MIKEL LABOA hil da

Kaixo, Txelitos!

Hegoak ebaki banizkio

nirea izango zen…

Ez zuen alde egingo.

Bainan honela ez zen gehiago txoria izango,

eta nik txoria nuen maite….

 

 

Ondo
segi!

Landereño

Andres Urdaneta: Nazioarteko Kongresua

Kaixo,
Txelitos!

Nazioarteko Kongresua: Urdaneta gizon modernoa.

Datak: Azaroaren 25etik (asteartetik) azaroaren 28 (ostirala) bitarte, biak barne.

Lekua: Ordiziako Barrena jauregian.

Parte-hartzea irekia izango da.

Kongresu
honekin amaituko da Andres Urdanetaren jaiotzaren V. mendeurrenean 
Ordizian egiten ari den ekitaldi saila. Izen handiko zientzilariak
arituko dira Itzulbidaia aurkitu zuenaren inguruan, bihar Ordizian
hasiko den kongresuan, Europa, Amerika eta Asiako ospe handiko kultura
eta hezkuntza erakundeetatik etorritako adituak bilduko baititu.

Kongresua 3
multzo tematikoetan gauzatuko da eta hauetako bakoitzean 3 hizlari
arituko dira, gutxienez, Urdanetaren inguruan ikertu dutena denon
aurrean azalduz.

Horretaz gain,
saio bakoitzean beste ikertzaile batzuk ere testuinguru horri buruz
eginiko 2 edo 3 lan edo komunikazio aurkeztuko dituzte, era berean.

Hementxe jarriko dizuet egitarau osoa:

Kongresuaren
helburua Andres Urdanetari buruzko ikerketaren egoera aurkeztea da.
Horrela, Urdanetaren balio zientifiko eta diplomatikoen birbalorazio
eta errekonozimendua bultzatu nahi da.

Gure helburuak
kontinente eta unibertsitate ezberdinetako espezialistek materia
honetaz dituzten jakintzak nahiz iritziak elkartrukatzea da, eta
hizlarien partetik, baita komunikatzaileen aldetik ere, Andres
Urdanetaren figurari argi gehiago emango dien ikerketa berrien difusioa
erraztea.

ASTEARTEA, AZAROAREN 25A

  • 16:00- Harrera eta dokumentazio bilketa

  • 16:30- Kongresuaren inagurazioa

  • 17:00- Kongresuaren inagurazio-ponentzia: ISACIO RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ (Aita agustindarra eta Urdanetaren ikastuna): Apunte biográfico sobre Andres Urdaneta.

I. multzoa: Urdanetaren jatorria. Loaysaren bidaia. Moluka irletako auzia eta Portugalekiko tirabira.

  • 18:00- MANUEL LOBATO (Instituto de Investigaçao Científica Tropical, Lisboa): Acción política de Andrés Urdaneta y su descripción geo-antropológica de las islas del Maluco.

  • 19:00- I. multzoko komunikazioa.

  • 20:00- Eztabaida.

ASTEAZKENA, AZAROAREN 26A

  • 10:00- PATRICIO HIDALGO NUCHERA (Madrileko Unibertsitate Autonomoa): La figura de Andres Urdaneta en la historiografia indiana, conventual, documental y moderna.
  • 11:00- JUAN GIL FERNÁNDEZ (Sevillako Unibertsitatea): Andres Urdaneta en su entorno vasco.
  • 12:00- Atsedenaldia.
  • 12:30- I. multzoaren komunikazioa.
  • 13:30- Eztabaida.

II. multzoa: Urdaneta Gaztelara itzuli zenekoa eta espezien
kontrolaren gaineko liskarrak. Espainia Berriko egonaldia eta
Filipinetarako bidaiaren prestaketak.

  • 16:30- JOSÉ RAMÓN DE MIGUEL BOSCH (Donostia): Las dificultades del tornaviaje de Urdaneta.
  • 17:30- II. multzoko komunikazioa.
  • 18:30- Eztabaida.

OSTEGUNA, AZAROAREN 27A

  • 10:00- JOSÉ ANTONIO CERVERA JIMÉNEZ (Monterreyko Institutu Teknologikoa, Mexiko): El trabajo científico de Andres Urdaneta y el problema de la longitud geográfica.
  • THOMAS
    HILLERKUSS FINN (Zacatecaseko Unibertsitate Autonomoa, Mexiko): Andres
    Urdaneta y sus años de funcionario de la Corona en la Nueva España.

  • 12:00- Atsedenaldia.
  • 12:30- II. multzoko komunikazioa.
  • 13:30- Eztabaida.

III. multzoa: Urdaneta eta Filipinak. Itzulbidaia. Manilako Galeoia eta ekonomian izan zuen eginkizuna.

  • 16:30- CRISTINA BARRÓN SOTO (Universidad Iberoamericana, Mexiko): La transcendencia del tornaviaje en el comercio transpacífico.
  • 17:30- ANTONIO FRANCISCO GARCÍA-ABÁSOLO (Kordobako Unibertsitatea): Los continuadores de Urdaneta. Vascos en la nueva ruta de la seda (siglos XVI a XVIII).
  • 18:30- III. multzoko komunikazioa.
  • 19:30- Eztabaida.

OSTIRALA, AZAROAREN 28A

  • 09:30- AMBERTH R. OCAMPO (Historiako Institutu Nazionaleko lehendakaria eta Filipinako Kultura Ministro ohia): Filipinas y los filipinos en el tiempo de Urdaneta.
  • 11:00- TOSHIO OBI (Waseda University, Japonia): APEC: Nueva Unión Económica en la región del Pacífico después de 500 años.
  • 12:00- Atsedenaldia.
  • 12:30- III. multzoko komunikazioa.
  • 13:30- Eztabaida.
  • 16:30- J.A. GURRIA (OCDEko Idazkari Nagusia): Titulua zehazteke.
  • 17:30- Itxierako ponentzia: LEONCIO CABRERO (Madrileko Universidad Complutense): Alegría, tristeza y ansiedad en la travesía del Galeón de Manila.
  • 18:30- Eztabaida eta amaierako sintesia. Kongresuaren itxiera ofiziala.
  • 20:00- Donostiako Orfeoiaren Kontzertua. Elizan.

KONGRESUAREN ANTOLATZAILEAK

  • Ordiziako Udala eta Sociedad Estatal de Commemoraciones Culturales

KONGRESUKO KOORDINATZAILEAK

  • Susana Truchuelo (Kantabriako Unibertsitatea)
  • José Ramón de Miguel Bosch

KONGRESUA ANTOLATZEN LANKIDEAK

  • Oscar Álvarez Gila (EHU)
  • Ana de Zaballa Beascoechea (EHU)

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK


Erdi Aroko Historia, Historia Modernoa eta Ameriketako Historia Sailak. EHU.

 

Ondo
segi!
Landereño

Usabiagatarrak: Zilar bat, zilar bi…

Kaixo, Txelitos!


Gertukoa dugu albistea oraingo honetan. Ez ditut beti-beti asteburuko gorabeherak hain azkar jakiten, baina horrelako albiste onak direnean…

Ostiralean Anak pipar egingo zuela abisatuta geunden… Klasean geratu ginenok akordatu ginen… Burgosen izango zen gure Ana, Espainiako Ziklo-Kros Txapelketan lehia eginez, jubenilen mailan.

Eta oraintxe irakurri dut zilarra lortu berri duela. Eta ez hori bakarrik, bere ahizpak ere hirugarren postua eskuratu baitu bere kategorian. Zorionak bioi!
 
Ondo izan, neskak!

Landereño

URDANETA: Hitzaldia

Kaixo, Txelitos!
 
Urdanetaren garaiko hitzaldi baten berri ematera natorkizue:

Aurkikuntzen garaian, osasuna itsasontzietan /JOSÉ Mª URKIA ETXABE (EHU-ko Ameriketako Historiaren irakasle titularra)
Euskarazko solasaldia
Barrena Kultur Etxea – abenduaren 13an, ostegunean, 19:00etan

Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, abenduaren 13an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jose Mari Urkia Etxabek, EHU-ko Medikuntza Historiaren irakasle titularrak eskainiko du hitzaldia.

Osasunaren gaineko arazoak izan ziren itsasgizon haien arazo larrienetarikoak. Elikadura eskasak eta higienerik ezak baja ugari sortzen zituzten tripulazioetan. Eskorbutuak, esate baterako, pikardia galantak egin zituen eta itsas-gudetan hil ziren gizon baino gehiago hil zituen.

