2017 – ENARA BARANDIARAN – Antonov

Antonov ASTC
Antonov An-225 Spijkers.jpg
Mota enpresa publikoa
Sorrera 1946ko maiatzaren 31
Sortzailea Oleg Antonov
Egoitza Kiev, Txantiloi:Bandera2
Webgunea www.antonov.com

Antonov edo Antonov Konplexu Tekniko Aeronautikoa (Antonov ASTC) (Ukraineraz: Авіаційний науково-технічний комплекс імені Антонова, АНТК ім. Антонова), garai batean Antonov Diseinu Bulegoz ezagutzen zena, aire-konpainia eta zerbitzu aeronautikoen hornitzaile ukraniarra da; egoitza Kieven kokatzen da eta aireontzi handien eraikuntza esparruan esperientzia azpimarragarria du. Antonov ASTC jabetza publikoa duen konpainia da.

Historia

1946ko maiatzaren 31n sortu zen Sobietar Batasunean, Ministro-Kontseilu eta VKP Batzorde Zentralaren aginduz, OKB-153 izenarekin, eta Novosibirskeko (gaur egun, NAPO izenez ezagutzen da) fabrika aeronautikoan kokatu zen. OKBko eraikitzaile nagusitzat Oleg Antonov izendatu zuten.

Fabrika berriaren lehen emaitza An-2 ezaguna izan zen (18.000 unitate baino gehiago eraikirik). 1952an, OKB Kievera lekualdatu zuten; bertan garatu zuten An-8. Ondorenean, An-10 , An-12 , An-14,An-22, An-24, An-26, An-30, An-32, An-72, An-70, An-74, An-124, An-148 eta An-225 aireontziak eraiki zituzten.

1984ko apirilaren 4an, Oleg Antonov hil egin zen eta fabrikari bere izena jartzea erabaki zuten.

Produktuak

Antonov hegazkinek An-2 klasiko eta biplanotik hasita, An-28 ikuskapenerako hegazkinetik, ikaragarrizko Antonov An-124 eta Antonov An-225 hegazkinetarako bilakaera izan zuten. Azken hau hegazkinik handiena da. Hain ezagunak ez diren beste zenbait diseinu bidaiarien garraiorako erabiliak izan dira, Errusian eta Ekialdeko Europan, batez ere. Antonov honako jarduera hauetaz arduratzen da:

  • Aireontzien diseinua eta eraikuntza.
  • Zamarako garraioa (Antonov airelinea).
  • Aireontzien mantenua eta hobekuntza.
  • Ingenieria aeroespazialerako sostengua.
  • Antonov aireportuko lanak
  • Trolebusen diseinua eta eraikuntza.

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s