2017 – PAULA DE JUAN – Robert Mitchum

Robert Charles Durman Mitchum (1917ko abuztuaren 6a, Bridgeport, Connecticut1997ko uztailaren 1a, Santa Barbara, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. 1950 eta 1960 hamarkadetako filmetan antiheroi eta gizon gogorren paperak antzezteagatik ezaguna izan da.

Zinema beltzeko pelikula bikainak egin zituen, horien artean, adibidez: Out of the Past (1947), The Night of the Hunter (1955), The Sundowners (1960), Cape Fear (1962), The Yakuza (1974) edota The Big Sleep (1978).

Resultado de imagen de robert mitchum eta dorothy
Resultado de imagen de robert mitchum familia
Resultado de imagen de robert mitchum familia

Biografia

Robert Charles Durman Mitchum 1917ko abuztuaren 6an jaio Connecticuteko Bridgeport udalerrian. Aita, James Thomas Mitchum, eskoziarra eta ama, Ann Harriet Gunderson, norvegiar jatorrikoa izan zituen[1]. Bi urte zituela aita hil eta umezurtz gelditu zen. Dirulaguntza bat jarri zioten alargunari eta haurdun zegoela konturatu zen berehala. Connecticutera itzuli zen, familiaren ondora, eta berriro ezkondu zen. 1919ko irailean, John jaio zen, Roberten anaia txikia.

Haurtzaroan eta nerabezaroan beti liskarretan sartuta egoten zen eta 12 urte besterik ez zuenean, amak aitona-amonen etxera bideli zuen bizitzera, Feltonera, Delawaren. Berehala botako zuten hango eskolatik ere, zuzendariarekin berarekin borrokan aritu zelako.

14 urte zituela etxetik ihes egin eta Estatu Batuetako hainbat estatutan ibili zen, tren-bagoietan bidaiatuz eta lanbide ezberdinetan arituz. Boxeadore ere izan zen eta makina bat abentura pasa zituen Depresio Handiaren garaian.

14 urteko mutila atxilo hartu zuten Savannah-en, Georgia, alferkeria salaketapean eta erreformatorio batean sartu zuten, baina hortik ere ihes egin zuen eta Delawarera joan zen, familiarengana. Antzerki talde batean ere sartu zen, arrebarekin batera. Garai hartan ezagutu zuen Dorothy Spence nerabea eta harekin ezkonduko zen gero. Baina berehala zen berriro nortasun errebeldeko tren-bagoiko bidaiari[2].

1940an, Mitchum Dorothy Spencekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten: James eta Chris. Beste alaba bat izan zuen ezkontzatik kanpo: Petrina[3]. Eskandalu franko ezarri zen bere inguruan eta Carroll Baker, Marilyn Monroe, Rita Hayworth, Ava Gardner edo Shirley MacLaine bezalako amoranteak, baina Robert eta Dorothy ez ziren sekula dibortziatu[4].

1997ko uztailaren 1ean biriketako kantzerrak hil zuen Robert Mitchum Santa Barbaran, Kalifornian, ia 80 urte betetzear zegoenean.

Hastapenak zineman

25 urte zituen Long Beach Theater Guild-en sartu zenean eta aktore lanetan hasi zenean. Ikasten ari zen oraindik eta Hollywoodetik etorri zitzaizkion paper motzetarako kontratuak[5].

1943an etorri zen aukera, Hopalong Cassidy izeneko western serie baterako. 1940ko hamarkadaren hasiera honetan, aurrekontu gutxiko pelikuletan hasi zen lanean; Aerial Gunner (1943) drama belikoan parte hartu zuen eta filmetako izenburuetan, oraindik, Bob Mitchum bezala agertzen zen gehienetan.

Thirty Seconds Over Tokyo egin zuenean, Mervyn LeRoy zuzendaria txunditu zuen eta 7 urteko kontratua sinatu zuen RKO Radio Pictures-ekin, Zane Grey-ren egokitzapenak egiten aritu zelarik.

Hollywooden egin zuen lehen lan garrantzitsua The Story of G.I. Joe (1945) filma izan zen. William Wellmanek zuzendutako filma honengatik Bigarren Mailako Aktore Onenaren izendapena jaso zuen Oscar sarietan. Izendapen honen ostean, Hollywoodeko izarrik garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen, aktore moduan zeukan talentuagatik eta baita bere erakargarritasunagatik ere.

