2020-Koro Nabirus-HISTORIA-8. astea I, II eta III

Egunon!

Zuetako batzuk esan zenidaten eta eskerrak! Konturatu gabe nengoen 9 eta 10. iruzkinak gela batean jasota nituela eta bestean, berriz, ez.

Bestalde… ziurrenik epea klaseak eten genituen ostiral hura izango zen… martxoaren 13a… Beraz, posible da entregatzeko prest zuen batek eman gabe izatea… edo…

Beraz, aste honetako lana zera izango da: 9 eta 10 iruzkinak egitea. Koadernoan txertatu dizkizuet eta atalak errespetatu, jada, ikasita beharko lukeen bezala.

Eta, klaro, etxean eginda, garbi dago hemen eta han begira dezakezuela eta informazioa nahi eran hartu. BAINA EZ KOPIARPEGAR HUTSA EGIN, LEÑEEEEE! Landu eta zuen hitzetara pasatu. Akatsa balego, konpondu… Informazioa ERABILI!

Eta entregatuta dituenak? Ba… ezer ez dauka egin beharrik! Nire ustez eguneratuta dituzue KOADERNOAK: https://historia2enpresa2.wordpress.com/testuak-2019-20/

Norbaitek akatsik sumatuko balu, beti bezala, abixatu!

Zer gehiago?

Gai honetan ari gara: https://koroie.wordpress.com/historia-2/12-gaia/

12. gaia bukatutzat emateko, azken kontrola falta zaigu… Ostegunean izango da betiko orduetan:

  • 10:30ean: Batxi2A
  • 11:30ean: Batxi2B

Ikasten ari zareten bitartean dauzkazuen dudak, beti bezala, galdetu. Hangoutsen edo korreoz idatzi eta jarriko naiz zuekin harremanetan. Egun hauetan bileratik bilerara gabiltza, baina aurkituko dut unea!

Bueno, xente! Ostegunera arte! Kahoot!

2020-Koro Nabirus-ENPRESA-7. astea III

Iep!

Hementxe utziko dizuet ematen ari garen gai horren buruketa konpleto samarra. 11.21. Hautaprobetan jarritako bat da eta bi metodoak eta atzo ikasitako eragozpenak ere eskatzen ditu… Gaurko lana izango da eta astelehenera arte ez dugu zuzenduko, bale? Esango didazue arazorik duzuen…

A! Gogoan izan lehenengo gauza koadroa antolatzen izango dela, kopuru guztiak bertan jarriz.

Aioooo! Ondo pasa asteburua! Ez utzi orduraino lana, korrika egitea atera behar duzue-eta! Ondo segi!

_________________________________

ERANTZUNA

2020-Koro Nabirus-HISTORIA-7. astea III

Egunon! Iritsi gara aste honetako azken egunera eta… iritsi gara, era berea, azken kapitulura!

Gai honetan ari gara: https://koroie.wordpress.com/historia-2/12-gaia/

Hementxe duzue gaurko tarea: 12.12.5: Gernikako Autonomia Estatutua.

Aurrez hasita dugu AUTONOMIA ESTATUTUAK 12.3.an eta hura osatzeko litzateke. Eta kitto!

 

Bestalde, badakizue, egunero bezala, Hangoutsen egongo naizela. Batzuetan beste zerbaitetan liatuta egoten naiz eta ez dut une horretan bertan erantzuten; baina zuen kezkak  hemen utzi eta saiatuko naiz ahalik eta azkarren zuekin harremanetan jartzen.

Bukatu duguuu! Datorren astean falta diren iruzkinekin jarraituko nuke… Gela batean denak bidalita omen ditut eta bestean, berriz, ez… Bueno… Eguneratuko dugu hori!

Ondo segi, politek!

2020-Koro Nabirus-HISTORIA-7. astea II

Egunon! Aste motza dugu, e? Ostirala jai! Beraz, gai honetan 3 klase emango ditugu aste honetan: astelehena, asteartea eta asteazkena!

Gai honetan ari gara: https://koroie.wordpress.com/historia-2/12-gaia/

Hementxe duzue gaurko tarea: 12.4: Bigarren legegintzaldi demokratikoa eta, hor barruan, UCD alderdiaren desegitea.

A! Gaur berriro bilera dut… Igual ez dizuet kaso segituan egingo… Zuek galderak utzi eta saiatuko naiz ahal dudanean erantzuten… Aioooo! Bihar arte!

