2016 – INGE ESKISABEL – Julio I.a

Julio I.a
Iulius I.jpg
35. Aita santu

337ko otsailak 7 – 352ko apirilak 12
Marko OstiakoaLiberio

Bizitza
Jaiotza Erroma,
Herrialdea Erromatar Inperioa
Heriotza Erroma352ko apirilaren 13a
Hobiratze lekua Santa Maria in Trastevere
Lanbidea
Lanbidea apaiz katolikoa
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Julio I.a[1] (337ko otsailaren 7a352ko apirilaren 12a), Eliza Katolikoko 35. aita santua izan zen, bere aitasantualdia, 337ko otsailak 7tik 352ko apirilak 12ra arte iraun zuelarik.

Biografia

Julio I.a Mendebaldeko Erromatar Inperioan jaio zen 337ko otsailaren 7an eta Rustico izena zuen aitak[2]. 337ko otsailak 7an, 35. aita santu egin zuten.

Arrianoekin izandako ika-mikak

Julio I.a arrianoekin aurrez-aurre jarri zen, haiek abdikarazitako bi kristau gotzain bere postuan berretsi zituenean. 341eko udazkenean, Julio I.ak, kontzilio batera deitu zuen eta e50 gotzain bertaratu ziren hara, arrianismoaren aurka egin eta hainbat gotzain bere tokikitik kentzeko grinan zebiltzenak kondenatzeko ideian[3].

Konstantino I.a Handia hil ondoren, inperioa hiru semeen artean banatu zen. Horietako bat, Konstantino II.a, laster desagertu zen historiatik, eta beste biak geratu ziren enperadore, Konstantzio II.a Ekialdean eta Konstante Mendebaldean. Konstante katolikoa zen bitartean, Konstantzio arrianoa zen. 350ean, Konstante hil egin zuten, eta Inperioa, Konstantzioren agindupean birbateratu zen. Enperadoreak, orduan, Eliza katolikoaren aurkako jazarpen izugarri bat abiarazi zuen.

Eguberri eguna, urtarrilaren 6ren ordez, abenduaren 25ean ezarri zuen Ekialdeko elizarentzat, Epifaniarekin batera. Data hau hartu zuen juliotar egutegiarentzako, neguko solstizioa egun horretan gertatzen baitzen; gertaera hau, Ipar Hemisferioko herri askok, bizitzaren zikloaren berrabiarazte berri baten antzera ospatzen zutelarik.

Aulki Santuko Artxibategiaren sortzailetzat hartzen da, dokumentuen kontserbazioa agindu baitzuen.

Erreferentziak

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s