2013-Enpresa-2013ko azterketa eta emaitzak

Zorionak egun honetan gainditu duzuen denoi!

Orain artekoa atera duzue eta hemendik aurrera ere azken ahalegina egin beharrean izango gara, ez? Hementxe uzten dizuet azken azterketaren erantzuna. Ez dago dena bukatuta, baina… B eredutik hasiko zaretelakoan nago eta hori bai dago egina! Edozein kezka, galdetu, e? Joango naiz osatzen…

Animo, txes! Gutxi geratzen da garaipenerako, je je!

2013-2012ko uztaileko azterketaren erantzunak

Iep!

Hementxe dituzue azterketan erantzunak.  Oraintxe bertan egindakoak dira… Ez dakit den-dena ondo egongo den. Akatsik ikusiz gero, abisatu!

Astelehenean,

  • Geratu ginen bezala, 2012ko uztailekoa zuzenduko dugu. Etxean egitea komeni zaizue! Erantzunak eman dizkizuet, baina, aurrez ez baduzue egiten, alferrik!
  • Beste gauza bat ere egin beharko genuke: Heltze Aroa. Hau ez dago banatutako azterketa horretan eta zuzenean egingo dugu gelan, bale? 2011ko ekaineko A ereduko 4.a izango da.

 

Ondo izan eta asko ikasi!!

2012-¿Por qué no te callas?

Bisitan etorri zaizkigu pataterak! Iaz potean geratutako lana argitaratu beharko dugula pentsatu dut… Ongi etorri, guapas! Zuek bai bizitzari zukua atera!

—————————

¿Por qué no te callas? (euskarara itzuliz gero, Zergatik ez zara isiltzen? edota Zergatik ez duzu ahoa ixten?) Espainiako errege den Joan Karlos I.ak 2007ko azaroaren 10ean botatako esaldia da; Hugo Chávez Venezuelako presidenteari zuzendu zion Santiagon (Txileko hiriburuan) ospatu zen Estatuburuen eta Gobernuburuen XVII. Goi Bilera Iberoamerikarrean.

Esaldiak sekulako oihartzuna eta eragina izan zituen gizartean eta Interneten, imitazio, iseka, parodia, telebista-programa edo telefono mugikorretako tonuen gai nagusi bihurtu zelarik eta Argentinako telebistako saio bati ere izena eman zion [1]

Gertakaria

Joan Karlos I.a

Hugo Chávez

2007ko azaroaren 9an, Hugo Chávez Venezuelako lehendakariak José María Aznar gobernuburu ohiari faxista deitu zion eta, 2002an, Espainiako gobernuaren lehendakaritzan zegoen garaian, Venezuelan ustezko estatu kolpea sustatu zuelaz salatu zuen.

Jazoera hurrengo egunean gertatu zen, Goi Bilera Iberoamerikarreko azken jardunaldian zehar, José Luis Rodríguez Zapatero gobernuburu espainiarra bigarrenez mintzatzen ari zenean. Venezuelako presidentea zen Hugo Chávezek, behin eta berriz kentzen zion hitza, José María Aznar Espainiako gobernuburu ohia faxistatzat jo ostean, ondorengoa adieraziz:

« Una serpiente es más humana que un fascista.(Sugea faxista baino bihozberagoa da)  »

[2]

Rodríguez Zapaterok Aznarrekiko errespetua eskatu zion eta Chávezek berriro moztu zion hitza. Une horretan esan zuen Joan Karlos I.ak arestian aipaturiko esaldi ezaguna, Chávez isiltzera estutuz.

El País egunkari espainiarrak ez zuen Chávezen esaldia horrela transkribitu:

« Una serpiente es más humana que un fascista o un racista; un tigre es más humano que un fascista o un racista(Sugea faxista nahiz arrazista baino bihozberagoa da; tigrea faxista nahiz arrazista baino bihozberagoa da)  »

Egunkari honen arabera, ditxosozko esaldia ez zuen Chávezek Zapatero hitz egiten ari zenean bota, bere hitzordu propioan baizik, Espainiako lehendakariohiak Venezuelako 2002ko estatu kolpean izan zuen balizko partaidetza salatzen ari zen bitartean.

