2020-2021-HISTORIA-OHIKOAK-3. er-DUDAK I

Iep!

Irati

  • Koro, esplikauko gerra hotzan pasatakoa mundu kapitalista eta komunismon artekoa …

    Eta tardofrankismoaren krisia ere mesedez, labur labur

Hortxe noa! Pentsatzen dut lehenengoan honetaz galdetzen duzula: ERREGIMENAREN BALIOBERRITZEA NAZIOARTE MAILAN (0,5 puntu) 10GAIA

  • II. MG amaitu ondoren, AEB (kapitalista) eta SESB (komunista) gero eta okerrago eramaten hasi ziren. NBE sortu zen, baina nazioartean GERRA HOTZA nagusitu zen. NATO erakunde militarra bloke sozialistaren aurka aritzeko sortu zen.
  • ANTIKOMUNISTA izateak biziki erraztu zuen Espainiako erregimenaren NAZIOARTEKO ONESPENA.  Horrela hasi ziren berriro AEBen eta Espainiaren arteko harreman diplomatikoak eta ENBAXADORE ATZERRITARRAK Madrilera ITZULI ziren. AEB-k Espainian BASE MILITARRAK ezartzeko aukeraren truke, MARSHALL PLANA eman zioten. Frankismoa politikoki onetsi eta gero, Espainiari NAZIOARTEKO MERKATUETAKO ATEAK ZABALDU zitzaizkion.
  • Francok bermatu egin zituen ELIZA katolikoaren pribilegioak eta, ordainetan, Vatikanoren babes garrantzitsua ere jaso zuen erregimenak.
  • Azkenean, 1955ean eskubide osoko kide bihurtu zen Espainia NBEn, eta erregimen frankistak NORMALIZATU ahal izan zituen horrenbestez nazioarteko harremanak.

Hori litzateke erantzun osoa. Ulertzen duzu orain?

Bestea, berriz, TARDOFRANKISMOAREN KRISIAZ galdetzen duzu:

Arazoak

  • MATESA auziak bistan utzi zituen falangisten eta Opus Deiko kideen arteko gatazkek, edo “aperturisten” eta “inmobilisten” arteko tirabirak. Enpresa horrek fraude bat egin zuen, ez dirutza handikoa, baina… Esportazioak egiten zituen itxurak egiten zituen, dirulaguntzak jaso ahal izateko. Teknokrataren bat zegoen inplikatuta eta Fragak (Ministro de Información y Turismo) albistea publikatzea erabaki zuen, horrela Francoren aurrean Opus Deiko kide haiek gaizki uzteko idean. Hala ere, ez zitzaion ondo atera Fragari, Carrero Blancoren iritziz, publikatze horrek denei egin baitzien kalte, frankista guztiei, beraien arteko tirabirak bistan utzi zituelako… Zigortu gutxi izan zen! eta Fraga Londresera bidali zuten enbaxadore…(paretik kendu, behintzat!).
  • Gainera, gero eta sektore gehiago jarri zen FRANKISMOAREN KONTRA.
  • Franco ZAHARTUTA zegoen erabat eta laster desagertuko zen ideak egonezina sortzen zuen etorkizunari begira.

Erregimenaren jarraipena

Francok frankismoak jarraitzeko plana egina zeukan eta JUAN CARLOS ezagutu zuen erregegai.

Baina ez zen ezer asko aldatzen eta ERREPRESIOA zen erantzuna. PROTESTAK ugaritu ziren eta SALBUESPEN EGOERAK ezarri ziren, EHn bereziki.

Erregimenaren balantzak

  1. BURGOSKO AUZIA: ETAko kide batzuen aurka egin zen epaiketa zela-eta. EH-n izugarrizko oihartzuna: etengabeko PROTESTAK eta GREBA OROKORRAKMUNDU GUZTIAN. Azkenean, HERIOTZA-ZIGORRA eman zitzaien, baina INDULTUA eta EZ ZEN BETE.
  2. TARANCÓN Espainiako Elizaren buru aukeratu zuten. Francorekin harreman zailak zituen eta Franco ahalegindu zen beste bat aukeratzen, baina… Problems! Gainera, EUSKAL APAIZAK  torturen aurka… eta atxilotu, epaitu, zigortu…  AÑOVEROS ere ez dugu ahaztu behar. Bilboko gotzaina zen eta mezetan irakurriko zen mezua zabaldu zuen bere diozesiko apaizen artean. Frankismoari kritikak egiten zitzaizkion hor eta Francok ezin zuen hori onartu. “Arresto domiciliario” ezarri zion obispoari. Tarancón, nola ez, bere obispoaren alde aterako da hemen ere… eta Francoren kontra, klaro!
  3. Erakunde politiko eta sindikalak diktadorea hilko zen egunerako prestatzen hasiak ziren:
    • CCOO. eta UGT sindikatua antolatzen ari zen.
    • Gauza bera egin zuen PSOEk geroxeago.
    • Kataluniako Batzarra osatu zen lau puntuen inguruan:
      • amnistia orokorra
      • askatasun demokratikoak
      • 1932ko Estatutuaren behin-behineko Errestaurazioa “autodeterminazioaren eskubide osorako baliabide gisa”
      • “penintsulako herri guztien ekinen koordinazioa demokraziaren aldeko borrokan”.
    • PCEk greba orokorrera deitzen.
    • Urte hartatik aurrera guztiz zabaldu zen GREBA MUGIMENDUA: amnistia, askatasun politikoak, alderdi politikoen legalizazioa, autodeterminazio eskubidea eta haustura politikoa eskatzen zuten.
  • KRISI EKONOMIKOA mundu osoan.
  • 1973ko abenduan, atentatu batean hil zuen ETAk CARRERO BLANCO almirante eta gobernuko burua eta ERREGIMENAREN IRAUPENA LARRI!
  • SAHARA deskolonizaturik, ARMADAREN JARRERA ZEIN IZAN ZITEKEEN zen galdera. Diktadorea hilko zenerako prestatzen ari ziren denek.
  • 1975ean FrancoHERIOTZA-ZIGORRA ezarri zien 5 lagun antifrankistei eta FUSILATU egin zituzten ETAko bi militante eta FRAP-eko hiru. Handik gutxira, 1975eko azaroaren 20an HIL ZEN Franco. Azaroaren 22an izendatu zuten Juan Carlos Espainiako errege.

Horrela balio dizu?? Benga, animooo!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s