2016 – ADUR ZEBERIO – Lenny Wilkens

Lenny Wilkens 1968.jpeg
Wilkens 1968an
Datu pertsonalak
Izen osoa Leonard Randolph Wilkens
Jaio 1937ko urriaren 28a (79 urte)
Brooklyn (New York) (AEB)

Leonard Randolph Wilkens, Lenny, (Brooklyn (New York), (AEB), 1937ko urriaren 28an) saskibaloi jokalari eta entrenatzaile izan zen. Seattle Supersonics taldearen lehendakariordea izan zen.

Resultado de imagen de Lenny Wilkens

Biografia eta lorpenak

Leonard Randolph Wilkens, Lenny, Brooklynen jaio zen, New Yorken, AEBetan, 1937ko urriaren 28an. Aita afroamerikarra zen eta ama, berriz, irlandar jatorriko amerikarra eta erlijio katolikoan hezi zuten Wilkens gaztea.

Berehala hil zitzaion aita, 5 urte besterik ez zituenean eta amak atera zuen aurrera familia[1].

3 urtez jokatu zuen Providence Unibertsitatean eta, txiki samarra bada ere (1,85 m), 14,9 puntu eta 7,3 erreboteko promedioa egin zuen. Bi alditan aukeratu zuten estatuko bost hoberenen artean.

« … Oso pertsona aktiboa naiz; ezin dut neure burua geldi imajinatu…[2]  »

Txinara joateko aukera etorri zitzaion, baina Wilkensek ez zuen denbora osoko lana nahi, familiaz eta gozatzeko bete ere ez baitzuen galdu nahi.

Ez zituen sekula ahaztuko hasierako zailtasun haiek eta, aukera izan zuen bezain pronto, laguntzeko grinan ibiliko zen beti. Lenny Wilkens izeneko fundazioa dauka behartsuei laguntzeko eta Seattleko Odessa Brown Children’s Clinic da bere helburu nagusienetako bat[3].

Resultado de imagen de Lenny Wilkens

NBA

1960an, St. Louis Hawksek hartu zuen drafteko lehenengo biran, seigarren posizioan. Puntuak egiten zituen basea zen eta ondo pasatzen zuen. 1970eko ligan, 9,1eko promedioa egin zuen asistentziatan[4].

1968an, ia-ia MVP izan zen, baina bigarren geratu zen, Wilt Chamberlainen atzetik. Seattle eta Clevelandik pasatu zen eta Portland Trail Blazersen izan zen jokalari. Erretiroa hartu zuenean, historiako asistenteetan bigarren zen, Oscar Robertsonek aurrea hartu ziolarik.

Resultado de imagen de Lenny Wilkens

Entrenatzaile NBAn

Oraindik erretiratu gabe zegoen, entrenatzaile lanetan hasi zenean, Seattle Supersonics (19691972) eta Portland Trail Blazers (19741975).

1979an, jokalari lanak baztertuta, NBAn lortutako titulu bakarra lortu zuen Seattlekin.

32 denboraldietan zehar, errekor ugari lortu du. 1994an, Urteko entrenatzaile aukeratu zuten eta 1996an, berriz, historian izan diren 10 entrenatzaile hoberenetariko bat.

Ekipoak zuzentzeko lanetan, garaipen portzentaien errekorra du: %53,6; 45 partidako batezbestekoa denboraldiko. 16 aldiz eraman ditu bere ekipoak Play-offs-etaraino eta 69 partida irabazi ditu haietan, garaipen gehien lortu dituzten entrenatzaile artean, saigarrena.

Liga erregularrean, garaipen gehien lortu dituztenen artean, bigarren entrenatzailea da, Don Nelsonen atzetik.

« …Denek zioten ezingo genuela Playoffsetan parte hartu, gaizki gindoazen-eta… baina lortu genuen gauzak aldatzea. (…). Aldatzen joan ahal izateko, ez genuen presarik izan, horrek ez baitu laguntzen eta, zenbaitetan, gehiago atzeratzen zaitu. Pixkanaka hasi ginen gure trebezia erabiltzen, gradualki… eta gauzak ondo joan zitzaizkigun!….[5]  »

Jokalari moduan

  • 9 aldiz hartu zuen parte All Starrean (MVP izan zen 1971n).
  • Pasatzaile onena 1970ean.
  • NBAko historiako 50 saskibaloi onenen artean hautatu zuten 1996ean.
  • Basketball Hall of Fame-eko kide 1989az geroztik.

Entrenatzaile moduan

  • NBAko txapeldun 1979an.
  • Urteko entrenatzaile onena 1994an.
  • All Starreko entrenatzailea 4 alditan (2 irabazi, 2 galdu).
  • NBAko txapelketan parte hartzaile handiena, bai jokalari eta entrenatzaile moduan (3319 partida).
  • Historiako 10 entrenatzaile onenen kidea, 1996an hautatua.
  • Basketball Hall of Famen kide entrenatzaile moduan 1998tik, John Wooden, Bill Sharman eta Tom Heinsohnekin batera.
Resultado de imagen de Lenny Wilkens

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s