2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK II

Gabon!

Maddi

  • 5.4 industrializazioaren ondorio demografikoak eta sozialak jakin behar da?

Unax

  • Koro ze krisi da garrantzi gutxina daukena?

No comment…

Danel

  • 6.2.2n langillen mugimendun zer da garrantzitsue?

Zer nahi duzu erantzutea? Dena, moteil!

Elaia

  • Euskal pluralismok garrantzi haundie dauke?

Ara, bestea! Seguro baietz! Nik ez dizut galdetuko, baina Hautaprobetako azpigaldera bat da…

Itsaso, Unax, Elaia…

  • Galdera ezberdinak egin dituzue ea garrantzitsua den, ea jarri dudan… 

Zer esango dizuet! Horietako batzuk jarri ditut, besteak ez… Baina jokua ez da horrela, e? Galderak zein diren ostegunean esango dizuet! Edo bihar…

Bihar gehiago! Ea kanturako gogoa pizten zaidan! Segi ikasten! Baina igual gaurko nahikoa duzue… Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

 

2020-2021-HISTORIA-2. eb-DUDAK I

Argazkiaren deskripzioa ez dago eskuragarri.Oraingoz Samuren iradokizunak jarraituz…

Natale

  • Koro, zer da ikuspegi autarkikoa?

Ez dakit non ikusi duzun eta zein testuingurun, baina… nik autarkia zer den esango dizut: Juan Palomo, yo me lo guiso, yo me lo como!

Ofizialmente:  Herrialde batek produktuak inportatzeari uko egiten dio (edo zeharo murrizten) eta auto-hornikuntzaren aldeko politika egiten duenean. Besteak beste, erregimen faxistek erabiltzen ahalegindu ziren sistema ekonomikoa izan zen. (Wikipediatik)

Xabat

  • Koro gaur san valentin da
    In opari bat ta deskartau zerbait
    4.gaiko zerbait

Aiiii! Lastime! Ez nuen hau atzo ikusi… Bestelaaa… Zain egon nintzen egun osoa ea zuen opariren bat jasoko ote nuen… ta… ná!

Danel

  • Sabino Aranataz jakinbada informazioa koro?

Bai

Elaia

  • Euskal Herriko ekonomian garapeneko eta Burdinaren merkataritzako testuinguruk garrantzitsuk die? 150-151, 152. or.

Bale… Bi galdera horiek ez ditut osorik galdetuko. Beraz, TESTUINGURUrik gabe, irauteko modun! Horrela ulertuta?

Irati

  • 4.3.4.2 autonomistetan jakin beharra dago bakoitzak zer egiten duen? Adibidez Andaluziak erregionalismoak lurraren banaketa eta kazikismoaren amaiera aldarikatu zituen

Porentzima! Kontzeptuak besterik ez! Hori ezin da izan nire galdera bat!

Gero arteee! Segi ikasten, guapetones!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-2. ebaluazioa

Gabon! Ostegun Gizen eta … ebaluazioa makinatzen… Ea zer ateratzen zaigun!

Horrela geratu zait! 6 galdera izango dira eta horrela banatuko ditut:

  1. Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen? (1.75 puntu)
  2. Krisi eta ika-mikak (1.75 puntu)
  3. Ezin falta (1.25 puntu)
  4. Zerbait jarri behar (1.25 puntu)
  5. Garaiak (1.25 puntu)
  6. Konstituzioa eta Legeak (2.75 puntu)

Gaika horrela geratu zait:

  • 3. gaia: 2 puntu
  • 4. gaia: 3.75 puntu
  • 5. gaia: 1.5 puntu
  • 6. gaia: 1.25 puntu
  • Konstituzioa eta Legeak: 1.5 puntu (baina, denera, 2.75!)

Beti bezala puntu klabeak kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak, ketienekevereltozinokonlavelozidad

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira: Berrezarkuntza tokatzen da, baina hasiera, bukaera, diktadura, gerra eta gero, Primo de Rivera eta gero, Ez dakit zer baino lehen…

A! Ez ahaztu burdinarekin, Cánovasekin… Ezingo dira faltatuuu!

Ez dago gerra handirik…

Euskal Herriko galderak ere izango dira, klaro…

Bihar hitz egingo dugu… Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-1eb-Dudak III eta Ondoloinnnn!

Bo! Bukatzeko ordua!

Elaia

  • Martinez Campos generala garrantzitsue da I. Errepublikan?

Bueno… Bukaera eman zion… eta Alfontso XII.a ezarri zuen… Frio-frio…

Besterik ez baduzue… horrela utziko dugu! Fresko etorri bihar, e? 08:30ean denak txukun-txukun eserita, axota urdina, ideiak garbi… eta a kurrar! Lasai… erraza izango da-eta!

Ala! A jugar a pala! Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado  

 

2020-2021-HISTORIA-1. eb-DUDAK II

Buenooo! Lan eginarazi behar didazue, ez??

Mikel

  • Amadeo Savoiakoa baino lehenagoko behin-behineko gobernua garrantzitsua da?

Horixe baietz! Ez dut galdetu, baina… garrantzi handikoa da!

Maite

  • 1. Industria kimikotan barrun Sociedad Española de la Dinamita, elkarten izena ez zait burun geatzen, erakunde bat zeola esaten badizut?

Nahikoa izango litzateke… baina… frío-fríoooooo…

Unai

  • Gobernu demokratikoa sortu zutenen 1868. urten, jartzen do Serrano jenerala, Unión liberal alderdikoa erregeorde izendatu zutela. Ze zentzu dauke horrek gobernue supuestamente demokratikoa eta Unión liberal Mode bazan?

