2017 – GARAZI JUANES – Elizabeth Kortright Monroe

Elizabeth Kortright Monroe
Elizabeth Monroe.jpg
Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama

Dorethea Payne Todd MadisonLouisa Adams

Bizitza
Jaiotza New York1768ko ekainaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Richmond1830eko irailaren 23a (62 urte)
Hobiratze lekua Hollywood Cemetery
Familia
Ezkontidea(k) James Monroe
Seme-alabak
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Elizabeth Monroe Signature.svg

Elizabeth Kortright Monroe (1768ko ekainaren 30a1849ko irailaren 23a), Estatu Batuetako bosgarren presidentea izan zen James Monroeren emaztea izan zen. Beraz, Elizabeth Monroe, bosgarren Lehen dama.

Resultado de imagen de Elizabeth Kortright Monroe

Biografia

Elizabeth Kortright Monroe New Yorken jaio zen 1768ko ekainaren 30ean[1]. Aita Lawrence Kortright merkatari aberatsa izan zuen eta ama, berriz, Hannah Aspinwall. Elizabeth bikotearen alaba gazteena izan zen eta 4 senide zaharrago izan zituen: Sarah, Hester, John eta Mary. Elizabethen ama, Hannah, 1777ko irailaren 6 edo 7an hil zen, 39 urte besterik ez zituenean. Hortxe hiltzen, era berean, Elizabethen beste 13 hilabeteko anaia eta biei eman zieten lur New Yorkeko San Jorge kaperan. Elizabeth 9 urteko haurra zen garai horretan eta aita ez zen berriz ezkondu.

Urtebetera, 1778ko abuztuaren 3an, Lawrence Kortright familiaren etxea erre egin zen, Manhattanen 50 bat etxe suntsituta geratu ziren sute batean. 10 urteko haurra zen Elizabeth, aita eta senideek ez zuten beste kalterik jasan.

Aitaren aldeko amonak hezi zuen Elizabeth Kortright eta, gero, frantses eta latinezko heziketa ere jaso zuen, garaiko emakumeek ikasten zuten literatura, musika, dantza eta josketaz gain.

Ezkontza

Ez dakigu ezkon aurretik zertan egiten zuen lan, baina garbi dago New Yorkeko goi mailakoen artean mugitzen zela. Ez zituen 17 urte besterik 1786ko otsailaren 16an James Monroekin ezkondu zenean. Long Islanden pasatu zuten eztei-bidaia eta New Yorken jarri ziren bizitzen, baina Virginiara joan ziren gero, James abokatu lanetan aritu zelarik han. Hasiera batean Fredericksburgen bizi baziren ere, gero, Charlottesvillera joan ziren, han bizi baitzen Thomas Jefferson laguna.

Bikoteak 3 seme-alaba izan zituen: Eliza Monroe Hay (17861840), James Spence Monroe (17991801) eta Maria Hester Gouverneur (18031850). 1790ean, James Monroe Senaturako hautatu zuten eta Monroe sendia Filadelfiara joan zen bizitzera. Hala ere, Elizabethek denbora asko eman zuen New Yorken, bere sendiarekin.

Lau urte geroago, AEBtako ordezkari egin zuten James Monroe Frantzian eta Parisera joan behar izan zuten bizitzera. Gustatu zitzaion hiria eta baita bertako biztanleak ere. Ondo zaindu zuten eta, Iraultza Frantsesaren azken aldian, ezagunagoa egin zen Elizabeth, kartzelan zegoen Lafayette markesaren emaztea zen Adrienne de Noailles de Lafayette kartzelatik libratzea lortu zuenean, gilotinara baitzihoan hau. Markesa George Washington beraren laguna izandakoa zen eta baita beste iraultzaile batzuena ere. Azkenean, 1795eko urtarrilaren 22an, Adrienne askatu egingo zuten.

Elizabeth Monroek era orekatuan uztartu zituen amerikar ohiturak eta Europa zaharraren protokoloak. Frantsesen janzkera hartu zuen beretzat eta, andre dotorea bera, La Belle Americane ezizena eman zioten[2]. Harreman pertsonanalak landu zituzten Monroe senar-emazteak europar ministro eta diplomatikoekin eta ohikoa egin zen sortu berria zen AEB boteretsu eta sofistikatua bilakatzea.

James Monroek Thomas Paine amerikar idazlea kartzelatik ateratzea lortu zuen eta bere Parisko etxean hartu zuen. Luis XVI.a erregearen exekuzioaren aurka zegoelako sartu zutela kartzelara esan zuen.

Berriro itzuli ziren Virginiara eta gobernadore egin zuten James Monroe(17991803). Elizabethen aita eta semea hil ziren eta berak ondorio latzak jasan zituen osasunean. Garaikoek epilepsiaren sintomak ikusi zizkioten eta dar-darak eta konorte galtzeak izan zituen maiz, politikatik aldendu behar izan zuelarik.

Thomas Jefferson agintean egon zenean, 1803 eta 1807 artean, Elizabethek Europara itzultzeko aukera izan zuen eta Londres eta Paris artean bizi izan zen[3]. Senarra Napoleonekin Luisianaren erosketa negoziatzera bidali zuten eta, gero, Erresuma Batuko ministro ere egin zuten. Londresko gizarteak ez zituen Monroetarrak hainbeste estimatu; Parisen berriz, bai, eta 1804ko abenduaren 2an Napoleon koroatu zutenean, bikoteak gonbidapena jaso zuen.

