Ministroa, Kapitain generala eta Gobernadore Zibila bidali zituen hara erregea Madrilera bueltan eraman zezaten. Iristean, herriak ongietorria eman zion erregeari.

Handik denbora gutxira, azaroaren 25ean, tuberkulosiak hil zuen Alfontso XII.a El Pardo Jauregian, Madrilen.

Mª Mercedes Orleanskoa, Alfontsoren lehen emaztea

File:Elena Sanz.jpg
Elena Sanz, Alfontso XII.aren amorantea

Ezkontzak eta seme-alabak

Alfontso XII.a bi aldiz ezkondu zen:

  • Maria de las Mercedes Orleansekoa[2].
  • Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa

Lehenengo emaztea bere lehengusina Maria de las Mercedes Orleansekoarekin, Montpensierko dukeen alaba, izan zen. 1878ko urtarrilaren 23an ezkondu ziren; zoritxarrez, bost hilabete geroago, tifusak hil zuen erregina gaztea.

Bigarren emaztea Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa izan zen. 1879ko azaroaren 29an, Frantzisko Josef I.a Austriakoaren bigarren lehengusinarekin ezkondu zen eta biharren emazte honekin hiru seme-alaba izan zituen:

  • Maria de las Mercedes (1880-1904), Espainiako infanta eta Asturiasko printzesa.
  • Maria Teresa (1882-1912), Espainiako infanta.
  • Alfontso XIII.a (1886-1941). Jaio zen momentutik, Espainiako errege izan zen, aita hil ondoren jaio baitzen.

Seme-alaba legitimoez gain, Alfontso XII.ak gutxienez bi seme ilegitimo ere izan zituen, Elena Sanz kontraltoarekin[3][4]. Bi haur hauek ez zuten tronurako inolako eskubiderik:

  • Alfontso (1880-1970).
  • Fernando (1881-1922).

Maria Kristina, Alfontsoren alarguna, Donostian

Heriotza

1885eko azaroaren 25ean hil zen erregea El Pardon.

Alfontsoren emaztea, Maria Kristina Espainiako erreginaorde izango zen Alfontso XIII.a semea adin nagusikoa egin zen arte, 1902an.

Alfontso XII.a fikzioan

  • ¿Dónde vas, Alfonso XII? (filma). Erregea Vicente Parra aktoreak interpretatzen du.
  • ¿Dónde vas, triste de ti? (filma). Erregea Vicente Parra aktoreak interpretatzen du.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Escudo de Juan Carlos I de España.svg izkutatuEspainiako errege-erreginak Escudo de Juan Carlos I de España.svg
Fernando II.a eta Elisabet I.a | Joana eta Filipe I.a | Joana eta Karlos I.a | Filipe II.a | Filipe III.a | Filipe IV.a | Karlos II.a | Filipe V.a | Luis I.a | Fernando VI.a | Karlos III.a | Karlos IV.a | Josef I.a | Fernando VII.a | Elisabet II.a | Amadeo I.a | Alfontso XII.a | Alfontso XIII.aEgungoa: Joan Karlos I.a
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-MADDALEN ERAUSKIN-Lars von Trier

Lars von Trier
Lars von Trier
Datu pertsonalak
Izen osoa Lars von Trier
Jaio 1956ko apirilaren 30a (56 urte)
Kopenhage (Danimarka)
IMDB IMDBko fitxa

Lars von Trier, jaiotzez Lars Trier (Kopenhage1956ko apirilaren 30a-) zinemazuzendari eta gidoilari daniarra da. Thomas Vinterbergekin batera, Dogma 95 manifestuaren arauak ezarri zituen. [1]

Biografia

Lars von Trier 1956ko apirilaren 30ean jaio zen Kopenhagen (Danimarka).

Von Trier zinezaleen artean hezi zen. 11 urte zituela lehen kamera lortu zuen, Super 8 bat; honekin, lagunak filmatzen zituen eta Kopenhageko zine eskolan sartu zen 1980ko hamarkadan. 1981 eta 1982an, bere ikasle garaiko filmek hainbat sari jaso zuten Municheko Zinemaldian.

Dogma 95en sortzaileetako bat da, ahalik eta efektu berezi gutxien erabiliz, istorio sinesgarriagoak sortu nahi dituen mugimendu zinematografikoa. [2]

1983an zine eskolan graduatu ondorengo lehen filma Forbrydelsens Element(Krimenaren elementua) izan zen, 1984an. Cannesko Zinemaldian deigarri gertatu zen eta saria jaso zuen arrakasta teknikoagatik.

Von Trierrek “von” itsatsi zion izenari Gert Fredholm irakasleak zur eta lur utzi zituenean bera eta beste hainbat ikasle, muntaien gelan, gauez, ixteko ordua zela gogorarazi zienean; ikasleek errieta eginez erantzun zioten bere onetik atera arte. Isekei honela erantzun zien:

« Sealandgo umemokoak baino okerragoak zarete  »

Kopenhageko burgesen seme-alabei egiten zien erreferentzia esaldi horrekin eta, ondoren, euren abizenen aurretik “von” jartzeko zirikatu zituen, horrela mundu guztiak ezagutuko baitzituen. Larsen ikaskideek ez zioten kasurik egin, baina Erich von Stroheim eta Josef von Stemberg zuzendari ezagunekin zerbait komunean edukitzeak erakarri egiten zuen Trier, eta izena aldatzea erabaki zuen.

Lars von Trierrek bere Europa Trilogiarekin jarraitu zuen 1987anEpidemic filmarekin. Film hau zine zuzendari bati buruzkoa da –berak antzeztua-, zeinaren helburua film baten barruan film bat egiteko dirua biltzea den. Azken hau, Alemanian sarraskia egin duen birus bati buruzkoa da.