 

2020-Koro Nabirus-ENPRESA-7. astea II

Eooo! Gogoan izan aste honek 3 klase izango dituela, e? Lehen 3 egunetan egingo dugu, asteazkenera arte.

Bukatzen ari gara: https://koroie.wordpress.com/enpresa2/3-eb/11-gaia-finantzaketa-eta-inbertsio-arloa-137/

Gaiarekin jarraituz, gaur ere bi metodoak erabiliko dituzue: 11.12. eta 11.16

Dudarik baduzue, bideoak berrikustea ez legoke gaizki… A! Gaur ere bilera… Dudarik baduzue, hemen utzi eta ahal dudanean erantzungo dizuet. Ondo segiii!

Gaur 11.12n zerbait berria egingo dugu… Oraingoz dakizuena egin eta gero erantsiko diogu luzapena, bale?

___________

ERANTZUNAK

img_20200428_143157img_20200428_143321

Bueno… Bigarren honetan ez dizuet argibide handirik eman, e? Hala ere, erantzuna negritaz dagoena da: Negatiboa atera denez, EZ DA EGINGARRIA!

Lehenengoa da esan dizuedana berria dela eta PAY BACK-aren eragozpenak eska ohi dituzte normalean. Hortxe daukazue jarri beharrekoa:

  • Ez du NOIZKOAK diren kontuan hartzen.
  • Ez du ONDORENGOA kontuan hartzen.
  • Batuketa sinple bat egiten du, urteak pasatzen diren bitartean, diruak berdin balioko balu bezala…

Lehenengo bietan ADIBIDEA jarri behar duzue, esaten ari zaretena esplikatuz. Buruketako egoera bera errepikatu eta

  1. bi balore tokiz aldatu.
  2. Amaieran izugarrizko diru pila jarri, kontuan ez dela hartzen adierazteko.
  3. Hirugarren kasurako ezin duzue horrelako adibide bat jarri… Hitzez egin dezakezue…

Ea balio dizuen!

 

2020-Koro Nabirus-ENPRESA-7. astea I

Eooo! Gogoan izan aste honek 3 klase izango dituela, e? Lehen 3 egunetan egingo dugu, asteazkenera arte.

Bukatzen ari gara: https://koroie.wordpress.com/enpresa2/3-eb/11-gaia-finantzaketa-eta-inbertsio-arloa-137/

Gaiarekin jarraituz, gaur ere bi metodoak erabiliko dituzue: 11.8. eta 11.15

Dudarik baduzue, bideoak berrikustea ez legoke gaizki… A! Eta bileran egongo naiz… Dudarik baduzue, hemen utzi eta ahal dudanean erantzungo dizuet. Ondo segiii!

Erantzuna eguerdian! Animooo!

________________

ERANTZUNAK

 

2020-Koro Nabirus-HISTORIA-7. astea I

Egunon! Aste motza dugu, e? Ostirala jai! Beraz, gai honetan 3 klase emango ditugu aste honetan: astelehena, asteartea eta asteazkena!

Gai honetan ari gara: https://koroie.wordpress.com/historia-2/12-gaia/

Hementxe duzue gaurko tarea: 12.3: Autonomia Estatutuak.

A! Gaur bileritis dut… Igual ez dizuet goiz osoan kaso handirik egingo… Zuek galderak utzi eta saiatuko naiz ahal dudanean erantzuten… Aioooo! Bihar arte!

 

2020-Koro Nabirus-HISTORIA-6. astea IV

Ieppeeeeee! Asteko azken egunaaaa!

Bagoaz a echar un kahoot!

img_20200317_121348

https://koroie.wordpress.com/historia-2/11-gaia/

Horretarako prestatu dizuet KAHOOT-a. Gogoan izan betiko plana:

  • Gela bakoitzean ordu ezberdina izango dugu:
    • Batxi 2A-10:30ean
    • Batxi 2B-11:30ean
  • Bi gailu behar dituzue:
    • ORDENAGAILUAn (edo tablet edo beste telefono bat…) nire Hangoutseko deia hartu behar duzue. Hor jarriko dizkizuet PINa, Galderak… entzungo da, hitz egingo da…
    • MUGIKORRA nire galderei erantzuteko. Hor kahoot.it sakatu behar duzue eta nik aurreko gailuan emandako PINa jarri beharko duzue. Goian jarri dizuedan argazkia aterako zaizue horretarako. Eta Game Over! Ea zein den irabazlea gaurkoan!
  • Ahal baduzue, beste soinuak kendu, erotu egingo gara-eta, bale? Ea ondo ateratzen zaigun! Gero artee!

______________________