2017 – LAIDA ARBIZU – Tommy Ramone

Tommy Ramone
Tommy Ramone.JPG
Bizitza
Jaiotza Budapest1949ko urtarrilaren 29a
Herrialdea  Hungaria
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Ridgewood2014ko uztailaren 11 (65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza kolangiokarzinoma
Jarduerak
Jarduerak bateria-jotzailea, disko-ekoizlea eta musikagilea
Kidetza The Ramones
Uncle Monk
Genero artistikoa punka
Musika instrumentua bateria
Diskoetxea Sire Records
IMDb nm0714073
http://www.ramones.com/

Tamás Erdélyi, Tommy Ramone edo Thomas Erdélyi (Budapest (Hungaria), 1949ko urtarrilaren 29aQueens, New York, AEB2014ko uztailaren 11) Ramones punk rock taldeko lehen bateria-jotzaile eta kide sortzaileetako bat izan zen.

Biografia

Tamás Erdélyi Budapesten jaio zen, Hungarian, 1949ko urtarrilaren 29an. Jatorri juduko gurasoak izan zituen, argazkilari profesionalak, Holokaustoan bizilagunen laguntzarekin biziraun zutenak. Senitarteko bat baino gehiago erail zuten naziek.

1956ko Hungariako Iraultzan ihes egin zuen familiak eta 1957an AEBetara emigratu zuen. Hasiera batean Bronx hegoaldean jarri baziren ere, New Yorkeko Queensera joan ziren, Forest Hillseko erdi mailakoen auzo batera. Han hazi zen Tamás eta, gerora, izena aldatu zuen, Thomas Erdelyi izango zelarik.

Bigarren Hezkuntzako eskolan hasi zen Tommy gitarra jotzen 1960ko hamarkada erdialdean; Tangerine Puppets izena zuen hasierako banda horrek eta gelakide bat zuen bertan, John Cummings, gero, Johnny Ramone izango zena.

Eskola utzi eta 18 urterako Record Planten zegoen lanean, 1970ean, Jimi Hendrixen Band of Gypsys albuma ekoizten lagundu zuelarik.

Tommyk bateria utzi eta bokalista izateko gomendatu zion Joey Ramoneri. Ramones taldean parte hartu zuen 1978ra arte, Rocket to Russia azken estudioko albuma atera zen arte. Marky Ramonek ordeztu zuen.

Ez zen luze egon bandan, 1974tik 1978ra arte, baina Ramonesen arima osatzen lagundu zuen. Blitzkrieg Bop abestia da horren adibide garbia, askorentzat taldearen hoberena eta, maiz, lehen punk-abestia kontsideratu dena[1]. Ramones (1976), Leave Home (1977) eta Road to RuinRamones (1978) albumak atera eta gero, Ramones aldi batean utzi zuen, baina berriro itzuli zen; Road to Ruin (1978) ekoizten lagundu zuen eta horrela jarraitu zuen gero ere, ekoizle eta disko-editore[2].

Bateria jotzeko zuen estiloa ere nabarmendu behar da, gerora taldean egongo ziren bateria-jotzaileengan eragina izango zuena.

Ramones utzi ondoren, beste ekoizle-lan batzuk ere egin zituen, The Replacements bandaren Tim (1985) bezala edo Redd Krossen Neurótica (1987)[3].

Bere azken proiektu musikala bluegrass moldeko Uncle Monk taldea izan zen, Claudia Tienanekin batera[4].

2014ko uztailaren 12an, kolangiokarzinomak (bide biliarretako minbizia) hil zuen Queensen, New York. 62 urte besterik ez zituen eta Ramones taldeko hasierako kideen artean bizirik zirauen bakarra zen[5].

Resultado de imagen de TOMMY RAMONEThe Ramones taldea. Ezkerretik bigarrena da Tommy

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tommy Ramone Aldatu lotura Wikidatan

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s