Esaldi entzutetsua esan eta minutu gutxira, Espainiako erregeak beste ohiz kanpoko ekintza bat burutu zuen, Nikaraguako presidentea bere azalpenak ematen ari zen bitartean gailurra utziz; badirudi erregeak keinu harekin espainiar enpresei egin zion kritikaren aurkako desadostasuna adierazi nahi zuela.

Izan zen, era berean, ezohiko hirugarren egoera bat, Txileko lehendakaria erregearen bila joan beharrean izan zenean, ekitaldiaren amaieran bertan egon zedin. Joan Karlos zeremoniara itzuli bazen ere, berriro egin zuen alde eta Txileko ereserki nazionalaren interpretazioa galdu zuen [3]

Rodríguez Zapatero

Jarraian ageri da protagonisten arteko elkarrizketaren transkripzio zehatza, hitzez hitz:

  • Zapatero: Bachelet anderea, Venezuelako presidente den Hugo Chávezek esandako hitzen inguruko adierazpen bat egin nahi nuke, ez besterik, non Espainiako gobernuko presidente ohiaren, hots, Aznar jaunaren aipamena egin duen. Berori ondorengoa adieraztea gustatuko litzaidake, Hugo Chávez jauna: gobernu demokratikoak dauden mahai batean gaude eserita, funtsezko printzipiotzat errespetua duen komunitate iberoamerikarrean euren herritarrak ordezkatzen dituzten gobernuak dauden mahai batean. Jarrera ideologiko baten antipodetan egon daiteke norbanakoa, ez naiz ni izango Aznarren ideiengandik gertu egongo dena, baina Aznar presidente ohia espainiarrek aukeratua izan zen, eta exijitzen diot berori, exijitzen…
  • Chávez: Esaiozu berari gure herriaren duintasuna errespetatzeko.
  • Zapatero: Exijitzen diot…
  • Erregea: Aizu!
  • Zapatero: Unetxo bat…
  • Chávez: Esaiozu horixe bera berari.
  • Zapatero: Errespetu hori exijitzen diot berori, arrazoi bategatik, gainera…
  • Chávez: Esaiozu gauza bera berari ere, presidente jauna.
  • Zapatero: Noski baietz.
  • Chávez: Esaiozu gauza bera berari…
  • Zapatero: Noski baietz.
  • Chávez: …bera leku orotan Venezuelarekiko errespetua galtzen ari baita; nik nire herria defendatzeko eskubidea daukat.
  • Zapatero: Ongi…
  • Erregea: Zergatik ez zara isiltzen?
  • Bachelet: Mesedez, ez dezagun elkarrizketarekin jarraitu, izan duzue zuen jarrera azaltzeko astia. Presidente jauna, amaitu.
  • Zapatero: Bai, unetxo bat.
  • Chávez: Nik ezin dut Zapatero lehendakariaren jarrera onartu.
  • Zapatero: Hugo Chávez jauna.
  • Chávez: Akaso Aznar presidentea espainiarra izango da, baina faxista da, eta horri errespetu falta handia deritzot.
  • Zapatero: Hugo Chávez jauna… Hugo Chávez jauna… dialogoaren esentzia eta printzipio bat egon badagoelakoan nago, eta errespetua erakusteko eta errespetatua izatekotan deskalifikatua ez izaten saiatzean datza. Ideiaren batekin inondik inora ere bat ez etortzea gerta daiteke, ideiak eta jokabideak sala nahiz aldarrika daitezke, baina deskalifikazioan erori barik. Adierazi nahi dudana zera da, gure herrien mesedetan elkar ulertzea lan egin ahal izateko modu hobezina da, ordezkari demokratikoek elkar errespetatzea, eta eskatzen dut —Bachelet anderea— hori herritarrak irudikatzen dituen eztabaida-leku batean jokabide-arau izatea, gure buruzagi guztiak errespetatzea, komunitate hau osatzen dugun herrialdeetako gobernari eta gobernari ohi guztiak bezala. Printzipio ona dela esango nuke, eta sutsuki desio dut hori portaera-araudi izatea, moduek ematen baitie izatea gauzei; eta erabateko desadostasun erradikala erakuts daiteke edozeri dagokionez, pertsonak errespetatuz, hori da norbanakoa errespetatua izan dadin bete behar den printzipioa. Ziur nago nola mahai honek guztiak hala latinoamerikar guztiek gobernari demokratiko guztiak […] errespetatuak izatea nahi dutela, bai gaur eta bai bihar, nahiz iritzi ezberdinekoak ezan.
[Txaloak].