Kosasdelapolítika, moteil! Garai hartan alderdiak ez zeuden ondo definituta eta militar hauek guztiak hemen eta han, honekin eta harekin… ibili ohi ziren…

  • I. karlistaldian borrokatu zuen liberalen aldean.
  • Esparteroren ondoan koka dezakegu Isabel txikia zen bitartean…, baina baita hura botatzeko ahaleginetan ere Isabel handia egiteko erabakia hartu zuten garai hartan!
  • Isabelen oso-oso inguruan (demasiau, batzuen ustez) zebilen moderatuen agintean, baina ez zen hauekin ondo moldatu eta urrutira bidali zuten, Granadara.
  • Esparterori lagundu zion Biurteko Progresista jartzen, O´Donnellek bezalaxe eta honek Unión Liberal egin zuenean alderdi horretan sartu zen. O´Donnel hil zenean, Unión Liberaleko buru izatera iritsi zen!
  • Baina hor ere arazoak! Iraultza Loriatsuan parte hartu zuen, Isabel botatzen, eta han ibili zen Behin-behineko gobernuan eta Amadeokin ere bai.
  • II. karlistaldian ere aritu zen… eta I. Errepublika onartu bai, baina… malrollo hemen ere… eta a la porra! Alde egin beharrean izan zen 1973an.
  • Baina 1974an, berriro dago gobernuburu!…

Beraz… ez dakit logika erabili behar duzun hau ulertzeko… Zentzua bilatu nahi badiozu hobe duzu agite nahian pentsatzea ideia politikoetan baino… Nik agindu nahi dut eta kitto!

Maite

  • 2. 1840an errepidek jartzeko plana egin zan, osa I.karlistaldie bukatu zanen?

Ni idea! Urte hori bada, hala izango da… Zeratarako behar duzu datu hori?

Unax

  • Moderatuak agintean, 86. orriko lehenengo 7 puntuk jakin behar die? Hornidura krisia, san danielen gaua…

Non daude 7 puntu? Zer esan nahi duzu? Oposizioa (4) eta Krisi ekonomikoak (3)?

Horrela ikusten dut nik:

  • Agintea: Estatu kolpearen ondoren, boterea O´Donnell-ek eta bere Unión Liberal alderdiak eskuratu bazuen ere, berehala Narváez (1857-1858)izan zen lehendakari berria eta bla-bla-bla…
  • Legeria
    • 1845eko konstituzioa Isabelen erreinaldi osoa iraun zuen.
  • Oposizioa eta errepresioa
    • Karlistek ez dute etsitzen eta koroa errekuperatu nahi zuten.
    • Aurrerakoiek eta Demokratek erregimenaren aldaketa nahi zuten. Unión Liberal alderdia guztiz desprestigiatuta zegoen eta progresistak erradikalago agertzen ziren. Pronuntziamenduek ez zuten gobernua aldatu nahi, monarkia isabelinoa baizik. Prim jeneralak 7 pronuntziamendu prestatu zituen eta, ondorioa izugarrizko errepresioa izan zen: 68 fusilatu zituzten!
    • Andaluziako nekazariek lurrak nahi zituzten.
    • Ikasleen manifestazioak…
  • 1866an Europan gertatu zen krisi ekonomiak (finantzetan, industrian, trenbidean eta nekazaritzan eragin handia izan zuen) Espainiako ekonomia ere astindu zuen:
    • Hornidura-krisia eta, horren ondorioz, prezioen igoeragoseteak eta gaixotasunak → Gatazka politikoa eta sozialaren areagotzea → Gobernuaren erantzuna errepresioa eta politika autoritarioa izan zen.
    • Trenbideen krisia: Gastuak handiegiak ziren, akzioek porrot egin zuten eta ondoren Burtsa erori zen. Trenbidearen eraikitzea geratu beharrean izan ziren.
    • Kataluniako ehungintzaren krisia: AEBko Sezesio Gerra zela-eta, kotoia faltatuko zaie. Produkzioa izugarri jaitsiko da.

Ondorioz burgesia finantzari eta industriala erregimenetik aldendu egingo da.

  • OSTENDEKO ITUNA (1866) eta 1868ko IRAULTZA LORIATSUA
    • OSTENDEKO ITUNA
      • Belgikan egin zen bilera hau, progresisten eta demokraten artean.
      • Helburua Narváezen aurkako iraultza bat prestatzea zen.
      • Erabakiak
        • Isabel II.aren agintea suntsitu eta asanblada konstituziogile bat izendatzea, behin-behineko gobernu baten pean.
        • Hauteskunde batzuk eratzea, monarkia edo errepublika aukeratzeko.
        • Iraultza Loriatsua (La Gloriosa) aurrera eraman ahal izateko fondoak lortzea.
        • Bruselan Prim jeneralak zuzenduko zuen ekintzen gune koordinatzaile bat eratzea.
  • 1868ko IRAULTZA LORIATSUA
    • Parte hartzaileak
      • Prim eta aurrerakoiak: monarkikoak dira, baina dinastia aldaketa nahidute.
      • Serrano eta Unionistak: monarkiko kontserbadoreak dira, baina gorroto pertsonal ugari dituzte
      • Demokratak: Gehienak errepublikazaleak dira eta aldaketa sakonak nahi dituzte.
      • Ez zuten parte hartu
        • Moderatuak: Batzuk gobernuan daude eta besteak ez. Hauek Isabelen semea den Alfontsoren alde egingo dute berehala.
        • Karlistak: Batzuk Parlamentura joan nahi dute, baina beste batzuk gerra piztu nahi dute berriro.
        • I. Internazionalean bildutako langileak: oraindik anarkistak eta marxistak batera daude.
      • Garaile izan ziren eta Isabelek alde egin zuen.
      • Behin-behineko gobernua eratu zen.