1988an daniar telebistarako Medea egin ondoren, 1991n von Trier gorenera iritsi zen trilogiako Europarekin, Alemanian Bigarren Mundu Gerraren gerraostean kokatzen den komedia beltza da. Europak ikuslegoaren arreta erakarri zuen bere gainezartze, atzealdeko proiekzio eta txuri beltzean eta koloretan eginiko eszenen arteko aldaketa dramatikoengatik. Ameriketako Estatu Batuetako bertsiorako Zentropa izena jarri zitzaion. Europak onarpen zinematografikoa eman zion von Trierri. Cannesko Zinemaldian hirugarren postua lortzearekin lilura galduta, saria onartu zuen Roman Polanski epai-mahaiko presidente ipotxari esker onak emanaz.

Dimension izeneko filmazio proiektu baten bidez, bere filmerako ikuspena esperimentatzen jarraitu zuen Lars von Trierrek.Dimension filmak 30 urtez 3 minutuko segmentu desberdinak edukiko ditu. Film honen emaitzak oraindik ikusteke daude.

Bere aita biologikoak amaren heriotzaren berri eman zionean eta aitari von Trier ez zizaiola axola jakin zuenean, iraganari aurka eginda, katolizismora aldatzeaz gain Europa trilogiako perfekzionismoarekin amaitu zuen. Bere prestutasuna zela eta, Carl Theodor Dreyerren lan ikonoklasta miresten zuen, bere kastitate artistikoa autoezarrita. Horrela bihurtu zen Dogma 95-eko egilekide, Dane Thomas Vinterberg-en ondoan. Berarekin talde bat sortu zuen, non efektu berezirik gabeko eta erabilera tekniko minimoko film industriako istorio sinesgarrietara itzultzea aholkatzen zuen.

Arrazoi hau dela eta, bere filmak kamera sorbaldan jarrita grabatzen dira eta oso gutxitan erabiltzen dute kamera finkoa. Film mota hauetako ezaugarri nagusienetako bat da argiztapen naturala erabiltzen dela eta edizio mota eszena eta toma batzuetan ustekabekoa da, pertsonaien elkarrizketan tartekatuta eta denborarekin bat ez datorrela. Horrek itxura dokumentala edo informala ematen die filmei, errealismo handiago bat sortzeko (batez ere momentu kritikoetan), kritikak aspektu hau laburtze metodo bezala har badezake ere.

1989ko ekainean, Lars von Trierrek elkarrizketa batean bere burua honela definitu zuen:

« daniar melankoniatsua iluntasunean masturbatzen, zinearen industriaren irudien aurrean  »

Nahiz eta audientzia zabalagoa bilatzen zuen ingelesezko hizketa zuten filmekin, bere arrakastarengatik, zine eskandinaviarraren suspertzea lortu zuen.

Europa (Zentropa) bezalako filmekin arrakasta handia lortu zuen arren, 1996an Breaking the Waves (Olatuak Apurtzen) filmak,Europako zine zuzendari garrantzitsuenetako batean bilakatu zuen.

 

Bailar_en_la_oscuridad-863037850-large.jpg

Azken ekoizpen honek, Dancer in the Dark eta Idioterne edo Dogma #2 artean Urrezko bihotzen trilogia deritzona osatzen dute.Dancer in the Dark filman, Björk abeslari islandiarra da protagonista eta Catherine Deneuve eta Peter Stormare aktore suediarra ditu lankide. [3]

Bigarren trilogia bat prestatu zuen Larsek AEBren inguruan. Lehenengoa 2003an egin zuen, Dogville eta Nicole Kidman australiarra izan zuen protagonista. Bigarrena, Manderlay2005ean estreinatu zuen eta, hirugarrena, berriz, estreinatzeke, Washington izango da.

Lars von Trier margolari ere bada eta bere lanetako bat Hillerod gazteluaren azken pisuan dago ikusgai, Danimarkan. Bere filmak bezalaxe, unibertso monokromatiko eta angustiaz beterikoa islatzen du.

Daniar telebistarako eginiko lanak

Daniar telebistarako telesailak ere zuzendu ditu Lars von Trierrek: The Kingdom (Riget) eta The Kingdom II, 16 milimetrotan filmatuak, sorgindutako ospitale baten inguruan. 1998an Ernst-Hugo Jaregard-en heriotzak von Trierrek The Kingdom-en hirugarren bertsioa egitea galarazi zuen. Baliteke Stephen King idazleak von Trierren telesailean oinarrituta sortu zuen Stephen King’s Kingdom Hospital, ABC kate iparamerikarraren bidez pantailetara iristea.

Lars Von Trier Cannesen2011n

Errekonozimendua

Breaking the Waves filmagatik, von Trierrek Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Cannesko zinemaldian. Film hau emakume baten sakrifizio eta martirio sexualari buruzkoa da, eta Robby Müller zinematografoaren esku-hartzearekin eta Emily Watson aktorearen agerpenarekin nabarmendu zen. Emilyk paper bizi eta izaera sinplekoa interpretatu zuen eta Aktore onenaren Oscarrerako proposatu zuten. Filma Pers Kirkeby margolariak eginiko kapitulu koloreztatuetan zegoen segmentatua.

