2017 – IRATI VALDIVIELSO – GRAPO

 GRAPOk eta beste talde batzuek erabilitako bandera.

GRAPO edo Grupos de Resistencia Antifascista Primero de Octubre (Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistak, euskaraz) 1975ean sortutako Espainiako talde armatu iraultzailea da eta espainiar estatu sozialista bat eraikitzea du helburu. Europar Batasunak eta AEBk talde terroristatzat du GRAPO.

Bere burua antifaxista bezala definitzen du, bere baitan komunistak, anarkistak, etab. bildu dituelarik, ezker-muturrekoa hain zuzen. Politikoki, PCE (r) Espainiako Alderdi Komunista (berreraikia)-ri atxikitzen zaio. Bi erakunde hauek xede berdinak eduki arren, bi erakunde ezberdinduak direla nabarmentzen dute euren idatzietan. Sortu zenetik, 21 militante hil dira.

GRAPO gutxienez 25 eta gehienez 200 kidez osatutako taldea izan zen eta, 1975etik, 400 ekintza armatu baino gehiago egin ditu, 84 pertsona hil zituelarik: 57 polizia, 20 zibil, 7 militar. 1979 izan zen aktibitate handieneko urtea, 21 pertsona hil baitzituen. Taldeak azkenetariko ekintza 2006ko uztailaren 4an burutu zuen Compostelako Donejakuen (Galizia), banketxe batean lapurreta burutu zuenean. Urte bereko otsailaren 6an, GRAPOk bere azken hildakoa eragin zuen Zaragozan (Espainia), Ana Isabel Herrero enpresaburua hil zuelarik.

Historia

Lehenengo urteak (1968-1975)

Grapo.jpg

GRAPOren hastapenez mintzatzerakoan, 1968ra jo behar da, Parisen Espainiako Erakunde Marxista-Leninista (OMLE) sortu zenean hain zuzen ere; Espainiako Alderdi Komunistatik alde egindako 10 kidek PCE errebisionista zela salatzen zuten eta baita SESB eta haren aldeko alderdiak ere. OMLE bere I. Kongresuan autodisolbatu zen eta bertatik sortu ziren PCE (r) eta bere beso armatua izango zen GRAPO[1].

Hedabide guztiek GRAPOri esleitzen dioten lehenengo ekintza armatua 1975eko abuztuaren 2an jazo zen, Madrilgo kanodromoan hain justu ere[2]. Bertan, Enrique Cerdán Calixto, Abelardo Collazo Araújo eta José Luis González Zazo alias Caballok, bi guardia zibilen aurka ekin zuten kolore zuriko Simca 1000 batean, Casimiro Sánchez García hilez eta bere lan-kidea larriki zaurituz. Talde armatu honen lehenengotako beste hildako bat Juan Antonio Alba Escalera izango zen, 1975eko urriaren 8an Bartzelonan eraila. Abuztuaren 2ko atentatua baino egun batzuk geroago, 1975eko irailaren 29an hain zuzen ere, beste ekintza armatu bat burutu zen, oraingo honetan Bartzelonan, Diego del Río Martin polizia armatua akabatu zutelarik[3].

Hala eta guztiz ere, taldeari izena eman zion atentatua bi egun geroago jazo zen, 1975eko urriaren 1ean, Madrilen, Polizia Armatuaren 4 kideren aurka. Biktimak Joaquín Alonso Bajo, Agustín Ginés Navarro, Antonio Fernández Ferreiro eta Miguel Castilla Martín izan ziren.