AEBtara itzulita, AEBtako Idazkari egin zuten James Monroe 1811 eta 1817 artean eta Washingtonen bizi izan ziren bera eta Elizabeth. Loudon Countyn, Virginian, erosi zuten etxea, baina denbora gutxi eman zuen hiriburuan. Ez zen asko ageri Elizabeth, funtzio ofizialetan soilik.

Senarra lehendakaritza aurkeztu zen bi kanpainetan ere, 1816 eta 1820, ez zen asko azaldu. Irabazle suertatuko zen hura.

1817an lehendakaritzan sartu zirenean, Elizabethek ez zuen ekintzailetza handirik erakutsi; Etxe Zuria berritzen ari ziren, 1814an britainiar tropek su eman ziotelako eta obrak bukatu gabe zeuden oraindik. Zeremonia Monroetarren etxe pribatuan burutu zuten. Hala eta guztiz, Monroe anderea ez zen gehiegi azaldu, ez gonbidatuei egin ohi zaien agur protokolarioan ere.

1821eko lehendakarita-aldia inaguratzekoan, berriz, Elizabeth bertan egon zen eta Brown’s Hotelen egin zen galan ere bai.

Lehen dama

8 urtez izan zen lehen dama AEBtan, 1817ko martxoaren 4tik 1825eko martxoaren 4ra, baina ez zaigu garai horretako datu asko iritsi, ez gutunik, ezta berak sinatutako dokumenturik ere. James Monroek berak erosi zuen berritzen ari ziren Etxe Zurirako mobiliarioa eta ez emazteak.

Afariak antolatu zituenean, ingeles erara zerbitzatzeko agindua eman ohi zuen, zerbitzari bat gonbidatu bakoitzarentzat. Hala ere, eremu pribatuan, Monroe sendiak frantsesez hitz egin ohi zuen eta beste mundu bat ematen zuen hark. Protokolo gutxiago ezarri zuen bere egitekotan, baina arreta berezia eman zien epaile edo legebiltzarreko kideen edo atzerritar diplomatikoen emazteen bisitei eta Botere Exekutiboaren ekintza kontsideratu zuen hori.

1817ko abenduaren 29an, Monroe lehendakariak kabinetea bildu zuen Etxe Zuriko arau berriak esplikatuz. Elizabeth Monroek tinko eutsi zion bere usteei eta 1818ko urtarrilaren 22an, lehen damaren presentzia beharrezkoa zela ezarri nahi izan zuenean, Estatuko Idazkariaren emaztea zen Louisa Adams bere alde izan zuen.

1819an, Monroetarrek Washington utzi eta Independentziaren Eguna Virginiako etxean ospatzea erabaki zuten. Hainbat hiritarrentzat iraina izan zen eta Elizabeth Monroeren protokoloek haserrea piztu zuten, Washingtongo administrazioan egin ziren beste harrera ekintzak boikoteatzen hasi zirelarik[4]. Seigarren lehen dama izango zen Louisa Adamsek ere antzeko gizarte politika ezarri zuen eta haren harrerek ere boikota jaso zuten –Londresen jaioa zen andre hau atzerrian jaiotako AEBtako lehen dama bakarra zen Melania Trump iritsi arte-. Azkenean, Monroe presidenteak bigarren bilera bat antolatu zuen kabinetean 1819ko abenduaren 20an eta botere exekutiboak arauak onartu behar zituen heinean, estatuko beste botereek eta haien familiak, lehendakariordeak eta kabineteko gainontzeko kideek nahi eran antola zezaketela bere gizarte politika propioak erabaki zuten.

Monroetarren bigarren agintaldian, Elizabethen egiteko era onartuta zegoen, jada, eta gonbidatuak Etxe Zurira itzuli ziren. Lehen damaren egitekoak emendatzen hasi ziren, pixkanaka, eta 1824ko Lafayette markesari egindako harrera bereziki garrantzitsua izan zen.

Elizabeth Monroek egiten zituen agerraldietan, alai eta arduratsu agertu ohi zen, baina beti zituen familiako emakumeak lagun. Etxe Zuriak ez zuen Elizabeth Monroeren osasunari buruzko argibiderik eman, baina the falling sickness zuela esaten zuten eta, gaur epilepsia zela uste bada ere, lehen dama burutik sano ote zegoen zurrumurruak zabaldu ziren garai hartan.

Azken urteak eta heriotza

1825ean, Elizabeth Monroe oso gaizki zegoen osasunez eta, senarraren lehendakaritza garaia bukatu bazen ere, 3 astez jarraitu behar izan zuen Etxe Zurian. Loudongo konterrira, Virginian, Washingtonetik gertu, erretiratu ziren eta ezer gutxi agertu zen jendaurrean.

Etxe Zuria utzi eta urtebetera, atakea jasan zuen tximini baten ondoan eta erredura larriak izan zituen. Handik 3 urtera hil zen eta Monroek bera ere laster joango zela iragarri zuen. Horrela izan zen, 10 hilabetera hil baitzen.

1830eko irailaren 23an hil zen Elizabeth Kortright Monroe, 62 urte zituenean[5].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elizabeth Kortright Monroe Aldatu lotura Wikidatan

 

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s