2017 – MARIA SALDAÑA – Charles-Augustin de Coulomb

Charles-Augustin de Coulomb
Coulomb.jpg
Bizitza
Jaiotza Angulema1736ko ekainaren 14a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1806ko abuztuaren 23a (70 urte)
Hezkuntza
Heziketa Collège des Quatre-Nations
Q3578345
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, Ingeniaria eta ofiziala
Lantokia(k) Martinika eta Paris
Lan nabarmenak Q3258312
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia

Charles-Augustin de Coulomb (Angulema, Frantzia, 1736ko ekainaren 14aParis, Frantzia, 1806ko abuztuaren 23a) matematikari, fisikari eta ingeniari frantziarra izan zen. Erakartze- eta aldaratze-indar elektrostatikoak definitu zituen, eta haren izena duen legea formulatu: Coulomb-en legea. Beste edozein lanek baino itzal handiagoa eman zion lege horrek. Beraren omenez, coulomba (C) esaten zaio Nazioarteko Sistemako karga-unitateari.

Biografia

Charles-Augustin de Coulomb Anguleman jaio zen, Frantzian, 1736ko ekainaren 14an. Aita Henry Coulomb izan zuen eta ama, berriz, Catherine Bajet. Parisko Collège Mazarin-en ikasi zuen filosofia, hizkuntza eta literatura. Horretaz gain, matematikan, astronomian, kimikan eta botanikan ere hezi zuten.

Mézieresko École du Génien ingeniari militar egin zen eta Mendebaldeko Indietan zerbitzatu zuen 9 urtez, Martinikako gotorlekuen eraikuntza ikuskatzen.

1774an, Coulomb korrespontsal izan zen Parisko Zientzien Akademian. Iparrorratz magnetikoei buruzko saritua izango zen artikulua idatzi zuen eta baita frikzioari buruz ere; azken hau ez zuten hurrengo 150 urtetan gaindituko.

Hurrengo 25 urtetan, 25 artikulu aurkeztu zituen Akademian; elektrizitatea, magnetismoa, tortsioa eta bere aplikazioak ziren gaiak eta ingeniaritzari eta proiektu zibilei buruzko hamaika informe aurkeztu zuen.

Coulombek lanpostu ezberdinak izan zituen bere bizitzan zehar. Ingeniaritzan izandako eskarmentua oso baliagarra izan zitzaion materialen erresistentzia ikertzeko eta bigen gainean kokatutako objektuei eragiten dien indarrak determinatzeko, era honetan, mekanika estrukturalaren oinarriak ezartzen lagundu zuelarik.

1773an, Sur une aplication des régles de maximis e minimis à quelques problèmes de statique, relatifs à l’architecture argitaratu zuen eta, 1774ko uztailaren 6an, aspadiko irakasle izan zuen Bossut profesoreak Frantziako Zientzien Akademian aurkeztu zuen. Bigen malgutasuna, kontentzio-hormen gainean lurrak egiten zuen indarra edo igeltseritzan bobeda batek duen orekan erreparatu zuen. Lan honetan definitu zuen frikzioaren legea eta tentsio tangentzialaren kontzeptua bota zuen era formalean; Coulomben metodoa erabili zen materialen erresistentzia ebaluatzeko orduan.

Coulomben beste ekarpen bat Coulomben teoria deritzona da. 1776an argitaratu zuen teoria honek lurren presioa aztertu nahi zuen eta enfoke ezberdin bat eman nahi izan zien hormen bulkadei. Hormen diseinuan eginiko ekarpenek toki esanguratsu batean kokatzen dute Coulomb ingeniaritza geoteknikoaren arloan.

Era berean, ergonomiaren esparruan ere ekarpenak egin zituen.

1781ean Coulomb Parisera joan zen bizitzera. Iraultzak eztanda egin zuenean, 1789an, intendant des eaux et fontaines postua utzi, eta Bloisen zeukan etxe txiki batera mugitu zen.

1790eko otsailaren 26an jaio zen lehen semea eta, 1797ko uztailaren 30ean, berriz, bigarrena. 1802an ezkondu zen azkenean bien ama zen Louise Françoise LeProust Desormeauxekin.

Denboraldi baterako, Parisera deitu zuten berriro ere pisu- eta neurketa-unitateak definitzen laguntzeko, gobernu iraultzailearen agindutakoari jarraituz. Frantziako Institutu Nazionaleko lehenengo kideetariko bat izan zen eta, 1802an, instrukzio publikoaren ikuskari izendatu zuten.

Osasunez ahul zebilen ordurako, eta lau urte geroago hil zen, 1806an, Parisen.

Lorpenak

Marruskadura-indarrak neurtzeko erabili zuen tresna
Coulomben tortsio balantza

Elektrostatikaren legeak ezartzen hasi zen lehenengotako zientzialaria izan zen. Hori gutxi balitz, magnetismo, frikzio edo elektrizitateari buruzko ikerketak ere egin zituen. Zazpi memoriatan bildu zituen ikerketa zientifiko hauek eta bertan azaldu zituen magnetismo eta elektrostatikaren oinarriak.

1777an, tortsio-balantza asmatu zuen eta 1785ean Coulomb-en legea deritzona ezarri zuen: Bi kargadun objektuen indar elektrikoa beraien arteko distantziaren berbiduraren alderantzizkoa da.

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles-Augustin de Coulomb

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s