2016 – RAUL ERAUSKIN – Farrah Fawcett

Farrah Fawcett
Farrah Fawcett
Datu pertsonalak
Izen osoa Farrah Fawcett Majors
Jaio 1947kootsailaren 2a
Ameriketako Estatu BatuakCorpus Christi, Texas (Estatu Batuak)
Hil 2009koekainaren 25a
(62 urte)
Ameriketako Estatu BatuakSanta Monica, Kalifornia(Estatu Batuak)
Webgunea www.farrahfawcett.us
IMDB IMDBko fitxa

Farrah Fawcett (Corpus Christi, Texas, 1947kootsailaren 2aSanta Monica, Kalifornia, 2009koekainaren 25), aktoresa estatubatuarra izan zen.Charlie’s Angels telesailagatik egin zen famatu. Luzaroan Ryan O’Nealaktorearen bikotekidea izan zen.

Farrah Fawcett Corpus Christin jaio zen, Texasen (AEB), 1947kootsailaren 2an. Aita James William Fawcett (1917kourriaren 142010ekoabuztuaren 23) izan zen, kontratista petrolio-hobietan, eta ama, berriz, Pauline Alice Fawcett (ezkon aurretik Evans; 30 enero 1914kourtarrilaren 30-4 marzo2005ekomartxoaren 4) etxekoandrea. Ahizpa zaharrena Paredes Diane Fawcett (1938kourriaren 272001ekourriaren 16) artista grafikoa da.

Familia katolikoaren senan hezi zen Farrah eta Corpus Christiko WB Ray High Schoolen graduatu zen, askotan hautatu zutelarik ederrena bere ikaskideek.

196568 artean, Austineko Texasko unibertsitatera joan zen, arte ikasketak egitera. Hemen ere segituan hautatu zuten Campuseko 10 ikasle ederrenen artean eta haren argazkiak Hollywoodeko agentzietara bidali zituzten. Agente horietako batek, David Mirischek deitu zion eta Los Angelesera etortzeko deitu zion. Berak uko egin zion, baina hurrengo 2 urteetan ere deitu zion. Azkenean, 1968an, gurasoek Hollywooden zortea probatzeko baimena eman zioten eta hara abiatu zen Fawcett

Lanbidea

 Charlie’s Angels, 1976an

 Charlie’s Angels, 1976an

60ko hamarkadaren bukaera eta 70ekoaren hasieran, publizitatearen munduan sartu zen eta, itxura eder harekin, txanpu iragarki bat baino gehiago egin zuen.

Paper txiki bat lortu zuen Myra Breckinridge (1970) komedian etaRaquel Welch, John Huston, Mae West edo Tom Sellecken ondoan lan egiteko aukera izan zuen, baina benetako arrakasta ez zitzaion1976ko irailera arte iritsiko, Aaron SpellingekCharlie’s Angelstelesaileko Jill Monroe-ren papera egiteko deitu zionean.

Fawcetten irudia ezagunenetako bat bilakatu zen mundu osoan eta seriea benetako fenomeno soziologikoa izan zen, baina aktoreak ez zuen lehen denboraldia baino gehiago iraun eta, alde egiteko erabakia hartuta zuenez, Cheryl Laddek hartu zuen haren ordea. Spellingen ekoizlearekin kontratoa sinatuta zuenez, demanda jarri zioten alde egiteagatik eta galdu egin zuen, ondorengo denboraldietako beste 6 kapituluetan parte hartu beharrean izan zelarik. Garai horretan, Lee Majors aktorearekin ezkonduta zegoen eta Farrah Fawcett-Majors izena atera zen kreditoetan.

Hartutako ospeaz baliatuta, zineman arrakasta izaten saiatu zen, baina, Stanley DonenenSaturno 3 zientzia-fikzioko filman lan egin bazuen ere eta Kirk Douglasen ondoan gainera, ez zuen espero zuena lortu.

Robert M. Youngen Extremities (1986) filma ere etorri zen gero eta,2000n, Robert AltmanenDr. T. and the Women, Richard Gerekin.

Aldiz, telebistan, karrera homogeneagoa egitea lortu zuen, telefilm eta serie ugaritan parte hartu zuelarik. Horregatik jaso zituen Emmy Sarietarako 3 izendapen.

Farrah eta Ryan

Farrah eta bere semea

Bikotekideak eta seme-alabak

1973tik1982ra arte Lee Majorsekin ezkonduta egon zen, tarte horretan, abizena aldatuta erabili zuelarik: Fawcett-Majors.

1979an, bananduta zegoen, jada, eta Ryan O’Nealekin hasi zen harremanetan. Bikoteak seme bat izan zuen 1985ean: Redmond

Minbizia

2006an, Fawcettek koloneko minbizia zuela jakin zen eta kirurgia etakimioterapia jasan zituen[1].

Errekuperatuta zegoela iragarri zuten, baina, 2007ko maiatzaren 16an, berriro aurkitu zioten polipo txar bat tratatua izan zen leku berean. Erradioterapiarekin jarraitu zuten eta artista Alemaniara joan zen tratamentu berezi bat probatzeko, AEB-etan egiten ez zena.

Hala ere, 2009ko apirilean, berriro ingresatu beharrean izan zen Los Angeleseko ospital batean eta gibeleko metastasiak ez zuen atzerapausorik, jada[2].

Heriotza

Fawcett 2009koekainaren 25ean hil zen, 62 urte zituenean. KaliforniakoSanta Monicako Saint John’s Osasun Zentroan,Ryan O’Neal izan zuen ondoan[3].

2009koekainaren 30ean egin zizkioten hiletak Los Angelesen eta Westwood Village Memorial Park-eko hilerrian eman zioten lur. Heriotzaren berriak ez zuen hainbesteko oihartzunik izan, Michael Jackson ere egun berean hil zelako[4].

2010ean, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Fawcett ahaztu egin zuen 2009ko heriotzen zerrenda Oscar Sarien egunean eman zuenean. Michael Jackson ez zegoen bereziki zinemara lotuta eta omenaldi handia egin zioten hari, Farrahen lagunak haserretu zirelarik. Ryan eta Tatum O’Neal artistak ezezik, Jane Fonda, Roger Ebert kritikoak eta beste askok protesta egin zuten eta hurrengo urtean egin zioten omenaldia.

Kanpo loturak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Farrah FawcettAldatu lotura Wikidatan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s