2016 – PAULA DE JUAN – Hormisdas

Hormisdas
Pope Hormisdas.jpg
Kardinal
52. Aita santu

514ko uztailaren 22 – 523ko abuztuaren 6
SimakoJoan I.a

Bizitza
Jaiotza Campagna eta Frosinone450eko ren 450a
Herrialdea  [[|]]
Heriotza Erroma523ko abuztuaren 8a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Lanbidea
Lanbidea klerikoa eta apaiz katolikoa
Sinesmenak
Erlijioa Kristautasuna

Hormisdas[1] (Frosinone, (Italia) 450 – † Erroma, 523ko abuztuaren 6a) Eliza Katolikoaren 52. Aita Santua izan zen 514 eta 523 urteen bitartean. Alarguna zen aita santu bilakatu zenean. Bere semea Silverio aita santua izan zen. Mendebaldeko eta Ekialdeko Elizak batu zituen, Akazioaren zisma amaituz.

Biografia

Hormisdas Frosinonen jaio zen, Italian, 450ean.

Hautatu zuten unean, diakono zen, eliza katolikoko hierarkiako behe-mailako kidea, apaizaren eta apezpikuaren azpian. Ordenatu baino lehenago, ezkonduta egon zen eta seme bat ere bazuen. Seme hori aita santu bilakatuko zen etorkizunean eta Silverio izena hartuko zuen[2].

482an hasitako Acazioren zismarekin amaitu zuen, mendebaldeko eta ekialdeko eliza kristauak bananduz. Konstantinoplako patriarka zen Acaziok eman zion izena banaketa hari eta, 519an, Horsmidasen formula deritzonak baretu zuen nolabait Erroma eta Konstantinoplaren elizen ezinegona.

Aita santu izan zen garaian, matematikari eta astronomo zen Dionysius Exiguus deritzon mojeari egutegia berregiteko eskaera egin zion eta horrela egin zuen honek, Jesusen jaiotza aro kristauaren lehen urte bilakatu zelarik. Gerora konprobatu zen bezala, egin zituen kalkuluek 6 bat urteko errorea bazuten, Herodes I.a Handiaren erregealdia gaizki datatu baitzuen eta Jesus Erroma sortu zeneko 753. urtean jaio zela atera zitzaion, ziurrenik 748an izango zelarik.

Garai hartan Teodoriko I.aren kontsul eta delegatu zen Flavio Magno Aurelio Kasiodoro ospetsuaren aurrean hautatu zuten aita santu. Konstantinoplara bidalitako hirugarren delegazioak Akazioren ondorenetik erabat aparte mantentzen ziren bi elizen arteko bakea lortu zuen. Indartsu eutsi zion dotrinari, kleroa erreformatu zuen, bakea proposatu zien Ekialdeko elizei, manikeoak bidali zituen Erromatik

Hormisdas 523ko abuztuaren 6an hil zen Erroman.

Erreferentziak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s