Nikaraguako presidenteak, Daniel Ortegak, hitza eskatu zion Bachelet presidenteari. Honek hiru minutuko denbora eman zion.

  • Ortega: Atzo gure senide espainiarrek mintzaldi bat eskatu zuten. Jarrera zehatz batzuekin bat datozen mintzaldiak izan ziren, eta mintzaldi hauek moztu egin ohi dira beste jarrera batzuen pareko ez direnean. Gaur Espainiak bigarren hitzaldi bat izan du, eta nik hitzaldi bakarra egiteko aukera baino ez dut izan, beraz, ezin nauzue mugatu hitzaldi bakarra ematera […]. Ez badigute hitz egiteko aukerarik ematen…, goi bilkura honek ez du ez hanka ez buru, beraz, ni ez naute hiru minutu horiek moztuko.
  • Chávez: Emango al didazu minutu bat?
  • Ortega: Jakina emango dizudala.
  • Chávez: Beharbada zure minutua baino gutxiago beharko dut, Daniel, Zapatero presidenteari erantzuteko (lur hauetako gizon ikaragarri baten aipu baten bitartez), ene estimu osoarekin, berak jakin badaki eta estimu handia diodala. José Gervasio Artigas jaunaz ari naiz, hark horrela esan zuelarik: Con la verdad ni ofendo ni temo (Egiarekin ez dut inor mintzen eta ez naiz inoren beldur). Horrela, Venezuelako gobernuak edozein erasori erantzuteko eskubidea gordeko du, edozein lekutan, edozein ingurunetan eta edozein tonutan.

Honen ostean, Nikaraguako presidentea zen Daniel Ortegaren hitzaldia izan zen, hogei minutu inguru luzatu zena, Unión Fenosa enpresa espainiarraren mesedetan aurreko gobernu nikaraguar ustelen Nikaraguako banaketa elektrikoaren pribatizazioa salatuz. Daniel Ortega aipatutako enpresak enpresa sortzaileei eginiko energia-erosketetan izandako jokaeraz kexatu zen, Espainia eta AEBtako enbaxadek Nikaraguako talde eskuindarrekin izandako esku-sartzeaz gain. Une horretan, hain zuzen ere, Joan Karlos I.a bere eserlekutik altxa eta esparrutik irten zen.

Bestalde, Hugo Chávezek plazaratutako José Gervasio Artigasen esaldia, Con la verdad ni ofendo ni temo (Egiarekin ez dut inor mintzen eta ez naiz inoren beldur), izatez honela da: Con libertad ni ofendo ni temo (Askatasunarekin ez dut inor mintzen eta ez naiz inoren beldur).

Tartean zeudenen erreakzioa gertakariaren ostean

Gertakaria jazo eta ondorengo egunetan, Espainiako gobernua tentsioa lausotu eta gorabeherari garrantzia kentzen saiatu zen, baina gertakariaren inguruko adierazpen ugariren bidez Chávezek tentsioa areagotzen jarraitu zuen.

