2015 – ENPRESA – 1. ebaluazioaOSATZEN – Ondoloinnnn!

Iep! Hemen nago!

  • Lehenik eta behin, eskeman pare bat gauza ikusi ditut ondoren liburuan azpimarratu ez ditugunak edo inportantziarik eman ez diogunak. Honako hauek dira:
    • Bi faktoreen teoria, Hezberg
    • Merkatu motak:
      • Hedatzeko aukeren arabera(3)

      • Erosteko arrazoiaren arabera(2)

      • Funtzioamendu-askatasunaren arabera (2)

      • Geografia-eremuaren arabera(4)
    • Target definizioa
Ikasi beharko lirateke? Eta ala bada zer dira? Izan ere, esaterako Hezbergen teoria eta target ez dakit zerri buruz doazen.
EZZZZZ!
  • Azkenik, hiru galdera:
    • 1- Banaketa-kanalean zer esan behar da zehazki?

Ekoizletik eroslearenganaino iristeko behar den bidea. Zuzenean ala bitartekarien bidez. Kanal motza, kanal luzea…

  • 2- Zer da frankizia?

Frankiziatzaile eta frankiziatu baten arteko akordioa da; bertan, frankiziatzaileak merkataritza-jarduera bat burutzeko marka, egiten jakite eta beste aholkularitza eta laguntza zerbitzuak ematen ditu, frankiziatuak eman beharreko ordainsari baten bitartez. Adibidea: McDonals… Batak lokala jartzen du, baina besteak itxura, promozioa…

  • 3- Mertakataritza elektronikoan zein marketina eta sare sozialak puntuetan zer esan behar da?

Ondasunak eta zerbitzuak bitarteko elektronikoak erabiliz salerostea.

Azkenekoan, berriz, web 2.0 aitatu genuen, mezu komertzialak sarean zabaltzea… eta horrela… Sin mas!

Beno, txes! Ondoloinnnn! Bihar arte! Mahaiak puntual-puntual prestatuta izan, dena jasota -denborarik ez galtzearren- eta … ya! Lasai, erraza izango delaaaaaa

  • Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – HISTORIA – 1. ebaluazioa – Aioooooo!

Ainhoa

  • Kaixo Koro! Galdera bat, zer da Gatzaren Matxinada?

Apa,  txe! Antzinako Erregimenean gertatutako matxinada. 1631n gertatu zen eta gatzaren prezioa igo zuten izugarri (gogoan izan gatza ezinbestekoa zela janaria kontserbatu ahal izateko!). Erregearen monopolioa zen eta jasotako dirua gerrak finantzatzeko erabili nahi zuten. Matxinada zapaldu zutenean, Bizkaiko buruzagi nagusiak atxilotu eta hil zituzten. Egoera baretu nahian, prezioak berriro egin zuen behera…

Aitziber

  • Errepasorako erabili genuen eskeman, Madoz, burdinbideen legea eta bankuen legea azaltzen dira. Horiek galdetuz gero zer azaldu beharko genuke, biurteko progresista?
Ei! Bai… Ekonomiako gaia hurrengo azterketarako utzi genuenez ez dago asko esateko, baina… Madozen desamortizazioa ikasi dugu, zibila, burdinbideak finantzatzeko erabili zena… 61. orrian dago koadro orokorra…
Burdinbideena, berriz, Lege garrantzitsuenetakoa izan zen … Bankuak ere… Baina hori den-dena hurrengo azterketarako utzitako gaian geratu dela esango nuke, ez? Poka txitxa oraingorakoooooo!
Ummmm… Ez dakit ona ala txarra den, baina hemen ez da kezka profundorik atera… Galdetu didazuenak ez dauka etorkizunik oraingoz… Espero dut dena kontrolatuta duzuelako izatea… Goizean bai, Mujikak pare bat asmatu dizkit. Puntu bat badu hor. Oposizioarekin ahaztu zarete gaur… 4 galderek EHri egiten die erreferentzia… Ez dakit zer esan! Hernándezen esanetan, eskemila hori jakinez gero, dena dago eskura!
Zorte on, e? Ondo loin!
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2015 – MIKEL GARMENDIA OLAZIREGI hil zaigu

Ez zen makala gizona!

