2019 – ENPRESA – 1. ebaluazioa-DUDAK III

 A ze sorpresaaa! Wifia badabil! Ea bukatu gabe utzi dudana bukatzeko gai naizen!

Irati

  • Kaixoo, 52.orrialdeko enpresa berria sozietate mugatuako bazkideak azalduko?

Jo, ba… gaizki datorkit hori begiratzea… Ez duzu askotarako erabili beharko… Ez?

Lander

  • Azalduko 2.5.2

    Ez det oso ondo ulertzen

Ba… hori ulertu beharreko horietakoa da… Esan zer ez duzun ulertzen eta saiatuko naiz argitzen… Nahiko kilometrikoak ateratzen zaizkit postak…

Porter

  • 3.2.2 Lehia Estrategiatan jarri deikezu (Desberdintze, Kostuen liderra, Espezializazio, Lehiakideak botatzeko) eta (4) ordezkau?

Ai, mikeridoPorter! Esan nizun ba ez zeundela gure proban…  Ba ez ez nuke hori dena jarriko, erantzuna delako… Unpokiñodemozio ere behar da… Baina nada de Porter, e?

Amaia

  • Koroo
    EJZ esplikauko??

Ba… ez dakit… kopi-paste bat egingo dizut… Hurrengoan hobeto zehaztu zer de ulertzen ez duzuna… Biltzaileak: UDALA.

  •  Zer da? Zerga zuzena.
  • Zergapeko egitatea edo zein kasutan ordiandu: Enpresa-jarduera, jarduera profesionala edo jarduera artistikoa zergapetzen ditu: abeltzaintzakoak, meatzaritzakoak, industriakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak.
  • Zerga-tasa: Gutxieneko TARIFA batzuk izaten ditu ezarrita, eta horiei KOEFIZIENTE bat ezartzen zaie (udalak erabakitzen du zenbatekoa izango den), eta INDIZE batzuk aplikatzen zaizkio dagokion zonaren maila kontuan hartuta, eta HAZTATZE-INDIZE batzuk jardueraren bolumena kontuan hartuta. Salbuetsita daude 1 milioi eurotik beheragoko negozio-zifra duten subjektu pasiboak.

Aitor

  • 69. orrin ez det trustak uletzen esplikau mese

Enpresak elkartu eta hazteko era bat da hori. KONTZENTRAZIO BERTIKALAK: Enpresa-multzoak egiten dira, produktu finala lortzeko behar diren enpresa guztiekin. Gelan alkandorak, botoiak eta haria sortzen zituzten 3 enpresa batu genituen. Denak batean. Horrela, ez dira botoiak kanpoan erosiko, bertan baizik. Kostu gutxiago…

Graxi

  • Api Koroo!
    Esplikaikezu 2.3.3; sozietatea den empresa hitz gutxitan?

Ezetz ba… Hori ezetz

Amaia

  • Epa Koro!
    Zerga erregresiboa esplikauko??

Bai… Zenbat eta oinarri handiagoa, orduan eta gutxiago kobratzen dizute… Oraindik ez dago martxan, baina horrelako idea bat izan zen basurentzat… Zenbat eta gehiago erreziklatu, orduan eta gutxiago ordaindu…

Aitor Regil Barrigon

  • 69. orrin ez det trustak uletzen esplikau mese

Zer pasatzen da gela honetako Aitor guztiekin? De ideas fijas? Goiko erantzuna begiratu, ez? jeje…

Amaiur

  • Hainbat sozietatetan jartzen do hauek pertsonalak diela (ez pertsonalistak). Interneten bilatu det eta jartzen do hau kapitalistekin gertatzen dala, eta pertsona juridiko baten papera hartzen dutela. Ez dakit hau oso ondo ulertzen deten… Bestalde, Sozietate kolektiboa pertsonalista da eta honek erantzukizun pertsonala duela ere esaten da… Nola da posible?

Ai eneeee! No te liesss… Hitz egingo dugu asteazkenen, bale?

Fayol

  • apaaa atxaldeon
    Outsourcing termini atatzea 44. orrin eta 99. orrin. Nungoa jarrikozu jaja

Ké mas da… Zuk ondo jarri eta listo… Seguro jarri beharko duzula…

Mc Gregor

  • Apaa galdera sinple batt
    4P -ak ze izan behar da galdera bat edo 4 galderatan banauta

Bat… delascaras .. eta bale!

Beno… Mah o menoh… bihar gauera arte… 21:30-22:00… Ondo ikasi!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2019 – HISTORIA – 1eb-DUDAK IV

Iep!

Amaiur

  • Kaixo Koro! Sentitzen det hain galdera tontoa egitea, baino Amadeo Saboiakoak jasotako oposizioa azaltzeko eskatuko bazenigu, justu justu talde hauen izenak aipatzearekin nahikoa dela uste dezu, edo bakoitzak eskatzen zuena banan banan azaldu beharko litzateke? Bigarrena logikoagoa iruditzen zait, baino bestela erantzuna oso luzea gera liteke…

Ni tanto, ni tan calvo ezin daiteke izan… Ez dago den-dena esan beharrik, baina… Garbí utzi badakizula zertaz ari garen, ez?

Graxi

  • Apa Koro!
    Desamortizazio legea esplikauko, mese?