Bilkuraren ostean, Zapaterok egoerarekiko nahigabea adierazi zuen:

« Espero que sea la última vez, porque construir un diálogo democrático es, ante todo, construir el respeto (Ez errepikatzea espero dut, elkarrizketa demokratiko bat eraikitzeak errespetua eraikitzea baita)  »

Azaroaren 12an, Chávez presidenteak zera esan zuen:

« Yo no oí lo que dijo el rey (Nik ez nuen erregeak esana entzun)  »

Ondorengoa ere erantsi zuen:

« Espero que ésto no empañe las relaciones, pero sí me parece un exabrupto que venga un rey a gritarle a un presidente: “Ahora cállate” (Espero dut honek harremanak ez lausotzea, baina zakarkeria deritzot errege batek presidente bati isiltzeko agindu izanari)  »

[4]

Azaroaren 14an, Chávez presidenteak ondorengoa mantendu zuen:

« Las empresas españolas van a tener que empezar a rendir más cuentas y yo voy a meterles el ojo a ver qué están haciendo aquí, a todas las empresas españolas que estén en Venezuela (Enpresa espainiarrek kontu gehiago ematen hasi beharko dute, eta nik begiak adi izango ditut Venezuelan dauden enpresa espainiar guztientzat hemen zertan dabiltzan ikusteko)  »

Hitz haiek Venezuelarekiko espainiar enpresa interesen aurkako mehatxu ireki moduan ikusi ziren. Kasualitatez, Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE) Venezuelaren aurkako erabaki bat hartu zuen une hartan, 2003ko salaketa bat zela-eta, eta, hartan, enpresari eta hauen erakunde ezberdinen eskubideen bortxa leporatu zitzaion.

Chávezek ez zuen gertaera ahazteko asmorik eta, handik asteetara, Joan Karlosek eraso izanagatik barkamenik eskatzen ez bazion, erregearen aurka joko zuela iragarri zuen.[5]

Berrautaketa eta bere eskumenen zabalkuntza ahalbidetzeko xedean abiarazi nahi zuen erreforma konstituzionalerako erreferendumaren aldeko kanpainaren itxieran, Chávezek Espainiarekin izandako hika-mika erabiltzen jarraitu zuen, oraingoan Espainiako alderdi eskuindarra (argi eta garbi Alderdi Popularrari erreferentzia eginez, alderdi honetako buru Aznar izan baitzen 2004. urtera arte), 2008an, Espainiako gobernura itzuliko balitz Venezuelan zeuden banku espainiarrak nazionalizatuko egingo lituzkeela adieraziz.[6]

2007ko abenduaren 5ean, Chávezek gobernu espainiarrak Erregearen mezu pertsonal bat jaso zezan eskatu ziola adierazi zuen, hau Filipe Borboikoa printzearen eskutik izango zelarik, Cristina Kirchner Argentinako presidente berriak kargua hartuko zuen egunean, abenduaren 10ean, Buenos Airesen, biak bertan izango baitziren. Chávezek mezua jasoko zuela azaldu zuen, Printzeari estimu handia zion gizona zela argudiatuz.[7]

Venezuelarraren hitzetan, Espainiako erregeak zoriondu egin zuen 2007ko abenduaren 2ko erreferendum konstituzionala eta gero, eta hau Espainiako eta Venezuelako gobernuen arteko krisiaren baretzerako seinale moduan ikusi zuen berak. Hala ere, handik gutxira, Asturiasko Printzeak ezeztatu egin zuen Chávezi helarazteko Erregearen mezurik zuenik.

Bestelako erreakzioak

  • Alderdi Popularrak Zapateroren portaera kritikatu zuen, gertakariaren aurrean, honen aurreikuspenik eza, axolagabekeria eta iniziatibarako gaitasun falta, bereziki, era berean Erregea goraipatuz espainiar guztiak defendatzeagatik.
  • Ezker Batua alderdiak, berriz, Chávez defendatu zuen eta honek Aznarren aurka plazaraturiko salaketak berretsi zituen, moduen aukera eztabaida badaiteke ere azpimarratuz, baina zalantzan jar ezin daitekeena Chávezek 2002. urtean presidentea bere kargutik kentzeko saiakeran Aznarren gobernuak izaniko inplikazioaren eta babesaren inguruan esandakoa dela mantenduz.
« Hace falta más de un rey para callar a Chávez (Errege bat baino gehiago behar da Chávez isiltzeko)  »

Honako hau ere esan zuen:

« Quizá no fuera oportuno, pero Chávez tenía razón, porque (el ex presidente José María) Aznar, un político democrático y apoyando a los golpistas. Respaldando un golpe de Estado…(Apika ez zen unerik aproposena izan, baina Chávezek arrazoi zuen, Jose María Aznar presidente ohia, politiko demokratikoa izanik, kolpisten babesean aritu bitzen. Estatu-kolpe bat laguntzen…)  »
  • Rafael Correa lehendakari ekuadortarrak ondorengoa azaldu zuen:
« Me parece una tremenda falta de respeto, por más que haya perdido (la paciencia) de quien estimo mucho, Juan Carlos, y gracias a Dios, Chávez no lo oyó.(Sekulako errespetu falta deritzot, horrenbesteko estimua diodan Joan Karlosek pazientzia galdu bazuen ere, eta eskerrak Chávezek entzun ez zuenik)  »

Gizartean izandako eragina

Berehalakoan izan zuen gertakariak eragina gizartean. Esaldia espainiar hizkuntzan argitaratzen diren egunkari ezberdinetako azaletan agertu zen.

Zapatero presidenteak berak, Espainiara itzuli bezain pronto, bere alabak ere esaldia gogorarazi ziola aitortu zuen.

Joaquín Sabina bezalako mundu musikaleko pertsona ospetsuak ere kutsu umoristikoarekin erabili zuen esaldi xelebrea Joan Manuel Serrati zuzentzerako garaian.

Hori gutxi balitz, Argentinan esaldia Telefe kateko telebista-programa baterako erabili zen, Mariano Peluffok zuzendurikoa hauxe.

Uztailaren 1ean, Alan García Peruko presidenteak jarraian datozen hitzak erabili zituen bere kide boliviar Evo Moralesi erantzuteko:

« Habría que decir como (el rey) Juan Carlos de España ¡por qué no te callas!, métete en tu país y no te metas en el mío, ya estás jalando demasiado la pita (cuerda)(Espainiako errege Joan Karlosek bezala esan behar genuke, sar zaitez zure herrialdean eta ez nirean, dagoeneko nahikoa tira egin diozu sokari)  »

Erabateko fenomenoa Interneten

Gizarteari dagokionez, fenomenoa edo polemika Interneten agertu zen nagusiki. Gertakaria eta gero, YouTube bideo-atarian berehalakoan esaldia esana izan zen unea gorde zuten bideo franko igo ziren. Haatik, edizio propioak ere sortu zituzten, txotxongiloen moldapenak, fotomuntaiak edota reggaeton modukoak, esaterako.[8]

YouTubeko bisitek egiaztatzen dutenez, jendartean harrera zabala izan zuen. Blog eta Interneteko foro ezberdinek gaia ukitu izan dute [9] eta, hori gutxi balitz, Hi5 eta Facebook bezalako sare sozialetan izaniko presentzia ez zen atzera geratu.

http://www.porquenotecallas.com domeinua erregistratu zen, enkantean 10.000 dolar baino gehiago kostatu zelarik. Ebay guneak enkantea bertan behera utzi beharra izan zuen, jabego intelektualaren aurka aritzeagatik, Osborneren zezenaren kasuan. Gerora, domeinuaren jabeak bigarren enkante bat antolatuko zuen, bertan 852 eurotara iritsi zirelarik.

Egun berean erregistratu ziren domeinuen beste izendapen ezberdinak ere. Hurrengo astean SMS hizkuntza zerabilten domeinuak sortzeari ekin zitzaion, http://www.xknotecallas.com, esaterako, honez gain aldaera xumeren bat zuten http://www.porquenoteries.com, http://www.porqueteries.com, http://www.porquenosecallavos.com, http://www.cierraelhocico.com

Normalizazioa

2008ko uztailean, Chávezek Espainiara eginiko bidaia ofizialean, monarka espainiarraren eta agintariaren arteko elkarketa eman zen berriro Marivent jauregian, Errege familiak Palma Mallorcakoan daukan udako egoitzan, hain zuzen ere. Topaketan bien ala biek izaniko jarrera adeitasun osokoa izan zen, agur berorik ahaztu gabe, aurreko topaketako gertakaria nabarmendu zuen esaldiaren inguruan elkarri adar joka ere ibili zirelarik Joan Karlos I.ak presidente venezuelarrari «¿Por qué no te callas?» esaldia inskribaturik zeukan kamiseta bat oparitu zionean. Horrela, bi herrialdeen arteko harremanen normalizaziorako bidea hartu zen, eztabaida entzutetsuaren gorabeherak amaitutzat emanez.