Vinterbergen Celebración filmarekin lortutako arrakastaren ondoren,1998an, von Trierrek bere Dogmako lan propioa aurkeztu zuen The Idiotsfilmarekin, bideo digitalean filmatutako filma. Atentzioa erakarri zuen orgia baten eszena baterako biluzik agertzen ziren sekuentzia bat moztera ukatu eta genitalak barra beltzekin soilik estaltzea mugatu zelako. 1999anvon Trier mindua sentitu zen ekoizleek koloreak artifizialki nabarmendu zituztenean bideoa ateratzeko, hori Dogma 95-en aurkakoa baitzen.

1999anDanimarkako telebistarako Morten Korch izeneko nobela baten ekoizle exekutibo izan ondoren, drama musikal bat gauzatzen hasi zen;2000. urtean Dancer in the Dark egin zuen eta Cannesen Urrezko Palmasaria jaso zuen Pelikula Onena izateagatik eta Björk kantari islandiarrari Aktore Onenaren saria eman zioten. Islandiarrak, Selma izeneko ikusmena galtzen doan etorkin txekiarraren papera zuen.

Dancer in the Dark-ekin von Trierrek berriro ere publikoa zur eta lur uztea lortu zuen 100 kamera digital finkoren erabilerarekin, Björken abestiaren,I’vee Seen It All, eszenak grabatzeko erabiliak, hauek mugimenduan dagoen tren batean gertatzen dira. Bestalde, abestia Abesti Onenaren Oscarrerako proposatua izan zen 2001ean.

Dancer in the Dark-ekin, von Trierrek Ameriketako Estatu Batuekin hasi zuen bere finkapena, eta bere proiektu berria hasi zuen: gizarte estatubatuarrari buruzko trilogia bat. Lehenengo filma Dogville izan zen (2003), hangar itxi baten barruan filmatu zen, gutxiengo dekoratuarekin eta hormak eta atrezzozko elementuak adierazteko lurrean arrastoak zituztelarik. Bertan, Nicole Kidmanaktore australiarrak Grace izeneko bere iragan misteriotsutik ihesi dabilen emakumearen papera antzezten du.

Manderlay-n, trilogiaren bigarren zatia, von Trierrek Grace esklaboek ustiatutako plantazio batera eramaten du eta berriro ere egoismoak, botereak eta interes pertsonalek bultzatutako gizarte indibidualistarengatik sufritzen duten eta umiliatuak diren pertsonaia talde baten bizitzak nabarmentzen ditu. Bigarren zati honetan, Gracen papera interpretatzen duen aktorea Bryce Dallas Howard da.

2009ko Cannesko Zinemaldian Antichrist aurkeztu zuen. Willem Dafoe aktorea protagonista den film honek polemika sortu zuen eta kritika gogorrak jaso zituen sexu eta automozketen eszenen ondorioz.

Ameriketako Estatu Batuak: aukeren lurra trilogiaren azken filma Washington izango da.

2010etik aurrerako filmei dagokienez, Melancolía munduaren amaierari buruzko drama psikologiko bat da, non protagonista Kirsten Dunst den. Filma 2011ko Cannesko zinemaldian estreinatu zen eta nahiko harrera ona izan zuen ideologia naziaren inguruan zuzendari daniarrak azaldu zuen ikuspuntuak sortutako polemika gorabehera.

Von Trierrek Melancolia-ren ondoren Nymphomaniac-en ekoizpenarekin hasiko zela adierazi zuen, emakume baten iratzartze sexualari buruzko filma (Charlotte Gainsbourg-ek interpretatua, Melancolia-n ere azaldu zena).

Von Trierren berezitasun bat da fobia diola hegan egiteari, eta arrazoi hau dela eta, ez da inoiz joan errepidetik joan ezin daitekeen leku batera. Honek arazoak ekarri dizkio hainbat lan egiteko, Ameriketako Estatu Batuetan oinarritzen diren filmak egiteko adibidez, horretarako beti jo izan du Danimarka eta bere inguruko herrietara.

2011ko maiatzaren 19an, Cannesko zinemaldiak persona non grata izendatu zuen zinemagilea eta zinemalditik kanporatu zuten. Polemika hasi zen von Trierrek honako hau baieztatu ondoren:

« Hitler ulertzen dut. Uste dut gauza batzuk gaizki egin zituela, bai guztiz […] Ez da tipo ona deituko zenukeena, baina aski ulertzen dut eta pixka bat begiko zait. […] Bale, nazia naiz  »

Adierazpenak 2011ko maiatzaren 19 goizean egin zituen. Arratsalde horretan bertan barkamena eskatzen komunikatu publiko bat egin zuen:

« Gaur goizean inor mindu badut prentsaurrekoan nire hitzekin, barkamena eskatzen diot bene-benetan […] Ez naiz antisemita, ez dut arrazagatiko aurreiritzirik eta ez naiz nazia  »

Geroago, prentsari adierazi zion dena txantxa pisutsu bat izan zela eta, prentsaurrekoan, Cannesen zegoen kazetari frantses batek (zinemagilearen iritziz ingeles txarra zuen) eginiko galdera bat agian gaizki interpretatu zuela:

« ni neu judutarra naiz, lagun judutarrak ditut eta txantxak egiten ditugu geure artean  »

