2020-Koro Nabirus-ENPRESA-9. astea III eta IV

II. kontrolilloa dator ostegunean.

9. gaia errepasatzen ari gara: BOLANTES.

Ordua: 10:00etan, bideollamada.

ORDUA BAINO LEHEN prestatuta izan: arkatza, goma (edo boli, tipex), erregela, fosforitoak… ORDUA ere kontsultatu beharko duzue…

Denbora zehatz bat izango duzue… El tiempo pasa, nos vamos haciendo viejos…

Gogoan izan:

  • Apunteak aurrean izan ditzakezue (inkluso el primo de Zumosol).
  • ZUEN IZENA jarri ariketa egin behar duzuen paperean. Buruketaren “eskeletoa” ere izan dezakezue… Zerbaitegatik zaudete etxean, lanean…
  • Ordenatuak izan behar duzue; ez ibili behean kalkulatutako gauzak goian eransten…
  • Zentzua behar du!
  • FORMULA jarri eta ez asmatu zenbakiak. Nondik etorri diren garbi behar du!
  • UNITATEAK jarri. Kontuz grafikarekin! ONDO markatu zer den gauza bakoitza eta puntu guztiak atera! Fosforitoak, koloreak… erabili!
  • Ondo bereiztu zer den K handia (KOSTUAK) eta zer k txikia (kantitatea)!
  • Esplikatu.

  • KARPETA HONETAN sartuko duzue zuen ariketaren argazkia. GARBI-GARBIA BEHAR DU, E? Ke estoy mayortzitaaa! (PROBATU AURREZ EA NOLA SARTZEN DUZUEN!)
  • Horrela IZENDATUko duzue: 2-BOLANTES-Zure izena eta abizena.
  • Denbora: 20 min

Dudarik baduzue, galdetuu! Badakizue, nola; beti bezala: Hangouts. Bakarka! Aioo!


GAURKO BURUKETA

Enpresa batek hidrogela saltzen du. Normalean, Txinan erosten du beti eta pote bakoitza 6.5 euro kostatu ohi zaio.

Garai honetan, eskaria disparatu da eta hornitzailea ez zaio garaiz etortzen. Erosle mordoa etortzen zaio hidrogel bila eta bera stock gabe geratzen da maiz. Desesperatuta, bera ekoizten hasteko idea lantzen ari da. Horretarako, makina bat erosi beharko luke Alemanian eta 120.000 euroko despoltsapena suposatuko lioke horrek. Horretaz gain, pote bakoitzaren kostua 3.5 eurokoa litzateke.

  1. Zenbat pote ekoiztu beharko lituzke inbertsioa ondo ateratzeko eta txinoei erosi beharrean berak ekoizteko?
  2. Grafikoa egin eta esplikatu.
  3. Badirudi aurtengo pandemia honetan erraz beharko lituzkela 50.000 pote. Zer diozu? Zer komeni zaio?
    1. Eragiketak egin hori guztia azaltzeko.
    2. Bigarren galderan egin duzun grafika kopiatu eta KOLORE EZBERDINEZ oraingo egoera berri hori erantsi.
    3. Ondo esplikatu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s