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2012-Urdaneta

Kaixo denoi!
Hasi da aurtengo txanpa! Hementxe duzue estreinaldiaren nondik norakoa. 14 galdera dira eta horietatik 2 testuak izango dira. Zuek kokatu eta esplikatu egin beharko duzue.

  • 0,5 puntu: 10 galdera
  • 0,5 puntu: 2 testu
  • 1 puntu: 1 galdera
  • 3 puntu: 1 galdera

Azterketa erraza izango da, idazteko era ezagutzeko xedean zuzenduko dut… Denborarekin ez duzue deskuidatu behar. Ordubeteko tarte hori izango da, 08:00etatik 09:000etara. Hala ere, hurrengo klasera arte utziko dizuet!

Kezkak biharko, bale? Ondoloin!

Landereño

2011-Iñaki gurea…

Joxemiren bazkaria_0107-IÑAKI

  • Zein dituk horren usain gozoz eta suz dei egiten didatenak?
  • Ni naun Maia: Xaxi. Eta Adur.
  • Zertara zatozte lotan nengoenean? Ez al dakizue Sugaar nirekin dela eta ez zailla atsergin inolaz ere utz dezadan? Hik ere ez Xaxi? Ez dinat areta Ortzi alferrik zauritu eta bere malkoak isurtarazi!

  • … Agur bada, eta goazen, Ongezurtz! nik emanen diat gaurkoz benetako zerua!

ESTANKAn, 1984.go abuztua

INAKI GARMENDIA, Bigarren heriotza, Kriselu, Donostia, 1986

Joxemiren bazkaria_0108-IÑAKI

Iñaki joan zaigu gaurkoan…

… joaten ari zitzaigun pixkanaka…

… eta oraingoan, joan da…

Hitzik ez, malkoak bai, oihurik ez, mina bai, aiorik ez, laster arte bai…

… ez eta bai…

… bizia eta herioa…

Agur bada, eta goazen, Ongezurtz! nik emanen diat gaurkoz benetako zerua!

Hala bedi!

Jakintza Ikastolak hori nahi dik hiretzat

Landereño

2011-HISTORIA-Azken posta

SAIOA

  • KOrooo precioosa, 7.3.1 puntun maila desberdinak jakin behar die? Ikasi ditut baino errepasau beharra dauzketen a fondo jakiteko daaa!
-Baiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!

AMAIA

  • 7.3.1 ataleko maila desberdinak! Hori ikasi beharda? TODAVIA NO TE HAS REBAJAU!!! ESTAMOS ESPERANDO EL BOMBAZOOO!!!
-Baiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!

JONE

  • 7.3.1 puntuan maiala desberdinak ez bale korito??
-Baiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!
-ESTO ESTÁ KANTAU, EZ?
IRENE
  • ¿Cuando dices que quitas 10.2. quieres decir que 10.2.1., 10.2.2., 10.2.3. y 10.2.4. tampoco entran?
-Por supues! Gero esan ez dudala kentzen ezer!
MARIA
  • Gabon Koro! 
    Ez dut oso ondo ulertzen 117. orrialdean greba orokorretik diktadura arteko tartean dagoen egoera.

  • Bestetik, 113. orrian Kuba izenburupean 2. puntua ez dut ulertzen.

  • Lehen klasean duda hauek galdetzen saiatu naiz baina ez du denborarik eman, ahal baduzu erantzun mesedez,

-Lehenengoa utz dezakezu errepasatu gabe. Aipatutako kontzeptu ezagunarekin nahikoa da.
-Bigarrena esplikatzeko betarik ez daukat orain (nahi baduzu, bihar atsedenean bai), baina EZ JOAN HAIN URRUTIRA.
-Bale?