Laster, AEBtako armadan sartu zen Mitchum eta Fort MacArthur-en, Kalifornian, zerbitzatu zuen. Oscar Sarietarako izendapenek lan gehiago ekarri zioten eta West of the Pecos eta Till the End of Time etorri ziren berehala, bereziki landu zuen generoan murgildu baino lehen: zinema beltza.

Zinema beltza

Hau izan zen benetan ospea eman zion lana. Vicente Minnelliren Undercurrent izan zen Mitchumek genero honetan egin zuen lehenengotako lana. Gizon arduratsu eta sentiberaren papera egin behar zuen, anaiaren (Robert Taylor) eta honen emazte susmagarriaren (Katharine Hepburn) gorabeheratan lardaskatuta

1946an, berriz, John Brahmen The Locket egin zuen eta, hurrengo urtean, Raoul Walshen, Pursued (1947), Mitchumen pertsonaia lehengo garaiak gogoratzen ahalegintzen dena, bere familia hil dutenen bila. Urte horretan bertan, Crossfire egin zuen eta Mitchum soldadu talde bateko kide zen, beste kide batek judu bat hiltzen duelarik. Antisemitismoa zuen gai eta entrenamendu militarra. Edward Dmytryk izan zen zuzendari eta filmak Oscarretarako 5 izendapen izan zituen.

Film horren ondoren, Mitchumek Out of the Past egin zuen Jacques Tourneurren zuzendaritzapean. Jeff Markhamen papera egin zuen, gasolindegi baten jabea eta ikerlari ohia. Aktoreak eginiko interpretazio hoberenetakoa kontsideratuta dago eta Kirk Douglasekin izandako ika-mikek bizitza guztirako haserrealdia ekarri zieten bi protagonistei.

1948ko irailaren 1ean, pelikula asko zeuzkan eginda RKO-rentzat eta, une horretan, Mitchum eta Lila Leeds aktorea atxilo hartu zituzten, marihuana zutela-eta. Astebete pasatu behar izan zuten konderriko kartzelan eta Mitchumek 43 egun pasatu behar izan zituen gero (Otsailaren 16tik martxoaren 30era arte) Castaic-ko kartzelan, Kalifornian, Life aldizkariko argazkilariek argazkiak ateratzen zizkioten bitartean. Atxiloketa hau Sam Newfieldek zuzenduriko She Shoulda Said No! (1949) filmerako inspirazioa izango zen. Epaileekin arazoak bazituen ere, filmen arrakasta igo egin zen erabat.

50 eta 60ko hamarkadak

Where Danger Lives filman (1950), Mitchum erabat desekilibratuta zegoen Faith Domergue eta Claude Rains-en artean kokatzen den medikua izan zen.

The Raquet-en, berriz, distritoan dagoen korrupzioaren aurka borrokatzen duen polizia.

Josef von Sternbergen, Macao pelikulak (1952) Jane Russellekin lan egiteko aukera eman zion eta genero honetako maixulana, berriz, Otto Premingerren Angel Face izan zen. Mitchum eta Jean Simmonsek eginiko 3 elkarlanetan lehena izan zen hau. Oinordeko aberats eta eroak Mitchum anbulantzia-gidaria erabili nahi du, emakumeak burutu nahi duen hilketa egiteko[6].

Marilyn Monroekin, berriz, River of No Return (1954) egin zuen, Charles Laughton zuzendari.

1955ean, Davis Grubben eleberrian oinarritutako The Night of the Hunter egin zuen eta kriminal beldurgarria izan zen, predikadore papera eginez bere kartzela-lagunak ezkutatuta duen dirua bilatu nahirik. Askorentzat, Mitchumen interpretazio bikainena da hau.

Urte horretako beste arrakasta handi bat Stanley Kramerren, Not as a Stranger melodrama izan zen eta, martxoaren 8an, Mitchumek DRM (Dorothy eta Robert Mitchum) Produccions sortu zuen United Artists-entzat 5 film ekoizteko xedean -azkenean, 4 izan ziren soilik-. 1956ko Bandido filmak 1916ko Mexikoko Gerra Zibila ekarri zuen kontura eta John Hustonen Heaven Know, Mr. Allison pelikulan, berriz, Angela mojarekin (Deborah Kerr) bakarrik dagoen naufrago bat da. Oscarretarako 2 izendapen jaso zituen pelikula honek Mitchum, berriz,BAFTArako atzerritar aktore bezala.