Bueno… ez dakit zer gehiago kendu… Hori izango litzateke GARAI bat…

Maite

  • 3. Energiakin noiz hasi zien? Edo zein zeon aginten?

Komokenoiz…? Historiaurrean, jada… Zer da galdetu nahi duzuna? Ezin da ulertzen dudana izan…!

Natale

  • Garrantzitsue da zanjoneko bakea sinau zutela kubako gerra luzea bukatzeko?

Garrantzitsua izan daiteke bake horrek ez zuela ezer zajau! Gerrak jarraitu egin zutela 1898ra arte! Momentuz bukatzen zen, baina… ez definitibo!

Maite

  • 4. Zer da fedelarismoa?
    Iasta bukatu det nere galdetegikin

Federazioak autogobernatzen diren lurralde-entitatez osaturik daude. Errepublika BAT izatea ala puzzle bat izatea zen hemen eztabaidatzen zutena eta erabat haserre zeuden euren artean errepublikarrak gai horrekin. Adibide errazena AEB da.

Danel

  • Errege estatutua jakin behar da?

Bai. Baina pentsatuko dut ikasi duzuela eta ez dut galdetuko… je!

Eider

  • Isabelen garaiko liberalismoaren balorazioa eskatuko diguzu?

Nidepalooooo!

Natale

  • 102. Orrin oposizion errepublikarrak, alfontsinoak… eta jakitekin nahikoa da, edo detallatugo eskaukozu?

Ummm… 0.5!

Xabat

  • Ezta konsti baten ez die foruk onartzen ez?
    Zer da erroldaren araberako sistema, 88.orrin bukaeran

Ezta kentzen ere… Idatzita ez dago… Erroldaren araberako sufragioa da aberatsek bakarrik bozkatzen dutela. Aldatzen doa kopurua, baina hortik gora dutenak bakarrik bozka dezakete… Geroago etorriko da sufragio UNIBERTSALA…

Julen

  • Zer da Euskal Herrin ikasi beharra dan garrantzitsuna?

Ez dago gehiegi bi gai horietan… Bilatu beharko duzu…

Mattin, Samu eta Xabat

  • Koro cantanos algo
    Ya

Lalalalaritaaa…

Unax

  • Ze izenburu edo azpigai potolo ez da sartuko?

Estatu liberala: ikuspegi orokorra

Xabat

  • 1837ko konstin jartzeo erlijio katolikoa daula, baino bestek onartzen diela, ordun zer da konfe o akonfe?
    Ta 1845ekoa zer da konfe o akonfe? Eske ez do jartzen

Konfe samarra, baina besteekin tolerantea da.

Unai

  • Zer da LNE-AIT?

Langileen Nazioarteko Elkartea. Hurrengo ebaluazioan hartuko du garrantzia…

Maite

  • Erantzunek noiz?

Kagaprisaasss

Mattin

  • Burdinbideen garapenaren balorazion, ze esan nahi do ustiapena ez zala errentagarria izanek?

Egiten aritu ziren bitartean negozioa egiteko modua izan zela, baina trena martxan jarritakoan, ez zuela behar hainbat etekin ematen…

Ui! Bukatu det!

Afaltzera noaaa! 22:30ak aldera despedituko naiz, e? Ondo segiiii!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-1. eb-DUDAK I

Iep! Hasi da hau animatzen!

Xabat

  • Koro zer da Union Liberal?

Alderdi politiko bat. Moderatua. Isabelen garaikoa. Azken garaietan bera izan zen lider.

Mattin

  • Jakin behar da Baionkao konstituzioa idatzi zutenen Urquijo idazkarie zala?

Ikusten det badakizula… Zertarako gehiago! Ez duzu beharko…

Samu

  • Ze konsti sartzea?

Bihar esango dizut hori!

Xabat eta Samu

  • Koro deskartau konstinbat
  • Hoida. Mese

Badakizue bat deskartatu samarra daukadala…

Natale

  • Jakin behar die banku motak ta noiz sortu zan lehenengoa?

Kéba!

Mikel

  • MON SANTILLAN garrantzitsue da?

Bai… Galdetuz gero, behintzat… Sobrevivirás…, Xabatek dioen bezala…

Beno, txe! Hasteko… ez da gaizki egon… Para ser laprimerazita… Bederatzik aldera begiratuko dut, e? Afinau gehiagoooo galderak ez alferrik galtzeko! Kon las ganas de kanteketengooo! Gero arteee! Segi ikasten, guapetones!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-HISTORIA-1. ebaluazioa

Iepeeee! De estreno, e? Hementxe gaude, ea garbi-garbi geratzen zaizuen nondik nora izango den azterketa.

4 galdera atera zaizkit lehen azterketa honetan. Hauxe jarriko du hasieran:

Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen?