Momentu honetan ez daukat liburua eskuartean… Atal ezberdinak daude… Batzuk ulertuko dituzu, seguru nago… Garrantzitsuenak Mendizábal eta Madozenak… Gehiago nahiko bazenu, zehaztuko duzu gehiago?

Intza

  • 1812ko konstituzioan ez dut ordezkaritzaren puntua ondo ulertzen, esplikatuko?

Bai… Antzinako Erregimenean, estamentu bat boto bat egin ohi zen. Horrek beti talde pribilegiatuak irabaztera eramaten zuen. Cádizen, pertsona bat boto bat egin nahi dute (Nobleak eta klero horren kontra egongo dira!), baina hau da erabiliko duten sistema.

Nereba

  • Iepee Korito!

Seiruteko demokratikoan ez det oso ondo ulertzen ze esan nahi don “batzorde iraultzaileen disolbatzea lortu zen”
Esplikauko plis?

Bai. Loriatsuan, Isabel botatzeko ados jarri ziren talde asko, baina hura bota eta gero zer jarriko zuten ez zuten adostu. Prim eta horiek ez dute iraultza aloloko bat nahi, iraultzatxo bat nahi dute, ez oso iraultzailea… Horregatik disolbatzen dituzte a esos revoltosillos…

Valentina

  • Api!!

    97.orrin I. Errepublkan zinbrioen azpiko parrafoa ez det ulertzen azalduko mesedez??🙏

Ummm… Ez dauket liburua hemen baina … Déjate de azpiko paragrafoa Eta ondo apuntatu! Hundido!

Maddilo

  • Epi Koro, Kataluniako ehungintzan protekzionismoa ezarri zuten. Ta nun gehio ikus dezakegu hoi?

La historialari galdera zailak egiten a Landereño! Askotan ikusten da gauza Bera, baina… Itxarongo azterketa bukatu arte? Hemen nahikoa duzu estatuak Bere ekonomia atal bat babestu nahi duenean, zerbait egiten duela zergetan, arantzelak jarri, alegia. Hori eskatu,en zuten Suediako burdinari aurre egiteko…

Maide

  • Iepa koro 99.orrin 2.parrafon kantonalismoa aipatzeo zer da?

Arazo gehiago. Karlistaldiarekin batera izandako gorabehera batzuk, Cartagena eta inguru haietan. Azterketa pasatu eta gero esplikatuko dizut, bale?

Orain utzi beharrean naiz… Badakit bukatu gabe dagoela… Gero seitukot!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2019-HISTORIA-1. ebaluazioa

Iepeeee! De estreno, e? Hementxe gaude, ea garbi-garbi geratzen zaizuen nondik nora izango den azterketa.

18 galdera atera zaizkit lehen azterketa honetan. Hauxe jarriko du hasieran:

Jarraian aipatzen diren kontzeptuak garaiko testuinguruan kokatzea eskatzen zaizu. Noiz gertatu dira? Zer dira edo nortzuk dira? Zergatik aipatu ditugu gure historian? Zein ondorio izan zen?

Eta hortxe kokatu behar duzue: garaia, arrazoiak, ondorioak, lortu al zen… Horrelakoa izango da:

  • 0.25 puntu: 3 galdera
  • 0.5 puntu: 10 galdera
  • 0.75 puntu: 3 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera

Beste era batera kontatuta:

  • 1. gaia: 4.25 puntu
  • 2. gaia: 4.75 puntu
  • Konstituzioa: 1 puntu

Klasean esan bezala, galdera motzetan, puntu klabe horiek kokatzea eskatuko dizuet: altxamentuak, itunak…

Luzexeagoetan, berriz, GARAIAK etorriko dira, Fernandoren edo Isabelen atalak…

A! Ez ahaztu burdinarekin, burdinbideekin, desamortizazioekin…

Ez dago gerra handirik…

Euskal Herriko gauzak saiatu naiz galdetzen, oposizioak ere bai…

Pos esooo! Gelan esan duguna! Benga… Asko ikasiiii! Astelehenera arte itxarongo dute zuen galderek, ez? Ezin agoantatu bazaudete, hemen jarri, baina estresatu gabe, e? Bi edo hiru klase geratzen zaizkigu eta joango gara argitzen asuntua… Ondoloin!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

2017 – GARAZI JUANES – Elizabeth Kortright Monroe

Elizabeth Kortright Monroe
Elizabeth Monroe.jpg
Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama

Dorethea Payne Todd MadisonLouisa Adams

Bizitza
Jaiotza New York1768ko ekainaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Richmond1830eko irailaren 23a (62 urte)
Hobiratze lekua Hollywood Cemetery
Familia
Ezkontidea(k) James Monroe
Seme-alabak
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Elizabeth Monroe Signature.svg

Elizabeth Kortright Monroe (1768ko ekainaren 30a1849ko irailaren 23a), Estatu Batuetako bosgarren presidentea izan zen James Monroeren emaztea izan zen. Beraz, Elizabeth Monroe, bosgarren Lehen dama.

