2016 – HISTORIA – 1. ebaluazioa – Dudak III

Apaaa!

Amets

Epe Koro! 1.4.2.3. -ko zatiketa(3) ez det oso ondo ulertzen

Fernando hil zen unean gaude, 1833an. Izugarrizko lioa zegoen:

  • Apostoliko edo ultra erregezaleak: Fernando flojo bat zela pentsatzen zuten. Karlos nahi zuten. Nekazari asko. Armak hartzen ari dira (gerra dator!).
  • Antiliberalak. Absolutistak dira, baina erreforma batzuk eginda.
  • Liberalak. Atzerrian daude (Hamarkada Doilorra delako!), altxamentuak prestatzen… baina herritar gutxi bere alde. Nahi eta ezin!

Hori zen gizartean zegoen zatiketa…

Garazi

0,25 eta 0,5 puntuko galderak konkretuak eta nahiko motz erantzutekoak izango dira ezta? Edo badago galdera orokorren bat…

Apa, neska! Ba… galdera zaila egin dian… Konkretua ala orokorra… Gehienetan konkretua izango dun… eta, orokorra bada, oso-oso-oso ezaguna eta bi hitzetan esplikatzeko modukoa…  Ez zekinat…

Inge

14221 lehen paragrafoa. enaiz klasen eon.

Bazekinat, Ingeee! Horregatik esan dinat konkretatzeko… denak ez aspertzeko!

Hirurteko Liberalean daudenez, diputatuak hautatu zituzten, Gorteak osatu eta hasi ziren lanean. Liberalismorantzko pausoak eman zituzten:

  • Jauntxoen erregimena bertan behera geratu zen
  • Maiorazkoak ere ezdeusean. Desmortizazioari ekin zioten.
  • Hori dela-eta, lur aske gehiago zegoen, jendeak erosi ahal izateko…

Leire

Kaixo Koro
56.orrialdeako Hiru aldietako 3. puntuan Euskaldun batzuk amore eman zutela eta beste batzuk trabak jarri zituztela esatea nahikoa da? Idatzita daun modun ez det ondo ulertzen

Ei! Hori ere klasean hitz egin dugu! Konbentzio gerran, Frantziak euskal lurrak hartu zituen eta hauek zerbait ona negoziatzen saiatu ziren (Foruak mantentzearen truke, frantses bilakatuko ziren…), baina frantsesek ez zuten negoziazioaren beharrik, irabazita zutelako… Euskaldun batzuk negoziazioaren bila zebiltzan bitartean, besteak gerrarako prest jarri ziren…

Hala ere, Basileako bakeak enaguadeborrojas utzi zuen dena, Frantzia eta Espainiak akordioa egin zutelako eta euskaldunena hortxe galduko zen…

Lide

Kaixo Koro
1.4.2.2.1en bukaera aldea data batzuk jartzen ditu, 1821 ekoa ez det oso ondo ulertzen, esplikatzerik bai?

Apa, txe! Ez gehiegi liatu. Hirurtekoaren datak 1820-23 dira.

  • Hasieran, moderatuak agintean. Absolutistak liberalak botatzeko esperantzan.
  • Geroxeago, bronka total, baina Milizia Nazionala irabazten (liberalismoa!).
  • Azkenean, erradikalak agintean, Hil bedi erregea oihukatzen, peligro peligroso erregearentzat…

Baina horrek urduri jarriko ditu absolutistak… Laster etorriko dira San Luisen Ehum Mila Semeak…

Saioa

1.3.1.5 gerraren faseak eta matxinatuen arrazoaik esplikatu berriz mesedez. EZ DET ULERTU ORAINDIK…

Ea, ba…

Faseak

  • 1808: Napoleonek ezin du di-da irabazi eta gerra luzatu egingo da.
  • 1812ra arte: Frantsesak irabazten, baina ingelesak ere tartean sartzen dira (haien kontra!). Gerra konbentzionala (la de siempre!) , baina gerrila ere azaltzen da.
  • Azkenean,
    • frantsesak galtzen lan gehiegi dutelako:
      • Errusian borrokatu behar
      • Gerrilla
      • Ingelesak
    •  Napoleon alde egin beharrean da. Valençayko ituna, Borboiak etxera… Baina frantsesek bakerako baldintzak jarriko dituzte:
      • ingelesekin hautsi behar dute, ingelesak fuera!
      • frantsestuak ez dituzte zigortuko…
  • eta Desiratua etxera!

Saioa

exekutiboa eta baterazalea berdina da ?

Bai. Liberalismoan botere banaketa dago:

  • Legegilea
  • Betearazlea edo exekutiboa (gobernua)
  • Judiziala edo epaileak

22:00etan despedida, bale??? Zurekin hasiko naiz, Saioa… ke se me pasa la horaaa! Gero arte!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

 

2 thoughts on “2016 – HISTORIA – 1. ebaluazioa – Dudak III

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s