Zahartuta ezagutu nuen, jada, baina gazte zen bere oroitzapenetan, bere ametsetan eta hitzetan.

Ikasle asko samar jarri genizkion aurrean, egoerak zart egingo ote zuen beldur ginen, baina… ke ba! Mikelek gerran aurrera egin zuen bezala borrokatu zuen Jakintzako plazan eta gure ikasleak txundituta geratu ziren Virtudes emaztea ezagutu zueneko gora-beherak kontatu zituenean edo, kartzelan, Rufinirekin nola gozatu zuen esplikatu zienean. Posible ote zen gozamen hori? Posible ote zen aiton hark beraien moduko amodioak izatea? Adi-adi entzun zuten haren diskurtsoa eta jakin-minez geratu ziren hurrengo egunetarako ere. Tristetu zen Virtudesen heriotza kontatu zuenean, baina suerte handiko gizona izan naiz esaten amaitu zuen.

Bazkaltzera ere joan ginen, en petit comité. Hura gozamena! Ez zen haren lezioa bukatzen! Eta, elkarrizketan, ez zen bere gogoeta bakarrik agertu, egungo albisteak era ahoan zituen, Sarkozyren Carla dotorea edo informatikako azken ezagutzak, Beizaman egiten ari zenak.

Asko gozatu genuen berarekin eta errespeto handiz egin nahi diogu agurra. Harro esaten zuen bezala, bera jaio zen egunean hil zen Shakespeare, hil zen Garcilaso de la Vega eta … jaio nintzen ni. Ez dakit data horiek zuzenak diren, baina badakit hutsune galanta geratuko zaigula 100 urteko gizon hau joatean. Agur eta ohore, MIkel!

http://eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Garmendia_Olaziregitik hartuta:

Mikel Garmendia Olaziregi
Mikel Garmendia Olaziregi
Datu pertsonalak
Ezizena Belarra
Jaio 1915eko apirilaren 23a
Donostia (Gipuzkoa)
Hil 2015eko ekainaren 1a
Beizama (Gipuzkoa)

Mikel Garmendia Olaziregi —goitizenez Belarra— (Donostia, Gipuzkoa, 1915eko apirilaren 23aBeizama, Gipuzkoa, 2015eko ekainaren 1a) eusko gudaria izan zen, Itxarkundia batailoian aritua. 1937an, komisario politiko izateko proposatu zuten; ez zen kargua hartzera heldu, frankistek atzeman baitzuten. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina indultua lortu zuen, eta, urte asko kanpoan ibili behar izan eta gero, jaioterrira itzuli zen, bai eta berak bizi izandakoaren kontakizun aberatsa behin eta berriro egin ere. Jaiotzaz donostiarra eta bihotzez ordiziarra, euskal herritar agertzen zen beti.

Bizitza

Mikel Donostian jaio zen, 1915eko apirilaren 23an, aita eta ama berek 17 seme-alaba izan zituzten sendi batean. Mikelek lau urte zituela, Garmendia familia Ordiziara joan zen bizitzera, eta, gurasoak herriko batzokiko zaindariak zituenez, han bizi zen 1936an Gerra Zibila hasi zenean. Mikel txikiak, Ordiziako batzokiko atezainaren semeak, euskal aldizkari eta egunkariak —Eusko Langile, Amayur, Euzkadi…— saltzen zituen herri hartan eta Beasainen. CAF fabrikako langileei «Compre Euzkadi; periódico antiespañol» oihu egiten zien, eta zentimo bat eskuratzen zuen saldutako aleko.

Herritik alde egin zuen, eusko gudariekin bat egitearren. Mikel Itxarkundia batailoiko gudari izan zen, eta gerra motz eta intentsu hartan hartu zuen parte; lagun asko erori zitzaion bidean eta bera ere ia-ian ibili zen ez gutxitan. 1937an, komisario politiko izendatzeko proposatu zuten, baina ezin izan zuen kargua hartu, aurretik frankistek Torrelavegako bidean atzeman baitzuen eta, Santoñako traizioa delakoaren ondorioz, heriotzara zigortu zuten.