Resultado de imagen de Elizabeth Kortright Monroe

Biografia

Elizabeth Kortright Monroe New Yorken jaio zen 1768ko ekainaren 30ean[1]. Aita Lawrence Kortright merkatari aberatsa izan zuen eta ama, berriz, Hannah Aspinwall. Elizabeth bikotearen alaba gazteena izan zen eta 4 senide zaharrago izan zituen: Sarah, Hester, John eta Mary. Elizabethen ama, Hannah, 1777ko irailaren 6 edo 7an hil zen, 39 urte besterik ez zituenean. Hortxe hiltzen, era berean, Elizabethen beste 13 hilabeteko anaia eta biei eman zieten lur New Yorkeko San Jorge kaperan. Elizabeth 9 urteko haurra zen garai horretan eta aita ez zen berriz ezkondu.

Urtebetera, 1778ko abuztuaren 3an, Lawrence Kortright familiaren etxea erre egin zen, Manhattanen 50 bat etxe suntsituta geratu ziren sute batean. 10 urteko haurra zen Elizabeth, aita eta senideek ez zuten beste kalterik jasan.

Aitaren aldeko amonak hezi zuen Elizabeth Kortright eta, gero, frantses eta latinezko heziketa ere jaso zuen, garaiko emakumeek ikasten zuten literatura, musika, dantza eta josketaz gain.

Ezkontza

Ez dakigu ezkon aurretik zertan egiten zuen lan, baina garbi dago New Yorkeko goi mailakoen artean mugitzen zela. Ez zituen 17 urte besterik 1786ko otsailaren 16an James Monroekin ezkondu zenean. Long Islanden pasatu zuten eztei-bidaia eta New Yorken jarri ziren bizitzen, baina Virginiara joan ziren gero, James abokatu lanetan aritu zelarik han. Hasiera batean Fredericksburgen bizi baziren ere, gero, Charlottesvillera joan ziren, han bizi baitzen Thomas Jefferson laguna.

Bikoteak 3 seme-alaba izan zituen: Eliza Monroe Hay (17861840), James Spence Monroe (17991801) eta Maria Hester Gouverneur (18031850). 1790ean, James Monroe Senaturako hautatu zuten eta Monroe sendia Filadelfiara joan zen bizitzera. Hala ere, Elizabethek denbora asko eman zuen New Yorken, bere sendiarekin.

Lau urte geroago, AEBtako ordezkari egin zuten James Monroe Frantzian eta Parisera joan behar izan zuten bizitzera. Gustatu zitzaion hiria eta baita bertako biztanleak ere. Ondo zaindu zuten eta, Iraultza Frantsesaren azken aldian, ezagunagoa egin zen Elizabeth, kartzelan zegoen Lafayette markesaren emaztea zen Adrienne de Noailles de Lafayette kartzelatik libratzea lortu zuenean, gilotinara baitzihoan hau. Markesa George Washington beraren laguna izandakoa zen eta baita beste iraultzaile batzuena ere. Azkenean, 1795eko urtarrilaren 22an, Adrienne askatu egingo zuten.

Elizabeth Monroek era orekatuan uztartu zituen amerikar ohiturak eta Europa zaharraren protokoloak. Frantsesen janzkera hartu zuen beretzat eta, andre dotorea bera, La Belle Americane ezizena eman zioten[2]. Harreman pertsonanalak landu zituzten Monroe senar-emazteak europar ministro eta diplomatikoekin eta ohikoa egin zen sortu berria zen AEB boteretsu eta sofistikatua bilakatzea.

James Monroek Thomas Paine amerikar idazlea kartzelatik ateratzea lortu zuen eta bere Parisko etxean hartu zuen. Luis XVI.a erregearen exekuzioaren aurka zegoelako sartu zutela kartzelara esan zuen.

Berriro itzuli ziren Virginiara eta gobernadore egin zuten James Monroe(17991803). Elizabethen aita eta semea hil ziren eta berak ondorio latzak jasan zituen osasunean. Garaikoek epilepsiaren sintomak ikusi zizkioten eta dar-darak eta konorte galtzeak izan zituen maiz, politikatik aldendu behar izan zuelarik.

Thomas Jefferson agintean egon zenean, 1803 eta 1807 artean, Elizabethek Europara itzultzeko aukera izan zuen eta Londres eta Paris artean bizi izan zen[3]. Senarra Napoleonekin Luisianaren erosketa negoziatzera bidali zuten eta, gero, Erresuma Batuko ministro ere egin zuten. Londresko gizarteak ez zituen Monroetarrak hainbeste estimatu; Parisen berriz, bai, eta 1804ko abenduaren 2an Napoleon koroatu zutenean, bikoteak gonbidapena jaso zuen.

AEBtara itzulita, AEBtako Idazkari egin zuten James Monroe 1811 eta 1817 artean eta Washingtonen bizi izan ziren bera eta Elizabeth. Loudon Countyn, Virginian, erosi zuten etxea, baina denbora gutxi eman zuen hiriburuan. Ez zen asko ageri Elizabeth, funtzio ofizialetan soilik.

Senarra lehendakaritza aurkeztu zen bi kanpainetan ere, 1816 eta 1820, ez zen asko azaldu. Irabazle suertatuko zen hura.

1817an lehendakaritzan sartu zirenean, Elizabethek ez zuen ekintzailetza handirik erakutsi; Etxe Zuria berritzen ari ziren, 1814an britainiar tropek su eman ziotelako eta obrak bukatu gabe zeuden oraindik. Zeremonia Monroetarren etxe pribatuan burutu zuten. Hala eta guztiz, Monroe anderea ez zen gehiegi azaldu, ez gonbidatuei egin ohi zaien agur protokolarioan ere.