  • Mediterraneo kalean zegoena, Enrique Cerdán Calixto, alias Costa, tiroaren egilea eta komandoaren burua (edo Fernando beste iturri batzuetan), Pío Moa Rodríguez, alias Verdú, ustez mailu batekin garezurra hautsi ziona, nahiz eta berak ezeztatu eta Faxismoaren Aurkako Ikasle Erakunde Demokratikoaren (ODEA) partaide zen Francisco Brotons Beneyto ikasleak akabatu zuten; ezken hau gerora PCE (r)-ren Batzorde Zentraleko kide bilakatuko zen eta txoferra izan zen atentatu honetan.
  • Marqués Corbera kalean zegoena, berriz, Eugenio Jesús Bueno de Pablosek, tiroen egilea izango zena, José María Sánchez Casasquek eta komandoaren burua zen Juan Carlos Delgado de Codesek, alias Herrera, erail zuten.
  • Agustín de Fox kalean hil zutena, plaza de Castillaren alboan, Abelardo Collazo Araújok, alias Alfonso, zuzenduriko taldeak egin zuen; berak egin zuen tiro eta José Belmón Castell eta gidaria izan zena joan ziren berarekin batera.
  • Valmojado kalekoa, berriz, Manuel Gil Araújok, alias José eta Fernado Hierro Chomónek hil zuten, azken honek eskopetaz tiro egin ziolarik.

Hilketa laukoitz honek Francoren diktadurako azkeneko 5 fusilamenduei erantzun zien, 1975eko irailaren 27an, FRAPeko hiru eta ETAko bi kideren heriotza-zigorrak bete baitziren.

Resultado de imagen de grapo atentados

GRAPO Francoren heriotzaren ondoren (1975-1982)

Francisco Francoren heriotzaren ondoren, GRAPOk bere jarduera armatuarekin jarraitu zuen oraindik eta ekintza terrorista bortitzagoak burutuz. Espainiako trantsizioaren lehen urteetan, GRAPOk oihartzun sozial handiko bahiketak eta atentatuak gauzatu zituen. 1976ko amnistiak eta poliziaren kolpeen ondorioz, PCE (r) jende gutxi biltzen zuen taldea bilakatu zen. Taldeak ekintza armatuak oso noizean behin burutzen jarraitu zuen eta, ondorioz, GRAPO desegintzat hartu zuten ez gutxitan. Militante bakan batzuk jarraitu zuten lehergailuak jartzen, lapurretak gauzatzen eta enpresariei estortsio egiten eta ez zuten sostengu sozial handirik izan. Bere historian, zehar 80 bat pertsona hil zituzten, poliziak eta militarrak gehienak.

1976an, Espainiako Estatu Kontseiluko lehendakari zen Antonio María Oriol bahitu zuten eta, urtebete geroago, 1977an, Justizia Militar Goreneko Kontseiluko lehendakaria zen Emilio Villaescusa Quilis. Bi bahiketa hauek otsailaren 11n amaitu ziren, poliziak askatu zituztenean. 1978ko abuztuaren 24an bi polizien aurkako erasoa jazo zen Vigon, biak zaurituak izan zirelarik[4]. Abuztuaren 26an, berriz, talde batek Banco del Noroesteren sukurtsal batean lapurtu zuten. Hilabete bereko 28an, GRAPOri atxikitutako Liga Armada Galega (Galiziako Liga Armatua, euskaraz) deituriko talde batek, aurreko bi atentatuak bere gain hartu zituen eta guardia zibil bat hil zuten Santiago de Compostelan. Hala eta guztiz ere, gerora GRAPO izango zen egiletza bere gain hartuko zuena eta Galiziako Liga Armatua salatu zuen, asmakizun bat besterik ez zela esanez. 1979ko urtarrilaren 8an, Espainiako Auzitegi Goreneko VI. gelako presidentea zen Miguel Cruz Cuenca hil zuten.

Resultado de imagen de GRAPOKalifornia 47ko sarraskia

GRAPOren eraso terrorista odoltsuena 1979ko maiatzaren 26an burutu zen Madrilen. GRAPOko kideek lehergailu indartsu bat jarri zuten Kalifornia 47 izeneko erdiguneko kafetegi batean, Goya kalean. Bonbaren leherketa larunbat bateko 18:55ean izan zenez, une horretan jende ugari aurkitzen zen bertan. 9 pertsona hil eta 61 izan ziren zaurituak, horietako asko larritasunez. Kafetegiaren barrunbea guztiz txikituta eta kiskalita geratu zen[5].

1981ean, Auzitegi Gorenak 270 kartzela urtetara kondenatu zituen taldeko lider ziren José María Sánchez Casas eta Alfonso Rodríguez García, atentatuaren errudunak izateagatik.

