2016 – LANDER MUJIKA – Bartzelonako bonbardaketa (1842)

Bartzelonako bonbardaketa
Revuelta en Barcelona en 1842.jpg
XIX. mendeko lamina: 1842ko altxamendua Esparteroren aurka, Bartzelonan.
Data 1842ko abenduaren 3a
Lekua Bartzelona
Emaitza Gobernu ofizialaren garaipena
Gudulariak
Espainia
Esparteroren erregentzia
Bartzelonako Batzorde Iraultzailea
Buruzagiak
Antonio Van Halen
Galerak
Ezezaguna 20-30 hildako

Bartzelonako bonbardaketa, 1842koa, abenduaren 3an gertatu zen bonbardeaketa da, Elisabet II.a Espainiako erregina eta Espartero erregeorde ziren garaian. Baldomero Espartero jeneralak berak eman zuen agindua, aurreko hilabetean Bartzelonan hasi zen altxamenduari amaiera emateko. Espainiar armada Montjuïceko gazteluan eta Ciutadella gotorlekuan errefuxiatu beharrean izan zen; Antonio Van Halen kapitain jeneralak Montjuïceko gaztelutik agindu zuen Bartzelonari egingo zitzaion bonbardaketa indiskriminatua eta 1.014 jaurtigai bota zituzten, 462 eraikuntza eraitsi edo izurratuz eta 20 eta 30 hildako ondorioa izanez.

Altxamendua

Casino Menestral Figuerenc 16 (placa Abdó Terradas).jpeg
Abdón Terradas i Paulí, El Republicano egunkariko errepublikar idazlea
1842ko azaroaren 13an piztu zen Bartzelonan Esparteroren aurkako altxamendua eta milizia ere erantsi zitzaion, ordu gutxien buruan, hiria barrikadez bete zelarik. Leherrarazi zuena gobernuak Erresuma Batuarekin sinatu nahi zuen eta hari ehun-gaien gainean ezarriko zizkion arantzelen beherapena ekarriko zuen akordio komertzial librekanbista izan zen, kataluniar kotoi industriari kalte nabarmena eragingo baitzion.

Van Halen kapitain jeneralaren politika errepresiboak ere haserreari asko lagundu zion, aurreko urteko gertaeretan, herriarekin talka egin zuena; gorroto handia zioten gobernu zentralaren sinbolo zen Bartzelonako herriarentzat eta, 1841ean, Zaintza Batzordeak eraisteko agindua eman zuen, baina gobernu zentralak haren berrestaurazioa agindu zuen eta, azkenean, herriarentzat izan zen. Hori gutxi balitz 1842ko udan, Martín Zurbano jeneralak ere jokaera bereziki bortitza erakutsi zuen karlisten partideen atzetik zebilenean (eta, bide batez, errepublikarren atzetik ere bai).

Baina hasierako txinparta 1842ko azaroaren 13an izan zen, kontsumoen inguruan Porta de l’Àngelen gertatutako zalapartan. Igande arratsalde horretan, langile talde bat bazkaldu ondoren hirirantz zetorren eta ardo apur bat pasatu nahi izan zuen hiri barrura, ateetan eskatzen zen zerga ordaindu gabe. Aginte militarrak segituan okupatu zuen udala eta han zeuden El Republicano egunkariko kazetari batzuk atxilo hartu zituen. Egunkariak argitaratu berri zuen Abdón Terradasen Iraultza plana izeneko artikulua eta, beste gauza batzuen artean, hurrengoa zion:

« Herriak bere eskubideak lortu nahi baditu, armak hartu beharko ditu eta Gora Errepublika oihu egin![1]  »

Abdón Terradas Figueresen jaioa zen; ale eta abere tratante baten semea zen eta Perpinyàn egin zituen ikasketak. 1840an, Bartzelonara etorri zen eta haren ekintza politikoek izugarrizko oihartzuna izan zuten. Elkarte sekretua sortu zuen, Sociedad Patriótica, eta bere jaioterriko alkate izatera iritsi zen. 1842an argitaratu zuen La Campana ereserkia El Republicano egunkarian. Urte horretan egin zuten Figuereseko alkate, baina, errejimenaren aurka zegoela-eta, alde egin beharrean izan zen. Hauxe zioen La Campana ereserkiak:

« Ya la campana suena,
el cañón ya retruena.
¡Vamos, vamos, republicanos, vamos!
El garrote, la escopeta,
la hoz y la horca.
¡Oh, catalanes, con valor empuñemos!
La Corte y la nobleza,
el orgullo de la riqueza,
caigan de una vez a nuestro nivel.
Que pague quien tiene renta
o bien alguna prebenda:
el que no tiene tampoco ha de pagar nada.[2]
 »

Azaroaren 14an, batzorde bat joan zen atxilotuen askatasuna eskatzera, baina haiek ere preso hartu zituzten. Zurbano jeneralak horrela esan omen zuen:

« Kataluniarik gabe ere, Espainia izan daiteke![3]  »

Haserrea orokortzen joan zen eta armadak hiria eraitsi nahi zuen zurrumurrua ahoz-aho zebilen. Milizia barrikadak antolatzen hasi zen eta bizilagunen laguntza izan zuen.

Antonio Van Halenek Montjuïceko gaztelura atzerarazteko ordena eman zien bere tropei, hiri guztia ikusten zen muinora, alegia, eta, beste aldean zegoen Ciutadella gotorlekura ere bai.