1821eko lehendakarita-aldia inaguratzekoan, berriz, Elizabeth bertan egon zen eta Brown’s Hotelen egin zen galan ere bai.

Lehen dama

8 urtez izan zen lehen dama AEBtan, 1817ko martxoaren 4tik 1825eko martxoaren 4ra, baina ez zaigu garai horretako datu asko iritsi, ez gutunik, ezta berak sinatutako dokumenturik ere. James Monroek berak erosi zuen berritzen ari ziren Etxe Zurirako mobiliarioa eta ez emazteak.

Afariak antolatu zituenean, ingeles erara zerbitzatzeko agindua eman ohi zuen, zerbitzari bat gonbidatu bakoitzarentzat. Hala ere, eremu pribatuan, Monroe sendiak frantsesez hitz egin ohi zuen eta beste mundu bat ematen zuen hark. Protokolo gutxiago ezarri zuen bere egitekotan, baina arreta berezia eman zien epaile edo legebiltzarreko kideen edo atzerritar diplomatikoen emazteen bisitei eta Botere Exekutiboaren ekintza kontsideratu zuen hori.

1817ko abenduaren 29an, Monroe lehendakariak kabinetea bildu zuen Etxe Zuriko arau berriak esplikatuz. Elizabeth Monroek tinko eutsi zion bere usteei eta 1818ko urtarrilaren 22an, lehen damaren presentzia beharrezkoa zela ezarri nahi izan zuenean, Estatuko Idazkariaren emaztea zen Louisa Adams bere alde izan zuen.

1819an, Monroetarrek Washington utzi eta Independentziaren Eguna Virginiako etxean ospatzea erabaki zuten. Hainbat hiritarrentzat iraina izan zen eta Elizabeth Monroeren protokoloek haserrea piztu zuten, Washingtongo administrazioan egin ziren beste harrera ekintzak boikoteatzen hasi zirelarik[4]. Seigarren lehen dama izango zen Louisa Adamsek ere antzeko gizarte politika ezarri zuen eta haren harrerek ere boikota jaso zuten –Londresen jaioa zen andre hau atzerrian jaiotako AEBtako lehen dama bakarra zen Melania Trump iritsi arte-. Azkenean, Monroe presidenteak bigarren bilera bat antolatu zuen kabinetean 1819ko abenduaren 20an eta botere exekutiboak arauak onartu behar zituen heinean, estatuko beste botereek eta haien familiak, lehendakariordeak eta kabineteko gainontzeko kideek nahi eran antola zezaketela bere gizarte politika propioak erabaki zuten.

Monroetarren bigarren agintaldian, Elizabethen egiteko era onartuta zegoen, jada, eta gonbidatuak Etxe Zurira itzuli ziren. Lehen damaren egitekoak emendatzen hasi ziren, pixkanaka, eta 1824ko Lafayette markesari egindako harrera bereziki garrantzitsua izan zen.

Elizabeth Monroek egiten zituen agerraldietan, alai eta arduratsu agertu ohi zen, baina beti zituen familiako emakumeak lagun. Etxe Zuriak ez zuen Elizabeth Monroeren osasunari buruzko argibiderik eman, baina the falling sickness zuela esaten zuten eta, gaur epilepsia zela uste bada ere, lehen dama burutik sano ote zegoen zurrumurruak zabaldu ziren garai hartan.

Azken urteak eta heriotza

1825ean, Elizabeth Monroe oso gaizki zegoen osasunez eta, senarraren lehendakaritza garaia bukatu bazen ere, 3 astez jarraitu behar izan zuen Etxe Zurian. Loudongo konterrira, Virginian, Washingtonetik gertu, erretiratu ziren eta ezer gutxi agertu zen jendaurrean.

Etxe Zuria utzi eta urtebetera, atakea jasan zuen tximini baten ondoan eta erredura larriak izan zituen. Handik 3 urtera hil zen eta Monroek bera ere laster joango zela iragarri zuen. Horrela izan zen, 10 hilabetera hil baitzen.

1830eko irailaren 23an hil zen Elizabeth Kortright Monroe, 62 urte zituenean[5].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elizabeth Kortright Monroe Aldatu lotura Wikidatan

 

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – HISTORIA – Hautaprobetarako errepasoa – 1. parterako TESTUEN ERANTZUN POSIBLEAK

Kaixo! Ziurrenik ez duzue beharrik izango, baina… balio badu ere… Hementxe doaz laburpenak eta iruzkinen erantzun posibleak? Hori dena jarri behar al da? Ez, noski! Garai honetan, emandako erantzunetik ezaguna egiten zaizuena azpimarratu eta arrotza eta berria dena baztertu. Nahikoa izango duzue! Eskematxo bat egin, ideiak ahalik eta ordenatuen aurkezteko eta… ya está!

Akordatu ortografiarekin, errepasatu maiuskulak, errege-erreginen izenak…

Puntu eta aparteak ere jarri. Ez ito zuzentzailea!

Eta bukaera borobil bat ematen saiatu. Eta ya está!