XUBAN

  • kaixo koroo! esan daikezu zer dan kontzentrazio gobernua? ze desberdintasun egon ziren txandakatze sistematik kontzentrazio gobernura pasatzean?
-Kontzentrazio gobernu batean alderdi ezberdinak daude gobernuan. Txandatze sisteman, berriz, bakarra; batzuetan kontserbadorea eta besteetan liberala

OMAR

  • Las ultimas gangas Koro!!! Da pistas!! Cuantos puntos caen con las crisis?? 0,5? 0,75? 1?  Venga si total no falta nah pal control!
-0

ALAZNE

  • Annual-eko hondamendian, hasieraan esaten do Maroko iparraldean gaineko babesletza, baino ze babesletza? zenena? esqe no lo entiendo muy bien! :S Koroo porfavoor estoo no es muy importantee a qe no? Y si lo es qitanooos algo, no te digo una krisiis pero algo que podamos deejar sin repasar, y te prometoo que el viernes tienes bizcochoo echo por mii 🙂
-Ai… Eskaintza ezin aprobetxatu… Ezin al dugu hurrengorako aurreratu?
-Babesletza=protectorado gazteleraz. Espainia zen la jefa! Hori esactamente ez dut galdetu, baina… tocado!

SAIOA

  • me recomiendas estudiarme el punto 8.4.3? EZ DET USTE 😛
-Bale

ALAZNE

  • Korooooo amorceteeee te lo suplicoooo!!!!!!! QUITANOOOOOS ALGO! ya abra algo queno ayas puesto en el exameeen y ademaas que somos los mejoores alumnos que as tenido y aunqe no puedaas decirloo nos llevas en tu corazooon! andaaaa koritooo 🙂 ai que sabeer ayudar a los demaas cuando estaan estresaaus y asi.. AYUDANOOOOOOS!
-Dena egia da. Eta horixe lagunduko diziedala! Azken posta amaitzera noa eta zuek lotara! Bihar errepasillo eta … a gozar del maravilloso examen de jistori, bale? Nik esango nuke kendu beharrekoa kenduta dudala, ya. Hemendik aurrera liatu besterik ez gara egingo.
Resumiendo:
0,75

  • Konstituzio bat
  • CÁNOVAS FIJO era batera edo bestera
  • Hik bultza gogor hortikan eta nik hemendikan

0,5

  • Bietako bat
  • Gehiena galdetu didazuena ea sartzen den eta nik Baiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii erantzun dudana
  • Galdera garrantzitsua, gaur arratsaldean erantzundakoa
  • Zergatik ikasten ote dugu hori? Ondorio garrantzitsuren bat izango zuen…

0,25

  • Hik bultza gogor hortikan
  • Al
  • Azterketa egunean efemeridea bada, nola ez galdetu?

Lehenengo eguna da AZTERKETA OSOA bezperan esan dudala! Me voy haciendo mayor. Berriz ere ilea tintatzea joan beharko dut!

Pa. Zorte on eta esandakoak errepasatu, bale?

Momentu batez alde egin behar det. 21:30ean etorriko naizen ustean nago. Saiatuko naiz erantzunekin jarraitzen…Hamarrak aldera azken posta, bale? Asko ikasiiiiiiiiiii!

Gero arte!

Landereño

 

HISTORIA: 3. ebaluazioko 1. atala

Egunon!

Hementxe duzue Frankismo garaiko azterketaren eredua:

  • 0,5 puntu: 5 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu

Beste era batera kontatuta:

Sartuko
diren gauzak:

  • 19. gaia: 1,25 puntu
  • 20. gaia: 0,75 puntu
  • 21. gaia: 2 puntu
  • 22. gaia: 0,5 puntu
  • Tierra y libertad: 0,5 puntu

A! Nire ohituraren aurka, oraingoan ez dut konstituziorik jarri! je, je…

Honekin bakarrik, azterketa osoa asmatuko didazuelakoan nago.

Ondo izan!

Landereño