2017 – ANE ERRAZKIN – Almería afera

Almería afera 1981eko maiatzaren 10ean (igandean) hasi zen, Gérgalgo (Almeríako) sakan batean zegoen Ford Fiesta batean kiskalitako 3 gorpu azaldu zirenean, hain zuzen ere.

Mañas, Montero eta Cobo, erosketak egiten ari zirela, ETAko kideak zirelakoan hartu zituzten atxilo Roquetas de Marren (Almeria) cuando hacían unas compras. Biharamunean, autoa aberiatu ondoren alkilatu zuten Ford Fiesta batean aurkitu zituzten 3 gorpuak. Castillo Quero teniente koronelak eta beste 11 guardia zibilek koartel abandonatu batean torturatu zituzten eta, erroreaz jabetu zirenean, arrastoak ezkutatu nahian, txiki-txiki egin, autoan sartu, ihes egiten baleude bezala tirokatu eta su eman zioten autoari. Gazteen dirua erabili zuten behar zuten gasolina erosteko[1].

Resultado de imagen de caso almeriaMañas, Montero eta Cobo

Gertaerak

Almería aferak atariko batzuk izan zituen 1981eko maiatzaren 7an Madrilen. ETAk Erregearen Etxeko Gela Militarraren buruaren (Joaquín Valenzuela jeneralaren) aurka atentatu zen, larri zaurituz eta haren laguntzaileetako 3 erail zituen.

3 egun geroago FEVEko langile zen Juan Mañas Morales (24 urte), PCEko kide eta FYESAko langile zen Luis Montero García (33 urte) eta ACERIASAko langile zen Luis Manuel Cobo Mier (29 urte) gazteak Santander aldera joan ziren, gero, Pechinan (Almerian) lehenengo honen anaiaren jaunartzea ospatzeko. Haien ibilgailuaren matxura baten ondorioz, Alcázar de San Juanen (Ciudad Realen) gelditu beharra izan zuten eta trenez jarraitu zuten Manzanares arte; bertan, Ford Fiesta berde bat alokatu zuten. Bizilagun batek, telebistan ETAkiden argazkiak ikusi ondoren, 3 gazteak terroristak zirela pentsatu zuen eta Guardia Zibilari deitu zion, hau ustezko terroristen bila hasi zelarik. Carlos Castillo Quero teniente koronela izan zen bilaketa honen buru.

1981eko maiatzaren 9an, larunbat arratsaldean, Ford Fiesta berdea Roquetas de Marreko etorbide nagusian utzi zuten, itsas pasealekuko oroigarri denda baten ondoan. Mañasen Francisco Javier deitzen zen anaiaren lehen jaunartzera zeuden gonbidatuta. Bidaia hasi zen egunaren bezperan, ETAk Valenzuela teniente jeneralari egin zion atentatua, baina 3 gazteak albiste honetatik urruti zebiltzan.

Guardia Zibilaren txostenak esaten zuenaren arabera, egun batzuk lehenago gertatu zen Valenzuela jeneralaren aurkako atentatuaren erantzuleak izan ziren horiek ihes egiten saiatu ziren; abizenak ere jarri zizkieten: Mazusta, Bereciartúa eta Goyenechea Fradúa. Egun bat eta erdi geroago, Pechina almeriar udalerriko familia bati eta Santanderreko beste biri Almeriara joatea eskatu zitzaien. Luis Montero García salamancarra, Luis Cobo Mier santandertarra eta Almeria bertako Juan Mañas Morales emigrantearen familiak ziren.

Barne Ministeritzak eman zuen bertsioaren arabera, los cadáveres, atrozmente calcinados, aparecen sin piernas y sin brazos, y tienen visible orificios de bala en distintos puntos del tronco y del rostro[2].

Gorpuak Gérgalgo errepideko 8400. kilometroan zegoen automobilaren barruan kiskalduta azaldu ziren. Bertsio ofizialaren arabera, atxilotu ziren ustezko terroristak armatuak eta indokumentatuak zeuden eta Madrilerantz zihoazen autoz. Gidaria erasotzen saiatu zirenean, guardia zibilek beharrezkoa ikusi zuten ibilgailuaren gurpilak tirokatzea. Hori zen bertsio ofiziala. Triskantzaren ondoren, teniente koronelak Pechinako Mañas familiakoei eskutitz bat idatzi zien, non bertan hiru mutilen benetako heriotzari buruzko xehetasun guztiak idatzi zituen. Halako eskutitza familiarena da eta ez da inongo webgunean azaltzen, ezta inongo toki publikoan ere.

Epaiketan, 3 kondenatu izan ziren: Castillo Quero, teniente eta guardia bat. 24 urteko kartzela-zigorra Castillo Querori, 15 Gómez Torres tenienteari eta 12 Fernández Llamas guardiari.

Familiei ez zitzaien esplikazio handirik eman eta terrorismoaren biktima ziren errekonozimendua eskatu zuten behin baino gehiagotan, baina eskaera ez zen inora joan.

Badirudi garrantzi handieneko dokumentua Mañas familiari iritsi zitzaiola, era anonimoan, hilketa gertatu eta handik 3 urtera. Gertaerak era zehatzean kontatzen zituen, izen-abizen eta guzti: Mi querida familia, ante el respeto que merecen me dirijo a Vds para contarles el hecho siguiente respeto a las extrañas circunstancias de la desgracia de buestro (sic) hijo y compañeros que fallecieron en manos de los asesinos de la Comandancia de esta localidad… [3].

Resultado de imagen de caso almeria

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s