Gaien LABURPENAK

TESTUEN ERANTZUN POSIBLEAK

1. parterako testuak

1.ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIALDIA (1808-1814) – CÁDIZKO GORTEAK ETA 1812KO KONSTITUZIOA (1808-1814)

1. Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)

2. Persiarren Manifestua (1814-04-12)

2.ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA FINKAPENA (1834-1874)

3. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)

4. Burdinbideen Lege Orokorra (1855-06-06)

3.FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833-1878)

5. 1839ko urriaren 25eko Legea

6. 1876ko uztailaren 21eko Legea

4.ERRESTAURAZIOKO SISTEMA POLITIKOA

7. 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

8. Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea (1901)

5.EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK (1875-1923)

9. Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)

10. Vicente Blasco Ibáñezen El intruso eleberriaren pasartea (1904)

6.LANGILE MUGIMENDUA ETA NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN (18?0-1923)

11. Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)

12. La Lucha de Clases astekariko artikulua (1896-05-23)

Izan diren azterketak, berriz, hementxe dituzue laburtuta.

Eta osorik nahi badituzue, berriz, hementxe.

Ba… horixe dago oraingoz! Asko ikasi eta zorte on! Ea ekaineko zuzentzaileak baino jatorrago portatzen zaizkigun uztailekoak! Larga vida al rock&roll!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – HISTORIA – OHIKOA (3. errekuperazioa)

Apa, txikas! Ez daukat oraindik azterketa inprimatuta, baina, gutxi gorabehera… horrela geratuko den pinta dauka…

  • 7. gaia: 1 puntu
  • 8. gaia: 1 puntu
  • 9. gaia: 0,5 puntu
  • 10. gaia: 1.5 puntu
  • 11. gaia: 0,5 puntu
  • 12. gaia: 3.5 puntu
  • 0,25 puntu: 2 galdera
  • 0,5 puntu: 12 galdera
  • 0.75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera:
    • Estatutu Proiektuetako bat
    • Edo Konstituzio bat (1931 edo 1978) edo Estatutua

Horretaz gain, zera esango nizueke…

  • Ebaluazioan atera ziren galderak eta errepaso klaseetan landu ditugunak: 6.25
  • Galdera berriak, baina errepaso klaseetan landu ditugunak: 1.75 puntu
  • Estatutu Proiektua: 1 puntu
  • 1978ko konsti edo estatutua: 1 puntu

Beste datu bat: Azken bi horiek alboan utzita, gaur (ASTEARTEA) 4 puntu, behintzat, landu ditugu. Atzo gehiago oraindik…! A! Koadroa ez da berdin-berdina; izen pare bat ezberdinak dira…:

Zuen biharko galderen zain geratzen naizzzz! Asko ikasi, txes!!!

 

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – HISTORIA – 3. ebaluazioa-2. zatia – Dudak III

Iepeeee! Langileen eguna badatorrela-eta… lanak garbituta utzi beharko ditut hemen!

Maria

Gabon Koro ! Galdera bat, 9.2.2 puntuan pila bat lege azaltzen dira, baina garrantzitsuenak zeintzuk dira? Edo denak izan behar ditugu kontuan? Zaila da…

Apa, neska! Beno… Begiratzen aritu naiz eta… bai da interesantea galdera hori eta osotasunean begiratu beharko zenioke… Laguntzeko daude jarrita puntu pila horiek, eskemakoak, eta horiek jarraituz, ez zait galdera zaila iruditzen…

  1. Gerra Zibila eta alderdia: Falange Española+JONS egin zuela eta hori dena.
  2. Sindikatuak: Nahi baduzu, ez daukazu den-dena esan beharrik, baina ezin da falta Sindikatu Bertikala.
  3. Lege berezia: Erantzukizun Politikoen Legea eta esplikatu pixkat.
  4. Errepresioa: Mazoneria eta Komuinismoaren aurkako Legeak, Estatuaren Segurtasunerako Legea eta Gorteen sorrera (Baina ez demokratikoak, klaro!)
  5. Gorteak. Legebiltzarraren antzekoa, baina oso ezberdina. Frankismoaren ingurukoa, hark izendatua, aholkularia bakarrik…
  6. Eskubide eta betebeharrak: Espainiarren Foruaz hitz egin behar duzu labur-labur.
  7. Ondorengotza Legea: Espainia = Erresuma. Baina nor izango ote da erregea? Francoren esku dago.
  8. Antolaketa politikoa: Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea. Zer zen esplikatu eta listo. Behin baino gehiagotan aritu gara horretaz.
  9. Demokrazia: Hau ere askotan atera zaigu. Ez zen demokrazia, Demokrazia Organikoa baizik, Gorte frankistez ari zena…

Puntuak eskeman jarrita daudenez, ez diot zailtasunik ikusten galdera honi…

Maria

Aaa eta 200. orriko eraginei ez diet loturarik harrapatzen politika autarkikoarekin… Azalduko?

Autarkiak zer suposatu zion Espainiako antolaketari: Burokrazia eta estatuaren interbentzioa + Korporatibismoa (eta sindikalismorik ez!) + Industria atzeratu eta askok nekazaritzara itzuli behar + Estatuak sustatu beharreko sektore nagusiak identifikatzen zituen eta, atzerriarekin ezer nahi ez zenez, hornikuntza pattala; Inbertsio pribatu gutxi eta estatuak INI sortu (instituto Nacional de Industria) berak egiteko egin nahi den sustatze hori.

