2020-Koro Nabirus-HISTORIA-1. astea-Astelehena (2020-III-16)

Iep! Kaixo denoi! Gauden egoera berezi honetan ere, lavidasigueee!  Batxi2 urte larria izan ohi da beti, baina aurten larritasun bereziak etorri zaizkigu. Sekula gertatu ez diren gauzak ari zaizkigu etortzen… Oporrak galduko ote ditugun beldurrez, Hautaprobak atzeratuko diren edo ez, aurreikusitako martxarekin jarraitzen ari gara eta gaur ere lana planifikatzen (eta egiten!) jarraituko dugu.

Hasiera…

Broman hasiko gara, baina honek ez dauka batere graziarik, e? Arreta erakarri nahian…

Al hiloooo…

Inork ez daki zenbat iraungo duen honek eta, badaezpada ere, hobe dugu lana sistematizatzea eta ez gerorako uztea. Geratzen diren gaietan, joango naiz azpimarratu berezi bat iradokitzen -gelan garraxi heavy bat izango zutenak, klaro-

9. gaian jarraitzen dugu eta hau ikusiko genuke girotzeko:

Kolpe frankista eta gerra osteko biktimak (10:30 min)

Eta hona pasatuko gara gero:

9.4 Autarkia ekonomikoa eta nazioarteko politika

Apunteak dituzue hortxe (eta ahaztu bazaizkizue, lasai! Hemen daude!) eta nik emango dizkizuet azpimarratzeko hitz klabeak.

Hori da dena oraingoz! ASTELEHENEAN eta ASTEARTEAN hori egin eta gaia landu, laburpena egin…

ASTEAZKENEAN, berriz, KONTROLA! Zer moduz goizeko 10:30ean? Oraingoz ez dago ezer jarrita ordu zehatz horretan… Saiatuko naiz puntual-puntual kontrol hori antolatzen, e? Zuek konektatuta egon! Ondo pasa, maxpasaa!


Hartu duzuen sustoari erantzunez…

Opsss! Hau datorren asterako plana zen, e? Nabaritzen da etxean sartuta zaudetelaaa! Ez dut beste post bat egingo ez liatzearren. Horregatik jarraipena! Aurreikusitako plana ezingo dugu oraingoz bete eta ikusiko dugu nola jarraitzen duen honek… Oraingoz egingo duguna da klaseekin jarraitu eta yaestá… 9. gaia bukatzen ari gara eta hori da landuko duguna aste honetan. Helburua: 9. gaia ikastea. Asteazkenean KONTROLA jarri dut…, kenokundaelpanikooo! Kahoot bat nuen pentsatuta! 10:30ean 9. gaia izango da galdegai. Sin máss! Asteazkenean jarriko dut beste post bat, ordu hori baino lehenago, puntual-puntual “kontrolean” parte hartu ahal izateko… Beste era bateko kontrolak bertan behera geratuta daude… ez dakigu noiz arte…

OHARRA: Gogoan izan gune honetan ENPRESA ere jarriko dudala… Biharko lana jarriko dut oraingoz.

Lasai hartu; luze jo dezakeen arazoa izan daiteke hau… Guk lana antolatu behar dugu etekin handiena atera nahian…

13 thoughts on “2020-Koro Nabirus-HISTORIA-1. astea-Astelehena (2020-III-16)

  1. Kaixo, Koro!
    Asteazkeneko azterketa zer izango litzateke 26rako planeatuta geneukana bezalakoa? 7. eta 8. gaien laburpena ordu eta erdian?
    Gero arte!

  2. Koro, 26eako jarrita zeon azterketa nola jarri nahi dezu 18ako? 😭 Ezin deu pixkat atzeau, eske hiru egunetan como que ezin deula dena ikasi ta beste ikasgai batzutako lanak in…

  3. Koro, 26eako jarrita zeon azterketa nola jarri nahi dezu 18ako? 😭 Ezin deu pixkat atzeau, eske hiru egunetan como que ezin deula dena ikasi ta beste ikasgai batzutako lanak in…

  4. Nola in behar deu azterketa asteazkenen? 26en zan ta! Bi eunetan dana ikasteko denboraik ez dau, ta beste ikasgaitako lana re baukeu!
    Gainea, noa konektau behar da ta nola in behar deu?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s