.Filmografia

  • Ochidégartneren (The Orchid Gardener) (1977)
  • Menthe – la bienheureuse (1979)
  • Nocturne (laburmetraia) (1980 – 1981)
  • Den Sidste Detalje (The Last Detail) (1981)
  • Befrielsesbilleder (Image of relief) (1982)
  • Forbrydelsens Element (The Element of Crime)] (1984Europa trilogiaren lehena)
  • Epidemic (1987Europa trilogiaren bigarrena)
  • Medea (1988) (TV)
  • Europa (Zentropa) (1991Europa trilogiaren hirugarrena)
  • Riget (The Kingdom) (1994) (telebistarako miniseriea)
  • Breaking the Waves (1996) (Golden Heart trilogiaren lehena)
  • Riget II (The Kingdom II) (1997) (telebistako miniseriea)
  • Idioterne (The Idiots) (1998) (Golden Heart trilogiaren bigarrena)
  • D-dag (2000) (telebista)
  • D-dag–Lise (2000) (telebista)
  • Dancer in the Dark (2000) (Golden Heart trilogiaren hirugarrena)
  • D-dag-Den færdige film (D-dag – Editors Cut) (2001)
  • D-dag – Den færdige film (D-dag – Editors Cut) (2001) (telebista)
  • Dogville (2003) (U.S.A. trilogiaren lehenengoa)
  • De Fem Benspænd (2003)
  • Manderlay (2005) (U.S.A. trilogiaren bigarrena)
  • El jefe de todo esto (Direktøren for det hele) (2007)
  • Anticristo (2009)
  • Washington (Oraindik ekoizteke U.S.A. trilogiaren hirugarrena))
  • Melancholia (2011)
  • La Ninfómana (2013)

Elkarlanean

  • Hemmelig Sommer (1969)
  • Kaptajn Klyde og hans venner vender tilbage (1980)
  • En Verden til forskel (A World of Difference) (1989)
  • Lærerværelset (1994) (telebistako miniseriea)
  • I Am Curious (1995)
  • Tranceformer – A Portrait of Lars von Trier (1997)
  • Kvinnan i det låsta rummet(1998) (telebistako miniseriea)
  • Hela härligheten]] (Love Fools) (1998)
  • Constance (1998)
  • De Ydmygede (The Humiliated) (1998)
  • Lars from 1-10 (1998)
  • Pink Prison (1999)
  • I Lars von Triers rige (1999) (telebista)
  • Store Klaus og lille Lars (1999) (telebistako seriea)
  • Morten Korch – Solskin kan man altid finde (1999)
  • Kopisten (The Copier) (1999)
  • Foot on the Moon (1999)
  • D-dag – Instruktørene (2000) (telebista)
  • D-dag – Boris (2000) (telebista)
  • D-dag – Carl (2000) (telebista)
  • D-dag – Niels-Henning (2000) (telebista)
  • Von Trier’s 100 øjne (Von Trier’s 100 Eyes) (2000)
  • The Name of this Film Is Dogme 95 (2000)
  • 100 Cameras: Capturing Lars Von Trier’s Visión (2000)
  • HotMen CoolBoyz (2000)
  • De Udstillede (The Exhibited) (2000)
  • Digtere, divaer og dogmebrødre (2001) (Telebistako miniseriea. 1.8 episodioa “2000”)
  • The 2001 IFP/West Independent Spirit Awards (2001) (telebista)
  • De Lutrede (The Purified) (2002)
  • Wilbur quiere suicidarse (2002)
  • Trier, Kidman og Cannes (2003) (telebista)
  • Dogville Confessions (2003)
  • A Boy Named Joshua (2004)
  • Dear Wendy (2004)
  • Kingdom Hospital (2004) (telebista seriea)
  • All About Anna (2005)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-GARAZI IDIAKEZ-Angus Young

Angus Young
Angus Youn bere ohiko janzkeraz AC/DC musika taldearen emanaldi batean zehar.
Angus Youn bere ohiko janzkeraz AC/DC musika taldearen emanaldi batean zehar.
Datuak
Jaiotza herria Glasgow, EskoziaEskozia
Jaiotza data 1955eko martxoaren 31a
(58 urte)
Musika mota Hard Rock, Blues Rock eta Heavy Metal
Tresnak Gitarra elektrikoa, bigarren ahotsak
Urteak 1970 – gaur egun arte
Webgunea http://www.acdc.com

Angus McKinnon Young (Glasgow, 1955eko martxoaren 31– ) eskoziar musikari eta gitarrajole bat da. Haurra zelarik bere familiarekin batera Australiara lekualdatu zien. AC/DC australiar heavy rock musika taldeko sortzailea izateaz gain, bere anaia Malcolm Youngekin batera gaur egunera arte bertan mantendu diren kide bakarrak izan dira. Taldea sortu zenetik, ospe handia irabazi du eta aldizkari ugaritan musikajole onenen artean kokatua izan da. Gaur egun oraindik eragin handia du besteengan.

Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiei zor die egungo ospearen zati bat. Hard rock munduan, bere antzarraren ibilkera berezia zeharo ospetsua da, horri musika emanaldietan ohitura legez jantzi ohi duen eskolako uniformea gehitu behar zaiolarik. Rolling Stone aldizkariak garai guztietako 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan 96. postuan kokatu zuen eta Total Guitar aldizkariak, berriz, Ehun gitarra-jotzaile onenen artean 20. postuan ezarri zuen.

Biografia

Angus Young Glasgowen jaio zen Eskoziaan, 1955eko martxoaren 31n. Gurasoak Malcolm William Young (19111985) eta Margaret Youngen (19131988) izan zituen eta, 1963an, Angus haurra zelarik, ia familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Malcolm eta Alex izan zituen eta azken hau Londresen geratuko zen.

Sydney australiarrean, Young senideen artean musika taldea osatzen hasi ziren eta Angus banjoa jotzeari ekin zion. 1970ean, bigarren eskuko lehen gitarra erosi zuen etxe ondoko musika denda batean.