Hala eta guztiz ere, GRAPOk ez zuen inoiz atentatuaren egiletza onartu eta talde ultraeskuindar eta parapolizialek gauzatu zutela adierazi zuen behin eta berriz[6].

Gainbehera

1982an GRAPOk su-etena eskaini zion Felipe Gonzálezen gobernuari eta, 1983an, Espainiako Barne Arazoetako Ministroarekin izandako hainbat negoziazioren ondoren, GRAPOk oraindik eta sostengu gehiago galdu zuen, bere partaide batzuk armak alboratu zituztelarik.

1984ko kanpaina sendoaren ondoren, GRAPOren berrantolaketa berria zapuztuta geratu zen 1985eko urtarrilaren 18an, Espainiako hiri ezberdinetan gauzatu zen operazio polizial batean 18 pertsona atxilotu zituztenean. Garai hartako Barne Arazoetako Ministro zen José Barrionuevo Peñak azaldu zuenez, urte bereko urtarrilaren 21ean GRAPOko jardunean zeuden kide guztiak atxilotu zituzten, Manuel Pérez Martinez, alias camarada Arenas eta Milagos Caballero Carbonellek ihes egin zutelarik, ordurako hilabete baitzeramaten Espainiatik kanpo.

1987an komando ibiltari bat berrantolatu zuten. Hilabete batzuk geroago, 1988an, Caixa Galiciako presidentea zen Claudio San Martín enpresari galegoa erail zuten, Coruña erdialdean zuen etxean. 1989an, Gijóneko Ogasunaren Ordezkaritzaren aurka eraso egin zuten eta bi guardia zibil hil zituzten[7].

Resultado de imagen de publio cordon1995ean, Publio Cordón enpresaria bahitu zuten Zaragozan. GRAPOk beti esan zuen aske utzi zutela, baina, 2012ko uztailaren 19an Sevilla eta Cádizen GRAPOko 3 ustezko militante atxilotu ondoren, enpresaria bahitu eta handik bi asteetara Frantziako hegoaldean bahituta zuten etxetik ihes egiten saiatzen ari zenean hil zutela jakin zen.

1999an, GRAPOk aktibo zegoela ziurtatu zuen Valladolideko sukurtsal batean lapurreta eginez eta Madrilgo PSOEko egoitza batean bonba bat ipini zuelarik.

2000n, furgoi blindatu baten aurkako lapurreta saio batean, Vigon, bi jagole hil zituzten eta beste bat larriki zauritua izan zen. Urte berean, antolakundearen goi-karguak desegituratu zituzten, Parisen PCE (r)ren eta GRAPOren 7 buruzagi atxilotu ondoren. 2000ko azaroaren 17an, GRAPOk Madrilgo Carabanchel auzoan bakarrik patruilatzen zuen polizia bat hil zuen, garondoan emandako tiro baten ondorioz.

Hainbat bonba ere ipini zituzten enpresa eta eraikin publikoen aurkako erasoetan.

2002an, antolakundeko 14 kide atxilotu zituzten (8 Frantzian eta 6 Espainian).

2003an berragertu egin ziren Alcorcóneko sukurtsal bati lapurreta eginez eta beste 18 kide atxilotu zituzten. Urte horretan bertan, Baltasar Garzón epaileak PCE (r)ren jarduera eten zuen GRAPOren beso politikotzat hartu izanagatik.

2006ko otsailaren 6an GRAPO berragertu zen taldea; Ana Isabel Herrero hil zuten eta bere senarra zauritu, aldi baterako lanak eskaintzen zituen enpresa baten jabe zen Francisco Colell, Zaragozako Cervantes kalean jazo zen tiroketa batean. GRAPOk Zaragozako Antena 3 telebista-kateko ordezkaritzari gutun bat bidali zion jazotakoa erreibindikatuz. Hilabete bereko 26an, Israel Torralba atxilotu zuten, atentatuaren ustezko autore gisa eta, horrez gain, taldeak 2000. urtean egindako hilketak egotzi zitzaizkion[8].

2006ko ekainaren 9an, Zaragozako atentatuaren ondorengo ikerketari esker, Kataluniako Reus herrian, GRAPOko beste 3 kide atxilotu zituzten, horien artean une horretan taldeko buruzagi gorenetzat hartzen zena, Juan García Martín.