Beste gaien artean, hauxek aztertuko ditu Urkiak:

  • Itsasontzietako bizitza, marinelak itsasontzietan (ardurak, arazoak…)
  • Itsasontzi motak: karabelak, naoak… Itxurak, barruko atalak…
  • Elikadura, proteinak, grasak, mineralak… Eguneroko jatordua, kantitateak…
  • Ura eta ardoa, non eraman, nola gorde… Ur ustelak, ura potabilizatzeko metodo desberdinak…
  • Egarria eta gosea. Desnutrizioa, deshidratazioa, intoxikazioak, infekzioak: birusak, zomorroak, parasitoak, tifusa.
  • Hezurretako eta artikulazio gaixotasunak.
  • Begietako minak edo gaitzak.
  • Ameriketako lurretan aurkitutako elikadura eta erremedio berriak. Ameriketako gaitz berriak eta kutsakorrak: kalentura horia, baztanga eta sifilisa.

Jose Mari Urkia Medikuntzan doktorea da  eta  Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendari eta Presidentea ere bai. Medikuntzareen Historiaren arloan liburu asko idatzi ditu: Historia de los Balnearios de Gipuzkoa, Medikuen biografiak: Ezaguirre, Carrasco, Barriola,….

Landereño

URDANETA: Urdaneta urtea hasi da

ENE: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. PREGOIA eta BERTSOA

Kaixo, Txelitos!

Jakintza Ikastolan ez dugu ENE ahaztu…

Potto Irratian entzuteko…

Pregoia

Gaur

Euskararen

Nazioarteko eguna ospatzen da

Munduko txooooko guztietan!

  • Bai?

Bai!

Munduko txooooooooooooko guztietan!

Kontinente guztietan daudelako euskaldunak!

Eta EUSKARA

Gutxien espero dugunean entzun daitekeelako!

Lehenengo EUSKARAREN EGUNA

1949an ospatu zen, abenduaren 3an.

  • Uf! Aspaldi!

Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da:

Argentinan,

Uruguain,

Venezuelan,

Ingalaterran,

Italian…

  • Uf! Urruti!

Bai!

Gaurkoan EUSKARAK bildu gaitu

Jai eguna hasi da

BAT-BI-HIRU-LAU

Jolastu

EUSKARAZ

Bizi

EUSKARAZ

Ligatu

EUSKARAZ

Ikasi

EUSKARAZ

Eta lan egin

EUSKARAREN ALDE.

 

Bertsoa

Bizi dugu zapalketa ,

bizi gera zapalduta,

amets bat esku artean

beldurrak ezkutatuta,

Etsaiaren gonapean

lurreraino makurtuta,

nondik gatozen eta nor

garen erabat a(ha)ztuta.(Bis)

Sentitu nahi ez duguna

sentitzera behartuta

Baina bada esperantza

Dena ez dago galduta

Euskara dugu jatorri

Egin dezagun burruka

Errazagoa_izango da

Denok eskutik helduta.(Bis)  

Landereño

ENE:Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Kaixo, Txelitos!

Egun hau ez da atzo goizeko kontua. 1949ko abenduaren 3an ospatu zen, jada, Iparraldean eta Ameriketako hainbat lekutan, baina frankismoa puri-purian zegoen garai hura ez zen euskararentzat  oso erosoa izango.
 
Eusko Ikaskuntzaren sorrerarekin lotu behar dugu ospakizun hau. 1918ko irailean egin zuten lehen kongresua eta, bertan, erakundearen helburuak zehaztu ziren. Nagusiena, euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan zen. Jaio zenentik Gerra Zibilerainoko bitarte horretan, erakunderik dinamikoenetakoa izan zen Eusko Ikaskuntza:
  • etorriko zen euskal unibertsitatearen diseinua egin zuen
  • autonomia estatutuaren zirriborroa idatzi zuen
  • uda ikastaroak antolatu zituen
  • Euskaltzaindiaren sorrera bultzatu zuen
  • ikastoletako testu-liburuak argitaratu zituen, e.a.
  • Beste "egun" batzuen bultzatzaile ere izan zen: Antzerki eta olerki egunak, Bertsolaritza eguna…
Eusko Ikaskuntzaren ekimena bertan behera geratu zen Espainiako Gerra Zibilaren eta gerra ostearen ondorioz. Iparraldean, Joxe Miel Barandiaran saiatu zen erakundea bizirik mantentzen eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen. Era berean, Eukararen Eguna izendatu zen 1949ko abenduaren 3rako eta horrelaxe jarraitu du ospakizunak egutegian, Euskal Herrian ezezik, Parixen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta bestetan ere ospatzen delarik.
 