Amets

Kaixo Koro! Estatutun lenengo paragrafoa esplikau mesedez
  • Azkenean egin zuten Konstituzioa eta Estatutua egiteko ordua etorri zen (Gogoan izan UCD horren zain ibili dela…).
  • Total ke, arazoak ez ziren hor bukatu, ez baitzen argi geratzen asuntua…
  • Oinarria gerra zibil garaian onartutakoa izan zen, luzexeagoa…
  • Euskaldunak saiatu ziren 4 probintzien asuntuan, baina UCDk nanai esan zuen… eta 3 probintziakoa geratu zen.
  • Aipamen bat bai txertatu zuten, Nafarroak nahiko balu, sartzeko aukera izan zezakeela esanez…

Leire

Kaixo Koro, 12.1.1.1 puntuan II.gobernuaren barruan, Arias Navarro erreformaren aurka egonda zergatik sartu zituen bere gobernuan erreformaren aldeko pertsona batzuk?

Ba… garaiak aldatuta zeudelako eta ezin ziolako frankismopuroydurori gehiago eutsi. Zerbait aldatu beharrean zegoen, ahalik eta gutxien, hori bai! Baina ez zuen inoren gustua egin: Batzuentzat demasiau, besteentzat, berriz, birria bat…

Garazi

Kaixo Koro,
9.2.2.ko lege guztien izenak jakin behar dira? Eske asko ari zait kostatzen puntu hau ikastea…

Mariari goian esplikatu diodana begira ezazu. Zertxobait zabaldu eta ya está! Puntuak eskeman doaz eta errazago egingo zaizu horrela.

Inge

10.1.2.3. puntun bigarren paragrafoa ez det ulertzen, Mugimendu Nazionalaren Funtsezko Oinarriaren Legea jartzen dona.

Teknokratak sartzen ari diren unea da. Badakizu, aurrerapenak ekonomian, baina … frankismopuroyduro. Mugigimendu Nazinalaren Funtsezko Oinarrien Legea aldarrikatu zuen Francok. Oso ponpoxoa, baina betiko Movimiento Nacional hura zen, falangistena, zin egin behar ziren, politikan aritzeko bide bakarra zen…

Amets

Koro 12.1.1.4 puntuko alderdin izenak bai? Ta pertsonanak? Danak liatzen ditut…

Ba… bai… Batez ere, beste hauteskundeetan ere aterako direnak… Tiernorekin ahaztea ez da hain larria, baina Felipe González edo Fraga jakin behar dituzu kokatzen…

Irati

Kaixo Koro,
10.2 puntuan jartzen du Langile Komisioak hauteskunde sindikaletan arrakasta handia izan zutela, baina ez zeuden debekatuta?
Horrez gain, bi paragrafo daude elizaz hitz egiten puntu horretan ez ditudanak ulertzen.

Bai… legez kanpo zeuden, baina PSOE ere legez kanpo zegoen eta beste alderdiak ere bai… Eta sindikatuak era bai. Baina lantegietan, jendea antolatu egiten zen… ahal zen bezala… Ez ziren orain ezagutzen dugun eran egingo, ixilean, kontuz, beldurrez…

Hasieran, Eliza, orohar, frankismoaren ondoan dago, baina gauzak aldatzen doaz. Hasieran, behe aldekoak inguratuko dira langileen problematikara eta hainbat erakunde kritiko samar agertuko dira, baina goialdekoak frankismoarekin daude eta kortea emango die Acción Catolika bezalako erakundeei. No mola…

Leire

Kaixo Koro,
10.2 puntuan erakunde kristauen zatia ez dut ondo ulertzen

Honen aurretik esplikatu diot Iratiri. Bigarren paragrafoarekin nahikoa duzu.

Irati

Atsaldeon!!
1978ko testuaren egiturak hainbeste puntu dituenez, galdetzen nintzen ea batzuk beste batzuk baina azpimarragiarriagoak ote diren…

Aiiii! Barkatuuu! Hori ez da ikasi beharrr! Emaitzetara pasa zuzenean!

Irati

Kaixo!
12.1.2.2 Gernikako Autonomia Estatutua puntuan parentesi artean 7 puntu daudela jartzen du. Ahalko zenituzke konstituzioan bezala hitz batzuk jarri?

Bale… Proposatuko dizkidazu zuk? Ea konbentzitzen nauzun! Nimutxonipoko jarri…

Irati

12.1.1.3 gasteiz eta Jurremendi jartzen duen lekuan nahikoa da esatea tentsio handia zegoela, hildako ugari egon zirela eta ondorioz estatuak salbuespen egoera dekretatu zuela?

Bai.

Beno, yiyos! Gaurkoz bukatu dudala uste dut! Bihar arte, Bonaparte!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – HISTORIA – 3. ebaluazioa-2. zatia – Dudak II

Iep!

Garazi

Kaixo Koro,
10.1.3.2. ez dut oso ondo ulertzen

Bai… Ekonomia hobetzen ari den horretan, diktadurak lehengoan jarraitzen du eta ez da askatasunik lortzen… Hortik aurrera hainbat puntu ezberdin kontatzen dizkizu funtzionamenduaz… Batzuk ulertuko dituzu eta besteak ez… Konkretatu zerbait ez duzunen ulertzen, bale?

Inge

Kaixo koro! 10.1.2.3 ez det ulertzen, esplikau daikezu gainetik labur labur?