2006ko uztailaren 4an, berriz, GRAPOko bi kidek Caixa Galiciako sukurtsal batean lapurreta egin zuten Santiago de Compostelan. Ordubetez eta aurpegia estali gabe, hiri horretako 1 zenbakiko Caixa Galicia banku-agentziako zuzendaria bahitu zuten. Rosalía de Castro kalean bortizki eraso ondoren, pistola batekin apuntatu eta sukurtsal batera arte lagundu zioten, kale horretako 89.ean kokatua, bertan lapurreta egiteko. 20.000 euroko harrapakina lortu zuten gutxi gorabehera.

Poliziaren ikerketek lapurrak Israel Clemente eta Xurxo García Vidal zirela identifikatu zen. Ikerketa-iturrien arabera, bi hauek 2006ko otsailaren 6an Ana Isabel Herreroren hilketaren ustezko errudunak izatez gain, beste sukurtsal bat lapurtu zuten Castelló de la Planan urte bereko martxoaren 16an, banketxeko zuzendaria tiro batez hankan zauritu zutelarik.

2007ko ekainean, GRAPOko egituraren ustezko desegite berri bat gertatu zen, Bartzelonako bi pisu franko miatu ondoren. 2009ko maiatzaren 11n, ordea, Frantziako Jendarmeriak, Paristik gertu GRAPOren zulo bat aurkitu zuen. Honek armategi gisa funtzionatzen zuen eta honela taldearen desegitea gezurtatua geratu zen. 2011ko martxoaren 11n, lehergailu txiki bat lehertu zen Santiago de Compostelako etxebizitza batean. Aspaldi, Xosé Antonio Sánchez Bugallo bizi zen bertan, hiriko alkatea eta PSOEko militantea. Egun horretan bertan, GRAPOko aspaldiko kide bat atxilotu zuten, Telmo Varela Fernández (GRAPOtik urrundua eta galiziar nazionalismoaren gertukoa), erasoen erantzule egin zutena. Bere etxean egindako ondorengo miaketa batean molotov koktelak egiteko materiala aurkitu zen, atentatua Resistência Galega taldearekin lotu bazuten ere.

Resultado de imagen de GRAPOFernando Hierro, Marcos Martín, Maria Ángeles Ruiz, Joaquín Garrido, Josefina García, Gema Rodríguez, Marcos Regueira eta Antonio Lago. 2003an hartu zituzten atxilo.

