2016 – IANIRE ARANZABE – Stéfano Casiraghi

Stéfano Casiraghi
Resultado de imagen de stefano casiraghi e carolina
Datu pertsonalak
Jaio 1960koirailaren 8a
Como (Italia)
Hil 1990ekourriaren 3a (30 urte)
Monte-Carlo (Monako)
Bikotekidea(k) Carolina Monakokoa

Stéfano Casiraghi (Como (Italia), 1960koirailaren 8aMonte-Carlo (Monako), 1990ekourriaren 3a) enpresari italiar bat izan zen, 1983az geroztik eta hil arte, Carolina Monakokoa printzesarekin ezkonduta egon zen, Rainiero III.a Monakokoa eta Grace Kellyren oinordeko alaba zenarekin, alegia.

Biografia

1986ko urria: Stéfano Casiraghi, Stephanie printzesa, Carolina printzesa, Rainiero III.a printzea, Nancy Reagan eta Robert Adams idazkaria Grace Kellyren bustoaren aurkezpenean.

Stéfano Casiraghi Comon jaio zen, Italian, 1960ko irailaren 8an. Giancarlo Casiraghi eta Fernanda Biffiren semea izan zen. Villa Cigognen eman zituen lehen urteak, sendiak Fino Mornascon zuen etxaldean. Beste hiru senide ere izan zituen: Marco, Daniele eta Rosalba. Senideen antzera, Milango Bocconi unibertsitatean hasi zen ikasten, baina negozioetarako grina zuen, jada, eta, bi urte geroago, aitarekin hasi zen lanean.

1982an, Casiraghi enpresari aberatsa zen Carolina Monakokoa printzesa ezagutu zuenean. Harreman haren ondorio, Carolina haurdun geratu zen eta, 1983ko abenduaren 29an, bikotea ezkondu egin zen Monakoko Printzearen Jauregian. Ez ziren elizaz ezkondu, Carolina Philippe Junotekin ezkonduta baitzegoen aurrez.

Harreman honek emozio-egonkortasuna ekarri zion Carolinari eta bazirudien familiaren ditxa garaia etorri zela; lasaitasun handia izan zen hori oraindik Grace emazteari dolua gordetzen zion Rainiero III.a Monakokoarentzat.

Resultado de imagen de stefano casiraghi e carolina

Resultado de imagen de stefano casiraghi e carolina  Resultado de imagen de stefano casiraghi e carolina

1984ko ekainaren 8an jaio zen haien lehen semea, Andrea Casiraghi eta, 1986koabuztuaren 3an, berriz, alaba jaio zitzaien, Carlota Casiraghi. 1987koirailaren 5ean izan zen, azkenekoz, aita, Pierre Casiraghi jaio zenean. Monakoko tronuaren ondorengotza-lerroan, laugarren, zortzigarren eta zazpigarren postuan kokatzen dira Casiraghiren seme-alabak, ama Carolina eta lehengusu bikiak aurretik dituztelarik. Elizaz ez baziren ezkondu ere, Joan Paulo II.ak legitimitatea eman zien 1993ko otsailean, printzesa eta Junoten ezkontza aurreko urteko ekainean anulatu eta gero.

Enpresari izateaz gain, arrisku handiko kirolaria ere izan zen, abiadura handiko ontzien Off-Shore lehiaketetan parte hartzen zuelarik.

1990ekourriaren 3an hil zen Monte-Carloko uretan, bere Pinot di Pinot ontzian, Off-Shoreko munduko txapelketan. Ezohiko olatu batek bere ontzia irauli zuen modu bortitzean. Kopilutua zen Patrice Innocenti, bizirik irten zen istriputik, baina Stefano, gertakaritik minutu gutxira, hil egin zen[1].

Hiletak Monakoko San Nikolas katedralean izan ziren, 8 urte aurretik, Grace-ren hiletak izan ziren leku berean. Stefano Casiraghiri Monakoko Bakearen kaperan eman zioten lur, Pierre Monakokoa printzea zen Carolinaren aitonaren ondoan.

Kanpo loturak

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s