1956an, The Enemy Below egin zuen, II. Mundu Gerrako urpekontziei buruz. Murrell, AEBtako itsas-armadaren destruktore baten kapitaina izan zen eta Curt Jurgensek bizitza eman zion urpekontziko kapitain alemaniarrari egin behar zion aurre. 1962an, berriro elkartu ziren bi aktore hauek The Longest Day filman.

1958an, Thunder Road egin zuen, DRM-ren bigarren ekoizpena. Alkohol ilegala zeraman txoferrak talka egiten zuen Kingston Piken, Knoxvillen, Tennesseen, Bearden Hill eta Morrell Road artean. Jack Renfro idazleak kontatzen duenez, 1952an gertatu zen eta Mitchum protagonista izateaz gain, ekoizle ere izan zen eta gidoia idazten ere lagundu zuen. Zuzendaritzan ere asko lagundu zuela esaten da.

1959an, The Wonderful Country egin zuen Mexikon.

Mitchum eta Kerr Fred Zinnemannen The Sundowners egiteko elkartu ziren 1960an. Senar-emazte izan ziren Australiako Depresioan. 5 Oscarretarako izendapena jaso zuen filmak. Aktore hoberenaren saria eman zion Kritikoen Batzar Nazionalak eta berriro eman zioten Vicente Minnelli, Home from the Hill egin zuenean.

1962an, Mitchum Max Cady bortxatzaile beldurgarria izan zen Cape Fear filman eta betirako konsakratu zuen estilo honetako pertsonaien paperetarako.

Azken urteak

Mitchumek bere ohiko pertsonaiatik aldentzeko aukera izan zuen David Leanen Ryan’s Daughter filman Charles Shaughnessy izan zenean. Eskolako maisu izan zen Irlandan. Lehen Mundu Gerran. Filmak 4 izendapen jaso zituen Akademian eta haietako 2 irabazi zituen. Mitchumen lana oso apreziatua izan zen, baina ez zuen izendapenik jaso. George C. Scott izan zen garaile Patton filman eginiko lanagatik. Mitchumek ezezkoa emana zion lan horri Ryan’s Daughter egitea erabaki zuelako.

70eko hamarkada ez zitzaion gaizki joan aktoreari: The Friends of Eddie Coyle (1973), Sydney Pollacken The Yakuza (1975) edo Midway (1976). Bereziki arrakastatsua izan zen Farewell, My Lovely filman (1975) eginiko lana; Philip Marlowen zahartzea antzestu zuen Mitchumek Raymond Chandlerrek eginiko egokitzapenean eta bai ikusleek eta baita kritikak ere harrera ona egin zioten eta, 1978an, papera errepikatzeko aukera izan zuen The Big Sleep lanean.

1982an, Mitchum Scrantonera joan zen, Pennsylvaniara, Pulitzerra irabazi zuen Jason Millerren, That Championship Season lanaren egokitzapenean Delaney entrenatzailearen papera egiteko.

1983an, The Winds of War telebistarako miniseriea egin zuen. Herman Wouken aurrekontu handiko lana ABC-n transmititu zen eta AEBk II. Mundu Gerran izan zuen partaidetzaren aurrekoak aztertu zituen.

1991n, saritua izan zen bizitza osoko ibilbidea zela-eta, eta, 1992an, berriz, urrezko globoetan

1990eko hamarkada erdira arte, Mitchumek lanean jarraitu zuen eta Jim Jarmuschen Dead Man izan zen horren adibideetako bat edo Martin Scorsesen Cape Fear. James Dean: Race with Destiny izan zen azken agerpena eta 1995eko Pakten protagonista izan zen azkenekoa.

Donostia Saria lortu zuen 1993an. Antzestea oso lan erraza zela esan zuen eman zuen elkarrizketa batean:

« Rin-Tin-Tin zakurra izan zen izar handienetako bat… Pentsa![7]  »