Bartzelonako kontsul frantsesak esan zuenez, altxamenduak iraun zuen azken 15 egunetan, ez zen pertsona edo jabetzen aurkako deliturik izan, baina Madrilek beste zerbait zioen, Bartzelonan terrorea eta odola nagusitu zela esanez eta, beste astakeria batzuen artean, milizianoek presoei eta ospitaletan zeuden arerio zaurituei lepoa moztu ziela esanez[4].

Indar zentralak atzera egin zutenean, garaipena zela pentsatu zuen Juan Manuel Carsyk lideratutako Batzorde iraultzaileak -aurreko urteko Zaintza Batzordetik zetorrena- eta hurrengo programa argitaratu zuen:

« Liberal guztien batasuna. Espartero eta bere gobernua kanpora!. Gorte konstituziogileak. Erregeordetza bada, bat baino gehiago; Justizia eta industria nazioanalaren babesa[5]  »

1842ko azaroaren 17an eginiko manifestuan, industriaren babesa ezezik, Kataluniaren independentzia ere eskatzen zen.

Bonbardaketa

 Bartzelonako bonbardaketa, 1842an
Van Halen Sarti jenerala
Baldomero Fernández Espartero jenerala,  Vergarako printzea

Espartero erregeordeak altxamendua geldiarazteko premia ikusi zuen eta Bartzelonara iritsi zien azaroaren 22an eta bere ondoan zetorren gobernuburu zen José Ramón Rodil Campillo.

Egun horretan, Van Halen jeneralak, Esparterok horrela aginduta, 48 ordu baino lehen altxamendua bertan behera ez bazuten uzten, Bartzelona Montjuïceko gaztelutik bonbardatuko zutela iragarri zuen. Komunikatuak hiria dar-dar jarri zuen eta Esparterorekin negoziatzeko prest egongo zen Batzorde moderatugo bat ezarri zuen, baina erregeordeak, gotzaina bera ere bertan bazen ere, ez zituen hartu nahi izan. Josep Fontana historialariaren iritzian, Esparterok ez zuen Bartzelonaren errendizio paktatutakoa nahi, zigorra baizik[6]. Hirugarren Batzorde bat osatu zuten gero eta, errepublikarrak nagusi, erresistentziaren alde agertu ziren hauek.

1842ko abenduaren 3an, 11:30ean, bonbardaketa hasi zen; Montjuïceko gaztelutik 1.014 jaurtigai bota zituzten eta 462 etxebizitza izurratu zituzten; ospitale batean 5 bonba erori ziren eta sugarrak nonahi zabaltzen ari ziren. Hiritarrek hara eta hona egiten zuten korri, etxeak bat bestearen atzetik erortzen, suntsipena nagusi, elizan edo ahal zuten lekuan babesa bilatuz[7].

Arratsaldeko 15:00etan etxe ugari zegoen sutan eta 17:00etan berriro zeuden bero-bero tiro artean. 18:00etan, bi batzorde osatu ziren liskarrak bukatu eta hiriaren sumisioa eskaintzeko xedean. Hauek izan ziren hiriaren batzordea osatu zuten ordezkariak: D. Francisco Puigmarti, D. Ramón Puigmarti, D. Andrés Basté, D. Antonio Mas y Burgada, D. Pedro Duran, D. José Puig, D. Miguel Planell, eta D. Rafael Ramoneda menor. Bartzelonetako batzordea, berriz, hurrengoek osatu zuten: D. José Torné, presidente; bokalak D. Esteban Dorsal, D. José Torné y Bordas, D. Pablo Mas y García, D. Juan Llopis, D. José Constante, D. Mariano Geli eta D. Pablo Busquets, eta D. Juan Antonio Ciantar y Uzzini, idazkaria. Koartel jeneralera hurrengoak sartu ziren: D. José Torné y Bordas, D. Juan Antonio Ciantar y Uzzini eta D. Pablo Mas y García.

Gaueko 24:00etan, suziria bota zuten koartel jeneralean eta horrek sua bertan behera uzteko esan nahi zuen. Negoziazioek akordioa lortu zuten eta bonbardaketa bukatuta geratu zen[8].

« Montjuic por tu elevación,
Y tus bocas de metal
Causaste la perdición
Del que sin hacerte mal
llora tal devastación.
De Diciembre el tercer día
Mil ochocientos cuarenta
y dos del año que había
De concluir, fue la cruenta
Acción de bombardería. [9]
 »

Esparterok errepresio gogorra agindu zuen. Milizia desarmatu eta ehunka pertsona atxilotu zuten, ehun bat fusilatu zituztelarik. Hiriari zigor kolektiboa ere ezarri zitzaion, 12 milioi errealeko kontribuzio berezia Ciutadella gotorlekuaren konponketak egiteko.

Erregeordeak altxamendua itzaltzea lortu zuen, baina ondoren burututako errepresio gogorrak Bartzelonan zituen aldekoak uxatu zituen. 1843an altxamentu orokorra egingo dute Katalunian Esparteroren aurka. Hori gutxi balitz, Bartzelonan gertatutakoak Madrilen ere eragina izan zuen, 1840ko pozak baztertu eta, hoztasun handiz hartu zutelarik[10].

 

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s