Trantsizio ekonomikoaz ari da. Francoren ondoan falangistak bakarrik zeuden hartatik, Opus Deiko batzuk ere sartu zituzten agintean, teknokratak deiturikoak, paragranpikedelosfalangistas! Aldaketa ezberdinak egingo zituzten… Ulertzen ez duzuna konkretatu…

Amets

Epe Koro! 10.2ko laburpen bat ingo mesedez, galduta nago

Oposizioaz ari da… Lan zaila jartzen didazu… Talde ezberdinak (6), Gizarte gatazka, 2 estrategia, Arrazoiak, Antolakuntza berria, Errepresioa, Erakunde kristauak, Oposizioko taldeak, PSOE, CCOO, Katalunia, EH, Unibertsitatea dira tratatu beharreko puntuan eta horietako batzuk lerro pare batera ez dira iristen… Nola laburtu laburtuta dagoena? Puntu horien erantzunetan kontzentratzen ahalegindu!

Naiara

Kaixo Koro!
12.1.1.6 puntuan zer esan zenuen zela garrantzitsua? Ez nintzen asko aklaratu…

Ea ba… Estatuaren lurralde antolaketaz ari gara…

  • Egoera Frankismoa zentralista zen eta nazionalistek txungopastel izan zuten orduan. Orain zer?
  • Gobernua: UCDk arazo hori zenbat eta gehiago atzeratu hobe, konstituzioa egin arte! Baina Katalunian eta EHn presa zegoen.
  • Autonomiak: Tentsio horretan, Suarez saiatu zen erbesteratutako lehendakariekin bakea egiten eta Leizaola eta Tarradellasi deitu zien eta behin-behineko Generalitat bat funtzionatzen hasi zen Katalunian. EHn, berriz, ez, Leizaolak ez zuen Suarezekin hitz egin nahi izan. Suarezek goxoki batzuk eman zituen hala ere: ikurriña legeztatu, amnistia eman… Azkenean, 3 probintzia autonomia aurreko prozesuan sartu ziren… Nafarroa ez… Baina beste lurraldeetara ere autonomia prozesua zabaldu zen. Madrilek berak eutsi zien, ordea, atal garrantzitsuenei…

Irati

Kaixo, Ullastres eta Navarro Rubioren egonkortasunerako planean (10.1.3.1.), hazkunde ekonomikoaren arrazoietan, bigarren puntua ez dut ulertzen: “ekipamendu omdasunen inportazioaren liberalizazioa”. Explikatuko al zenidake??

Bai… Makina onak jartzeak enpresa hobetuko luke eta hemen ez daude. Kanpotik ekartzea baimentzen da, liberalizatzea.

Ba… aiooooo, majikos! Asko ikasi!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – ANE ERRAZKIN – John Logie Baird

John Logie Baird
John Logie Baird in 1917.jpg
Bizitza
Jaiotza Helensburgh1888ko abuztuaren 13a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Bexhill-on-Sea1946ko ekainaren 14a (57 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (istripu zerebrobaskularra)
Hezkuntza
Heziketa Glasgowko Unibertsitatea
University of Strathclyde
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea asmatzailea, Ingeniaria, fisikaria, ekintzailea eta ez-fikzio idazlea
IMDb nm1349696

John Logie Baird (Helensburgh, Eskozia, 1888ko abuztuaren 14aBexhill-on-Sea, Erresuma Batua, 1946ko ekainaren 14a) ingeniari eta fisiko britaniar bat izan zen. Telebista publikoaren lehen sistemaren asmatzailea izan zen eta koloretako lehen telebista ere asmatu zuen.

Biografia

John Logie Baird Helensburghen jaio zen, Erresuma Batuan, 1888ko abuztuaren 14an. Aita St Bride-eko elizaren apaiza zen John Baird izan zuen eta ama, berriz, Jessie Morrison Inglis, Glasgowko ontzigile aberats batzuen iloba umezurtza. Bikotearen 4 seme-alabetatik gazteena zen.

Helensburgheko Larchfiel Akademian ikasi zuen, orain Lomond Eskolako zati denean, Glasgow eta Eskozia Mendebaldeko Eskola Teknikoan (gerora Strathclydeko Unibertsitate bihurtuko zenean) eta Glasgowko Unibertsitatean ikasi zuen[1].

Bakartia eta osasunez pattala, ingeniaritza elektrikoa ikasi zuen eta telebistaren aitzindarietako bat izan zen, irudiaren esplorazioko sistema elektromekanikoa (edo telebista elektromekanikoa) asmatu baitzuen, Nipkowen diskoan oinarrituta.

1922an urrutitik irudiak helaraztearen aukera aztertu zuen eta, 1924an, Maltako gurutze baten irudi keinukari bat igortzea lortu zuen. 1926ko urtarrilaren 26an, berriz, Soho barrutiko Frith Street 22ko laborategian (Londres) zientzialari talde baten aurrean telebistaren sistema erreal baten lehen erakustaldia egin zuen; Bill txontxongilo zaharra izan zen gailuaren pantailan azaldu zen lehena, hain zuzen ere. Nahiz eta irudi ñimiñoaren bereizmena 25 lerroek baino ez osatu, aurpegia erraz antzeman zitekeen[2].

