2020-Koro Nabirus-ENPRESA-10. astea I , II eta III

III. kontrolilloa dator asteazkenean.

10. gaia errepasatzen: WILSON eta FIFO-LIFO.

Ordua: 14:00etan, bideollamada.

ORDUA BAINO LEHEN prestatuta izan: arkatza, goma (edo boli, tipex), erregela, fosforitoak… FIFO-LIFO egiteko, txantiloiak ere beharko dituzue. 3 beharko dituzue FIFO-LIFOrako!

ORDUA ere kontsultatu beharko duzue…

Denbora zehatz bat izango duzue… El tiempo pasa, nos vamos haciendo viejos…

Gogoan izan:

  • Apunteak aurrean izan ditzakezue (inkluso el primo de Zumosol).
  • ZUEN IZENA jarri ariketa egin behar duzuen paperean. Buruketaren “eskeletoa” ere izan dezakezue… Zerbaitegatik zaudete etxean, lanean…
  • Ordenatuak izan behar duzue; ez ibili behean kalkulatutako gauzak goian eransten…
  • Zentzua behar du!
  • FORMULA jarri eta ez asmatu zenbakiak. Nondik etorri diren garbi behar du!
  • UNITATEAK jarri. Kontuz grafikarekin! ONDO markatu zer den gauza bakoitza eta puntu guztiak atera! Fosforitoak, koloreak… erabili!
  • Ondo bereiztu zer den K handia (KOSTUAK) eta zer k txikia (kantitatea)!
  • Esplikatu.

  • KARPETA HONETAN sartuko duzue zuen ariketaren argazkia. GARBI-GARBIA BEHAR DU, E? Ke estoy mayortzitaaa! (PROBATU AURREZ EA NOLA SARTZEN DUZUEN!)
  • Horrela IZENDATUko duzue: 3-WILSON-Zure izena eta abizena.
  • Denbora: ? min

Dudarik baduzue, galdetuu! Badakizue, nola; beti bezala: Hangouts. Bakarka! Aioo!


GAURKO BURUKETAK

WILSON

Nikolas Jakintzako almazenaren arduraduna da. Garai hauetan, garbi ikusi du txoko bat aurreikusi beharko duela musukoak gordetzeko. Datorren ikasturtean 363 kutxa beharko dituela uste du. Eskari bakoitza egitea 40 euro kostatuko litzaioke eta 10 eurotan erosiko luke kutxa bakoitz- Biltegiratze-tasa, berriz (ondo gordetzeko, infekzio-arriskurik gabe…), % 3koa da.

Grafikoa egiteko beste datu hauek ere beharko dituzu: 

  • Hornikuntza-epea = 10 egun
  • SS = 40 kutxa

___________

  • Kalkulatu Nikolasek egin beharko lukeen ESKARI HOBEZINA.
  • GRAFIKOA ere egin.
  • Ondo-ondo esplikatu!

FIFO-LIFO-BPH

  • Martxoaren 13an, Nikolasen almazenean, 1.000 musuko-kutxa zeuden, bakoitza 20 eurotan erosia.
  • Martxoaren 30ean, Nikolasek beste 500 erosi zituen, 10 eurotan.
  • Apirilaren 15ean, gehiegi zituela-eta, 200 saldu zituen.
  • Apirilaren 30ean, berriro egin zuen erosketa: 100 kutxa 15 eurotan.
  • Maiatzaren 15ean, 1.000 saldu zituen.
  • Maiatzaren 30ean, 350 saldu zituen.

Egin almazeneko fitxa 3 metodoen arabera.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s