Garmendia, beste askorekin batera, Larrinagako goiko solairuko areto zabal batean sartu zuten. Bizitza osorako geratu zitzaizkion buruan Mikeli 1937ko abenduko egun eta gau beltzak, kartzelariek garrote vil prestatzen zuteneko hura, lo aurreko izua Miguel Garmendia, con todo el petate agindu fatidikoa noiz helduko ote zen zain… Mikeli ez zitzaion destino petrala iritsi, ordea, eta, beste lagun batzuekin, Burgosko presondegira eraman zuten 1938ko uztailean.

Larrinagatik libratu zen eta Burgoseko ziega batean sartu zuten, Joseba Rezola, Juan Ajuriagerra, Iñaki Unzueta, Luki Artetxe eta Javier Artazarekin batera. Preso ohiak ez du alde txarra bakarrik gogoan, alde onak ere ez zaizkio ahazten, kartzelako lagunak… Juan Ajuriagerrak aljebra irakatsi zion Mikeli, eta oraindik bere etxean gordetzen ditu Rufini metodoarekin ebatzitako bigarren graduko ekuazioz betetako koaderno haiek. Denbora nola-hala pasa behar zen.

1939ko urtarrilaren lehen egunean, heriotza zigorra kendu zitzaien ofizial ez ziren euskal presoei. Horiei —Mikeli, tartean— 1939ko irailaren 24an helduko zitzaien indultua.

Heriotzatik libratu bai, baina ez kartzelatik. Frankismoak Mikel Alcalá de Henaresko presondegira eraman zuen, eta 1943 arte ez zen libre geratu.

Hala ere ez zituen behartutako lan guztiak beteta, eta soldadutza egin behar izan zuen espainiar armadan, Afrikan: Tetuan, Tanger

Azkenean, Francoren diktaduraren sinbolo bihurtutako Valle de Los Caidos izeneko tokira iritsi zen, eta beste milaka preso asko bezala lan baldintza gizagabeetan aritzera behartu zuten zen. Asko hil ziren bere inguruan, eta itxaropen gutxi zegoen. Halako batean, Bilore enpresako Andres Arana Matxainek bisitatu zuen, eta handik alde egiteko bitartekoak jartzerik nahi zuen galdetu zion. Mikelek paperak beharko zituela erantzun zion, bestela ez zela oso urruti iritsiko.

Handik zenbait egunetara Aranak paperak eskuratu zizkiola esan zion, eta horrela, Valle de los Caídosetik alde egin zuen, Pablo Aguado Martínen nortasun agiriekin. Paper horien arabera, palentziarra zen jaiotzez, eta izen horretan ezkutatuta, lanean hasi zen Bilorek eta Bilboko Jabones Chimbo enpresak Malagako Fuentepiedran zuten lantegi batean.

Han ere adiskideak egin zituen, eta maitemindu ere bai. Laster ohitu zen malagar herri eta garai hartako bizimodura: lanez kanpo, andregaiarekin paseatzen ez zuenean, kartatan aritzen zen, beste edozein palentziarrek egingo lukeen bezala. Egia esan, beldurrak ahaztu zituen eta ingurua ez zitzaion arerio egin; antifrankista asko zegoen Malagan ere.

Baina Mikelek ez zuen ahazten bere sekretua eta, 1948an, tabernako jokolagun bati —polizia ohia bera— bere ezkutuko nortasuna aitortu zion. Lagun ona izan zen hura, eta benetako nortasunera itzultzeko izapideak egin zizkion. Atzean geratzen ziren Diario Vasco eta La Voz de Españako deiak, Mikel Garmendia iheslaria lehenbailehen Gipuzkoako Gobernu Militarrera aurkezteko adierazten zutenak, eta atzean geratuko zen Pablo Aguado. Erregimenarekikoak ordainduta zituen, jada, Mikelek.

Asko pentsatu zuen bere emaztegaia zen Virtudesi nola esan behar zion hura guztia. Hori egiteko eguna iritsi zenean, lasaitu ederra hartu zuen, malagar hark ez baitzion muzin egin eta, 1948an, ezkondu egin ziren. Bikotea eta jaio zitzaizkien bi alabak Andaluzian geratu ziren 1970era arte, Mikeli Zaldibiako Bilore fabrikarako lan eskaintza etorri zitzaion arte.

Virtudesek dena batera jakin zuen, bata bestearen atzean: Mikelek gerrako ezizena Belarra izan zuela; komando lanetan ibili zela ere esan zion, Itxarkundiakoen laguntzan, eta faxistei Falangeren banderatxoak kentzen zizkiela gaueko irtenaldietan; AGFA argazki kamara zaharrarekin etsaiaren posizioak erretratatzen zituela; eta Kandido Sasetak pistola-metrailadore bat utzi ziola behin eta…, arma harekin hiru tiro bota ondoren, trabatu egin zitzaiola; eta gerrarako ez zeudela prestatuta… eta eusko armadarik ez zegoela… eta armarik ez zutela… eta… lagun asko eta asko galdu zituela liskar hartan…

Virtudesek dena ulertu zuen eta haren alaitasunak aurreko zauriak estaltzen lagundu zion. Virtudes hil zitzaionean oso bakarrik geratu zen Mikel eta alabaren ingurura joan zen bizitzera, Beizamara. Bizi artean borrokan jarraitu zuen, ez zion irakurtzeari eta gauzak jakiteari utzi, internauta bihurtu zen, noranahi joateko prest zegoen bere bizipenak grazia handiz kontatzeko.

Saluditos, Mikel!

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Lete


Xabier hil zaigu.

Ostiralean
ingresatu zuten ospitalean, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta bere
osasunak okerrera egin zuen, heriotza iritsi zitzaion arte.  Aspalditik
zebilen pattal, baina, oraingo honetan, gaitzak irabazi dio.

Abenduak euskara omendu nahi du, baina laino beltzez inguratzeko ohitura harten ari da. Orain bi urte joan zitzaigun Mikel, abenduaren 1ean hura, eta Mikel Laboaren heriotza kolpe gogorra izan zen Xabierrentzat, lagun minek alde egiten ari baitzitzaizkion.

Xabier Lete Bergaretxe Oiartzunen jaioa zen 1944ko apirilaren 5ean eta euskal idazle, poeta eta kantaria izan da.

Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. 1972an, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten.

2005ean, kolpe latza jasan zuen: bere emaztea zen Lourdes Iriondo hil zitzaion.

2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zaigu, abenduaren 4an.

Hamaika aldiz egin dugu negar haren ahotsarekin, heriotzaren eztenak barruak zulatu dizkigulako… Xalbadorren heriotzari
abestu ziona abestu dugu behin eta berriro gure senideak, lagunak…
joan zaizkigunean. Ez dakigu non dagoen Urepeleko artzaina…

Izarren hautsa egun batean bilakatuko da bizigai… atseden hartu behar! Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak!

Euskara, euskara, habil mundu guzira!

Habanerarekin egingo dizut agurra, Xabier.

Jaio ginen, bizi gera,
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Landereño

Ana Altuna

Larrosa beltzaren arantzak
arantza beltzaren malkoak
Ikastolan sartu nintzenean, Jakintzako irakasle taldea gazte-gaztea zen. Zu eta ni ere horrelakoxeak ginen eta, bazkal ondoren, dantzari eman ohi genion, zuk beti eramaten baitzenuen soinu dotore hura.
Zuhazara joaten ginenekoa gogoratzen dut, azal txuriko irakasleok gorri-gorri etortzen ginenean Arabako haize bizkorrak gustura hartu eta gero…
Vendrellera joaten ginenekoa ere gogoan dut, gauean lo handirik ezin egin oilategia zirudien logela erraldoi hartan hainbeste oiloloka jijijika batera sartuta…
Etxeberri jatetxean afari bat izan genuen behin. Hitz aspertu galanta egin eta gero, pianoa jotzen hasi zinen eta gauak inoiz  amaituko ez zenaren tankera hartu zuen…
Gaurkoan, larrosa beltzaren arantzak malkoak eragin dizkigu… 

 

Landereño