Resultado de imagen de primera television 19261926an, telefono-kable baten bidez, Glasgow eta Londresen artean telebista seinale bat bidaltzea lortu zuen eta, urte berean, Baird Television Development Company Ltd sortu zen asmakizun hau komerzializatzeko. Urte hartan, ekorketaren abiadura 12 imajin eta erdi segundokoraino hobetu zen. Tonuaren graduazioarekin batera, mugimenduan zeuden irudiak transmititu zezakeen lehen telebista sistemaren esposizioa izan zen. Gainera, apirilean, AEBetako Bell Laborategiak 2.500 elementuko hargailuaren pantaila erakutsi zuen: formatu handiko eta mugimenduan zeuden irudiak sortu zituen, 50 zutabe eta 50 neonezko lanparak osatzen zutena. Lanparatxoak erraztasunez erre eta maiz ordeztu behar arren, asmazioaren bideragarritasuna egiaztatzeko gai izan zen Baird. Urrutiko lehen igorpenak Hotel Zentraleko telebista batera izan ziren, Glasgowko Geltoki Zentralean zegoena. Bestalde, 330 kilometro igaro zituen beste bat bidali zuen AT & T geltokitik Bell Laborategietara. Azkeneko honen estazioak New Yorken eta Washington DCn zeuden. 1927ko apirilean burutu zen esperimentu hau, asmatzailearen manifestazioaren hilabete bat lehenago, hain zuzen ere.

1928ko uztailaren 3an koloretako lehen igorpena lortu zuen. Horretarako, irekitzearen hiru kiribilekin seinalearen transmisio eta hartzearen ertzetan eskaneorako diskoak erabili ziren, espiral bakoitzak funtsezko kolore desberdin bat izanik. Horrez gain, argiztapena txandakatzeko kommutadore bat eta hargailuaren izkinetan kokatutako hiru argi-iturri. Bestalde, telebista estereoskopikoa ziurtatu zuen[3]. Urte horretan, bai Londrestik eta bai Ozeano Atlantiko erditik (transatlantiko batean zegoela), irrati-seinaleak helarazi zituen New Yorkera; bigarren hau burutzeko, kanaltzat erabiliko zuen telebista bat instalatu zuen itsasontzian, igorle txiki bat izango zena.

1929an, bere 240 lerroko ekorketa sistema British Broadcasting Corporation (BBC)k beregan hartu zuen modu experimentalean. Gero, 1930ean, Plessey modeloko gailuarekin komerzializatu zen eta, honi esker, 3.000 ikusentzulek, gutxi gorabehera, igorpenak jaso ahal izan zituzten. Abenturazaleenek beraien hartzaile propioa muntatu zezaketen lotu gabeko piezen kita erosiz.

Urte haietan, aldi berean eta independenteki, Alemaniako Posta Bulegoa haren sistema elektromagnetikoan oinarritutako emisio sistema bat garatzen ari ziren. Laguntza teknikoa eta logistikoa eskatu zioten Bairdi eta berari esker, Alemania telebista sare bat izaten lehen herrialdea izan zen; izan ere, Berlinen instalatuta zegoen Paul Nipkow igorlea, munduan zehar 1936ko Olinpiadak lehen aldiz transmititu zituena izan zen. Aitzitik, saiakera honen irteerako potentzia ez zen oso altua eta, ondorioz, berlindarrek eta inguruko hirietakoek hasiera ematea hurrengo egunetan gozatu beharra izan zituzten. Alemaniar irratitelebista honek1944ra arte iraun zuen, Berlinen aurkako bonbardeketa aliatueek emisioa eten zutenera arte.

1932 aldera, Baird eta bere teknikoek telebista igorleak jarri zituen Parisen (Eiffel Dorreko azken solairuan), Berlinen, Erroman, Londresen eta Moskun. Lehenengo hiru hiriak transmisio onena izan zuten, 60 lerro helarazten baitzituzten irudiko. Azkeneko bi hirietan, berriz, 30 eta 50 lerro soilik. Haatik, britaniarrek (BBC) eta estatubatuarrek ikerketaren sistema elektronikoari eginiko apostuak (Guglielmo Marconik komerzializatutako irudi hodiak) abantaila galtzearaztea egin zion. 1937an BBCk hala 405 lerro zituen Marconiren sistema nola 240ko Bairdena txandaka erabiltzen zituen, eta, ikusentzuleek gehiena gustatzen zitzaienari botoa emanez izango zen kalitate onenekoa. Oraingoan, Bairdek galdu egin zuen, ordea. Ikerketarako sistema elektromagnetikoa nabarmenki hobetu arren (325 lerro edota 400 arte iritsi zen), ezin izan zuen ingeniariaren sistema elektronikoaren definizio eta irudiari aurre egin[4].

Resultado de imagen de John Logie BairdBigarren Mundu Gerran koloretako telebistaren garapenean ibili zen lanean eta 1942ko abuztuaren 16an koloretako lehen hodi elektronikoaren erakusketa egin zuen.

Bere osasun makalak okerrerantz egin zuen eta, 1946ko ekainaren 14an, istripu zerebrobaskular batek hil zuen Bexhill-on-Sean (Ekialdeko Sussexen, Erresuma Batuan). Bere ama, aita eta emaztearekin batera hobiratu zuten Helensburgheko hilerrian.

Bere etxea 2007an eraitsi zuten eta, orain, Baird Court izeneko etxebizitzak eraiki dituzte bertan[5].

Resultado de imagen de John Logie Baird

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Logie Baird Aldatu lotura Wikidatan

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif