2017 – ENARA CUADRADO – Marie François Sadi Carnot

Marie François Sadi Carnot
The evolution of France under the third republic (1897) (14782530655).jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea
Frantziako Errepublikako presidentea

1887ko abenduak 3 – 1894ko ekainak 25
Jules GrévyJean Casimir-Perier

Andorrako koprintzipea

1887ko abenduak 3 – 1894ko ekainak 25
Jules GrévyJean Casimir-Perier

Bizitza
Jaiotza Limoges1837ko abuztuaren 11
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Lyon1894ko ekainaren 25a (56 urte)
Hobiratze lekua Parisko Panteoia
Heriotza modua assassination of Sadi Carnota (stab wounda)
Hiltzailea Sante Geronimo Caserio
Familia
Aita Hippolyte Carnot
Ezkontidea(k) Cécile Carnot
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet
École Polytechnique
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, ingeniari zibila eta Ingeniaria
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak Carnot bridge
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Frantzia-Prusia Gerra
Sinesmenak
Alderdi politikoa Q3099343

 Marie François Sadi Carnot, Théobald Chartranen erretratuan

Marie François Sadi Carnot (Limoges (Frantzia), 1837ko abuztuaren 11Lyon (Frantzia), 1894ko ekainaren 25a) frantses politikaria izan zen. Errepublikako diputatua izan zen Frantziako Biltzar Nazionalean (1871). Gero, ministro izan zen, eta, azkenik, Errepublikako lehendakari egin zuten (1887), kargu horretan erail zuten arte (1894) egon zelarik.

Biografia

Marie François Sadi Carnot Limogesn jaio zen, Frantzian, 1837ko abuztuaren 11n. Carnot familia ospetsuko kide, aita Lazare Hippolyte Carnot estadista izan zuen eta aitona, berriz, Lazare Carnot matematikari eta politikaria (la Gran Carnot), Frantziako Iraultzaren defentsa antolatzeko ardura izan zuena. Sadi Carnot fisikaria, Nicolas Léonard Sadi Carnot, Termodinamikaren sortzailea, bere osaba zen[1][2]. Izen bera jarri zioten haren omenez.

Amaren aldetik, Charente eta Haute-Vienne departamentuetatik etorritako sendia zen eta hantxe jaio zen etorkizunean lehendakari izango zena. Ama Jeanne-Marie Dupont-Savignat (18161897) izan zuen, François Dupont-Savignat-en (17691846) alaba. Savignat sendiak Chabanais-tik gertu dagoen gaztelu bati ere izena eman zion (Savignac)

Familian ohikoa zen bezala, heziketa teknikoa jaso zuen eta École Polytechnique eta École des Ponts et Chaussées ikastegietan ikasi zuen ingeniari zibila izan zelarik[3]. Ikasketetan nabarmendu zen eta estatuko ingeniarien zerbitzuan sartu zen.

Familia errepublikazale sutsua, Marie François Sadi Carnot harro zegoen horretaz eta, 1870ean, gobernuak Eure, Calvados eta Senako departamentuen erresistentzia ardura eman zion, 1871ko urtarrilean, Senako prefekto izendatu zutelarik.

Hurrengo hilabetean, Frantziako Nazio Biltzarreko kide hautatu zuen Côte-d’Or departamenduak eta une horretan hasi zen bere ibilbide politiko arrakastatsua. 1878ko abuztuan, Obra Publikoen ministeritzako idazkari egin zuten eta, 1880ko irailean, bera izendatu zuten Obra Publikoen ministro. 1885eko apirilean, berriz, Finantza ministro egin zuten eta kargu horretan egon zen Charles de Freycinet eta Jules Ferryren administrazioen garaian, 1886ko abendura arte.

Resultado de imagen de Marie François Sadi Carnot

Lehendakaritza

1887ko abenduan, hainbat eskandaluen ondorioz, Jules Grévy erori zen eta Marie François Sadi Carnotek eta bere familiak izen ona zuten, errepublikako lehendakaritzarako. Georges Clemenceau eta beste hainbaten laguntza lortu zuen eta 827tik 616 boto lortu zituen Biltzar Nazionalean. Momentu larria zen hura errepublikarentzat eta asaldura nagusi zen, Boulanger jeneralak eraso egiten zion bitartean.

Agintaldiaren hasieran, Boulangier jeneralaren zaleekin izan zituen istiluak. Katolikoen babesa lortu bazuen ere, gatazka handiak izan zituen, ondoren, anarkistekin eta sindikatuekin.

Carnoten lehendakaritzak oso harrera ona izan zuen eta Boulangerrek eragiten zuen ezegonkortasunarekin bukatzeko erabakiak indar gehiago eman zion lehendakariari. Ondo zaindu zuen bere irudia eta inaugurazio eta agerraldi publikoetan ateratzeari ekin zion, irudi hori sendotzeko xedean. Azkenean, 1889an, Boulanger erbesteratu beharrean izan zen eta Carnotek ospakizun publikoekin jarraitu zuen: Frantziako Iraultzaren mendeurrena eta Parisko Erakusketa Unibertsala (Eiffel dorrea eraiki zutena). Espero bezala, Frantziako lehendakari popularrenetakoa bilakatu zen eta Frantziako Errepublikaren iraupenarekin identifikatu zuten.

Hala ere, dena ez zen erraza izan; ministro-gabineteak behin eta berriz erori ziren; sozialistak indartzen ari ziren, antisemitismoa nabarmentzen joan zen –Dreyfus afera-… Baina Carnot ukitu zuen krisi bakarra 1892ko Panamako eskandalua izan zen, bere integritatea ezbairik gabe jarraitu bazuen ere, estatuaren prestigioa erabat deseginda geratu baitzen.

Resultado de imagen de Marie François Sadi Carnot

Heriotza

1894ko ekainaren 24an, Carnot bere ospearen gorenean zegoen, baina, Lyonen izandako bazkari publiko batean emandako hitzaldian, ez zuela berriro hauteskundeetara aurkezteko asmorik esan zuen. Sante Geronimo Caserio izeneko italiar anarkistak erail zuen, labanaz. Ekainaren 25eko gauerdian hil zen Carnot eta Frantzia osoa hunkituta geratu zen. Jendaurreko hiletak egin ondoren Parisko Panteoian eman zioten lur.

Resultado de imagen de Marie François Sadi CarnotSante Geronimo Caserio italiar anarkista

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marie François Sadi Carnot Aldatu lotura Wikidatan

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s