« Gibson SG bat neukan izerdi eta urarekin hondatu zen arte. Giderra fin-fina eta leuna zen, baina okerturik zegoen. 67ko modelo bat zen eta bigarren eskukoa. Kolore marroi iluna zuen.[1]  »

9 urte zituen gitarra jotzen hasi zenean eta, 15erako, eskola utzia zuen. Gustura joaten zen lanera, horrela, bizitza osorako afizioa izango zuenerako materiala lortzeko aukera izaten baitzuen. George anaia The Easybeats bandako kide zen eta Angus eta Malcolmi irakatsi zien gitarra jotzen. Hasiera batean Kentuckee izena bazuen ere, Tantrum izan zuen lehen banda eta badirudi garai hartan ekin ziola duck walk edo antzarraren ibilkerari, hainbeste miresten zuen Chuck Berry kopiatuz. Eskolako jantzia erabiltzea, berriz, arrebaren ideia izan omen zen, Angus presaka etortzen baitzen eskolatik eta ez omen zuten janzkera aldatzen denborarik galdu nahi.

Ez da bizitza pribatua agertzearen zale. Sydneyn bizi da, Kangaroo Pointen (Sutherland Shire) bere emaztea Ellenekin batera. Aaltenen (Herbehereak) ere badu etxea -hangoa da emaztea-. Erretzaile sutsua, baina ez du edaria probatzen.

2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarjole hoberena izendatu zuten.

Acdc logo band.svg
ACDC-Hughes-long ago.jpg

Angus Young en un gesto característico. | Justy García Koch
2009

AC/DC eta arrakasta

1973an, Youngek 18 urte zituela, bere anaia Malcolmekin batera, AC/DC taldea sortu zuen. Izena arrebaren josteko makinan agertzen zen idatziaren laburduratik atera omen zuten (alternating current/direct current); euskeraz “korronte alternatiboa, korronte jarraia”. Honek taldearen energia eta potentziala sinbolizatuko zuela pentsatu zuten.

Bandaren hasierako kideak Malcolm gitarrajolea, Phil Rudd bateria, Mark Evans baxu-jolea eta Angus gitarra-jotzailea izan ziren. Can I Sit Next To You Girl izan zen hauen lehen single-a. Dave Evans izan zen abeslaria.

Aurrerago, hainbat ordezkapen izango ziren; 1974an, Bon Scott bokalistak hartu zuen Dave Evansen tokia, baina, 1980an, edarirekin zituen arazoak zirela-eta, hil egin zen eta gaur egun taldean jarraitzen duen Brian Johnsonek hartuko zuen haren lekua.

Denboraren poderion, Angus estilo pertsonala azpimarratzen hasi zen. Ikuslegoa txunditzeko moduko itxuraren bila, hainbat mozorro erabili zituen hasieran: gorila, Spiderman, Superman… azkenean, arrebaren iradokizunari jarraituz, eskola uniformea hartu zuen arte. Margareten iritziz, umekeriatan ibiltzen zen eta ondo zihoakion janzkera hori. Horrez gain, emanaldi guztietan unean zeuden herriko banderadun galtzontziloak erakusteko joera hartu zuen. Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsuek eta gitarra jotzeko duen talentuak ez diote kalterik egiten bere musikari eta historian izan den gitarrajole onenen artean kokatzen da.

Ondarea

Angusek dioenez, eragin handiak jaso ditu hemendik eta handik: Malcolm anaia, Chuck Berry, Freddie King, Muddy Waters, Keith Richards

Orain, ordea, bera da besteengan eragina duena. Bere estiloak zirrara handia sortzen du hard rock musika joleen artean. Gainera, AC/DC taldean eginiko lan bikaina gazte eta talde ugariren inspirazio iturri izan da, besteak beste: Guns N’ Roses, Slayer, The Cult, Jackyl, Metallica, Def Leppard, Iron Maiden, Disturbed, Jet, Alter Bridge, Buckcherry, Airbourne, The Darkness (banda), Rob Tognoni, Wolfmother eta You Am I.

2006ko abuztuaren 24an, Kerrang! aldizkariko Legend Award saria jaso zuen Paul Brannigan editorearen eskutik. Honek, AC/DC taldea historiako talde onenetako bat zela esan zuen.

Paytem Jane abeslari eta modeloak, Angusek idatziriko Big Jack gaiari zor dio bere goitizena.

Gibson etxeak, Angusen ospea aprobetxatuz, Gibson Angus Young Signature izeneko modeloa kaleratu zuen.

Aurrez esan bezala, 2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarjole hoberena izendatu zuten.

Gibson Sg Custom Shop Angus Young Aged and signed.JPG

Musika ekipoa

Gitarrak

Angusek Gibson SG ezberdinak erabili ditu: Standard, ’61 Reissue, Custom SG eta Signature SG. Gutxitan aldatu du hori, baina baditu Telecaster, Gibson Firebird eta Gibson ES-335 gitarrak ere. Youngek Ernie Ball Slinky RPS sokak erabili ohi ditu.

2003an AC/DC bandak jam session bat egin zuen Rolling Stones bandarekin batera eta Angusek Gibson ES-335 bat erabili zuen eta ez SG bat.

Bere Gibson SG-en artean, bat azpimarratu beharra dago: neurrira egin zioten eta inkrustazioak ditu s eran, AC/DCren korronte alternoa irudikatuz.

Hala ere, 1973an 68ko modeloa izan zen erosi zuena eta egun, oraindik badabilki. Lisa Sharkeni eskainitako elkarrizketa batean, lagun batek ekarritako katalogo batean ikusi omen zuen eta ikusi bezain pronto gustatu omen zitzaion. Adarrek liluratu omen zuten eta deabruaren itxura ematen zion gorri dizdiratsu hark, baina, gero, erabilera erraza, pisu arina eta tonua baloratu zituen. [2]

Anplifikadoreak

Young Marshall: JTM45, JTM50, JMP50 eta Superlead. Nagusia JTM45 bat da eta bai zuzenean eta baita estudio grabaziotan ere erabili ohi du.

