2016 – NAIARA ARANBURU – Abraham de Moivre

Abraham de Moivre
Abraham de moivre.jpg
Bizitza
Jaiotza Vitry-le-François1667komaiatzaren 26a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Londres1754ko azaroaren 27a(87 urte)
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Jacques Ozanam
Hizkuntzak ingelesa
latin
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta estatistikaria
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Abraham de Moivre (Vitry-le-François,Frantzia, 1667ko maiatzaren 26Londres,1754ko azaroaren 27) matematikari frantses bat izan zen, ezaguna zenbaki konplexuak etatrigonometria lotzen dituen de Moivreren formula eta, probabilitate teorian, banaketa normala banaketa binomialaren limite gisa (edode Moivre-Laplace teorema) deduzitzeagatikThe doctrine of chances izenburuko bere liburuan.

Biografia

Abraham de Moivre Vitry-le-Françoisen jaio zen, Frantzian, 1667ko maiatzaren 26an. Aita Daniel de Moivre izan zuen, hezkuntzari balio handia ematen zion kirurgialaria. Gurasoak protestantean baziren ere, Abraham Vitryko kristau anaien eskola katolikoan hasi zen, garai hartan Frantzian zeuden erlijio tira-birekin oso tolerantea zen eskola.

11 urte besterik ez zituen gurasoek Sedango Akademia Protestantera bidali zutenean eta 4 urte eman zituen han, Jacques du Rondelekin, grekera ikasten. 1579an Henri-Robert de la Marcken alarguna zen Françoise de Bourbonek sortua zen akademia hau eta bertan ikasi zuen Abrahamek 1678 eta 1682 bitartean. Ondorengo bi urteetan zehar, Logika ikasi zuen Saumur-en eta, 1684an Collège de Harcourt-era joan zen. Jacques Ozanam-ekin ikasi zuen, baina ez dago titulu akademikorik lortu zuela frogatzen duen baieztapenik.

Ezaguna da De Moivre formula eta baita banaketa normalean eta probabilitatean egindako lanak ere. 1697an, Londreseko Royal Society-ren kide izendatu zuten eta Isaac Newton etaEdmund Halley-en laguna izan zen. Horrela esaten omen zuen lehenak matematikako galdera zenean:

« …De Moivreri galdetu beharko diozue… Hark nik baino asko ere gehiago daki gauza hauetaz…[1]  »

De Moivrek probabilitatearen The Doctrine of Chances liburua argitaratu zuen eta, kalbinistazenez, 1685ean Fontainebleaukoak Nantesko Ediktua ezeztatu zuenean, bere jaioterritik irten behar izan zuen. Ia bizitza guztia Ingalaterran igaro zuen, bizitza txiroa, eta Slaughter’s Coffee House-eko ohiko bezero zen, xakean jokatuz, diru pixka bat irabazteko aukera zuelarik han. James Dodson britaniar matematikariaren irakasle izan zen (17051757).

Londresen hil zen, St Martin-in-the-Fields-en lurperatua izan zelarik, nahiz eta geroago bere gorpua lekualdatua izan. Bitxia izan zen hil zen egunean hil egin behar zela aurreikusi zuenean. Egunero, aurreko gauean baino 15 minutu gehiago lo egiten zuela ohartzen joan zen eta 24 orduz lo egingo zuen egunean hilko zela kalkulatu zuen. 73 egun geroago izango zela iragarri zuen: 1754ko azaroaren 27an.

Resultado de imagen de ABRAHAM DE MOIvre

Resultado de imagen de ABRAHAM DE MOIvre

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Abraham de Moivre Aldatu lotura Wikidatan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s