1995ean, Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak egunaren berrindartzeko proposamena egin zuen eta euskaldunek egun handitzak zutena Euskararen Egun ofizial izendatzea eskatu zuten.
 
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Euskararen Eguna izendatzea erabaki zen.
 
Ondo pasa egun hori!!

   
 
 

Landereño

URDANETAren V. mendeurrena: Erakusketaren inagurazioa

Kaixo, Txelitos!


1507-1508 da bere jaiotza data. Ordizia bere jaioterria.
 
Urte asko pasa ditugu nor zen jakin gabe, edo bere nortasuna oso axaletik ezagutuz.
 
Estatua, bai. Hori oso ezaguna da ordiziarrontzat, pipak jateko lekua, larunbat arratsaldean geratzeko lekua, partidu batera goazenean kotxeak pilatuta uzteko toki aproposa, festatan edalontzia non utzi ez dakigunean… Frai esaten genion, Frain geratuko gara…
 
Baina, nor izan zen Urdaneta?
 
Aitzakiarik ez dago hemendik aurrera ezjakintasun hori mantentzeko. 2007. urte honetan hitzaldiz hitzaldi ibili bagara, gaur erakusketa zabaldu dute Barrenan, mapa argi-argiak ikusi ahal izan ditugu, Urdanetaren bidaia nondik noraino iritsi zen ondo zehaztu digute eta Manilako galeoiraren garrantzia azpimarratu ere bai.
 
Bai, fraide egin zen 44 urte zituenean, baina ez da hori bere garrantziaren funtsa. XVI. mende hartan, norabide ezezagunak esploratzeari eman zion eta, bere ezagutza zabalak erabiliz, ITZULERAKO BIDEA, el Tornaviaje, aurkitu zuen, hurrengo mendeetan erruz erabiliko zen bidea, hain zuzen ere, ekonomia eragile aparta baitzegoen han. Urdanetaren bidea ere esaten zaio eta, alisioi ekidinez, Kuro-Shivo korrontea jarraitzea ahalbidetzen zuen.
 
Urdanetaren bidea erabakiorra izan zen Txina, Filipinak, Mexiko eta Espainiaren arteko komertzio harremanetarako eta, aldi berean, kultura eta giza harremanetarako ere bai.
 
Gaur eman zaio hasiera ERAKUSKETAri eta bisitatuko duzuelakoan nago. Badaukagu zer ikasia bertan! Ekainean erakusketa hau Donostian izango da, abuztuan Bartzelonan eta, irailean, berriz, Madrilen.
 
Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, Gloria Macapagal Arroyo etorriko da, Filipinetako lehendakaria (oraingoz, behintzat!). Ibarretxe ere Ordizian izango da. Eta ordiziar batzuk ere joan beharko dugu, dirudienez 200 pertsona baitira urruneko irla haietatik etortzekotan!
 
Ramón de Miguel Bosch-en Andrés de Urdaneta en su tiempo liburua ere berrargitaratuko dute datorren urteko martxoan.
 
Apirila aldera, 50 minutu inguru iraungo duen dokumentala ere aurkeztu nahi dute.
 
Ikastaroa ere izango dira EHUn. Udako ikastaroak uztailaren 21etik 23raino iraungo du eta Urdaneta eta bere garaiaren inguruko esparru zabala landu nahi du.
 
Azarorako nazioartean ospe handia duen hainbat  historialariren partaidetza espero da Ordizian izango den Kongresuan.
 
Ordizia eta beste 3 herrien arteko kidetzeak ere izango dira; lehena, datorren asteazken horretan, abenduaren 5ean, Urdaneta herri filipinarrarekin. El Callao, peruar portua eta Acapulco, mexikarra, izango dira kidetuko diren beste bi herriak.

Eta ez da hori dena! Donostiako Musika Hamabostaldia Ordiziara etortzekotan da iraila hasieran, maiatzean Ertaroko Azoka, urrian  Artesania Azoka eta Erakusketa Filatelikoa…; eta hitzaldiek aurrera jarraituko dute, aurreikusita zegoen bezala.

 
Aurrez esan dudan bezala, aitzakiarik ez da izango Urdaneta nor izan zen galdetutakoan, zuzen-zuzen eta aberastasun handiz erantzuteko!
 
Ezin baduzue irrika aguantatu, hemen dituzue helbide batzuk…
 

Landereño