2017 – ALAITZ ONA – Bob Hoskins

Bob Hoskins
Bob hoskins filming ruby blue cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Bury St Edmunds1942ko urriaren 26a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Bury St Edmunds2014ko apirilaren 29a (71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, karaktere aktorea eta komediantea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0001364

Robert William “Bob” Hoskins, Jr. (Bury St Edmunds (Erresuma Batua), 1942ko urriaren 26aLondres (Erresuma Batua), 2014ko apirilaren 29a) ijito jatorriko[1] aktore, zuzendari eta ekoizlea izan zen, Oscar Sarietarako izendatua Mona Lisa (1986) intrigazko filman jorratu zuen papera zela-eta. 2002an, Donostia Saria jaso zuen[2]. Lider ilunak eta gansterrak interpretatzeak ospe handia eman zion; Who Framed Roger Rabbit (1988), Hook (1991) eta Super Mario Bros (1993) izan ziren film ezagunenetako batzuk.

Resultado de imagen de Bob Hoskins esposa

Hoskins eta bere bigarren emaztea, Linda Banwell

Biografia

Robert William “Bob” Hoskins, Jr. Bury St Edmundsen jaio zen, Erresuma Batuaan, 1942ko urriaren 26an. II. Mundu Gerra bete-betean, bonbardaketek familia hona eta hara ibilarazi zuten, babes bila. Haurtzaro zaila izan zuen eta 15 urterako eskola utzita zuen, jada. Amari lagundu behar eta, ogibide ezberdinak burutu beharrean izan ziren.

Kasualitatez ia sartu zen aktore, eszenategian zegoen lagun bati bromak eginez. Bere kasa joan zen antzerkia lantzen, 1960ko hamarkadan Londresko eszenategi txikietan aktuatzen zuelarik. Telebistako serietan ere egin zuen lan, BBCrako egin zuen On the Move (19751976) edo Dennis Potterren Zerutik etorritako dirua (1978).

Lan egin zuen, besteak beste, Steven Spielbergekin (Hook), Oliver Stonerekin (Nixon), Atom Egoyanekin (Felicia’s Journey) eta Joseph Conraden eleberrian oinarrituta Christopher Hamptonek zuzendutako The Secret Agent-en[3].

Ganster papera oso ondo betetzen zuen eta ia-ia Al Capone izatekotan egon zen Brian De Palmaren The Untouchables (1987) lanean, baina Robert de Nirok egin zuen azkenean hura. Ezezkoa eman zionean, estatubatuar zuzendariak 20.000 liberako txekea bidali omen zion eta Hoskinsek horrela kontatu zuen pasadizoa:

« Deitu eta esan nion: Aizu, Brian, beste filmaren bat baduzu ni bertan nahi ez nauzuna, zuk lasai deitu niri, e?[4]  »

Hoskinsek 4 seme-alaba izan zituen, bi lehenengo emazte izan zuen Jane Liveseyrekin -Alex (1968) eta Sarah (1972)- eta beste bi bigarrenarekin, Linda Banwellekin -Rosa (1983) eta Jack (1986)-[5][6].

2012an utzi zion lanari, 69 urte zituenean, Parkinsonak heldu ziola-eta[7].

2014ko apirilaren 29an, pneumonia batek hil zuen Bob Hoskins, Londresen (Erresuma Batua), 71 urte zituenean[8].

Resultado de imagen de Bob Hoskins esposa

Imagen relacionada

Imagen relacionada

Filmak

1980ko hamarkada

1970eko hamarkadaren erdialdi aldera, telebistaz gain britainiar zineman ere ekin zion. 1981ean, Anthony Hopkinsekin batera aritu zen Oteloren bertsioan, Jonathan Millerrek BBC Televisionentzako ekoiztu zuen Shakespeare lanean. Era berean etorri zen The Long Good Friday, Helen Mirrenekin (1980), edo Mona Lisa (1986) eta kritikoek txalotu zuten. Oscar Sarietarako ere izendatu zuten eta Pink Floyd The Wall filman ere hartu zuen parte (1982).

1984an, Francis Ford Coppolaren The Cotton Club filman hartu zuen parte eta, hurrengo urtean, berriz, Terry Gilliamen Brazil lanean egin zuen lan (1985).

1987an, Mickey Rourke, Liam Neeson eta Alan Batesekin batera aritu zen Mike Hodgesek zuzenduriko A Prayer for the Dying lanean.

1988an, Eddie Valiant detektibea izan zen irudi errealak eta animazioa nahasten zituen Who Framed Roger Rabbit filman.

1980ko hamarkadaren bukaeran eta 1990ekoaren hasieran, British Gas and British Telecom (gaurko BT Group) pribatizatu berri izan ziren enpresen publizitatean hartu zuen parte.

1990eko hamarkada

1990ean, Cher abeslariarekin batera egin zuen lan Mermaids lanean.

Hurrengo urtean, Smee kontramaestrea izan zen Hook filman (1991).

Super Mario Bros. (1993) ere egin zuen.

« Sekula egin dudan lanik penagarriena izan zen hori![9]  »

Shane Meadowsen Twenty Four Seven (1997) filman ere aritu zen lanean eta baita David Copperfield (1999) lanean ere.

2000ko hamarkada

2001ean, berriro egin zuen lan Helen Mirrenen ondoan, Michael Caine ere Fred Schepisik gidaturiko Last Orders filman lankide izan zuelarik.

Nikita Jrushchov izan zen Enemy at the Gates lanean eta Stalingradoko guduan komisario politikoa izan zeneko garaia aurkezten du bertan.

2002an, Donostia Saria eman zioten bere 50. edizioan.

2005ean, Zinema beltzeko Danny the Dog filman aritu zen, Morgan Freeman eta Jet Li txinatarraren ondoan eta baita Mrs. Henderson presenta (2005) pelikulan ere. Azken honegatik Urrezko Globorako izendapena jaso zuen

2006an, BBC eta CBC-k elkarrekin ekoiztu zuten The Wind in the Willows lanean hartu zuen parte.

Filmagintza

  • Up the Front (1972)
  • The National Health (1973)
  • Inserts (1974)
  • Royal Flash (1975)
  • Van der Valk (1977)
  • Zulu Dawn (1979)
  • The Long Good Friday (1980)
  • Pink Floyd The Wall (1982)
  • The Honorary Consul (1983)
  • Lassiter (1984)
  • The Cotton Club (1984)
  • The Woman Who Married Clark Gable (1985)
  • Brazil (1985)
  • Sweet Liberty (1986)
  • Mona Lisa (1986)
  • A Prayer for the Dying (1987)
  • The Lonely Passion of Judith Hearne (1987)
  • Who Framed Roger Rabbit (1988)
  • The Raggedy Rawney (1988)
  • Heart Condition (1990)
  • Mermaids (1990)
  • The Favour, the Watch and the Very Big Fish (1991)
  • Shattered (1991)
  • Hook (1991)
  • The Inner Circle (1991)
  • Passed Away (1992)
  • Blue Ice (1992)
  • Super Mario Bros. (1993)
  • The Big Freeze (1993)
  • Nixon (1995)
  • Balto (1995)
  • Rainbow (1996)
  • The Secret Agent (1996)
  • Michael (1996)
  • 24/7: Twenty Four Seven (1997)
  • Spice World (1997)
  • Cousin Bette (1998)
  • Let the Good Times Roll (1999)
  • Parting Shots (1999)
  • Captain Jack (1999)
  • Felicia’s Journey (1999)
  • A Room for Romeo Brass (1999)
  • The White River Kid (1999)
  • American Virgin (2000)
  • Enemy at the Gates (2001)
  • Last Orders (2001)
  • Where Eskimos Live (2002)
  • Maid in Manhattan (2002)
  • The Sleeping Dictionary (2003)
  • Den of Lions (2003)
  • Vanity Fair (2004)
  • Beyond the Sea (2004)
  • Unleashed (2005)
  • Son of the Mask (2005)
  • Mrs Henderson Presents (2005)
  • Stay (2005)
  • Paris, je t’aime (2006)
  • Garfield: A Tail of Two Kitties (2006)
  • Hollywoodland (2006)
  • Sparkle (2007)
  • Outlaww (2007)
  • Ruby Blue (2007)
  • Go Go Tales (2007)
  • Doomsday (2008)
  • A Christmas Carol (2009)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Hoskins Aldatu lotura Wikidatan

 

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif