EKONOMIA ETA ENPRESA: Sarrera salmenta, Izen luzeenetakoa

Kaixo, Txelitos!

Biharko ekonomiako klasean komentatuko ditugun helbide batzuk:

Ondo segi!

Landereño

EKONOMIA ETA ENPRESA: Repsol

Kaixo,
Txelitos!

Biharko lana ari naiz prestatzen:

Bihar azterketak erakutsiko dizkizuet, baina… hau da bakoitzari bidaliko diodana, e?
Ondo
segi!
Landereño

HISTORIA: Eskema osatzen

Kaixo, Txelitos!

Eskema osatu gabe zegoela-eta, aportazio "desinteresatu" ugari izan ditut gaurkoan bai klase batean eta bai bestean. Azkenekoak Inacioren "iradokizunak" dira:

15.3.1.3.- Oposizioa barnealdean: (PCE eta PSUC, eragina, Agrupacion de
Gerrilleros Españoles, errepresioa, atxiloketak)

15.3.1.4.- Oposizioaren nekea eta borroka armatuen
ahultzea
: (Monarkiazaleek,
itxaropena zapuztu, errepresioa, gerra hotza)

15.3.2.4.- Legimitaterik gabeko erregimena (… Erregimenaren balantzak(6)… )

16.1.1.- Trantsizio politikoaren hastapenak: (… Arrazoiak(5))

16.1.1.3.- Trantsizioak izan zituen oztopoak: (Atentatuak(2), Gasteiz eta Jurramendi,
Manifestazioak, arriskuak)

16.1.1.4.- Demokraziarako itzulera:77ko hauteskunde orokorrak: (D’Hont, PCE,
alderdiak, kontsentsua, Suarez eta UCD, emaitzak)

16.1.1.7.- Moncloako itunak: (Itunak, krisia, arau jartzea,
oposizioa, helburuak, lortu zena)

16.1.2.1.- 1978ko konstituzioa: (10). (* berez 11 dira, baino esan dezu
testuaren egitura ez dala sartzen, ordun 10)

16.1.2.2.- Gernikako autonomi estatutua: (6). (*Berez 7 dira, baino esan dezu
legearen egitura ez dala sartzen, ordun 6)

16.1.2.3.- Bigarren legegiltzaldi demokratikoa: (Emaitzak(4), …….)

16.1.2.7.- Amaierako krisia: UCD alderdiaren azken gobernua:
(liskarrak, autonomiak eta LOAPA, 23F-ko erantzunkizunak, OTAN, estatutuak,
dibortzioa, koltza olioa, Adolfo Suarez eta CDS)

16.3.1.- Aldaketa politikoa; Hirugarren hauteskunde orokorrak: (UCD,
AP, PSOE, PCE)

16.3.2.4.- Administrazio mailako erreformak eta
kanpo politikaren bira
:
(EEE eta OTAN(4), ………)

16.3.2.5.- 1986ko legegintzaldia eta alderdi
garrantzitsuenak
: (PSOE,
laguntzak, Fraga, IU eta PCE)

16.3.2.6.- Erreformak, terrorismoaren aurkako borroka
eta ekonomiaren egoera
:
(Irakaskuntza, ETA, ekonomia, PSOE eta UGT)

16.3.2.7.- Hauteskunde orokorrak: (Oztopoak, Hauteskunde orokorrak,
Autonomia hauteskundeak(4), Balorazioa, eskandaluak). (*Balorazioa ere jarri
det, baino ez da azterketan ez da sartzen, zuk esan dezunez).


Beno! Gauza batzuk horrelaxe jarriko nituzke eta beste batzuk nidepalo Ia-ia dena esaten duzu!… Hala ere, eskema egiten erakutsitako ahalegina baloratu beharra daukat eta… Bale! Gauza bakarra aldatuko dut:

16.1.2.7.- Amaierako krisia: UCD alderdiaren azken gobernua:
(Lehendakaria, UCD-PSOE (4), Gai arazotsuak (3), Suarez)


Horrelaxe utziko dut.

Eskerrik asko lagundu duzuenoi!

Ondo segi!

Landereño

BIOLOGIA: Asteleheneko azterketa

Kaixo, Txelitos!


Marijose gaixo dabilela eta, nire e-mailaren bidez komunikatzekotan geratu gara. Eñautek galdera batzuk egin dizkit eta Marijoren erantzuna jarriko dizuet hemen: 


1-
Mikroskopioen atalean gertakinen prestaketaren inguruko zatia sartzen
al da?

Ez.

Edo mikroskopio optiko eta elektronikoaren arteko
ezberdintasunak soilik?

Horixe da sartzen dena.


2- 336. orrian zelula prokariotikoen organuluak zehatzago azalduta
daude. Hori ere beharrezkoa da edo nahikoa da 111. orrian irudiaren
ondoan dagoenarekin?

111. orrikoarekin nahikoa da, bestea gero berriro eman behar baituzue. Zerbait gehiago nahiko bazenute, hemen idatzi edo korreora bidal dezakezue.

Ondo izan eta asko ikasi!

Landereño

Bihar arte…

Kaixo, Txelitos!
 
Zer moduz zabiltzate? Ziurrenik bihar ikusiko dugu elkar… Oraindik ez da ziurra, ordubatean jakingo baitira loteriako zenbaki sarituak zeintzuk diren eta… nork daki? Agian ezingo dut joan…
 
Bestela, lavidasigueigual, esaten zuen aspaldiko abesti hark eta egunerokoari jarraitu beharko diogu. Konturatuko zineten ustean nago, baina, badaezpadaere, esango dizuet testuak zintzilikatu nituela: http://koroirastorza.com/HISTORIA2/Historia2_testuak.htm
 
Bestalde, opor aurretik jarri nizuen ipotxaren stekak ez du, jada, funtzionatzen ("historia" ote da?) eta beste ipotx batzuk jarriko dizkizuet hemen:
 
Ziur nago nire testuak eta txaskarriloak baino gehiago gustatuko zaizkizuela!
 
Ondo izan eta bihar arte! (Seguro baietz!)

Landereño