Resultado de imagen de GRAPO

Militante ezagunenak

  • Fernando Silva Sande: 1975etik erakundeko kide, buru militarra izan zen; atxilotu ostean, 1992an Granadako kartzelatk ihes egin zuen, baina, 2000ko azaroan berriro atxilotu zuten.
  • Sebastián Rodríguez Veloso: 1985ean 84 urteko zigorra eman zioten hainbat atentatutan parte hartu izanagatik, lehergailuen erasoak barne; Rafael Paduraren hilketa ere leporatu zioten, Sevillako Enpresarien Konfederazioko presidentea 1984an. 1994an indultua eman zioten, 432 eguneko gose greba bat aurrera eraman ondoren eta, honen ondorioz, ahulduta geratu zen gurpil-aulkian. Harrezkero, kirol ibilbide oparoa izan du igerilari paralinpiko gisa, munduko errekor ugari lortuz.
  • Enrique Cuadra Echeandía: 1988an, 27 urtetara zigortutu zuten Publio Cordón enpresariaren bahiketarekin zerikusia izateagatik. Komandoaren arduraduntzat jotzeaz gain, GRAPOrentzat dirua lortzeko xedean, pertsona aberats bat bahitzeko agindua jaso zuena ere izan zen.
  • Francisco Brotons Beneito: Hasierako urteetako buruetako bat; 1977an, Benidormen atxilotu zuten eta bi urte geroago ihes egin zuen; 1980an berriro atxilotu zutenetik 25 urte egon zen gartzelan. 1996ko negoziazioetan parte hartu zuen solaskide gisa, arrakastarik gabe, borroka armatua bertan behera uztearen alde. Memoria antifascista: Recuerdos en medio del Camino (Miatzen, 2002) liburuaren egilea da.
  • Fernando Hierro Chomón: Euskal Herrian jaioa eta atentatu ugariren egilea; 1977an atxilotu zuten, baina urtebete geroago ihes egin zuen. 1980an berriro ere atxilotu zuten eta 20 urte igaro zituen espetxean. Gobernuarekin 1996an egin ziren negoziazioetan parte hartu zuen. Parisen atxilotua izan zen berriro 2002an.
  • Josefina García Aramburu: 80 hamarkadan GRAPOko komando zentralaren militantea. 1979an atxilotu zuten zen Madrilen PCE (r)eko Batzorde Zentraleko kidea izateagatik, baina 1981ean aske utzi zuten. Ekintza terrorista desberdinak agindu eta horietan parte hartu zuen (lapurretak, estortsioa, lehergailuen ezarketa…) hala nola, bi Polizia Nazionalen hilketa Bartzelonan, Polizia Nazionaleko Teniente batena Valentzian eta guardia zibil batena Coruñan. Berriro atxilotu zuten 1983an bere senarra den Joaquín Calero Arconesekin batera eta 2000. urtera arte espetxean jarraitu zuten. Hurrengo urtean, klandestinitatera itzuli zen PCE (r)ren Batzorde Zentralean sartuz eta, 2002an, frantses poliziak atxilotu zuen Parisen. Frantzian epaitua eta zigortua, 2006an Espainiara estraditatu zuten eta 2008ko otsailera arte kartzelan egon zen.
  • José María Sánchez Casas: buruzagia eta taldearen kide fundatzailea. Gose greba luzeak eraman zituen aurrera 1989an eta 1991n. 1997an irten zen espetxetik, 18 urte igaro ondoren. 2001ean hil zen bihotzeko transplante baten esperoan zegoela.
  • Pío Moa: taldearen kide fundatzailea; GRAPOri izena mena zion 1975eko urriaren 1eko hilketetako batean parte hartu zuen. Bere parte-hartzeari dagokionez, Moak polizia jipoitu gabe bere arma lortu zuela baieztatu zuen, hau hilda aurkitzen baitzen jada, lekuko batzuk adierazi zuten bezala. 1977an, antolakundetik bota zuten. Pixkanaka-pixkanaka, marxismotik eta ezkerretik aldendu zen, jarrera ultraeskuindarretik gertuago zegoen idazle errebisionista bilakatuz. Libertad Digitaleko (LD) ohiko laguntzailea izan zen, baina bertatik irten beharra izan zuen zuzendaritzarekin zituen ezberdintasun ideologikoengatik. El Economistarekin ere kolaboratu zuen eta, gaur egun, Intereconomíarentzat egiten du lan.

Babes soziala

Oro har, GRAPOk ez du izan gizartearen babes handirik, baina leku eta sektore jakin batzuetan militante eta jarraitzaileak izan ditu historikoki: Madrilgo eta Bartzelonako behargin auzoetan, Andaluziako gune batzuetan, Vigon, eta Bilboaldeko Ezkerraldean.

Egungo egoera

2006tik ez du inolako ekintza armaturik burutu, eta 2007ko ekainean, hainbat atxiloketaren ondorioz, Espainiako Gobernuak GRAPO erakundea desegintzat jo zuen, sortu zenetik hainbatetan egin duen bezala. Egun GRAPOko, PCE (r)-ko eta hauen aldeko elkartasun taldeetako (AFAPP eta Nazioarteko Sorospen Gorria) 40 preso daude, horietatik 22 GRAPOko militanteak direlarik. 2009ko maiatzean Frantzia hegoaldean ustez GRAPOrenak diren bi zulo aurkitu zituen poliziak, horietan 6 pistola, 10 bat kilo lehergailu eta 5 tenporizadore zeuden[9].

2017an, berriz, Madrilen, beste zulo bat aurkitu zuten. 2007az geroztik ez badu ekintzarik burutu ere, GRAPOk ez dio borroka armatuari uko egin. Guardia Zibila balizko azpiegituren bila dabil oraindik eta 1995ean bahitu zuten Publio Cordón enpresariaren gorpua ez dute oraindik aurkitu[10].

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s