2016 – HISTORIA – 3. ebaluazioa-1. zatia – Dudak III eta Ondoloin!!!

Iep!

Saioa

yasta ulertu det baina orain galdera 8.4.2.3 adostasunak eta egitura ez ditut ulertzen

Banoa… Akordatu Batzar Kudeatzaileen proiektuan zaudela. EAJ-k Lizarrakoa nahi zuen, baina ez zion aukera handirik ikusten: Espainian ezkerra dagoenean, ezin harekin konpondu eta, eskuina dagoenean, berriz, honek ez autonomiaz ezer jakin nahi… Agian proiektu honek aukera gehiago dauka… Horregatik hau bultzatzeko prest agertzen da. Karlistak ere erakarri nahian, aldaketatxo batzuk txertatzen ahalegintzen da: foruak aipatu, kontzertu ekonomikoa… Baina, problemei ekiditeko, euskal estatu izena kentzen ados egon zen eta konstituzioak ematen zion izena hartzen: Euskal Herria. Todoseaporunestatutu!

Egiturarena, berriz, Ametsi esplikatu diot aurreko postean, baina hementxe pegatuko dizut:

Batzar Kudeatzaileen proiektua da. Garaziri esan diodanaren aurkakoa. Hemen Eusko Jaurlaritzak ahal gehiago ditu probintziak baino. Eusko Jaurlaritza hori aukeratzeko, hauteskundeak egin behar dira, Legebiltzarra aukeratuz. Horrek hautatuko du lehendakaria gero. Gaur egun bezala, vamos!

Ea balio dizun, guapísimaa!

Maria

Ba nik oraindik ez det ulertu Lizarrako Estatutua… Azkeneko bi parrafoak gehienbat, baino laburpentxobat ez zan gaizki etorriko…

Horra noa, ba! Hauek izango direla suposatzen dut..

  • Balorazioa: Eusko Ikaskuntza zer zen, ezk? esk? Detodo zegoen han eta kontsentsuan oinarritutakoa esan genuen. Lizarrakoa, berriz, partidu batena (edo bina) zen, EAJ eta karlistena. Gainera, saiatu zen hauteskundeak beti bezala egiten, horrela gehiago irabaziko zuelako… Ahal zen neurrian, ez zuen etorkinak bozkatzea nahi, emaitza alda zitekeelako… Horregatik esaten du demokrazia maila jaitsi egin zela.
  • Emaitza: Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta karlistek aurkeztu zuten proiektua, baina ezkerra aurka zuen neurrian ez zuen etorkizunik izan, Konstituzioaren arabera Gorteetan onartu behar zelako (eskuindar ukitua zuen eta Gorteetan, une hartan, ezkerra zen nagusi!).

Horrela hobeto?

Ianire

Iepe Koro!
7.2.6.4. puntun Estraperloaren eskandalun jartzendo: “Gobernua higatze prozesu geldiezinean zegoen eta garbiago ikusi zen hori Estraperloaren eskandaluan” ezdet ulertzen..

Biurteko kontserbadorea edo Biurteko Beltzean gaude. Eskuina agintean. Gobernua arazokin dabil (higatze=deterioro), ez dago batuta hauteskundeak irabazi zituen momentuan bezala eta, Estraperloaren eskandalua argitara atera zenean, garbiago ikusi ziren zailtasun haiek. CEDAkok haserretu egin ziren Partido Radicalekoekin eta ez zuten Lerroux agintean nahi, orain arte bezala… Horrek zera ekarriko du. Gobernua erortzen denean, eskuina zatituta joango da hauteskundeetara eta ezkerra, berriz, batuta (Herri Frontea edo Fronte Popularra). Azken hauek irabaziko dituzte 1936ko hauteskundeak… eta gero gerokoak!

Saioa

8.4.2.1 eskubide politikoa

Ba… Nork bozka dezakeen… Ea etorkinek noiz eman dezaketen botoa, zenbat denbora bizi behar duten hemen hori lortzeko…

Lide

Koro eta 7.2.3.n behin behineko gobernuak konstituzioa ezarri zutela jartzen do baino hau ez zuten biurteko progresistan jarri?

 

Bai, klaro, baina hasi ziren… Adibidez, Biurteko Progresistako gobernuak irabazi ahal izateko hauteskunde batzuk egin ziren eta horiek 1931 kokonstituzioak esaten zuen bezala burutu zen. Egia esan, parentesi bat bezala da epe hori, gehiengoa ezkerra da… Gutxi gorabehera, gero irabaziko dutenak daude…

Garazi

Kaixo Koro! Azken errepaso hauetarako zer gomendatzen diguzu gehien begiratzea??

Estatutuei begiradatxo bat bota, cenar como los mendigos eta a lolitos! Hori da nire gomendioa!

Nagore

Iep Koro! Esplikatuko Santoñako Ituna mesedez ez dut ulertzen…

Bai, klaro! Hori da Eusko Gudarostea nazionalei ezin eutsi, atzerantz doanean gertatzen da. Zure postua galtzekotan zeundenean, zure baliabideak suntsitu behar zenituen arerioen esku ez erortzearren. Puntu horretan, EAJ-k “rendizioa” negoziatu nahi izan zuen: ez zituen baliabideak suntsituko -beraz, paraelenemigo!- eta ahalik eta hoberen aterako ziren beraiek… Ez zuten ezer asko lortu… A la kartzel! (eta errepublikarrak de morros, nazionalistekin ezin da fiatu, marmarmar…).

Ta… ya está! Bukatu dugu gaurkoa ere! Ni lasai geratu naiz… Bete-betean, -estatutuenak kenduta, klaro!- galdera bakarra egin didazue, baina… nik uste dut errazak direlako ez dizkidazuela galdetu… Itxaropen horretan noa afaltzera, comounmendigo… Badakit koadrotik aurrera hasiko zaretela ikasten… Agur Amets!

Badakizue, bihar comounrey gosalduta etorri, e? Eguna luzea da-eta! Ondo-ondo-ondoloinnnnnn! Y … konestoyunbizkotxo hastamañanaalasotxo!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s