2016 – Ikasturte bukaera – ENPRESA – Hautaprobetako azterketen erantzunak- 2015eko ekaina

Iep!

Klasean geratu garen bezala, hementxe duzue Enpresako 2015eko ekaineko azterketaren erantzuna. Ea ondo dudan! je je…

Astelehenerako, berriz, 2015eko uztailekoa egitekotan geratu gara! Ondoren jarriko dizkizuet honen erantzunak ere!

Asko ikasi!

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – Ikasturte bukaera – ENPRESA – Hautaprobetako BEZPERA

Gabon!

Ikusten ari naiz lan eta lan ari zaretela… Ea honek laguntzen dizuen!

Hementxe dituzue Enpresa lantzeko erabiltzen ari garen hainbat esteka:

Bihar, lehenengo azterketan, egoteko aukera izango dugu… Ondo segi, txe!

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – Ikasturte bukaera – ENPRESA – Hautaprobetako errepasoa – Dudak

Apa, Gabriela!

Kaixo koro!ikusi det wilsonen ariketatan batez besteko biltegiratze epea ere eskatzen dutela, nola da formula? O nola in barra dao hoi ateratzeko?

Ba horixe da Heltze Aroan egiten duguna. Lehenengo n ERROTAZIOA kalkulatzen dugu (Urtekoa zati batez bestekoa) eta gero biltegiratze, saltze, fabrikatze, kobratze edo ordaintzeko EPEA (365 zati lehen atera zaigun n hori). Horrela egin dugu HAaren ariketetan.

Zuk esaten duzun ariketetan, berriz, azken hau bakarrik egin behar duzu: 365 zati errotazioa, eta egunak ateratzen zaizkizu hor. Zein ariketan ari zaren esaten badidazu, saiatuko naiz zuzenago erantzuten…

Ondo segi, txe!

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – Ikasturte bukaera – ENPRESA – Hautaprobetako errepasoa – 2014ko ekaina – Dudak

Apa, Unai!

Epa koro, duda bat dauket. Puntu hilan ariketan, grafikan bertan nola jakiten dezu nun marraztu? Ez badiazu ulertu 2014. urteko ekaineko azterketan daun puntu hilan ariketara jun ta hor ez detena ulertzen da grafikan daun marra berdea pasatzen dan gastutatik ta ez sarreretatik.

Marrazakia osatzen saiatu naiz, ea hobeto ulertzen duzun orain. 50 unitaterako galdetzen duenean:

  • Lehenengo kasuan, marra urdinak:
    • Gastuak: Marra BELTZA: 0 bidaia-950 gastu…
    • Sarrerak: Marra URDINA
      • 0 bidaia-0 sarrera
      • 38 bidaia-1.140 sarrera
      • 50 bidaia-ez dakit zenbat sarrera (Ez dago grafikan jarrita, baina p bider k eginda, 30 bider 50 egin beharko zenuke eta bigarren lerro bertikal hori, 50etik EA berriraino joaten dan hori, luzatu beharko zenuke SARRERAK izeneko lerro urdinera arte. Hor garbi dago dirua irabazten dutela eta prezio merkeagoa ere jar daiteke. Horregatik galdetzen du noraino jaitsi daitekeen salmenta-prezioa. Gastuak lehengo marra bera dute:
  • Prezioa jaitsiz gero:
    • Gastuak BERDIN: Marra BELTZA: 0 bidaia-950 gastu…
    • Sarrerak: Marra BERDEA. SARRERA BERRIA izena jarri diot.
      • 0 bidaia-0 sarrera
      • 38 bidaia-ez dakit zenbat sarrera. Ez zaigu inporta, prezio jaitsi eta EA berria bilatzen ari garelako.
      • 50 bidaia-1.200 sarrera eta, EA denez, GASTUEN marrarekin ebaki behar du, definizioz.

Hau da, buruketa honetan, beti berdin gastatzen dut. Prezioa aldatzea da planteatzen diguna, hori jaistea toperaino dirurik galdu gabe, klaro! Horregatik, GASTUEN marra berdina da eta, SARRERENA, berriz, lehenengo kasuan URDINA bakarrik ikusi behar duzu eta, bigarrenean, BERDEA BAKARRIK! 0tik pasatzen den marra da aldatzen den bakarra.

Ez dakit esplikatu dizudan… Bestela, esan…

Ondo segi, txe!

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – HISTORIA – Nota igoera lanaren bidez

Apa!

Gaur notak banatu ditugu eta zorionak eman nahi dizkizuet lortu dituzuen emaitzengatik eta, zerbait falta zaizuenoi, berriz, animo! Azken ahalegina egin eta listo!

Urtero bezala, Historiako lan hoberenen arteko entresaka egin eta zuetako batzuk aparteko lan bat egiteko aukera gehigarri bat izango duzue. Ez du nota igoera zuzena esan nahi -badakizue tikismikis samarra ibiltzen naizela zuzenketak egiteko orduan- eta batzuk beste batzuk baino zailago duzue -duzuen batez bestekoaren arabera-, baina hementxe doa lor dezaketenen zerrenda:

  • Unai M
  • Janire
  • Eli I
  • Eli II
  • Iker O
  • Julen S

Iñigo eta Andoni S ere taldekoak dira, baina goia jo dute, jada! Zorionak!

Epea: Maiatzaren 27a, eguerdiko 11:00etan

Gaia: Edozein, betiko baldintzetan. Iturri bat behar du, niri aurkezteko modukoa, baina Euskarazko Wikipedian ez dagoena edo asko hobetu dezakezuena. Lan hau “inportante samarra” izango da eta zuek proposatu diezadakezue. Inspiraziorik gabe bazudete, hementxe duzue hainbat iradokizun. Esan bezala, gaia edozein izan daiteke, baina oraingo honetan, beste kate bat jartzen diot asuntuari: Batxi2ko historiarekin lotura behar du!

Lanketa, berriz, zer esango det! Aurrekoetan erakutsi duzuen bikaintasuna porlomenos!

Edozein zalantza, bihar argituko dugulakoan nago! Ondo segi eta animatu!

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Bihar HAUTAPROBAK hasiko dira…!


Animo, Txes! Gutxi falta da San Ferminetarako!

Landereño agobiatuta jarraitzen du 2007 urtean ohikoa izaten ari den bezala, baina zuengan pentsatuko dut, azterketa erraz-errazak tokatzeko!
Etzi Ekonomia eta Enpresako azterketa denez, biharko gaua eskatu dut libre eta, dena ondo joango balitz, 9:30ean han izango naiz zuen bila. Dudarik baduzue asteazkeneko gauean begiratuko dut hemen edo korreoan… Bestela goizean argitzen saiatuko naiz.

Zorte on eta lasai egon! Animo!!

Landereño