2017 – AIORA ZURUTUZA – Medgar Evers

Medgar Evers
Bertman medgarevers.jpg
Bizitza
Jaiotza Decatur (Mississippi)1925ekouztailaren 2a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Jackson1963koekainaren 12a (37 urte)
Hobiratze lekua Arlington National Cemetery
Heriotza modua Atentatua
gizahilketa
Familia
Ezkontidea(k) Myrlie Evers-Williams (1951ko abenduak 24 –  1963)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Alcorn State University
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Kidetza NAACP
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0263661

Medgar Wiley Evers (Decatur (Mississippi) (AEB), 1925ekouztailaren 2aJackson (Mississippi) (AEB), 1963koekainaren 12a) giza eskubideen alde borrokatu zuen estatubatuar aktibista izan zen. Segregazioaren aurka egin zuen Mississippiko unibertsitatean eta justizia soziala eta afroamerikarren boto eskubidearen alde.

Imagen relacionada

Biografia

Medgar Wiley Evers Decatur (Mississippi)n jaio zen, AEBetan, 1925eko uztailaren 2an. Aita James Evers izan zuen eta ama, berriz, Jesse Wright eta baserri batean bizi zen familia. Urruti zuen beltzentzako eskola, baina ez zuen amore eman eta Medgarrek Bigarren Hezkuntzako titulua atera zuen[1].

« …Oinez iristen ginen lehen mailako eskolara eta arraza txuriko haurrak trasteak botatzen zizkiguten autobusetatik, irainak eta iseka eginez…[2]  »

Medgarrek hamaika-hamabi urte besterik ez zituenean, familiaren inguruko lagun bat lintxatu zuten.

« …Larunbat gaua zen eta arraza txuriko gizonek hil arte eman zioten egurra, emakume zuri bati inguratu zitzaiola-eta. Hantxe utzi zuten hilda. Denek zekiten gertatutakoa, baina inork ez zuen ezer esan. Odoleztatutako arropa ikusi nion… Hantxe geratu zen arropa hura ia urtebetez…[3]  »

Evers II. Mundu Gerrara batu zen eta, ondoren, itzuli zenean, Alcorn Collegen ikasi zuen, futbola eta atletismoa ere praktikatu zituelarik. Han ezagutu zuen Myrlie Beasley eta 1951ko abenduaren 24an ezkondu ziren.

Evers eta bere emaztea Mound Bayou (Mississippi)ra aldatu ziren bizitzera eta berehala hasi ziren boikotak antolatzen beltzei egindako trataeraren aurka. Myrlie eta Medgar Jacksonra joan ziren eta afroamerikarren aurkako krimenak ikertzen aritu ziren.

1963ko ekainaren 12an, Medgar Evers erail zuten. Susmagarria Byron De La Beckwith supremazista zuria izan zen, gertu aurkitu baitzuten haren aztarna zuen arma eta batek baino gehiagok ikusi zuten auzoan, baina Beckwithek egun batzuk lehenago arma hori lapurtu egin ziotela deklaratu zuen eta berak aurkeztu zituen testiguek -polizia bat zegoen tartean- hilketa gertatu zen tokitik oso urruti zegoela esan zuten. Bi alditan epaitu zuten 1960ko hamarkadan, baina arraza zuriko epaileek ez zuten inora eraman[4]. 1994an egin zuten errudun eta biziarteko kartzela-zigorra betearazi zioten.

Myrlie Evers-Williams alargunak aktibismoan jarraitu zuen eta Charles Evers anaia Mississippiko lehen afroamerikar alkate izan zen 1969an Fayette (Mississippi)ko hauteskundeak irabazi zituenean.

Resultado de imagen de medgar evers assassination
Resultado de imagen de MEDGAR EVERS

Erreferentziak

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s