2016 – ENPRESA – 1. ebaluazioa – Dudak I

Apaaa!

Alaitz

Kaixo Koro!

4.2. puntua sartzen ez den horietakoa dela esan duzu, baina 4.2. puntu osoa da sartzen ez dena edo 92.orriko zati hori bakarrik???

Ez, ez… Kentzen hasiz gero, fundamentuz kendu beharko dinau! 92 eta 93 fuera!

Naiara

Kaixo Koro!

71.orrialdean, gizarte erantzukizun korporatiboa eta balantze soziala ez ditut ondo ulertzen, azalduko zenidake?

GIZARTE-ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA: Enpresak gizarte edo ingurumen arloetan egiten duena, hobetzeko xedean:

  • Enpresaren barruko jokabide-kodeak egitea
  • Enpresako langileek familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egin ahal izateko neurriak jartzea
  • Langileei prestakuntza ematea

BALANTZE SOZIALA: Dokumentu bat da non enpresak gizarteari begira egiten dituen ekintzak jasotzen ditu.

  • Borondatezkoa da.
  • Enpresak bere egoera soziala eta ekonomikoaren eta lan-baldintzen berri ematen du bertan.

Amets

Epe Koro! Beraz, 1.2.2. Enpresari buruzko teorietan (11.orrialdea) A.Teoria neoklasikoarekin nahikoa da? Adam Smith aipatzen duelako…

Hori dun arrazoia! Gainera, Balantze Soziala Naiarak egindako galderan jartzen din… Pos eso!

Saioa

Zer da trantsakzioa ? 

Ei!… Testuingurua ikusi behar…, baina erosi edo saldu edo… horrelako zerbait…

Inge

epa koro! esplikauko merkataritz-zuzenbidea ta merkataritza-kodea?? Ta lege berezia ezta ez det ulertzen

Galderas estilo-inge!

MERKATARITZA-ZUZENBIDEA: Enpresa batek egten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra

MERKATARITZA KODEA: Espainian egiten diren merkataritza eragiketen lege-esparru nagusia, Espainian erabiltzen dena.

LEGE BEREZIAK: Merkataritza Kodeak ez du mekataritza legeria osoa biltzen eta, gehienak, lege bereziak dira.

  • Asko dira eta etengabe aldatzen ari dira.
  • Aipagarrienak:
    • Konkurtso L
    • Merkataritza Erregistroaren L,
    • Patente eta Marken L
    • Publizitatearen L
    • Lehia Defendatzeko L

Saioa

 kaixo koro, esplikatu 1.4 antolakuntza mesedez

Enpresaburuak zehazten duen egitura: agintaritza, koordinazio, komunikazio…

Irati

Kaixo Koro! Ze desberdintasun dau ondasun erkidegoa eta sozietate zibil pribatua arten?

Galdera hori da Ze desberdintasun dau Andrea eta Iratiren arten? bezalakoa. Oso antzekoak dira bi mota horiek, biak BANAKO ENPRESAren barnean… Zuk era batean ala bestean inskribatzen duzu… Bi mota dira, baina antz handiak dituzte…

Garazi

Kaixo Koro.
4.3.3. Antolakuntza formala ez dut ulertzen

2.1.1. Merkataritza erregistroa ere ez dut ondo ulertzen…

ANTOLAKUNTZA FORMALA: 6 orri dira… Ezin dizkizut denak hemen esplikatu… Definizioan, egitura bat dela esaten dizu, helburuak lortzeko hoberena bilatzen duena… eta egituraz, organigramaz… ari zaizu… Zer ez duzun ulertzen konkretatu beharko didazu…

MERKATARITZA ERREGISTROA: Estatuaren erakundea da eta Justizia MInisterioaren mende dago. Enpresaburuen egoera juridikoa publikatzen da bertan.

  • Enpresak inskribatu, Liburuak legeztatu, Ahaldunak inskribatu…
  • Lurralde-erregistroa eta erregistro nagusia daude, estatuko informazio osoa bilduz…

Saioa

ez det ulertzen patenteen eta markei buruzko legea..

Oso galdera onaaa!

  • Jabetza industriala babesten duten arauen multzoa.
  • Asmakizun eta zeinu bereziak babesten dira.

Inge

Atsaldeon Koro! 2.3 puntuan jarriko dituzu (Bazkideak, erantzukizuna,kapitala,zergak,izena,arauak, bereizgarriak, transmisioa,eraketa eta organoak)?

Bai, bai! Ondo zehaztuko dut galdetu nahi dudanaaaa!

Beno, txes! Aurreko postaren iruzkinak erantzunda! Hemen ere hasita zaudete eta… Bihar arte! Jarraitu elkarrizketa, bale? Ondoloin!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

9 thoughts on “2016 – ENPRESA – 1. ebaluazioa – Dudak I

  1. Epe Koroo!
    Bihar da azterketa, nekatuta gaude eta asko dago ikasteko… Oso ondo etorriko litzaiguke pistaren bat emango bazenigu!!

  2. Kaixo koro!
    EJZ-ren funtzionamendua ez dut ulertzen…
    Eta beste gauza bat. Zuk emandako txosteneko zergen taulan bi zerga mota daude liburuan azaltzen ez direnak (ODZ eta hurrengoa), horiek ikasi behar dira?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s