Eta hortxe kokatu behar duzue: garaia, arrazoiak, ondorioak, lortu al zen… Horrelakoa izango da:

  • Kontzeptuak: 3.75 puntu
  • Garaiak: 3 puntu
  • Ekonomia: 2.25 puntu
  • Konstituzio bat: 1 puntu

Beste era batera kontatuta:

  • 1. gaia: 4.25 puntu
  • 2. gaia: 4.75 puntu
  • Konstituzioa: 1 puntu

Klasean esan bezala, galdera motzetan, puntu klabe horiek kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak…

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira, Fernandoren edo Isabelen atalak…

A! Ez ahaztu burdinarekin, burdinbideekin, desamortizazioekin…

Ez dago gerra handirik…

Euskal Herriko gauzak saiatu naiz galdetzen, oposizioak ere bai…

Pos esooo! Gelan esan duguna! Benga… Asko ikasiiii! Astelehenera arte itxarongo dute zuen galderek, ez? Ezin agoantatu bazaudete, hemen jarri, baina estresatu gabe, e? Bi edo hiru klase geratzen zaizkigu eta joango gara argitzen asuntua… Aioooooo!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2020-2021-LEHENENGO PARTERAKO TESTUAK (1808-1930)

1. TESTUA. CÁDIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)

Fernando VII.a Jainkoaren graziaz eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioaz Espainietako Errege denak, eta, haren faltan eta gatibutasunean, Gorte nagusiek eta bereziek izendatutako Erregetzako erregeordetzak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: Gorte berek honako hau agindu eta berretsi dutela:

1. artikulua. Espainiako Nazioa bi hemisferioetako espainiar guztien batasuna da.
3. art. Subiranotasuna Nazioan datza izatez, eta, arrazoi beragatik, nazioari bakarrik dagokio bere funtsezko legeak ezartzeko eskubidea.
8. art. Espainiar ororen betebeharra da Estatuaren gastuetan bere ondasunen arabera laguntzea.
12. art. Espainiako Nazioaren erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra da eta izango da beti, egiazkoa den bakarra. Nazioak lege jakintsu eta bidezkoekin babesten du, eta beste edozein praktikatzea debekatzen du.
14. art. Espainiako Nazioaren gobernua monarkia moderatu heredagarria da.
15. art. Legeak egiteko eskumena Gorteek dute erregearekin.
16. art. Erregeak du legeak betearazteko ahala.
17. art. Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko eskumena legeak ezarritako auzitegiek dute.
371. art. Espainiar guztiek dute euren ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko eskubidea, argitalpenaren aurreko lizentzia, berrikuspen edo onarpenik gabe, legeak xedatutako mugapen eta erantzukizunen pean.

Cádizen, 1812ko martxoaren 19an.

2. TESTUA. PERSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12) JAUNA:

Antzinako persiarren ohitura zen erregea hiltzen zenean anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziek hurrengo erregearekiko leialago izatera behartu zitzan. Espainia Berorren Maiestateari leial izateko, ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. Berorren Maiestatea arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…).

Monarkia absolutua (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta Estatuaren funtsezko legeen mende dago: konkista-eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (Jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik izan da beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…).

Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez, eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak, eta kontuan har ditzatela Gorte berriek euren deuseztea, injustizia eta desegokikeriak (…)

Madrilen, 1814ko apirilaren 12an.

3. TESTUA. MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO-DEKRETUA (1836-02-21)

BERORREN MAIESTATE ERREGINA GOBERNATZAILEARI EMANDAKO AZALPENA

Andrea: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da soilik emandako hitza betetzea eta salmenten emaitzaren berdina den amortizazio baten bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea; zorion publikoaren iturri oparo-oparo bat irekitzea da; hildako aberastasun bat berpiztea; industriaren eta zirkulazioaren kanaletako oztopoak kentzea; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea; aberria zabaltzea, aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea; azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da. Ez da merkataritzako espekulazio hotz bat, ezta kreditu-eragiketa bat ere (…); animazio, bizi eta zorioneko elementu bat da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, haren pizkunde politikorako osagarria da.

Nazioak dagoeneko eskuratuak dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako Berorren Maiestatearen onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudan dekretuak zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du, eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabeen familia oparo bat goi-mailako ideiari lotzea eta berarekin bat egitea, eta jabe horien gozamenak eta existentzia batez ere goi-mailako instituzioen erabateko garaipenean oinarritzea.

Gaceta de Madrid, 1836ko otsailaren 21a.

4. TESTUA. BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)

Isabel II.a (…) Espainietako Erreginak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta neronek berretsi dudala:

4. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideen eraikuntza Gobernuak gauzatu ahal izango du eta, bestela, partikularrek edo konpainiek.
6. artikulua. Partikularrek edo konpainiek ezingo dute trenbiderik eraiki (…) baldin eta dagokion kontsezioa aurretik eskuratu ez badute.
8. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideak eraikitzeko, funts publikoen laguntza jaso ahal izango da: 1. Haiekin obra jakin batzuk eginez; 2. Enpresei inbertitutako kapitalaren zati bat emanez aldi jakin batzuetan (…); 3. Kapital horien truke gutxieneko interes bat edo interes finko bat bermatuz (…).
19. artikulua. Trenbideen eraikuntzan erabiltzen diren atzerriko kapitalak edo xede horretarako maileguak Estatuaren babespean geratuko dira, eta gerraren ondoriozko errepresalia, konfiskazio edo blokeoetatik salbuetsita egongo dira.
20. artikulu. Trenbide enpresa guztiei honako hauek ematen zaizkie: 1. Trenbideak hartuko dituen jabari publikoko lursail guztiak (…); 2. Auzotasun-onura egur, larre eta gainerakoen aprobetxamendurako (…) enpresetako langileentzat eta lanetan erabiltzen diren zamarien mantenurako; 3. Trenbidearen aldameneko lurretan (…) harrobiak irekitzeko eskumena (…); 4. Bidesariak eta garraio eskubideak (…) jasotzeko eskumena esklusiboa; 5. Eraikuntzak irauten duen bitartean eta hamar urte geroago arte, (…) lehengaiek, (…), makinek, (…), egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar den material finko eta mugikor guztiak ordaindu beharreko muga-zergan (…) adierazitako eskubideen baliokidea itzultzea (…).
30. artikulua. Trenbideak honako baldintza hauen arabera eraikiko dira: (…) 2.
Trenbidearen zabalera metro bat eta 80 zentimetrokoa izango da (Gaztelako 6 oin eta 6 hazbete).

Aranjuezen, 1855eko ekainaren 3an. – Nik, Erreginak.- Francisco de Luxan, Sustapen Ministroak.

Gaceta de Madrid, 1855eko ekainaren 6an.

5. TESTUA. 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA

Isabel II.a Jainkoaren Graziaz eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioaz Espainietako Erregina denak eta, haren adingabetasunean, haren Ama Agurgarria den Maria Kristina Borboikoa Erregina alargunak, Erresumako Erregina Gobernatzaileak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta neronek berretsi dudala:

1. art. Euskal probintzietako eta Nafarroako Foruak berresten dira, monarkiaren batasun konstituzionalari inolako kalterik eragin gabe.
2. art. Gobernuak, aukera izan bezain laster eta euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren, lehen aipatutako Foruetan haien interesa aldarrikatzen duen nahitaezko aldaketa proposatuko dio Gorteei, Nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin bat eginez eta, aldi baterako eta lehen adierazitako moduan eta zentzuan, sor litezkeen zalantzak eta eragozpenak ebatziz eta Gorteei horren berri emanez.

Nik, Erregina Gobernatzaileak.- Erreginak eskuz sinatua – Jauregian, 1839ko urriaren 25ean.

6. TESTUA. 1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA

Alfontso XII.a Jainkoaren graziaz Espainiako Errege konstituzionala denak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta nik berretsi dudala:

1. artikulua. Legeak deitutakoan arma zerbitzura joateko eta norberaren ondasunen proportzioan Estatuko gastuetan laguntzeko betebeharrak ezarri dizkie Konstituzio politikoak espainiar guztiei, eta betebehar horiek, eskubide konstituzionalak diren heinean, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako biztanle guztiei ezarriko zaizkie, Nazioko gainerako biztanleei bezalaxe.
2. artikulua. Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako hiru probintziak behartuta daude (…), kintoetan eta ejertzitoko garai arruntean eta berezietan, Legeen arabera dagokien gizon kopuroa aurkeztera.
3. artikulua. Era berean, (…) Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako probintziak behartuta daude Estatuko aurrekontu orokorretan esleitutako kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta bereziak ordaintzera, dagokien proportzioan, gastu publikoetarako.
4. artikulua. Gobernuari baimena ematen zaio, dagokion egunean Gorteei berri emanez eta 1837ko irailaren 19ko eta 1841ko abuztuaren 16ko legeak eta urte bereko urriaren 29ko dekretua kontutan hartuz, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaizko probintzien onespenarekin, egokitzat jotzen badu, euskal herrien ongizateak nahiz nazioaren gobernu onak eta segurtasunak eskatzen dituzten erreformak haien foru-araubide zaharrean adosteari ekiteko.

Jauregian, 1876ko uztailaren 21ean.- Nik, Erregeak- Antonio Cánovas del Castillo, Ministro Kontseiluko Presidenteak.

Gaceta de Madrid, 1876ko uztailaren 25ean.

7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)

Alfontso XII.a Jainkoaren graziaz Espainiako Errege konstituzionala denak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: egun bilduta jarraitzen duten Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz, honako hau agindu eta berretsi dudala:

Espainiako Monarkiaren Konstituzioa

11. art. Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra Estatuaren erlijioa da. Nazioa haren kultua eta haren ministroak mantentzera behartuta dago.

Espainiako lurraldean ezingo da inor molestatu ez bere iritzi erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor zaion errespetua gordetzen bazaio.

Ez dira baimenduko, ordea, Estatuaren erlijioarenak ez diren jendaurreko zeremonia eta adierazpenak. (…)

13. art. Espainiar orok du eskubidea:

Bere iritzi eta ideiak askatasunez adierazteko, ahoz, idatziz, inprimaketaz edo antzeko beste prozedura batez baliatuz eta aurretiko zentsurari lotu gabe.

Bakean biltzeko.

Giza bizitzaren xedeetarako elkartzeko (…).

18. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek dute Erregearekin.

19. art. Gorteak ahalmen bereko bi gorputz legegilez osatuta daude, gaitasun berberak dituztenak: Senatuak eta Diputatuen Kongresuak.

20. art. Senatua honela osatuta dago: norberaren eskubideko senatariak; Koroak izendatutako biziarteko senatariak; Estatuko korporazioek eta zergapeko handiek hautatutako senatariak (…).

28. art. Legeak finkatzen duen metodoaren bitartez hautatu eta berrautatu ahal izango dira diputatuak (…).

50. art. Erregeak du legeak betearazteko eskumena (…).

75. art. Kode berberek aginduko dute monarkia osoan, zirkunstantzia jakin batzuen ondorioz legeek xedatzen dituzten aldaketak egin ahal izango badira ere. Epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan, foru bakarra ezarriko da espainiar guztientzat (…).

Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.

8. TESTUA. JOAQUÍN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)

Horren bitartez, gobernu mota hau osatzen duten faktoreak eta bakoitzak gainerakoekiko okupatzen duen posizioa erabakitzen ditugu.

Hiru dira kanpoko osagai horiek: 1. Bando bakoitzeko oligarkak (primate deiturikoak), gizon itzaltsuak edo gailenak, haren “buruzagitza” osatzen dutenak eta, oro har, erdialdean bizi direnak; 2. Lehen, bigarren edo hurrengo mailako jauntxoak lurraldean sakabanatuak; 3. Gobernadore zibila, haien komunikazio-organo eta tresna den pertsona. Funtsean, horixe da trikimailu guztia, bere zamaren azpian nazioa amore emanda, intzirika eta etzanda daukana.

Oligarka eta jauntxoek osatzen dute klase gidari edo gobernatzaile deitzen dioguna eta ‘alderditan’ banatuta eta sailkatuta dagoena. Baina hala deitzen badiogu ere, ez da hala; hala balitz, nazioaren zati eta haren ordezkari organiko izango litzateke. Baina gorputz arrotza baino ez da, zergak ezarri eta kobratzearren ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta gotorlekuak indarrez hartutako atzerritar talde bat izango litzatekeen bezala.

Hauteskundeetan (…), ez da herria bozketa faltsifikatu eta sistema galbidera eramaten duena, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileak baizik. Horretarako, euren posizioaz, aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman zitzaien aginteaz eta botereaz baliatzen dira.

Joaquin Costa, Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España, Madril, 1901.

9. TESTUA. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)

Ez, hemen gertatzen den gauza bakarra zera da, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun tamalgarriaren ondorioz, proiektua atzera botako dela, eta deseginik geldituko dela egungo aduana-zergen araubidea ezartzeko egindako lan handia. Eta jokabide horrek zoritxar handia ekarriko dio herrialdeari, dudarik gabe; ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko bat ezarriko duelako, etorkizuneko edozein industria-ekimen hondatuko lukeena, baizik eta, orobat, zauri hilgarria eragingo liekeelako lantegiei; bai egungo muga-zergen araubidearen babesean altxatu direnei, halakoak baitira gehien-gehienak, baita lehendik altxatuak zirenetan egin diren erreforma eta zabaltze handiei ere. Eta industria-jarduera horren guztiaren heriotzak, ohar gaitezen, hauek guztiak harrapatuko lituzke: Labe Garaiak, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berrietan: altzairu-ekoizpena; Talleres de Deusto, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko sailean; Aurrera, haren hodi-fundizio ezin garrantzitsuagoetan, altzairuzko manufakturetan; Talleres de Zorroza eta Talleres de Miraballes, zubigintzan, bagoigintzan, eraikuntzan eta galdaragintzan (…) eta beste asko eta asko, luze joko bailiguke orain denak aipatzeak. Ez aipatzeagatik, jaun-andreok, berebiziko garrantzia duten fabrika-proiektuak —izenik ezin dut eman—, 1892ko aduana-zergak jarraitzearen baitan baitago haiek gauzatzea edo ez.

Hain ondorio lazgarriak saihesteko, hainbesteko hondamena saihesteko, Bizkaia ez ezik Espainiako beste eskualde oso garrantzitsu batzuk ere hartuko bailituzke eta eragina izango bailuke nazio osoan, tinko eskatu behar diogu Gobernuari ez dadila urrundu araubidetik, ez dezala suntsitu halako modu zalapartatsu eta gupidagabean gaur egungo babes-sistema, eta, beraz, bazterrera utz dezala espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori.

Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta, Bilbon, 1893ko abenduaren 9an. Bilbon, 1894.

10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA (1904)

“Peoien etxea” zen, meatze-mendietako aterpetxe ziztrina, eta jornalariak han bizi ziren, pilatuta. (…)

Arestik zulo hartan igarotako gauetan pentsatu zuen, tristuraz beteta. Peoiak abailduta iristen ziren, egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek ateratako blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, mea-biltegira eramaten eta mea-biltegitik ekartzen. Babarrunak eta patatak bakailao edo urdail pixka batekin eskas afalduta, gelaxka hartan egiten zuten lo, izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela; botak bakarrik eranzten zituzten; jaka ere bai, batzuetan. Eskuez uki zitekeen sabai haren azpian, airea ez zen mugitzen, eta ordu gutxi batzuk igaro ostean, ezin arnastuzkoa bilakatzen zen, hainbeste gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. Kamainen tolesetan, egurrezko junturetan nahiz sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroiak ehizara ateratzen ziren, beroak suspertuta, eta nekeak eraginda lozorroan zeuden gorputz bizigabeekin anker jokatzen zuten, iluntasunaren babesean. Gau ekaiztsuetan, zirrikitu eta arrailetatik sartu eta batetik bestera ibiltzen zen haizea, etxezuloa behera botatzeko zorian. Halakoetan, gorputz jantzi eta kirasdunak elkarren bila aritzen ziren, beroa lortu nahian. Izerdiak elkartu egiten ziren, eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen. (…)

Harrobia zen langile asaldatzaileen etsairik gogorrena. Lurpeko meazuloetako arriskuei aurre egiteko, beharrezkoa zen nolabaiteko trebezia; beraz, ez zen erraza hango langileen ordezkoak bilatzea, irakatsi egin behar baitzitzaien ofizioa. Baina Enkarterri emankorretan, burdinak mendiak osatzen ditu: ustiaketa kanpoaldean egiten da; harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik egin behar; zulatu eta apurtu, ereiteko lurretan bezalaxe. Goseak bultzatuta, etengabe iristen ziren peoiak, multzo handitan, eta gehiegikerien aurka protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten, ahaleginik egin gabe. Gizonen etorrera etengabe hura eteten ez bazen, Enkarterrietako langileak behin eta berriz ordezkatzen bazituzten, zaila zen lan hark bere eskubideak eskuratzea.

Vicente Blasco Ibáñez, El intruso, Valentzia, 1904.

11. TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)

1. artikulua: Euskeldun Batzokija izenarekin sortzen da Bilboko hirian aisiarako zentro bat, helburu duena (…) Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra goiburuan jasotako doktrinen jarraitzaile diren herritarren arteko batasun- eta adiskidetasun-loturak sortzea.
2. artikulua: Behin Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzen denean, Bizkai-Batzar deituko dena eta Arana eta Goiri ́tar Sabinok idatzitako estatutuak izango dituena, Euskeldun Batzokija haren mende geratuko da (…).
3. artikulua: Jaungoikua. Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere barruko bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako herriekiko harremanetan.
4. artikulua: Lagizarra. Bizkaia askatasunez birsortuko da. Bere lege tradizionaletan, foruetan, jasotako funtsezkoena osotasunean berrezarriko du. Gure arbasoen usadio eta ohitura onak berrezarriko ditu. Euskal arrazako familiez osatuko da gehienbat, erabat ez bada. Euskara izendatuko du hizkuntza ofizialtzat.
5. artikulua: Eta. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren eta gauza jainkotiarren eta gizatiarren arteko harmonia perfektuaren eta adostasunaren gainean ezarriko da Bizkaia.
6. artikulua: Jaungoikua eta Lagizarra bereiztea. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren, eklesiastikoaren eta zibilaren arteko bereizketa argi eta nabarmenaren gainean ezarriko da Bizkaia.
7. artikulua: Jaungoikua Lagizarraren aurretik jartzea. Politikoak erlijiosoarekiko eta Estatuak Elizarekiko erabateko eta baldintza gabeko mendekotasunaren gainean ezarriko da Bizkaia.
8. artikulua: Bizkaia, bere arraza, bere hizkuntza, bere fedea, bere izaera eta bere ohiturak kontuan hartuta Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren senide izanik, sei herrialde horiekin elkartu edo konfederatuko da Euskelerria (Euskeria) izeneko osotasuna eratzeko, baina bere autonomia partikularra batere murriztu gabe (…).

Bizkaitarra (Bilbo), 1894-05-24.

12. TESTUA. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)

Bizkaiko langileei

(…) Bizkaiko meatzeetako langileek, maiatzaren 1ean Gallartako frontoian bildurik, manifestazio zaratatsuak egin zituzten meatze eskualde hartako erregetxoek derrigorrezko kuartel eta dendak mantentzearen aurka, eta batzorde bat eratu zuten botere publikoei edo haien ordezkariei haiek berehala eta erabat desagerrarazteko. (…)

Meatzeetako langileak bat eginik altxatu ziren greban 1890ean, lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzea aldarrikatuz. (…)

Gaur egun, nola edo hala, 1890ean ezarritako lanaldiari eusten zaio, baina derrigorrezko barrakoi eta dendei dagokienez, lehenengo grebaren aurrean bezala dago egoera, oso- oso alde txikiarekin, meatze-zona guztian.

Bizkaian, legeak gutxietsiz eta mendearen izaera liberala murriztuz, nahitaezko baldintza da, lanean onartua izateko, etxe ez-higienikoetan bizitzea eta janaria, ona edo txarra (ia beti txarra eta eskandaluzko prezioan), denda jakin batzuetan erostea.

Hori, gure iritziz, hainbestetan ahoan hartutako lan-askatasunari egiten zaion eraso larri bat da, osasun eta higiene legeei egiten zaien irain bat da, eta, batez ere, inongo gobernu kultuk onartu behar ez lukeen zapalkuntza antihumanitario bat da.

Baina Bizkaiko meatzeetako langileek, esklabotasun berri eta higuingarriaren ikur diren derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko, grebarako legezko eskubidea aldarrikatuko dute, baldin eta gobernuak eta agintariek uste ez badute benetako krimenak egiten dituzten kontzientziarik gabeko zapaltzaileen aseezintasunari muga jarri behar zaionik.

La Lucha de Clases (Bilbo), 1896-05-23.

2020-2021-ESPAINIAKO HISTORIA: 2020-2021 IKASTURTEKO USErako GAIAK ETA TESTUAK

2019-2020 ikasturteko gai-zerrenda eta testu berberak mantentzen dira.

USErako- Historia azterketak bi aukera izango ditu, A eta B, eta ikasleek horietako bat hautatu beharko dute. A aukera lehen ataleko gai batek eta bigarren ataleko testu batek osatuko dute. B aukera bigarren ataleko gai batek eta lehen ataleko testu batek osatuko dute.

LEHEN ATALA (1808-1930)

1. GAIA. Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa:

1.Independentzia gerra. 2. Jose I.ren Gobernua: frantsestuak. 3. Cadizeko Gorteen lan iraultzailea. 4. Gerra Euskal Herrian.

TESTUAK:

1. Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)
2. Persiarren Manifestua (1814-04-12)

2. GAIA. Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874):

1. Liberalismoaren garapena: moderatuak eta aurrerakoiak, bere arautegi ekonomikoa. 2. Seiurteko Iraultzailea.

TESTUAK:

3. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)
4. Burdinbideen Lege Orokorra (1855-06-06)

3. GAIA. Foruak eta liberalismoa: Karlistadak eta foruak indargabetzeko prozesua (1833-1876):

1. Lehenengo Karlistaldia. 2. Foru sistema Estatu liberalean txertatzea eta foruzaletasuna. 3. Azken gerra karlista eta foru-indargabetzea.

TESTUAK:

5. 1839ko urriaren 25eko Legea
6. 1876ko uztailaren 21eko Legea

4. GAIA. Errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923):

1. Sistemaren oinarriak: 1876.eko Konstituzioa eta kazikismoa. 2. Sistemaren indarrak eta kontrako oposizioa. 3. 1898, 1909 eta 1917ko krisialdiak eta hauen ondorioak.