Filmografia

  • Hopalong Cassidy films (1943)
  • The Human Comedy (1943)
  • Aerial Gunner (1943)
  • Border Patrol (1943)
  • Follow the Band (1943)
  • Leather Burners (1943)
  • Colt Comrades (1943)
  • We’ve Never Been Licked (1943)
  • Lone Star Trail (1943)
  • Beyond the Last Frontier (1943)
  • Corvette K-225 (1943)
  • Bar 20 (1943)
  • Doughboys in Ireland (1943)
  • False Colors (1943)
  • Minesweeper (1943)
  • The Dancing Masters (1943)
  • Cry ‘Havoc’ (1943) (amaierako azpitituluetan ez da agertzen)
  • Riders of the Deadline (1943)
  • Gung Ho! (1943)
  • Johnny Doesn’t Live Here Any More (1944)
  • Mr. Winkle Goes to War (1944)
  • When Strangers Marry (1944)
  • Girl Rush (1944)
  • Thirty Seconds over Tokyo (1944)
  • Nevada (1944)
  • The Story of G.I. Joe (1945)
  • West of the Pecos (1945)
  • Till the End of Time (1946)
  • Undercurrent (1946)
  • The Locket (1946)
  • Pursued (1947)
  • Crossfire (1947)
  • Desire Me (1947)
  • Out of the Past (1947)
  • Rachel and the Stranger (1948)
  • Blood on the Moon (1948)
  • The Red Pony (1949)
  • The Big Steal (1949)
  • Holiday Affair (1949)
  • Where Danger Lives (1950)
  • My Forbidden Past (1951)
  • His Kind of Woman (1951)
  • The Racket (1951)
  • Macao (1952)
  • One Minute to Zero (1952)
  • The Lusty Men (1952)
  • Angel Face (1952)
  • White Witch Doctor (1953)
  • Second Chance (1953)
  • She Couldn’t Say No (1954)
  • River of No Return (1954)
  • Track of the Cat (1954)
  • Not com a Stranger (1955)
  • River of No Return (1955)
  • The Night of the Hunter (1955)
  • Man with the Gun (1955)
  • Foreign Intrigue (1956)
  • Bandido (1956)
  • Heaven Knows, Mr. Allison (1957)
  • Fire Down Below (1957)
  • The Enemy Below (1957)
  • Thunder Road (1958)
  • The Hunters (1958)
  • The Angry Hills (1959)
  • The Wonderful Country (1959)
  • Home from the Hill (1960)
  • A Terrible Beauty (1960)
  • The Sundowners (1960)
  • The Grass Is Greener (1960)
  • The Last Time I Saw Archie (1961)
  • Cape Fear (1962)
  • The Longest Day (1962)
  • Two for the Seesaw (1962)
  • The List of Adrian Messenger (1963)
  • Rampage (1963ko filma)
  • Man in the Middle (1963)
  • What a Way to Go! (1964)
  • Mister Moses (1965)
  • El Dorado (1966)
  • The Way West (1967)
  • Villa Rides (1968)
  • Lo Sbarco di Anzio (1968)
  • 5 Card Stud (1968)
  • Secret Ceremony (1968)
  • Young Billy Young (1969)
  • The Good Guys and the Bad Guys (1969)
  • Ryan’s Daughter (1970)
  • Going Home (1971)
  • The Wrath of God (1972)
  • The Friends of Eddie Coyle (1973)
  • The Yakuza (1974)
  • Farewell, My Lovely (1975)
  • Midway (1976)
  • The Last Tycoon (1976)
  • The Amsterdam Kill (1977)
  • The Big Sleep (1978)
  • Matilda (1978)
  • Breakthrough (1979)
  • Agency (1980)
  • Nightkill (1980)
  • That Championship Season (1982)
  • One Shoe Makes It Murder (1982) (TB)
  • The Ambassador (1984)
  • A Killer In the Family (1983) (TB)
  • The Winds of War Telesaila (1983)
  • Maria’s Lovers (1984)
  • Reunion at Fairborough (1985)
  • Remembering Marilyn (1987) (documental)
  • War and Remembrance Telesaila (1988)
  • Mr. North (1988)
  • Scrooged (1988)
  • Brotherhood of the Rose (1989) Telesaila
  • John Huston: The Man, the Movies, the Maverick (1989) (dokumentala)
  • Midnight Ride (1990)
  • Supposedly Dangerous (1990)
  • Cape Fear (1991)
  • The Seven Deadly Sins (1992)
  • Woman of Desire (1993)
  • Tombstone (1993) (esataria)
  • Backfire! (1995)
  • Dead Man (1995)
  • Waiting for Sunset (1995)
  • Wild Bill: Hollywood Maverick (1996) (dokumentala)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Mitchum Aldatu lotura Wikidatan

 

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s