Estiloa

Argi dago, musikari ospetsu honek, estilo berezia daukala, bai bere janzkeragatik eta baita eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiengatik ere. Jauzika eta batetik bestera korrika aritzen da kontzertuetan, taldeko kideen bizkar gainera igoaz. Ahatearen ibilkerak ere bere estiloa definitzen du nolabait.

Musikari dagokionez, 50eko rock and rolla eta bluesaren eragina nabarmena da. Honez gain, folk eskoziarraren kutsu bat ere badu. Angusek, gitarra jotzeaz gain, koroak ere egiten ditu hainbatetan, T.N.T. eta Dirty Deeds Done Dirt Cheap abestietan adibidez. Beste batzuetan, bakarko saioak egiten ditu.

Banda AC/DC taldeko abestiak sinpleegiak direla esaten duena ere. 1979an, Atlanta Gazette-ek eginiko elkarrizketan, honako hau erantzun zuen Youngek:

« Rock and rolla besterik ez da. Gero eta sinpleagoa izan abesti bat, orduan eta hobeto islatzen du kaleko pertsona arrunten bizitza.  »

Kanpo loturak

Iruditegia

Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Angus Young

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2013-IRENE OLZA-Ángela Molina

Ángela Molina
Ángela Molina
Datu pertsonalak
Izen osoa Ángela Molina
Jaio 1955eko urriaren 5a (57 urte)
Madril (Espainia)
Lan nabarmenenak Ese oscuro objeto del deseo, La mitad del cielo, Camorra: Contacto en Nápoles (Un complicato intrigo di donne, vicoli e delitti) Blancanieves eta abar.
Sariak Zilarrezko maskorra
1986 – La mitad del cielo
IMDB IMDBko fitxa

Ángela Molina

Ángela Molina Tejedor (Madril, 1955eko urriaren 5a – ) Luis Buñuel edo Manuel Gutiérrez Aragón filmetan ospea lortu zuen espainiar aktoresa da. Italian, Frantzian eta Latinoamerikan ere arrakasta izan zuen 100 bat filmetan parte hartu zuelarik eta David de Donatello italiar akademiako saria eta Donostiako Zinemaldiko Emakumezko aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zituen besteak beste.

ANGELA MOLINA REVISTA HOLA AÑO 1975, GERALDINE CHAPLIN, SERGIO Y ESTIBALIZ, ROCIO DURCAL.... (Música - Catálogos de Música, Libros y Cancioneros)

Biografia

Ángela Molina Tejedor 1955eko urriaren 5ean jaio zen Madrilen.

Aita Antonio Molina abeslari eta aktore famatua izan zuen eta Paula, Miguel, Mónica eta Noel senideak ere interpretazio eta musika munduan dabiltza. Ángelaren alaba ere, Olivia Molina, aktoresa da.

Bera baino 10 urte gazteagoa den Leo Blakstadekin ezkondua, Ángelak 47 urte zituenean izan zuen alaba gazteena: Maria.

Hervé Tirmarche argazkilari eta errealizadorearekin izandako harremanak 3 seme-alaba eman zizkion: Olivia (1980), Mateo (1982) eta Samuel (1987). Egun, Leo Blakstad kanadiarrarekin ezkonduta dago eta beste bi seme-alaba izan ditu: Antonio (1995) eta María (2003).

« Mi hombre, mi ejemplo, la persona más respetuosa y libre que he conocido en mi vida. Y al mismo tiempo consagrado a mí. Consagrados el uno al otro.”[1]  »

2012an, lehen hiloba izan zuen, bere alaba Oliviak Sergio Mur aktorearekin izandakoa.

HOLA Nº 2646 - 27 ABRIL 1995 - BODA ANGELA MOLINA , CARMEN ORDOÑEZ , JESULIN DE UBRIQUE, JUDIT MASCÓ (Papel - Revistas y Periódicos Modernos (a partir de 1.940))

Hasierak

Balet klasikoa, espainiar dantzak eta Arte Dramatikoa ikasi zituen RESADen. Zirkoan egin zuen lan Frantzian eta espainiar dantza klasikoko irakasle izan zen bere lehen filman agertu baino lehen: No matarás (César F. Ardavín, 1974). 19 urte betetzerar zituenez gero, zineman murgildu da bete-betean.

« Me siento identificada con la juventud inconformista. No quiero ni acordarme de mi primera etapa como actriz. En España no se ayuda suficientemente a la genie que empieza”[2]  »

Trantsizio garaian, ez zuen modan jarri zen destapean lan egin nahi izan eta kalitate eta konpromisoa biltzen zituen ekoizpenetara zuzendu zuen bere lana, askotan, gizarte, politika edo historiako gaiak ukituz[3].

1976an, ezezkoa eman zion Vicente Aranda zuzendariak proposaturiko Cambio de sexo filmeko protagonista izateko aukerari eta, horren ordez, Antoni Ribasen La ciutat cremada edo Jaime Caminoren Las largas vacaciones del 36 lanak egin zituen. Urtebete lehenago, azkenean Alicia Sánchezek interpretatuko zuen José Luis Borauren Furtivos filma ere proposatu zioten. Uko egin zion hari ere, baina 1979an, La Sabina filman egingo zuten elkarrekin.