TESTUAK:

7. 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)
8. Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea (1901)

5. GAIA. Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte-ondorioak (1875-1923):

1. Kontzertu ekonomikoak 2. Bizkaiko industri iraultza eta Gipuzkoako industrializazio prozesua. 3. Industrializazioaren ondorio demografiko eta sozialak.

TESTUAK:

9. Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)
10.Vicente Blasco Ibáñezen El intruso eleberriaren pasartea (1904)

6. GAIA. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923):

1. Euskal pluralismoa Errestaurazio garaia. 2. Lehen sozialismoa eta gatazka laboralak. 3. Lehen nazionalismo politiko eta sindikala.

TESTUAK:

11. Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)
12. La Lucha de Clases astekariko artikulua (1896-05-23)

BIGARREN ATALA (1931-1982)

7. GAIA. Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936):

1. Biurteko errepublikano-sozialista eta bere erreformak. 2. Biurteko erradikal-zedista edo kontraberritzailea eta 1934ko urriaren iraultza. 3. Fronte Popularraren garaia.

TESTUAK:

13.Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01)
14. Fronte Popularraren programa (1936-01-16)

8. GAIA. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931- 1939):

1. Indar politikoak eta Euskal Estatutua lortzeko prozesua. 2. Lehen Euskal Gobernua. 3. Euskal Herri frankista Gerra Zibilean.

TESTUAK:

15.Euskadiko Autonomia Estatutua (1936-10-04)
14. Bizkaian eta Gipuzkoan Kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua (1937-06-23)

9. GAIA. Estatu frankistaren sorrera (1939-1959):

1. Francoren Erregimenaren oinarri ideologiko, politiko eta sozialak. 2. Erbestean zegoen oposizioa eta barruko erresistentzia. 3. Autarkia ekonomikoa. 4. Nazioarteko politika.

TESTUAK:

17. Erantzukizun politikoen legea (1939-02-09)
18. Nazio-intereseko industriak babesteko legea (1939-10-25)

10. GAIA. Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia (1959-1975):

1. Hazkunde ekonomikoa eta eraldaketa sozialak. 2. Frankismoaren kontrako indarrak. 3. Tardofrankismoaren krisia.

TESTUAK:

19. Europar Mugimenduaren Kongresuak 118 ordezkari Espainiarren proposamenez Munichen hartutako erabakia (1962-06-07/08)
20. Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)

11. GAIA. Diktadura frankista Euskal Herrian (1939-1975):

1. Erbestea. 2. Frankismoa Euskal Herrian: hazkunde ekonomikoa eta aldaketa sozialak. 3. Frankismoaren oposizio. 4. Diktaduraren krisia Euskal Herrian.

TESTUAK:

21.Baionako Hitzarmena (1945-03-31)
22. Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974-02-24)

12. GAIA. Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua:

1. Erreforma politika eta Moncloako hitzarmenak. 2. 1978ko Konstituzioa. 3. Autonomia Estatutuak. 4. Bortizkeria politika eta gatazka sozialak.

TESTUAK:

23.Espainiako 1978ko Konstituzioa (1978-12-29)
24.Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)

2020-2021-Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan testu historikoen iruzkina egiteko eskema

A. Testuaren kokapena eta sailkapena (0,5 puntu)

  • Testu mota: juridikoa (konstituzioak, legeak, dekretuak, erregelamenduak…), narratiboak (manifestuak, proklamak, diskurtsoak, txostenak…), kazetaritzakoak (prentsa artikuluak), gutunak, literatur lanak (memoriak, nobelak…), historiografikoak (historialarien lanak).
  • Egilea: indibiduala edo kolektiboa; eman azalpen labur bat.
  • Hartzailea: indibiduala edo kolektiboa; eman azalpen labur bat.
  • Une historikoa: kokatu testua dagokion Aro Garaikideko etapan.

B. Testuaren analisia (1,5 puntu)

  • Azaldu testuaren edukia, kontuan harturik zer dioen: pertsonak, erakundeak, gertaerak, datak, lekuak…
  • Nabarmendu testuaren oinarrizko ideiak, aintzat harturik hurrenkera literala (paragrafoen arabera edo, testu juridikoen kasuan, artikuluen arabera) edo logikoa, elkarri lotutako ideiak taldekatuz.
  • Helburua da edukia azaltzea edo interpretatzea, eta testuan agertzen dena beste hitz batzuekin ez errepikatzea.

C. Testuinguruan kokatzea (2,5 puntu)

  • Atal garrantzitsuena da. Helburua da testua prozesu historikoan kokatzea, bere testuinguru historikoan, haren garrantzia ulertzeko, denbora horri buruzko ezagutzak aplikatuz testuari lotuta. Horrek ez du aitzakia izan behar gai bat garatzeko testutik deskonektatuta.
  • Testuinguruan koka daiteke bereiziz aurrekariak, gertaeren garapena eta haien ondorioak, edo bereiziz faktore koiunturalak (berehalakoak) eta egiturazkoak (sakonak).
  • Testuaren arabera, atal hau oinarritu daiteke denbora labur edo koiuntura batean (Independentzia Gerra, II. Errepublika, Trantsizioa) edo zenbait hamarralditako denbora ertain batean (Estatu liberala, Errestaurazioa, Diktadura frankista).

D. Testuaren garrantzia (0,5 puntu)

  • Nabarmendu testuak bere garai historikoa ulertzeko duen garrantzia edo interesa.
  • Testuaren balorazio kritiko bat egin daiteke: haren objektibitatea, betetze maila…