2016 – LEIRE GARMENDIA – Andrew VanWyngarden

Andrew VanWyngarden
Andrew VanWyngarden
Datu pertsonalak
Izen osoa Andrew Wells VanWyngarden
Jaio 1983ko otsailaren 1a
Columbia (Missouri) (AEB)
Musika
Musika tresnak ahotsak, gitarra, tekladuak, perkusioa, piano Rhodes, gitarra elektrikoa, baxua
Generoa rock psikodelikoa, new wave, synthpop, Rock progresibo
Loturak beste musikari batzuekin MGMT, Glitter Penis, The Management, Accidental Mersh, Beck
Webgunea

Andrew VanWyngarden (Columbia (Missouri), 1983ko otsailaren 1a) MGMT bandako bokalista nagusia eta gitarrista da.

Resultado de imagen de Andrew VanWyngarden

Biografia

Andrew VanWyngarden Columbia (Missouri)n jaio zen, 1983ko otsailaren 1ean. Aita Bruce VanWyngarden du, Memphis Flyer egunkariaren editorea[1].

Arrebaren grabazioak izan ziren bere lehenengo eragin eta aitaren gitarra elektrikoa ere gertu izan zuen. Hala ere, Andrew paleontologo izatearekin zebilen ametsetan eta dinosaurioak ikertzearekin. White Station High School eskolara joan zen.

Bigarren Hezkuntzan ari zen bitartean sortu zuen lehen banda: Accidental Mersh. Hank Sullivant, MGMTko gitarra izango zena ere, banda horretako kide izan zen. Aldi berean, Andrew beste proiektu batean ere bazegoen murgilduta, Glitter Penis, eta, Dan Treharnerekin batera, abesti-parodiak sortu eta grabatu zituzten, baina ez zuten sekula zuzenean jo.

VanWyngarden Wesleyana unibertsitatera joan zen eta Super Volcano izeneko abestia idatzi eta abestu zuen han. Hortxe ezagutuko zuen Ben Goldwasser, MGMTren sortzaileetako bat. Hasiera batean, The Management izena jarri zioten taldeari, baina bazen britainiar talde bat izen berarekin eta MGMT deitu zioten gero. Kids izan zen lehenengotako abestia, We (Don’t) Care EP-an sartu zutena (The Management izenez ere ezaguna)

Ez zen Andrew-ren proiektu bakarra izan; Kevin Barnes de Of Montrealekin izan zen Blikk Fang proiektuan[2].

Gustukoen dituen zuzendarien artean Werner Herzog, David Lynch edo Federico Fellini daude[3].

Berak idatzi ohi ditu MGMT bandaren abesti gehienak. Congratulations da azken ekoizpena eta Siberian Breaks da lan horretan gehien gustatzen zaion kanta.

Resultado de imagen de Andrew VanWyngarden

Erreferentziak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s