1977an, Luis Buñuelek Fernando Reyrekin bere Ese oscuro objeto del deseo filmerako protagonista izatea eskaini zion. Lan honek kontsolidatuko zuen bere izena nazioartean eta europar zinematografiarako ate ugari irekiko zizkion. Carole Bouquet aktoresa frantsesarekin elkarbanatu zuen papera eta bere pertsonaiak izaera misteriotsua agertuko zuen, itxura xume eta gozoaren azpian.

Carol Boquet, Ángela Molina eta Buñuel

Arrakasta

1980ko hamarkadan, Ángela Molina pertsona ezaguna bilakatu zen pantaila handian, bai Espainian eta baita Frantzia eta Italian ere, Alemanian eta AEBetan ere sarrera izan zuelarik. Hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituenez, maiz, ez dago ahotsa doblatu beharrik.

Gillo Pontecorvoren Operación Ogro, Jaime Chávarriren Bearn edo La sala de las muñecas… Italiar telebistan La Bella Otero egingo zuen eta Jaime de Armiñán, Luigi Comencini, Ricardo Franco, Marco Bellocchio, Bigas Luna edo Lina Wertmüllerren aginduetara egingo zuen lan.

Manuel Gutiérrez Aragón kantabriarrarekin etorriko zitzaizkion aukera bikainak: Camada negra, El corazón del bosque, Demonios en el jardín edo La mitad del cielo. Hemen Ángelaren hitzak:

« Las películas que he hecho con él han marcado mi alma y mi forma de trabajar.[4]  »

1985ean, New Yorkeko Kritikaren sari handia jaso zuen eta, hurrengo urtean, italiar akademiak banatzen dituen David de Donatello saria jasotzen zuen lehenengo artista kanpotarra bilakatu zen[5].

1986an, La mitad del cielo filmak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion Donostiako Zinemaldian eta Goya Sarien 1.go ediziorako izendatua izan zen.

Artista multidiziplinarra

Bere lan artistikoa ez zen filmetan soilik geratu. Musikan ere probatu nahi izan zuen eta Con las defensas rotas diskoa editatu zuen. Muertos de amor abestia ere egin zuen Georges Moustakiren ondoan, baina film batean erakutsiko zuen hobeto bere musikarako gaitasuna: Jaime Chávarriren Las cosas del querer. 1989 eta 1995ean egin zituen bi atalak eta pertsonaia bitxia tokatu zitzaion Ángelari.

Esquilache filma ere grabatu zuen, Fernando Fernán Gómezekin batera, Josefina Molinaren agindupean.

Ana Belén eta Victoria Abrilekin batera, hobetoen ordaindutako artista espainiarra kontsideratuta dago eta 1990etik aurrera, lanak bakantzen joan zen. Ezezkoa eman zion Bigas Lunari Las edades de Lulú filmerako. Hemen Ángelaren hitzetan:

« una historia de erotismo elaborado que, a la hora de la verdad, es un porno.[6]  »
« la noticia de que Bigas Luna “no pensaba hacer una película de erotismo blando” -tal y como declaró a este periódico-, sino respetar las duras escenas de la novela y con Ángela Molina de protagonista, sí que resultaba más sorprendente.A finales de la semana pasada ha surgido la polémica, pues Ángela Molina ha decidido finalmente no rodar la película. “La semana pasada, Ángela estuvo haciendo unas pruebas de vestuario y se echó a llorar diciendo que no podía hacer la película, pese a tener un contrato firmado y a falta de 10 días de comenzar el rodaje”, afirma el productor Andrés Vicente Gómez… “Lo que ha hecho no tiene ninguna excusa, porque ha tenido mucho tiempo para pensárselo, ha estado ensayando con Bigas Luna y las escenas no son tan escabrosas”, añade. “Yo creo que ha influido que su marido, Hervé Timarché, va a rodar una película a finales de julio y ella va a ser la protagonista, y que en el fondo le ha dado miedo hacer de Lulú”.[7]  »

Miguel Littínen Sandino egin zuen, Nikaraguako lider iraultzailearen bizitza gai hartuta. Alain Tannerren El hombre que perdió su sombra filman hartu zuen parte Francisco Rabalen ondoan. Marcello Mastroiannirekin agertu zen Le voleur d’enfants filman eta, Ridley Scotten 1492: La conquista del paraíso Gérard Depardieurekin. 1995ean, Gilmet egin zuen Viggo Mortensenekin.

Kosta zitzaion Pedro Almodóvarri baitza ematea, baina azkenean egin zuen. 1997an, Carne trémula egin zuen eta emakume heldua agertu zigun, bizitzaren aztarnak markatua. Ez zen lan erraza izan Almodóvarrekin egin zuena, baina bere laugarren Zilarrezko Fotogramas Saria lortu zuen eta Goyarako laugarren izendapena ere bai.

Hermanas telebistarako komedian ere egin zuen lan eta proiektu ezberdinetan hartu zuen parte: El mar, Punto de mira (One of the Hollywood Ten), Sagitario, Al sur de Granada, Los Borgia edo La caja[8].

2007an, El destino de Nunik estreinatu zuen, armeniarren genozidioa azalduz. Paolo eta Vittorio Tavianiren agindupean egin zuen lan Paz Vegaren ondoan. Giuseppe Tornatoreren fim pare batean parte hartu eta gero, Almodóvarrekin egin zuen lan berriro Los abrazos rotos filma, Penélope Cruzen amaren paperean.

2010az gero, Gran Reserva seriean egin zuen lan Emilio Gutiérrez Cabaren ondoan.

Antzerkia

2002an, Troya, siglo XXI egin zuen Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian[9].

2005ean, Mrs. Robinson xarmangarria izan zen Andrés Limak zuzendutako El Graduado lanean eta bere alaba Olivia ere lankide izan zuen.

Robert Wilsonek zuzenduriko eta Susan Sontagek egokituriko Henrik Ibsenen La dama del mar lanarekin itzuli zen handik 3 urtetara.

Filmografia

Antzerkia

Telebista

Discografía

  • Las cosas del querer. 2ª parte (1995)
  • Banda sonora original|B.S.O. Las cosas del querer. Manuel Banderarekin (1989)
  • Con las defensas rotas. Kolaborazioa Georges Moustaki (1986)

Sariak

David de Donatello Sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1986 David de Donatello artista protagonista hoberenenari Camorra: Contacto en Nápoles (Un complicato intrigo di donne, vicoli e delitti) Irabazlea
Donostiako Zinemaldia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1986 Zilarrezko maskorra artista hoberenenari La mitad del cielo Irabazlea
Goya
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012]] Goya Saria emakumezkoaren interpretazioari Blancanieves Izendapena
1997 Emakumezko hoberenenari Carne trémula Izendapena
1989 Goya Saria emakume protagonista hoberenenari Las cosas del querer Izendapena
1988 Interpretazio hoberenenari Luces y sombras Izendapena
1986]] Emakume protagonista hoberena La mitad del cielo Izendapena
Zilarrezko Fotogramas
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1998 Telebistako artista hoberena [[Hermanas Izendapena
1997]] Zilarrezko Fotogramas zine artista hoberenenari]] Carne trémula
Edipo alcalde
Irabazle
1993 Zine artista hoberena Mal de amores Semifinalista
1989 Zine artista hoberena Esquilache
Las cosas del querer
Izendapena
1986 Zine artista hoberena El río de oro
La mitad del cielo
Lola (1986)
Irabazle
1982 Zine artista hoberena Demonios en el jardín Izendapena
1979 Zilarrezko Fotogramas espainiar zine interprete hoberenari El corazón del bosque
La Sabina
Irabazle
1977 Zine artista hoberenenari Camada negra
Nunca es tarde
Irabazle
Medallas del Círculo de Escritores Cinematográficos
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 Artista sekundario hoberenenari Blancanieves Irabazle
Premios de la Unión de Actores
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 Zine Artista Sekundario hoberena Blancanieves Izendapena
1997 Zine Artista Sekundario hoberena Carne trémula Izendapena
Gaudí Sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 Emakume protagonista hoberena Blancanieves Izendapena
Premios Zapping
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2011 Artista hoberena Gran Reserva Irabazle
Malagako Zinema Espainiarra
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 [[Anexo:Palmarés del Festival de cine español de Málaga#Menciones especiales|Artista hoberena Miel de naranjas Irabazle
2002 [[Anexo:Palmarés del Festival de cine español de Málaga#Premio Málaga|Málaga Saria ibilbide zinematografikoagatik Irabazle
Otros
  • 2013
    • Ohorezko Saria Guadalajara Iberoamericano Saria Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia (Mexiko).
  • 2012
    • Ohorezko Saria Ciudad de Alicante Alakanteko Zinemaldia.
    • Espiga de Honor (Valladolideko Nazioarteko Zine Astea).
  • 2011
    • Luis Ciges Saria (Islantillako Zinemaldia).
  • 2010
    • Luis Buñuel Saria (Huescako Nazioarteko Zinemaldia).
  • 2009
    • Ohorezko Saria (Lleidako Zinemaldia).
    • Nacho Martínez Saria (Gijóneko Zinemaldia).
  • 2007
    • Ohorezko Saria Fellini 8 1/2 del Festival EuropaCinema de Viareggio.
    • Interpretazio Saria (Ibizako Nazioarteko Zinemaldia) La caja filmagatik.
  • 2002
    • Urrezko Domina Arte Ederren Merituari.
  • 1999
    • Ohorezko Saria Ciudad de Huelva (Huelvako Zinemaldia).
  • 1996
    • Interpretazio Saria (Cartagenako Zinemaldia) Las cosas del querer 2 filmagatik.
  • 1989
    • Interpretazio Saria (Santarémgo Zinemaldia) La mitad del cielo filmagatik.
  • 1985
    • New Yorkeko Kritika Saria Demonios en el jardín filmagatik.
    • ACE Saria artista hoberenenari Demonios en el jardín filmagatik.
  • 1982
    • Interpretazio Saria Montréalgo Zinemaldian.
  • 1981
    • Interpretazio Saria (Nueva Delhiko Zinemaldia) La Sabina filmagatik.
  • Epai mahaia
    • Laburmetraien epai mahaiko kide (Cannesko Nazioarteko Zinemaldia 1998.
    • Epai mahaiko lehendakaria (Berlíngo Nazioarteko Zinemaldia) 1999.
    • Epai mahaiko kidea (Donostiako Zinemaldia) 2000.
    • Epai mahaiko kidea (Málagako Zinemaldia) 2010.

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)http://www.fotogramas.es/Peliculas/Carne-de-neon/Angela-Molina-Nunca-he-sabido-muy-bien-lo-que-es-el-miedo
  2. (Gaztelaniaz)http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1976/01/18/149.html
  3. (Gaztelaniaz) http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/blanco.y.negro/1975/08/30/047.html
  4. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1998/02/07/cultura/886806011_850215.html
  5. (Gaztelaniaz) http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1986/08/18/065.html
  6. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1990/05/22/cultura/643327209_850215.html
  7. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1990/05/22/cultura/643327209_850215.html
  8. (Gaztelaniaz) http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/2004/08/24/081.html
  9. (Gaztelaniaz) http://www.youtube.com/watch?v=T9fgAKZ-Rxc
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif