2016 – ALAITZ ONA – J. B. Lenoir

Resultado de imagen de JB LENOIR
Datu pertsonalak
Jaio 1929ko martxoaren 5a
Monticello (Mississippi) (AEB)
Hil 1929ko martxoaren 5a (0 urte)
Urbana (Illinois) (AEB)
Musika
Musika tresnak ahotsak, gitarra, Aho-soinua
Generoa Blues
Loturak beste musikari batzuekin Big Bill Broonzy
Memphis Minnie
Big Maceo Merriweather
Muddy Waters
Sonny Boy Williamson II
Elmore James
Sunnyland Slim
J. T. Brown
Webgunea

J. B. Lenoir (Monticello, Mississippi (AEB), 1929ko martxoaren 5aUrbana, Illinois (AEB), 1967ko apirilaren 29a) estatubatuar abeslari, konpositore eta gitarrista izan zen, 50eko eta 60ko hamarkadan Chicagoko blues munduan arrakasta izan zuena.

Resultado de imagen de JB LENOIR

Biografia

J. B. Lenoir Monticellon jaio zen, Mississippin (AEB), 1929ko martxoaren 5ean. Aita ere gitarjolea zuen eta honek erakutsi zion Blind Lemon Jeffersonen musika, betirako eragin izango zuena.

Lenoirek garaiko bluesmen garrantzitsuenekin lan egiteko aukera izan zuen New Orleansen, Sonny Boy Williamson edo Elmore James tarteko.

1949an, Lenoir Chicagora joan zen eta hango blues areto garrantzitsuenetan joa zuen, Memphis Minnie, Big Maceo edo Muddy Watersekin.

50eko hamarkadan, Lenoirrek hainbat diska grabatu zuen Chicagon Chess Records, J.O.B. Records, Parrot Records edo Checker Records zigiluekin.

Ezaguna egin zen alkandora eta txamarretan estetika zebra erabiltzen zuelako eta emakume ahotsa zuelako, baina gitarra elektrikoarentzak egin zituen konposizioek eragin handia izan zuten ondoren etorri ziren gitarjoleengan. Bere bandan pianoa (Sunnyland Slim), saxofoia (J. T. Brown) eta bateria (Alfred Wallace) eraman ohi zituen eta garai honetakoak dira Don’t Dog Your Woman, Mama Talk To Your Daughter edo Don’t Touch My Head bezalako blues abestiak.

Gitarra akustikoan ere abesti bat baino gehiago grabatu zuen, Willie Dixon baxuan eta Fred Below baterian. Arrazakeria edo Vietnamgo gerraren aurkako protesta ziren haiek eta Alabama Blues da adibide bat. Mezu gogorra zuten abesti haiek, baina Lenoirrek gozo-gozo abesten zituen.

Bihotzeko batek hil zuen Urbanan, Illinoisen (AEB), 1929ko martxoaren 5ean. 3 aste lehenago auto-istripua izan zuen eta zauriek ez ziren sendatu. John Mayall dedikatu zion Death of J. B. Lenoir abestia[1].

2003an, Wim Wendersek The Soul of a Man zuzendu zuen[2], aurrez Martin Scorsesek The Blues sailaren barnean[3].

Erreferentziak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s